EuskaraHaur eta nerabeentzako bulegoaren Txostena2010. Urtea2012-07-276.4. Ikastetxeetara igorritako materialakArarteko erakundearen hogei urteotan, etengabe egin eta zabaldu dira haurren eskubideez jabearazteko eta horiek ezagutarazteko materialak haurrentzat eta nerabeentzat eurentzat. Hainbat formatu izan dira: Haurren Eskubideen Konbentzioanezarritako eskubideak sakon lantzea ahalbidetzen duten unitate didaktikoak, berariazko gaiei buruzko ikus-entzunezko materiala, foiletoak, DVDak, egutegiak edo orri-markagailuak. Hezkuntza sarea erabili ohi da hartzaileengana iristeko.Azken urte honi dagokionez, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduaren 10ean ospatu behar zela-eta, Arartekoak kartel baten 5.600 ale eta eransgarri formatuko 180.00 egutegi argitaratu zituen, eta EAEko lehen edota bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiei bidali zitzaien.