14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
4. Estatistika alorrez alor
Kontuan hartzen badugu kexa idatziak zein ar
lo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, behera egin du gizarte eremuarekin lotuta bideratu diren kexa idatzien espedienteen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat ar
lotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze ar
loan, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezgaituen, eta abarren ar
loetan.
Bideratutako kexak zer ar
lori dagozkion kontuan hartuta, 2014an gutxitu egin dira gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak: 604 izan dira (2013ko 883 kexen eta 2012ko 1.100 kexen aldean). 604 kexa idatzi horietatik 576k (hau da, ia %96k) Lanbideren jarduera txarrarekin loturiko hainbat ar
azorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (BE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kudeatzerakoan izandako jarduerekin.
Gizarteratze ar
loan ez ezik, jarduera bizia nabari da ar
lo hauetan: herri-administrazioetako langileak, hezkuntza, ar
aubide juridikoa, herri-administrazioen ondasunak eta zerbitzuak, etxebizitza eta ogasuna. Era berean, 2014an kudeatutako kexa idatzien ar
tean, ugariak dira arreta publikoa behar duten taldeei dagozkienak.
Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteetatik ia %50ek eskubide sozialekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, e.a.).
Orobat, azpimarratu behar dugu kexa-espedienteetatik %38k gutxi gorabehera (gizarteratze ar
lokoek barne) zerikusia dutela pertsona guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak -gay zein lesbianak- edo transexualak, etorkinak eta kultura aniztasuna, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.
2. taula.
Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren ar
abera*
* Azpiarloen ar
abera xehatutako datuak Ar
artekoaren web orrian
kontsulta daitezke, estatistika osoan.