Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
7.4.2. Menpekotasun-egoeran daudela onartzea eskatzen duten pertsonak
Legea indarrean sartu zenetik (2007ko urtarrilaren 1a) 2010eko uztailaren 1era EA
Eko 98.673 biztanlek eskatu zuten beren menpekotasun-egoera onar zedila, hau da, EA
Eko biztanleria osoaren %4,54k. 1.000 bizkaitarreko 39 inguruk eskatu zuten; 1.000 arabarreko 49k eta 1.000 gipuzkoarreko 53k. 93.395 pertsona baloratu dira guztira, eta horietako 77.352k (%82,82k) menpekotasun-egoeran daudela onar dadila lortu dute (hots, Estatuko Administrazio Orokorrak 2007ko maiatzean egin zuen estimazioan EA
Eren kasurako kalkulatutakoa baino 22.808 pertsona gehiagok). Hortaz, EA
En baloratuak izan diren pertsonen %17,18k ez du lortu menpekotasun-egoeran daudela onar dadila. Irizpen negatiboen tasarik altuena Bizkaian egon da. Menpekotasun-egoera onartu zaien pertsonen tasa honakoa da, lurraldeka: 1.000 biztanleko 43,77 Gipuzkoan, 41,64 Araban eta 28,97 Bizkaian.
Gure azterlanak barne hartzen dituen 3 urteetako bilakaerari dagokionez, EA
En menpekotasun-egoeran daudela onartzea eskatu zuten pertsonen ehunekoa, biztanleria osoarekin alderatutakoa, pixkanaka gutxitzen joan zen: 2007an %1,45, 2008an %1,37 eta 2009an %1,12. Lurraldeka, Bizkaian indizeak egonkor mantendu ziren hiru urteetan; Araban beherakadarik garrantzitsuena 2008an egon zen, eta Gipuzkoan, berriz, 2009an.
Foru administrazioek menpekotasun-egoerakotzat jo dituzten pertsonen %43,74 menpekotasun-maila handiko pertsonak dira (III. Gradukoa); %31,22 II. Gradukotzat (menpekotasun larria) eta %25,04 I. Gradukotzat (menpekotasun arina) jo dira. Lurraldeka, Bizkaia da I. Graduko balorazio-indizerik altuena duena; Gipuzkoak, berriz, III. Graduko balorazio-indizerik altuena dauka.