6.2. Erakundeekiko eta erakundeetako baliokideekiko lankidetza
Era berean, as
kotarikoak dira erakundeetako edo baliabide publikoetako ordezkari politikoekin eta teknikariekin izandako lankidetza guneak eta uneak. Ondoren a
ipatuko ditugu zenbait solaskide:
· Lagundu gabeko a
dingabe a
tzerritarren egoeran interesa duten zenbait parlamentario.
· Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Saileko sailburua eta Gizarte Gaietako sailburuordea.
· Immigrazio zuzendaria eta lagundu gabeko a
dingabe a
tzerritarrei buruzko "Patrikako a
metsak" izeneko liburuaren ikerketa-taldea.
· Droga-mendekotasunen zuzendaria.
· Ijitoen Euskal Kontseilua.
· Heldu-ko (Etorkinei A
rreta Juridikorako Zerbitzuko) koordinatzaileak.
· Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko a
rduradunak.
· Hezkuntza Saileko Ikuskaritza.
· Eskola 2.0 Programaren taldeko a
rduradunak.
· Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko a
rduradunak.
· Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria.
· Gobernuak A
raban duen ordezkariordea.
· A
rabako a
dingabeen fiskala eta fiskal burua.
· Gipuzkoako a
dingabeen fiskala eta fiskal gorena.
· 3 foru a
ldundietako Gizarte Ekintza eta Gizarte Politika Sailetako Haurren Zerbitzuko a
rduradunak.
Aipamen berezia merezi dute a
urten Eusko Jaurlaritzako Famili eta Gizarte Politikako Zuzendaritzarekin hasitako harremanek. Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Gizarte Gaietako Sailordetzaren as
moak eta lehentasunak a
urretik ezarri ondoren, hainbat topaketa izan dira Famili eta Gizarte Politikako zuzendariarekin, haurren eta nerabeen egoerari buruzko diagnostikoa konpartitzeko eta erkatzeko, erakunde bakoitzak a
urreikusitako programak eta jarduerak ezagutzeko eta dagoeneko desagertuta dagoen Haurren eta Nerabeen A
ldeko Erakundearen gaiak konpontzeko, zeren eta hauxe ezarrita baitago Haurren eta Nerabeen A
rretaren eta Babesari buruzko Legea a
ldatu duen abenduaren 23ko 3/2009 Legean. "Haurren eta Nerabeen A
ldeko Erakundean izapidetzen a
ri diren espedienteak, haurren eta nerabeen eskubideen urraketen eta mehatxuen ziozko kexei eta salaketei buruzkoak, A
rarteko Erakundeari helaraziko zaizkio, jakinaren gainean egoteko eta ebazpena emateko; gainerako espedienteak Lan eta Gizarte Gaietako Sailari helaraziko zaizkio".
Bi erakundeen jarduera zehatz bakoitzean gelditu gabe, gustatuko litzaiguke, ordea, Zuzendaritzak Bulegoarentzat bereziki interesgarria den ekimen bat a
zpimarratzea: Haur eta nerabeentzako laguntza gunea –orientazioa, a
holkularitza eta informazioa–, web orri honen eta doako laguntza telefono baten bidez egituratua, hots, Zeuk esan! ekimenaren bidez.
Maiz gertatzen dira beste a
utonomia erkidego batzuetako herriaren defendatzaileen erakundeetako haur eta nerabeen a
rloekiko harremanak. Hori dela-eta, orain bereizita emango ditugu horietako zenbaitekin izandako harremanak, bereziki garrantzizkoak:
· Lagundu gabeko a
dingabe a
tzerritarrei buruzko tailerra. Herriaren defendatzailea. Madril, urtarrilak 27.
· EAEko a
rartekoaren eta Andaluziako herriaren defendatzailearen lan-taldea, bi lurraldeetan buruko osasun a
razoak dituzten a
dingabeen a
rretari buruzkoa. Sevilla, martxoak 22 eta 23.
· Balio demokratikoak hezkuntza prozesuan izateari buruzko mintegia. Herriaren defendatzailea. Madril, maiatzak 5 eta 6.
· ENOC Urteko Hitzaldia (European Network of Ombudspersons for Children). Estrasburgo, urriak 7 eta 8.
Azken erakunde horrekin lotuta, Europako haurren defendatzaileen sarean onartzeko eskaerarekin du zerikusia 2010eko gertaerarik nabarmenenak, hain zuzen ere gogoetarako guneak partekatzeko, informazio trukerako modua izateko eta jardun onak eratzeko, Europako eremuko herrialdeetako haurren eta nerabeen egoera ezagutzeko, etab.