6.5. Adingabeentzako web orria
Nolanahi ere, orain arte erabili ez den bide bat Ararteko erakundearen web orria bera izan zen. Helduentzat sortua da, eta aurten hasita, adingabeentzako berariazko atari bat bilduko du. Hain zuzen ere 6 eta 11 urte bitarteko adinekoentzako gunea da, eta hauexek eskaintzen ditu: Arartekoaren erakundeari eta Haurren eta Nerabeen Bulegoari buruzko informazioa: zer diren, zer egiten duten, nork egiten duen lan; haurren eskubideei eta Konbentzioaren historiari buruzko informazioa; haurren eskubideen edukiari buruzko jolasak eta jokoak; gai bereko beste orri batzuetarako edo haurren laguntzari buruzko orrietarako estekak; proposamen didaktikoak gurasoentzat eta hezitzaileentzat. Izan ere, orrian nabigatzea lagunduta egin daitekeela irizten zaio.
2010ean, ekimen hori sortu, egin eta abiarazi da, seguru asko martxan zegoena txosten hau argitaratzen denerako.