Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
7.4.1. Menpekotasun-egoeran dagoen pertsona
Estatu-mailan, onuradunen %67 (alegia, menpekotasuna onartuta duten eta, dauzkaten eskubideen arabera prestazioren bat jasotzen dutenak[89]) emakumezkoak dira. Onuradunen multzo horren %76k 65 urte baino gehiago dituzte.
EAEren kasuan, menpekotasun onartua duten pertsonen profila analizatzea erabaki dugu; izan ere, AMALen mailaketaren aplikazioa edo prestazioak jasotzen dituzten ala ez kontuan hartu gabe, jorratzen ari garen esparru honetako politika publikoek pertsona horiengana zuzenduta egon behar dute. Hortaz, 2007ko urtarrilaren 1a eta 2010eko uztailaren 1a bitartean, beren menpekotasun-egoera onartua izan dadila lortzen duten pertsonen %63,74, EAEn, emakumezkoak dira. Lurraldeei dagokienez, baloreak batez besteko horren ingurukoak dira; baina, menpeko biztanlerian, emakumezkoen kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan altuagoa da Araban baino.
Adinari dagokionez, menpekotasun-egoera bizitzako fase guztietan gerta daitekeela ikusten da. Nolanahi ere, azpimarratzekoa da menpekotasun-egoera gisa onartzen diren kasuen %80 65 urte baino gehiagoko pertsonak direla eta 80tik gorakoak kasuen %50 eta 60 bitartekoak direla.
Adina eta sexua aldi berean hartzen baditugu kontuan, 65 urtetik beherako pertsonen artean menpekotasun-egoera onartua dutenen kasuan, gizonezkoen kopurua pixka bat altuagoa da; aitzitik, adin horretatik aurrerakoen artean, menpekotasunaren fenomenoen eragina nabarmen handiagoa da emakumezkoen artean.
Mailaketari dagokionez, emakumeek menpekotasun-maila larriagoa izaten dute, neurri batean. Menpekotasun-maila handiko pertsonen artean, 80 urtetik gorakoena da presentzia handiena duen taldea. Adin-taldeei dagokienez, berriz, 18 urte baino gutxiagokoen eta, bereziki, 3 urte baino gutxiagokoen artean menpekotasun-maila handia dutenen ehunekoa batez bestekoa baino askoz altuagoa da.
[89] Prestazioei buruz hitz egiten dugunean, prestazio ekonomikoei nahiz zerbitzuei buruz ari gara, AMALen bezala.