3.3. Adineko pertsonak
Adineko pertsonei dagokienez, politiken gaineko ahaleginak alde nabarmenak islatzen ditu herrialde desberdinetan, ahalegin hori BPGren %4 ingurukoa izatetik %13 ingurura iristen baita.
(17. taula) . Adineko pertsonen gaineko gastua BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 7,8 | % 8,6 | % 8,5 | % 9,1 |
Austria | % 9,8 | % 9,9 | % 10,2 | % 11,5 |
Belgika | % 6,9 | % 6,8 | % 6,9 | % 7,9 |
Danimarka | % 6,2 | % 5,3 | % 5,5 | % 6,1 |
Espainia | % 8,1 | % 6,6 | % 6,1 | % 7,1 |
Finlandia | % 7,7 | % 6,7 | % 7,4 | % 9,0 |
Frantzia | % 10,4 | % 10,3 | % 10,8 | % 11,9 |
Herbehereak | % 4,6 | % 4,6 | % 4,5 | % 4,9 |
Irlanda | % 3,3 | % 2,3 | % 2,8 | % 4,0 |
Italia | % 9,2 | % 11,0 | % 11,6 | % 12,9 |
Luxenburgo | % 8,1 | % 6,9 | % 4,8 | % 5,8 |
Norvegia | % 5,1 | % 4,5 | % 4,4 | % 5,1 |
Portugal | % 6,0 | % 6,6 | % 9,1 | % 10,5 |
Erresuma Batua | % 5,0 | % 5,1 | % 5,2 | % 6,1 |
Suedia | % 7,4 | % 6,6 | % 6,6 | % 7,7 |
EAE | % 8,7 | % 8,5 | % 7,1 | % 8,9 |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(17. grafikoa) . Adineko pertsonen gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Ikus daitekeenez, herrialde kontinentalak (Frantzia, Austria, Alemania) eta mediterraneoak (Italia, Portugal) dira gastu publiko handia eskaintzen dutenak kapitulu honetan eta herrialde eskandinaviarrak (Norvegia, Danimarka), aldiz, eredu horretara gutxien hurbiltzen direnak (aurrerago beren biztanleria-piramidean ikusi ahalko dugun bezala), %7tik beherako gastuekin.
Ildo horretan, EAEk proportzionalki ahalegin handia egiten du testuinguru europarrean, estatukoaren gainetik (%7 ingurukoa dena), nahiz eta bi kasuetan Italiak edo Portugalek eskainitakoaren azpitik egon.
Azken urteetan BPGren harira gastu publikoan egindako dedikazioaren bilakaera aztertuta, azpimarratzekoa da, ezintasunean ez bezala, gastu hau etengabe igo dela azken urteetan, ia Europa osoan ematen ari den biztanleriaren zahartzearekin bat.
Adierazi bezala, EAEren portzentaje-ahalegina Europako altuenetakoa da, %8,5etik goragoko batez besteko dedikazioa baitu, eta eredu europarren batez bestekoaren gainetik baitago (nahiko antzekoak dira).
(18. grafikoa) . Adineko pertsonen gaineko gastu publikoaren bilakaera BPG portzentajean
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Nahiz eta EAEren gastua nahiko egonkorra den1, beste herrialde batzuek (esaterako Austria, Belgika, Alemania, Portugal edo Italiak), beren kokaleku demografikoarekin bat, nabarmen igo dute partida horretako ahalegina; aitzitik, beste batzuetan (Luxenburgo da adibiderik deigarriena) dedikazioa murriztu egin da.
Hau da, EAEk ahalegin publiko ertain-altua egin du Europa mailan adineko pertsonengan, nahiz eta oraindik Italia edo Frantziatik urrun dagoen.
Estatu mediterraneoen eta kontinental batzuen berezko ezaugarria da hori eta eztabaidagai bihurtu da. Hala bada, Marí-Klosek (2012) planteatutakoa bezalako gaiak agertu dira, hau da, ea Europako hegoaldeko ongizate-estatuak bezalako baliabide murriztudun ereduetan adineko pertsonen kolektiboari zuzendutako politiketan aplikatutako joera positiboak zein neurritan kentzen dion estatuari beste kolektibo batzuetan (ezintasunean eta, batez ere, haurtzaroan) jarduteko gaitasuna.
Eztabaida ireki honetan egile batzuek ez dute kontraesanik ikusten (beren ustez beharrezkoa da onura gehien duten kolektiboen laguntzei eustea eta babes gutxiena dutenen laguntzak areagotzea); beste egile batzuetan esanetan, ordez, eredu horiek ez dituzte familientzako hornidurak areagotuko, eta, beraz, beharrezkoa da barne-antolaketa aldatzea. Horren harira, eta ikuspegia hedatze aldera, interesgarria da ahalegin publikoaren banaketari buruzko grafikoak herrialdeka kontsultatzea. Aurrerago ikusi ahalko dugu hori eta Europan dauden eredu desberdinen ikuspegia ematen digute.
Azkenik, eta per cápita gastu publikoari dagokionez, egoera ez da gehiegi aldatu eta 2009an urtean 2.756 € izanik EAE gune ertain-baxuan kokatzen da Europa mailan,
EB-27ko batez bestekoa baino apur bat gorago (2.719 €).
EAE 2.500 € eta 3.000 € arteko taldean egongo litzateke, Finlandiarekin eta Alemaniarekin (gainetik) eta Belgika, Portugal eta Espainiarekin (azpitik). Espainiaren kasuan, zehazki, bere gastua 750 € baxuagoa da eta Europako bigarren baxuena da, Irlandaren gainetik eta Portugalen oso antzera.
Per cápita gastu altuena duten herrialdeekin alderatuta, ez da patroi argirik antzeman. Herrialde eskandinaviar (Danimarka), kontinental (Alemania) eta mediterraneoak (Italia) daude zerrendaburuan, nahiz eta lehen bi taldeetako herrialdeen presentzia ohikoagoa den.
(18. taula) . Per cápita gastua adineko pertsonengan
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 2.383,00 € | 2.650,00 € | 2.743,00 € | 2.859,00 € |
Austria | 3.012,00 € | 3.408,00 € | 3.639,00 € | 3.992,00 € |
Belgika | 2.135,00 € | 2.327,00 € | 2.464,00 € | 2.592,00 € |
Danimarka | 2.726,00 € | 3.023,00 € | 3.785,00 € | 4.066,00 € |
Espainia | 1.390,00 € | 1.575,00 € | 1.774,00 € | 2.004,00 € |
Finlandia | 1.889,00 € | 2.260,00 € | 2.550,00 € | 2.878,00 € |
Frantzia | 2.525,00 € | 2.859,00 € | 3.120,00 € | 3.329,00 € |
Herbehereak | 2.559,00 € | 2.994,00 € | 3.304,00 € | 3.408,00 € |
Irlanda | 1.074,00 € | 1.258,00 € | 1.411,00 € | 1.571,00 € |
Italia | 2.837,00 € | 3.105,00 € | 3.463,00 € | 3.627,00 € |
Luxenburgo | 2.873,00 € | 3.185,00 € | 3.385,00 € | 3.588,00 € |
Norvegia | 2.280,00 € | 2.630,00 € | 2.971,00 € | 3.200,00 € |
Portugal | 1.329,00 € | 1.763,00 € | 1.931,00 € | 2.143,00 € |
Erresuma Batua | 2.606,00 € | 3.014,00 € | 2.997,00 € | 3.053,00 € |
Suedia | 2.944,00 € | 3.156,00 € | 3.499,00 € | 3.588,00 € |
EAE | – | 2.259,00 € | 2.418,00 € | 2.756,00 € |
EB27 | – | 2.364,00 € | 2.560,00 € | 2.719,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(19. grafikoa) . Adineko pertsonen gaineko per cápita gastua 2009an
EAEko adineko pertsonen gaineko gastu publikoaren dimentsioak garrantzi bikoitza dauka gaur egun. Izan ere, familien ezinbesteko euskarri bihurtu da egungo krisi-egoeran (arrazoietako batzuk txosten honetako bigarren kapituluan identifikatutakoen artean daude), gizarte-sareak aho batez adierazten duen bezala, adineko pertsonak “kasu askotan beren familien euskarri ekonomiko eta emozional nagusi izatera pasa dira” eta beraiek arduratzen dira “hipotekak ordaintzeaz, seme-alaba eta biloben elikaduraz eta eskola-materialaren, arroparen edo jantokiaren fakturak ordaintzeaz” (Diario de Navarra, 2013).
Ondorioz, eta aurreko kapituluetan adierazitakoaren ildotik, adineko pertsonek (eta eurek jasotzen dituzten prestazio publikoek) zeregin bikoitza dute gure gizartean, batzuetan laguntza publikoaren hartzaile garbiak izanik, baina beste batzuetan laguntza-emaileak (bai laguntza ekonomikoa, bai zerbitzua) familia, lana edo bizitza pertsonala uztartzeko espazioetan edo, zuzenean, familia askoren oinarrizko beharrizanei laguntza ekonomikoa ematen.
1 Nabarmendu beharra dago 2007-2008 urteetan BPGren gastu publikoan egondako zuloak ez duela zerikusirik eremu horretan apustu publikoa murriztearekin (datu absolutuak aztertzean ikusiko ahalko denez), baizik eta aurrekaririk gabeko oparotasun ekonomikoarekin, herrialde europarretako BPGak oso altuak izan baitziren. EAEren kasuan, zehazki, 2008an aurreko urtean baino %7,2 altuagoa izan zen eta 2008an 2007an baino %4,3 altuagoa. 2009an etenaldi bat egon zen, grafikoetan argi eta garbi islatzen denez.