1. Berdintasun printzipioa
Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua
"Legearen aurrean berdinak dira espainiarrak, eta jaio tza, arraza, sexua, erlijioa, iri tzia edo beste edozein egoera edo gorabehera per tsonal edo sozialarekin lotutako bereizkeria ezin da nagusi izan".
Espainiako Konstituzioaren 9.2. artikulua
"Botere publikoei baldin tzak bul tza tzea dagozkie askatasun eta per tsona baten eta denena batera oso tzen dutenena benetako eta eragileak izan daitezen; baita galarazi edo osotasuna zailtzen dituzten oztopoak eragitea hiritargoen parte har tzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura
eta gizarte mailan ere".
Ararteko erakundeak beti uste izan du berdintasunaren eta gizakiaren duintasuna errespetatzearen balioen alde egiteko, arreta berezia eman behar zaiola eskubideak urratzeko arriskurik handiena duten pertsonen egoerari: atzerritarrak, adinekoak, adingabeak, ezgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonak, gaixo kronikoak, gizarte bazterkeriako egoera larrian dauden pertsonak…
Euskal herritar askok bete beharreko helburua izaten jarraitzen du egiazko berdintasunak, eta helburu hori lortu nahi bada, kendu egin behar dira pertsona eta talde guztien benetako berdintasun eraginkorra galarazten duten oztopoak.
Kexa askok, zuzenean edo zeharka, berdintasun printzipioaren balizko urra tzearekin dute zerikusia.
Erakunde honek bere esku-hartzeetan ahaleginak egin ditu Konstituzioaren testuan mugatutako zioetako edozeinengatik baztertzaileak diren botere publikoen jarduerak gerta ez daitezen.
Zehaztu behar dugu sarritan berdintasun printzipioa urratzea beste eskubideetako edozeinekin lotu behar dela eta, horregatik, kasu horiez egiten den azterketan, batzuetan, printzipio hori ere hizpide izaten da.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez, genero arrazoiak direla-eta egiten den bereizkeriarik larriena, indarkeria sexistaren fenomeno kezkagarria da eta emakumeen duintasun, askatasun eta osotasun fisikoaren aurkako eraso onartezina da.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen hazkundeak emakumeei arreta eskaini eta artatzeko gure sistemaren defizien tzien gaineko hausnarketa eragiten digu. Alde horretatik, honakoak aurkitzen ditugu: babeserako araudi jakin baten eraginkortasunik eta nahikotasunik eza, oinarrizko zerbitzu sozial batzuen prestakuntza espezializatuaren falta, erakundeen erantzunaren sakabanaketa, prozedura judizialen esparruan gara daitezkeen disfuntzioak, urruntzeko aginduen eraginkortasunik eza, ustezko egintza batzuen zurruntasuna eta emakume etorkinei arreta berezia eskain tzeko beharra, arlo horretan ahulagoak baitira.
Erakunde honen kezkagai dira prostituzioan lanean diharduten emakumeek bizi duten babesik gabeko ahultasun egoera, eta bere ustez beharrezkoa da botere publikoek emakume horien bizi-baldintzak hobetzeko balioko duten neurri eta politikak egitea.
Sexuagatiko bereizkeriaren beste adierazpen bat emakumeak jai ospakizun jakin batzuetatik kanpo uztea izan daiteke, horretarako ekimen pribatutik antolatutako emanaldiak izateari eta errotutako tradizioak izateari helduz. Ezin da materialki udalerri baten festa nagusia dena pribatuaren zapiarekin estali.
Emakumeek tokian tokiko jai-ekintzetan parte hartzearen ondorioz, euskal herrietan sendo errotutako tradizioen adierazgarri baitira horiek denak, gatazka ugari sortu dira. Erakunde honek esku hartu du gatazka horietan, sexuaren ziozko berdintasun-printzipioari jarraiki konpontzeko helburuarekin. Nahiz eta esku-hartze horrek bide eman digun jadanik gure iritzia emateko, eragindako udal batzuei bidalitako ebazpen, gomendio eta adierazpenen bitartez, egokitzat jotzen dugu sortutako arazoari modu bateratuan heltzea eta gure ikuspuntua, bai eta horren ondoriozko gomendioak ere, euskal administrazio publikoei helaraztea. Tokiko botere publikoek, foru aldundiek eta administrazio autonomikoak, beren eskumenen esparruan, ezin diote bizkar eman gizartean gertatzen ari den eta Zuzenbideak sustatu nahi duen aurrerapen sozial ezin saihestuzkoari, aldaketari eta erabateko bilakaerari. Horregatik, beharrezkoa da ez laguntzea herritartasun-kontzeptu herren bat sendo tzen jaiak emakumeentzat eta gizonentzat berdinak ez diren Euskal Herriko tokietan, beren babes esplizitu edo inplizituarekin, anbiguotasunarekin edo inhibizioarekin; izan ere, horrek ezin du lekurik eduki gure sistema demokratikoan, eta, zoritxarrez, gure gizartean jarrera arbuiagarriak elikatzen dituen oinarri ideologikoa da. Aldiz, erakunde honentzat bereziki garrantzitsua da erakunde publiko guztiak aktiboki eta irmoki inplikatzea, hinki-hankarik gabe eta indeterminaziorik gabe, Euskal Herri osoan emakumeentzako eta gizonentzako berdintasunezko jaiak sustatzeko.
Atzerritarrak eta gutxiengo kultura
lak eskubideetan urradura gehien jaso ditzaketen taldeak dira, batik bat egoera administratibo irregularretan dauden kasuetan.
Azterlan zorrotzetan oinarrituta ez dagoen diskurtso sozial bat zabaldu da herritarren artean, alegia, immigrazioa delinkuentziarekin lotzen da eta zerbitzu publikoak eta prestazioak gehiegikeriaz eta iruzur gisa erabiltzen dutela esan ohi da. Diskurtso hori oso kezkagarria da instituzioek eta Herri Administrazioek immigrazioari eta integrazioari buruz prestatzen dituzten politika publikoei eragin ahal dielako, baita bizikide tzari eta gizarte kohesioari ere.
Azpimarratu beharra dago atzerritarren garapena eta integrazioa zailtzen dituen elementu bat diskriminazioaren kontra borrokatzeko baliabide eraginkorrik ez dagoela dela. Atzerritarrek jasaten dituzten diskriminazio eta behar ez bezalako tratuzko egoerak antzeman eta ziurtatzeko zailtasun ugari daude, eta, ondorioz, zigorrik gabe geratzen dira. Europar Batasunak diskriminazioaren kontrako hainbat instrumentu garatu ditu, diskriminazioa desagerraraztea ezinbestekotzat jo tzen baitu Europaren garapenerako eta oinarrizko eskubideen gutuna benetan bete dadin. Tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzeko Kontseiluak diskriminazioaren biktimei laguntzeko zerbitzuen sarea martxan jartzea aurrerapauso bat da bide horretan.
Atzerritarrek Espainian dauzkaten eskubide eta betebeharrei eta haien gizarteratzeari buruzko legea aplikatzeko arautegia ez da onartu oraindik, ezta Asilo eta Babes Subsidiariorako Legea aplikatzekoa ere. EAEn ez da onetsi Immigrazioari buruzko III. Euskal Plana ere. Tresna horiek oso garrantzitsuak dira atzerritarrek beren eskubideak erabili ahal izateari eragiten diotelako.
Bestalde, politika publikoek atzerritarren behar eta egoeretara egokitu behar dute eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartu behar dituzte kontuan: adina, generoa eta pertsona horien zaurgarritasun egoera, adibidez, adingabe edo gazteen kasuan, edo genero-indarkeriaren biktimen kasuan, edo jatorriko herrialdean jazarpena pairatu denean, edo gizakien salerosketaren biktima direnean, etab. Zehapen neurriak aplikatzen badira, behar bezala egokitu behar da giza eskubideak babestu eta errespetatzeko betebeharrekin eta nazioarteko konpromisoekin.
Nabarmendu behar da zer zailtasun aurkitu ohi dituzten Europar Batasunetik kanpoko pertsona batzuek egoitza eta lan baimenak eskuratzeko garaian.
Azkenik, aditzera eman behar da kexa ba tzuk poliziak atzerritarrekin aurrera eramandako esku-hartzeei buruzkoak direla, esku-hartzeak diren direlako pertsonak atzerritarrak izateagatik gertatzen direla baitiote.
Ijito herriko pertsonak oso estigmatizatutako taldea izan da tradizionalki, eta gizarte zerbitzu eta aukeretara gutxiago iritsi dira.
Talde hau bazterketa sozialerako arrisku handiena duen taldeetariko bat da. Ijitoek, halaber, etxebizitza izateko zailtasunari loturiko arazoak dituzte, auzokideak aurka agertzen direlako edo jabe ba tzuek etxebizitzarik alokatu nahi ez dietelako.
Bestalde, jendea jakinaren gainean jarri behar da, eta sentiberatu, ijitoek beren eskubideak berdintasunean erabiltzeko dituzten zailtasunei buruz.
Gizarteari gogorarazi behar zaio ijito herria ez dela, are gutxiago neska-mutiko ijitoak, gizabanako jakinek egiten dituzten ekintzen erantzule. Gaitzespen soziala, lan bazterketa, eta eskola eta etxe-bizitzen segregazioa ijitoen bazterketa soziala sortzearen oinarri nagusiak dira.
Bestalde, ezgaitasunen bat duten pertsonek zailtasun larriak izaten dituzte gainerako biztanleekiko benetako berdintasuna lortzeko lanera tzeari nahiz eguneroko bizitzari dagokienez. Izan ere, askotan ezinezkoa izaten da garraiobideetara iristea edo hiri- eta arkitektura-oztopoak gainditzea.
Legerian aurrerapauso erraldoiak egin diren arren, homofobiak eta heterosexismo baztertzaileak, estigmatizazio eta bereizkeriaz gain, gizarte bazterkeria izugarria ere ekarri dute pertsona homosexual, gay eta lesbianen aurka, bai eta nortasun transexualekoen eta transgenerokoen aurka ere.
Transexualei dagokienez, jasotzen duten osasun arretarekiko arazoak azaldu dira. Gainera, sexuari dagokion erregistroko aipua zuzentzeko ezarritako lege baldintzekiko desadostasuna azaldu dute.
Osasun arloari eta lege identitateari dagokien gaietatik harago doan transexualei arreta integrala eskaintzeko legedia beharrezkoa da, bizi tzaren beste alderdi batzuk kontuan hartuko dituena.
Gainera, transexualen eta transgeneroko pertsonen aurkako bazterketa erauzteko tresnak dituen bazterketaren aurkako legedia beharrezkoa litzateke.
Bestalde, herri-administrazioei, bikote homosexualei seme-alabak dauzkaten familiak osatzeko eskubidea onartzen duen lege errealitatera erabat, baita alderdi formaletan ere, egokitzeko eskatu beharra dago.
Era berean, hezkuntza eta sentsibilizazio esparruan adingabeei euren sexu joera eta genero nortasuna askatasunez eta erabat garatzeko babesa emateko estrategiari heltzea beharrezkoa da.