16. Hirigintza eta lurralde antolamendua
1. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurraldearen antolamendu arloan Arartekoak hiri antolamendua, hiria lurzorua urbanizatuz eta ondoren eraikiz eraldaketako prozesuak eta hirigintzako legezkotasunaren ba
besa biltzen dituen diziplinaren inguruan burututako esku-hartzeak jasotzen dira.
Hirigintza eta lurraldearen antolamendu arloan 66 kexa-espediente kudeatu dira, hots, aurkeztutako erreklamazio guztien3. Eragindako administrazioen arabera, hauxe da kexen ba
naketa:
• Tokiko administrazioa 57
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 1
Azpiarloei dagokienez:
• Hirigintzako diziplina 33
• Hirigintzako kudeaketa 11
• Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea 9
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 9
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 2
• Irisgarritasuna 1
• Lurralde antolamendua 1
Izapidetzearen egoerari eta arlo horretako kexen emaitzari dagokionez:
2014an hirigintza arloko erreklamazio eta ebazpen kopurua aurreko ekitaldietakoaren antzekoa izan da. Erreklamazioak ba
tez ere administrazioak hirigintzako salaketei erantzunik ez emateagatik edo eraikinen eta lurren kontserbazio egoerak eragindako arazoengatik jarri dira.
Arartekoak arlo horretan izandako eraginkortasun mailari dagokionez, Arartekoaren arlo horretako ebazpen kopurua handitu egin dela hartu behar dugu kontuan. 2014an 9
ebazpen egin dira –gure web orrian kontsulta daitezke dagokien atalean–; haietan, agertutako arazo ba
tzuei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak adierazi ditugu.
Espediente horien ba
rruan Arartekoaren zenbait ebazpeni emandako erantzun positiboa azpimarratu nahi dugu. Santa Juliana auzoaren gizarte eta hiri berroneratzeari buruz atera ditugun ondorioei emandako erantzuna azpimarratu behar dugu. 2010ean Arartekoak zenbait oharpen egin zituen Abanto-Zierbenako Udalari eta orduko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Politika Sailari zuzendutako ebazpen ba
tean. Gobernu Kontseiluak erabaki ba
t onartu du, 2014ko abenduaren 16koa, egungo Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta, Santa Juliana auzoaren hiri berroneratzeko obren lehen fasea finantzatzeko, okupatu gabeko etxebizitza ba
tzuk erosi eta eraistea bultzatzeko.
Halaber, sentikortasun kimiko aniztuneko (SKA) sindromea deritzun gaixotasunaren tratamendurako biltegi-aterpe ba
t eraikitzea sustatzearen zailtasunaren berri eman zigun pertsona ba
ten kasua ere aipa dezakegu. Gaixotasun horretan zona urbanizatuetan egon ohi diren agente kimiko eta toxikoen eraginpean egotea saihestu behar da. Agente horien artean konposatu organiko lurrunkorrak edo beste produktu toxiko ba
tzuk daude. Tratamendu horretarako tokirik egokiena, ingurune naturala izateagatik eta patologia horrek behar dituen ingurumen ezaugarriengatik, lurzoru urbanizaezineko lursail ba
tean aurkitu zuen kexagileak. Arartekoaren 2013ko otsailaren 19ko Ebazpenean gomendio ba
t zuzendu genion Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailari, Sentikortasun Kimiko Aniztuneko sindromeak jotako pertsona ba
ten aldi ba
terako tratamendurako eraikinaren interes publikoa zegoen ba
lora zezala, Lurzoru eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko, 2/2006 Legeko 28. artikuluan jasotakoari jarraiki.
Duela gutxi, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren ebazpenaren berri jaso dugu; haren bidez, toxikorik gabeko erabilera anitzeko biltegi-aterpea instalatzearen interes publikoa onartu da. Irizpide aldaketa horri esker eraikin hori eraikitzeko izapideei ekin ahal izan zaie.
Erandioko Udalak, bidearekin muga egiten duen lursail ba
tean landaretza eta sasitza gehiegi dagoela-eta, bere jabetzara iristeko bide publiko ba
ten mantenu egokia bermatzeko ezer ez egiteagatik, aurkeztutako kexari ere irtenbidea eman zaio. Erandioko Udalak jakinarazi digunez, erreklamazioa obren udal zerbitzuari helarazi dio aipatu bide publikoaren eremua mantentzeko lanak egin ditzaten. Lursail mugakideko jabeari ere eskatu zaio bidearekin muga egiten duten bere jabetzako lursailen mantenu lanak egin ditzan, segurtasuna bermatu eta istripu arriskua saihesteko.
Zumarragako Udalak gomendio ba
t onartu du; haren bidez etxebizitza ba
teko obrak legeztatzeko era desegokian kobratutako ordainketa agindua ba
liogabe zezala eskatu genion. Obrek ba
imendutakoa ba
ino zenbait metro karratu gehiago hartuko zituzten eta ezin zen egin. Edonola ere, kexagilea obrak erregularizatzen saiatu zen ba
ina sobera eraikitakoagatik ordaindu behar zuela adierazi zion udalak. Azkenean irizpide horren berrikusketaren berri eman digu kexagileak.
Gasteizko herritar ba
tek higiezin ba
ten kontserbazio eta segurtasun egoera eskasaz kexatu da. Udalaren esku-hartzea eskatu du zenbaitetan mantenu faltak eragindako harri askatzeak saihesteko. Gasteizko Udalak orain arte higiezinaren egoerari dagokionez burututako hirigintzako jarduketen berri eman digu. Bestalde, administrazio espedientea aurrera eramaten jarraitzeko eskatu diogu, pertsonei eragindako ba
lizko kalteak saihestu eta segurtasun, osasungarritasun eta bizigarritasun arazo oro konpontzeko ezarritako neurriak zuzen eta eraginkortasunez gauzatzea bermatu arte.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Jabeak eraikinak kontserbazio egoera egokian eduki beharra
Hirigintzaren esparruan, lursailen jabeek segurtasuneko ba
ldintzetan eduki behar dituzte, osasungarritasunarentzako eta apaingarri publikoarentzako zein pertsona eta gauzentzako arriskuak saihesteko. Betebehar hori jabeari dagokio duen lursailaren titulartasunaren arabera. Edonola ere, udal administrazioak eskumena dauka dagokion espedientearen bidez betebeharra betetzen dela bermatzeko eta, dagozkion txosten teknikoak bildu ondoren, betearazteko aginduak emateko. Eskumen hori Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 199. artikuluak xedatutakoaren arabera esleitzen zaio. Lursailen jabeek segurtasun, osasungarritasun, apaingarri publiko eta duintasuneko ba
ldintzetan edukitzeko betebeharra dute. Ebazpen horretan, udalari zegokion administrazio espedientea izapidetu eta ebatz zezala gomendatu genion, salatutako lursailaren egoera egiaztatu eta, hala ba
legokio, jabeari segurtasun eta osasungarritasun ba
ldintza egokiak bermatzeko behar ziren mantenu lanak burutzeko agindu ziezaion. Halaber, kexagileari aurkeztutako salaketei zegokienez udalak jarritako neurrien berri eman behar ziola adierazi genion.
Gai horri buruz jaso ditugun erreklamazioetan esku hartu beharra azaldu da, tokiko administrazioak eskatutako neurriak har ditzaten arduradunek. Horietako ba
t da 2014ko martxoaren 18ko ebazpena, haren bidez lokal partikular ba
tean intsektuak hiltzeko neurriak bultzatzea gomendatu zitzaion Balmasedako Udalari.
2014ko urriaren 23ko ebazpenean ere, zenbait bas
erriren saneamendu desegokiak eragindako osasungaiztasunaren aurrean zegozkion betearazte aginduak ematea gomendatu genion Abadiñoko Udalari.
Aipamen berezia merezi du Arartekoaren 2014ko abenduaren 5eko ebazpena, Sestao eta Trapagaran arteko industrialdean kokatutako Ba
bcock Power S.A. enpresaren nabe industrialen eraispenari buruzkoa.
Zenbait elkartek eman digute Sestao eta Trapagaran arteko industrialdean kokatutako Ba
bcock Power S.A. enpresaren eraikin industrialaren arrisku egoeraren berri. Zenbait pertsona talde legez kontra sartu dira erabiltzen ez diren instalazio horietan eta kontrolik gabeko desmuntatze lanak burutu dituzte. Azken egunetan zenbait gorabehera gertatu dira, hala nola instalazioen zati ba
t erretzea, egitura hondatuz, desmuntatzen ziharduen pertsona ba
ten istripu larria edo eraikinaren fibrozementuzko estalkiaren erorketa. Ebazpen horretan Arartekoak Trapagarango eta Sestaoko Udalek zein beste erakunde ba
tzuek, hala nola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak aurreikusitako jarduketak aztertu ditu. Sestao eta Trapagarango Udalen txostenetan jasotako udal jarduketak hirigintzako legedian xedatutako esparruaren araberakoak dira. Bestalde, ingurumen administrazioak ere erantzun du egun arte arriskutsuak izan daitezkeen hondakinen kontrolik gabeko biltegiko egoerari erantzuteko. Ba
bckock Power SAren nabe industrialen kontrolik gabeko eraisketaren kasuak hirigintza, ingurumen eta industria ondarearen ba
beseko esku-hartzeak premiaz eta koordinatuta jarrai dezala eskatzen du. Ba
bcocken nabe industrialen egoera bereziak udalaren premiazko esku-hartzea behar du, HLLko 202. artikuluan jasotako eskumenak erabiliz. Premiazko neurri horiek berehalako utzaraztea bermatu eta kontrolik gabe sartzea prebenitu behar du eraginkortasunez, horrela pertsonen segurtasuna eta osotasuna bermatu eta instalazioko segurtasunak okertzen jarraitzea saihesteko. Betearazteko agindua betetzen ez ba
da, administrazio eskudunak betearazpen subsidiarioa erabaki beharko du, kostu ekonomikoa jabetzari jasanaraz diezaiokeela. Bestalde, udalek eraikinaren aurri egoerari buruz hartzen dituzten erabakiek udal katalogoetan –kultura administrazioak eskatuta- sartu behar diren nabe industrialen ba
bes kulturalaren araubidea kontuan hartu eta zaindu behar dute. Nabeetan, kontrolik gabeko eraisketagatik, ingurumen kalteko egoera egon ahal izateari dagokionez, ingurumen administrazioaren esku-hartzea –balizko ingurumen kaltea prebenitu eta hondakinen legedia era zuzenean aplikatzeko- era egokian koordinatu behar da hirigintza jarduketarekin interes publiko biak betetzen direla bermatzeko.
Laburbilduz, erakunde honek halako egoerak prebenitzeko egindako proposamena administrazio neurri horiek koordinatzeko ba
tzorde ba
t bultzatzea da, eraikinaren hondatzea saihesteko eta era berean nabe industrialen kontrolik gabeko desmuntatzeak dakarren arriskua handitzea saihesteko.
2.2. Tokiko administrazioen betebeharrak hirigintza planeamenduan edo hitzarmenean jasotako konpromisoei dagokienez
Horri dagokionez, 2014ko uztailaren 17ko ebazpena aipatzen dugu; haren bidez, kexa jartzaileak hirigintza hitzarmenean adostutakoa betetzeko egindako eskaerari erantzun egokia ematea gomendatu zitzaion Zaldibiako Udalari.
Erreklamazio horretan pertsona ba
tek jakinarazi zigun ez dela bete 2007an Zaldibiako Udalarekin zinatutako hitzarmena. Hirigintza hitzarmenaren helburua hirigunea eraberritzeko eragiketaren ba
rruan bide ba
t urbanizatzea zen. Jabetzak lursailak utzi behar zizkion udalari urbanizazio proiektu ba
t burutzeko. Zaldibiako Udalak ordainetan lokal ba
t emango zuela ezarri zuen hitzarmenak. Halaber, jabearen alde zenbait mantenu lan egin eta ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. Urbanizazio proiektuari dagozkion obrak 2008an egin ziren; horretarako, jabetzak bere lursailak okupatzea ba
imendu zuen eta erabilera publikoari utzi zitzaizkion egiatan. Kexagileak dioenez, ordea, egun arte Zaldibiako Udalak ez ditu bete hitzarmen haren bidez hartutako betebeharrak.
Hirigintza hitzarmenak administrazioen eta pertsona fisiko edo juridikoen arteko kontratuak edo hitzarmen administratiboak dira. Hirigintza hitzarmen maila ematen zaie hitzarmenak hirigintza eremuari, ba
i planeamenduari ba
i haren betearazpenari, hirigintza kudeaketaren bidez lotutako jarduketei lotuta daudenean. Hitzarmenak tipikoak izan daitezke, araudian jasota daudenean, edo atipikoak, berariaz araututa ez daudenean. Hirigintza hitzarmen atipikoei dagokienez, erreklamazioan azaldutakoa bezalako kasuak aurkituko genituzke; haren bidez administrazioaren prestazioa obrak egitea da eta partikularrena lursail ba
tzuk uztea. Kasu horiek sinatzaileen arteko administrazio kontratuak dira eta haiek arautzeko kontratazio arau orokorrak hartu behar dira kontuan. Euren ondorioen artean hitzarmenek ez dituzte alderdiak behartzen diren kontraprestazioak egitera lotzen asmo huts gisa, kontratuz ba
izik. Jurisprudentziak adierazi duenez, hitzarmenek alderdiak lotzen dituzte Kode Zibileko 1256. eta hurrengo artikuluen arabera. Hala, hitzarmenak betetzea ezin da administrazioaren erabakiaren mende utzi eta ezin dira bete gabe utzi aldebakarreko erabakiz.
Bestalde, zuzenbideko printzipio orokorrek, hala nola administrazioen eta administratuen arteko harremanak zuzentzen dituzten bidezko konfiantzaren eta fede onaren printzipioek, partikularrak administrazio hitzarmenetan ba
liozko eran sinatutako klausulak ez betetzetik eratorritako bidezko itxaropenetan kaltetuak izatea saihesteko ba
lio dute.
Esan behar da edozein itun edo ba
ldintza aldatzeko hura adostu zuten alderdien borondatea behar dela. Hortaz, Zaldibiako Udalak ezin du hitzarmeneko konpromisoak, hala nola lokala emateko konpromisoa, aldebakarreko erabakiz bete gabe utzi. Horregatik, udalak hirigintza hitzarmenean jasotako konpromisoak betetzeko bitartekoak jarri behar ditu. Ba
ldintzaren ba
t bete ezean ezintasun hori teknikoki arrazoitu eta hitzarmena berrikusi beharko du, dagokion administrazio prozeduraren bidez, eta eragindako kalteak behar bezala ordaindu beharko ditu. Edonola ere, administrazioak era ba
liozkoan egindako hitzarmenak betetzen ez ba
ditu, kontratuko beste alderdiak ba
te gabea eskatzeko ekintza dauka eta prestazioak betetzeko edo kontratua amaitzeko eska dezake. Kasu horietan, betetzerik ez dagoen alderdien ordez damu-domaiengatiko kalte-ordaina eskatu ahalko da.
2014ko maiatzaren 19ko beste ebazpen ba
tean, Lekeitioko Udalari gomendatu zaio komunikazio sistema orokorraren lurzorua uzteko sinatutako hitzarmenean adostutako obrak oker burutu izanari buruzko eskabidea behar bezala izapidetzea.
2014ko martxoaren 25eko ebazpena ere aipatuko dugu; Laudion antolamenduz kanpo zegoen eraikin ba
ti buruzko hirigintza egoerari buruzkoa zen. Higiezin ba
ten jabea den pertsona ba
tek adierazi zuenez, egungo Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren arabera eraikin hori antolamenduz kanpo dago. Eraikina kokatuta dagoen lursailaren zati ba
t udal bide sistema kalifikatu da eta administrazioak desjabetzearen bidez eskuratzea aurreikusita legoke. Egun arte, HAPN onartu zenetik igaro den denbora igaro arren, udalak ez ditu betearazi aurreikusitako hirigintza jarduketak eta ez dio ekin lursailaren desjabetzeari. Laudioko Udalak txosten ba
t igorri digu higiezinaren egoeraren berri emateko. Higiezina antolamenduz kanpoko egoeran dago indarrean dagoen Laudioko 1995eko Hiri Antolamendu Plan Nagusiaren arabera. Halaber, zehaztu duenez, eraikina aurri egoeran jo zen 1984ko otsailaren 2ko erabakiaren bidez.Udalak emandako erantzunean lursail horren hiri kudeaketa errazteko izandako elkarrizketen berri eman zitzaigun. Jabetzak egindako proposamenari berariaz emandako erantzunik ageri ez ba
da ere, erantsi digun udal txostenean, eraikina eraistea ba
loratzearekin ba
tera, horri buruzko zenbait irtenbide proposatu ziren. Hala, udal txostenaren aburuz, beste aukera ba
tzuen artean, ez legoke hirigintzako eragozpenik udalak eraisketa subsidiarioki betearazteko, zonako urbanizazio gastuetarako kargura. Halaber, adierazi zuenez, eraisketaren kostua eraikina hartzen duen lursaileko lurzoru azaleraren desjabetzearekin ordainduko litzateke, planeamendu nagusiak kanpoko bide sistema orokor gisa definitu ba
itu. Kexagileak adierazitako arazoari dagokionez, esan behar da, eragindako alderdiek jarduketa honen bidez lor ditzaketen akordioak gorabehera, administrazioak hiri antolamendua hirigintza planetako xedapenen arabera betearazteko interes publikoa bermatu behar duela. Bestalde, administrazioak hirigintza legedian jasotako lurzoruaren jabeen eskubideak eta betebeharrak hartu behar ditu kontuan. Horretarako garrantzitsua da udalak lursail birzatitzeko espedienterako zein bide sistema orokorra eskuratzeko kanpoko lursailaren hirigintzako desjabetzerako, dagokion kudeaketa sistemaren arabera, behar diren hirigintzako jarduketak sustatzeko dituen betebeharrak betetzen dituela bermatzea. Hirigintzako desjabetzearen kasuan, 2/2006 Legeko 185. eta hurrengo artikuluetan jasotako epeak eta prozedurak kontuan hartuz. Horregatik, Laudioko Udalari ebazpen ba
t zuzendu diogu proposamenari berariazko erantzuna eman diezaion eta burutzeke dagoen hirigintza jarduketa horren ba
ldintzak idatziz itundu ditzan, eta legedian hirigintzako desjabetzerako jasotako xedapenen bidez planeamendu nagusiak kanpoko sistema orokor gisa definitu duen lursail zatia eskura dezan. Udalak bere aldeko proposamena dakarren txostena igorri digu, gure ebazpenaren araberako hitzarmen ba
t sinatzeko.
2.3. Hirigintza diziplina eta administrazio espedienteak bultzatu beharra
Hirigintza arloan agertzen den arazo ohikoenetako ba
t hirigintzako salaketei erantzunik ez ematea da. Herri-administrazioek berariazko erantzuna eman behar diete interesdunek egindako eskabide guztiei. Administrazio izapideak eta herritarrentzako egiazko erantzuna egotearen bermea Espainiako Konstituziotik beretik dator -103.1 eta 105. artikuluak- eta Lisboako Itunak sartutako Europar Ba
tasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartako 41. artikuluak xedatzen duenez, herritarrek administrazio onerako duten eskubidearen ba
itakoak dira.
Arazo hori zenbait ebazpenetan jaso da. Besteak beste, 2014ko abuztuaren 18ko ebazpena aipatuko dugu; haren bidez, aurkeztutako salaketei erantzutea eta lurzoru urbanizaezineko zenbait lursailetan egindako ba
imenik gabeko obrak eta erabilerak hirigintza legediari egokitzeko izapidea egiten jarraitzea gomendatu zaio Erandioko Udalari.
Beste ba
t 2014ko abuztuaren 18ko ebazpena izan zen; haren bidez, obra ba
tzuk hirigintzako legediari egokitzeko aurkeztutako salaketei buruzko izapidea egiten jarraitzea gomendatu zitzaion Munitibarreko Udalari.
Baita Arartekoaren 2014ko ekainaren 16ko ebazpena ere; haren bidez, hirigintzako informazio eskaera eta salaketa izapidetu eta ebaztea gomendatu zitzaion Kuartangoko Udalari.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legea aldatzeko urriaren 2ko 2/2014 Legeak bigarren xedapen iragankorrean plan nagusiak eta arau subsidiarioak egokitzeko xedatutako epea luzatu du. Lege horren bidez epea hamabost urtekoa da gehienez 2006an indarrean sartu zenetik.
Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 9an, eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriari buruzko 226/2014 Dekretua onartu du.
2002/91/CE Zuzentarauak, 2010/31/UE Zuzentarauak aldatuta, eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzearen helburu komunitarioa jaso du. Neurrien ba
rruan, eraikinen ziurtagiri energetikoa prestatu beharra ezartzea aurreikusi du. Zuzentarau horien transposizioa urtarrilaren 19ko 47/2007 EDren bidez egin da eta geroago eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzeko 235/2013 Errege Dekretuaren bidez. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria 2013ko apiriletik eska dakieke eraikin eraiki berriei, salmenta eta alokairuei eta herri-administrazioak 250 m2 edo gehiagoko azalera erabilgarria okupatzen duen eraikin publikoei edo eraikin publikoen zatiei. Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak araudi autonomikoa eguneratu du 235/2013 Errege Dekretu berrian adierazitakoari egokitzeko. 226/2014 Dekretuak ere eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien zuzentasuna eta eraginkortasuna arautzen ditu. Bestalde, etxebizitzak erosi edo alokatzen dituzten pertsonen informaziorako eskubidea ere jaso du. Araudi hori eraikin eraiki berri guztietan aplikatzen da. Lehendik dauden eraikinen kasuan hiru kasutan eska daiteke. 1.000 m2 ba
ino gehiagoko azalera erabilgarria duten eraikinen eraberritze edo zaharberritzeetan, haien itxituren25 ba
ino gehiago berritzen denean edo burututako jardueraren erabilera edo intentsitatea aldatzen denean. Saldu edo maizter berri ba
ti aholkatzen zaizkion lehenagoko eraikinetan ere eskatzen da. Azkenik, agintaritza publikoak 250 m2 ba
ino gehiagoko azalera erabilgarria okupatu eraikinei, haietara jendea joan ohi ba
da. Beste neurri ba
t ere xedatu du: eraginkortasun energetikoko ziurtagiria sartzea eta eskritura publikoan eta jabetzarren erregistroan hura islatzea.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ekintza plan honetan jasotako proposamenak zuzenean lotuta daude ingurumen arloko planean sartutakoei, ba
tez ere ingurumenean diharduten elkarteekin aurreikusitako ekintzei dagokienez.
4.1. Bilerak elkarteekin
2014an harremana izan dugu auzo edo esparru andeatuak leheneratzeko interesa duten pertsona talde eta elkarte ba
tzuekin. Eremu horiek Meatzaldeko eta Nerbioiren ezkerraldeko udalerrietan daude, hala nola Sestaon, Trapagaranen eta Abanto-Zierbenan. Haren helburua arrazoizko epeen ba
rruan etxebizitzaren eskuragarritasuna eta ba
ldintza egokiak dituen hiri ingurune irisgarria bermatzeko udal planeamenduan jasotako xedapenen hirigintzako garapenean aurrera egitea da.
4.2. Bilerak administrazioarekin
Kontaktuak izan ditugu Astigarragako Udalaren zerbitzu teknikoekin, bas
erri mugakide ba
ti eragin dioten Putzuetako bideen eta hiri lurzoruaren urbanizazio zerbitzuen egoerari buruz.
5. Herritarren eskubideen egoeraren ba
lorazioa
• 2014an higiezinen sektorean krisi egoeran jarraitu dugu. Egungo egoeran, lurzoru berrien urbanizazioa bultzatzen ez duen hiri garapeneko eredu ba
ten beharra egonda, auzo eta ingurune zaharkituen hirigintza eta gizarte leheneratzean jarri behar dira arreta eta ba
liabide ekonomikoak. Estrategia horren ba
rruan lehentasun handiagoa eman behar zaie zonarik andeatuenei. 2014an ikusi dugunez, azkenean lehen urratsak ematen ari dira zenbait zona, hala nola Santa Juliana auzoa, Abanto-Zierbenan, leheneratzeko edo Sestaoko auzoen leheneratzea bezalako prozesuak finkatzen ari dira.
• Horretarako, euskal erakundeei Estatuko legedian jasotako urratsak ematen jarraitzeko eskatu diegu, hiri eremu zaharkituetan hiria berritzeko edo zaharberritzeko ekintzak erraztu, bizkortu eta bultzatzeko neurriak ezartzeko.
Hiri leheneratze prozesu horietan ba
ldintza ba
t izan behar da kasu guztietan eraikinen irisgarritasun unibertsala bermatzea eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko neurriak sustatzea.
Eraikinen zaharberritzearen eremu horretan, eraikinen ikuskapen teknikoko prozesuak bultzatu behar dira, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak jabetzarentzat jasotako betebehar eta eskubideen arabera.
Herri-administrazioek okupatutako eraikinei dagokienez –eredu izateko–, zaharberritze programak bultzatu behar dira, haien eraginkortasun energetiko maila handia izateko eta energia kontsumoa eta hark sortutako isuriak ia guztiz desagertzeko.
• Erabiltzen ez diren eraikin industrialen egoerari dagokionez, prebentzio neurriak hartzea komeni da instalazio horien legez kontrako eraisketa saihesteko. Jabetzaren betebeharra abiapuntu hartuta, udal administrazioek neurri administratiboak hartu behar dituzte eraikinean sartzea, hura hondatzea eta hondakin arriskutsuak ba
rreiatzea ekiditeko, ba
tez ere zaindu beharreko industria ondareko ba
lio kulturalak daudenean.