Aurkezpena
Aurten, Arartekoak Eusko Legebiltzarrari urtero aurkezten dion txostenaren formatuak berrikuntza bat izan du, eta berrikuntza horrek zerikusia du haurrekin eta nerabeekin lotutako informazioa separata honetan aurkeztearekin. Arartekoak haurren eta nerabeen errealitatearekin eta eskubideekin lotutako lana hobeto proiektatzeko asmo argiaren adierazle garbia da, eta asmo horren adierazpen nagusia izan zen Haur eta Nerabeentzako Bulegoa abian jartzea 2010. urtean. Era berean, azken urteetan alor horrek gero eta luzera handiagoa okupatu du urteko txostenetan, eta luzera handi horren ondorio zuzena ere bada separata hau aurkeztea.
Kontuan izan Eusko Legebiltzarrarentzako 2010eko txostenaren moduko osotasun baten zati izango den dokumentua egiteaz gain, aparte irakur daitekeen dokumentu bat ere egin nahi dela. Arrisku egoera berezian dagoen talde honentzako jarduerekin gertatu ohi dena da: Arartekoaren jardueraren zati bereiztezina izanda, haien eskubideak bermatzeko kezka, interesa eta jarduerak zeharkako ikuspuntu batetik egiten dira. Ikuspuntu horrek adingabearen interes gorenari ematen dio lehentasuna, kaltetako eremua edo bizi-esfera edozein izanda ere.
Formatu berri honi arreta jarriz, dokumentuak haurren eta nerabeen egoerarekin lotutako informaziorik esanguratsuena jaso nahi du eskubideak bermatzeko ikuspuntu bat oinarri hartuta. Era berean, 2010. urtean arlo horretan egindako jarduera nagusiak ere jasoko ditu.
Informazioa zortzi kapitulutan egituratuta dago. Lehenengo bi kapituluak atarikotzat har daitezke, testuinguruzko elementuak aurkezten dituzten neurrian: Haur eta Nerabeentzako Bulegoak lau urteko denbora-tarterako planifikatu dituen lan-ildo nagusiak, non lehen urte honetako jarduerak (I. kapitulua) kokatzen diren; egoera-adierazleen multzo soil bat eta erreferente nagusiak zehazten dituen arau-markoa, berriz, II. kapituluan.
III. kapituluak Arartekoan aurkeztutako kexak lantzen dira. Adingabeek edo adingabeen ordezkari legalek aurkezten dituzten kexa horiek, edo gure ustez, azaldutako egoerengatik kaltetutako adingabeak daude. Horrenbestez, beharrezkoa da egoera horiek aztertzea, gerta daitezkeen arrisku egoeren diagnosi bezala bada ere.
IV. kapituluan, urtero urteko txostenean adingabeen atalaren zati handiena osatu duena aurkezten da: Administrazio eskumendunei gomendatu zitzaizkien egoeren jarraipenak, aurreko urteetako txosten berezietan sakonki aztertu direnak. Beharrezkoa da hemen adieraztea, kapituluaren hasierako paragrafoetan egingo dugun bezala, arrisku egoera berezietan dauden haurrei buruzko txosten berezi bat berehala argitaratuko dela, eta txosten horretan, egoera horietako batzuei buruzko bilakaera xehetasunez eta sakonki aztertzen denez, ohikoa izan zitekeena baino eduki txikiagoa izango dugula txosten honetan. Edonola ere, hemen azaldutako datuak beste txosten horretan adierazitako segiden eta, kasu gehienetan, hausnarketen jarraipentzat hartu behar dira.
V. eta VI. kapituluetan, haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzen garrantzi berezia izan duten azterketak, dokumentuak eta jarduerak lotzen dira: jakintza trukatzeko foroetan parte hartzea, beste gizarte- eta erakunde-eragile batzuekin lankidetzan jardutea, sareetan parte hartzea, materialak editatzea eta abar dira atal horietan aipatzen diren batzuk.
VII. kapituluan, hemendik aurrera elementu jarraitua eta indartsua izatea nahiko genukeena azalduko da: gure haurren eta nerabeen ahotsa, parte-hartzeko foro egonkorretan nahiz beste espazio zehatzago eta sektorialago batzuetan edo egoeraren araberako beste espazio batzuetan, eragiten dieten gaiei horiei buruzko haien ikuspuntua adierazteko. Hainbat orrialdetan azaltzen da zer egin dugun aurten gai horren gainean eta zeintzuk izan diren beraien ekarpenik esanguratsuenak azaldutako gai batzuei buruz.
Azkenik, VIII. kapituluak dokumentuari amaiera ematen dio ondorio labur batzuen bidez.