2. Nazioarteko araudia
Aurreratu daiteke Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalakdagoeneko jasotzen dituela, 16. artikuluan, familiari buruzko lehen aipamenak, honakoa dio-eta: “Gizonek eta emakumeek (…) ezkondu eta familia osatzeko eskubidea dute, inolako murrizketarik gabe, arraza, naziotasuna edo erlijioarengatik; halaber, eskubide berberak izango dituzte, ezkontzako unean, ezkontzak iraun bitartean eta ezkontza desegitean”. Horrez gain, “ezkongaien adostasun askeaz eta osoaz baino ezin izango da ezkondu. (…) Familia gizartearen elementu naturala eta funtsezkoa da eta gizartearen eta estatuaren babesa jasotzeko eskubidea dauka”.
1948ko aipamen bat denez, adierazpen hori familiaren eredu klasiko baterantz zuzentzen da. Dena den, nazioarteko ordenan ezartzen duen parametroak, jarraian ikusiko dugunez, zalantzarik gabe familiak gure ingurunean daukan esparru juridikoari eragiten dio.