10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
2. Funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak
2.1. Bizitzeko eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 15. artikulua
"Guztiek dute bizi tzeko eta osotasun fisikorako eskubidea, sekula ere torturarik eta zigor edo tratu krudel edo iraingarririk jaso gabe. Indarrik gabe gera tzen da herio tzazigorra, gerra garaian lege penal militarrek erabaki dezaketena alde batera u tzita."
Bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidearen babesa Ararteko erakundearen lehentasunezko arduratako bat da.
Erakunde honek beti salatu izan du Euskadin indarkeria zital eta ankerraz jardun duten edo oraindik diharduten talde terrorista guztiek eskubide horiek urratzen dituztela.
Tamalez, 2010. urtean ETAk Jean-Serge Nérin gendarmea hil zuen.
Benetako elkartasuna adierazi behar zaie haien familiartekoei eta lagunei, eta erabateko gaitzespena halako ekintza terroristei.
Botere publikoek jazarpen indarkeria deitutakoa jasaten duten pertsonei erantzun egokia eman behar diete. Ildo horretan, ezagu tza eta elkartasuneko neurri publikoez gain, beharrezkoa denean, laguntza psikologikoa edo jasaten duten jazarpen egoeraren ondorioz etxebizitzari edo lanari loturik dituzten arazoetarako laguntza eman behar zaie. Aipagarria da biktimen artapen eta erreparazio osorako Lege Proposamenak atal bat eskaintzen diela mehatxatuei.
Emakumeen kontrako indarkeriak bizitzeko eskubidearen eta osotasun pertsonalerako eskubidearen aurkako urradura larrienetako bat izaten jarraitzen du eta erakunde bermatzaile hau ezin gera daiteke axolagabekerian.
Kezkagarria da 2010. urtean indarkeria matxistak eragindako emakume-heriotza kopurua hazi izana. Genero indarkeria erabat ken tzea pertsona guztien arteko egiazko berdintasuna lortzen denean bakarrik posible izango den arren, botere publikoek tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei erantzun egokia eman behar diete.
2010. urtean zehar emakume bakarra –Cristina Estébanez– hil du bere senar ohiak EAEn, Barakaldon. Matxismo adierazpen onartezin horrek, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen zoritxarreko heriotzak ez ezik (matxismoaren adierazpenik larriena), emakumeenganako indarkeriazko erasoak ere eragin ditu.
Arartekoa kezkatzen duen beste gai bat da polizia instalazioetan ustez emandako tortura eta tratu txarrei loturiko salaketena. 2004ko abenduaren 21ean agertutako adierazpenean, Arartekoak arlo horretan modu eraginkorragoan jokatzeko hartu beharreko neurriak azaldu zituen. Ararteko erakundeak esku hartzeko duen bidea poliziaren jarduna etengabe ikuskatzeko lan prebentiboaren alorrean kokatzen da. Helburua polizi kidegoek torturarik edo tratu txarrik ez ematea da eta, horrelakorik jazotzen den kasuan, bidegabeko jarduera horiek ezagutu eta zigortzea posible izatea.
Adierazpen horren aurkezpenetik sei urte igaro ondoren, erakunde honek erabaki du honakoa abian jartzea: inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntzara proposamenak
Tratu txarren prebentzioari dagokionez, arreta bereziz diogu atxiloketa ikus-entzunezko grabazioekin hornitzeko beharra dagoela. Neurri horrek, 1999. urtean erakunde honek lehen aldiz proposatuak, prebentziorako nazioarteko erakunde guztien babesa du. Neurria eraginkorra izan dadin, baldin tza batzuk bete behar dira:
– Sistematikoa izan behar da, eta poliziaren egoi tzako eta atxiloketako toki guztiak harrapatu.
– Irudiak ez ezik, grabazio horiek soinua ere grabatu behar dute.
– Atxiloketa gerta tzen den unetik bertatik, agenteen eta atxilotuaren arteko elkarrekin tza toki guztia hartu behar du grabazioak, atxilotua kontra badago salbu bere intimitatea zain tzeko arrazoiak direla eta.
– Bai defen tsak, bai giza eskubideen bermerako erakundeek grabazio horiek eskura izan behar dituzte, eta grabazio horiek inolako eran tzukizunik sor litekeen bitarteko epean gorde beharko ditu instan tzia independenteren batek.
Bideograbazio sistemaren ezarpen gradua egiaztatzeko, Arkaute eta Donostiako atxilo-etxeetara egindako bisitetan ikusi genuen, Sestaoko Udal Poliziaren dependen tzietan bezala, bideograbazio sistemak dituzte hiru zentrook, baina ez dira erakunde honen iritziz mekanismoak bildu beharko lituzkeen ezaugarri guztiak betetzen.
Ertzaintzak inkomunikazio erregimenean atxilotutako pertsona batek salatutako tratu txarren kexa batengatik erakunde honek kudeatutako kexa baten karietara, ez Arartekoak, ez epaitegiek ezin izan zuten grabaziorik eskuratu; grabazioa materiala gordetzeko hiru hilabeteko gutxieneko epea amaitu bezain laster suntsitu zuten, Herrizaingo Sailak hala xedatuta baitauka instrukzio batean.
Bereziki kezkagarria iruditzen zaigu, material hura gordetzea edo suntsitzea erabakitzerakoan, poliziaren arduradunek erabaki tzea irudi horiek ezabatzea, aipatutako instrukzioak beste hainbat aukera eskaintzen baititu; gutxieneko epea hartzea bitxia da, are bitxiagoa Arartekoaren ikerketaz gain, atxiloketen prozedura penalak oraindik izapidetzen ari zirela kontuan hartuta. Zirkunstantzia horrek berriz esatera garamatza grabatutako materiala gordetzeko bermezko epe bat ezarri beharra dagoela, grabatutako ekintzetatik erator litezkeen erantzukizun administratibo eta penalen preskripzioaren gehienezko muga kontuan hartuta.
2.2. Askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Atxilotuen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 17. artikulua
"1. Per tsona orok du askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Inori ezin zaio askatasuna kendu, artikulu honetan eta legeak aurreikusitako kasuetan ezar tzen denari jarraituz ez bada.
2. "Aurreneurrizko atxilo tzea ezin daiteke egitateak argi tzeko ikerketek zenbat iraun behar eta hori baino luzeagoa izan; betiere, gehienez hirurogeita hamabi ordu igaro ondoren, atxilotua askatua izango da, edo, bestela, agintari tza judizialaren esku geratuko da".
3. "Atxiloturik dagoen per tsona orori berehala jakinarazi beharko zaio, berak uler tzeko moduan, zer eskubide dituen eta zein diren atxilotzeko arrazoiak, eta ezin behartuko da deklara tzera. Berma tzen da atxilotuak abokatuaren lagun tza izango duela poliziarekiko egitekoetan eta egiteko judizialetan, legeak ezarritako moduan".
4. ‘Habeas corpus’ prozedura arautuko du legeak, legez kontra atxilotutako per tsona guztiak epailearen eskuetan berehala uzteko. Era berean, legeak ezarriko du behin-behineko kar tzelera tzearen gehienezko iraupenaren epea".
Azken urteetan, adingabeek eta gazteek poliziaren aldetik tratu desegokia jaso izana edo poliziaren dependentzietatik kanpoko egindako ekintzetan Udaltzaingoaren edo Ertzain tzaren agenteek gehiegizko indarra erabili izana salatu duten hainbat kexa jaso ditugu. Horietako asko, berriro ere, etorkinekin lotutakoak izan dira eta poliziaren jarduna alderdi horrekin lotu dute. Bilbori dagokionez, azken kexa ia-ia guztiak etorkin populazioaren presentzia handia duen San Frantziskoko auzoaren inguruan gauzatu diren ekintzekin egon dira loturik.
Talde honetako kexek berriz azaleratu dituzte erakunde honek behin eta berriro azpimarratu dituen arazoak, hala nola: ikerketa falta edo behar beste ez ikertu izana, indarraren erabilpenaren kontrola, lehenengo kalifikazio judizialetik faltatzat jotzen diren jokabideen ondoriozko atxilotzeak, pertsona interesdunek agenteekiko desobedientziagatiko salaketa baten formulazioa pertsona horiek poliziaren jarduera zalan tzan jarri dietela pentsatzen dutela, atestatu eta salaketen edukia ez datorrela bat errealitatearekin eta lekukoen presentzia.
Berriro ere azaleratu dute horrelako egoerak detektatzeko eta berriz gertatzea ekiditeko eta agenteak ordenamendu juridikoak atestatu edo salaketa bat egiteko ematen dien ahalmenaz gehiegi baliatzea prebenitu eta kontrolatzeko eman ditugun gomendioetan aipatu ditugun prebentzio eta kontrolerako mekanismoak ez direla betetzen ari.
Era berean, atxiloketa ez inkomunikatuekin lotutako kexak aurkeztu dira. Horiek honako alderdi hauei buruzkoak izan dira besteak beste: horien iraupena, batzuetan atxilotua atzerritarra izateagatik, letratuaren laguntza izateko eskubidea eta atxiloketa jakinarazteko eskubidea urratu izana, eta gorputz-erregistroa egitean guztiz biluztu izana.
Era berean, pertsona atxilotuei elikagaiak non eman behar zaizkien eta eginbide posibleak non gauzatu behar diren argitzeko irizpide orokorrak ezarri behar ditu, baita otorduen ordutegia eta kopurua ere. Irizpide horiek ez betetzea behar bezala justifikatu behar da.
Atxiloketa-zentroek egoitza espezifikoak eduki behar dituzte adingabeentzat eta atxiloketaren erregistroko liburu berezia izan behar dute haientzat.
Atxiloketarekin lotutako erregistroek eta gainerako dokumentuek fideltasun eta zehaztasun osoz islatu behar dute jarduera nola gauzatu den. Arreta handiz bete behar dira, eta horien edukian desadostasunak ez egotea ziurtatu behar da. Eskubideen informazioari buruzko aktetan jasota geratu behar da pertsona atxilotuari leporatzen zaizkion gertakizunak zein diren jakinarazi zaiola.
Atxiloketa inkomunikatuari dagokionez, atxiloketa mota honi dagokion berme sistemari buruzko azterlana min tzagai izanik, proposamen ugari egiten dira, tartean atxiloketak ikus-entzunezko grabazioekin hornitzekoa.
Horrela, abokatu-laguntzaren arloari dagokionez, inkomunikatutako atxilotuak atxilotzen duten lehen unetik edukitzea ofizioz izendatutako abokatua eskuratzeko aukera, eta atxilotuari galdeketarik ez egitea bere abokatua aurrean ez bada.
Auzitegiko osasun-azterketei dagokienez, azpimarratu beharra dago osasun-azterketa tortura eta tratu txarren prebentziorako tresna oso garran tzitsua dela. Ezinbestekoa da, eraginkorra izan dadin, agintari judizialen eta auzitegiko medikuen arteko koordinazioa. Komenigarria litzateke aukera ematea atxilotuak berak izendatutako mediku batek aztertzeko, auzitegi medikuaren azterketa eskuratzeaz gain eta haren aurrean.
Atxilotuak beste pertsona bati, batik bat bere familiari, atxilotuta dagoela jakinarazteko eskubidea atxiloketen oinarrizko bermeetako bat da.
Badira atxiloketetako bermeak areagotzeko garran tzitsuak diren polizia jarduera batzuk ere, atxilotuarekin praktikatutako diligentzia guztien erregistroa eta atxiloketan parte hartzen duten agenteen identifikazioa, besteak beste.
Saihetsi beharra dago atxilotua burua estalita izatea eta posizio behartuak hartzera derrigor tzea, baita gaueko loa behin eta berriz etetea ere.
Ekintza polizial baten lekuko ziren bi emakume atxilotzea ustezko desobedientzia delitu larri bat egiteaz akusatuta aski ebidentzia izan zen ikusteko poliziek –kasu honetan, udaltzainek– ez dituztela irizpide batzuk jarraitzen, prebentzioa indartzeko asmoz, erakunde honek izaera orokorreko gomendio batean azaldu zituenak, hain zuzen. Pertsona horien kexa zen atestatuak ez zuela gertatuaren errealitatea isla tzen, ez zitzaiela abokatu-laguntzarik eskaini, eta ezin izan zietela euren familiei jakinarazi atxilotuta zeudela. Gainera, atxiloketa burutzeko ekintzek, izatekotan, falta bat eragingo zuketen gehienez ere, baina ez zen gertatutakoa argitzeko barneko ikerketa nahikorik abian jarri.
Azkenik, azpimarratu beharra dago Ertzaintzaren atxilo-etxe bitara egindako bisitetan ikusi dugula oraindik ez dituztela adingabeen atxiloketak erregistratzeko liburu espezifikorik erabiltzen oraindik.
2.3. Intimitaterako eskubidea eta norberaren datuak babesteko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 18.1 artikulua
"Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta nork bere irudia izateko eskubidea bermatzen da."
Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikulua
"Legeak informatikaren erabilera mugatuko du herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea eta beren eskubideez erabat balia tzeko aukera berma tzeko."
Osasun arloan, informazio eta dokumentazio klinikoaren alorreko eskubideak eta betebeharrak kexaren xede dira oraindik ere horiek eskuratzeko eskubidea mugaturik ikusi duten gaixoen partetik. Beharrezkoa da gaixoek euren historia klinikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko aukera izatea, eskubide hori ezartzen duen araudia betez, batik bat historia kliniko horietan egiten diren ustezko ohar subjektiboek eragiten dituzten interpretazioei lotuta, hain termino zabalak erabiltzen baitituzte, non, de facto, ezinezkoa egiten duten erabilera legitimoa.
Poliziaren arloan, datuen babeserako eskubideari dagokion errespetua indartu beharra dago.
Aipatzekoa da ikasketa zentro baten kanpoko aldean poliziak egindako ekintza bat: ikasleetako batzuk grabatu zituzten, baita identifikatu ere. Herrizaingo Sailak baieztatu zuten grabazioak suntsitu egin zituztela, modu irregularrean egin zituztela egiaztatu ondoren.
Urtean zehar behin baino gehiagotan filtratu zaizkie hedabideei espediente judizialetatik azaldutako datu eta zirkunstantzia pertsonalak; gure ustez, difusio horrek, batik bat adingabeen kasuan, intimitate eskubidea urratzen zuen.
Intimitate eskubidea eta administrazioek erabiltzen dituzten izaera pertsonaleko datuen babesa bermatzeko hiritarren exijentzia gero eta handiagoa da. Konfidentzialtasunarekiko errespetua exijigarria da izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien kopuru handiaren aurrean, izan baliabide informatikoen bitartez zein ez, izan kalifikatuak edo ez bereziki babestuak.
2.4. Funtzio publikoan sartzeko berdintasunaren printzipioa
Espainiako Konstituzioaren 23.2 artikulua
"Halaber, fun tzio eta kargu publikoak berdintasunez lortzeko eskubidea dute, legeak ezarritako baldin tzen arabera."
Erakunde hau euskal administrazio publikoek berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioei zor dioten errespetua bermatzen saiatzen da. Horiek, Konstituzioaren agindu espresagatik, enplegu publikora iristean agertu behar dira.
Euskal herri-administrazioek gero eta gehiago zaindu behar dute hautaketa prozesuen antolaketa, interesdun hautagai guztien berdintasun eta lehiaketa baldintzen bermeak ahalik eta onenak izan daitezen.
Kolektibo jakin batzuen aldeko postuen erreserbak edo kupoak ezartzerakoan, beti izan beharra dago beharrezkoa den laguntza juridikoa. Horrela, adibidez, Ertzaintzaren eskala basikoko agente kategorian sartzeko prozeduran postuak erreserbatzeko neurri bat hartu zen emakumezko hautagaien alde. Neurriak Ertzaintzaren baitan gerta litekeen emakume eta gizonen arteko egiturazko fenomenoa apaldu nahi zuen. Horretarako Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, delakoan ageri diren arauzko aurreikuspenak betetzea besterik ez zuen, baita Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak dioena ere, funtzio publikora sartzeko berdintasun printzipioa errespetatuz, baina hori ez da gertatu ez baitute behar besteko laguntza juridikorik izan.
Aipagarriak dira ere azterketaren data edo lekua aldatu edo atzerako eskaerak, batik bat eskaerok aipatutako leku eta datetan lehiaketa-probara azaltzeko ezintasun egoeraren batean baitzeuden. Kasu zehatz batean, hautaketa-probara aurkeztu beharreko hautagaietako bat haurdun zegoen eta aurreikus zezakeen erditzea azterketa egiteko dataren inguruan gertatuko zela. Halako egoeretan, Administrazioari eskatu zaio oposaketa-eguna alda dezala, deitutako ekitaldira azaltzeko ezintasunak kausa justifikatua duelako.
2.5. Babes judizial eraginkorrerako eskubidea. Errugabetasun ustearen printzipioa
Espainiako Konstituzioaren 24. artikulua
"1. Per tsona guztiek dute epaileen eta auzitegien babes eraginkorra jaso tzeko eskubidea, beren zilegizko eskubideak eta interesak erabil tzeko, babesik eza sekula ere gertatu barik."
"2. Legeak aurretik ezarritako ohiko epailea izateko eskubidea dute per tsona guztiek, baita legelariaren babesa eta laguntza izateko, euren kontrako akusazioa jakiteko, a tzerapen bidegaberik gabeko eta berme guztiak dituen prozesu publiko bat izateko, babeserako egokiak diren frogak erabiltzeko, nork bere buruaren kontra ez aitor tzeko, erruduntasunik ez aitor tzeko eta errugabetasunpresun tzioa erabil tzeko eskubidea ere.
Senidetasuna edo sekretu profesionala dela aitor tzeko beharra ez dagoenean erabaki tzeko arauak jarriko ditu legeak."
Kexatzeko arrazoi nagusiak izan dira prozesu judizialak gehiegi luzatzea, justizia administrazioko langileek emandako tratua, edo funtzionamenduan gertaturiko errakun tzak edo arduragabekeriak.
Kasu batzuetan, badira kontuan hartu ez diren ustezko zirkunstantzia pertsonaletako batzuk, batik bat ezarri zaizkien zigor eta neurrien exekuzioaren ondorioak, funtsean: bergizarteratze soziolaboraleko prozesuak, atzerritarren adingabetasun penala eta adimeneko gaixotasun larriak.
Badira ebazpen judizialen exekuzioari dagozkion erreklamazioak ere, seme-alabekin lotutako banaketa edo dibortzio prozeduretan judizialki adostutako neurriak ez betetzea edo ondareak eragindako arazoak planteatzen zituzten erreklamazio-egileek.
Justiziaren zerbitzua hobe tzeko asmoz, aprobetxatu beharra dago, beste gauza batzuen artean, biktimen atsegin-maila hobetzeko eskaintzen dituzten bitartekaritza eta erreparazio justiziaren potentzialitateak.
Doako justiziari dagokionez, onura hori gauzatzeko ardura duten instantzien eta onura hori eskatzen duen pertsonaren arteko komunikazio prozesua hobetu behar da.
Zirkulazioko zehapen araubideari dagokionez, babes judizial eragingarrirako eskubideari eragiten dion neurrian, kezkagarria da formula orokorrak edo salaketa orrian aurretik inprimatutako formulak erabiltzea, defentsarako eskubidearekin horrek duen loturagatik. Jardunbide hori bereziki desegokia da salaketa horietan ageri diren arau-hausteei buruz bestelako frogarik ezin bil daitekeenean, salatzailearen eta salatuaren aurrez aurreko bertsioak izan ezik; izan ere, salaturiko egitateei legez eransten zaien egiazkotasun ustea dela medio, froga ukaezin bihurtzen da salaketa hori.
Era berean, atzera ere azpimarratu behar da ediktu bidezko jakinarazpena aparteko irtenbidea dela, eta hartaz baliatzeko ezinbestekoa dela administrazioak jakinarazpen pertsonalak bermatzeko bideak agortu izana.
Azkenik, babestutako etxebizitzak eskuratzeko prozedurari dagokionez, azpimarra tzekoa da BOE eskatzaileei azken urteetan eragindako babesgabetasun arazoak Etxebizitza eta Gizarteko Gaietako Sailak herritarrekiko harremanetan erabiltzen dituen jakinarazpen eta komunikazio moduengatik.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren jarduteko modu hori zela-eta, gomendio orokorra egin genuen 2008an; bertan, berretsi genuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidegoari buruzko 30/1992 Legera egokitu behar dela Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren ebazpenen izapidetzea eta jakinarazpena.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila/, aurreko urteetan erregistroko baja prozeduretan izandako babesgabetasun egoeren salaketak babesteko asmoz, hasi da dokumentazioaren ekarpena eta konpontzea administrazio-errekurtsoen bitartez onartzen, behar bezala jakinarazteko exijentzia ondo bete ez den kasuetan, errekurritutako bajaren eskaera-inskripzioa mantenduz guztietan. Tamalez, modu egokian jakinarazi ez diren erregistro bajak berraztertu ez diren ustezko kasuak antzeman dira.
2.6. Askatasunik ez duten pertsonen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 25.2. artikulua
"Askatasuna ken tzen dituzten penak eta segurtasun neurriak berreziketa eta birgizartera tzea lor tzeko izango dira eta ezin izango dira nahitaezko lanak izan. Presondegiko pena duen kondenatuak Kapitulu honetako oinarrizko eskubideak izango ditu, kondenak apropos ezarritakoak, penaren zen tzuak edota presondegietako legeak muga tzen ez badituzte behin tzat. Edozein modutan, ordaindutako lana izateko eta gizarteseguran tzaren onura guztiak izateko eskubidea izango du, baita kulturaz goza tzeko eta nortasuna guztiz gara tzeko eskubidea ere."
Konstituzio aginduak ezartzen duenez, askatasunaz gabetzeko zigorren helburua berriro gizarteratzea da. Horregatik, presoak errehabilitatzea izan behar du ahalegin guztien helburua. Administrazio zentralaren eta autonomikoaren arteko lankidetza funtsezkotzat jotzen da, indarrean dagoen araudiak exekuzio penalari buruz eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko asmoz.
Oso modu positiboan baloratzen dugu Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak abian jarri dituen bergizarteratze soziolaboralerako itinerarioak: gizabanakoei bergizarteratzeko prozesua hobetzeko sistema penalak eskura jartzen dizkien tresnak eskaini nahi dizkie edo, edozein kasutan, gutxienez Legearekiko errespetuzkoa den bizitza askea izateko aukeretan eragin negatiborik izatea saihestu nahi du. Alde horretatik, administrazioen eta, esperientzia eta kualifikazioa baliatuz, presoak bergizarteratzen lan egiten duten ekimen sozialerako erakundeen sare zabalaren arteko komunikazioa hobetu beharra dago.
Premiazkoa da programaren diseinua eta jarraipena indibidualizatua izatea eta ez ahaztea gizarteratze itinerarioa esparru penitentziarioan gertatzen dela. Gainera, administrazioen arteko koordinazioaren ideia azpimarratu beharra dago, ez soilik Administrazio zentralarekin, ezpada euskal administrazioen artean ere.
Bestalde, arreta psikiatriko aproposa jaso ez izana espetxeen sistemaren hutsune handietako bat da eta hala adierazi beharra dago.. Hori are larriagoa da askatasunik gabeko pertsona askok izaten dituztelako patologia dualak.
2.7. Hezkuntzarako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua
"1. Per tsona guztiek dute hezkun tzarako eskubidea. Irakaskun tzaren askatasuna onar tzen da.
2. Gizakiaren nortasuna guztiz gara tzea izango da hezkun tzaren xedea,bizikidetzako prin tzipio demokratikoen eta oinarrizko eskubide eta askatasunen arabera.
3. Aginte publikoek gurasoen eskubidea berma tzen dute, semealabek euren uste erlijioso eta moralekin bat datorren heziketa jaso dezaten.
4. Oinarrizko hezkun tza derrigorrezkoa eta doakoa da.
5. Aginte publikoek herritar guztien hezkun tza eskubidea bermatuko dute irakaskun tzaren programazio orokorraren bitartez, interesa duten sektore guztien partehar tzeaz eta ikastegiak sortuz.
6. Ikastegiak sor tzeko askatasuna onar tzen zaie per tsona fisiko eta juridikoei, printzipio konstituzionalen errespetuaren arabera.
7. Irakasleek, gurasoek, eta behar denean ikasleek ere parte hartuko dute Administrazioak diru publikoaz finan tzatutako ikastegien kontrol eta kudeaketan, legeak esaten duenaren arabera.
8. Aginte publikoek hezkun tzasistema ikuskatu eta homologatuko dute legeak bete tzen direla berma tzeko.
9. Aginte publikoek legeak ezar tzen dituen baldin tzak bete tzeko lagun tza emango diete ikastegiei.
10. Uniber tsitateen autonomia onar tzen da, legeak ezarritakoaren arabera.
Hezkuntzarako eskubidea prestazio eskubide moduan konfiguratzen da eta, horregatik, agian egokiago zatekeen hura gizarte eskubideen artean jorratzea. Aitzitik, hura kokatzen den konstituzio testuingurua eta aukeratutako metodoa ikusita, atal honetan aztertuko da.
Garrantzitsua da Hezkuntza administrazioa hezkuntza eragile guztien partaidetza herritarren hezkuntza beharrizan errealen planifikazio demokratiko eta egokia sortzeko prozesuan bermatzeko apustua egitea. Horren karietara, erabakigarria da lurraldeetako jarraipen batzordeen zeregina, beraiek egiten baitute arauz eskola maparen egoeraren urteko azterketa. Planifikazio zeregin hori bereziki beharrezkoa da 0 eta 2 urte bitartean; tarte horretan tokian tokiko entitateek ere garrantzi berezia dute. Gutxieneko hezkuntza eskaintza ziurtatu beharra dago adin tarte horretarako, beraien familiek hautatutako hezkuntza zentroetan umeok eskolaratze prozesua normaltasunez jarraitzeko aukera emanez. Eskolako maparen etengabeko azterketa zerbitzu osagarrien egokitzapena bultzatu behar du, baita eskolako garraioa ere.
Gauzak bestela azalduta, hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazio hobea bultzatzera bideratutako praktika onak ezarri behar dira, heziketa beharrizan bereziei erantzun gisa.
Jantoki zerbitzuari dagokionez, menu aniztasun handiagoa eskaini beharra dago, bereziki, osasun edo erlijio motiboengatik.
Beharrezkoa da ikerketarako beka eta laguntzen izapide prozedurak hobetzea; izan ere, kasuistika horren zabala ikusita, kexetako batzuen edukiak balio lezake, kasu batzuetan, kudeaketa irizpideak zuzentzeko.