Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
7.4.3. Menpekotasun-egoeran daudela onartzea eskatzen dutenen espedienteak
class="Ningnestilodeprrafo">EAEn menpekotasun-egoeran daudela onartzeko eskaerak (berrikuspen-espedienteak barne) Estatuko kopuru osoaren %5,65 dira[90]. Menpekotasun-egoeran daudela onartzeko eskaeren espedienteen kopuru osotik %92,40k baloratutako pertsonaren menpekotasun-mailaren irizpena (irizpenen %83,93) edo autonomotzat jotzen duen irizpena jaso du (gainerako %16,07a) Beraz, gure erkidegoa, Estatuko gainerako autonomia erkidegoekin alderatuta, zazpigarrena da irizpena dagoeneko emanda duten eskabideen ehunekoari dagokionez. EAEren barruan, Gipuzkoan eskaera-espedienteen bolumena handiagoa da, eta hori, neurri handi batean, egin diren balorazioen berrikuspenaren ehunekoa ere altuagoa delako gertatu da.