2010ean, Ar
risku egoeran dauden haurrei buruzko txostena egitea amaitu da. Txosten hau idazten ar
i garen honetan, ar
gitaratzeko fasean dago, eta aurreikuspenen ar
abera, 2011ko lehen hileetan ikusiko du ar
gia.
Arartekoaren beraren baliabideekin egin da oso-osorik txostena (zehazkiago, Haurren eta Nerabeen Bulegoko erakundeko pertsonalarekin), eta azken urteetan eginiko beste txosten eta jarraipen askoren laburpena izateko sortu da. Azterturiko sektore bakoitzari buruzko ikuspegi sintetikoagoa eskaini nahi du, ez hain zehatza; ikuspegi ebolutiboa.
Txostenaren ar
datza ar
risku berezian dauden haurren eta nerabeen egoera da, zehazkiago Ar
artekoak azken urteetan ar
reta berezia jarri duen egoeretan.
Bost kapitulutan egituratu da txostenaren funtsezko zatia:
- Haurren ezaugarritzeari buruzko lehen kapitulua eta, ezaugarritzearen barruan, "arrisku egoeran dauden haurrei" buruzkoa.
- Marko juridikoa eta eskumenen markoa labur aurkezteko bigarren kapitulua.
- Txostenaren zatirik garrantzitsuena, hots, hirugarren kapitulua, non ar
risku egoera guztiak aztertzen diren. Beraz, adibidez: Ar
riskuan edo babesik gabe dauden adingabeak, lagundu gabeko adingabe atzerritarrak, adingabe ar
au-hausleak, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak, eskola porrota, haurren eta gazteen buruko osasuna...
- Diagnostikoari buruzko laugarren kapitulua, eta antzemandako zenbait ar
azo komun nabarmentzen dira.
- Ar
artekoaren gomendioei buruzko bosgarren kapitulua.