EuskaraHaur eta nerabeentzako bulegoaren Txostena2010. Urtea2012-07-277.2. Haurrek drogen kontsumoari buruz duten iritzia2010ean argitaraturiko txosten bereziei buruzko V. kapituluan, apirilean aurkezturiko txosten honen laburpen zabala aurkeztu da: EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan.Txosten horren 5.3. kapituluan, nerabeek hainbat gaitan dituzten iritziak eskaintzen dira: zer da haientzat prebentzioa; nor da haien ustez toxikomanoa, zergatik kontsumitzen dute; drogak lortzea erraza zaien; adinak edo sexuak kontsumoan duen eragina; nola sailkatzen dituzte drogak "haiek", nola baloratzen dute eragile sozialen esku-hartzea (polizia, eskola, familia, hedabideak...). Gai honetan eta haiek tartean hartzen dituzten guztietan, oso garrantzitsua deritzogu adingabeen iritzia jasotzea: haien iritzia zuzenean ezagutu.Nerabeen ikuspuntua ezagutzeko, hiru eztabaida-talde antolatu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.Taldeak lotura bakarrarekin osatu ziren, osaeraren loturarekin, alegia. Hala, bada, 14 urtetik 17 urtera bitarteko 8-12 nerabek osatutako hiru talde eratu ziren, generoen ordezkapena berdina izan zedin saiatuta. Errealitate bat baino gehiago ordezkaturik zegoela ziurtatzearren, lanbide hastapenetarako ikastegi bateko, ikastetxe pribatu bateko eta astialdi klub bateko neska-mutilen iritziak jaso ziren.Iritzi guztiak izenik eman gabe jaso ziren, adingabeen identitatea babesteko. Saioak era sistematikoan grabatu eta transkribatu ziren. Transkribapen horiekin azterketa kualitatiboa nahiz edukiaren azterketa egin dira, eta horien emaitzak txostenean jaso dira.Jarraian, emaitzen laburpena emango dugu; izan ere, jarduteko zenbait modu zalantzan jartzen lagun diezaguketen emaitzok:11. Informazioa jasotzea da nerabeek droga-mendekotasunak prebenitzeari buruz duten kontzeptua, eta bai, informazioa jaso, jasotzen dute, gehienbat, tutoretza orduetan eskolako mintzaldien bitartez. Alabaina, modu aktiboagoan jaso nahi dute informazioa, ez entzule gisa soil-soilik, hau da, hizketan jardun eta dituzten zalantzak profesionalei planteatuz. Era berean, zalantzak jendaurrean adieraztearen beldur dira, horrenbestez, komenigarri da konfiantza giroa sortzea, bai eta, konfidentzialtasun giroa ere.12. Bide parenteraleko heroinaren kontsumoa da okerren ikusten dena, eta toxikomano edo heroinaren mendekoei buruzko kontzeptua ez da horretara mugatzen. Izan ere, asteburuetan soilik edo eguneroko bizitzaren erritmoa jarraitzeko kontsumitzen dutenei zabaltzen zaie kontzeptua.13. Kontsumitzeko arrazoi nagusia aisialdia eta gozamena luzatzearena da.14. Argi dute zein den edozein droga mota eskuratzeko modua, eta ez dutela eragozpenik kontsumitu nahi duten substantzia lortzeko.15. Adinari dagokionez, euren ustez, gazteek alkohola gero eta lehenago probatzen dute. Zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta argiago ikusten dute alkoholaren gehiegizko erabilera oso goiz hasten dela, bai eta eragiten dituen ondorioak ere. Sarri askotan, 16 urteko neska-mutilen testigantzak oso kritiko dira 13-14 urtekoen kontsumoekiko, eta ia eskandalizatu ere egiten dira.16. Gizonezkoak ez bezala, kontsumitzen duen emakumea ez dute begi onez ikusten.17. "Drogak klasifikatzeari" dagokionez, eta informatuak badaude ere, oraindik mantentzen dira zenbait mito substantzia jakin batzuk kontsumitzeari loturiko arriskuen kontuan, era berean, alde batetik, legezko drogak eta droga bigunak, eta bestetik, legez kanpoko drogak eta droga gogorrak erlazionatzeko nolabaiteko nahastea dago. Horren ondorioz, -uste okerra bada ere- arriskuaren pertzepzioa txikiagotzen da legezkotzat jotako substantzietan.18. Gehienak cannabisa legeztatzearen alde daude. Hain zuzen ere, haren kontsumoaren normaltasunaren eta egunerokotasunaren eta egoera juridikoaren (debekua) artean dagoen ageriko kontraesana salatzen dute.19. Halaber, tabakoaren kontrako legearen egiazko betetzeari kritika handia egiten diote.10. Taldean onartzen diren kontsumoei buruz eta onartzen ez direnen buruz, euren kodeak dituzte.11. Oraindik ere familia hartzen dute erreferentzia nagusitzat. Alderantziz, poliziaren esku hartzeen inguruko ikuspegi zeharo negatiboa dute.12. Kontraesan handia ikusten dute helduek esaten dutenaren eta egiten dutenaren artean. Hau da, euren ustez helduek esaten dute gazteek ez dutela drogarik hartu behar, baina helduen jarrera ez dator horrekin bat.Nerabeekin antolatutako lan taldeetan jaso diren iritzi eta balioztapen horiek zein beste askok gogoeta elementu gisa balio behar digute, bai eta, gauzatzen ditugun politikak eta ondorioak berrikusteko tresnak ere.