7. Gure haurren eta nerabeen ahotsa
2010eko ekainaren 25ean, Ar
artekoaren Haurren eta Nerabeen Kontseilua eratzeko bilera izan zen Gasteizen. Eraturiko Kontseiluak, 2010-2011 eskola ikasturtean, parte hartzeko, erkatzeko eta kontsultarako organo gisa jardungo du, esperimentu lez.
Ondoren, hauexek azalduko dira: Kontseiluaren funtzio eta helburu nagusiak, eraketa eta kideak hautatzeko jarraituriko prozesua, laneko dinamika eta funtzionamendu-arauak, baita orain ar
te eginiko bi bileren laburpen bat eta kontseilariek eginiko ekarpenak ere.
7.1.1.Kontseiluaren funtzioak eta helburuak
Kontseiluaren eginkizun nagusia Ar
artekoari aholku ematea izango da, batik bat adingabeei modu zuzenagoan eragin diezaieketen gaietan edo ekimenetan. Beraz, kontseilu hori sortuz, adingabeen partaidetza-bide berri bat eduki nahi dugu, egonkorragoa, beste batzuen osagarria. Horren bidez, gutxienez nerabe-talde txiki batek bere hitza, iritzia eta proposamenak helarazi ahal izango dizkio Ar
artekoari.
Horrela, funtsean helburuok lortu nahi ditugu:
- Ar
artekoak erakundeei edo Eusko Legebiltzarrari berari egiten dizkien proposamen, ebazpen edo txostenetan, adingabeen ikuspegia ere txertatu ahal izatea.
- Beraien eskubideez eta parte hartzeko eta defendatzeko dituzten baliabideez duten iritzia jaso ahal izatea.
- Haiekin kontrastatu ahal izatea Ar
artekoak haurrei buruz egin nahi dituen ekimenak, proiektuak, material didaktikoak…
- Haur eta nerabeei ar
dura zaizkien edo beraien eskubideak defendatzearekin zerikusia duten gaiak direla eta, beraien iradokizunak, proiektuak edo jarduera-ildoak jasotzea.
7.1.2. Kontseilariak hautatzeko prozesua eta eraketa
Dauden formula guztien ar
tean, erraztasuna eta bideragarritasuna gogoan, formula jakin bat hautatu dugu jarduneko lehen urterako gutxienez. Formula horren bidez ez dugu lortu nahi partaide bakoitzaren "ordezkaritza", baizik eta aldi berean kide gutxikoa eta behar bezain anitza izango den osaera.
Hauexek osatzen dute lehen kontseilua:
- 12 pertsonak, 6 neskak eta 6 mutilek;
- DBHn eskolatuak;
- hiru lurralde historikoetakoak: 2 Ar
abakoak, 6 Bizkaikoak eta 4 Gipuzkoakoak;
- Ar
artekoak aukeraturiko zenbait ikastetxek proposatuta izendatu dira.
Horretarako, hezkuntza-zerbitzuetako zenbait profesionalek eta ar
duradunek emandako informazioa kontuan hartuta, DBHko ikastetxe guztien ar
tetik, lurralde eta sare ezberdinetatik talde txiki bat aukeratu zen, irizpide bakarrarekin: parte hartzeko barne-dinamikak zituzten eta proiektu honetan laguntzeko prest zeuden ikastetxeak izatea.
Aukeratutako ikastetxe bakoitzean, ar
duradunari edo gai honetaz hitz egiteko izendatu zuten pertsonari Kontseilua sortzeko proiektua azaldu zitzaion eta ikasleen ar
tean neska bat eta mutil bat aukeratzeko eskatuko zitzaion, bere ustez ezaugarri hauek baldin bazituzten: ahalmen kritikoa, sormena, enpatia, hausnartzeko, ikaskideen ar
tean eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko ahalmena…, eta, ahal bazen, ikastetxean edo ikasgelan nolabaiteko konpromisoa edo ordezkaritza baldin bazuten.
Nolanahi ere, ikastetxearen beraren esku geratu zen proposaturiko bi pertsonak nola aukeratu (edo baita beste pertsonaren bat ere, bietako batek ezezkoa emanez gero, hura ordezka zezan).
Kontseilua abiarazi baino lehenagoko oinarrizko ezaugarrietako bat hautaturiko adingabeek nahita parte hartzea zen, baita gurasoen edo tutoreen baimena izatea ere. Beraz, horiek hautatu ondoren eta Kontseilua eratu baino lehen, Ar
artekoak neska-mutil bakoitzarengana eta guraso edo tutoreengana jo zuen, beren seme-alabek Kontseiluan parte hartzearekin ados zeudela adieraz zezaten, sinadura bitartez.
7.1.3. Laneko dinamika eta funtzionamendu-arauak
Kontseilu hori partaidetzarako tresna baliagarria izatea nahi dugu, bai Ar
artekoarentzat, bai bere aholkularientzat ere, eta horretan ahalik eta denborarik laburrena erabiltzea eta ematea. Aurrez aurreko bilerak beti eskola-ordutegitik kanpo egiten dira eta bilera-kopurua eta joan-etorriak ahal beste murrizten dira. Presentziako saioen osagarri, kontseilariek egiten duten "etxeko lana" dago, eta horretarako, teknologia berriak erabiltzen dira ahal den neurrian: bilera aurreko galdetegiak bidaltzea; informazioa bilatzea; proposamenak trukatzea; bilera deialdia; gutunak bidaltzea…
Hasierako une hauetan, ez da beharrezkotzat jo Kontseiluaren funtzionamendu-arauak ar
aupetzen dituen ar
autegi formalik izatea. Hala ere, Kontseilua eratzeko bileran, oinarrizko zenbait ar
au proposatu ziren: erabateko askatasuna nork bere iritziak azaltzeko, betiere gainontzekoak errespetatuz eta elkarrizketarako ar
auak betez, Ar
artekoak isilpekotasuna bermatzea, izendapenen iraupena…
7.1.4. 2010ean eginiko bilerak
1) Kontseilua eratzeko bilera.
Kontseilua eratzeko bilera Gasteizen egin zen 2010eko ekainaren 25ean. Bilera hartan, Ar
artekoaren erakundea aurkeztu zitzaien kontseilariei, erakunde horretaz dakitena abiapuntu hartuta ,eta hainbat kontu ar
gitu zituen jarduera-eremuaren, Eusko Legebiltzarrak Ar
artekoa hautatzearen eta Ar
artekoaren gomendioak nahitaez bete behar ez izatearen inguruan, besteak beste.
Lehenbiziko bilera hartan, gutxieneko funtzionamendu-arauak erabakitzeaz gain, Kontseiluak jorra litezkeen gaien proposamena egin zitzaien kontseilariei. Horretarako, hamar gai dituen galdetegi bat eman zen, haien interesak zein diren aztertzeko. Interes gehien eragin zuten gaiak honako hauek izan ziren, ordenean:
· Desberdintasunen onarpena eta ukatzea (sexua, jatorria, orientazio sexuala, etnia, hizkuntza, ahalmena...).
· Prebentzioa eta drogak kontsumitzea (tabakoa, alkohola, cannabisa...).
· Eskolako elkarbizitza (irakasleria-ikasleria erlazioak, berdinen ar
teko erlazioak, bullying, elkarbizitzarako ar
auak...).
Ÿ Hirugarren postuan ere, erlazioetan indarkeriaren onarpena eta ukatzea. Biktimei laguntzea.
2) 2010eko urriaren 1eko bilera
Proposaturiko lehen gaia Kontseiluaren laneko lehen bileran landu zen.
Aldez aurretik, kontseiluko kideei laneko dokumentu bat bidali zitzaien (galdetegi bat), gaiari buruzko gogoeta orientatzeko. Dokumentu horrek adierazten duenez, asmoa ez da idatziz erantzutea, baina gomendagarria da oharrak idaztea, ekarpenak gogoratzeko eta batzarrera prestatuta ekartzeko. Era berean, batzarra baino lehen egin beharreko lanerako aukerak ar
eagotu ziren (banakako lana, kontseiluko beste kide batekin, ikasgelako edo institutuko beste ikaskide batzuekin...).
Galdetegiak 10 galdera zeuzkan, eta hiru multzo edo une ezberdin: lehenengo multzoan, aztertutako ar
azoaren analisiz egin nahi zen; bigarren multzoan, ar
razoietan sakondu edo ar
azoa azaldu nahi zen; hirugarrenean, konponbideak bilatu nahi ziren.
Gaien hasierako proposamenean parte hartu zuten hamar kontseilu-kideetatik zazpik uste zuten hauxe zela gairik interesgarriena. Gai hau zergatik den hain garrantzitsua galdetu zitzaien. Hona hemen erantzunetako batzuk:
· "Gai honek gaurkotasun handia duelako. Albisteak jartzen dituzu eta honelakoak agertzen dira: ar
razakeria edo genero indarkeria".
· "XXI. mendean honelako txorradak daudelako. Ikuspegi logikotik ez dauka zentzurik pertsona baten aurka egiteak larruazala kolore ezberdinekoa duelako edo beste sexu batekoa delako; gutxiesteak ez du zentzurik".
Galdetu zitzaien lagunen ar
teko harremanean, beren giroetan (ikastetxean, kirolean, aisialdian...) pertsona ezberdinak gaitzesten duen portaerarik ikusten duten. Hauek izan ziren erantzunak:
· "Ahulenari egiten zaio eraso, ez duzu egingo zu baino indartsuago den baten aurka. Beti dago ahulenaz, berriaz... abantaila hartzen duen norbait. Txartoen dabilenari ez zaio laguntzen, normalean zapaldu egiten dute".
· "Ezberdina delako ahultzat jotzen dute".
Arartekoak orain hilabete batzuk ar
gitaratu zuen Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txostena. Hor grafiko batzuk ageri dira, lehen eta bigarren hezkuntzetako 1.829 ikasleko lagin batekin lortutako datuak erakusten dituztenak. Ezberdinak direnenganako onarpen edo gaitzespen jarrerak analizatzeko, lau ezaugarri taldekatu eta aztertu ziren: nesken eta mutilen ar
teko berdintasuna, ezintasunak dituzten pertsonen onarpena, etorkinenganako jarrera eta homosexualenganako jarrera. Grafikoetan ageri diren datuek, adin bereko neska-mutilei buruzkoak, haiek beren inguruan ikusten duten errealitatea islatzen ote duten jakin gura genuen. Hau esan zuten:
· "Dena berdin antzean, homosexualitatea izan ezik. Ez dut uste hain gaitzetsita dagoenik".
· "Bai, jendeak ez du homosexualen aurka egiten. Agian gay edo marikoi irainak erabiltzen dituzu maritxua den mutil baten aurka, baina ez diozu inoiz gay deituko gay bati. Besteengandik bereizteko irain bezala erabil dezakezu. (…) Ez dut inoiz ikusi homosexual baten aurka egiten denik".
· "Iraina ez den ar
ren, oso iraingarria izan daiteke".
Gizonen eta emakumeen homosexualitatea onartzeko edo gaitzesteko orduan ere genero ezberdintasunak omen daude:
· "Mutilek gehiago egiten dute maritxuen aurka, neskek lesbiana izan daitezkeen nesken aurka egiten dutena baino gehiago (...). Neskok ez diogu hainbeste kasu egiten horri".
Azterlanaren ondorioetako bat da neskek oro har onarpen maila handiagoa dutela mutilek baino aztertu diren lau ezaugarrietan (immigrazioa, homosexualitatea, generoa eta ezindutako pertsonak). Iritzia galdetu zaienean, kontseilu-kide guztiak ados agertu dira baieztapenarekin. Ezberdintasun horien ar
razoiaz galdetzean, hauxe erantzun dute:
· "Beti izan da horrela".
· "Gizona gogorragoa da, ez da hain tolerantea".
Gainera, orokorrean, aztertu diren ezaugarrietan pertsonen eskubideenganako errespetua dutenen edo ezberdintasunak onartzeko jarrera dutenen proportzioa handiagoa da ezberdintasunen aurrean itxiak direnena baino (lautik batek ezberdintasunak gaitzesten ditu).
Beste ezberdintasun batzuei dagokienez (lodia izatea, familia txirokoa izatea edo guraso bakarreko familia batekoa izatea...), jakin nahi zen hori haien ar
teko gaitzespenerako ar
razoia zen:
· "Nire ikasgelan bai. Edozein akats txiki ikusi, eta berehala hasten dira iseka egiten eta baztertzen. Eta ikasturte osoan izango da horrela. Bati buruz, adibidez, galleta aurpegia daukala diote. Eta hamar ezizen inguru jarri dizkiote".
· "Nire kasuan... berdin konpontzen naiz lodia den pertsona batekin edo lodia ez den batekin, baina nire ikastetxean egia da mutilek errespetu gutxiago dietela lodiei. (Itxuraren garrantziaz). Bai, mutilen ar
tean gehiago. Mutilek errespetu gutxiago diete fisikoki ezberdinak diren mutilei".
· "Mutilek neska lodien aurka ere egin dezakete, baina nik uste dut sexu beraren barruan gertatzen direla honelako gauzak. Hau da, neskek nesken kontra egiten dugu, eta mutilek mutilen aurka".
Onarpen eta gaitzespen mailak ezberdinak dira, ezaugarri bat edo bestea aztertzearen ar
abera. Haien ustez zein den onartuena galdetu zitzaien:
· "Onartuena, nesken eta mutilen ar
teko ezberdintasunak. Izan ere, jaiotzen zarenetik, mutilen eta nesken ar
tean hazten zara" (batzartutakoetako batzuek baietz esan dute).
Eta gaitzetsiena:
· "Nik uste dut Down sindromea dela, normalean ikastetxeetan Down sindromea daukan jendea ikasgela berezietan egoten baita". Adibidez, gurean, uste dut ez dagoela Down sindromea daukan pertsonarik ikasgela ar
runtetan. Ikasgela bereziak dauzkate; horregatik, ez zara haiekin harremanetan sartzen".
· "Nik uste dut ezberdintasunik gaitzetsiena ezaugarri fisikoena dela".
Aztertu diren lau ezberdintasunei buruz, azterlan horretan zenbait galdera egin ziren (ikusi Adingabekoei balioak transmititzea izenburuko txostena, Ar
artekoak ar
gitaratua, 80–89. grafikoak). Guztietan ez zegoen gaitzespen maila bera. Gaitzespen mailarik handiena eguneroko bizimoduan, zuzeneko esperientzia pertsonalean, zuzenean eragiten duten kontuetan gertatzen da. Batzarrean dauden pertsonarik gehienek uste dute errazagoa dela tolerantzia-jarrera izatea plano teorikoan, zuzenean norberaren esperientzian eragiten duenean baino.
Eskatu zitzaien beren esperientzia pertsonalean ikusten zuten onarpen mailari buruz gogoeta egin dezatela (aisialdian, kirolean, eta abar). Kirolari dagokionez, beste generokoak onartzeaz eta neska/mutila berdintasunaz izan zuten elkarrizketaren zati bat transkribatuko dugu jarraian:
· "Ez dago txarto ikusita neskek futbolean jokatzea. Baina ar
raroa da. Baina adibidez errugbian jokatzea...".
· "Nire ahizpa/arreba txikia da baina futbolean jokatzen du, mutilekin. Oso ondo moldatzen da mutilekin. Eta oso onartua dago".
· "Nik izotz-hockeyan jokatu dut. Kontaktu handiko kirola da eta noizbait neskaren baten aurka jokatu dut. Eta ar
raroa egiten zait beti. Nik beti jokatu izan dut hockeyan mutilen talde batean, baina orain neska bat iritsi da eta zaila da ohitzea. Lehen edozein lelokeria egin genezakeen baina orain neska bat dago taldean eta... hobeto portatu beharko gara."
· "Normalena gaur egun neska batek futbolean jokatzea da. Bana ez dugu elkarrekin jokatzen. Gizonen futbola eta emakumeen futbola daude. Ez gara nahasten".
· "Normalagoa da neska batek gizonen kirol bat egitea gizon batek nesken kirol bat egitea baino".
· "Uste dut ar
raroagoa dela mutil bat neskek egin ohi duten kirol bat egiten ikustea alderantzizkoa baino".
· "Ni patinaje ar
tistikoa egiteko egon nintzen, teknika hobetzeko. Ez nuke ar
azorik izango. Nik neure buruarekin ez nuke ar
azorik izango. Besteek... hori beste kontu bat da. Iseka egingo zidaten, noski. Ar
gi daukat. Orain edozein akats txikirengatik jendeari barre egiten badiote, ni patinaje ar
tistikoan sartu banintz barre egingo zidaten. Ez da txarra nesken kirol bat egitea".
· "Ez da nesken kirola. Kirola da. Kirola mistoa da".
Ezintasuna onarpen mailarik handiena duen ezberdintasuna da eta immigrazioa, ijitoekin batera, gaitzespen gehien daukana. Interesgarria da jakitea gaitzespen eta onarpen jokabideetan nolako eragina daukan ikastetxeetan honelako errealitateak bizitzeak. Izan ere, kasu batzuetan ar
azoa aurreiritziak izatea izan daiteke, baina beste batzuetan, eguneroko esperientzia izan daiteke. Ikaskide ijitoen onarpenari eta gaitzespenari buruz hauek izan dira iruzkinetako batzuk:
· "Gure institutuan zenbait ijito daude. Baina ijitoei errespetu gehiegi izaten zaie. (…) Beldurraren eraginez. Besteei onartzen ez zaizkien gauzak onartzen zaizkie. Baita irakasleek ere".
· "Beldurraren eraginez. Nik ez nituzke ijitoak etorkinen bloke berean sartuko. Etorkinak jende normala dira. Beste ar
raza batekoak izango dira, beste lekuren batetik etorriko dira... Ijitoei buruz beti pentsatzen duzu labana daramatela patrikan eta eskolatik kanpo ikusiko zaituztela. Horregatik, hobe da haiekin ar
azorik ez izatea, dirua lapurtuko dizute eta. Gero Hego Amerikako herrialdeetako immigrazioa dago. Erabat ezberdina da, ezberdinak dira".
· "Ijitoei eta errumaniarrei beldurra die jendeak".
· "Ni auzoan ijitoekin bizi izan naiz eta ez dira ar
riskutsuak. Nire ikastetxean bi zentro daude. Ikasle gatazkatsuak eta ijitoak haietako batera joaten dira. Zentro hori auzo ar
azotsuan dago, nire auzoan. Eta beste zentroan gainontzeko ikasleak gaude".
· "Era berean, batzuk pixka bat kinki izan daitezke eta haien erruz gainerako ijitoak lapurrak direla eman dezake, betiko ijitoa, labana daramana eta lapurtuko dizuna. Denek ez dute zertan horrelakoak izan. Gehienak ez dira horrelakoak. Itxuraz denak antzekoak direnez, denak berdinak direla pentsatzen dugu. Baina ez du zertan horrela izan".
Horraino gazteek eguneroko errealitatean ikusten dituzten ezberdintasunei buruz dauzkaten onarpen eta gaitzespen jarreren gaineko analisia, eta azterlaneko datuak norberaren esperientziarekin zein neurritan erlazionatuta dauden.
Gure bigarren helburua arrazoietan sakontzea edo arazoaren azalpena aurkitzea zen.
Gaitzespen jarrerak egoteko ar
razoi nagusiak, batzarreko uneren batean edo bestean aipatu direnak, hauek dira: ezberdintasuna gaitzesten duen pertsonaren beldurra, ahuldadea, inbidia, gutxiagotasun sentimenduak:
· "Gehienetan inbidiagatik gertatzen da".
Pertsona ezberdinak gaitzesteko jarrera horiek gazteen ar
tean bakarrik edo gizarte osoan (eta zehatzago esateko, helduen ar
tean) gertatzen diren aztertzerakoan, hauxe esan dute:
· "Lan munduan, helduekin ere horrelako egoerak gerta daitezke" (bere aitaren enpresan dauden jarrera ar
razistak aipatu ditu).
· "Gure adineko jendeak egiten badu nonbait ikusi dutelako da. Noski, gurasoei ikusi badiete..., adibidez, homosexualitatea edo emakumeak gaitzestea... hori ez duzu ikastetxean ikasten. Gutxiago sentitzea eta horregatik zu baino ahulagoa den norbaiten kontra egitea... hori bai. Baina ar
razakeria eta hori guztia, gurasoei ikasten diezu edo bestela ez duzu ikasten. Zure gurasoek beti esan badizute beste ar
raza, etnia etab batzuetako pertsonak errespetatu behar direla, eskolara zoazenean jendea larruazala ilunago daukan norbaiten aurka egiten ikusten baduzu, ez duzu berdin jokatuko: zuk ikusiko duzu hori ez dela egin behar, txarto dagoela erakutsi dizutelako. (…) Zuk zeure gurasoen portaera islatzen duzu zeure jardunean. Agian ez beti, baina gehienetan bai".
· "Guraso batzuk telebista ikusten ar
i dira seme-alabekin eta bi mutil edo ni neska ikusten dituzte musukatzen eta esaten dute "hau nazka!", edo antzeko zerbait. Gero seme-alabek hori kopiatzen dute".
Galdetu zitzaien aniztasunari aberasgarri deritzoten edo bizikidetzarako eragozpen bat den. Gai honetaz hau esan dute:
· "Aberastasuna da... Ezberdina den jendearekin bizitzen ikasi behar da, ezberdintasuna kolorea, bizimodua nahiz beste zerbait izan. Honelako gizarte batean bizi ezin duena ez dago prestatuta, ez da modernoa. Une honetan gauza berrietarako prest egon behar dugu".
· "Denetariko jendea egon behar da. Ez bazaizu gustatzen, onartu beharko duzu eta kito".
· "Kultura ezberdinak ezagutuko zenituzke eta zeure kultura aberastuko. Beti ondo dago, kultura guztiek ikasi eta erabili beharreko alderdi onak dituztelako. Aniztasun handiagoa da".
Gogoetarako beste kontu bat gaitzespenaren bizipena izan da. Eskatu zaie baztertutako lagunen baten lekuan jar daitezela edo gaian duten esperientzia azal dezatela. Haien iruzkinak eta gogoetak asko izan dira. Baztertutako pertsona batek bere lagunen ar
tean aurki ditzakeen babesen ar
tean hauek izan ziren iruzkinetako batzuk:
· "Nire ikasgelan badago oso isila zen neska bat (…). Hasieran gauzak esaten zizkioten (…). Baina egun batean nekatu zen eta negarrez hasi zen. Egun hartan konturatu ginen gaizki zegoela eta denak hurbildu ginen berarengana. Zerbait gertatu ar
te... ez zara konturatzen gaizki pasatzen ar
i dela".
· "Ez dauka babesik" (batek baino gehiagok esan dute hau).
· "Baztertuta dagoen norbaiti lagundu nahi badiozu botere handia izan behar duzu. Bestela gainerakoek zeu baztertuko zaituzte, besteengandik ezberdina zarelakoan. Besteak baino gutxiagotzat jotzen den norbaiti laguntzeko, karisma edo autoritate handia izan behar dituzu".
· "Institutuan zeure burua defendatzen ez baduzu ez du inork egingo".
· "Neskek gehiago babesten dute elkar. Guk ez diogu elkarri hainbeste laguntzen".
· "Neskak krudelagoak dira" (zenbait neskak esan dute).
Berdinen taldean liderra den pertsonaren paperaz eta pertsona ezberdinak seinalatzeko edo baztertzeko mekanismoaz (hori lidergoari oso lotuta dagoela uste baitute), hauek dira haien ekarpenetako batzuk:
· "Nik uste dut liderrak, normalean, ez diola babesik ematen baztertuta dagoenari, askotan liderra bera baita baztertzailea".
· "Pertsona bati etiketa bat jartzen zaionean ez zaio bizitza osoan kentzen".
· "Mutilen ar
tean indartsuena da liderra, baina nesken ar
tean, gehien kritikatzen duena da. Eta zu ez zaitzan kritikatu, haren alde jartzen zara".
· (mutilen ar
tean) "indartsuena", "gehien jotzen duena".
· (nesken ar
tean) "politena, hoberen janzten dena edo edaten duena".
· "Errepikatzaileren bat izan ohi da".
· "Liderrak. Nik uste dut pertsona horrek gauza askotan bere burua gutxiesten duela eta ikusten duela beste bat agian hobea dela gauza batzuetan. Liderrak ikusten du bera ez dela beste bat bezain ona, beste batek nota hobeak dituela edo kirolari hobea dela; orduan haren kontra egiten du, barregarri uzteko eta baztertzeko. Horrela ematen du bera dela onena".
Irakasleen ar
tean eta zehazki tutoreen ar
tean izan ditzaketen babesei buruz:
· "Egiten dutenak krudelak dira baina bizkorrak. Ondo egiten dute".
· "Irakasle batzuk konturatzen dira eta beste batzuek ez dute konturatu nahi. Ez dute ar
azorik gura".
· "Tutore ona egokitzen bazaizu, benetan honetaz kezkatzen dena, lagundu zaitzake. Baina daukazun tutorearen ar
abera betiere".
· "Baina ez zaio daukan garrantzia ematen".
· "Baina tutorea, bullying egiten dutenen ar
tean, taldekoa ez den norbait da. Ez ditu inoiz konbentzituko ez dezaten horrelakorik egin. Taldeko norbait saiatu beharko litzateke, bere ideiak dituen eta "nire ustez hau ez dago ondo" esaten duen norbait. Beti dago egin dezakeen norbait. Ausartzea besterik da. Tutoreak ez du hainbeste konbentzitzen, kanpokoa delako".
Batzartutako batzuek esan dute ezagutzen dutela eskolan jazarria izan den eta horregatik eskolaz aldatu den norbait (haien ikastetxetik beste batera joan delako edo beraien ikastetxera etorri delako), eta beren inguruan sufrimendu handiko egoerak ezagutzen dituzte. Gainera, esan dute biktimek zailtasun handiak dituztela laguntza jasotzeko (batez ere bere berdinengandik) eta egoera horretatik irteteko.
Honelako gaitzespen jokabideak egoteko ar
razoi nagusiak, batzartutakoen esanetan, sentimenduekin lotuta daude: gaitzeslearen beldurra, ahuldadea, inbidia, gutxiagotasun sentimendua. Batzartutako gehien-gehienek esan dute sentimenduez batzuetan gurasoekin eta besteetan lagun minarekin hitz egin daitekeela.
Aztertu den beste gai bat da ikasgelan baztertutako pertsonengana hurbiltzeko teknologia berriak erabil daitezkeela. Zentzu horretan, batzartutakoek garrantzi handia eman diote koherentzia pertsonalari:
· "Oso doilorra da berarekin ordenagailuaren bidez hitz egitea baina ikasgelan ez egitea besteek gaizki begiratuko dizutelakoan. Mutil horri merezi duen tratua eman ahal badiot, ikasgelan egingo dut eta jendea konturatu dadila".
· "Ez da logikoa. Norbaiti laguntzen saiatzen bazara, erakutsi behar diozu lagundu nahi diozula, eta ez besteen aurrean ondo geratu".
Azkenik, ar
azoa eta balizko ar
razoiak aztertu ondoren, kontseilu-kideei eskatu zaie ar
razakeria, matxismoa, homofobia eta abar nola galarazi, murriztu edo gainditu daitezkeen pentsa dezatela. Ikastetxeei, lagun taldeari, familiei, tokiko agintariei, Ar
artekoari eta abarri proposamenak egiteko eskatu zaie. Haien proposamenak eskolari, gurasoei eta telebistari zuzenduta daude. Hauek dira:
· "Ikastetxean joko hezitzaileak (kultura ezberdinak...)".
· "Irakasleekin hizketaldi interaktiboak bullying, ar
razakeria eta abarrekoei buruz".
· "Eskolen ar
teko batzarrak".
· "Tutoretzari dagokion funtzioa eman. Askotan tutoretzan ez da gauza hauetaz hitz egiten".
· "Telebistan programazio hezitzailea jartzea, baztertutako pertsonak jakinaraztera animatzeko edo laguntzeko."
· "Baztertutako pertsona eta ikaskideak elkartu eta dauzkaten ar
azoak elkarri esan ar
aztea. Ikasgelan, tutoretzan, ar
azoari heldu".
· "Ikastetxeetan txikitatik jendea nahastu (neskak, mutilak, ar
razak...). Aniztasunera ohitu daitezela".
· "Gurasoen eskola. Pertsona ona izateko... gurasoek irakatsi behar dituzte balioak. Beti daukazu harreman berezia gurasoekin. Ezberdina da tutorearekin edo lagun batekin. Ondo dago lagun batek laguntzea, baina lagunak lagunduko bazaitu nonbait ikasi behar du, eta hori gurasoek irakasten dute. Dena den, ez dut esan nahi gurasoen eskola derrigorrezkoa izan behar denik".
· "Telebistatik eduki ar
razista duten programak kentzea".
· "Taldeko lanak egitean pertsonak nahastu ahal dira, elkarrekin egon daitezen. Jendea nahasten baduzu, bizikidetza ikasten dute".
· "Guk ikasgelan geure ar
gazkiak eta kartoi mehe bana jarri ditugu, aldatu behar ditugun akatsak jartzeko eta jendeak txarto hartzen duena idazteko".
Hona hemen Kontseiluaren lehenbiziko lan-batzar horretatik ateratako ondorio nagusiak, batzarrean aztertutako gaiei buruz (pertsona ezberdinak onartzea eta gaitzestea):
1. Itxura fisikoak eragiten dituen ezberdintasunak oso garrantzitsuak dira jendea baztertzerakoan. Ar
artekoak orain ar
te aztertu dituen lau ezaugarriek (mutila/neska ezberdintasunak, ezindutako pertsonak, etorkinak, homosexualak) ez omen daukate itxura fisikoak daukan garrantzia nerabeek bizi dituzten eguneroko gaitzespen jarreretan.
Lodia izatea, ezberdin janztea, oso ar
gala eta altua izatea, ia beti ar
ropa berbera janztea... eta itxura fisikoaren inguruko beste ezaugarri batzuk dira, kontseilu-kideen ustez, gaitzetsia edo baztertua izateko ar
razoi nagusia.
2. Beste pertsona batzuk ezberdinak izateagatik baztertzea, bildutako guztien ustez, eguneroko errealitatea da. Denek esan dute ikasgelako edo institutuko ikaskide batzuek bizi dituzten bazterketaren eta sufrimenduaren berri dakitela.
3. Familiari garrantzi handia ematen diote balioen transmisioan eta babes pertsonalean (sentimenduak entzutea eta aztertzea).