III. ATALA: Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Ar
artekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
1. Iritzi propioa izateko gai den haurrari Estatu kideek iritzia askatasun osoz azaltzeko aukera bermatuko diote, haurrari berari dagozkion gai guztietan, eta beti bere adin eta heldutasunaren ar
abera.
1. Haurrak adierazpen askatasuna izango du, muga politikoak kontuan izan gabe; eskubide horren barruan sartuko dira edozein ideia edo informazio bilatu, jaso eta zabaltzea, bai ahoz, idatziz edo inprimakiz, modu ar
tistikoan edo haurrak aukeratzen duen edozein modutan.
Haurren Eskubideen Hitzarmenak, Nazio Batuek 1989an onarturikoak, 18 urtetik beherako adingabeei informaziorako eta parte-hartzeko eskubidea aitortzen die, bai eta eragiten dieten ar
lo guztietan beren iritzia emateko eta beren iritzia kontuan hartua izateko eskubidea ere. Geure eginez haurrentzat eta nerabeentzat lan egitea garrantzitsua bada hein berean edo gehiago izango dela haiekin lan egitea, haien ahotsa, iritzia eta ikuspegia entzutea, parte hartzeko, kontsultak egiteko eta aholkuak emateko bideak eskaintzea, 2010ean, Ar
artekoko Haur eta Nerabeen Kontseilua eratu zen, funtzio nagusi Ar
artekoari bereziki adingabeei zuzenean eragiten dieten kontu edo ekimenen inguruan aholku ematea zuela.
Haur eta Nerabeen Kontseiluak neska-mutilen begirada gaineratu nahi du Ar
artekoaren proposamenetan, haiekin ekimenak, material didaktikoak, proiektuak eta bestelakoak kontrastatu, eta haurrentzat edo nerabeentzat interesgarri diren edo haien eskubideen defentsari eragiten dieten alderdiei buruzko iradokizunak bildu. Erakundea gure haurren eta nerabeen ahotsa entzuteko eta parte hartzeko esperientzia eskaintzeko —behintzat horietako talde bati— apustu ar
gia da.
Adingabeek erakundean modu egonkorrean parte hartzeko eta egoteko bide hori lehenago erabili diren (eta aurrerantzean erabiliko diren) beste bide batzuen osagarri da; halakoak dira, esate baterako, azterlanak, txostenak, foroak eta bestelakoak, bai eta bizitegi-baliabideetan harrera egin zaien neska-mutilei egindako elkarrizketen esparruan sortutako eztabaida-taldeak ere.
Kontseilua hiru lurralde historikoetako DBHko 24 neska-mutilek osatzen dute. Neska-mutil horiek parte hartzeko barne-dinamiketan esperientzia duten hainbat ikastetxek proposatuta izendatu dira. Parte-hartzaileak hautatzeko eskakizunak hauek dira: gaitasun kritikoa izatea eta hausnartzeko, sortzeko eta berdinen ar
tean eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko prest egotea, eta, batez ere, kontseiluan parte hartzeko eta inplikatzeko gogoa izatea. Nork bere iritzia adierazteko askatasun osoa izatea eta Ar
artekoak konfidentzialtasuna bermatzea dira kontseiluaren funtzionamenduaren oinarrizko ar
auak.
2014an, kontseiluak ikasturte osoan zehar egin beharreko lanaren haria izateko gaiak jorratzea erabaki genuen. Horrela, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 25. urteurrenak eraginda, kontseiluaren lanak hitzarmenean aintzat hartutako haurren eskubideak zabaltzen eta sustatzen lagundu ahal izatea jarri genion geure buruari helburutzat, egunerokotasunetik aztertuta eskubide horiek, bizi dugun eta egun normaletan gertatzen zaigun horretatik abiatuta. Dinamikaren ar
rakasta ikusita, formula berberari eutsi diogu kontseiluak 2014/2015 ikasturtean egin beharreko lanerako.
Gure xedea bikoitza da: alde batetik, gure kontseiluan parte hartzen duten neska-mutilek giza eskubideak eta eskubide zehatzen bat ezagutzea bilatzen dugu, eta horien gainean sakondu eta hausnartu dezatela; eta, bestetik, euren hausnarketak ikus-entzunezko produktu batean isla ditzatela nahi dugu, beren ideiak eta mintzaira erabilita, berdinen ar
tean eta parte-hartzaileak baino gazteagoak diren neska-mutilen ar
tean eskubideen kultura zabaltzeko balio dezan.
Hurrengo paragrafoetan, 2015eko saioetako lana laburbilduko dugu.
Lehenengo saioa Bilbon egin zen, apirilaren 18an, Kastrexanako gazteentzako aterpetxean. Hamaika kontseilari berrientzako hasierako bilera izan zen, kontseilua zati batean berritu baitzen.
Saio horretan, ikasturterako proposatutako gaia lantzeari ekin genion: hezkuntzarako eskubideari, hain zuzen. Horretarako, hezkuntzarako eskubideari buruzko sukaldaritza-errezeta prestatzeko erronka jaurti genien kontseilariei, hezkuntzan beharrezkoak diren osagaiak pentsa eta nahas zitzaten (tolerantzia, aniztasuna, aukera berdintasuna...).
Beraz, sukaldari jantzita, hezkuntzaren azken xedearen gainean hausnartu zuten neska-mutilek egun osoan zehar -”aukeratu ahal izateko”, “zeure kabuz pentsatu eta erabaki ahal izateko”, “zoriontsua izateko”, “hezkuntzarik gabe ez duzulako ezer”... -, nortzuk diren eragileak hezkuntzan (familiak, irakasleak, gizartea, lagunak, komunikabideak), non hezten garen (eskolan, etxean, kalean) eta noiz hezten garen - “bizitza osoan zehar”. Hezkuntzarako eskubideak dakartzan erantzukizunei buruz ere hausnartu zuten (lana, ahalegina, parte-hartzea, ikastea eta besteak errespetatzea).
Saioa amaitzean, “gure sukaldaritza-errezeta” eduki genuen: zertarako den hezkuntza, ezinbesteko osagaiak eta horretarako beharrezko materiala.
Horrela, 2013/2014 ikasturteko bigarren saioan, aurreko saioan hausnartutako guztia irudietan txertatzea izan zen kontua. Donostian egin zen, ekainaren 16an, Donostiako Aiete Jauregian dagoen Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.
Bada, proposatutako lanaren fase kitzikagarriena eta luzeena lantzen ar
itu zen kontseilua egunaren zati handienean: gidoia egiten, grabatzen eta ikus-entzunezko materiala muntatzen, haurren eskubideak (kasu horretan, hezkuntzarako eskubidea) txikienen ar
tean zabaltzeko xedez. Ideiek, ateraldiek, hartualdiek eta hartualdiek, entseguek eta errepikapenek, “baliabideen” grabaketak, gure teknikariak azaldu zigun bezala... ¡Cocínate! - Eskubideak saltsan! bideoa izan zuten emaitza.
Ikasturteko azken saio horretan, agur esan genien bi urtez gurekin egon ondoren ibilbidea amaitu zuten kontseilari batzuei, beste neska-mutil batzuei lekua eginez.
2015eko azken bilera, 2015/2016 ikasturteko lehena izan zena, Vitoria-Gasteizko Ar
artekoaren egoitzan egin zen, eta lehen ezaupidea izan zen hamaika kontseilari berrientzat.
Saioa hasteko, bisita egin genuen Eusko Legebiltzarrera. Bertan, besteren ar
tean, eraikinaren historia entzun ahal izan zuten parte-hartzaileek, nolakoa den legebiltzarreko lana, zer den botereen banaketa eta zeintzuk diren administrazioaren maila ezberdinak, zein den Eusko Legebiltzarreko sinboloa eta abar. Azalpen gehienak osoko bilkuren ar
etoan entzun ziren, eta interes handia piztu zuen horrek. Beste instalazio batzuk ere ezagutu ahal izan zituzten, hala nola, batzarrak egiteko ar
etoak, harrera ar
etoak edo prentsarako ar
etoa.
Legebiltzarreko bisita amaitutakoan, Ar
artekoaren bulegora joan zen kontseilua. Bertan, ar
artekoak ongi etorria eman zien neska-mutilei, euren parte-hartzea eskertu zien eta erakundea egoteko ar
razoia eta funtzionatzeko modua azaldu zituen.
Ondoren, neska-mutilek elkar pixka bat ezagutzeko denbora egon zen, eta 2015/2016 ikasturteko hurrengo saioetan sakonduko den gaia aurkeztu zen. 2016an egingo dira saio horiek.