ERANSKINA
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko urtarrilaren 12koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Sailari gomendatzen zaio IT Txartela sistemaren arabera ematen den maila aurreratuko Microsoft Excel XP moduluaren ziurtagiria onartzeko.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko urtarrilaren 15ekoa. Horren bidez, Elgetako Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala auzokide bati 2008. urteaz geroztik zabor-tasa gisa bidali dizkion likidazioak, hari ez baitio beraren etxebizitzan zabor-bilketa zerbitzurik egiten.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko urtarrilaren 25ekoa. Horren bidez, amaiera ematen zaio kontrolik gabe noraezean dabiltzan animaliek eragiten dituzten eragozpen eta kalteak direla-eta pertsona batek egindako erreklamazioari.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko urtarrilaren 26koa. Horren bidez amaitutzat ematen da hautagaiek oposizioko azterketa beste egun edota leku batean egiteko, deitutako azterketara joatea galarazten dien kausa justifikatua dela-eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari egindako kexen azterketa.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 9koa. Horren bidez, Arartekoaren esku-hartzea amaitzen da, Donostiako adinekoentzako ¨Aldakonea¨ egoitzako greban.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 16koa. Horren bidez, bateragarritasun baimena eskatzeari buruzko kexa batean bere esku-hartzea amaitutzat jotzen du.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 17koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari iradokitzen zaio nahitaezko iragarkiak jartzeko irizpideak ezar ditzala, ordainketa egin behar duena hirugarren onuraduna denean.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 19koa. Horren bidez, Pasaiako Udalari gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 19koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari gomendatzen zaio babes ofizialeko etxebizitza baten enpresa sustatzaileari ezar diezaiola aipatu etxebizitzan antzemandako eraikuntza akatsak konpontzeko nahitaezko konponketa obren egitea.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 22koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio Zubiaurre pasealekua Intxaurrondoko Zarategi pasealekuarekin lotzeko igogailua jartzeari lehentasuna ematea, Lizardi kalean bost arrapala mekaniko jartzeko asmoaren ordez, herritar guztiei igogailua erabiltzea ahalbidetuko dien konponbide teknikoa baita.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko otsailaren 23koa. Horren bidez, EuskoTreni iradokitzen zaio garraio zerbitzuan etxeko animaliak eramateko baimena ematea, betiere, horrek beste erabiltzaile guztiei eragozpenik ez eragiteko baldintzak betez.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko martxoaren 4koa. Horren bidez, Elantxobeko Udalari gomendatzen zaio izapidetutako proiektu teknikoaren kostuaren kalteak ordain diezazkiola jabekideen komunitate bati.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko martxoaren 11koa. Horren bidez amaitutzat jotzen da bakarrik dagoen atzerritar adingabe bat familiako harreran hartzea formalizatzeko eskaerari dagokionez familia batek Bizkaiko Foru Aldundiari egindako eskaerari buruzko erreklamazioa.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko martxoaren 23koa. Horren bidez, eskola kiroletako programen kirol jarduera jakinetan parte hartzen duten 14 urtetik beherako adingabeak identifikatzeko baliabide gisa NANa eskatzeari buruzko kexa-espediente bat amaitutzat eman da.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko martxoaren 26koa. Bergarako Udalak oilategi erabilera baimenduta duen eraikin baten harira izan duen jardunari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko apirilaren 23koa. Horren bidez, Armiñongo Udalari gomendatzen zaio kale bateko eraikinen zenbakiak jarraitasunez berri ditzan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez, Bergarako Udalari gomendatzen zaio izapide dezala behar bezala zenbait eraikin eraikitzeko, lurzoru urbanizaezinean karabana bat jartzeko eta txakurrak egoteko espedientea.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 14koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio jabekideen komunitate bateko barruko patioan igogailua jartzeko emandako lizentzia berrikus dezala.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 17koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio ELA sindikatuak egin duen eskaera, Hirugarren Adinekoen Sektore Kontseiluan parte hartzekoa, behar bezala ebazteko.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatzen zaio Arabako Lurralde Historikoan babesgabezia-egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzeko duen legezko beharra bete dezan, tutorea izanagatik dagozkion babes-neurriak burutu ditzan, adina zehazteko probak egin behar direnean aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzan, eta adin-nagusitasunera egoitza-baimenik gabe heltzen badira, egoitza-baimena ematea gomenda dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko maiatzaren 26koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz dezala kalte-ordainengatiko ebazpena, betearazteko agindu bat bete ez izanagatik.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko ekainaren 8koa. Donostiako Kontxako hondartzan 2010 denboraldirako eguzkitakoak murrizteari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko ekainaren 15ekoa. Horren bidez, bukatu du bere jarduera Ertzaintzak inkomunikazio-erregimenean egondako atxilotuei emandako tratu txarrengatik bideratutako kexan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko ekainaren 16koa. Horren bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio Bilbon abandonatuta dauden txakurrak eta katuak jasotzeko udal zerbitzua hobetzeko zenbait neurri kontuan har ditzala.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko ekainaren 30ekoa. Horren bidez, Bidegoiango Udalari gomendatzen zaio bide baten erabilerari buruzko ikerketa-espedientea artxiba dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko uztailaren 5ekoa. Horren bidez, ikertutako gertakarien inguruan egin diren jarduerak biltzen dituzten barne espedienteen informazioari buruzko kexa-espedientea amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko uztailaren 12koa. Horren bidez, Aretxabaletako Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio ondasunen inbentarioko idazpen bat baliorik gabe utz dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko uztailaren 30ekoa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko uztailaren 30ekoa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko abuztuaren 25ekoa. Horren bidez, Balmasedako Udalari gomendatzen zaio espresuki eta arrazoiak emanez ebatz dezala ibilgailu batean izandako kalteengatik jarri zen ondare erantzukizuneko erreklamazio bat.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko abuztuaren 31koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio jabekideen komunitate batek erabilera publikoko zorra duen espazio pribatuan egindako gastuak ordain ditzan.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko irailaren 15ekoa. Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu dezan ibilgailuak kendu, ibilgetu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasarengatik igorritako likidazioa, eta itzul diezaion eragindakoari behar ez bezala kobratu zaion diru-kopurua; izan ere, ez da egiaztatu ordainarazpena justifikatzen duen zergapeko egitaterik egon denik.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko irailaren 20koa. Horren bidez, auzotar talde batek aurkeztu zuen erreklamazioaren gaineko esku-hartzea amaitutzat jotzen da. Erreklamazioak Abanto Zierbenako Santa Juliana auzoak jasaten duen narriadura egoera, gizarteari zein hirigintzari dagokienez, zuen hizpide.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko urriaren 1ekoa. Horren bidez, etorkinei arreta juridiko-soziala eskaintzeko Heldu programa kentzearen inguruan izan dugun esku-hartzea amaitzen dugu.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko azaroaren 4koa. Horren bidez, amaitutzat jotzen da hezkuntza-premia bereziak dituen adingabe bat eskolatzeko prozesuaren jarraipenari buruzko jarduera.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko azaroaren 18koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari gomendatzen zaio berriro ere azter dezan eraikitze lanen ezkutuko akatsengatiko erantzukizunaren adierazpena ematen duen ebazpena.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko azaroaren 23koa. Horren bidez, Hondarribiko Udalak burututako hirigintza-diziplinari buruzko jardueren inguruan aurkeztutako kexa-espedientea amaitzen da. Jarduera horiek bi etxebizitzen erabilera kolektiboa zela-eta hasi ziren.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio hirigintzako araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat baliogabe dezala.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 16koa. Horren bidez, Usurbilgo Udalari gomendatzen zaio industria-sektore baten garapenean udalaren esku-hartze eskaerari berariaz erantzuteko.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien.
• Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez, URA-Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien.