1.2. EAEko haur biztanleriaren datu orokorrak
Aipatu denez, eskubideen subjektua adingabe bakoitza, haur edo nerabe bakoitza da. Eta eskubide bat urratu egingo da hark adingabe bakar bati zein milaka adingaberi eragin. Ikuspegi horretatik, datu kuantitatiboen balioa erlatiboa da; baina ez dira baztergarriak ere. Ez ditu baliabide berdinak eskatzen 80 adingaberi eragiten dien sektore zaurgarri bati edo zaurgarritasun egoera berezi bati erantzuteak, edo 800i eragiten dionari erantzuteak.
Txosten honen dimentsioa kualitatiboagoa da kuantitatiboa baino, baina, hemengo kapituluetan ikusiko denez, datu kuantitatiboetara ere jo du, haiek eduki eta errealitatea baloratzeko gutxi gorabehera fidagarritzat jo direnean, behintzat, eta alderdi edo bilakaera batzuk azpimarratzeko ere bai.
Bertan erabilitako datu ia guztiak 1995. urtetik (urte horretan egin genuen adingabeei buruzko gure lehen txosten berezia, babes sistemari buruzkoa) 2010. urtea arte.
Hori dela eta, komenigarria deritzogu hemen datu orokor batzuk emateari, txosten osorako gure erreferentzia esparrua izango baitira: sektore bakoitzeko datu bereziak testuinguruan jartzeko; eragin tasak kalkulatu ahal izateko; urteen edo lurraldeen arteko alderaketak errazago egin ahal izateko ehunekoak edo datu erlatiboak (ez absolutuak) lortzeko...
Datu orokor horiek honako lau tauletan eta grafiko bietan laburbildu ditugu.
Hola, lehenbizi, hartutako aldian (1995-2010) biztanleriak (bai adindunak bai adingabeak) izandako bilakaerari buruzko datuak ikusiko ditugu:
Biztanleria guztira EAE | <18 urte guztira EAE | <18 urteko biztanleriaren % EAEko biztanleria osoaren gainean | |
1995 | 2.084.996 | 384.416 | %18,4 |
1996 | 2.078.931 | 366.106 | %17,6 |
1997 | 2.075.028 | 350.501 | %16,9 |
1998 | 2.072.017 | 337.388 | %16,3 |
1999 | 2.069.723 | 326.240 | %15,8 |
2000 | 2.070.279 | 318.108 | %15,4 |
2001 | 2.076.441 | 312.306 | %15 |
2002 | 2.082.258 | 308.797 | %14,8 |
2003 | 2.087.972 | 307.242 | %14,7 |
2004 | 2.094.909 | 308.060 | %14,7 |
2005 | 2.103.441 | 309.248 | %14,7 |
2006 | 2.113.052 | 311.539 | %14,7 |
2007 | 2.124.235 | 315.130 | %14,8 |
2008 | 2.138.739 | 320.756 | %15 |
2009 | 2.136.061 | 324.817 | %15,2 |
2010 | 2.138.590 | 330.594 | %15,5 |
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala. 1995-2001: Errolda arteko biztanleriaren estimazioak.
2002-2010: Egungo biztanleriaren estimazioak 2001eko errolda oinarri hartuta.
Urtarrilaren 1erako datuak. Norberak egina.
Ikusten denez, gure erkidego osoan biztanleria adingabeak duen pisua nabarmen murriztu da aldi horretan: biztanleria osoaren %18,4 izatetik (ia adingabe bat bost pertsonako) %15,5 izatera igaro da, hiru puntu gutxiago. Biztanleria adingabearen murrizketa (384.000tik 300.000 pasatxo izatera) batez ere lehenengo urteetan gertatu zen, eta 2004az geroztik hazkundea ikusten da, txikia bada ere. Horrek, jakina, ondorioak izan ditu, esaterako, eskolatze premietan.
Honako taulan eta grafikoan ikusten denez, joerak nahiko antzekoak dira lurralde guztietan, alde txikiak ere sumatzen badira ere.
Biztanleria guztira | <18 urteko biztanleria | adingabeen % erreferentziazko biztanleria osoaren gainean | ||
EAE | 1991 | 2.104.041 | 462.113 | %21,9 |
1995 | 2.084.996 | 384.416 | %18,4 | |
2001 | 2.082.587 | 307.840 | %14,7 | |
2010 | 2.138.590 | 3.305.941 | %15,5 | |
ARABA | 1991 | 272.447 | 64.050 | %23,5 |
1995 | 275.801 | 540.412 | %19,5 | |
2001 | 286.387 | 43.750 | %15,2 | |
2010 | 310.562 | 48.299 | %15,6 | |
BIZKAIA | 1991 | 1.155.106 | 250.003 | %21,6 |
1995 | 1.138.873 | 2.069.692 | %18,1 | |
2001 | 1.122.637 | 161.349 | %14,3 | |
2010 | 1.136.859 | 168.703 | %14,8 | |
GIPUZKOA | 1991 | 676.488 | 148.060 | %21,8 |
1995 | 670.322 | 1.234.012 | %18,4 | |
2001 | 673.563 | 102.741 | %15,2 | |
2010 | 691.169 | 113.594 | %16,4 |
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala. 1991 eta 2001. urteak: Biztanleria eta etxebizitzen errolda.
Martxoaren 1eko eta azaroaren bateko datuak, hurrenez hurren. 1995. urtea:
Errolda arteko biztanleriaren estimazioak 1991eko errolda oinarri hartuta.
2010. urtea: Egungo biztanleriaren estimazioak 2001eko errolda oinarri hartuta.
Urtarrilaren 1erako datuak. Norberak egina.
1 2010ari dagozkion datuak EINren webgunetik hartu dira urte horretako abuztuan eta ondorengo arazketak izan ditzakete.
2 Ez dago Lurralde Historikoen araberako biztanleriaren banaketari buruzko urteroko informazio xeherik 2002ko urtarrilaren 1 arte, Biztanleria erroldak izan ezik (1991, 2001). 1995. urterako, EAE osoko 18 urtez azpiko biztanleriaren datu errealetatik abiatuta, biztanleria hori Lurralde Historiko bakoitzean zelan banatzen den kalkulatzeko, 1995. urteko Lurralde Historikoen araberako 0 eta 19 urte bitarteko biztanleriaren banaketa ehunekoak erabili dira (Araba %14,058, Bizkaia %53,84 eta Gipuzkoa %32,101). Horrek azaltzen du guztizkoan dagoen bariazio txikia.
EAE | ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
1991 | 21,90% | 23,50% | 21,60% | 21,80% |
1995 | 18,40% | 19,50% | 18,10% | 18,40% |
2001 | 14,70% | 15,20% | 14,30% | 15,20% |
2010 | 15,50% | 15,60% | 14,80% | 16,40% |
Datu orokor eguneratuagoei dagokienez, hemen azken urte biei (2009 eta 2010) dagozkienak jasoko ditugu.
EAE | ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
Biztanleria guztira | 2.136.061 | 307.656 | 1.136.654 | 691.751 |
<18 urteko biztanleria | 324.817 | 47.074 | 166.123 | 111.620 |
<18 urteko emakumezkoak | 157.977 | 23.018 | 80.839 | 54.120 |
<18 urteko gizonezkoak | 166.840 | 24.056 | 85.284 | 57.500 |
Biztanle guztien gaineko adingabeen % | %15,2 | %15,3 | %14,6 | %16,1 |
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala. Egungo biztanleriaren estimazioa
2001eko errolda oinarri hartuta.
2009ko urtarrilaren 1erako datuak. Norberak egina.
Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
14,61 | 51,03 | 34,36 |
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala. Egungo biztanleriaren estimazioa 2001eko errolda oinarri hartuta. 2010eko urtarrilaren 1erako datuak. Norberak egina.
Bukatzeko, taula oso banakatua jasoko dugu (adin tarte, sexu eta lurralde bakoitzaren araberako datuekin), haur biztanleriaren zati bateko (esaterako, adingabe arau-hausleak, 14 eta 17 urte bitartekoak) esku-hartze edo eragin tasak kalkulatzeko oso erabilgarria izan daitekeelako.
EAE | ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |||||||||
E | G | Guztira | E | G | Guztira | E | G | Guztira | E | G | Guztira | |
0 urte | 9.789 | 10.402 | 20.191 | 1.426 | 1.517 | 2.943 | 4.926 | 5.234 | 10.160 | 3.437 | 3.651 | 7.088 |
Urte 1 | 9.795 | 10.377 | 20.172 | 1.401 | 1.480 | 2.881 | 5.021 | 5.327 | 10.348 | 3.373 | 3.570 | 6.943 |
2 urte | 9.438 | 9.994 | 19.432 | 1.321 | 1.392 | 2.713 | 4.843 | 5.134 | 9.977 | 3.274 | 3.468 | 6.742 |
3 urte | 9.444 | 9.980 | 19.424 | 1.332 | 1.402 | 2.734 | 4.845 | 5.118 | 9.963 | 3.267 | 3.460 | 6.727 |
4 urte | 9.415 | 9.940 | 19.355 | 1.341 | 1.407 | 2.748 | 4.826 | 5.092 | 9.918 | 3.248 | 3.441 | 6.689 |
5 urte | 9.658 | 10.222 | 19.880 | 1.384 | 1.458 | 2.842 | 4.946 | 5.228 | 10.174 | 3.328 | 3.565 | 6.864 |
6 urte | 9.056 | 9.597 | 18.653 | 1.304 | 1.383 | 2.687 | 4.629 | 4.895 | 9.524 | 3.123 | 3.319 | 6.442 |
7 urte | 9.022 | 9.535 | 18.554 | 1.353 | 1.357 | 2.710 | 4.600 | 4.893 | 9.493 | 3.069 | 3.282 | 6.351 |
8 urte | 8.810 | 9.337 | 18.147 | 1.331 | 1.405 | 2.736 | 4.443 | 4.754 | 9.197 | 3.036 | 3.178 | 6.214 |
9 urte | 8.735 | 9.045 | 17.780 | 1.308 | 1.265 | 2.573 | 4.409 | 4.656 | 9.065 | 3.018 | 3.124 | 6.142 |
10 urte | 8.233 | 8.796 | 17.029 | 1.229 | 1.261 | 2.490 | 4.115 | 4.488 | 8.603 | 2.889 | 3.047 | 5.936 |
11 urte | 8.214 | 8.665 | 16.879 | 1.218 | 1.255 | 2.473 | 4.209 | 4.353 | 8.562 | 2.787 | 3.057 | 5.844 |
12 urte | 8.038 | 8.495 | 16.533 | 1.166 | 1.278 | 2.444 | 4.096 | 4.260 | 8.356 | 2.776 | 2.957 | 5.733 |
13 urte | 7.983 | 8.423 | 16.406 | 1.149 | 1.216 | 2.365 | 4.087 | 4.259 | 8.346 | 2.747 | 2.948 | 5.695 |
14 urte | 7.966 | 8.400 | 16.366 | 1.130 | 1.219 | 2.349 | 4.171 | 4.310 | 8.481 | 2.665 | 2.871 | 5.536 |
15 urte | 7.973 | 8.439 | 16.412 | 1.204 | 1.236 | 2.440 | 4.081 | 4.361 | 8.442 | 2.688 | 2.842 | 5.530 |
16 urte | 8.110 | 8.512 | 16.622 | 1.187 | 1.222 | 2.409 | 4.214 | 4.450 | 8.664 | 2.709 | 2.840 | 5.549 |
17 urte | 8.298 | 8.684 | 16.982 | 1.234 | 1.303 | 2.537 | 4.378 | 4.472 | 8.850 | 2.686 | 2.909 | 5.595 |
Guztira | 157.977 | 166.840 | 324.817 | 23.018 | 24.056 | 47.074 | 80.839 | 85.284 | 166.123 | 54.120 | 57.500 | 111.620 |
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala. Egungo biztanleriaren estimazioak 2001eko errolda oinarri hartuta. 2009ko urtarrilaren 1erako datuak. Norberak egina.
Edonola ere, aipatu dugunez, txosten honetan gure interesa ez da oso kuantitatiboa.