3. Familiei laguntzeko politiketako gastu publikoak Europan
Europako ongizate-ereduek intentsitate desberdinak ematen dizkiote familia osatzen duten taldeen arretari. Horrenbestez, arreta-maila desberdinak daude eta batzuk beste batzuk baino arreta hobea eskaintzen dute, ereduaren arabera (eta, ondorioz, herrialdearen arabera).
Horrenbestez, herrialde batzuen arreta-gune nagusia adineko pertsonak edo ezintasuna izan litezke, eta haurrengan arreta-maila baxuagoa jarriko litzateke; beste eredu batzuek, aldiz, arreta parekideagoa ematen diete hiru azpi-talde horiei.
Europako erradiografia konparatiboa egiteko, txosten honetan egiturazko bi adierazle aztertuko dira, ahalegin publikoaren ikuspegi absolutu eta erlatiboa eskaintzen dutela uste baitugu:
Alde batetik, herrialde bakoitzaren ahalegin erlatiboa aztertu da, eta, horretarako, herrialde bakoitzak hiru espazio horietan familiari eskaintzen dion BPG portzentajea hartu da oinarritzat. Hala, herrialde bakoitzak bere eskumenen harira egiten duen ahaleginarekin alderatu daiteke. Adierazle honetan herrialde bakoitzaren lehentasunak ikusi ahalko ditugu, eskuragarri dauden baliabideen barruan.
Bestetik, herrialde bakoitzak hiru eremu horietan per cápita eskaintzen dituen baliabideak aztertu dira, familiei laguntzeko politika publikoek balio absolututan duten eraginaren ikuspegia eduki ahal izateko. Adierazle horrek, hain zuzen, herrialde bakoitzaren benetako gaitasuna erakutsiko digu (eta bere lehentasunekin alderatu ahalko dugu).
Egiturazko adierazle hauen azterketari esker, herrialde bakoitzeko orientazioari eta lehentasunei buruzko galderak erantzun ahalko ditugu familia osatzen duten kolektiboei dagokienez, baita EAEk dimentsio horiekin lotutako espazio europarrean okupatzen duen tokia ere.
Aurretiazko gogoeta metodologiko batzuk
Familiei laguntzeko politiken egiturazko adierazleak aztertu baino lehen, aurretiazko hiru gogoeta metodologiko hartu behar dira kontuan, azterketa konparatiboaren azken emaitza baldintzatzen baitute eta kontuan hartu behar baitira dagokion balioa emateko orduan:
Kolektibo desberdinen azterketa. Txosten honek aztertzen duen xedeari jarraiki, haurtzaroa, ezintasuna eta mendetasuna eta adineko pertsona azpi-kolektiboak aztertzea erabaki da (lehendabizi banaka eta gero alderatuta), ikerketa-taldearen ustez familiaren esparruan eragin gehien izan dezaketen hiru egoerak baitira.
Datuen antzinatasuna. Jarraian ikusiko denez (eta txosten honen aurreko kapituluetan adierazi dugunez), datuen egunerokotasuna ez da egokiena. Izan ere, oraintsu (2013) argitaratu diren datuak diren arren, datuok 2008 eta 2009. urteetan jaso ziren. Antzeko azterlanek datu zaharragoak ere erabiltzen dituzten arren, azken urteetan krisi ekonomikoaren eragina oso garrantzitsua izan da herrialde europarretan eta gizarte-babeseko sistemak jasan dituzten aldaketak ere oso esanguratsuak izan dira.
Datuen alderagarritasuna. Metodologiari dagokionez, gehien alderatu daitezkeen iturriak erabiltzeko ahalegin handia egin den arren (SEEPROS metodologia europarra), barne-desberdintasunak daude bilketan, herrialdearen arabera1. Hori guztia dela eta, datu hauek erreferentzia gisa ulertu behar dira, akatsik gabeko errealitate ordez, herrialde bakoitzaren barne-antolaketaren arabera kasu nazional batean jaso daitezkeelako eta ez beste batean2. Jasotako item nagusiak honakoak dira:
(11. taula) . Estatistika-itemen azterketa konparatiboa, estatistika-motaren arabera
Haurtzaroa (SEEPROS funtzioa: familia eta seme-alabak) |
Ezintasuna (SEEPROS funtzioa: ezintasuna) |
Adineko pertsonak (SEEPROS funtzioa: zahartzaroa) |
Diru-laguntzak | ||
---|---|---|
✓ Prestazio familiarrak ✓ Amatasun– eta aitatasun-baimena ✓ Beste onura ekonomiko batzuk (familientzako transferentziak) |
✓ Ezintasunaren ziozko pentsioak ✓ Gaixotasunaren ziozko pentsioak ✓ Beste onura ekonomiko batzuk (familientzako transferentziak) |
✓ Pentsioak ✓ Beste onura ekonomiko batzuk (familientzako transferentziak) |
Programak eta zerbitzuak | ||
✓ Arreta-sistema formalak (zentroak eta programak, etab.) ✓ Arreta-sistema ez formalak (etxeko zaintza, etab.) ✓ Gauzazko beste prestazio batzuk |
✓ Egoitza-zaintza ✓ Etxez-etxeko laguntza ✓ Errehabilitazio-zerbitzuak ✓ Gauzazko beste prestazio batzuk |
✓ Egoitza-zaintza ✓ Etxez-etxeko laguntza ✓ Gauzazko beste prestazio batzuk |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2010c), EUROSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
Edonola ere, eta adierazitako neurriak gorabehera, azterketa konparatibo hau oso interesgarria iruditzen zaigu. Izan ere, datuetan desadostasun txikiak dauden arren, dauzkagun erreferentziarik homogeneoenak eta berrienak dira, eta, gainera, ikuspegi argia islatzen dute –bestalde aurretik egindako beste azterlan batzuetan berretsia izan dena, esaterako De Villota (2009) eta, oraintsuago, SIIS (2013a) edo Esping-Andersenen (2013) azterlanetan– herrialdeen joeren gainean, oro har ikuspegi zuzena izanik.
1 EUROSTAT, OCDE eta EUSTAT-en orri metodologikoek datuak biltzeko prozesu bakoitzeko berezitasun eta salbuespen ugari adierazten dituzte. Izan ere, herrialde bakoitzean antolaketa desberdinak daude eta, batez ere, ulermen eta ikuspegi desberdinak. Horren ondorioz, hain zuzen ere, hezkuntzarekin lotutako elementuak kanpoan gelditu behar izan dira, datu-bilketan akordio metodologikorik lortu ez delako. Era berean, ezintasun edo mendetasunean edota adineko pertsonengan item jakin batzuk sartzea herrialde bakoitzak bere gizarte-arretarako ereduaren gainean duen ikuspegiaren araberakoa da eta, ondorioz, desadostasunak sortzen dira alderatzeko orduan.
2 Arazo metodologiko honen adibide argi bat 4. kapituluan izaera bikoitzeko (adibidez, hezkuntza eta uztartzea) zerbitzu gisa aipatzen genituen elementuekin lotuta dago. Haurreskolek, esaterako, aldaketak eragiten dituzten datu-bilketan. Izan ere, gizarte-eskumenetik eskaintzen badira, kasu nazional jakin baterako jasoko dira, eta hezkuntza-eskumenetik eskaintzen badira (EAEren kasuan bezala), aldiz, kanpoan geldituko dira.
3.1. Haurtzaroa
Orokorrean Europako iparraldeko eta erdialdeko herrialdeak (baita Frantzia, familiei laguntzeko politika tradizional oso errotua duelako, eta Irlanda ere, jaiotza-politikagatik) dira haurrekin lotutako neurriak babesteko baliabide gehien erabiltzen dituztenak BPG portzentajean.
Hala, Luxenburgo, Danimarka, Erresuma Batua, Irlanda eta Suedia haurren politiketara bideratutako BPGren %3,5en gainetik daude, eta kapitulu honetan BPGren gastu txikiena izan duten herrialdeak, funtsean, esparru mediterraneokoak dira (Italian, Portugalen eta Espainian %2 baino gutxiago), Herbehereak bereziki nabarmentzen delarik.
(12. taula) . Haurtzaroaren gaineko gastua BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 2,2 | % 2,1 | % 1,8 | % 2,1 |
Austria | % 3,0 | % 2,8 | % 2,6 | % 2,9 |
Belgika | % 2,3 | % 2,6 | % 2,6 | % 2,8 |
Danimarka | % 3,8 | % 3,5 | % 3,5 | % 3,9 |
Espainia | % 0,4 | % 1,0 | % 1,2 | % 1,5 |
Finlandia | % 4,1 | % 3,1 | % 2,8 | % 3,3 |
Frantzia | % 2,7 | % 3,0 | % 3,0 | % 3,2 |
Herbehereak | % 1,7 | % 1,9 | % 2,0 | % 1,7 |
Irlanda | % 2,1 | % 2,0 | % 2,9 | % 4,1 |
Italia | % 0,6 | % 1,1 | % 1,4 | % 1,6 |
Luxenburgo | % 2,6 | % 3,2 | % 3,2 | % 4,0 |
Norvegia | % 3,5 | % 3,1 | % 2,8 | % 3,2 |
Portugal | % 0,7 | % 1,0 | % 1,2 | % 1,5 |
Erresuma Batua | % 2,3 | % 2,7 | % 3,3 | % 3,9 |
Suedia | % 3,7 | % 3,0 | % 3,4 | % 3,8 |
EAE | % 0,4 | % 0,4 | % 0,8 | % 1,0 |
Iturria: bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(11. grafikoa) . Haurtzaroaren gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Espainian, herrialde mediterraneoko beste eredu batzuetan bezala (Italia, Portugal), babes publikoaren zenbatekoa oso urria zen (%0,5 inguruan 1995ean) eta nahiz eta nabarmen igo den (2009an %1,5era iritsi arte), oraindik ere oso urrun dago familiei laguntzeko politiken barruan haurtzaroaren aldeko apustu sendoena egiten duten herrialdeetakoetatik.
(12. grafikoa) . Haurtzaroaren gaineko gastu publikoaren bilakaera BPG portzentajean
Iturria: bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Joera horixe bete-betean aplikatu daiteke EAEn. 1995ean, zehazki, EB osoko daturik baxuena zuen (BPGren %0,4), eta, egun %1era igo duen arren (datu erlatibo eta partziala, gero ikusiko dugun bezala), haurtzaroaren gaineko politiketan
BPGren ahalegin gutxien egiten duena da oraindik ere (behintzat erabilitako metodologiaren arabera), batez besteko mediterraneoaren azpitik eta Luxenburgo baino %3 beherago, adibidez.
Haurtzaroaren gaineko per cápita gastuari dagokionez, EAE Portugalen aurretik soilik dago Europako azterketa konparatiboan. Gastua, zehazki, ez da urtean 300 €-ra iristen, Espainia edo Italia bezalako herrialdeen eta batez besteko europarraren azpitik.
Logikoa denez, eredu kontinentaleko herrialdeen azpitik ere badago, horien per cápita gastua 600 eta 1.000 €-koa baita (Belgika, Frantzia edo Alemania) eta oso urrun dago Eskandinaviako eredukoetatik eta Irlandatik (urtean per cápita 1.000 € baino gehiago) eta, batez ere, Luxenburgotik (2.000 € baino gehiago).
(13. taula) . Per cápita gastua haurtzaroan
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 798,00 € | 790,00 € | 828,00 € | 946,00 € |
Austria | 818,00 € | 853,00 € | 876,00 € | 959,00 € |
Belgika | 526,00 € | 554,00 € | 585,00 € | 620,00 € |
Danimarka | 970,00 € | 1.049,00 € | 1.206,00 € | 1.268,00 € |
Espainia | 229,00 € | 293,00 € | 339,00 € | 352,00 € |
Finlandia | 652,00 € | 762,00 € | 855,00 € | 889,00 € |
Frantzia | 582,00 € | 680,00 € | 697,00 € | 711,00 € |
Herbehereak | 353,00 € | 463,00 € | 405,00 € | 397,00 € |
Irlanda | 707,00 € | 816,00 € | 937,00 € | 1.040,00 € |
Italia | 252,00 € | 282,00 € | 326,00 € | 322,00 € |
Luxenburgo | 1.934,00 € | 2.014,00 € | 2.502,00 € | 2.328,00 € |
Norvegia | 945,00 € | 1.089,00 € | 1.206,00 € | 1.301,00 € |
Portugal | 221,00 € | 214,00 € | 240,00 € | 264,00 € |
Erresuma Batua | 439,00 € | 433,00 € | 467,00 € | 496,00 € |
Suedia | 731,00 € | 844,00 € | 925,00 € | 916,00 € |
EAE | – | 158,00 € | 218,00 € | 297,00 € |
EB27 | – | 482,00 € | 519,00 € | 555,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(13. grafikoa) . Haurtzaroaren gaineko per cápita gastua 2009an
Hala ere, datu hauek kontu handiz aztertu behar dira. Izan ere, gizarte-izaerako aldaketa europarretan, lehen azaldu bezala, gizarte-babesarekin hertsiki lotutako elementuak soilik sartzen dira.
EAEren kasuan arazo metodologiko bat da hori. Izan ere, gure lurraldean familiengana zuzenean zuzendutako elementu batzuk ez datoz gizarteko azpisistematik, baizik eta, adibidez, hezkuntzaren eremutik ematen dira, eta, eremu horietan, hain zuzen ere, EAEk ezaugarri desberdinak ditu, ez direnak gizarte-arretarako sisteman sartzen eta, beraz, ez direnak estatistika alderatuan jasotzen. Ondorioz, estatistikak benetakoa baino babes publiko txikiagoa islatzen du.
Kasu zehatz honetan, beraz, Europa mailako estatistika alderagarriak kanpoan uzten ditu datu interesgarri batzuk, eta, beraz beste iturri zehatzago batzuetara jo behar dugu. Haurren pobrezia Euskadin (SIIS, 2013a) txostenaren arabera, berez “adingabeko pertsona bakoitzeko gastuei dagokienez (…) gastua Estatu osokoa baino %10 altuagoa dela antzeman da. Horrenbestez, Espainian, familiei laguntzeko politiken gaineko gastua 1.859 €-koa da adingabeko, eta, EAEn, aldiz, gastu hori 2.076 €-koa da adingabe bakoitzeko”.
Adibide bat jartzearren, eta maila zehatzagoan, “haur-hezkuntzari dagokionez, hau da, 0-6 urte artekoa (…) EAEko gastua %30 altuagoa da”, eta amatasunaren ziozko errenten arloan (Eusko Jaurlaritzaren uztartze-laguntzak barne) “gastua 132 €-koa adingabe bakoitzeko, estatu-mailako 75 €-en aldean”1.
Faktore zuzentzaile hori aplikatuta, egoera hobea ageri da balio absolutuko babesari dagokionez (ez BPGri dagokionez) haurtzaroaren eta familiaren esparruan, Estatuarekin alderatuta (eta gainerako autonomia-erkidegoekin), batez ere haur-hezkuntzaren eta uztartze-lanen gaineko laguntzen arloan, hurrengo taulan ikus daitekeenez.
(14. taula) . Familiei eta haurrei laguntzeko politiken gaineko per cápita gastu osoa adingabe bakoitzeko.
EAE/Espainia azterketa konparatiboa
GUZTIRA | % 1 | 2.076,00 € | % 1,3 | 1.859,00 € |
EAE | Espainia | |||
BPG % | € per cápita | BPG % | € per cápita | |
Diru-laguntzak | % 0,34 | 703,00 € | % 0,54 | 719,00 € |
Kargurako umeen ziozko zenb. | % 0,08 | 165,00 € | % 0,17 | 231,00 € |
Amatasunaren errentak | % 0,16 | 335,00 € | % 0,17 | 223,00 € |
Jaiotzaren ziozko laguntza | % 0,06 | 132,00 € | % 0,06 | 75,00 € |
Gauzazko beste prestazio batzuk | % 0,03 | 70,00 € | % 0,14 | 90,00 € |
Gauzazko prestazioak | % 0,66 | 1.373,00 € | % 0,85 | 1.140,00 € |
Ostatua | % 0,08 | 158,00 € | % 0,09 | 117,00 € |
Etxez-etxeko laguntza | % 0 | 3,00 € | % 0 | 5,00 € |
Haur-hezkuntza (0-6 urte) | % 0,56 | 1.162,00 € | % 0,59 | 792,00 € |
Gauzazko beste prestazio batzuk | % 0,02 | 50,00 € | % 0,17 | 226,00 € |
Iturria: SIIS (2013a).
Datu horien arabera, nahiz eta ezin diren Europa mailako beste kopuru estandarizatu batzuekin alderatu, seme-alabak dituzten familiei laguntza ematen zaie oraindik ere, baina nabarmen igo da azken hamarkadetan (beste herrialde europar batzuetan inbertsioa geldi edo beherantz egon den bitartean), oso urrun dago oraindik estandar europarretatik eta seguru asko gure inguru hurbileko herrialdeen azpitik, Italia edo Frantzia kasu.
Era berean, datuoi jarraiki, per cápita BPG oso altua denez eta biztanleria-piramidea oso zahartuta dagoenez, portzentaje-ahalegin txikiagoarekin (berez, aztertutako partida guztietan estatukoa baino ahalegin txikiagoa dute BPGri dagokionez) etekin ekonomiko handiagoak lortzen dira seme-alabak dituzten familiei laguntza emateko orduan. Hau da, Estatuak osorik egiten duen ahalegin proportzionalki txikiagoa kontuan hartuta, per cápita laguntza handiagoa da.
3.2. Ezintasunak dituzten pertsonak
Ezintasunaren kasuan, EAE apurka-apurka laguntza publikoa areagotzen joan da, 2009n bere BPGren %1,6ra iritsi arte. Kopuru hori batez besteko zifra bat da testuinguru europarrean eta Austria eta Italiako kopuruen antzera kokatzen du, Belgika, Espainia edo Alemania bezalako herrialdeen gainetik.
Bestalde, estatu-mailan, Espainian laguntza egonkorragoa izan da (bere BPGren %1,35 inguruan), EAEkoa baino bi hamartar beherago, nahiz eta alemanaren antzera eta irlandar, luxenburgotar eta frantsesaren gainetik.
(15. taula) . Ezintasunaren gaineko gastua BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 1,1 | % 1,1 | % 1,0 | % 1,3 |
Austria | % 2,2 | % 2,1 | % 1,6 | % 1,6 |
Belgika | % 1,3 | % 1,2 | % 1,3 | % 1,5 |
Danimarka | % 1,9 | % 1,7 | % 2,0 | % 2,2 |
Espainia | % 1,3 | % 1,3 | % 1,3 | % 1,4 |
Finlandia | % 3,6 | % 2,5 | % 2,0 | % 2,3 |
Frantzia | % 1,1 | % 1,0 | % 1,1 | % 1,1 |
Herbehereak | % 3,5 | % 3,2 | % 2,6 | % 1,9 |
Irlanda | % 0,8 | % 0,7 | % 0,9 | % 1,2 |
Italia | % 1,5 | % 1,4 | % 1,5 | % 1,7 |
Luxenburgo | % 2,2 | % 1,9 | % 1,1 | % 1,1 |
Norvegia | % 2,4 | % 2,3 | % 2,4 | % 2,8 |
Portugal | % 1,7 | % 1,8 | % 1,8 | % 1,7 |
Erresuma Batua | % 2,5 | % 2,0 | % 2,0 | % 2,2 |
Suedia | % 2,2 | % 1,8 | % 2,0 | % 1,9 |
EAE | % 1,4 | % 1,4 | % 1,3 | % 1,6 |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(14. grafikoa) . Ezintasunaren gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Testuinguru europarrean, ezintasunaren gaineko laguntza publikoari buruzko beste ezaugarri interesgarri bat 1995. urteaz geroztik BPGrekiko proportzioan kasu gehienetan murriztu izana da, batez ere, Austria, Finlandia, Luxenburgo edo Herbehereak bezalako herrialdeetan, edo berau egonkor mantendu izana (adibidez Espainian edo Italian), Europako batez bestekoen azpiko kopuruak zituzten herrialde mediterraneoen kasuan salbu.
(15. grafikoa) . Ezintasunaren gaineko gastu publikoaren bilakaera BPG portzentajean
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Halaber, interesgarria da Frantzia, Luxenburgo edo Irlanda bezalako herrialdeek ez dutela gainditu gastu publikoaren %1; oso datu deigarria, horien Barne Produktu Gordin altua kontuan hartuta.
Atal honetako per cápita gastu publikoari dagokionez, azpimarratzekoa da EAEn 483 €-koa izan zela, hau da, Europako batez bestekoa baino zerbait baxuagoa (528 €), baina herrialde mediterraneoen gainetik, nahiz eta Frantzian baino pixka bat baxuago (523 €, hori bai ahalegin erlatibo txikiagorekin lortuak).
(16. taula) . Per cápita gastua ezintasunean
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 572,00 € | 609,00 € | 636,00 € | 670,00 € |
Austria | 660,00 € | 669,00 € | 647,00 € | 691,00 € |
Belgika | 492,00 € | 518,00 € | 548,00 € | 604,00 € |
Danimarka | 987,00 € | 1.190,00 € | 1.115,00 € | 1.230,00 € |
Espainia | 316,00 € | 370,00 € | 396,00 € | 416,00 € |
Finlandia | 755,00 € | 836,00 € | 930,00 € | 967,00 € |
Frantzia | 402,00 € | 483,00 € | 499,00 € | 523,00 € |
Herbehereak | 794,00 € | 744,00 € | 812,00 € | 787,00 € |
Irlanda | 225,00 € | 297,00 € | 347,00 € | 378,00 € |
Italia | 350,00 € | 358,00 € | 397,00 € | 416,00 € |
Luxenburgo | 1.464,00 € | 1.571,00 € | 1.458,00 € | 1.491,00 € |
Norvegia | 1.450,00 € | 1.658,00 € | 1.702,00 € | 1.814,00 € |
Portugal | 388,00 € | 414,00 € | 404,00 € | 394,00 € |
Erresuma Batua | 591,00 € | 693,00 € | 759,00 € | 645,00 € |
Suedia | 1.105,00 € | 1.284,00 € | 1.353,00 € | 1.223,00 € |
EAE | – | 413,00 € | 440,00 € | 483,00 € |
EB27 | – | 493,00 € | 524,00 € | 528,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(16. grafikoa) . Ezintasunaren gaineko per cápita gastu publikoa 2009an
3.3. Adineko pertsonak
Adineko pertsonei dagokienez, politiken gaineko ahaleginak alde nabarmenak islatzen ditu herrialde desberdinetan, ahalegin hori BPGren %4 ingurukoa izatetik %13 ingurura iristen baita.
(17. taula) . Adineko pertsonen gaineko gastua BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 7,8 | % 8,6 | % 8,5 | % 9,1 |
Austria | % 9,8 | % 9,9 | % 10,2 | % 11,5 |
Belgika | % 6,9 | % 6,8 | % 6,9 | % 7,9 |
Danimarka | % 6,2 | % 5,3 | % 5,5 | % 6,1 |
Espainia | % 8,1 | % 6,6 | % 6,1 | % 7,1 |
Finlandia | % 7,7 | % 6,7 | % 7,4 | % 9,0 |
Frantzia | % 10,4 | % 10,3 | % 10,8 | % 11,9 |
Herbehereak | % 4,6 | % 4,6 | % 4,5 | % 4,9 |
Irlanda | % 3,3 | % 2,3 | % 2,8 | % 4,0 |
Italia | % 9,2 | % 11,0 | % 11,6 | % 12,9 |
Luxenburgo | % 8,1 | % 6,9 | % 4,8 | % 5,8 |
Norvegia | % 5,1 | % 4,5 | % 4,4 | % 5,1 |
Portugal | % 6,0 | % 6,6 | % 9,1 | % 10,5 |
Erresuma Batua | % 5,0 | % 5,1 | % 5,2 | % 6,1 |
Suedia | % 7,4 | % 6,6 | % 6,6 | % 7,7 |
EAE | % 8,7 | % 8,5 | % 7,1 | % 8,9 |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(17. grafikoa) . Adineko pertsonen gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Ikus daitekeenez, herrialde kontinentalak (Frantzia, Austria, Alemania) eta mediterraneoak (Italia, Portugal) dira gastu publiko handia eskaintzen dutenak kapitulu honetan eta herrialde eskandinaviarrak (Norvegia, Danimarka), aldiz, eredu horretara gutxien hurbiltzen direnak (aurrerago beren biztanleria-piramidean ikusi ahalko dugun bezala), %7tik beherako gastuekin.
Ildo horretan, EAEk proportzionalki ahalegin handia egiten du testuinguru europarrean, estatukoaren gainetik (%7 ingurukoa dena), nahiz eta bi kasuetan Italiak edo Portugalek eskainitakoaren azpitik egon.
Azken urteetan BPGren harira gastu publikoan egindako dedikazioaren bilakaera aztertuta, azpimarratzekoa da, ezintasunean ez bezala, gastu hau etengabe igo dela azken urteetan, ia Europa osoan ematen ari den biztanleriaren zahartzearekin bat.
Adierazi bezala, EAEren portzentaje-ahalegina Europako altuenetakoa da, %8,5etik goragoko batez besteko dedikazioa baitu, eta eredu europarren batez bestekoaren gainetik baitago (nahiko antzekoak dira).
(18. grafikoa) . Adineko pertsonen gaineko gastu publikoaren bilakaera BPG portzentajean
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Nahiz eta EAEren gastua nahiko egonkorra den1, beste herrialde batzuek (esaterako Austria, Belgika, Alemania, Portugal edo Italiak), beren kokaleku demografikoarekin bat, nabarmen igo dute partida horretako ahalegina; aitzitik, beste batzuetan (Luxenburgo da adibiderik deigarriena) dedikazioa murriztu egin da.
Hau da, EAEk ahalegin publiko ertain-altua egin du Europa mailan adineko pertsonengan, nahiz eta oraindik Italia edo Frantziatik urrun dagoen.
Estatu mediterraneoen eta kontinental batzuen berezko ezaugarria da hori eta eztabaidagai bihurtu da. Hala bada, Marí-Klosek (2012) planteatutakoa bezalako gaiak agertu dira, hau da, ea Europako hegoaldeko ongizate-estatuak bezalako baliabide murriztudun ereduetan adineko pertsonen kolektiboari zuzendutako politiketan aplikatutako joera positiboak zein neurritan kentzen dion estatuari beste kolektibo batzuetan (ezintasunean eta, batez ere, haurtzaroan) jarduteko gaitasuna.
Eztabaida ireki honetan egile batzuek ez dute kontraesanik ikusten (beren ustez beharrezkoa da onura gehien duten kolektiboen laguntzei eustea eta babes gutxiena dutenen laguntzak areagotzea); beste egile batzuetan esanetan, ordez, eredu horiek ez dituzte familientzako hornidurak areagotuko, eta, beraz, beharrezkoa da barne-antolaketa aldatzea. Horren harira, eta ikuspegia hedatze aldera, interesgarria da ahalegin publikoaren banaketari buruzko grafikoak herrialdeka kontsultatzea. Aurrerago ikusi ahalko dugu hori eta Europan dauden eredu desberdinen ikuspegia ematen digute.
Azkenik, eta per cápita gastu publikoari dagokionez, egoera ez da gehiegi aldatu eta 2009an urtean 2.756 € izanik EAE gune ertain-baxuan kokatzen da Europa mailan,
EB-27ko batez bestekoa baino apur bat gorago (2.719 €).
EAE 2.500 € eta 3.000 € arteko taldean egongo litzateke, Finlandiarekin eta Alemaniarekin (gainetik) eta Belgika, Portugal eta Espainiarekin (azpitik). Espainiaren kasuan, zehazki, bere gastua 750 € baxuagoa da eta Europako bigarren baxuena da, Irlandaren gainetik eta Portugalen oso antzera.
Per cápita gastu altuena duten herrialdeekin alderatuta, ez da patroi argirik antzeman. Herrialde eskandinaviar (Danimarka), kontinental (Alemania) eta mediterraneoak (Italia) daude zerrendaburuan, nahiz eta lehen bi taldeetako herrialdeen presentzia ohikoagoa den.
(18. taula) . Per cápita gastua adineko pertsonengan
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 2.383,00 € | 2.650,00 € | 2.743,00 € | 2.859,00 € |
Austria | 3.012,00 € | 3.408,00 € | 3.639,00 € | 3.992,00 € |
Belgika | 2.135,00 € | 2.327,00 € | 2.464,00 € | 2.592,00 € |
Danimarka | 2.726,00 € | 3.023,00 € | 3.785,00 € | 4.066,00 € |
Espainia | 1.390,00 € | 1.575,00 € | 1.774,00 € | 2.004,00 € |
Finlandia | 1.889,00 € | 2.260,00 € | 2.550,00 € | 2.878,00 € |
Frantzia | 2.525,00 € | 2.859,00 € | 3.120,00 € | 3.329,00 € |
Herbehereak | 2.559,00 € | 2.994,00 € | 3.304,00 € | 3.408,00 € |
Irlanda | 1.074,00 € | 1.258,00 € | 1.411,00 € | 1.571,00 € |
Italia | 2.837,00 € | 3.105,00 € | 3.463,00 € | 3.627,00 € |
Luxenburgo | 2.873,00 € | 3.185,00 € | 3.385,00 € | 3.588,00 € |
Norvegia | 2.280,00 € | 2.630,00 € | 2.971,00 € | 3.200,00 € |
Portugal | 1.329,00 € | 1.763,00 € | 1.931,00 € | 2.143,00 € |
Erresuma Batua | 2.606,00 € | 3.014,00 € | 2.997,00 € | 3.053,00 € |
Suedia | 2.944,00 € | 3.156,00 € | 3.499,00 € | 3.588,00 € |
EAE | – | 2.259,00 € | 2.418,00 € | 2.756,00 € |
EB27 | – | 2.364,00 € | 2.560,00 € | 2.719,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(19. grafikoa) . Adineko pertsonen gaineko per cápita gastua 2009an
EAEko adineko pertsonen gaineko gastu publikoaren dimentsioak garrantzi bikoitza dauka gaur egun. Izan ere, familien ezinbesteko euskarri bihurtu da egungo krisi-egoeran (arrazoietako batzuk txosten honetako bigarren kapituluan identifikatutakoen artean daude), gizarte-sareak aho batez adierazten duen bezala, adineko pertsonak “kasu askotan beren familien euskarri ekonomiko eta emozional nagusi izatera pasa dira” eta beraiek arduratzen dira “hipotekak ordaintzeaz, seme-alaba eta biloben elikaduraz eta eskola-materialaren, arroparen edo jantokiaren fakturak ordaintzeaz” (Diario de Navarra, 2013).
Ondorioz, eta aurreko kapituluetan adierazitakoaren ildotik, adineko pertsonek (eta eurek jasotzen dituzten prestazio publikoek) zeregin bikoitza dute gure gizartean, batzuetan laguntza publikoaren hartzaile garbiak izanik, baina beste batzuetan laguntza-emaileak (bai laguntza ekonomikoa, bai zerbitzua) familia, lana edo bizitza pertsonala uztartzeko espazioetan edo, zuzenean, familia askoren oinarrizko beharrizanei laguntza ekonomikoa ematen.
1 Nabarmendu beharra dago 2007-2008 urteetan BPGren gastu publikoan egondako zuloak ez duela zerikusirik eremu horretan apustu publikoa murriztearekin (datu absolutuak aztertzean ikusiko ahalko denez), baizik eta aurrekaririk gabeko oparotasun ekonomikoarekin, herrialde europarretako BPGak oso altuak izan baitziren. EAEren kasuan, zehazki, 2008an aurreko urtean baino %7,2 altuagoa izan zen eta 2008an 2007an baino %4,3 altuagoa. 2009an etenaldi bat egon zen, grafikoetan argi eta garbi islatzen denez.
3.4. Baterako konparazioa
Familiaren esparruan eragina duten hiru dimentsioak banan-banan aztertu ondoren, herrialde desberdinek beren BPGrekin alderatuta egiten duten ahalegin orokorraren baterako ikuspegia azter dezakegu.
Familiei laguntzeko politiketan ahalegin handiena egiten ari diren herrialde europarrek kapitulu honetan beren BPGren %16a gainditzen dute (esaterako, Frantziak, Italiak eta Austriak).
(19. taula) . Familiei laguntzeko politiken gaineko gastu publikoa BPG portzentajean
1995 | 2000 | 2007 | 2009 | |
Alemania | % 11,1 | % 11,8 | % 11,3 | % 12,5 |
Austria | % 15,0 | % 14,8 | % 14,4 | % 16,0 |
Belgika | % 10,5 | % 10,6 | % 10,8 | % 12,2 |
Danimarka | % 11,9 | % 10,5 | % 11,0 | % 12,2 |
Espainia | % 9,8 | % 8,9 | % 8,6 | % 10,0 |
Finlandia | % 15,4 | % 12,3 | % 12,2 | % 14,6 |
Frantzia | % 14,2 | % 14,3 | % 14,9 | % 16,2 |
Herbehereak | % 9,8 | % 9,7 | % 9,1 | % 8,5 |
Irlanda | % 6,2 | % 5,0 | % 6,6 | % 9,3 |
Italia | % 11,3 | % 13,5 | % 14,5 | % 16,2 |
Luxenburgo | % 12,9 | % 12,0 | % 9,1 | % 10,9 |
Norvegia | % 11,0 | % 9,9 | % 9,6 | % 11,1 |
Portugal | % 8,4 | % 9,4 | % 12,1 | % 13,7 |
Suedia | % 9,8 | % 9,8 | % 10,5 | % 12,2 |
Suedia | % 13,3 | % 11,4 | % 12,0 | % 13,4 |
EAE | % 10,5 | % 10,3 | % 9,2 | % 11,5 |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(20. grafikoa) . Familia-politiken gaineko gastu publikoa BPG portzentajean 2009an
Hori bai, haurtzaroaren, ezintasunaren edo adineko pertsonen gaineko baterako dedikazioa eta banakako dedikazioa alderatzean ikus daitekeenez, elkarren artean oso eredu desberdinak dira. Izan ere, pisua Italian ez da haurtzaroan oinarritzen (ahalegin gutxi egiten baitute beste herrialde europar batzuekin alderatuta); horren ordez, adineko pertsonen arretarako politikekin lotuta dago. Aitzitik, Frantzia, Austria, Suedia edo Finlandia bezalako herrialdeetan baliabideen banaketa orekatuagoa da hiru kapituluetan.
Beste muturrean Irlanda, Espainia, Herbehereak edo Norvegia bezalako herrialdeek beren BPGren %10etik beherako dedikazio-ahalegina egiten dute eta Herbehereen kasua oso interesgarria da, apurka-apurka beherantz joan delako familiei laguntzeko politiken gaineko inplikazioa.
EAE erdiko posizioan dago Europa mailan, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Norvegia edo Luxenburgoren antzera, beren BPGren %11 eta %12 artean. Era berean, familien gaineko gastu publiko orokorra batez besteko espainiarra baino %1,5 altuagoa da (%11,5, %10en aldean) eta Luxenburgo, Irlanda eta Herbehereak bezalako herrialdeen gainetik dago, baina Erresuma Batua, Belgika edo Alemania bezalakoen azpitik.
Gastu publikoak 1995az geroztik izandako bilakaerari dagokionez, familiaren ikuspegi integrala kontuan hartuta, EAEko gastua apur bat igo da azken urteetan, herrialde europar gehienetan gertatu bezala (%10,5etik %11,5era pasata).
Berez, testuinguru europarrean azpimarratzekoa litzateke 1995-2009ko joera orokorra nolabaiteko igoera izan dela (%3 ingurukoa) BPGren ahalegin publikoaren gainean (esaterako, Belgikan, Frantzian, Italian edo Portugalen) edo geldialdi teorikoa (beren ahalegina ia mantendu duten herrialdeetan, gorantz edo beherantz aldaketa oso txikiak izanik, esaterako, Danimarkan, Alemanian, Austrian edo Suedian).
Datu horiek, multzoan, kapituluaren hasieran aipatzen genituen politika publikoen ereduekin gurutzatzen baditugu (eskandinaviarra, erdialdeko europarra eta mediterraneoa), ondorio interesgarriak atera ditzakegu.
Ikuspegi horretatik, egindako ahalegin erlatiboari dagokionez, EAEk posizio orokor baxuagoa dauka herrialde eskandinaviarrekin alderatuta (Norvegiaren gainetik soilik), tarteko posizioa Europako erdialdeko testuinguruan (Luxenburgo, Herbehereak edo Irlandaren gainetik) eta ertain-baxua eremu mediterraneoan (Espainiaren gainetik soilik).
(21. grafikoa) . Talde eskandinaviarreko herrialdeek familiei laguntzeko politiketan egindako gastu publikoaren bilakaera EAErekin alderatuta
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(22. grafikoa) . Talde kontinentaleko herrialdeek familiei laguntzeko politiketan egindako gastu publikoaren bilakaera EAErekin alderatuta
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
(23. grafikoa) . Talde mediterraneoko herrialdeek familiei laguntzeko politiketan egindako gastu publikoaren bilakaera EAErekin alderatuta
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta OCDE (2013) oinarri hartuta.
Edonola ere, hobeto ulertzeko, datu hauek aztertzean balio absolututan egindako ahalegina ere kontuan hartu behar da, lehen adierazi dugun bezala. Horrenbestez, familiei laguntzeko politiketako per cápita gastuaren azterketari jarraiki, 2008an EAE Europako batez bestekoaren azpitik zegoen (3.536 €-rekin, EB27ko 3.801 €-en aldean) eta soilik Irlanda, Portugal eta Espainiaren gainetik (ez dituzte 3.000 €-ak gainditzen).
Zehazki, ahalegin-portzentaje baxuagoko herrialdeek errendimendu absolutu handiagoak zituzten beren gaitasun ekonomiko handiagoaren ondorioz. Hori horrela, Luxenburgok, Norvegiak edo Herbehereak (per cápita errenta askoz altuagoekin) EAEk baino baliabide absolutu handiagoak sortzen dituzte (ia 4.600 € Herbehereen kasuan eta 7.400 €-tik gora Luxenburgoren kasuan, azken hori izanik, gainera, balio absolututan laguntza handiena ematen duena).
Ikus daitekeenez, multzo mediterraneoko herrialdeak dira ahalegin absolutu txikiena egiten dutenak (beren per cápita errentaren arabera), eta herrialde eskandinaviarrek eta kontinentalek (batez ere, Austria, Herbehereak eta Luxenburgok) baliabide askoz gehiago eskaintzen dituzte beren familientzat.
(20. taula) . Per cápita gastua familiei laguntzeko politiketan
2003 | 2006 | 2008 | 2010 | |
Alemania | 3.754,00 € | 4.049,00 € | 4.208,00 € | 4.474,00 € |
Austria | 4.490,00 € | 4.930,00 € | 5.163,00 € | 5.642,00 € |
Belgika | 3.152,00 € | 3.399,00 € | 3.598,00 € | 3.816,00 € |
Danimarka | 4.684,00 € | 5.263,00 € | 6.106,00 € | 6.564,00 € |
Espainia | 1.934,00 € | 2.238,00 € | 2.509,00 € | 2.772,00 € |
Finlandia | 3.296,00 € | 3.858,00 € | 4.335,00 € | 4.734,00 € |
Frantzia | 3.509,00 € | 4.022,00 € | 4.316,00 € | 4.563,00 € |
Herbehereak | 3.706,00 € | 4.200,00 € | 4.520,00 € | 4.592,00 € |
Irlanda | 2.006,00 € | 2.371,00 € | 2.696,00 € | 2.989,00 € |
Italia | 3.439,00 € | 3.745,00 € | 4.187,00 € | 4.365,00 € |
Luxenburgo | 6.271,00 € | 6.770,00 € | 7.344,00 € | 7.407,00 € |
Norvegia | 4.675,00 € | 5.377,00 € | 5.879,00 € | 6.315,00 € |
Portugal | 1.938,00 € | 2.392,00 € | 2.575,00 € | 2.802,00 € |
Erresuma Batua | 3.635,00 € | 4.140,00 € | 4.222,00 € | 4.194,00 € |
Suedia | 4.780,00 € | 5.284,00 € | 5.777,00 € | 5.727,00 € |
EAE | – | 2.830,00 € | 3.075,00 € | 3.536,00 € |
EB27 | – | 3.339,00 € | 3.603,00 € | 3.801,00 € |
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(24. grafikoa) . Familia-politiken gaineko per cápita gastu publikoa 2009an
Hala ere, azpimarratu dugun bezala, ahalegina ez da zuzena, herrialde batzuetan gehiago bideratzen baita kolektibo batzuetara beste batzuetara baino. Ondorioz, hainbat galdera sortzen dira: Zelan banatzen da barrutik gastu publikoa familian eragin gehien duten kolektiboen artean? Gastua bat al dator biztanleria-piramideekin? Gastu orekatua al da?
Ahalegin publikoaren barne-banaketari buruzko galdera hauei erantzuteko, herrialde bakoitzeko biztanleria-piramidearen garrantzia gakoa da; izan ere, orokorrean familiei laguntzeko politikak desberdinak izango dira biztanleria-taldeen araberako banaketak hala diren neurrian eta biztanleria-zahartzearen garrantzia desberdina da kasuan kasu.
(25. grafikoa) . Biztanleriaren banaketa herrialdeka, adin-talde handietan
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013a) eta EIN (2013) oinarri hartuta.
Nahiz eta herrialde guztietan ez dagoen korrelazio-maila bera, EAEren kasuan, zehazki, batasun handia dago; izan ere, txosten honetako bigarren kapituluan aurreratzen zenez, Europako biztanleriarik zaharrenetakoa dauka.
Testuinguru horretan, EAEn gastu publiko handiena adineko pertsonengana bideratzen da eta kolektibo horren gaineko laguntza da, funtsean, autonomia-erkidegoa posizio ertainean kokatzen duena familiei laguntzeko politiketako gastuan, testuinguru europarrean. Berez, familiarengan egindako ahaleginaren %77 baino gehiago kolektibo honi zuzentzen zaio eta oso gutxi, ordea, haurtzaroari (gastuaren %9 baino gutxiago), biztanleria-piramidearekin paralelismo nabarmenak izanik (estatuaren kasuaren antzera, nahiz eta kasu honetan intentsitate baxuagoz).
(26. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. EAE
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(27. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Espainia
Iturria:
bertan egina, EUSTAT (2013) eta EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Aitzitik, eredu eskandinaviarrean, esaterako Suedian edo Danimarkan, ahalegin publikoaren barne-banaketa orekatuagoa da. Adineko pertsonengana bideratzen da familien gaineko BPGren gastuaren %50 inguru, haurtzarora %30 inguru (EAEn baino askoz kopuru altuagoa) eta %14 eta %18 artean ezintasunera.
(28. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Suedia
Iturria:
bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(29. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Danimarka
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Bestalde, beste herrialde batzuek eredu oso polarizatuak dituzte eta beharbada antagonikoenak Italia eta Irlandakoak dira. Irlandaren kasuan, biztanleria adingabeen portzentajeak EAEkoen oso gainetik daude (%20tik gorako bakarra), Europako iparraldeko herrialdeen antzera soilik (Norvegia, Danimarka). Bestalde, Italian (eta Alemanian) biztanleria-piramidea oso zaharra da (65 urtetik gorako biztanleriaren %20 baino gehiago) eta familiei laguntzeko politikak adin-talde horretara bideratzen dira bereziki, beren baliabideen %80 ia adineko pertsonei eskaintzen baitzaizkie.
(30. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Italia
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(31. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Irlanda
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Alemaniak, bestalde, adinez nagusia den biztanleria-portzentaje altuena daukan herrialdea bada ere, proportzionalki ahalegin handiagoa egiten du haurtzaroan (adibidez, Italiak edo EAEk baino askoz altuagoa) eta adineko pertsonengana bideratzen duen gastua proportzionalki gure autonomia-erkidegoarenaren antzekoa da.
(32. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Alemania
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
(33. grafikoa) . Familien gaineko ahalegin publikoaren banaketa BPGren aldean. Frantzia
Iturria: bertan egina, EUROSTAT (2013a) oinarri hartuta.
Bestalde, Frantziak, biztanleria-piramidea Europako iparraldeko herrialdeak bezain zaharra edo zaharragoa izanik ere, ahalegin txikiagoa egiten du haurtzaroarengan Danimarkak edo Suediak baino (ia %20, herrialde horietako %30eko batez bestekoaren aldean), baina beste herrialde kontinental batzuk baino altuagoa, nahiz eta adineko pertsonenganako laguntza handiari eusten dion.
Datuek horiek, beraz, zer esan nahi dute? Zein eragin dute familiei laguntzeko politikek herrialde bakoitzeko biztanleria-piramideetan? Eta, non kokatzen da EAE? Herrialde europarren zein taldetan sar genezake?
Herrialde bakoitzeko orientazioari eta biztanleria-piramideari buruzko datuak gurutzatuta aztertuz gero, orokorrean biztanleria zahartuagoa duten herrialdeak gehiago orientatzen dira adineko pertsonen kolektibora, eta haurtzaroaren gaineko gastu publiko handienak dituzten herrialdeetan biztanleria gazteagoak daude.
EAEren kasuan, familiei laguntzeko sistema era esponentzialean igo da, hasieran gastu publikoaren oinarriak oso murritzak baitziren, nahiz eta profila ez den oso proportzionatua. Batez ere adineko pertsonenganako laguntzan oinarritzen da eta presentzia oso urria dauka haurtzaroaren gaineko laguntzak (azterlan batzuetan esaten denez ez da “haurtzaroaren oso aldekoa”1).
HIRUGARREN SEKTOREAREN ZEREGINA FAMILIENGAN ERAGIN ALTUA DUTEN POLITIKETAN |
EAEko kasuaren bereizgarrietako bat, familiengan eragin altua duten politiken esparruan, hirugarren sektoreko gizarte-erakundeek daukaten zeregin hain garrantzitsua da, batez ere gizarte-zerbitzuen sektorean (familiengan eragina duten zerbitzuen zati handi bat bertan sartzen delarik), baina, baita, haurren eta gazteen gizarte eta hezkuntzako aisialdi-eskaintza publikoaren zati batean ere. |
Gizarte-babeserako euskal sistemaren bereizgarria da hori, eredu mediterraneotik aldentzen duena eta Europako erdialdeko ereduarekin gehiago lotzen duena, eta batez ere familiengan eragin altua duten gizarte-zerbitzuen prestazioan ematen dena (esaterako, ezintasunaren eremuan edo ahulezia-egoeran dauden familia eta pertsonak ekonomian eta gizartean nahiz hezkuntzan eta gizartean integratzeko eremuetan) eta haur eta gazteen gizarte, kultura eta aisialdiko baliabideetako batzuetan (batez ere udalekoetan). |
Zehazki, ezintasunaren, gizarte, hezkuntza eta familiako esku-hartzearen edo haur eta gazteen aisialdi, gizarte, hezkuntza eta kulturaren gaineko baliabideetako asko (ludotekak, gazteguneak, haurtxokoak, eta abar) irabazi-asmorik gabeko erakundeek kudeatzen dituzte, eta, sarritan, zerbitzua garatzen duten erkidegoetan errotuta daude. |
UNICEF (2012) erakundeak dioenez, inbertsio-eredua zenbatekoa bera bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da eta, horren harira, hirugarren sektoreak ekintza zuzen baterako egindako jabekuntzak, administrazioren apustu estrategiko gisa, ondo azal lezake kasu askotan estatu-mailan emandako zenbatekoen antzekoekin herritarrek zerbitzuak hobeto baloratzea eta horien funtzionamenduaren pertzepzioa hobea izatea. |
Izan ere, hirugarren sektoreak hiritarrekiko hurbilak diren balioak helarazten ditu eta eragin azkarragoa eta zuzenagoa ematen die familien eskariei, gizarte zibilaren parte izanik. Subiratsek (2010) jasotzen duenez, erantzun egokitu, eraginkor eta iraunkorrak eman ahal dizkie gizarte-arazoei beren gizarte-sentsibilizazio, kontzientziazio eta partaidetzagatik nabarmentzen diren balio eta printzipioetan oinarrituta, eta, gainera, baliabide eraginkorra da, zerbitzuak emateko orduan eskaintzen duen kalitate altuagatik. |
“Hirugarren sektoreko erakundeak kalitate oso altuko zerbitzuak eskaintzen ari gara kostu murritzean, eta, zalantzarik gabe, kostu hori altuagoa izango litzateke zerbitzuok zuzenean administrazioak emango balitu.” (Elkarrizketa gizarte-erakundeekin) |