Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.12.4. Gaueko zentroa
Zerbitzu hau, egun, ez dabil gure erkidegoko lurraldeetan.
Arabako Foru Aldundiak argitu digunez, "eskaera mota jakin hau ez da jaso baliabide mota hori sorraraz leza
keen neurri batean, askoz ohikoagoa delako arreta premiak (haietan laguntzetarako zailtasun handiagoak daude) eguneko 24 orduetan gertatzea, eta horretarako egoitza mota desberdinak baitaude, edo egunez, horretarako hainbat laguntza mota egonda (ELZ, eguneko arreta, FIZPE, okupazio-zentroak...)".
Lurralde Historiko horretan, Gasteizen, hain zuzen ere, foru titulartasuneko gaueko zentroko plazak dauzkan baliabide bat egon zen, 2001eko abendutik 2004ko urtarrila arte jardun zuena, baina gaueko plazak egoitzako bihurtu behar izan ziren gaueko arretako zentrorako eskaririk ez zegoelako, foru erakundeak adierazi duenez.
Donostian ere beste esperientzia bat egon zen, Maria Fundazioaren Julián Rezola gerontologia zentroan, baina hura ere ez zen sendotu. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi digu, egun, ez dagoela baliabide hori bere lurraldean eta epe laburrean ez dela aurreikusi hura sortzerik.
Bizkaian ere, Santurtzin, Begoñako Andra Maria Egoitzan, gaueko egonaldiak dauzkan atseden zentro bat ere egon da. Egun zerbitzua ez dabil.