6.4. Ikastetxeetara igorritako materialak
Ararteko erakundearen hogei urteotan, etengabe egin eta zabaldu dira haurren eskubideez jabearazteko eta horiek ezagutarazteko materialak haurrentzat eta nerabeentzat eurentzat. Hainbat formatu izan dira: Haurren Eskubideen Konbentzioan ezarritako eskubideak sakon lantzea a
halbidetzen duten unitate didaktikoak, berariazko gaiei buruzko ikus-entzunezko materiala, foiletoak, DVDak, egutegiak edo orri-markagailuak. Hezkuntza sarea erabili ohi da hartzaileengana iristeko.
Azken urte honi dagokionez, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna a
benduaren 10ean ospatu behar zela-eta, A
rartekoak kartel baten 5.600 a
le eta eransgarri formatuko 180.00 egutegi a
rgitaratu zituen, eta EAEko lehen edota bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiei bidali zitzaien.