Eranskinak
1. Eranskina. Kostuak konpentsatzera zuzendutako neurri ekonomikorik garrantzitsuenei buruzko laburpena. Zenbatekoen taulak
(1. taula) . 2013an familiei zuzendutako zerga-kenkarien laburpena
Kenkaria | Araba/ Bizkaia/ Gipuzkoa |
Orokorra | Urtean 1.375 euroko kenkari orokorra autolikidazioa dela eta. |
Ondorengo bakoitzeko | 579 euro urtean (lehendabiziko seme edo alabarengatik). 716 euro bigarrenarengatik. 1.210 euro hirugarrenarengatik. 1.430 euro laugarrenarengatik. 1.869 euro (bosgarrenarengatik edo hurrengoengatik). Gainera, 6 urtetik beherako ondorengoak izan ez gero, 331 euroko osagarri bat aplikatuko da. Adin txikikoa 6 urtekoa edo 16 urtetik beherakoa bada, Arabak 51 euroko osagarri gehigarri bat aplikatzen du; Bizkaiak 50 eurokoa. |
Seme-alabentzako elikagaiengatik urterokoak ordaintzeagatik | Mantenu-pentsioetarako urteko osoaren %15 kendu ahal izango da; gehieneko kopurua hauxe izango da: – Lehenengo seme edo alabarengatiko muga: 173,70 €. – Bigarren seme edo alabarengatiko muga: 214,80 €. – Hirugarren seme edo alabarengatiko muga: 363,00 €. – Laugarren seme edo alabarengatiko muga: 429,00 €. – Bosgarren eta hurrengo seme edo alabengatiko muga: 560,70 €. |
Aurreko bakoitzeko | 277 € urtean, urte osoan egoitza berean bizi den aurreko bakoitzeko edo zergadunak aurrekoaren zahar-etxeko zenbatekoak ordaintzen dituenean, baldin eta egoitza horretan jarraian eta iraunkorki bizi bada (Bizkaiak: 276 €). |
Ezgaitasun edo menpekotasunagatik | %33ekoa edo handik gorakoa eta %65etik beherakoa: 771 € (Gipuzkoa: 867 €). %65ekoa edo handik gorakoa edo mendekotasun arina: 1.101 € (Gipuzkoa: 1.224 €). %75ekoa edo handik gorakoa, hirugarren pertsonaren laguntzaren 15 puntutik 39 puntura bitartean edo mendekotasun latza duenean: 1.320 € (Gipuzkoa: 1.428 €). %75ekoa edo handik gorakoa, hirugarren pertsonaren laguntzaren 40 puntu edo gehiago edo mendekotasun handi-handia duenean: 1.649 € (Gipuzkoa: 2.040 €). |
Babestutako ondareari egindako ekarpenengatik | Ezgaitasuna duten pertsonen senar-emazte babestuen ekarpenen %30eko kenkaria (3.000 euroraino). |
Adinagatik | Kenkari hau aldatzen da adinaren, zerga-oinarri osoaren (orokorra + aurrezkia) eta zerga-ordainketaren arabera. Gehieneko zenbatekoa 331 eurokoa da Gipuzkoan eta 330 Araban eta Bizkaian, 65 urtetik gorako pertsonentzat. 75 urtetik gorako adina duten pertsonei dagokienez, gehieneko zenbatekoa hiru lurraldeetan 605 eurokoa da. |
Ohiko etxebizitzaren alokairuagatik | Alokairuari dagokionez, %20ko gehieneko kenkaria urtean (gehieneko muga 1.600 euro dira urtean). – Araba: 30 urtetik beherako adina, familia ugarien titularrak eta ezgaitasun iraunkorra, absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak, %25ekoa, 2.000 euroko mugarekin. – Bizkaia: 30 urtetik beherako adina, familia ugarien titularrak, %25ekoa, 2.000 euroko mugarekin. – Gipuzkoa: familia ugariak edo 35 urtetik beherako adinarekin, %25ekoa, gehienez ere 2.000 euroko mugarekin. |
Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik | Araba eta Bizkaia: – %18ko kenkaria (inbertsioa + finantzazioa), 1.800 euroko mugarekin. – %23koa, familia ugariren kasuan edo 30 urtetik beherakoa izanez gero (etxebizitza-kontua dagoenean izan ezik), 2.300 euroko mugarekin. – Familia-unitate batek zergak batera ordainduz gero, mugak bikoizten dira. – Kenkariaren muga (zerga-kreditua) zergadun bakoitzeko, 36.000 €. Gipuzkoa: – 2012-01-01etik aurrera eskuratu bada, gehienez ere kendu ahal izango dena honako kopurua izango da: 1.500 € urtean (inbertsioa + finantzazioaren %15). 35 urtetik beherako pertsonei eta familia ugariei dagokienez, kenkaria inbertsiora eta finantzaziora zuzendutako zenbatekoen %20koa izango da; gehienez kendu ahal izango den kopurua 2.000 eurokoa izango da. – Zergak batera ordainduz gero, urteko muga bikoizten da. – Zergadunaren bizitza osoan ken daitekeen gehieneko kopuruak ez ditu 30.000 euroak gaindituko. – 2012-01-01 baino lehenagoko erosketei dagokienez, urtean gehienez kendu ahal izango den kopurua 2.160 eurokoa izango da (inbertsioa + finantzazioaren %18). 35 urtetik beherako pertsonei eta familia ugariei dagokienez, kenkaria inbertsiora eta finantzaziora zuzendutako zenbatekoen %23koa izango da; urtean gehienez kendu ahal izango den kopurua 2.760 eurokoa izango da. – Zergak batera ordainduz gero, muga ez da bikoizten. – Zerga-kreditua: 36.000 €. |
Iturria:
AFA: Abenduaren 22ko 18/2011 Foru Araua, 2012. urterako Zerga Neurriei buruzkoa. BFA: Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, eta otsailaren 29ko 1/2012 Foru Araua, 2012. Eta 2013 urterako neurri iragankorrak eta bestelako zerga-neurriak onestekoa. GFA: 2011ko errentari buruzko argibide gidaliburua, abenduaren 26ko 5/2011 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aldarazten duena ekitatearen berreskurapenera joz eta bestelako zerga-neurriak onesten dituena, eta martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zergei buruzkoa.
(2. taula) . Kostuak konpentsatzeko neurri nagusiak EAEn. Eusko Jaurlaritza
Laguntza-mota | Arautegia | Onuradunak | Irizpideak | Zenbatekoak |
Seme-alabak zaintzeko helburuarekin, eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa hartu duten pertsonentzako laguntzak | 177/2010 Dekretua, familia eta lana bateratzeko laguntzak arautzen dituena. | Besteren konturako langileak / bazkide-langileak edo sozietate kooperatiboetako lan-bazkideak. | 2.200-3.500 € lanaldiaren murrizketaren kopuruaren arabera. | |
Mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larri-larrian dauden pertsonak zaintzeko helburuarekin, eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa hartu duten pertsonentzako laguntzak | 177/2010 Dekretua, familia eta lana bateratzeko laguntzak arautzen dituena. | Besteren konturako langileak / bazkide-langileak edo sozietate kooperatiboetako lan-bazkideak. | Mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larri-larrian dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia. Mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larri-larrian dauden pertsonak artatzeko, lanaldia gutxienez heren batean murriztea. |
2.200-3.500 € lanaldiaren murrizketaren kopuruaren arabera. Osasun-egoera larri-larrian: 1.380-863 €. |
Seme-alabak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larri-larrian dauden pertsonak zaintzeko helburuarekin, eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa hartu duten pertsonak ordezteko laguntzak | 177/2010 Dekretua, familia eta lana bateratzeko laguntzak arautzen dituena. | Besteren konturako langileak / bazkide-langileak edo sozietate kooperatiboetako lan-bazkideak. | Langabe gisara izena emandako pertsonen kontratazioa. | Enpresak Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ematen dion kotizazioaren %100erainoko diru-laguntza. |
Adin txikiko seme-alabak zaintzeko pertsonen kontratazioari zuzentzen zaizkion laguntzak | 177/2010 Dekretua, familia eta lana bateratzeko laguntzak arautzen dituena. | Adin txikiko semea edo alaba zaintzeko kontratutako pertsonaren Gizarte Segurantzako kotizazio-agirian familia-etxearen titular gisa agertzen den familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak. | Gizarte Segurantzaren Etxeko Enplegatuen Araubide Berezian alta hartuta duten pertsonen kontratazioa. | Familia-errenta <28.000 €: Gizarte Segurantzaren kotizazioaren %100. Familia-errenta >28.000 €: Gizarte Segurantzaren kotizazioaren %75. |
Seme-alabak dituzten familiei zuzentzen zaizkien laguntzak (2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak, adoptatuak edo adopzio aurreko harrerakoak) | Abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena. | Seme-alabak dituzten familiak (2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak, adoptatuak edo adopzio aurreko harrerakoak). | – Kargupeko seme edota alaba bakoitzeko. – Erditzeagatik edo nazio-mailako adopzio anitzagatik. – Nazioarteko adopzioagatik. Laguntzaren zenbatekoa seme-alaben kopuruaren heinekoa izango da, bai eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailaren heinekoa ere. |
400-900 €. Bigarren seme edo alaba: 400-1.100 €. Adopzioei, erditze anizkoitzei eta nazioarteko adopzioei dagokienez, 2.000 € lehenengo seme edo alabarengatik eta 1.500 € gehiago ondokoengatik bider errenta estandarizatuaren koefizienteaz. |
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua aipatutako informazioetan oinarri hartuz (2013).
(3. taula) . Kostuak konpentsatzeko neurri nagusiak EAEn. Gizarte Segurantza
Laguntza-mota | Arautegia | Onuradunak | Irizpideak | Zenbatekoak |
Jaiotzagatiko edo adoptatutako seme edo alabarengatiko prestazio ekonomikoa familia ugarietan, gurasokide bakarrekoetan eta ezgaitasuna duten amen kasuetan | Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. | Familia ugariak, gurasokide bakarrekoak eta %65eko edo handik gorako ezgaitasuna duten amak. | Administrazio berak edo beste batek emandako bestelako laguntzekin bateragarria. Kide bakarreko familientzako gehieneko muga ekonomikoa 11.490 eurokoa da urtean; familia ugariei dagokienez, ordea, 17.293 eurokoa da, betiere 2.801 euro gehituz kargupeko laugarren seme edo alaba bakoitzeko, azken hori barne. |
1.000 euroko prestazio ekonomikoa ordainketa bakarrean, jaiotzagatik edo adopzioagatik aitortzen dena. |
Prestazio ekonomikoa, ardurapean hartutako adin txikiko edo seme edo alaba bakoitzagatik edo %65eko edo handik gorako ezgaitasuna duen adin nagusiko bakoitzagatik | Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. | Gurasoak edo adoptatzaileak elkarrekin bizi badira, onuraduna bietariko edozein izango da. Gurasoen edo adoptatzaileen elkarbizitzarik egon ezean, onuraduna seme-alaben zaintza eta jagoletza duena izango da. |
Kide bakarreko familientzako gehieneko muga ekonomikoa 11.490 eurokoa da urtean; familia ugariei dagokienez, ordea, 17.293 eurokoa da, betiere 2.801 euro gehituz kargupeko laugarren seme edo alaba bakoitzeko, azken hori barne. Ez dago sarreren mugarik onuradunaren izaera aitortzeko ezgaitasunarekin ardurapean hartutako seme, alaba edo adin txikikoagatik. |
1.000 euro urtean haur bakoitzeko (18 urtetik beherako seme edo alabei dagokienez, baldin eta %33ko edo handik gorako ezgaitasuna badute), 4.378 euro urtean seme edo alaba bakoitzeko (18 urtetik gorakoei zuzendua, baldin eta %65eko edo handik gorako ezgaitasuna badute) eta 6.568 euro urtean (18 urtekoak edo handik gorakoak, baldin eta %75eko edo handik gorako ezgaitasuna badute). Zenbateko hori %15 handituko da ardurapean hartutako adin txikiko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera (bigarrena barne). |
Prestazio ekonomikoa erditze edo adopzio anizkoitzagatik | Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. | Gurasoak edo adoptatzaileak elkarrekin bizi badira, onuraduna bietariko edozein izango da. Gurasoen edo adoptatzaileen elkarbizitzarik egon ezean, onuraduna seme-alaben zaintza eta jagoletza duena izango da |
Bestelako laguntza batzuekin batera daiteke, esate baterako amatasun edo adopzio anizkoitzagatiko prestazioak edo ardurapean hartutako seme edo adin txikikoagatiko esleipen ekonomikoak. | Ordainketa bakarra 2.581 eurotik (bi haurren kasuan) 7.743ra bitartean (4 haur edo gehiagoren kasuan). Seme-alabetariko batek %30eko edo handik gorako ezgaitasuna izanez gero, bikoitza zenbatekoa da. |
Euren kabuz ezin konpon badaitezke, adin txikiko seme-alabak, harreran hartutako adin txikikoak edo 2. mailako odolkidetasuneko bestelako familiarteko bat zaintzeko hartutako eszedentzia | Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. | Besteren kontura lan egiten duten langileek eskura dezakete (eta, beraz, ezin eskura dezakete itsasoko araubide berezian edota autonomoenean euren kontura lan egiten duten langileek). | Epealdia kotizatutzat joko da Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako gehienez ere hiru urteko epean eta zenbatuko da antzinatasunaren ondorioetarako. Halaber, lehendabiziko urtean lanpostua gordetzeko eskubideari eutsiko zaio (18 hilabete familia ugaria izanez gero). |
Prestazio ez-ekonomikoa55. |
Amatasun eta aitatasunagatiko eskubideak | Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako berdintasunari buruzkoa. | 90 egunetik (21 urtetik beherakoak) 180 egunera bitartean (nagusiagoak) kotizatu duten amak. Baimena aitarekin bana daiteke zenbait baldintzaren pean. Gehikuntzak daude haurdunaldi-arriskuagatik. | Gizarte Segurantzak ordaindutako 16 aste jarraian, bi aste gehiago luza daitezkeenak seme edo alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotza, adopzioa edo harrera egonez gero, eta beste bi aste ere luza daiteke ezgaitasuna duten seme-alabarik izanez gero. | Oinarri arautzailearen %100aren ordainketa. |
Aitatasunagatiko eskubideak | Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako berdintasunari buruzkoa. | Azken zazpi urteetan 180 egun kotizatu dituzten aitak. Ezin parteka daiteke amarenarekin. | 13 egun jarraian, bi egun luza daitezkeenak seme edo alaba bakoitzeko bigarrenetik aurrera, jaiotza, adopzioa edo harrera anizkoitza egonez gero. | Oinarri arautzailearen %100aren ordainketa. |
Edoskitzaroagatiko eskubideak | Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako berdintasunari buruzkoa. | Amak eta aitak, bereizi gabe. | Haurrak bederatzi hilabete bete arte, ordaindutako ordubeteko absentzia edo lanaldia ordu erdi batean murriztea. Denbora-tarte hori lanaldi osoetan meta daiteke. | Oinarri arautzailearen %100aren ordainketa. |
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua aipatutako informazioetan oinarri hartuz (2013).
(1. taula) . Gobernu-antolakuntzaren konparatiboa herrialdeka, familiari dagokionez
Herrialdea | Egitura nagusia |
Alemania | Oro har familia-gaietan ministerioen arteko koordinazioa oso hurbila den arren, familia- gaien, edadeko pertsonen, emakumearen eta gazteriaren arloko ministerio bat dago, legegintzazko garapenaren eta jarduketa-ereduen ezarpenaren arduraduna dena; era berean, familien ministerioa dago eta organo hori ministerioen arteko koordinazioa sustatzeaz arduratzen da, bai eta baterako lan-prozedurak ezartzeaz ere; horiek guztiek gero eta garrantzi handiagoa hartuz doaz arian-arian. Ministerio guzti-guztietan genero-ikuspegia zeharkako gaia da. |
Austria | Ekonomia eta Lan eta Familia eta Gazteria ministerio federalak laguntza-politiken buru dira, Gizarte Zerbitzu, Justizia eta Emakume Ministerioarekin eta Zientzia eta Hezkuntza Ministerioarekin lankidetzak eta elkarlanak bideratuz eta ezarriz. |
Belgika | Erkidego flandriarrean ministerioen arteko gaikako batzorde bat dago, familiari dagokionez, betiere familia-politikak zeharkako gaia hartuz eta enplegua, etxebizitza, aukeren berdintasuna eta abar koordinatuz. Erkidego waloian Zerbitzu Publikoaren Ministerioa da familiarekin zerikusia duen jarduketaren buru; haren barean biltzen dira, besteak beste, gizarte-ekintza, osasuna, aukeren berdintasuna, enplegua edo alojamendua. Era berean, gizarte-kohesioari begira sailen arteko zuzendaritza bat dago, gobernu osoan familiaren gaia zeharkako bihurtzeko ahaleginak egiten dituena, baina kontrol-gaitasunik gabe. |
Danimarka | Gizarte Zibileko eta Familia Gaietako Saila (Gizarte Gaietako Ministerioaren barnean sartua) familiarekin zerikusia duten politika guztiak koordinatzeko zentroa da Danimarkako gobernu osoan. |
Finlandia | Osasuneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa familiei laguntza emateko politiken burua da eta gainerako ministerioekin koordinatzen da politikak sailen artekoak izanez gero; gauzak horrela, sektoreen arteko ekintzak eraman daitezke aurrera. |
Frantzia | Familia-arloko ekintzaren burua familia-gaietarako lan taldearen ardura da; horrela bada, familia-gaietan jardueraren bat duten ministerioen ekintza garatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da. Halaber, politikak monitorizatzeko eta horiei jarduketa-marko berria ezartzeko erantzukizuna dauka. |
Herbehereak | Familia-politikak Gazteria eta Familia Programaren bitartez egituratzen dira nagusiki; organo horrek lankidetzan jarduten du ministerio eskudunekin sektoreko ekintzetan. |
Irlanda | Sailek beren politikak erabakitzen dituzten arren, ministerioen arteko akordio partekatuak daude (plangintzen bitartez egituratuak). Aldi berean, Lehen Ministroaren Sailak koordinatzen ditu jarduketa guzti-guztiak. |
Italia | Familia Politiketako Ministerioa familia-arloko politiken burua da eta horiek koordinatzen ditu Osasun, Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioarekin lankidetzan, bai eta neurri txikiagoan arlo horretako erantzukizunak dituzten bestelako ministerioekin ere. |
Luxenburgo | Familia eta Aukera Berdintasuneko Ministerioak koordinatzen eta zuzentzen ditu familia-arloko jarduketak; izan ere, horietariko asko beste ministerio batzuetako zeregin nagusien barruan sartzen dira. Orobat, Gobernu Kontseilu bat dago, Lehen Ministroaren lehendakaritzaren pean, bi asterik behin biltzen dena, familia-arloko politikak dinamizatzeko helburuarekin. Arazo teknikorik izan edo sortuz gero, ministerioen arteko lantaldeak osatzen dira. |
Norvegia | Familia-arloko politikak aukera-berdintasunaren aldeko politiken eskutik garatzen dira eta arreta berezia jartzen da haurrei begirako politiketan. Lan eta Gizarteratze Ministerioak bazterkeria-arriskuan dauden familiekin zerikusia duten politikak eramaten ditu aurrera; aitzitik, Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioa arduratzen da haurrak artatzeko baliabide eta bitartekoez. |
Portugal | Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak familia-arloko politikak garatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da; politika horien barnean, gizarte-zerbitzuak, enplegua, aukera-berdintasuna, ezgaitasuna eta gizarte-bazterketa sartzen dira. Zenbait estatu-idazkaritzatan banaturik dago eta Estatu Idazkaritzaren menpeko koordinatzaile bat dago. Halaber, Lan eta Enplegurako Batzorde bat dago, Gobernuak, gizarte-eragileek eta enpresa pribatuek osatutakoa; bertan familia-gaiak jorratu eta lantzen dira. |
Erresuma Batua | Familia-politiketan eragina duten zenbait ministerio daude: Lan eta Pentsio Sailak haurren pobrezia-kasuetan eta haurren pentsioetan jarduten du. Negozio eta Enpresa Saila amatasun- eta aitatasun-baimenez arduratzen da. Altxor Sailak egiten ditu zerga-arloko kenkariak. Justizia Ministerioa eskuduna da gazteria-arloko politiketan. Azkenik, Familia, Haur eta Gazte Azpibatzordeak sailen arteko ekintzak koordinatzen ditu, betiere, jarduketa ekonomikoei dagokienez, Altxor Sailarekin beren-beregi koordinatuz. |
Suedia | Integrazio eta Aukera Berdintasuneko Ministerioak zeharkakotasunez jarduten du gainerako ministerioen familia-arloko ekintzetan berdintasunaren ikuspegitik; hala eta guztiz ere, familia-arloaren erantzukizun nagusia Osasun eta Gizarte Gaietako Ministerioak dauka. Orobat, Lehen Ministroaren menpeko koordinazio-bulego bat dago; bulego horretan lau alderdi politiko nagusiak ordezkaturik daude eta bertan sektore eta sailen arteko elementurik garrantzitsuenak koordinatzen dira. |
Espainia | Gizarte-, enplegu-, osasun- eta hezkuntza-politikari buruzko plangintza guztiek familia aintzakotzat hartu behar dute zeharkakotasunez. Gainera, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioan Familiarentzat eta Haurrentzako Zerbitzu Zuzendaritza Nagusia dago; haren zereginak honakoak dira, besteak beste: – Lehen artapenari, gizarteratzeari, familien eta haurren babesari eta sustapenari eta egoera zailen edo gizarte-gatazkakoen prebentzioari buruzko gizarte-zerbitzuen jarduketa-programak bultzatzea, sustatzea, aztertzea, prestatzea, koordinatzea eta haien jarraipena egitea. – Lehen artapeneko gizarte-zerbitzuen, gizarteratze-zereginaren eta babesaren eta familien eta haurren sustapenaren inguruko azterlanak, estatistikak eta profesionalen prestakuntza. – Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren gizarte-helburuetarako zerga-ezarpenaren konturako diru-laguntzen deialdia eta kudeaketa eta gizarte-zerbitzuen, familien eta haurren araubide orokorrarena. – Kide anitzeko organoen sustapena eta kudeaketa, familien, haurren, ijitoen eta gizarte-ekintzaren arloan azterketak, eztabaidak eta proposamenak bideratzeko. |
EAE | Eusko Jaurlaritzak osasun eta hezkuntzari buruzko eskumenak ditu. Hezkuntza bermatzen du derrigorrezko etapan (6-16 urte) eta Haur Hezkuntzaren bigarren zikloaren estaldurak (3-6 urte) kopuru garrantzitsuak ditu. Era berean, 0tik 2 urtera bitarteko eskaintza, nagusiki, Haurreskolak partzuergoaren bitartez gauzatzen da; haren finantzazioa zati berdinean ordaintzen dute Hezkuntza Sailak, udalek eta familiek. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza dago; zuzendaritza horrek erantzukizunak ditu familiei laguntzeko politikaren diseinuan, bai eta haren barnean sartutako neurri batzuen kudeaketan ere, hala nola seme-alabengatiko diru-laguntzak, lana eta familia bateratzeko laguntzak, sentsibilizazio-ekintzak, haurrak hazteko laguntza (gurasotasun positiboa) eta abar. Halaber, familiaren ikuspegia txertatzearen eta haren zeharkakotasunaren alde egitea dagokio gainerako politika sektorialetan. Enpleguaren eremuari dagokionez, Lanbide, enpleguaren aldeko politika aktiboen erakunde autonomoa gisa, sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoak kudeatzen ditu, betiere euskal familiei gutxieneko errenta batzuk ziurtatuz. Emakunde aukera-berdintasunaren aldeko politikez arduratzen den erakunde autonomoa da; gainera, ikuspegi hori zeharkakotasunez jorratzen da Eusko Jaurlaritzaren sail guztietan. Mendekotasunaren inguruko eskumenak Eusko Jaurlaritzaren (gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearekin bat etorriz), foru-aldundien eta udalen artean banaturik daude; gauzak horrela, foru- eta toki-erakundeak dira (salbuespenak salbuespen) gizarte-zerbitzuak kudeatzeko erantzukizuna dutenak. Foru-aldundiek eskumen zehatzak dituzte ogasun arloan (besteak beste tributuak biltzea), eta zeregin horretan zerga-kenkarien esparrua nabarmendu beharra dago. |
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua Council of Europeko erreferentzia oinarri hartuz (2013).
(2. taula) . Amatasun-baimena, herrialdeen arabera
Herrialdea | Asteak | Baldintzak |
Alemania | 52-60 | Soldataren %65eraino, gehienez ere hilean 1.800 euro irabaziz; hala eta guztiz ere, 300 euro gehiago haz daiteke seme edo alaba bakoitzeko, erditze anizkoitzetan. |
Austria | 16 | 16 aste horietatik 8 erditu baino lehenago izaten dira eta gainerako 8ak erditu ondoren. Soldataren %100 ordaintzen da. Erditze anizkoitzei dagokienez, 12 aste gehiago eman daitezke. Data horretatik aurrera, eszedentzia bat hartzeko aukera jasotzen da hiru urtez; aukera horren diru-muga 436 eurokoa da hilean. |
Belgika | 15 | Lehendabiziko hilabetea soldataren %82rekin ordaintzen da; gainerako epealdian soldataren %75 ordaintzen da. Bajatik aurrera, 95 eurotik 532 eurora bitartean kobra daitezke hilean, baldin eta lanaldia murriztea aukeratzen bada edo urtebetera arteko eszedentzia bat eskatzen bada jaioberria zaintzeko helburuarekin. |
Danimarka | 52 | Zenbait baldintza betez, soldataren %100 kobra daiteke. |
Finlandia | 18 | Soldataren kopurua %70etik %90era bitartekoa da, aldez aurretiko sarreren bolumenaren eta aukeratutako baja-epearen arabera. Aldi berean, langabe dauden edota errenta txikiak dituzten pertsonentzako estaldura dago; halakoetan, gehienez ere 553 euro kobra daitezke hilean. Bajaren ondoren, hilean 316tik 484 eurora bitarteko prestazio bat dago jaioberria etxean zaintzeko, betiere diru-sarreren mailaren eta familiaren etxeko tamainaren arabera. |
Frantzia | 16-34 | Soldataren %100. Erditzea erraza izan bada, 16 asteko baimena ematen da; erditze anizkoitzen kasuan, 34 astera arte luza daiteke. Bajatik aurrera, amak 513 euroraino jaso dezake aurreneko hiru urteetan, baldin eta jaioberria zaintzeko eszedentzia bat aukeratzen badu. |
Herbehereak | 16 | Soldataren %100 ordaintzen da; gehienezko muga 177 euro dira egunean. Horren ondoren, amak 26 aste hartzeko aukera dauka eta aitak beste horrenbeste; hala eta guztiz ere, halakoetan, konpentsazio ekonomikoa ez da finkoa eta lan-hitzarmenen araberakoa da. Hartara, hitzarmen batzuek ez dute inolako ordainketarik jasotzen. |
Irlanda | 26-42 | Soldataren %80 lehendabiziko 26 asteetan; baimena beste 16 astez luza daiteke, baina halakoetan ordainketa ekonomikorik gabe. |
Italia | 20 | Soldataren %80 lehendabiziko 20 asteetan. Bajatik aurrera, beste 6 hilabetez luzatzeko aukera dago soldataren %30arekin eta, horren ondoren, beste 4 hilabetez, baina inolako prestazio ekonomikorik gabe. |
Luxenburgo | 16 | 16 aste horietatik 8 erditu baino lehenago izaten dira eta gainerako 8ak erditu ondoren. Soldataren %100 ordaintzen da. Erditze anizkoitzetan 4 hilabetera arte luza daiteke. 16 asteen ondoren, gehienez ere 1.778 euro jaso daitezke 6 hilabetez (jaioberria zaintzeko epe horretan eszedentzia bat hartuz gero) edo 485 euro hilean (lanaldia murriztea aukeratzen bada). |
Norvegia | 47-57 | 47 asteko baja aukeratzen bada, soldataren %100 jasotzen da; aitzitik, 57 aste aukeratzen badira, soldata murrizten da. Baldintza guztiak betez gero, urteko gehieneko diru-kopurua 61.034 eurokoa da. Langabe egonez gero, urtean 4.528 euroko estaldura ekonomikoa dago. Gaur egun, herrialdean eztabaidatzen ari dira ea kopuru hori handitu behar den ala ez. |
Portugal | 17-22 | 17 asteko baimena aukeratuz gero, soldataren %100 kobratzen da. Aitzitik, 22 asteko aukera hautatuz gero, diru-kopuru hori soldataren %80ra jaisten da. |
Erresuma Batua | 52 | Prestazioaren zenbatekoa enpleguaren antzinatasunaren eta diru-sarreren mailaren araberakoa da. Oro har, gehienez ere soldataren %90 jasotzen da aurreneko 39 asteetan (hala eta guztiz ere, seigarren astetik aurrera hilean gehieneko kopurua 628 euroko da). |
Suedia | 34,5 | Soldataren %80 jasotzen da lehendabiziko 195 egunetan eta epearen gainerako zatian 20 euroko tarifa finkoa egunean. Baimenaren epearen zati bat ezkontideari eskualdatzeko aukera dago. Erditu aurretik eta arriskurik egonez gero, gehienez ere 50 eguneko epean soldataren %80 jasotzen da. |
Espainia | 16 | Soldataren %100. Lanaldia murrizteko aukera konpentsazio ekonomikorik gabe, sei urtera arteko epean. |
EAE | 16 | Estatu mailako arautegia betetzen da; nolanahi ere den, bajatik aurrera diru-laguntza batzuk daude eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa konpentsatzeko helburuarekin. |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Norvegiako Haur, Familia eta Gizarteratze Ministerioa (2012) eta Haroko Galdeketa, Sweden National Organisation for Families (2013).
(3. taula) . Aitatasun-baimena, herrialdeen arabera
Herrialdea | Existentzia | Baldintzak |
Alemania | Daturik ez | Amatasun-baja partekatzeko aukera. |
Austria | Daturik ez | Amatasun-baja partekatzeko aukera. |
Belgika | Bai | 10 egun, horietariko 7 soldataren %82rekin ordaintzen dira. |
Danimarka | Bai | 14 egun, soldataren %100arekin. |
Finlandia | Bai | Bajako 6 aste gehiago daude, baja hori aita edo amarekin partekatuz gero. Halaber, erditzea izan ondoren, 42 eguneko gehieneko epe osagarria ezartzen da aitarentzat. |
Frantzia | Bai | 11 egun soldataren %100arekin + 3 egun familia-osagarriarekin. |
Herbehereak | Bai | 2 egun. |
Irlanda | Daturik ez | Amatasun-baja partekatzeko aukera. |
Italia | Daturik ez | Amatasun-baja partekatzeko aukera. |
Luxenburgo | Daturik ez | |
Norvegia | Bai | 12 aste (derrigorrezkoak, amak ezin erabil ditzakeenak) soldataren %100arekin. |
Portugal | Bai | 10 egun, soldataren %100arekin. |
Erresuma Batua | Bai | 14 egun soldataren %90arekin; aldi berean, 13 aste gehiago hartzeko aukera dago, baina ordainketarik gabe. |
Suedia | Bai | 34,5 aste. Soldataren %80 jasotzen da lehendabiziko 195 egunetan eta epearen gainerako zatian 20 euroko tarifa finkoa egunean. Baimenaren epearen zati bat ezkontideari eskualdatzeko aukera dago. |
Espainia | Bai | 13 egun, soldataren %100arekin. |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Norvegiako Haur, Familia eta Gizarteratze Ministerioa (2012) eta Haroko Galdeketa, Sweden National Organisation for Families (2013).
(4. taula) . Haurrekin zerikusia duten familia-transferentzia jarraituak
Herrialdea | Zenbatekoa | Baldintzak |
Sistema unibertsalak | ||
---|---|---|
Alemania | 164-215 € | 18 urte bete arte (25 urte bete arte, ikasten egonez gero). Ez dago mugarik ezgaitasunik egonez gero. Diru-kopurua seme-alaben kopuruaren eta adinaren arabera handitzen da. Ezkontideetariko batek lan egiteari uzten badio, semea edo alaba zaintzeko, batez besteko soldataren %67 jasotzeko eskubidea dauka 14 astez (edo 300 euro, aldez aurretik ordaindupeko soldatarik izan ezean). |
Austria | 105-152 € | 18 urte bete arte (26 urte bete arte, ikasten egonez gero). Semearen edo alabaren adinaren arabera handituz doa, bai eta seme edo alaba bakoitza gehiagorekin ere (97,8 € unitate bakoitza). Hilean 550 euroko osagarria ezgaitasuna duten haurrei zuzenduta, 55.000 eurotik beherako irabaziak dituzten etxeetan. Irailean aparteko ordainketa bat dago; beraz, 13 hileko ordaintzen dira. |
Belgika | 88-244 € | 18 urte bete arte (25 urte bete arte, ikasten egonez gero). Guraso bakarreko familiek 21etik 46 eurora bitarteko osagarri bat dute hilean. Halaber, tratamendu bereziak daude langabezian dauden familientzat edo pentsiodunentzat. |
Danimarka | 110-269 € | 18 urte bete arte. Semea edo alaba zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta zenbateko handiagoa da. 82 euroko osagarri bat dago 7 urtetik beherako haurrentzat (gehienez ere 215 euro hilean). |
Finlandia | 100-182 € | 18 urte bete arte. Zenbatekoa seme-alaben kopuruaren heinean handitzen da (100 € lehenengoarentzat, 182 bosgarrenarentzat eta hurrengoentzat). Kide bakarreko familientzako osagarri bat dago: 47 euro hilean seme edo alaba bakoitzeko. |
Frantzia | 124-259 € | Bakar-bakarrik ordaintzen da familiak gutxienez 2 haur izanez gero. 20 urte bete arte. 512 euroraino irits daiteke aurreneko hiru urteetan, gurasoetariko batek lan egiteari uzten baldin badio semea edo alaba zaintzeko. Gehienez 161 € gehitu ahal zaizkio, familia errenta txikikoa izanez gero. 124tik 1.018 eurora arteko osagarria, ezgaitasuna duten seme-alabadun familientzat. |
Herbehereak | 193-276 € | 17 urte bete arte. Seme edo alabaren adinak aurrera egin ahala haziz doa, betiere seme-alaben kopuruaren arabera. |
Irlanda | 166-203 € | 16 urte bete arte (18 urtera arte, ikasten egon edo ezgaitasunen bat izanez gero). Urtean 1.100 euroko gehikuntza 6 urte bete arte. |
Luxenburgo | 185-685 € | 18 urte bete arte (27 urte bete arte, ikasten egonez gero). Oro har, laguntzak 185 eurotik 362 eurorainokoak dira (seme-alaben kopuruaren heinean eta adinaren arabera haziz doaz). Gainera, 6 urtetik beherako seme-alabentzat 16 euroko osagarri bat dago eta 12 urtetik beherakoentzat 48 eurokoa. Semeak edo alabak ezgaitasunen bat izanez gero, gehikuntza 185 eurokoa da hilean. Aldi berean, eskolatze-gastuak zati batez konpentsatzeko laguntza bat dago 113tik 323 eurora bitartekoa, hilean (betiere 6 urtetik aurrera). |
Norvegia | 118-157 € | 18 urte bete arte. Herrialdearen eremuaren arabera aldatzen da (iparraldeko landa-eremuetan 39 euroko osagarri bat dago oinarrizko 118 euroren gainean). |
Erresuma Batua | 64-100 € (gutxi gorabehera) | 16 urte bete arte (20 urte bete arte, ikasten jarraituz gero). Zenbatekoa aldatzen da seme-alaben adinaren eta kopuruaren arabera. |
Suedia | 116-165 € | 16 urte bete arte (18 urte bete arte, semeak edo alabak eskolaturik jarraituz gero). Zenbatekoa seme-alaben kopuruaren arabera haziz doa eta 1.000 eurora arteko osagarri bat dago haurrak ezgaitasunik izanez gero. Zergak ordaintzetik salbuetsita dago. |
Sistema ez-unibertsalak | ||
Italia | 10-258 € | Familia-etxeko errentaren eta pertsona-kopuruaren arabera. |
Portugal | 0-407 € | Bakar-bakarrik errenta txikikoentzat. Bost ordainketa-mota ezartzen dira (laguntzarik faltatik gizarte-bazterketa larriko egoeretara egokitutakoak). Gehikuntza daude guraso bakarreko familientzat, ezgaientzat edota familia ugarientzat. |
Espainia | 0-84 € | 11.300 eurotik beherako familientzako laguntza ekonomikoak (18.000 euro familia ugariei dagokienez); laguntzak Gizarte Segurantzak ematen ditu. Ezgaitasunagatiko osagarriak ezartzen dira. Arreta berezia jartzen da 0tik 6 urtera bitarteko adin-tartean. Autonomia-erkidegoek DSBE sistemak ezartzen dituzte; sistemon zenbatekoak eta baldintzak aldatzen dira erkidego batean edo bestean. |
EAE | 33-375 € | Urtean 400etik 1.100 eurora bitartean, ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko. Gainera, semea edo alaba (edo menpeko pertsona) zaintzeko asmoz, lanaldia murrizten bada, urtean 2.046tik 3.500 eurora arteko laguntzak daude. Eszedentziei semeak edo alabak 6 urte bete arte euts dakieke; halaber, lanaldi-murrizketak erabil daitezke semeak edo alabak 14 urte bete arte. Gainera, inpaktu handiko neurrien barruan eta seme-alabak dituzten familientzako neurri zehatzak ez badira (baina bai handitzen dira seme-alaben kopuruaren arabera), nabarmendu beharra dago diru-sarrera murritzeko bizikidetza-unitateen kasuan diru-sarrerak bermatzeko sistemak 616tik 875 eurora bitartean ematen dituela etxebizitza bakoitzeko (kide-kopuruaren arabera); halaber, etxebizitzagatiko osagarriak ezartzen dira (250 € hilean). |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Norvegiako Haur, Familia eta Gizarteratze Ministerioa (2012) eta Euskadi.net (2013).
(5. taula) . Haurrekin zerikusia duten familia-transferentzia zehatzak
Herrialdea | Zenbatekoa | Baldintzak |
Belgika | 1.086-1.903 € | Jaiotza edo adopzioagatik. Bigarren seme edo alaba bakoitzagatik (erditze edo adopzio anizkoitzak) 817 euro gehiago gehitzen dira. |
Danimarka | 5.634,00 € | 5.634 euroko laguntza zehatza, nazioarteko adopzioa dela eta. |
Finlandia | 1.900-4.500 € | Laguntza zehatza, nazioarteko adopzioa dela eta. Zenbatekoa aldatzen da haurraren jaioterriaren arabera. |
Frantzia | 855-1.719 € | 855,25 euro ordaintzen dira jaiotzako. Haur bat adoptatuz gero, zenbateko hori 1.719 eurokoa da. |
Irlanda | 635,00 € | 635 euro jaiotzean, laugarren eta hamaikagarren urtebetetzeetan, erditze anizkoitza izanez gero. |
Luxenburgo | 1.741,00 € | Laguntza zehatza (hiru epetan ordaintzen dena) jaiotza bakoitzeko. Lan egiten ez duten amek prestazio ekonomiko osagarriak jasotzeko eskubidea dute; prestaziook aitatasunaren baimenaren antzekoak dira. |
Norvegia | 4.092,00 € | 4.092 euroko laguntza zehatza, jaiotako edo adoptatutako haur bakoitzeko. |
Erresuma Batua | 625 € (gutxi gorabehera) | 625 euro inguru seme edo alaba jaioberri bakoitzeko. Gainera, 325 euro inguruko txeke bat sartzen da haurraren kontu batean; kontu hori bakar-bakarrik erabili ahal izango da 18 urte betetzen dituenean. |
Espainia | 2.581-7.743 € | Erditzeagatiko edo nazioarteko adopzioagatiko laguntza zehatzak; laguntzok 2.581 eurokoak dira 2 seme-alabentzat eta 7.743 eurokoak 4rentzat edo gehiagorentzat. Ezgaitasunik egonez gero, zenbatekoak bikoiztu egiten dira. |
EAE | 2.000-3.500 € | Adopzioei, erditze anizkoitzei eta nazioarteko adopzioei dagokienez, 2.000 € lehenengo seme edo alabarengatik eta 1.500 € gehiago ondokoengatik bider errenta estandarizatuaren koefizienteaz (azken zenbatekoa zehazteko, familiaren diru-sarreren heinean). |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Norvegiako Haur, Familia eta Gizarteratze Ministerioa (2012) eta Euskadi.net (2013).
(6. taula) . Zerga-kenkariak familia-egituraren gastuak direla eta
Herrialdea | Oinarrizkoa | Gehigarria | |||
Ezkontideagatik edo antzeko erlazioagatik | Ondorengoengatik | Ondorengoengatik | Guraso bakarra izateagatik | Ezgaitasun edo mendekotasunagatik | |
Alemania | Baterako aitorpena eginez gero, oinarrizko kenkariak bikoizten dira, gehienez ere 14.412 euroraino urtean. Guraso bakarreko familiei dagokienez (gutxienez seme edo alaba bat izan behar dute), 3.108 euroko zerga-kenkari bat ezartzen da. | Urtean 18 urtetik beherakoentzako 1.848 eurotik (lehen seme edo alaba) 2.148 eurora artekoak (hurrengoak); kopuru horiek 27 urtera arte luzatzen dira, ikasten badu edo langabezian badago. Zergak batera ordainduz gero, zenbatekoak bikoizten dira. | Urtean 774 euro (baterako zerga-ordainketa egonez gero, 1.574 euro), 16 urtetik beherako adin txikikoen edo minusbaliatuen kasuan. | Guraso bakarreko familientzako kenkaria semeak edo alabak 16 urte bete arte; kopurua 2.050 eurokoa izango da lehenengoagatik eta 1.030 eurokoa hurrengo bakoitzarengatik. | Ezgaitasunen bat duten seniderik ardurapean izanez gero, kenkaria dago; haren zenbatekoa 307tik 1.412 eurora bitartekoa izango da hilean, minusbaliotasunaren arabera. |
Austria | Aitorpena egiten duen ezkontideak urtean 6.000 euro baino gutxiago ingresatzen baditu (seme-alabak dituen familia batean), hilean 364 euroko zerga-kreditu bat dago. | 50 euroko zerga-kreditua hilean, zuzeneko laguntzekin bateragarria dena. | Seme edo alaba bakoitzeko, hilean 130 euroko zerga-kredituko gehikuntza bat dago, 220 eurorainokoa, hirugarren eta ondorengoengatik. Zerga-kenkari negatiboaren formula sarrera txikien kasuan ezartzen da. | ||
Belgika | Aitorpena elkarrekin eginez gero, banakako oinarrizko kenkariak batu daitezke, 4.140 euroraino. Ezkontideak ezgaitasunen bat badu, 1.200 euroraino. | 1.160 euro urtea lehenengo seme edo alabagatik; kopuru hori arian-arian haziz doa 10.860 euroraino laugarrenagatik (eta 4.150 hurrengoengatik), baldin eta diru-sarrerarik ez badago edo oso murritzak badira. Seme edo alabaren batek ezgaitasunik izanez gero, bikoitza zenbatzen da. | 430 euro hiru urtetik beherako seme edo alaba adin txikiko bakoitzeko, baldin eta aldez aurretik kenkaririk jaso ez bada haur-zainketagatik (etxe barruan edo kanpoan). | Seme-alabarik kargupean izanez, alarguntzarik badago edo aita edo ama ezkongabea bada, 1.200 euroko kenkariak ezartzen dira. | Urtean gehienez 1.200 euro, kargupeko menpeko pertsonagatiko kenkaria gisa (baldin eta diru-sarrerak gehienez 2.490 eurokoak badira). |
Danimarka | Ezkontideen artean transferi daitekeen 3.492 euroko zerga-kreditua urtean; hala ere, ordainketa-sistema banakakoari dagokio. Pertsona bakoitzak 231tik 1.643 eurorainoko zerga-kreditua bermaturik dauka; zerga-ordainketaren kopurua aldatzen da diru-sarreren mailaren heinean. | Ez. | Ez. | Ez. | Ez. |
Finlandia | Ez. Banakako zerga-sistema. | Ez. | Ez. | Ez. | Ez. |
Frantzia | Bikotekako kenkaria, banakakoen batuketa baino txikiagoa (Quotient sistema, ezkontideak zergak %50ean ordaintzea eragiten duena). PACak (izatezko bikoteen baliokideak) senar-emaztetzat jotzen dira zerga-tratamenduari begira. | Zerga-ordainketa beheranzkoa da ardurapeko seme-alaben arabera. | 4.338 euro kargupeko seme edo alaba bakoitzeko, 21 urte bete arte edo 25 bete arte, ikasten badihardu. | Ez. | Zergadunarekin bizi den 75 urtetik gorako pertsona bakoitzeko, 3.000 euroko kenkaria urtean. |
Herbehereak | Ezkontideen arteko zerga-kreditua, urtean 3.868 eurokoa. | Urtean 1.459 euroko zerga-kenkaria seme-alabak direla eta (horien kopurua alde batera utzita). | 12 urtetik beherakoengatiko kenkariak, errentaren arabera aldakorrak direnak. 11tik 742 eurora bitartekoak dira (baldin eta diru-sarrerek urtean 4.562 euroak gainditzen badituzte). Gastua ere ken daiteke zenbait ikasketa-motatan. | 7.035 euro 27 urtetiko beherakoa den ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko guraso bakarreko familietan. Gehigarri gisa, errenta osoaren %12ko kenkaria (gehienez ere 3.402 euro), 12 urtetik beherako ardurapeko seme-alabentzat, bakar-bakarrik guraso bakarreko familietan. | Ez. |
Irlanda | Urtean 3.660 euroko zerga-kreditua bikote bakoitzeko. Gainera, bikotearen kideetariko bat 65 urtetik gorakoa izanez gero, 1.016 euroan gehitzen da. | Urtean 900 euroko zerga-kreditua adin txikikoak edo menpekoak diren seme-alaben ardura hartzen duen ezkontideetariko batentzat (baldin eta haren diru-sarrerak 7.000 eurotik beherakoak badira). | Ez. | Ez. | Hilean 85etik 159 eurora bitarteko zerga-kenkaria ezgaitasunen bat duen ardurapeko pertsonagatik edo ezkontideagatik. |
Italia | Ezkontideetariko bat bestearen ardurapean dagoenean (2.480 euroak gainditu gabe), urtean 434tik 546 eurora bitarteko kenkari bat egiten da, etxeko errentaren heinean. | 266 eurotik 2.100era seme edo alaba bakoitzeko (horien kopuruaren eta familiaren diru-sarreren arabera), baldin eta diru-sarrerarik ez badago edo oso murritzak badira (gehienez ere 2.480 euro). | 3 urtetik beherako seme-alaben kasuan, 123 euro urtean. Nazioarteko adopzioaren kasuan, gastu guztien %50erainoko diru-laguntzak daude. Era berean, ikasketetako gastuen %19 ere ken daiteke. | Guraso bakarreko familietan, kenkariak 266tik 575 eurora bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; kopurua aldagarria da familiaren errentaren arabera (ez da unibertsala). | Menpeko pertsonagatiko kenkaria, 133tik 142ra bitartekoa (etxeko diru-sarreren arabera), baldin eta menpeko pertsonaren diru-sarrerek 2.840 euro gainditzen ez badituzte. |
Norvegia | Oro har, zerga sistema banakakoa da; hala ere, ezkontidetariko batek lan egiten ez badu, baterako kenkari bat ezarrita dago, urtean 6.582 eurokoa. | Urtean 3.198 euroko zerga-kenkaria lehenengo seme edo alabagatik, eta 639 eurokoa hurrengoengatik 12 urte bete arte. Aparteko zirkunstantziarik egonez gero (esate baterako ezgaitasunik) mugagabe zabaltzen da. | Ez. | Oinarrizko kenkaria guraso bakarreko kasuetan handitzen da, seme edo alaba bakoitzeko bikoiztuz (452 euroraino). | Hilean 618 eurorainoko kenkariak ezkontidea edo seme-alabak ez diren ardurapeko pertsonentzat. |
Portugal | Urtean baterako kenkaria, 279 eurokoa. | Urtean 100etik 107 eurora bitartean, seme edo alaba bakoitzeko, kopuruaren arabera. Hezkuntza-gastuetan %30erainoko zerga kenkaria. | Urtean gehienez ere 170 euro menpeko seme edo alaba bakoitzeko; kopuru hori 341 eurora handitzen da 3 urtetik beherako adin txikikoen kasuan. | Urtean 340 euroko zerga-kenkaria guraso bakarreko familien kasuan. | Urtean 151tik 234 eurora bitartean zergadunarekin bizi diren aurrekoentzat, haien pentsioak ezarritako gutxiena gainditzen ez badu. Menpeko pertsonen osasunari lotutako gastuen %30. |
Erresuma Batua | Baterako zerga-ordainketaren kenkaria errenta-mailaren arabera eta bakar-bakarrik 30 ordu astean lan egiten duten bikoteentzat. Zenbatekoa aldakorra da errentaren arabera, 1.050etik 4.560 eurora bitartean, gutxi gorabehera. | 700 euro inguruko zerga-kreditua seme edo alabengatik (kopurua alde batera utzita) eta beste 2.300 euro 16 urtetik beherako seme edo alaba bakoitzeko edo 19 urte bete arte, ikasten badihardu. Gainera, seme edo alaba bakoitzaren lehenengo urtebetean beste 700 euro ezartzen dira. | 3 urtetik beherako seme edo alabak dituzten familientzako 680 euroko zerga-kreditua urtean. | Astean 16 ordu baino gutxiago lan egiten duten guraso bakarreko familientzako zerga-kreditua, urtean 1.800 eurokoa. | Ondorengo minusbaliatua dituzten familientzako zerga-kreditua, urtean 2.700 eurokoa, eta 1.200 euro gehiago ezintasuna larria izanez gero. |
Suedia | Ez. Banakako zerga-sistema. | Ez. | Ez. | Ez. | Ez. |
Espainia | Zergadunaren 5.050 euroko gutxienekoa (gutxieneko pertsonal eta familiarra), likidazio-oinarria murrizten duena. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, gehienez 1.352 euro zergadun bakoitzeko. | Urtean 1.800etik (lehenengo seme edo alabagatik) 4.100 eurora bitarteko kenkaria (laugarrenagatik eta hurrengoengatik), baldin eta diru-sarrerak urtean 1.800 eurotik beherakoak badira. | Urtean gehienez ere 1.200 euroko zerga-kenkaria seme edo alaba bakoitzaren bizitzaren lehendabiziko 3 urteetan. | Likidazio-oinarriaren 2.300etik 7.038 eurora bitarteko murrizketa, eskatzaileak, ondorengo batek edo aurreko batek ezgaitasunen bat dutenean (ezgaitasun-mailaren arabera). 65 urtetik gora dituen edo %33tik gorako ezgaitasuna duen ardurapeko pertsona bakoitzeko, 918tik 1.122 eurora bitarteko murrizketa, baldin eta pertsona horren sarrerak 1.800 eurotik gorakoak ez badira urtean. | |
EAE | 1.375 euroko kenkari orokorra. Eskatzailea 65 urtetik gorakoa bada, 330 euroko osagarria, eta 75 urtetik gorakoa bada, 605 eurokoa. Etxebizitzagatiko kenkaria (erosketa edo alokairua), 2.760 eurorainokoa, etxe bakoitzeko. | Urtean 579 eurotik (lehengo seme edo alaba) 1.869 eurora arteko zerga-kenkaria (bosgarrena eta hurrengoak). | 6 urtetik beherako ondorengoentzako 331 euroko zerga-kenkari osagarria, eta 6 urtetik 16 urtera bitartekoa bada, 50 euroko osagarri gehigarria (Araba eta Bizkaia). Elikagaietarako pentsioei begira, %15 kendu ahal izango da, seme-alaben kopuruaren araberako gehieneko kopuruekin. |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), SIIS(2004), Espainiako Zerga Agentzia (2013), Arabako Foru Aldundia (2013), Bizkaiko Foru Aldundia (2013) eta Gipuzkoako Foru Aldundia (2013).
(7. taula) . Zerga-kenkariak familia-zainketaren ondoriozko gastuak direla eta
Ondorengoak | Menpekoak (aurrekoak, ondorengoak eta lehen mailako senideak) |
|||
Etxebizitzatik kanpo (laguntza espezializatuaren kontratazioa) | Etxebizitzan (etxeko laguntzaren kontratazioa) | Menpeko pertsonak etxebizitzatik kanpo zaintzeko gastuak | Menpeko pertsonak etxebizitzan zaintzeko gastuak (etxeko laguntza) | |
Alemania | Seme-alabak zaintzeko kostuaren 2/3ko kenkaria (gehienez ere 4.000 euroraino). | Seme-alabak zaintzeko kostuaren 2/3ko kenkaria (gehienez ere 4.000 euroraino). | Zerga-kenkarien bitartezko estaldura partziala, edadeko pertsonentzako egoitza batek sorrarazten dituen gastuei aurre egin ahal izateko. | Zerga-kenkarien bitartezko estaldura partziala, menpeko edo edadeko pertsonak edo gaixoak artatzeko etxeko laguntzaren kontratazioak sorrarazten dituen gastuei aurre egin ahal izateko. |
Austria | Menpeko pertsonak zaintzeak dakartzan gastuek kenkariak dituzte errentaren aitorpenean. | Menpeko pertsonak zaintzeak dakartzan gastuek kenkariak dituzte errentaren aitorpenean. | ||
Belgika | Egunean 11,2 euroko kenkaria etxetik kanpoko artapena dela-eta, 3 urtetik beherako seme edo alaba bakoitzeko. | Urtean 6.100 euroko gehieneko kenkaria, Gizarte Segurantzan alta hartutako pertsona baten kontratazioaren gastuen %50eraino konpentsatzea ahalbidetzen dutenak, seme edo alaba bakoitzak 12 urte bete arte. | Ez. | Urtean 6.100 euroko gehieneko kenkaria, Gizarte Segurantzan alta hartutako pertsona baten kontratazioaren gastuen %50eraino konpentsatzea ahalbidetzen dutenak. |
Danimarka | Ez. | Ez. | Ez. | |
Finlandia | Ez. | Ez. | Ez. | |
Frantzia | 7 urtetik beherako seme-alabentzat eta guraso bakarreko familietan edo bi ezkontideek lan egiten dutenean, zaintzaren kostuaren %50 ordaintzen da, urtean gehienez ere 6.000 euro. Gehieneko kopuru hori 7.500 eurora irits daiteke ezgaitasunen, familia ugarien eta abarren kasuan. | Gehienez ere urtean 6.000 euroko kenkaria (7.500 euroraino etxean ezgaitasunen bat duen pertsona bizi bada), Gizarte Segurantzan alta hartutako pertsona baten kontratazioaren gastuen %50eraino konpentsatzea ahalbidetzen dutenak. | Ez. | Urtean 13.800 euroko gehieneko kenkaria, Gizarte Segurantzan alta hartutako pertsona baten kontratazioaren gastuen %50eraino konpentsatzea ahalbidetzen dutenak. |
Herbehereak | Ez. | Ez. | Gastu medikoen kostuaren zati baten zerga-kenkaria. | Gastu medikoen kostuaren zati baten zerga-kenkaria. |
Irlanda | Urtean 900 euroko zerga-kreditua adin txikikoak edo menpekoak diren seme-alaben ardura hartzen duen ezkontideetariko batentzat (baldin eta haren diru-sarrerak 7.000 eurotik beherakoak badira). | Ez. | Urtean gehienez ere 1.800 euroko zerga-kenkaria, edadeko pertsona batentzako egoitzak sorrarazten dituen gastuei aurre egin ahal izateko. | Ez. |
Italia | Ez. | Ez. | Ezgaitasunen bat duten pertsonen gastu medikoen %19. | Ezgaitasunen bat duten pertsonen gastu medikoen %19. |
Norvegia | 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat, urtean 3.100 eurotik 3.800 eurora bitarteko kenkari bat (betiere seme-alaben kopuruaren arabera). | Ez. | Ez. | Ez. |
Portugal | Ez. | Ez. | Menpeko pertsona nagusiak zahar-etxe edo egoitzetan zaintzeko gastu guztien %25eraiEz. | Ez. |
Erresuma Batua | Gutxien-gutxienik 16 ordu astean lan egiten duten bikoteen haurren zaintzaren kostua konpentsatzeko zerga-kredituak, haren barnean lanpostuko haurtzaindegien kostua sartuz; zenbatekoak urtean 2.700 eurotik (enpresetako haurtzaindegiak) 11.000 eurora bitartekoak dira, gutxi gorabehera. | Gutxien-gutxienik 16 ordu astean lan egiten duten bikoteen haurren zaintzaren kostua konpentsatzeko zerga-kredituak, haren barnean lanpostuko haurtzaindegien kostua sartuz; zenbatekoak urtean 7.000 eurotik (enpresetako haurtzaindegiak) 11.000 eurora bitartekoak dira, gutxi gorabehera. | Ez. | Ez. |
Suedia | Ez. | Ez. | Ez. | Ez. |
Espainia | Menpeko pertsona bat zaintzeko gastuengatik likidazio-oinarriaren 2.316 eurorainoko murrizketa (bai eskatzailearen bai haren ondorengo nahiz aurrekoena). | Menpeko pertsona bat zaintzeko gastuengatik likidazio-oinarriaren 2.316 eurorainoko murrizketa (bai eskatzailearen bai haren ondorengo nahiz aurrekoena). | ||
EAE | Haurrak eta gazteak errehabilitazio- eta prestakuntza-jardueren zerga kenkaria; bularreko umeentzako laguntza eta 6 urtetik beherakoentzako umeak artatzeko eta laguntza ematekoa ere; haur eta gazteentzako ikastaroak, kanpalekuak edo bidaiak eta antzekoak, 25 urtetik beherako pertsonei zuzenduak elikadura-zerbitzuetan, alojamenduan edo garraioan, zuzenbide publikoko erakundeek menpeko pertsonei eskaintzen dizkietenak. | Zuzenbide publikoko edo gizarte-izaerako establezimendu pribatuek ematen dituzten gizarte-laguntzako zerbitzuen prestazioa (edadeko pertsonak, partekatu gabeko familia-zamak, ekintza komunitarioa eta familia-ekintza). Aurrekoen osagarriak diren elikadura-, alojamendu- edo garraio-zerbitzuen zerga-kenkaria, aipatutako establezimenduek edo erakundeek eskainiak, euren baliabideak edo beste batenak erabiliz. |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), SIIS (2004), Espainiako Zerga Agentzia (2013), Arabako Foru Aldundia (2013), Bizkaiko Foru Aldundia (2013) eta Gipuzkoako Foru Aldundia (2013).
(8. taula) . Haurrak zaintzeko sistemak, herrialdeka
Alemania | Estatuaren inbertsioa handia den arren, Alemaniako zenbait eremutan plazen ratioa txikia da eta nekeza izaten da haur-eskoletan plazak aurkitzea (gainera, tarifak zenbaitetan oso altuak izaten dira). |
Austria | Estatu federala denez gero, eremuen araberako alde eta desberdintasunak daude. Hala ere, oro har antzeko egitura bati eusten zaio, hiru urtera arteko haurrak zaintzeaz arduratzen diren créche-ekin eta 5 urtera arteko nursery school-ekin. Era berean, sistema ez-formalak ere badaude, hala nola ume-zaintza, aita-amen taldeak (egunen eta orduen araberako txandak ezartzen dituztenak) eta eguneko etxeak (5-10 ume inguru jagoten dituztenak). Hala eta guztiz ere, tarifak eta eskaintza eremuen arabera aldatzen dira, esate baterako Vienan zenbait zerbitzu doakoak dira, baina ez, ordea, Tirolen edo Burgenland-en. |
Belgika | Artapen-sistema desberdina da eta aldeak daude Flandrian eta Valonian. Tasak, diruz lagunduta badaude ere, herrialdearen eremuaren arabera aldatzen dira, bai eta familia-sarrerak ere. Ohar har, bi azpiegitura-mota daude: batetik, formala dena (créches) eta, bestetik, ez-formala (joko-taldeak). Bietan plazak aldez aurretik gorde behar dira, baina ez daude bermaturik. Ordutegia zabala da, oro har 7:00etatik 18:00etara bitartekoa. Sistemak txekeen bitartez funtzionatzen du; txekeok tarifa finko baten bitartez eskuratzen dira, orduan 7,5 eurokoa, pertsona enplegatuak kobratzen dituenean 20,5 euro ordaintzen dira orduko (bi kopuruen arteko aldea Estatuak estaltzen du). |
Danimarka | Estatuak haur-eskoletako plazak bermatzen ditu 6 hilabeteetatik eskola-sisteman hasi arte. Haur-eskolek lan merkatuaren arabera egokitutako irekiera-ordutegirako konpromisoa dute; era berean, elikadura osasuntsuaren alde ere egiten dute. Umezaintzako sistema ere aukera daiteke. 2004tik aurrera haurrak zaintzeko gastuak ez ezik 65 urtetik gorako pertsonenak ere estaltzen dira. Estatuak kasu guztietan kostuen %50eko laguntza eskaintzen du. |
Finlandia | Eguneko zentroen sare publiko bat dago, haurrak zaintzeko; haur guztiek horretarako eskubidea dute. Plazaren kostuak familiaren diru-sarreren araberakoak izaten dira. Itunpeko zentroen sare pribatu bat ere badago; horren kostuak zati batez laguntzen ditu diruz Finlandiako Gizarte Segurantzaren Institutuak. Aldi berean, zerga batzuen nolabaiteko salbuespena dago: %60 enpresen kasuan eta %100eraino zerbitzuak ematen dituzten pertsonei dagokienez. |
Frantzia | Plazen eskaintza askotarikoa da, baina ez da ez unibertsala ez doakoa; eskuarki familiaren diru-sarreren araberakoa izaten da. Familiek créche-ak aukera ditzakete (herrialdean oso sustraiturik dauden haur-eskolak, umeak bi hilabete dituztenetik hartzen dituztenak, eta publikoak edo pribatuak izan daitezke), edo ume-zaintza (Frantzian oso ohikoa) edo haur-eskolak (2 urtetik aurrera), etab. Zerbitzu guztien ordutegia malgua da (07:00etatik 19:00etara) eta diruz lagundurik dago. Gaur egun, estatuak plangintza bat garatzen dihardu, eskaintzaren bolumena handitze aldera. Haurrak zaintzeko sistema txekeen prozedura batean oinarritzen da; familiek txekeak eros ditzakete eta horrek haurrak zaintzeko zerbitzuak erostea ahalbidetzen die (zerbitzu formalak edo ez-formalak), urtean 12.000 eurorainoko kenkariak izanik (gehienez ere gastu osoaren %50); langileen kontziliazioari laguntza ematen dioten enpresak ere badira txeke horiek erosiz. |
Herbehereak | Artapenerako sistema formal bat dago (haur-eskolen bitartezkoa); era berean, sistema ez-formala ere badago (esate baterako ume-zaintza edo gobernuak ezar ditzakeen tarifak eskura ditzaketen senideen zaintza-lana). Sistema horren kostua gobernuaren eta enpresen artean banatzen da, zerga berezi baten bitartez. |
Irlanda | Estatuak eskola aurretik eskolatzeko urtebete eskaintzen du, ia-ia doakoa dena denbora-tarte partzial batez, hori guztia ECCE programaren barnean (38 aste, egunean 3 ordu eskainiz, edo 50 aste, egunean 2 ordu eta laurden eskainiz). |
Italia | Ez dago estatuaren eskaintzarik, baina erregio batzuetan udal-zerbitzuak ematen dira; hala eta guztiz ere, horiek guztiek bazterketa-arriskuan dauden kolektiboetan jartzen dute arreta. |
Luxenburgo | Zenbait sistema ezarririk daude, hala nola etxeko zaintza, ume-zaintza eta udaletako haur-eskolen sistema (maison relais), 12 urtera arteko haurrei zuzendua. Azken kasu horri dagokionez, bonoen sistema baten bitartez, estatuak bere gain hartzen ditu 3 ordu astean. Hurrengo 21 orduek 3 euroko kostu bat dute orduko eta 7,50 eurokoa astean eman daitezkeen 60 orduetara arte. Ordu gehiago erabiliz gero, tarifa osoa ordaindu beharra dago. |
Norvegia | Familia-bajaren lehendabiziko urtearen ondoren, haurrak sistema publikoko plaza baterako eskubidea dauka; sistema hori diruz lagunduta dago nabarmen. Kostua diru-sarreren araberakoa da, baina eskuragarria da (hilean 85-424 euro inguru). Irekiera-ordutegia zabala da, lan-ordutegia baino zabalagoa (90 minutu gehiago). Sistema hori erabili ezean eta haurra etxean bertan zainduz gero, hilean 452 euro jasotzen dira. |
Portugal | Familietan oinarri hartzen duen sistema ez-formal zabala dago; hala eta guztiz ere, ume-zaintza ere badago (legezko gehieneko kopurua 4 haurrekoa da zaintzaileko eta etxeko). Aldi berean, haur-eskola pribatu eta publikoen sistema formal ez-unibertsala dago; haur-eskola publikoei dagokienez, tarifen sistema bat ezarrita dago, familia-sarreren arabera. |
Erresuma Batua | 4 urtera arteko haur-artapena publikoa eta doakoa da, gehienez ere 15 ordu astean eta 38 aste urtean. Zerbitzu formalak erabil daitezke (haur-eskolak) eta ez-formalak ere (joko-taldeak, ume-zaintza eta abar). |
Suedia | Estatuak haur-zentroen sareari zuzentzen zaizkion diru-laguntza handiak ematen ditu (15.000 euroraino plaza bakoitzeko). Ohiko ordutegia 6:00etatik 18:00etara artekoa da; hala eta guztiz ere, zenbait hiritan zabalagoa da. Kostua diru-sarreren arabera aldatzen da, baina kasu bakar batean ere ez da hilean 140 eurotik gorakoa seme edo alaba bakoitzeko. Halaber, etxeko zaintza ere bidera daiteke, baina aukera hori udalen menpekoa da eta bakar-bakarrik eskuragarri dago udalerrien heren batean gutxi gorabehera; halakoetan 333 euroko batez besteko konpentsazio bat ezartzen da urtebetetik 3 urtera arteko seme edo alaba bakoitzeko, eta, gainera, zerga-kenkari osagarriak aplikatzen dira. |
Espainia | Familiek zailtasunak dituzte haur-eskolen sareko eskuragarritasunean, bai plaza-kopuruagatik bai ezarritako tarifengatik. Alde eta desberdintasun nabarmenak daude autonomia-erkidegoen artean. |
EAE | Haurrak zaintzeko sare bat dago, baina ez du bermatzen plazen sistema unibertsala; hala ere, arian ariko hazkundea izan du azken urteotan. Eskaintzarik zabalena haur-eskolena da, gehienbat 0tik 3 urtera bitarteko Haurreskolak Partzuergoko zentroak; horien kostua 148 eurotik 208ra bitartekoa da hilean eta gehienez 40 ordu estaltzen ditu astean. Nolanahi ere den, hain zabalak ez diren bestelako neurriak ere badaude, esate baterako etxeko zaintzarako pertsonak kontratatzeko laguntzak edo haur-etxeak izeneko proiektua, ume-zaintzan oinarritzen dena. |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Federal Ministry of Economy, Family and Youth. Austria (2012), Ministry of Health, Welfare and Sport. Netherlands(2012), https://www.euskadi.net (2013) eta haurreskolak.net (2013).
(9. taula) . Mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza ekonomiko zehatzak
Arina | Latza | Larria edo oso larria | |
Alemania | 440-1.023 €. | 440-1.279 €. | 700-1.918 €. |
Danimarka | Legeriaren bitartez bermatzen diren zerbitzu unibertsalak eta doakoak. | ||
Frantzia | 530-1.235 €. | ||
Herbehereak | Legeriaren bitartez bermatzen diren zerbitzu unibertsalak Zenbaitetan zerbitzuen ordainketan parte hartzeko eskatzen da, diru-sarreren eta eskualdearen arabera. | ||
Italia | 480 euro, familia-laguntzaren gaitasunaren araberakoak diren arren. | ||
Erresuma Batua | 360 euro inguru, urtean 27.000 eurotik beherako diru-sarreren mugetarako. | ||
Espainia (lurralde nazionala) |
60-300 €. | 300,9-462,18 €. | 417-833,96 €. |
Iturria: Kamette, F. (2011).
(10. taula) . Mendekotasuna artatzeko baliabideak, herrialdeka
Herrialdea | Etxeko artapena | Etxetik kanpoko artapena |
Alemania | Ez dago eskuragarri. | Ez dago eskuragarri. |
Austria | Senideak jagoten dituzten pertsonentzat ezarririk dauden onura ekonomikoak, bereziki mendekotasun handiko mailak izaten direnean. Mendekotasuna artatzeko sistemak etxeko artapen eta laguntza profesionalizatuaren bidez (etxeko laguntza, laguntza komunitarioa, egokitutako garraioa eta abar). |
Era guztietako mendekotasunak artatzeko sistemak, erakundeek eskainitakoa (eguneko egoitzak, eguneko zentroak, zahar-etxeak...). |
Belgika | Ez dago eskuragarri. | Ez dago eskuragarri. |
Danimarka | Ez da zehazten. | Ezgaitasuna duten edo edadekoak diren pertsonentzako zaintzapeko etxe edo apartamentuak; besteak beste etxeko laguntza, higiene pertsonala, errehabilitazioa, zaintza sanitarioa (15 ordu astean), ekipamendu egokitua, etab. Doako zerbitzuak oro har. |
Finlandia | Udalek etxeko laguntza eskaintzen dute (erizaintzako langileen bitartez). Doako zerbitzuak. | Udalek ezgaitasuna duten pertsonei egokitzen zaizkien alojamendu-zerbitzuak eskaintzen dituzte (adina alde batera utzita), bai eta egokitutako garraio-zerbitzuak ere. Doako zerbitzuak. |
Frantzia | Etxeko laguntza eguneroko trebetasun eta gaitasunak galdu dituzten edadeko pertsonei zuzendua, oro har itunpeko hirugarren sektoreko erakundeen bitartez. Aldi berean, etxean eskaintzen diren erizaintza-zerbitzuak ere ematen dira. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. | Menpeko pertsonentzako egoitzak eta egoitzen programa berezi bat, landa guneetako edadeko pertsonei zuzendua. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. |
Herbehereak | Etxeko zereginetarako eta etxeko mugikortasunerako laguntza. Laguntza eta sorospena garraio publikoan. Gizarte-harremanen sare bat sortzeko laguntza. Etxeko sorospena. Sistema hauek administrazioak berak zuzenean eman ditzake edo erabiltzaileak berak zuzkidura ekonomiko bat aukera dezake, nahiago duen artapena “eskuratzeko” asmoz. | Ez dago eskuragarri. |
Irlanda | Erizaintzako zaintzan eta etxeko laguntzan (garbiketa, catering, etab.) oinarritzen diren etxeko artapeneko programak, bai eta fisioterapiako zerbitzuak ere. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. | Ospitaleko zerbitzuak eta eguneko zentroak (jatorduak, bainua, fisioterapia, okupazio-terapia, arropa-garbiketa eta abar), bai eta egoitzako zerbitzuak ere. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. |
Italia | Etxeko artapeneko programak (gizarte- eta osasun-arlokoak), bai eta senideak ardurapean dituzten pertsonentzako prestazio ekonomikoak ere (gastuen konpentsazio partziala eskainiz). Zerbitzua publikoa izanagatik ere, sarri askotan hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dute. | Egokitzen eta zaintzapeko apartamentuen sistemak, mendekotasun-mailaren arabera. Azken kasu honetan, programa pilotu esperimental bat dago, pertsonak ingurune komunitario batean egon daitezen. Zerbitzua publikoa izanagatik ere, sarri askotan hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dute. |
Luxenburgo | Herrialde osoa estaltzen duten etxeko laguntza- eta zaintza-zerbitzuak. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. | Eguneko artapeneko sistemak (eguneko zentroak). Egoitza-zerbitzuak (1.600 ohe), Servior sare publikoaren bitartez eskainiak. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. |
Norvegia | Udal-laguntza etxeetan. Doakoa. Zerbitzu osagarriak (osasun-laguntzatik apartekoak), kostu mugatua dutenak. | Kostu mugatuko egoitza-etxeak (diru-sarrera zehatz batzuetatik aurrera, sarreren %75arekin lagundu beharra dago). Hala eta guztiz ere, ondasunak eta bestelako ondareak ez dira zenbatzen kalkulua egiteko orduan. |
Portugal | Eguneroko bizitzan trebetasun eta gaitasunak galdu dituzten pertsonei zuzentzen zaizkien etxeko zainketak. Herrialdearen estaldura handia, baina denbora aldetik mugatua (etxeetan ez da 24 orduko zerbitzurik eskaintzen). Neurri txikiagoan familia-harrerako formula bat jarri da abian. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. | Eguneko zentroak (9:00etatik 17:00etara) eta egoitza-zentroak (alojamendua, jatorduak, etab. estaltzen dituztenak). Neurri txikiagoan, zaintzapeko apartamentuen egitasmoa garatu da. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera. |
Erresuma Batua | Etxeko laguntza eta artapeneko zerbitzuak, erakundeen artapenaren aldean lehenesten direnak. Haien barruan, etxea egokitzeko zerbitzuak sartzen dira. Menpeko pertsonei edo haien ardurapeko senideei ordainketak ezartzen zaizkie, interesik gehien duten zerbitzuak hautatzeko (haiek aukeratu beharrekoak egiaztatutako hornitzaile batzuen artetik). | Ez dago eskuragarri. |
Suedia | Laguntza ekonomikoa 65 urtetik gorako menpeko pertsonentzat, etxeko laguntza ordaintzeko. Era berean, etxerako laguntzak ere ezartzen dira etxebizitzak zaharberritzeko. Adin txikiko menpeko pertsonak zaintzeko familiei zuzentzen zaien laguntza ekonomikoak ezartzen dira. | Eguneroko bizitzan beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasunak galdu dituzten edadeko pertsonentzako edo menpekoentzako egoitza-kostuen estaldura partziala. Ordainketa partziala da, eskuragarri dagoen errentaren araberakoa. |
Espainia | Etxeko laguntzako zerbitzua. Herrialdearen araberako ezarpen desberdina (toki batzuetan ez da existitzen). Menpeko senideak ardurapean dituzten pertsonentzako laguntza ekonomikoak, erregio batzuetan arautzat eta ez salbuespentzat hartzen direnak, oro har ezarritako erakunde-prestaziorik ez dagoelako. Oro har, ordaindu beharreko zerbitzuak errentaren arabera. | Eguneko zentroak eta egoitza-zentroak. Garapen desberdina herrialdeko zonaldeen arabera. Oro har, ordaindu beharreko zerbitzuak errentaren arabera. |
EAE | Etxeko laguntzako zerbitzuak. Ezarpen zabala hiru lurralde historikoetan. Partekatutako etxebizitzen inguruko zerbitzu esperimentalak. | Erakunde-sistemaren presentzia zabala, eguneko artapeneko (eguneko zentroak eta okupazio-zentroak) eta egoitzetako sistemaren garapen handiari esker. Garraio-sistema egokituak. Baliabideen eskuragarritasuna unibertsala da; hala eta guztiz ere, prezio publikoen ordainketa onuradunaren errenta eskuragarriaren araberakoa da. Zenbatekoa kalkulatzeko orduan, desberdintasunak daude hiru lurralde historikoen arten. |
Iturria:
azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Arabako Foru Aldundia (2012), Bizkaiko Foru Aldundia (2013) eta Gipuzkoako Foru Aldundia (2013).
3. Eranskina. Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseiluaren bileraren aktaren laburpena (2013ko martxoaren 15a)
Askotariko familien gaineko azterlanari egindako ekarpenak, lankidetzan
Helburu honi begirako lana bi momentutan egituratzen da: lehenengoak familiaren eredu desberdinei buruzko hausnarketa bati heltzen dio, bai eta pertsona talde hori familia dela zehazten duten elementuei buruzkoari ere; bigarrenak, familietan atzemandako zailtasunik edota premiarik handienen gainean hausnartzen du, bai eta beharrizan horiek estaltzeko proposamenen gainean ere.
Familia-ereduei gagozkiolarik, ekarpenak honako hauexek izan dira:
Seme-alabak dituzten bi helduen familiak: mota honetako familia ugari ezagutzen dituzte. Oso ohikoak bi seme edo alabekin, bai eta (haien ustetan gero eta ugariagoak) seme edo alaba bakarrarekin ere. Familia ugariak ere ohikoak izaten dira, baina ez hainbeste. Aitak, amak, semeak, alabak eta maskotak osatutako familia filmetan irudikatzen da eta horixe da gogotik ateratzen zaigun lehendabizikoa familia baten gainean pentsatzen dugunean, baina errealitatea konplexu, askotariko eta aberatsagoa da.
Bi gizon homosexualek adoptatutako alaba batekin osatutako familia bat. Bikote homosexualak ezagutzen dituzte, baina ez seme-alabekin.
Guraso bakarreko familiak: Guraso bakarrekoak izan daitezke, banatu direlako edo alargun geratu direlako, baina, era berean, semea edo alaba bakarrik izatea hautatu dutelako. Bi familia-mota horiek ezagutzen dituzte.
Sendiaren beste kide batzuekin bizi diren familiak, eskuarki aitita-amamekin. Hori ohikoa izaten da, bereziki edadeko pertsonak bakarrik geratzen direnean eta norbaitek zaintzea beharrezko bihurtzen denean. Beste toki batzuetan (Angola) “familia” osatzen dute beste kide batzuek, esate baterako auzokideek, laguntza behar duten pertsonek, etab.
Gizonezko heldu batek eta ama gazte batek osatutako familiak. Seme edo alaba bakarra dute. Halako gero eta familia gehiago ikusten dituzte, adin-alde handia duten familiak, hain zuzen ere.
Familia berrosatuak. Ohiko familia izaten da eta askotariko harremanak sorrarazten ditu, bai seme-alaben eta gurasoen bikotekide berrien artean bai bikotekide bakoitzak dituen seme-alaben artean ere.
Elkarrekin bizi diren “familia-unitate batzuk”. Ohikoagoa izaten da beste toki batzuetan, esate baterako Kuban; hemen ez da hainbeste ikusten.
Familia bat familia izan dadin, bat datoz lotura maitasuna dela, odol-loturak baino gehiago. Bizitza-proiektu bat dago elkarrekin; etorkizuna elkarrekin eraikitzeko nahia.
“Mailen” aldeak ikusten dira hartu-eman horietan eta familiarekiko loturetan. Etxe berean bizi den familia dago; horixe da gehien margotu dena, baina familia zabalago baten existentzia ere hartzen da aintzakotzat (aitita-amamak, izeko-osabak, lehengusu-lehengusinak, bai eta oso hurbileko auzokideak ere); horiekin guztiekin ere oso lotura eta harreman estuak izaten dira sarri askotan.
Familiak poztasuna ematen du (horrexegatik agertzen dira aurpegi irribarretsuak margotutako marrazkietan); horrek ez du esan nahi haserrekuntzarik eta desadostasunik ez dagoenik. Oro har, familian lasaitasuna sentitzen da.
Sendiak segurtasuna, egonkortasuna, laguntza, artapena, gauza materialak, heziketa... ematen ditu. Familiak onena nahi du bere kideentzat.
Familien premiei eta beharrizanei dagokienez, honako hauek aurkitu ditugu:
1. Administrazioak eskain edo erraz ditzakeen gauzak:
Dirua, laguntza ekonomikoa, elikagaietarako laguntza, gaixotasunak sendatzeko laguntza, ikasketa-bekak (goi-hezkuntza bermatzea). Familia batzuek beste batzuek baino zailtasun handiagoak dituzte: Seme-alaba gehiago dituztenak, senideetariko bat gaixorik dutenak. Dirua garrantzitsua da, oinarrizkoena bermatzeko.
Lana, gustatu edo ez. Behar-beharrezkoa da dirua lortu ahal izateko.
Norbait izatea gidatuak izateko eta aholkuak emateko: informazioa, argibideak, orientazioa…
Bitarte edo zerbitzu publikoetarako eskuragarritasuna: osasuna, hezkuntza…
2. Gizarteari, komunitateari, gutariko guztioi honako ekarpenak egitea dagokigu:
Ordena. Baliabideak hobeto antolatzeko premia, muga ekonomikoak dituen garai honetan.
Denbora. Familiek denbora behar dute jarduera bakoitza aurrera eraman ahal izateko: lana, seme-alabak, bikotea… Denbora faltak eta familiarentzako dedikazioak banaketak eragin ditzake. Orain familiak ekonomikoki presionatuago daudenez gero, denbora gehiago erabiltzen dute lan egiteko eta denbora gutxiago familiarentzat. Dena egon daitezke estresaturik, bai gurasoak bai seme-alabak. Garrantzitsua da elkarrekin egoteko “kalitatezko” denbora.
Laguntza, elkarrenganako laguntza. Gauza materialez gain, familiek laguntza behar dute, bai barruan (etxeko zereginak partekatzea) bai kanpoan (elkartasun-sareak).
Begirunea, errespetatuak sentitzea. Familia batzuek, esate baterako homosexualek osatutakoek edo adoptatutako seme-alabek, oraindik ere zailtasunak dituzte onartuak izateko.
3. Biei:
Etxe egonkorra, segurua. Nolabaiteko etorkizun-bermeak behar dira, nolabaiteko segurtasuna eskaintzen duen ikuspegia.
4. Eranskina. Hirugarren sektorearen ekarpenak
Laugarren eranskin honetan, familiei laguntzeko politika publikoen egoera dela-eta EAEko hirugarren sektoreak egiten dituen proposamenak eta eskariak jaso ditugu.
Hemen ageri den informazioa zenbait galdetegi, elkarrizketa eta eztabaida-talderen bitartez lortu da. Haietan, izan ere, lan honetako “ohar metodologikoa” atalean aipatutako entitateek hartu dute parte. Horren bidez islatu nahi izan ditugu beren helburu sozialak direla-eta familiei laguntza emateko politiketan interes partikularra duten hainbat elkarteren iritziak; izan ere, elkarte horiek eskuzabaltasunez hartu dute parte lan honetan. Nolanahi ere, kontuan hartu beharra dago Arartekoaren erakundeak Euskadiko familiei laguntzeko politiken egoera hobetzeko egiten dituen gomendioak txosten honetako azken kapituluan azaldutakoak direla, eta ez dutela zertan bat etorri hemen jasotako proposamen eta eskariekin. Hala eta guztiz ere, interes handikotzat jotzen dugu berezko indarrez argia ikus dezatela esparru honetan gizartean aktiboak diren taldeen iritziak, zeren eta horrekin jasotzen baitugu, neurri handi batean, gizarte zibilaren pultsua, familiei laguntza ematearen arloko beharrizanei eta hobekuntza-esparruei dagokienez.
Eranskin honen irakurketa errazteko, informazioa zenbait arlo tematikoren arabera antolatu dugu:
Legediarekin eta proiekzio instituzionalarekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Fiskalitatearekin, prestazioekin eta prezio publikoekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Etxebizitzarekin eta lurzoruarekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitearekin lotutako proposamenak eta eskariak (enplegua eta prestakuntza, aisia eta kultura).
Hezkuntzarekin eta sentsibilizazioarekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Laguntza sozio-sanitarioarekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Garraioarekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Halaber, familia-eredu desberdinak hartu ditugu kontuan informazioa egituratzerakoan, betiere kontuan hartuz proposamen eta eskarien hartzaileak direla, oro har, familia guztiak, ezgaitasun edo/eta mendetasun egoeran dauden pertsonak dituzten familiak, familia bananduak edo/eta dibortziatuak, familia hartzaileak eta adopziozkoak, guraso bakarreko familiak eta kultura-artekoak.
1. arloa. LEGEDIA ETA ERAKUNDE-PROIEKZIOA
Familia guztiak
Familiaren Euskal Institutua sortzea, berariazko erakunde gisa, sail guztietatik independentea eta bere aurrekontu-zuzkidurarekin, familiari laguntzeko politika egokia –integrala eta zeharkakoa– garatu ahal izateko, Lehendakaritzak zuzenean lagundua eta abalatua.
Familia-politiken gastu publikoan zentratutako azterlanak egitea, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egiten direnen antzekoak, esparru horretan EAE Europako beste herrialde batzuen pare jartzearen bidean aurrera egiteko.
Inpaktu familiar eta sozialari buruzko txosten edo azterketak ezarri eta aplikatzea, ingurumenaren arloan edo generoaren arloan daudenen antzekoak, hezkuntzaren, gizartearen, lanaren edo etxebizitzaren arlokoak izan eta familian eragina duten araudiak onesteko prozesuan.
IKTak sartzea politika publikoen garapenean, eta herritarrek familia-izaerako zerbitzuen arloko informaziora duten sarbidea modernizatu eta hobetzea. Adibidez, Concilia + webgunearen erreplika bat egitea, informazio fiskalaren edo politika familiarren arloko jokabide egoki gisa.
Esku-hartze sozialaren arloko hirugarren sektoreari zuzendutako diru-laguntzen antzinako sistema berreskuratzeko ahalegina egitea, programa egonkorrak dituzten hitzarmenen aldeko apustua eginez, gizarte zerbitzuen zorroaren bitartez.
EAEko administrazioetako sailen eta erakundeen arteko komunikazio- eta koordinazio-kanalak hobetzea, familia-sistema batean esku hartzen denean, eta argiro zehaztea administrazio desberdinen arteko eskumen-desberdintasunak.
Sustatzea EAEko hirugarren sektoreko entitateek parte-hartze handiagoa izan dezatela Familiei laguntzeko Erakundeen arteko Planeko laguntza-ekintzen eta politika sozial eta familiarren plangintza, diseinu, exekuzio eta ebaluazio jarraituan.
Familiaren esparruko eskumenak birbanatzea Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen bitartez, familiaren arloko ekintzei behar adina baliabide ekonomiko emanez, gizarte zerbitzuen zorroan jasotako urte anitzeko hitzarmen eta itunen bitartez.
Familien dibertsitatearentzako arreta aplikatzea familiaren arloko politika guztiei, eta arreta integrala eskaintzea.
Familiei Laguntzeko Legea eta Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Plana garatzen jarraitzea, eta haiei baliabideak ematea, halako moduz non ekintza edo/eta aplikazio eraginkorra izango duten.
Familia-unitatearen barruan pobreziari aurrea hartzeko politikak indartzen laguntzea, bereziki haurren babesari dagokionez.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna zeharkako elementu gisa sartzea EAEko politika publiko, programa, zerbitzu eta familientzako laguntza– eta arreta-baliabide guztietan.
Berariazko protokolo eta jarduketak sartzea Familiei Laguntzeko III. Planean ageri diren ekintza guztietan, ezgaitasuna duten pertsonei zuzenduak, haien autonomia pertsonala defendatze aldera.
Kontuan izatea ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familien beharrak, lehentasunak, orientabideak eta proposamenak, bai eta haiek ordezkatzen dituzten elkarteenak ere, familiaren arloko politika publikoak diseinatu eta ezartzeko garaian.
EAEko Gizarte politikako eta osasuneko sail eta arloen eta hirugarren sektorearen arteko lankidetza hobetzea, ezgaitasun kasuetarako jarduketa protokoloak ezartzeko.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten pertsonak Familiaren Kontseiluan sartzea.
Familia ugariak
EAEn, Familia Ugariei buruzko Legea eraginkortasun praktikoaz aplikatzea, Familiei Laguntzeko 13/2008 Legea betetzearen bitartez, azken horren helburuak betetze aldera. Helburu horien artean dago pertsonek gauza dezatela nahi dituzten seme-alabak edukitzeko askatasuna.
Familia bananduak edo/eta dibortziatuak
Aukera ematea elkarte mistoek Emakunderen diru-laguntzak eskuratu ahal ditzaten, halako moduz non erakunde horrek lagunduko dituen familia barruko indarkeriari buruzko programak.
Familia hartzaileak edo/eta adopziozkoak
Familia hartzaile profesionalen figura berreskuratzea.
Harreraren aurretiko prestakuntza-saioak jasotzeko derrigorrezkotasuna ezartzea harrera egin nahi duten familia guztientzat.
Guraso bakarreko familiak
Bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat jotzea.
Familia eta kultura-artekotasuna
Ijito-familia definitzeko terminologia berariazkoa sortu eta normalizatzea, hura etnia edo kultura gisa identifikatuta.
Ijito-familiak Familiaren Kontseiluan edo Behatokian sartzea.
2. arloa. FISKALITATEA, PRESTAZIOAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Familia guztiak
Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko politiken multzoa EU-15aren batez bestekoaren pareko terminoetan jartzea, hau da, BPGaren %2tik gora.
Familiak artatzeko zuzkidurak murritz daitezela eragoztea, bereziki baliabide gutxien dituztenen kasuan.
Familian esku hartzeko eta ingurune irekian hezteko programen aurrekontu-zuzkidura handitzea, zeren eta familia bakoitzari bideratutako ordu-kopurua askotan ez baita nahikoa izaten, edo familia batzuek arreta jasotzeko itxaron behar izaten baitute.
Ahaleginak zentratzea diru-sarrerak Bermatzeko Errenta emateko irizpideak urtez urte egokitzean, kolektibo babesgabeak kanpo gera daitezen saihesteko.
Gizarte bazterketaren arriskuan dauden familiei zuzendutako Familian Esku Hartzeko Programaren aurrekontua areagotu eta finkatzea.
Haurtzaroaren arloko prestazioak unibertsal egitea, halako moduz non seme-alaben hazkuntzaren kostuak haien baldintzen eta adinaren proportzioan estaliko baitira. Proposatzen da laguntza hori ez mugatzea soilik gurasoen baliabideetara.
Kenkari fiskalen sistema aldatzeko lan egitea, errentaren gaineko zerga negatiboaren (EZN) eredura hurbiltzeko. Horren bidez, izan ere, Estatuak herritarrei dirua emango die errentaren gaineko zergaren bitartez, gutxieneko diru-sarrera batzuk bermatzeko.
Saihestea zama daitezela aitona-amonek seme-alabei eta bilobei egindako transferentziak; halakoek, izan ere, ez dute zergarik izan behar. Gaur egun, aitona-amonek seme-alabei eta bilobei egindako transferentziak haurren pobreziaren aurka borrokatzeko elementu garrantzitsua dira, eta, horrenbestez, lehentasunezko zerga-tratamendua eman beharko litzaieke.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
"Adimen-ezgaitasun bat duen pertsona bat artatzeak familia batean duen eragin ekonomikoaren azterlana" izenekoaren ondorioak txertatzea zerga-politiken diseinuan, familien errealitateari egokitzeko.
Ezgaitasuna duten pertsonentzako arreta-sistema zurkaiztea, aurrekontu-zuzkidurei eutsiz, halako moduz non krisiak ez duen atzera pausurik edo familia zaintzera itzuli beharra ekarriko; izan ere, zainduko da ezgaitasuna duen pertsonarentzako baliabide ekonomikoak haren bizi-kalitatea hobetzeko erabiltzen direla (izan ere, batzuetan gerta daiteke familia-guneko bakarrak izatea), eta erakundeen arteko lankidetzaren bitartezko arreta-sistema eraginkorra ezartzea.
Arreta goiztiarraren bidezko tratamendu-programetarako laguntza ekonomikoak areagotzea, bai eta ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten pertsonentzako laguntza teknikoak ere.
Mendetasuna edo/eta ezgaitasuna duten pertsonen zaintzaileentzako laguntza ekonomikoen lerro bat ezartzea, atseden-zentroetara, laguntza psikologikoa hartzera edo laguntza eta informazio zerbitzuetara joan daitezen.
Aurrekontu handiagoa jartzea ezgaitasuna duten pertsonak etxean zaintzeko langile teknikariak kontratatzeko laguntza ekonomikoetarako.
Familia ugariak
Seme-alabengatiko zuzeneko laguntza ekonomikoak handitzea, eta neurri handiagoan 15 urte arteko hirugarren ondorengoei eta ondokoei zuzendutakoak, zeren eta Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Planean hartutako konpromisoaren arabera, zenbatekoan gutxitu baitira eta denboran geroratu baitira hirugarrenen eta ondokoen kasuan.
Errenta estandarizatuko1 sistema bera lortzea administrazio publiko eta sail guztietan familiei laguntzeko laguntza edo zerbitzuetan, baldin eta haiek eskuratzeko baldintza edo prestazio horren kopuruaren irizpidea horrek baldintzatzen baldin badu.
Seme-alabarengatiko kenkariak hobetzea, haiek urtean dakarten gastuaren errealitateari egokitzeko, ondorengo gehiago izateak inplikatzen duen progresibotasuna bermatuz, KPIaren pareko urteko gutxieneko eguneratze batekin edo etxebizitza-kenkariarekin, betiere mugak (bai urtekoa, bai etxebizitzaren guztizkoarena) %20 igota seme-alaba bakoitzarengatik.
Bi kenkari berri sartzea: bata kategoria orokorreko familia ugariarena (3 edo 4 seme-alaba, edo 2, horietako batek ezgaitasunen bat duenean) edo kategoria berezia (5 ondorengo edo gehiago), kolektibo horrek EAEren sostengarritasun demografikorako egiten duen ekarpenarengatik; eta beste kenkari bat (“Kontzilia”) beren bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateragarri egite aldera seme-alabak artatu eta zaintzeko zaintzaile bat kontratatu behar duten familia ugarientzat.
Tributuen arloko Koordinazio Organoa (TKO) premiatzea Gipuzkoako Batzar Nagusiek toki ogasunen araua alda dezaten, familia ugariei %90 bitarteko hobaria eman ahal izateko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ), Arabako eta Bizkaiko izen bereko erakundeetan egin den bezala.
Familia ugariei tributu-zorren geroratzeak edo/eta zatikatzeak erraztea, bermeak aurkezteko mugak igoz eta epeak luzatuz.
Familia bananduak edo/eta dibortziatuak
Gizarte Bermeko Funtsa abian jartzea elikagai-pentsioak ordaintzen ez diren kasuetarako, hurrengo aurrekontuetan 500.000 euro bitarteko kontu-sail bat jarriz funts horretarako, halako moduz non seme-alaba bakoitzeko 400 euro jaso ahalko diren2.
Errenta aitorpena semearekin edo alabarekin batera egiteko aukera ematea ama eta aita bananduei, eta 18 urteko adina (gaurko muga) 22 urtera igotzea.
Ondorengoengatiko kenkaria igotzea, edozein dela ere egoera zibila, eta mantenurako kenkarian gutxieneko kopuru finko bat ezartzea.
Familia hartzaileak edo/eta adopziozkoak
PFEZn nazioarteko adopziorako behar diren bidaietan inbertitutako gastuen ehuneko bat desgrabatzeko aukera ezartzea.
Nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak babestea, haiei laguntza ekonomiko handiagoa emanez.
Guraso bakarreko familiak
Guraso bakarreko familientzat %100 dohainik izango den hezkuntza ezartzea.
Familia eta kultura-artekotasuna
Ijitoen identitatea aitortzea, horren barne dela Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan haien garapenerako berariazko aurrekontu-sail bat egotea.
3. arloa. ETXEBIZITZA ETA LURZORUA
Familia guztiak
Errenta estandarizatuaren sistema erabiltzea3 alokatzeko nahiz erosteko etxebizitza bat eskatzen duten pertsonen diru-sarrerak haztatzerakoan eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak eskuratzeko.
Seme-alabak dituzten familien etxegabetzea saihesteko, hipoteken ordainketa geroratzeko formulak (hipotekadun zorretarako 5 urteko luzamendu bat ezarriz) edo alokairuak sustatzea. Horretarako, proposatzen da Hipoteka Betearazpenei buruzko Legean eta Hiri Errentamenduei buruzko Legean aldaketak egitea, halako moduz non familia-etxebizitza eta ohiko etxebizitza ezin bahituzko ondasun gisa jasoko diren, edo, bestela, etxebizitza ordainean ematearen aplikazioa jasoko den atzera eraginez eta nahitaezko izaeraz.
Lehentasuna ematea alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeari, saldu gabeko etxebizitzen gaindikinak eta aurrezki kutxek dituztenak xede horretarako erabiliz, eta hutsik dauden etxebizitzak zergapetzea merkatura atera eta premia handiena duten pertsonek prezio zuzen batean erabili ahal ditzaten.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten pertsonentzako egoitza- nahiz etxebizitza-arretarako zerbitzuen sarea zabaltzea.
Aldi baterako familietarako atseden-zerbitzuen beharrizanen hazkundeari erreparatzea: egoitza-arreta eta eguneko arreta.
Ezgaitasuna duten pertsonentzako bizimodu independenterako etxebizitzen eskaintza sustatzea.
Familientzako laguntzen lerro berezi bat jartzea, beren etxebizitzari eutsi ahal diezaioten.
Familia ugariak
Eskubide subjektibo gisa ezartzea pertsonek etxebizitza duin eta egokia eduki ahal izatea, horretarako bidean familia ugariei lehentasuna emanez, zozketan nahitaezko kupo bat ezarriz. Hori egin ezean, proposatzen da seme-alaben kopuruaren araberako haztapena (gaur egun, 3 puntu seme-alabak dituzten familientzat; 2 puntu bikotearentzat, eta puntu bat pertsona bakarrarentzat).
Gutxienez %5eko eta gehienez %15eko kupoa ezartzea familia ugarientzako etxebizitzetan, babes ofizialeko etxebizitzen alokairurako nahiz erosketarako promozio publiko nahiz sustapen guztietan (105 eta 120 m2 bitarteko etxebizitzak) edo, kasua bada, bi etxebizitzen erosketa arautzea, familia ugari handienen etxebizitzaren gehiegizko okupazioari konponbidea emateko.
Familia ugarientzat, etxebizitza alokatu edo zaharberritzeko, dauden laguntzetarako diru-sarrera haztatuak handitzea, kontuan izanda babes ofizialeko etxebizitza bat eskatzeko eskatzen diren diru-sarrerak.
Familia ugarientzako kooperatiba araubideko etxebizitzen sustapena ematea.
Etxebizitzarengatiko kenkaria hobetzea, seme-alaben kopurua ere kontuan hartuz, eta mugak (urtekoa nahiz etxebizitzaren guztizkoa) ondorengo bakoitzarengatik %20 igoz.
4. arloa. BATERAGARRITASUNA
4.1. Enplegua eta prestakuntza
Familia guztiak
Beren kargura adingabeak dituzten familia guztien eskura jartzea beren beharrizanak asetzeko baliabide tekniko nahiz ekonomikoak, hartara familia eta lana eraginkortasunez bateragarri egin ahal dezaten.
Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarria izan daitezen sustatzea pertsonen zainketa (adingabeak, zaharrak edo mendetasuna dutenak) errazteari buruzko lan-araudian, eta Kontzilia programari eustea.
Kontziliazioaren arloan familiei laguntza emateko ekimenei eustea; esate baterako, teknologia berriekin laguntza-baliabideak eskaintzera bideratutako laguntzak, biztanleria osoari eta familia-eredu desberdinei zuzendutakoak.
Lan ordutegiak eskola ordutegien arabera egokitzea, eta aitorpen publiko eta pizgarri fiskalak ematea beren plantilletan kontziliazio-neurri horiek errazten dituzten enpresei: ordutegi malgutasuna, baimenen zabalpena, enpresaren kargurako prestazioak eta abar.
Seme-alabak zaintzeko eszedentziarako eta lanaldi murrizketarako laguntzak haztatzea, eta haiek handitzea haietara biltzen den pertsonak daukan seme-alaba kopuruaren arabera.
"Kontzilia” kenkaria aplikatzea beren seme-alabak artatzeko eta zaintzeko etxean zaintzaile bat kontratatu behar duten familiei, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzeko.
Familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko politikak zabaltzea jada jardunean ez dauden pertsonen artean, "amona esklaboaren" sindromea saihesteko, eta prestakuntza-neurrien nahiz bestelakoen bitartez adineko pertsonengan dagoen talentuari probetxu handiagoa ateratzeko.
Doako haurtzaindegi zerbitzuak eskaintzea prestakuntza eta laneratze prozesuetan dauden pertsonei, gizartean esku hartzeko entitateen bitartez.
Diruz lagundutako aisiako jarduerak sustatzea irakaskuntzarako zentro publiko nahiz itundu pribatuetan, oporraldietan, ordutegiak familia-beharren arabera egokituz, bizitza pertsonala, lana eta familia ahal den modurik onenean bateragarri egiteko.
Haur hezkuntzako postuen eta zentroen eskaintza malgutzea, kontziliazio politikekin koordinatuta, halako moduz non ordutegien, oporraldien, egokitzapen aldien eta abarren arloetan politika publiko koordinatua egongo den.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitea sustatzeko laguntzak bultzatzea ezgaitasuna duen seme edo alaba bat duten familientzat, terapia, kontsulta edo tratamenduetara joateko modua behar dutenean.
Laguntzea lan-araudian sar daitezela familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurri zehatzak, ordutegiak malgutuz mendetasuna duten pertsonak zaindu ahal izateko.
Familia ugariak
Bultzatzea hitzarmen kolektiboetan neurriak sar daitezela familia ugariaren titularrak diren langileak babesteko eta haiei erraztasunak emateko, mugikortasun geografikoari, lan-baldintzen funtsezko aldaketei eta lan-kontratuak azkentzeari dagokienez4.
Gurasoen lan kontrataziorako pizgarriak ematea (arreta berezia eskainiz familia ugariei), hori sustatzen duten enpresei hobari gisa zerga-desgrabazioak emanez, zeren eta Gizarte Segurantzak enpresei amatasun-baimena eta ondoren lanera sartzen ziren emakumeengatik ematen zien hobariak kendu baitira5.
Familia ugariei aisiako eta kulturaren arloko jardueretan sartzeko lehentasuna ematea (esate baterako, Arabako Foru Aldundiak antolatzen dituen kanpamendu edo udalekuak), zeren eta bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko zailtasuna zenbait eta seme-alaba gehiago izan orduan eta handiagoa baita.
Familia hartzaileak edo/eta adopziozkoak
Lanaldi murriztuei eta eszedentziei buruzko araudia berregitea, eta adingabearen adina baino familian daraman denbora kontuan izatea.
Amatasun bajak luzatzea (borondatez eta amek eskatuta) egokitzeko denbora gehiago behar duten familien kasuan.
Figura berariazko bat sortzea (amatasun eta aitatasun baja berezia) nazioarteko adopzioetarako behar diren bidaiak egiteko aldia hartzeko.
4.2. Aisia eta kultura
Familia guztiak
Zahartze aktiboa eta aitona-amonek familiarako erreferente positibo gisa duten eginkizuna bultzatzea.
Belaunaldien arteko bizikidetasunerako espazioak eta programak bultzatzea. Familien dibertsitatearen arloko hezkutzak belaunaldien arteko ezagutza bultzatu behar du. Beste belaunaldiekin bizikidetasunean egoteak eta elkarrekin ikasteak aberasgarri gertatu behar dute bai haurrentzat bai adineko pertsonentzat.
Doako kirol aisiako eskaintza publiko bat sustatzea, kontuan izanda familien beharrak eta haien bizitokia, zeren eta eskola publikoaren kostua pixkanaka handitzen ari baita (esate baterako, gaur egun ez da laguntza ekonomikorik ematen opor garaietako udalekuetarako).
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
Hezkuntza-laguntzako eta aisiako baliabideak eta zerbitzuak sustatzea, ezgaitasuna duten adingabeei zuzenduak, zeren eta gaur egun horiek eskasak baitira, bereziki, egoitza-zerbitzuetako atsedenaldien ondoriozko aldizkotasunari dagokionez.
Familia ugariak
Familia ugarien aukera berdintasuna erraztea, bertako kultura eta ohiturak ezagutzeari eta haietaz gozatzeari dagokienez, eta diru-laguntzak ematea hori bultzatzen duten espazio eta jardueretarako: aterpeak, euskaltegiak, kultur obrak, kirol instalazio eta jarduerak eta abar.
Familia homoparentalak
Seme-alabak dituzten familia homoparentalentzat topaguneak bideratzea.
Familia eta kultura-artekotasuna
Ijito-familien parte-hartzea eta kultura-artekotasuna sustatzeko espazioak bideratzea, eta familiei beren hizkuntzan laguntza ematea kultura-arteko prozesuetan.
5. arloa. HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZATZEA
Familia guztiak
Errenta estandarizatuaren sistema sartzea ikasleak ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan onartzeko irizpideetan, bai eta unibertsitate-beketan eta unibertsitatez kanpoko beketan ere.
Testuliburuen eta curriculum materialen kudeaketa solidarioko programa zabaltzea ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztietara zabaltzea, gutxienez ere derrigorrezko hezkuntzan, gurasoek beren seme-alaben kualifikazioa dela-eta daukaten aukera-askatasuna bermatuz.
Bermatzea Haur eskoletako eta ikastetxeetako egokitze-aldiak haurraren beharrari egokitzen zaizkiola berariaz, haiek ezinbestez luzatu behar izan gabe.
0 eta 3 urte arteko haurrak artatzeko zerbitzu publikoak zabaltzea, eta beste herrialde batzuetako jokabide egokiak txertatzea: haurtzaindegi gisa egokitutako herritar zentroak, ekimen komunitarioak (familia elkartuak), lehendik dauden hezkuntza azpiegiturez baliatzea eta abar.
Haur-etxeak proiektu pilotua ebaluatzeko prozesua egitea, haren eragina eta balizko zabaltzea ezagutzeko.
Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko 0 eta 3 urte arteko etapa betetzeko postu publikoen kopurua (haur eskolak) handitzea, goizeko ordutegian gutxiegi erabilita dauden espazioak aprobetxatuz xede horretarako eta postuen eskaintza arrazionalizatuz, halako moduz non ez den gertatuko toki batzuetan (hiriak) postu gutxiegi daudela eta beste batzuetan (herriak), berriz, ez dela eskaintza betetzera iristen.
Laguntza ekonomiko handiagoa egon dadila bultzatzea eta ikastetxe publikoetan 2 urteko haurrentzako goiztiarren zerbitzua sustatzea.
Eskola porrotari aurre egiteko eta haren aurka jarduteko neurriak sustatzea, hezkuntzaren arloaren eta gizarte zerbitzuen arteko erakundeen arteko koordinazioa hobetuz bikoiztasunak saihesteko, gastua arrazionalizatzeko eta programa efizienteagoak sortzeko.
PFEZa ordaindu behar ez duen gauzazko ordainsari gisa hartua izateko egun dagoen 1.000 euroko muga kentzea, langileen seme-alaben haur hezkuntzako lehen zikloko zerbitzuari dagokionez. zeren eta muga horrek ez baitu kontuan hartzen seme-alaben kopurua, eta hura zabaldu ahal izatea baita derrigorrezko irakaskuntza osora eta batxilergora ere.
Hezkuntzarako beherapenak eta laguntzak ezartzea familia guztientzat, bi aldagairen arabera: familiaren diru-sarrerak eta familiaren gastuak.
Baliabide batzuk garatzea (online) familiei informazio osoa eta eguneratua emate aldera hezkuntzaren arloko laguntza, baliabide eta zerbitzu publikoei buruz, eginbehar horretan lagungarriak izateko.
Seme-alabak dituzten familiei informazioa, aholkua eta laguntza emateko programa publikoak sustatzea, bai eta EAEko familia-politikaren oinarri izan behar duten balore nagusiak direla-eta sentsibilizatzeko kanpainak ere.
Familiaren eta guraso izate positiboaren irudia zaintzea hedabide publikoetan, familiaren eginkizunen, amatasunaren eta aitatasunaren balorazio sozialaren aldeko, familiako kide guztiek etxearen zaintzan eta arretan eta dituzten erantzukizunen inguruko eta lana eta familia bateragarri egitea sustatzeko erakunde-kanpainen bitartez.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
Hezkuntza ondasun publikotzat hartzea, eta kalitatearen, parekotasunaren eta pertsona guztien berdintasunaren elkarrekiko mendetasuna sortzea.
Administrazioetatik lan egitea ezgaitasun mota desberdinak normalizatzeko, ezgaituen berariazko egoera babesteko eta eskubide osoko herritartasunaren eraikuntza sustatzeko.
Ingurune fisikorako, komunikaziorako eta informaziorako oztopoak kentzea, eta barrera psikologiko eta egiturazkoak ere deuseztatzea.
Modu sistematikoan, kide ezgaituak dituzten familientzako esperientziak elkarrekin trukatzeko jardunaldiak eta saioak egitea.
Familia hartzaileak edo/eta adopziozkoak
Ikastetxeetan, adingabe adoptatuentzat egokitze-aldi bat ezartzea, eskolara sartzen diren neskato-mutiko txikiekin egiten den bezala.
Guraso bakarreko familiak
Guraso bakarreko familien hezkuntzaren erabateko doakotasuna ezartzea, lehenengo seme-alabatik hasita.
Familia homoparentalak
Oro har eta zeharkakotasunez, familia-dibertsitatea eta dauden familia-eredu desberdinak sartzea ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako curriculumean eta hezkuntza-diskurtsoan.
Hezkuntzaren arloko profesionalak prestatzea familia-dibertsitateari buruzko aurreiritziak hausteko eta haren inguruan kontzientzia hartzeko.
Eskabide eta izapide administratiboetarako galdetegiak aldatzea: bekak, eskolara sartzea, jakinarazpenak eta abar, eta haiek familia-ereduei egokitzea.
Familia homoparentalak direla eta, herritar guztiei zuzendutako sentsibilizazio eta kontzientziazio sozialeko kanpainak sortzea.
6. arloa. LAGUNTZA SOZIO-SANITARIOA
Familia guztiak
Familiaren Agentzia bat garatzea, eredu frantsesa egokituta, eta hartan prestazioak eta zerbitzuak zentralizatzea, leihatila bakarreko sistema baten bitartez, esku-hartze integrala eskaintzeko, konpartimentu estankoak eta segmentazioa saihestuz.
Erakundeen eta sailen arteko integrazioa eta komunikazioa hobetzea, bai eta Administrazioaren eta hirugarren sektorearen artekoa ere, zerbitzuen zatikatzea eta bikoiztasunak saihesteko eta dauden baliabideak optimizatzeko.
Ingurunea dela eta, herritarren beharrizan sozio-sanitarioen eskala bat kontuan izateko beharrezkoa den ezagutza ematea Administrazioari: presakoak, garrantzitsuak eta bigarren mailakoak.
Estaldura publikoa duten programak ezartzea (PADI- Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren modukoak) haurren oftalmologiako, logopediako, psikiatriako, psikologiako eta abarreko anomaliak eta arazoak artatzeko, gero eta maizago gertatzen baitira.
Protokolo bat ezartzea, prebentzio selektibo eta parte-hartutakoan oinarritua, bazterketa arriskuan dauden edo/eta jokabide oldarkor edo disruptiboak dauzkaten seme-alaben familiei laguntzeko.
Baterako terapia psikologikoko zerbitzu publikoak eskaintzea familia-arazoak dauden egoeretan.
Arreta zentralizatuko ereduetan aurrera egitea, kasuaren kudeatzailearen figura ezartzearen bitartez.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten kideak dauzkaten familiak
Diagnosi duala (adimen-ezgaitasuna eta gaixotasun mentala) duten pertsonentzako gailuen diseinua eta arretarako sistema integral bat bultzatzea, beharrizanei erantzun egokia emateko alderdi desberdinetatik.
Adimen-ezgaitasuna duten pertsonentzako laguntza psikologiko eta psikiatrikoa sustatzea, bai esparru sozio-sanitariotik, bai Osakidetzaren planetatik.
Adimen-ezgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak babesteko sisteman lortutako aurrerapen eta lorpenei eta ezarritako eskubideei eustea.
Ezgaitasuna duten pertsonentzako arreta-zerbitzuen sarearen zabalpena indartu eta berriz hartzea, haietarako sarbidea erraztuz.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten pertsonei arreta eta laguntza emateko gailuak sortzea, familia horien beharrizan errealei erantzun eraginkor eta efizientea emango dietenak, esparru sozio-sanitarioko zerbitzuen zatikatzea saihestuz.
Ezgaitasun egoeran dauden haurrak dauzkaten familiei zuzendutako laguntza-programak garatzea, bai eta ezgaitasuna duten adingabeentzako garapen- eta autonomia-proiektuak ere.
Familiei laguntza beren hizkuntzan eman dakien sustatzea, jakinda interpreteak eta zeinuen lengoaiako itzultzaileak behar direla.
Etxeko laguntza-zerbitzuan arreta-orduen kopurua handitzea.
Etxeko Atseden Zerbitzua praktikan jartzea (orduka etxean laguntza emango duten langileak) une jakin batzuetan, eta atseden-egonaldien zerbitzu malguak ezartzea, ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten familien beharrizanen araberakoak.
Ezgaitasuna edo/eta mendetasuna duten pertsonen zaintzaileak direnentzako esku-hartze psikologikoko programak sustatzea.
Psikoestimulazio kognitiboko programa eta tailerrak eskaintzea, diagnostikoa izan eta lehen urteetan dementziak dituzten pertsonen narriatzeak aurrera egin dezan saihesteko edo narriatze hori mantsotzeko.
Alzheimerra duten pertsonentzako berariazko osasun txartel bat abian jartzea. Txartel horretan bai gaixoa bera, bai haren zaintzaile nagusia identifikatuko dira, sarreretan eta kontsultetan jarduketa-protokolo berariazko bat ezartze aldera.
Osasun zentroetan terapia okupazionaleko programak eskaintzea, mendetasun edo/eta ezgaitasun egoeran dauden pertsonei arreta integrala eskaintze aldera.
EAEn Alzheimerra duten pertsonen errolda bat egitea, zerbitzu eta zentro sozio-sanitario guztientzat komuna izango den datu-base batean.
EAEko osasun zentro publikoetan dementzietan espezializatutako zentro edo arloak irekitzea.
Berariazko protokolo eta jarduketak sartzea Familiei Laguntzeko Planean ageri diren ekintza guztietan, ezgaitasuna duten pertsonei zuzenduak, haien autonomia pertsonala defendatze aldera.
Mendetasuna ebaluatzeko sistema berritik planteatzea. Mendetasunaren gaur eguneko ebaluazioa arbitrarioa eta desdoitua dela jotzen da (behar liratekeenak baino gradu txikiagoak ematen dira), eta ebaluazio hori funtsezkoa da, zeren eta beste zerbitzu batzuk eskuratzeko gakoa baita.
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonentzako larrialdiko arretan koordinazioa hobetzea, bai eta babesgabetasun egoeran dauden haurren kasuan, tokiko mailan.
Berariazko protokolo eta jarduketak sustatzea Familiei Laguntzeko Planean, ezgaitasuna duten pertsonei zuzenduak, haien autonomia pertsonala defendatze aldera.
Haurren osasun arazoetarako arreta sustatzera bideratutako jarduketak garatzea, estaldura publikoa emanez haurren oftalmologiako, logopediako, psikiatriako, psikologiako eta abarreko arazoei, gero eta maizago gertatzen baitira.
Familia ugariak
Seme-alaba bakoitzarengatiko osagarri bat ezartzea (guraso bakarreko familiei ematen zaienaren antzekoa) Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan, zeren eta hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiei zenbateko bera ematen baitzaie.
Familia ugariak kolektibo ahul gisa kontuan izatea osasun koordainketaren berezitasunen barruan, eta pediatria-erabilerarako sendagaiak, txertoak edo osasun publikoak gomendatutako bestelako artikuluak diruz laguntzea, gizarte osasungarria bermatzeko ezinbestekoak baitira.
Familia bananduak edo/eta dibortziatuak
Egiazko bitartekaritza integralerako gailuak sortzea (familia bitartekaritzako kabineteak), doakoak, familia edo pertsona ukituei entzun eta sentsibilizatuko dituzten eta haiek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin (talde mistoak), eta ez soilik profesionalekin, integratuko dituzten langileekin. Proposatzen da familia bitartekaritzako zerbitzuak (gizarte zerbitzuak) eta epaitegi barruko bitartekaritza zerbitzua (justizia) gainjartzea.
Familia hartzaileak edo/eta adoptatzaileak
Familia hartzaileei jarraipena egiteko programa integral bat abian jartzea, espazio bakar bat jarriz familiek beren beharrizan desberdinetarako babesa eta erantzuna topa dezaten.
Familia eta kultura-artekotasuna
Familia berrelkartzeko programan sartuta dauden immigranteei laguntza ematera zuzendutako partaidetzazko prebentzioa sustatzea.
Bereziki arreta eskaintzea familia immigranteei sortzen ari zaizkien arazoei: guraso bakarrekoak izatea, adingabeak integratzea eta abar.
7. arloa. GARRAIOA
Familia guztiak
Bide publikoko aparkalekuetan, aparkaleku publikoetan eta abarretan haurdunaldiko hogeigarren astetik aurrera dauden emakumeentzat aparkaleku-plazak gorde daitezela bultzatzea.
Garraio publikoa (autobusa, trena, tranbia edo funikularra) egokitzea haurren orgetarako eta gurpil-aulkietarako gordetako behar adina toki izan ditzaten.
Familia ugariak
Lurralde historikoetan garraiorako dauden txartel edo billeteak batzea, halako moduz non, alde batera utzita norbera EAEko zein tokitan bizi den, edozein tokitan familia ugarien izaeraz baliatu ahalko den, garraio publikoa sustatzeari begira.
Tributuen arloko Koordinazio Organoa (TKO) eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak premiatzea Toki Ogasunei buruzko Araua alda dezaten, eta %90erainoko hobaria ematea familia ugariei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan, lurralde horretako udalerrietan.
8. arloa. JUSTIZIA
Familia bananduak edo/eta dibortziatuak
Banantze edo/eta dibortzio prozesuak batzea, bai eta sistema prozesala nabarmen aldatzen duten neurriak ere, hura errealitatera hurbilduz eta familientzako kostuak gutxituz.
Guraso-ahala egiaz balia dadila sustatzea eta, betebeharrak behin eta berriz eta justifikaziorik gabe betetzen ez badira, guraso ez-jagoleari guraso-ahala kendu ahal izatea.
Aitona-amonen eta biloben arteko harremanerako eskubidea bermatzea familia-banantzeen kasuetan, eta biloben eta aitona-amonen arteko harremanari euts dakiola sustatzea seme-alaben eta guraso bananduen artekoa errespetatzen den bezalaxe, hitzarmen arautzaile baten bitartez, erabaki judizialetan familia-ingurune zabalagoa kontuan hartuta.
Fiskaltzak neurriak alda ditzala sustatzea, baldin eta bisiten araubidea behin eta berriz betetzen ez bada edo/eta guraso jagoleak adingabea manipulatzen badu. Kasu horietan, proposatzen da adingabearen zaintza eta jagoletza beste gurasoari esleitzea edo, kasua bada, gizarte zerbitzuek esku hartzea, azken horri laguntzeko, guztiz behin-behinekoak diren neurriak kentzean azpimarra jarriz (aparteko kasuetan izan ezik).
Behar diren urratsak egitea banantze/dibortzioaren unean irabazpidezko ondasunen likidazioa lortzeko.
Behar diren ahaleginak egitea aparteko kasuetan konpentsazio-pentsioak emateko, betiere denbora-muga batekin. Halakoetan Estatua arduratu beharko da aparteko egoera horietaz baldintza duinetan.
Zaintza eta jagoletza partekatuaren aitorpena lortzeko lan egitea, seme-alabek denbora bera eman dezaten aitarekin eta amarekin eta gurasoek seme-alaben hezkuntzan eta osasunean parte-hartze efektiboa izan dezaten, betiere bilatuz bi ezkontideen ekarpen efektiboa egin dezatela adingabeen mantenuan, dauzkaten diru-sarreren proportzioan.
Familia homoparentalak
Agiri publiko eta ofizial desberdinak erakundeetan dauden famili ereduen dibertsitatearen arabera egokitzea: Erregistro Zibila (emakume ezkonduen seme-alabaren inskripzioa), Osakidetza, Estatistikako Institutu Nazionala, Enpleguaren Institutu Nazionala, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (amatasun-bajarako formularioak, ama ez-biologikoarentzako baimena, ospitaleko formularioak) eta abar. Izan ere, oraindik ere familia-eredu heterosexualari erantzuten diote.
Administrazio publikoko langileei prestakuntza ematea, eta zehazki justiziakoari (erregistro zibilak) Lagundutako Ugalketari buruzko 14/2006 Legeko 7.3 artikuluaren aplikazioari dagokionez. Artikulu hori, izan ere, lagundutako ugalketaren bidez jaiotako seme-alaben filiazioari eta haiek bi emakumeren bikote batek erregistro zibiletan inskribatzeari buruzkoa da.
1 Uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak ezarritako sistemak familia-errenta kideen eta familiaren osaketaren arabera hainbanatzen du.
2http://agipase.blogspot.com.es/. 2012-09-16ko prentsaurrekoa Seme-alabentzako pentsioen ez-ordaintzeek %19 eta %32 bitarte egin dute gora lau urtean.
5. Eranskina. Azterketa lana garatzeko tresnak
Ondoren, familiei laguntza emateko EAEko politika publikoen egoerari buruzko azterlana egiteko lehenengo informazioa lortzeko erabilitako tresnak aipatzen ditugu.
Eranskinak honako tresnak biltzen ditu:
EAEko entitate sozialei elkarrizketak egiteko gidoia.
EAEko herri administrazioei elkarrizketak egiteko gidoia.
EAEko entitate sozialekin eztabaida-taldeak (focus groups) sortzeko gidoia.
Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseiluaren bilera egiteko gidoia.
EAEko entitate sozialei zuzendutako galdetegia (online bidalketa).
EAEko herri administrazioei zuzendutako galdetegia (online bidalketa).
Familiaren arloko Europako elkarteetarako galdetegia (online bidalketa).
EAEKO ENTITATE SOZIALEKIN ELKARRIZKETAK EGITEKO GIDOIA |
ELKARRIZKETA TESTUINGURUAN JARTZEA
Azterlanaren helburuen eta prozesu metodologikoaren aurkezpena.
EAEN FAMILIAREN ARLOAN EGITEN DIREN POLITIKA PUBLIKOEN BALORAZIO OROKORRA
EAEn familiaren arloan egiten diren politika publikoen balorazio orokorra.
Nahikoak dira ala ez dira nahikoak? Honi buruz ari gara:
– Arau-esparrua.
– Baliabideak edo zerbitzuak.
– Laguntza ekonomikoak, diru-laguntzak, beherapenak.
Egokiak dira ala ez dira egokiak EAEko familien beharretarako?
EAEKO FAMILIAREN ARLOKO POLITIKA PUBLIKOAREN INDARGUNEAK ETA AHULGUNEAK
EAEko familiaren arloko politika publikoen indarguneak, sendotasunak eta aukerak.
Ahulguneak eta hobekuntza arloak EAEko familiaren arloko politika publikoetan.
FAMILIAREN ARLOKO ENTITATE SOZIALEN ESKAKIZUN ETA BEHAR ZEHATZAK
EAEko familien behar zehatzak.
Familiaren arloko entitate sozialek EAEko herri administrazioei egiten dizkieten eskariak.
ELKARRIZKETAREN ITXIERA
Laburpena eta elkarrizketatutako pertsonak aztertutako gaiei buruz egindako beste ohar batzuk.
Prozesuan eman beharreko hurrengo urratsak.
Esker-erakutsia.
EAEKO HERRI ADMINISTRAZIOEKIN ELKARRIZKETAK EGITEKO GIDOIA |
ELKARRIZKETA TESTUINGURUAN JARTZEA
Azterlanaren helburuen eta prozesu metodologikoaren aurkezpena.
FAMILIAREN ARLOKO POLITIKEN ILDO ESTRATEGIKOAK (kasuko eskumenen arabera)
Zerbitzu, baliabide eta laguntzetarako orientabideak. Eskumeneko familia-politiken helburuak eta filosofia.
Arloan edo zerbitzuan landutako esparru nagusiak.
Arlotik / zerbitzutik garatzen diren familia-politiken justifikazioa.
Garatzen / abian jartzen / diren edo eskura dauden programa nagusiak.
Erantzuna ematen zaien behar nagusiak.
KOORDINAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen zein beste arlorekin koordinatzen den familia-politikekin lotutako alderdietan. Nola koordinatzen diren.
Zein beste erakunderekin koordinatzen den familia-politikekin lotutako alderdietan. Nola koordinatzen diren.
Familiaren arloan lan egiten duten entitate sozialekiko harremana (koordinazioa)
Erakunde-koordinazioaren eta entitate sozialekiko koordinazioaren arloko ahulguneak eta hobekuntza-arloak.
ETORKIZUNERAKO ORIENTABIDEAK, HOBEKUNTZA ARLOAK
Eskumeneko familia-politiken hobekuntza arloak.
Zertara orientatu behar diren familia-politikak etorkizunari begira.
Familia-politikak eta beste autonomia erkidegoetako edo EBkoekin alderatuta.
Epe ertain eta luzean, familia-politiketarako zuzkidura ekonomikoa, mantenduko da, handituko da edo gutxituko da?
ITXIERA
Laburpena eta elkarrizketatutako pertsonak aztertutako gaiei buruz egindako beste ohar batzuk.
Prozesuan eman beharreko hurrengo urratsak.
Esker-erakutsia.
EAEKO ENTITATE SOZIALEKIKO EZTABAIDA-TALDEETARAKO GIDOIA (FOCUS GROUPS) |
TALDEA TESTUINGURUAN JARTZEA
Azterlanaren helburuen eta prozesu metodologikoaren aurkezpena.
Eztabaida-taldearen helburuak:
– Entitateen artean, bai berariazko elementuen bai elementu komunen identifikazioan sakontze.
– Ekintzarako berariazko proposamenak.
BERTARATUAK AURKEZTEKO ERRONDA
EAEN FAMILIAREN ARLOAN EGITEN DIREN POLITIKA PUBLIKOEN BALORAZIO OROKORRA
EAEko familientzako politika, baliabide, zerbitzu eta laguntzen balorazio orokorra (bizipenetik eta esperientzia profesionaletik abiatuta emandako iritzia).
PEredu gisako galderak: Nahikoak dira ala ez dira nahikoak? Egokiak dira ala ez dira egokiak EAEko familien beharretarako? Eta abar.
EAEKO FAMILIAREN ARLOKO POLITIKA PUBLIKOAREN INDARGUNEAK ETA AHULGUNEAK
Ahulguneak eta hobekuntza arloak EAEko familiaren arloko politika publikoetan (baliabideak, zerbitzuak, laguntzak eta abar).
EAEko familiaren arloko politika publikoen indarguneak, sendotasunak eta aukerak (baliabideak, zerbitzuak, laguntzak eta abar). Eredu gisako galderak: bereziki baloratzen diren elementuak, urteetan izandako bilakaera...
FAMILIAREN ARLOKO ENTITATE SOZIALEN ESKAKIZUN ETA BEHAR ZEHATZAK
Familien eskakizun zehatzak eta EAEko herri administrazioei egindako eskariak.
Berariazko neurriak proposatzea.
EZTABAIDA-TALDEAREN ITXIERA
Taldearekiko alderdi komunei buruzko feedbacka. Zehaztapenak, zuzenketak eta abar.
Esker-erakutsia eta prozesuaren agenda.
ARARTEKOAREN HAURREN ETA NERABEEN KONTSEILUAREN BILKURARAKO GIDOIA |
0. BLOKEA: TESTUINGURUA ETA ABIAPUNTUA
Azterlanaren helburuen aurkezpena.
Kontseiluaren helburua gaurko saiorako: zein den nerabeek familia-ereduei buruz daukaten pertzepzioa eta, hortik hasita, haien behar eta eskakizun nagusiak identifikatzea.
1. BLOKEA: SARRERA: FAMILIA EREDUAK
Zer da zuretzat familia bat?
Zein familia mota ezagutzen duzu?
Dinamika: Eztabaida irekia. Elkarrekin egindako gogoeta. Arartekoaren erakundeko langileek familia-eredu batzuk iradoki ahalko dituzte eta haiei buruz galdetu (adibideak jarri).
2. BLOKEA: FAMILIETAN DETEKTATUTAKO ZAILTASUN EDO/ETA BEHAR NAGUSIAK, NERABEAREN IKUSPUNTUTIK
Familia-eredu desberdinetan detektatutako zailtasun edo behar nagusiak: zein dira zure kezka nagusiak (seme-alabei, adineko pertsonei, ezgaitasuna duten pertsonei, gaixoei edo mendetasuna duten pertsonei dagokienez)? zer “egosten” ari da familietan?
Dinamika: Parte-hartzaile bakoitzak zailtasun, kezka edo behar bat idatziko du kartoi mehe batean, eta paretan itsasten joango dira. Gehienez ere, 3 ideia (3 kartoi mehe) pertsona bakoitzeko. Behin paretan itsatsita, pertsona bakoitzak gainerakoei azalduko die zertan den ideia bakoitza. Argitzeko eta ikertzeko eztabaida txiki bat, beharrezkoa bada.
Lehentasuna ematea EAEko familia-politikekin zerikusia dutenei (zerbitzuak, baliabideak, laguntza ekonomikoak, zerga-arintzeak).
Dinamika: Arartekoaren erakundeko langileen laguntzarekin, eztabaida ireki batean identifikatzen joango dira Herri Administrazioak, bere familia-politiken bitartez, lan ditzakeen beharrak (taldearen iritziz 10 garrantzitsuenak nabarmendu). Kartoi meheak bi multzotan jarriko dira: zein bai eta zein ez. Onena litzateke hortik aurrera lan egitea soilik Administrazioak bere familia-politiken bitartez lan ditzakeen beharrekin.
3. BLOKEA: AURKITUTAKO BEHARRAK ASETZEKO PROPOSAMENAK
Zein dira zuen proposamenak Administrazioak behar horiei estaldura eman ahal izan diezaien?
Dinamika: Identifikatutako beharrak estaltzeko administrazioek abian jar ditzaketen konponbideak edo/eta neurriak proposatzea. Kartoi mehe batean, neurri edo konponbide bat idatzi eta haiek kasuko beharraren ondoan jarri. Behar bakoitzerako neurri bat baino gehiago egon daiteke. Behin haiek dagokien tokian itsatsita, pertsona bakoitzak azalduko du zein diren taldeari proposatutako neurriak. Eztabaida ireki batean eztabaidatu eta argituko dira, beharrezkoa bada.
Euskadiko familiei laguntzeko politika publikoen egoerari buruzko azterlana:
Entitate sozialentzako galdetegia
Herri administrazioentzako galdetegia
Research about family policies, europe/basque country comparison