6.6. "Gure eskubideak" eskolako lanen V. Lehiaketa
"Gure eskubideak" eskolako lanen V. Lehiaketaren barruan, EAEko Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat betiere, hainbat lan aurkeztu zen: Lehen hezkuntzako 9 ikastetxe eta bigarren hezkuntzako 8 ikastetxe. Horien artean, arartekoak izendaturiko eta irakaskuntzarekin eta giza eskubideekin lotutako pertsonen ba
tzordeak –bertan hartu zuten parte bi ikaslek ere–, aurkezturiko materialak eta programak aztertu ondoren, deialdian aurreikusitako sarietako ba
t esleitzea erabaki zuen, eta hutsik adierazi zuen Bigarren Hezkuntzako Saria.
Bilboko Zamakola LHI ikastetxeari eman zitzaion Lehen Hezkuntzako Saria, "Haurren eskubideekin konpromisoak hartzen eskolan" lanagatik. Lehen Hezkuntzako 6. mailako hiru gelek Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaian eginiko lanaren laburpena zen aurkezturiko proiektua.
Jardun onaren etsenplutzat ba
lioetsi zuen ba
tzordeak proiektua, ba
ita haurren partaidetza sustatzeko eginiko lan sistematikoa, erabilitako askotariko metodologia (proiektuen araberako lana, teknologia berriak erabiltzea, auzuneko elkarteen partaidetza...) eta haurren eskubideetarako hurbilketa ere, betiere ikasleek ikastetxean duten esperientzia bera abiapuntu hartuta.
Lehiaketan parte hartu duten ikastetxe guztiek jaso dute partaidetza-ziurtagiria, eta arartekoak eman zien saria azaroaren 16an.