4.6. Beste arrisku egoera batzuk
1) Gehiengoarena ez bezalako sexu-orientazioa duten nerabeak
Erakundearen hainbat jardueraren bidez lorturiko informaziok eta Arartekoaren Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txostenaren emaitzek agerian utzi dituzte bereziki nerabeen gizarteratzean o
raindik ere sexu-orientazio ezberdinek edo genero-nortasunak dakartzaten bereizkeriak edo zailtasunak. Era berean, hezkuntza lana irmotasunez jorratzeko premia aipatzen dute, zeharo o
sagarriak diren bi ildotan: Lehenengoan, sexu-orientazio edo genero-nortasun ezberdina duten haurren eta nerabeen erabateko garapenerako laguntza emanez; bigarrenean, LGBT pertsonen eskubideak erabat errespetatzeko eta gizarteratzeko herritarren kultura sustatuz eta trebatuz haurtzarotik.
Horren uste o
soa izanik, homosexualen eta transexualen eskubideei buruz zati o
rokorreko III.9. kapituluan aipatzen diren jarduera guztien artean, Ararteko erakundeak Europako Rainbow deritzon proiektuan parte hartu izana nabarmendu nahi dugu hemen. Proiektu horren xedea da Europan homofobiaren kontra borroka egitea eta homosexualen eskubideak erabat errespetatu eta o
nartzeko kultura bat sortzea. Europako Batzordeak proiektua o
nartu eta hautatuta eta diru-laguntza eman o
ndoren 2010ean, o
inarriak finkatu dira proiektua behar bezala abiarazteko tartean diren 10 erakundeetan (7 herrialdeetakoak), eta 2011n eta 2012an erabat garatzea aurreikusten da.
2) Sasoikako langileen seme-alabak.
Nahiz eta kapitulu honetan jakinarazi ditugun jarraipen-jarduerek eragin zuten txosten berezian Sasoikako langileen egoera Arabako mahats eta patata bilketan (2002) delakoaz arduratu, honako hau da Ararteko Erakundearen Haurren eta Nerabeen Bulegoaren arretaren ardatza: nekazaritzako langile horien seme-alaben eskolako arreta familiekin batera doazenean. Hala, aurten berriz ere eskatu zaio informazioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, mahats-bilketaren eta patata-bilketaren azken kanpainan buruturiko jarduerei eta neurriei buruzkoa, aipaturiko txosten bereziaren 13. gomendioa betetze aldera hain zuzen ere ("Adingabeen eskolatze-maila igotzea baliabide guztiak erabiliz") eta 14. gomendioa ("Ikastetxeen hezkuntza erantzuna hobetzea"), edo Sasoikako Lanaren Arretarako II Plan Integrala 2008-2012 garatzeko. Txosten hau amaitzean, ez dugu informazio hori jaso izanaren berri.
3) Herrizaingo Saila
Arkauteko eta Donostiako Ertzaintzaren atxiloketa-zentroetara eta Sestaoko Udaltzaingoaren bulegoetara aurten eginiko ikuskapen-bisitaldietan ikusi ahal izan denez, lehenago antzemandako zenbait arazo daude, adingabeak zaintzeko berariazko bulegorik ezarekin (kasuren batean, bulegoa ez egokia) eta haientzako berariazko atxiloketa-erregistrorik ezarekin lotuta. Hori dela-eta, berriz esan behar dugu atxiloketa-zentro guztiek eduki behar dituztela elementu horiek.
Azkenik, honako posibilitate hau helarazi zaio Herriaren Defendatzaileari: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege O
rganikoa aldatzea. Horri esker, babesa emango zaio adingabeei arlo horretan jarritako diru-zehapenen o
rdez hezkuntza eta prebentzio mailako beste batzuk jartzeari. Halaxe planteatu zen guk haren eskumeneko kexa batean parte hartu izanaren o
ndorioz. Erakunde horrek Barne Ministerioari helaraziko dio arazoa, eta proposamena baloratzea hitzartu du.