1. Sarrera
Kapitulu honetan familia-arloari lotutako esparru juridikoaren testuingurua azalduko dugu, EAEn familiarentzako politika publikoen garapenean hein handiagoan edo txikiagoan eragina duena hain zuzen ere.
Arau garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu laburki, bai familiari zuzendutakoak bai familian eragin handia daukaten sektoreko arauak, eta, jarraian, txosten honetako aurreko atal batzuetan adierazitako ikerketaren bideak aipatuko ditugu.
Kapitulu honek familiei laguntzeko neurriak antolatzen diren esparru juridikoa zedarritu nahi du, baita familien eta haren premien bilakaerarako egokitzapena eta aurreko kapituluan identifikatutako gizarte-aldaketekiko bat etortze maila ere.
Horren guztiaren bidez, dauden neurri juridikoak EAEko familien premiei erantzuna emateko gai diren aztertu nahi da, egiturari dagokionez behintzat –hurrengo kapituluan politika publikoen garapen zehatzak aztertuko baitugu–.
Azkenik, EAEko arau-esparruaren ezaugarri nagusiak identifikatzen saiatuko gara, neurri zehatzak hobeto ulertzeko helburuarekin (txosten honetan geroago analizatuko baititugu).