5. Familiei laguntzeko neurrien azterketa, mendetasunari dagokionez
Mendetasunaren gaineko prestazioak bi talde handitan banatzen dira: batetik, prestazio ekonomikoak daude (adibidez, pertsonak kontratatzeko laguntzak edo diru-laguntzak, zuzenak edo zerga-desgrabazioen bidezkoak), eta, bestetik, zerbitzuak dauzkagu (baliabideak, programak, azpiegiturak, eta abar), hiritarren esku jartzen direnak mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko, bai arreta-sare formalen bidez, bai ez formalen bidez.
Dualtasun hori, era berean, Europako familia-elkarteen eskaria ere bada (COFACE, 2011). Izan ere, zaintza formaleko, ez formaleko edo bien nahasketako sistemen artean aukeratu nahi dute, familia eta lana uztartzeko aukera ematen dieten familia-zaintzarako sistemak eskuratu ahal ditzaten beraiei egokien iruditzen zaien eran, betiere diru-laguntzak ez badira estatuak gai honetan duen erantzukizuna ordezteko erabiltzen.
Azaldu beharra dago, nahiz eta txosten honetan zehar bereizi egin diren menpeko pertsonen eta ezgaitasunen bat dutenen babes publikoak (alde nabarmenak daudelako garapen-bidean dauden herrialdeen artean eta azpi-talde hauetako bakoitzari emandako laguntzaren ibilbidean eta azterketa berezia askoz argiagoa delako banakoen egoerei buruz), bi babes publikoak, orokorrean, modu bakarrean gauzatzen direla.
Izan ere, bi kasuetan mendetasun-mailaren araberakoa da baliabide edo diru-laguntza jakin baterako sarbidea. Hau da, adina edozein izanda ere, prestazioa eskuratzeko elementu erabakigarria mendetasun-mailaren balorazioa da.
Ondorioz, laugarren kapituluan aztertutakoaren ildotik, mendetasunaren balorazioa funtsezkoa da prestazioak eskuratzeko gakoa delako, eta horrexegatik izan du horrenbesteko garrantzia (lehen ere ikusi dugun bezala) hirugarren sektoreak txosten hau egiteko prozesuan erakutsi dituen eskarien artean.
Jarraian labur-labur aztertuko dira sare formalean eta ez formalean dauden baliabideak, haurtzaroari buruzko kapituluan egin den bezala, diru-laguntzak edo baliabide eta zerbitzuak diren kontuan hartuta.
5.1. Diru-laguntzak
A. Baimen ordainduak
Jaiotza edo adopzioaren kasuistiken kasuan ez bezala (gurasoen baimen ordainduak baitaude), Europako herrialde gehienek ez dute aitortzen ezintasunen bat duten edo osasun-egoera larri-larrian dauden senideentzako arreta-baimenik.
“Familiaren barruan gobernuek prestazio ez formalak (batez ere une jakinetan) aitortzeko bidean aurrera egiteko beharra” (COFACE, 2011) Europako familia-elkarteen aldarrikapen nagusietako bat da. Azken horiek apustu garbia daukate “estatu-kideei familia zaintzeko gutxienez hiru hilabeteko baimen bat emango dien legedi europarra garatzeko orduan, gutxienez gaixotasun-bajaren mailan ordainduta eta lanari eta gizarte-prestazioei dagokienez babestuta”.
Esparru europarrean, Finlandian eta Frantzian esaterako, menpeko pertsonak zaintzen dituztenei ordaintzeko sistemak dauzkate. Era berean, Espainian ere badago figura hori, nahiz eta salbuespen bat den (teorian) araua baino gehiago.
EAEn Europa mailako sistema aitzindaria jarri da arlo horretan, lehen urratsak eman baitira mendetasunen bat duten edo osasun-egoera larrian dauden senideen zaintza aitortzeko bidean (mendetasun-egoeran edo larritasun handian dauden senideak zaintzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzen bidez, lana eta familia uztartzeko xedez), familia eta lana uztartzen laguntzeko, gizon eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatuz.
Laguntza horien barruan sartzen dira lanaldi-murrizketa eta eszedentzia mendetasun-egoeran dauden familientzat, 2.000 eta 3000 euro arteko zenbatekoekin urteko mendetasun-egoeretarako eta 800 eta 1.000 euro arteko zenbatekoekin osasun-egoera larrietarako, 2010eko ekainaren 30eko aginduak 177/2010 Dekretuan aurreikusitakorako adierazten duen bezala.
Laguntza-tipologia honek, orokorrean, Europako familia-elkarteen gomendioak betetzen ditu, azken horiek lan-murrizketa partzialen alde egiten baitute (EAEko kasuan bezala) lanaldi osoko eszedentzia luzeen alde baino gehiago. Diotenez, horrelako baimenek “aukera eman behar dute mendetasun-egoeran, gaixotasun larriekin, ezintasundun senideekin eta abar dauden pertsonei laguntzeko eta nahikoa malguak izan behar dute, hala nahi izanez gero, lanarekin eta arreta-sistema formalekin bateragarri izateko” (COFACE, 2011).
Malgutasuna, lana uztartzeari begira, ezinbestekoa da arrakasta lortzeko. Izan ere, honakoak lortu behar dira:
Hala ere, familia ahulentzat (esaterako, gurasokide bakarrekoentzat edota errenta baxua dutenentzat) arazoak sortzen dituzten diru-laguntzak dira. Izan ere, koordinatzaileak berak dioenez, “ordainketa-mailaren eta gizarte-laneko babesaren bermea oso garrantzitsua da orokorrean, baina kritikoa da familia ahul batzuentzat, adibidez, gurasokide bakarreko familientzat, beraiek batira ahulezia-egoera handienean daudenak, familia-sare txikiagoa eta diru-sarrera baxuagoak dituztelako eta figura heldu bakarrak dauzkalako diru-sarrerak. Ondorioz, bazterkeria-arriskuan geratzeko aukera gehiago dute” (COFACE, 2011).
B. Diru-laguntza zuzenak eta zerga-desgrabazioak
Aitzitik, diru-laguntzak (bai zuzenak, bai, bereziki, zerga-sistemaren bidezkoak) ohikoagoak dira. Horiek aztertu ahal izateko garrantzitsua da administrazioan bi multzo handitan kudeatu daitezkeela kontuan hartzea:
Lehen multzoan haurren estaldura sartzen da, hau da, orokorrean, 16-18 urtera artekoa, haurrei buruzko atalean eta 2. eranskineko 4. taulan sakonago aztertu dena.
Europako herrialdeek orokorrean berariazko osagarriak aurreikusten dituzte ezintasunen bat duten haurrentzat, bai zenbatekoan (oinarrizko zenbatekoa bikoizten dute), bai onura ekonomikoen sarbidean. Berez, errenta baxuekin batera, diru-laguntza zuzena eskuratzeko prestazio ez unibertsalak dituzten herrialdeetan aurreikusitako elementuetako bat da.
Bigarren multzoan 16-18 urtetik aurrerakoentzako diru-laguntzak aurreikusten dira, lan egiteko adinean zehar eta erretiratu ondoren (gaixotasunekin lotutako mendetasunen kasuan, adibidez, gaixotasun neurodegeneratiboekin lotutako kasuetan). Talde honetan bi diru-laguntza mota uztartu ohi dira:
Horrelako diru-hornidurak ere nabarmen aldatzen dira herrialdeen arabera, bai prestazioren unibertsaltasunari dagokionez, bai eskuratzeko bideari eta zenbatekoari dagokienez. 2. eranskineko 9. taulan kontsultatu daitezke datuok zehatzago, baina esan genezake herrialde europar bakan batzuek soilik eskaintzen dituztela horrelako neurriak (Frantzia, Alemania, Danimarka edo Herbehereak), orokorrean hilean 400 € eta 1.300 € arteko zenbatekoekin.
Espainian, mendetasunaren ondoriozko prestazioetarako eskubide subjektiboa aitortuta dagoen arren (eta, ondorioz, sistema unibertsala denez, nahiz ez doakoa, baliabide jakin batzuk ordaindu egin behar baitira pertsona onuradunaren gaitasun ekonomikoaren arabera), betearazpen-maila oso desberdina da bizilekuko autonomia-erkidegoaren arabera, EAE izanik autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen betearazpen-maila altuena duenetakoa bat.
Autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko prestazioak zerbitzuak (gauzazko prestazioak) edo diru-laguntzak (diruzko prestazioak) izan daitezke. Lehenengo horiek lehentasuna dute diruzko prestazioen gainetik, nahiz eta hori, edonola ere, dauden zerbitzuen eraginkortasunaren eta nahikotasunaren araberakoa izango den. Horrenbestez, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko legeko 14.2 artikuluari jarraiki, mendetasunari arreta emateko prestazioei dagokienez, honakoa ezartzen da: “15. artikuluko katalogoko zerbitzuek lehentasuna izango dute eta autonomia-erkidegoetako gizarte-zerbitzuen sareko eskaintza publikoaren bidez emango dira, behar bezala egiaztatutako zerbitzu edo zentro publiko edo pribatu hitzartuen bidez”.
5.2. Zerbitzuak eta baliabideak
A. Baliabide-mota nagusiak. Sistema formalak eta ez formalak
Txosten honetan aztertutako beste prestazio batzuetan bezala, mendetasunari buruzkoak ere asko aldatzen dira herrialde europarraren arabera. Camacho, Rodríguez y Hernándezen (2007) esanetan, alde esanguratsuak daude prestazioaren aitorpenari, jasotako modalitateei, erabilitako sare-motari, zerbitzuaren unibertsaltasunari edo ordainketa-moduari dagokienez. Herrialdeen profilen azterketa banakatua eginez gero, estatu europarrek mendetasunari arreta emateko baliabide desberdinak eskaintzen dituzte (herrialdeen eredu desberdinak 2. eranskineko 10. taulan ikus daitezke), txosten honetan etxean bertan edo etxetik kanpo ematen diren kontuan hartuta bildu direnak.
Horrenbestez, batetik etxeko zaintzarekin lotutakoak daude, orokorrean senideak partzialki konpentsatzen dituzten diru-laguntzen bidez ematen direnak, nahiz eta herrialde batzuek (adibidez, eskandinaviarrek) zerbitzu profesionalak ezartzen dituzten (erizaintzakoak eta bestelakoak) etxean arreta eskaintzeko.
Bestalde, menpeko pertsonei etxetik kanpo arreta emateko baliabideak daude, batez ere eguneko zentroak, egoitza-zentroak, lanbide-zentroak eta abar.
MENDETASUNARI ARRETA EMATEKO BALIABIDE NAGUSIAK EUROPAN |
---|
Etxeko laguntza Diru-laguntzak Diruzko hornidurak dira eta menpeko pertsonarentzat (edo eguneroko bizitzako gaitasunak galdu dituenarentzat) eta horien ardura duten senideentzat izan daitezke. Lehen kasuan, orokorrean estatuko sistemak onartutako hornitzaile-mailaren (hornitzaile ziurtatuak) prestazio jakin bat eskuratu ahal izateko erabiltzen dira, horrek erabakitzeko askatasun altua ematen baitie erabiltzaileei. Nahiko komuna da eredu kontinentaleko herrialdeetan (Austria, Erresuma Batua) eta eskandinaviarretan. Bigarren kasuan, menpeko pertsona bere kargura duen familiaren zerbitzuak eskuratzeko kostuak (edo diru-sarreren galera) konpentsatzeko erabiltzen da (herrialde batzuetan pertsonak berak kobratzen du eta beste batzuetan familiak). Eredu mediterraneoan gehiago ematen da, Italian edo Espainian kasu. |
Etxeko zaintza Arreta-sare ez instituzionalaren barruan, herrialde eskandinaviarrak eta kontinentalak menpeko pertsona bere etxean edukitzearen aldekoak dira (baita mendetasun altuko egoeretan ere). Horretarako, etxean zaintza soziosanitarioa (erizaintza, fisioterapia, konpainia pertsonala eta abar) emateko sistemak, etxea egokitzeko laguntzak eta laguntza teknikoak ematen dira. |
Erkidegoko beste zerbitzu batzuk Gutxiago ikusten diren arren, herrialde batzuek konpainiarako, auzoan laguntasunak bilatzeko, garraio publikoan konpainia egiteko, garbitegirako eta abarretarako zerbitzuak ezartzen dituzte. Orokorrean, hirugarren sektoreko erakundeek ematen dituzte eta etxean bertan edo erkidego-zentroan eskaintzen dira (sozialak edo anbulatorioak). |
Etxetik kanpoko arreta Eguneko zentroak eta lanbide-zentroak Eguneko zentroak egunez arreta emateko ekipamenduak dira eta menpeko pertsonak arreta soziosanitarioa (fisioterapia, errehabilitazioa, estimulazio psikosoziala, ileapaindegia, higienea eta abar) jasotzen du lan-ordutegian (normalean 8:00ak eta 19:00ak bitartean), gero bere etxera bueltatu nahiz senideen etxean bizi bada ere. |
Orokorrean, mendetasun-etapa neurtuetan erabiltzen dira eta kudeaketa eta titulartasun publikokoak nahiz eskaintza publikokoak izan daitezke, baina erakunde pribatuek kudeatzen dituzte (herrialdearen arabera irabazi asmoz edo irabazi asmorik gabe). |
Egoitza-zentroak Mendetasun altuagoko egoeretarako egoitza-ekipamenduak daude. Horietan, ostatuaz gain, eguneko zentroko zerbitzu berberak eskaintzen dira. Normalean erkidego-izaera altua dute. Baztertu egin da hiri-inguruetatik kanpoko egoitza-zentro handien eredua. Neurri apalagoan, egoitzez gain zaintzapeko apartamenduak (mendetasun-maila baxuagoa duten eta autonomia gehiago izan dezaketen pertsonentzat) eta etxe partekatuak (elementu esperimentalagoekin) bezalako ereduak daude. |
Garraio egokitua Lehen aipatutako zentroetara joateko edo mendetasundun pertsonen mugikortasuna errazteko, garraio egokitutako sistemak ezartzen dira. |
Diru-laguntzak
Diruzko hornidurak dira eta menpeko pertsonarentzat (edo eguneroko bizitzako gaitasunak galdu dituenarentzat) eta horien ardura duten senideentzat izan daitezke.
Lehen kasuan, orokorrean estatuko sistemak onartutako hornitzaile-mailaren (hornitzaile ziurtatuak) prestazio jakin bat eskuratu ahal izateko erabiltzen dira, horrek erabakitzeko askatasun altua ematen baitie erabiltzaileei. Nahiko komuna da eredu kontinentaleko herrialdeetan (Austria, Erresuma Batua) eta eskandinaviarretan.
Bigarren kasuan, menpeko pertsona bere kargura duen familiaren zerbitzuak eskuratzeko kostuak (edo diru-sarreren galera) konpentsatzeko erabiltzen da (herrialde batzuetan pertsonak berak kobratzen du eta beste batzuetan familiak). Eredu mediterraneoan gehiago ematen da, Italian edo Espainian kasu.Etxeko zaintza
Arreta-sare ez instituzionalaren barruan, herrialde eskandinaviarrak eta kontinentalak menpeko pertsona bere etxean edukitzearen aldekoak dira (baita mendetasun altuko egoeretan ere).
Horretarako, etxean zaintza soziosanitarioa (erizaintza, fisioterapia, konpainia pertsonala eta abar) emateko sistemak, etxea egokitzeko laguntzak eta laguntza teknikoak ematen dira.Erkidegoko beste zerbitzu batzuk
Gutxiago ikusten diren arren, herrialde batzuek konpainiarako, auzoan laguntasunak bilatzeko, garraio publikoan konpainia egiteko, garbitegirako eta abarretarako zerbitzuak ezartzen dituzte. Orokorrean, hirugarren sektoreko erakundeek ematen dituzte eta etxean bertan edo erkidego-zentroan eskaintzen dira (sozialak edo anbulatorioak).Etxetik kanpoko arreta
Eguneko zentroak eta lanbide-zentroak
Eguneko zentroak egunez arreta emateko ekipamenduak dira eta menpeko pertsonak arreta soziosanitarioa (fisioterapia, errehabilitazioa, estimulazio psikosoziala, ileapaindegia, higienea eta abar) jasotzen du lan-ordutegian (normalean 8:00ak eta 19:00ak bitartean), gero bere etxera bueltatu nahiz senideen etxean bizi bada ere.Orokorrean, mendetasun-etapa neurtuetan erabiltzen dira eta kudeaketa eta titulartasun publikokoak nahiz eskaintza publikokoak izan daitezke, baina erakunde pribatuek kudeatzen dituzte (herrialdearen arabera irabazi asmoz edo irabazi asmorik gabe).Egoitza-zentroak
Mendetasun altuagoko egoeretarako egoitza-ekipamenduak daude. Horietan, ostatuaz gain, eguneko zentroko zerbitzu berberak eskaintzen dira. Normalean erkidego-izaera altua dute. Baztertu egin da hiri-inguruetatik kanpoko egoitza-zentro handien eredua.
Neurri apalagoan, egoitzez gain zaintzapeko apartamenduak (mendetasun-maila baxuagoa duten eta autonomia gehiago izan dezaketen pertsonentzat) eta etxe partekatuak (elementu esperimentalagoekin) bezalako ereduak daude.Garraio egokitua
Lehen aipatutako zentroetara joateko edo mendetasundun pertsonen mugikortasuna errazteko, garraio egokitutako sistemak ezartzen dira.
Orokorrean, Europako hegoaldeko herrialdeetan eskaintza publikoak gehiago lantzen du etxetik kanpoko arreta (egoitzak, eguneko zentroak eta abar), nahiz eta kasu batzuetan etxeko arretarako diru-laguntzak ere aitortzen diren. Aitzitik, Europako iparraldeko herrialdeetan zaintza-sarean sartzen dira bai etxe barruko bai kanpoko arreta, eta nahiko maiz hautatu ahal dute familiek bi aukeren artean.
Zerbitzuen kostuei dagokienez, herrialde mediterraneoetan eta kontinentaletan horiek eskuratu ahal izatea menpeko pertsonaren diru-sarreren araberakoa da, eta, oro har, kostuen zati bat ordaindu beharko du. Era berean, zailtasunak daude sarbide-unibertsitatean; izan ere, batzuetan legediak plaza baterako eskubidea aitortzen duen arren, eskaintza ez da nahikoa izaten. Bestalde, herrialde eskandinaviarretan zerbitzuak unibertsalak dira eta, orokorrean, doakoak.
B. Estaldura-mailak
Europako azterketa konparatibo honetako beste espazio batzuetan maiz ikusi dugun bezala, menpeko egoeran dauden pertsonei laguntzeko sistemen azterketak alde nabarmenak islatzen ditu herrialdearen arabera.
Era berean, gai honetan datu orokorrak falta dira (eta, batez ere, EA
E beste herrialde europar batzuekin alderatu ahal izatekoak, beraz, estatuko erreferentziak erabili behar izan dira) eta datuak zaharrak dira (horrek zailago egiten du datok aztertu ahal izatea).
Oro har, Europako estaldura-datuek bi talde handi ezartzen dituzte. Batetik, lan egiteko adinean dauden pertsonak (16-65 urte) eta, bestetik, erretiro-adinean dauden pertsonak (65 urtetik gora); funtsean bat datoz lehen taldean ezintasunen bat duten pertsonekin eta bigarrenean adinarekin lotutako gaixotasunen ondoriozko mendetasun-egoeran dauden pertsonekin.
Lan egiteko adinean dauden pertsonen kasuan, mendetasunagatik diru-laguntza jasotzen duten ezintasundun pertsonen batez besteko europarra ezintasun latzeko kasuetan %50 baino baxuagoa izan da eta ezintasun neurtuko kasuetan %20 baino apur bat altuagoa, egoera nabarmen aldatzen delarik herrialdearen arabera.
(38. grafikoa) . Lan egiteko adinean dauden eta onura ekonomikoak dituzten biztanleak, ezintasun-motaren arabera
Iturria: EUROSTAT (2001).
Ezintasun latza duten pertsonei dagokienez, Espainian portzentajea batez bestekoa baino altuagoa da (%56), baina Belgikan, Danimarkan eta Erresuma Batuan kopuruak are altuagoak dira. Europako herrialde gehienak %27 eta %36 arteko estalduran kokatzen ziren.
Ezintasun neurtua zuten pertsonen kasuan, batez besteko europarra %21ekoa zen. Espainian biztanleriaren %28ri eskaintzen zitzaion estaldura eta zenbateko hori Europa osoko altuenetakoa da, Danimarkaren atzetik soilik (%29). Aitzitik, beste muturrean daude Frantzia, Austria, Portugal edo Italia, %14aren azpitik.
Datuak lotuz gero, EAEk posizio ertain altua izango luke testuinguru europarrean, estatuko batez bestekoa beteta soilik. Datu hori are gehiago indartzen da honako kopuruekin; 2010ean EA
Ek 4.100 plazatik gorako eskaintza izan zuen ezintasunen bat zuten pertsonentzat (gehienak 35 urtetik beherakoak) eguneko zentroen eta egoitzen artean, 118 milioi eurotik gorako gastua eraginez.
(21. taula) . Eguneko zentroak EA
En. Ezintasunen bat duten pertsonei buruzko datuak. 2010. urtea
GASTUA GUZTIRA (milaka €) | 28292 | 7342 | 20950 |
GUZTIRA | Publikoa | Pribatua | |
Zentroak | 73 | 17 | 56 |
Plazak | 1859 | 357 | 1502 |
Erabiltzaileak | 1812 | 339 | 1473 |
Iturria: EUSTAT (2010a).
(22. taula) . Egoitzak EA
En. Ezintasunen bat duten pertsonei buruzko datuak. 2010. urtea
GASTUA GUZTIRA (milaka €) | 90488 | 45133 | 45355 |
GUZTIRA | Publikoa | Pribatua | |
Zentroak | 169 | 45 | 124 |
Plazak | 2289 | 821 | 1468 |
Erabiltzaileak | 2203 | 772 | 1431 |
Iturria: EUSTAT (2010a).
Bigarren taldeari dagokionez (65 urtetik gorako pertsonak), EBn 65 urtetik gorako menpekoen %10,8k soilik jasotzen zituen iraupen luzeko zaintza-sistemaren onurak 2007an.
Patroi geografikoa oso nabarmena da, Europan iparralderen zeuden herrialdeak baitziren estaldura-ratio altuenak eskaintzen zituztenak: Islandia %30aren gainetik, Danimarka, Herbehereak, Norvegia eta Finlandia baino altuago, %20a baitute.
(39. grafikoa) . Iraupen luzeko zaintzak jasotzen dituen
65 urtetiko gorako biztanleriaren portzentajea
Iturria: Marin, B et al. (2009).
Horrek guztiak haustura nabarmena eragiten du Europako estaldura-mailetan. Izan ere, batez bestekoa %11 baino zerbait baxuagoa bada ere, alde handiak daude iparraldeko herrialdeen (%20tik gora) eta hegoaldekoen (%10etik behera) artean.
Zehazki, eremu mediterraneoan (Espainia barne) %8,5etik beherako tasak dauzkagu, hots, Europako batez bestekoa baino %2tik gora baxuago.
Bestalde, herrialde kontinental gehienak batez bestekoaren azpitik daude, Alemania, Luxenburgo, Irlanda eta, batez ere Frantzia gailentzen direlarik (azken hori Espainiaren azpian dago).
EAEren kasuan, datu alderagarririk ez dagoen arren, 2.550 plaza publikotik gora dago eguneko zentroetan eta 6.700tik gora egoitzetan, gastu partekatua 300 milioi euro baino gehiagokoa izanik 2010erako.
(23. taula) . Eguneko zentroak EA
En. Adineko pertsonei buruzko datuak. 2010. urtea
GASTUA GUZTIRA (milaka €) | 44421 | 31427 | 12994 |
GUZTIRA | Publikoa | Pribatua | |
Zentroak | 136 | 92 | 44 |
Plazak | 3828 | 2550 | 1278 |
Erabiltzaileak | 3106 | 2106 | 1000 |
Iturria: EUSTAT (2010a).
(24. taula) . Egoitzak EA
En. Adineko pertsonei buruzko datuak. 2010. urtea
GASTUA GUZTIRA (milaka €) | 507386 | 216617 | 290768 |
GUZTIRA | Publikoa | Pribatua | |
Zentroak | 431 | 133 | 298 |
Plazak | 19873 | 6786 | 13087 |
Erabiltzaileak | 17209 | 6276 | 10933 |
Iturria: EUSTAT (2010a).
Etxeko arretaren kasuan, nahiz eta teorian nazio-mailan aplikatzen den, EA
En datu hori aipagarria da etxeko arreta-zerbitzuen betearazpen-mailagatik (besteak beste autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abeduaren 5eko 12/2008 Legean arautuak). Zerbitzuk, hain zuzen, foru– eta udal-mailan ematen dira eta eguneroko bizitzako jarduerak egiten arreta pertsonala ematea dute xede (higienea, jantziak, elikadura, medikamenduen kontrola eta abar). Hala ere, funtzio horiek ez dira nahastu behar lehen aipatutako herrialde eskandinaviarretako zerbitzu soziosanitarioekin, horien barnean erizaintzako, etxeko osasun-arretako, errehabilitazioko… baliabide integralak sartzen baitira.
EAEko mentasunaren errealitateari buruzko datuen azterketa zehatzagoa eta gure erkidegoan estatu-araudiak izan duen ezarpena ikus ditzakegu Arartekoak 2011ko ekainean argitaratuko txosten berezian, EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioaizenburupean.Gai honen jarraipenaren eta erregistratutako bilakaeraren emaitzak 2011,2012 eta 2013. urteetako txostenetan jasotzen dira, III. kapituluko 11. atalean.