7. Gure haurren eta nerabeen ahotsa
7.2. Haurrek drogen kontsumoari buruz duten iritzia
2010ean argitaraturiko txosten bereziei buruzko V. kapituluan, apirilean aurkezturiko txosten honen laburpen zabala aurkeztu da: EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan.
Txosten horren 5.3. kapituluan, nerabeek hainbat gaitan dituzten iritziak eskaintzen dira: zer da haientzat prebentzioa; nor da haien ustez toxikomanoa, zergatik kontsumitzen dute; drogak lortzea erraza zaien; adinak edo sexuak kontsumoan duen eragina; nola sailkatzen dituzte drogak "haiek", nola baloratzen dute eragile sozialen esku-hartzea (polizia, eskola, familia, hedabideak…). Gai honetan eta haiek tartean hartzen dituzten guztietan, o
so garrantzitsua deritzogu adingabeen iritzia jasotzea: haien iritzia zuzenean ezagutu.
Nerabeen ikuspuntua ezagutzeko, hiru eztabaida-talde antolatu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Taldeak lotura bakarrarekin o
satu ziren, o
saeraren loturarekin, alegia. Hala, bada, 14 urtetik 17 urtera bitarteko 8-12 nerabek o
satutako hiru talde eratu ziren, generoen o
rdezkapena berdina izan zedin saiatuta. Errealitate bat baino gehiago o
rdezkaturik zegoela ziurtatzearren, lanbide hastapenetarako ikastegi bateko, ikastetxe pribatu bateko eta astialdi klub bateko neska-mutilen iritziak jaso ziren.
Iritzi guztiak izenik eman gabe jaso ziren, adingabeen identitatea babesteko. Saioak era sistematikoan grabatu eta transkribatu ziren. Transkribapen horiekin azterketa kualitatiboa nahiz edukiaren azterketa egin dira, eta horien emaitzak txostenean jaso dira.
Jarraian, emaitzen laburpena emango dugu; izan ere, jarduteko zenbait modu zalantzan jartzen lagun diezaguketen emaitzok:
11. Informazioa jasotzea da nerabeek droga-mendekotasunak prebenitzeari buruz duten kontzeptua, eta bai, informazioa jaso, jasotzen dute, gehienbat, tutoretza o
rduetan eskolako mintzaldien bitartez. Alabaina, modu aktiboagoan jaso nahi dute informazioa, ez entzule gisa soil-soilik, hau da, hizketan jardun eta dituzten zalantzak profesionalei planteatuz. Era berean, zalantzak jendaurrean adieraztearen beldur dira, horrenbestez, komenigarri da konfiantza giroa sortzea, bai eta, konfidentzialtasun giroa ere.
12. Bide parenteraleko heroinaren kontsumoa da o
kerren ikusten dena, eta toxikomano edo heroinaren mendekoei buruzko kontzeptua ez da horretara mugatzen. Izan ere, asteburuetan soilik edo eguneroko bizitzaren erritmoa jarraitzeko kontsumitzen dutenei zabaltzen zaie kontzeptua.
13. Kontsumitzeko arrazoi nagusia aisialdia eta gozamena luzatzearena da.
14. Argi dute zein den edozein droga mota eskuratzeko modua, eta ez dutela eragozpenik kontsumitu nahi duten substantzia lortzeko.
15. Adinari dagokionez, euren ustez, gazteek alkohola gero eta lehenago probatzen dute. Zenbat eta urte gehiago izan, o
rduan eta argiago ikusten dute alkoholaren gehiegizko erabilera o
so goiz hasten dela, bai eta eragiten dituen o
ndorioak ere. Sarri askotan, 16 urteko neska-mutilen testigantzak o
so kritiko dira 13-14 urtekoen kontsumoekiko, eta ia eskandalizatu ere egiten dira.
16. Gizonezkoak ez bezala, kontsumitzen duen emakumea ez dute begi o
nez ikusten.
17. "Drogak klasifikatzeari" dagokionez, eta informatuak badaude ere, o
raindik mantentzen dira zenbait mito substantzia jakin batzuk kontsumitzeari loturiko arriskuen kontuan, era berean, alde batetik, legezko drogak eta droga bigunak, eta bestetik, legez kanpoko drogak eta droga gogorrak erlazionatzeko nolabaiteko nahastea dago. Horren o
ndorioz, –uste o
kerra bada ere– arriskuaren pertzepzioa txikiagotzen da legezkotzat jotako substantzietan.
18. Gehienak cannabisa legeztatzearen alde daude. Hain zuzen ere, haren kontsumoaren normaltasunaren eta egunerokotasunaren eta egoera juridikoaren (debekua) artean dagoen ageriko kontraesana salatzen dute.
19. Halaber, tabakoaren kontrako legearen egiazko betetzeari kritika handia egiten diote.
10. Taldean o
nartzen diren kontsumoei buruz eta o
nartzen ez direnen buruz, euren kodeak dituzte.
11. O
raindik ere familia hartzen dute erreferentzia nagusitzat. Alderantziz, poliziaren esku hartzeen inguruko ikuspegi zeharo negatiboa dute.
12. Kontraesan handia ikusten dute helduek esaten dutenaren eta egiten dutenaren artean. Hau da, euren ustez helduek esaten dute gazteek ez dutela drogarik hartu behar, baina helduen jarrera ez dator horrekin bat.
Nerabeekin antolatutako lan taldeetan jaso diren iritzi eta balioztapen horiek zein beste askok gogoeta elementu gisa balio behar digute, bai eta, gauzatzen ditugun politikak eta o
ndorioak berrikusteko tresnak ere.