14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
7. Prozedurari buruzko estatistika (kexa idatzien espedienteen egoera)
Jarraian, 2014an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2013. urtean 1.675 ebazpen eman dira. Arartekoak 2014an emandako ebazpenen arabera, 791 kasutan, eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik %50,84tan; portzentaje hori iazkoa baino txikiagoa (%56,20). Alabaina, ez da jarduera okerrik antzeman aztertutako espedienteen ia erdian (%49,16).
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2014. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 791 kasutan, hau da, %50,84tan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.