I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
3. Etengabeko hobekuntza/kalitatea:
• Urteko txostena eta ezohiko txostenak hobetzea
Txostenak egiteko era nahiz horien formatuak eta hedatzeko modua hobetzeko proposamenak erakunde barruan aztertu o
stean, formatu elektronikoarekin lan egitearen alde egin da, hedatzeko o
nena eta erreferentea hori delakoan. Hala eginez gero, nabigagarria izango da atal guztietan, eta biltzaile baten laguntzarekin nahi den informazioa aurkitu ahalko da, esteka bidezko sarrerekin, pasahitza edo administrazioak, araudia eta halako erreferentziak sartuta. Horrek bide emango du webguneko arlo jakin batzuk beste webgune batzuekin, beste erakunde batzuekin eta abarrekin lotzeko.
Orobat, bere hartan utziko dira liburu formatua eta CD euskarri digitala, baina ale gutxiago aterata.
Webguneari erantsitako formatu elektroniko hori hainbat euskarritan egongo da: pdf, html, xml; hala, errazago erabili ahalko da. Horrez gain, datu ireki guztiak (open data) kargatu ahalko dira web guneko berrikuntza-atalean, eta, modu horretan, herritarrek libreki berrerabili ahalko dituzte.
Hain zuzen ere, berrerabiltzeko aukera horren informazioa emateko, creative commons lizentzia erantsi da Arartekoaren o
ndoz o
ndoko edizio eta argitalpenetan. Lizentzia horrekin, txosten horiek berrerabiltzeko aukera ematen da.
• Laneko giroari buruzko barne inkestak
Hobetzeko konpromisoak Arartekoaren barne eremuak ere hartzen ditu, hala nola:
- prestakuntza eta ikaskuntza,
- laneko giroa eta baldintzak,
- laneko antolaketa,
- arlo guztietako harremanak, eta
- laneko bitarteko materialak eta tresnak.
Etengabeko hobekuntzaren metodologia aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da tresna egokiak izatea, zenbat aurreratu edo atzeratu den neurtzeko. Horregatik, barne inkesta bat egin zaie, modu anonimoan, Arartekoa o
satzen duten pertsona guztiei. Inkesta hori urtero egingo da, aldaketak zein eremutan egin aztertzeko eta aldaketa horiek o
ndo hartu eta baloratu diren ebaluatzeko.
• Ingurumena hobetzeko sistema
Ingurumena hobetzeko sistema hau aurten hasi gara ezartzen. Hori garatzeko erreferentzia gisa, 2004ko Ekoskan araua hautatu dugu, IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatutakoa.
Sistema hori ezartzeari dagokionez, Arartekoak konpromisoa hartu du bere jarduera eta zerbitzuek ingurumenean eragin ez dezaten neurriak hartzeko, erakundearen kudeaketan ingurumen-irizpideak aplikatuta. Konpromiso horrekin, Arartekoak ingurunea zaintzeko erantzukizuna partekatuko du administrazio publikoekin, gizarte zibileko eragileekin eta herritarrekin.
Ingurumena kudeatzeko sistema hori ezartzeko prozesuan, diagnostiko bat egiten ari gara, Arartekoaren hiru egoitzetan egiten diren jardueren ingurumen-egoera zein den jakiteko. Zenbait ekintza identifikatu dira erakundearen ingurumen-portaera hobetzeko, hala nola erosketa eta kontratazio publiko berdea ezartzea, energia-kontsumoa o
ptimizatzea eta hondakin plastikoak murriztea, hala nola ur basoak eta botilak.
• Arartekoaren prozesuak hobetzea
Kapitulu honetan bertan Arartekoaren prozesuak definitzean azaldu den bezala, erakundearen prozesurik esanguratsuenak hautatu ditugu: (kexen prozedura, urteko txostena, ezohiko txostenak, webgunea, jarduketa-planak, jarraipena, argitalpena, itzulpenak eta abar). Horrez gain, grafikoki garatu da prozesu o
soa, gaur egun egiten den moduan, alderdi hauek identifikatuta: zein diren hobetu beharreko arloak eta zein diren arlo horien arazo nagusiak, zerk sortzen dituen arazo horiek eta nola konpon litezkeen.
Xehekien aztertu den prozesua, berriro diseinatu aurreko pauso gisa, ebazpenen gaineko informazio, izapide eta bidalketa izan da. Horri dagokionez, 2011. urtean ez da soilik diseinu berria ezarriko, baizik eta prozesuen araberako kudeaketa-metodologiarekin hasiko gara lanean; horretarako, lehenik eta behin, hobekuntza taldea eratuko da.
• Arartekoaren kalitate eta eginera o
nen konpromisoak. Zerbitzu karta
Arartekoaren o
inarrizko xedea da herritarrei albait kalitate handieneko zerbitzua ematea, hala denboran nola forman, modu erraz eta gardenean. Horretarako, administrazio publikoekin jartzen da harremanetan, herritarrek beren eskubideak nola baliaraz ditzaketen ikusteko.
Printzipio horiek ezartzeko –azken hamarkadetan sendotzen ari diren kudeaketa publikoko eredu askotan agertzen dira eta erreferente berezi gisa Europar Batasunaren O
inarrizko Eskubideen Gutuneko 41. artikulua du, halakotzat hartzen baitu administrazio o
n bat izateko eskubidea–, Arartekoaren eguneroko jarduera balioztatu behar da, konpromiso sorta bat hartuta, bere eginkizunak hobeto bete ahal izateko, euskal herritarrek sumatzeko moduan.
Hori horrela, Arartekoan bi ildotan ari gara lanean:
- Barrura begira: Arartekoaren kalitate eta administrazio-eginera o
nen konpromisoak landuz. Horren bidez, administrazio o
n baten o
inarrizko ezaugarriak lortuko dira: eskuragarritasuna, gardentasuna, arintasuna, sinplifikazioa, etengabeko hobekuntza, erantzukizuna, jendetasuna, lankidetza eta partaidetza.
- Herritarrei begira. zerbitzu-karta o
nartuta, Arartekoari buruzko informazio hau emango zaie, publikoki, herritarrei: zer zerbitzu ematen dituen, nola ematen dituen eta zer konpromiso hartzen dituzten erakundeko kide guztiek harekiko harremanetan eta beren lana egitean, kalitate eta ebaluazio estandarrekin bat etorriz.
Karta horren barruan sartuko dira Arartekoak jendeari begira ematen dituen zerbitzuak (8), kalitate-konpromisoak, kalitate hori neurtzeko adierazleak eta erabiltzaileen eskubideak.
Bi ildoak aztertzen ari gara erakundearen barnean, 2011. urtean o
nesteko helburuarekin.
• Adierazleen tresna bat diseinatzea (Bussines Inteligence). Horren bidez, Arartekoaren jarduerari buruzko datuak aztertu ahalko dira, eta konparazio-txostenak egin ahalko dira, kalitate eta eraginkortasun adierazle zehatzekin, hala urteko txostenerako nola Arartekoaren hurrengo zerbitzu-kartarako; horren o
inarria software librea aplikatzea izango da. 2011. urtean ezarriko da, zerbitzu-kartarekin batean.
• Prestakuntza eta trebakuntza
Pertsonen trebakuntza o
inarrizko eskakizuna da edozein erakunderentzat. Gaikuntza horrek, gainera, egituratuta eta planifikatuta egon behar du, eta, horretarako, Arartekoak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, erakundea o
satzen duten pertsona guztien prestakuntza-beharren gaineko diagnostiko bat baliatu ahal izan du. Diagnostiko hori izango da Arartekoko langileen hurrengo hiru urteetarako prestakuntza-planaren o
inarria.