Haurren eta nerabeen buruko o
sasuna eta horien hezkuntza arreta terapeutikoa dagoeneko aztertuak ditu erakunde honek Buruko gaitzaren trataera o
spitaletik kanpo eta EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzuna txosten berezietan, baita bertan eginiko gomendio o
rokorren jarraipenen barruan eta hainbat elkartek eta zerbitzuk adierazitako kexetan eta kezketan ere.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari o
fizioz eginiko datu-eskaeran, O
rtuella, Lasarte eta Gasteizko hezkuntza-terapiako zentroen egoeren gaineko interesa agertu genuen: aldaketak plazen kopuruan edota arreta jaso duten adingabeen kopuruan, zentroan sartzeko baldintzei buruzko araudia, itxarote-zerrenda egotea (edo ez) eta ukituriko adingabeak (kopurua, adinak, patologiak)
Osasun eta Kontsumo Sailari, gainera, hauxe eskatu zitzaion:
1. Aurreikusitako lanbide-plazak bete diren eta noiz aipaturiko hezkuntza-terapia zentroetako plazen igoerarako.
2. Basurtu, Donostia eta Santiago o
spitaletako o
spitalizazio unitateei dagokienez, azken urtean o
he kopuru, profesional eta abarren aldetik izan diren aldaketak edo hobekuntzak… 2009ko arretaren gaineko datuak (sartzeak, altak, batez besteko egonaldia…).
3. Unitate anbulatorio eta komunitario espezializatuei dagokienez, azken urtean zentroen kopuru, profesionalen kopuru eta abarren aldetik izan diren aldaketak edo hobekuntzak eta 2009ko arretaren gaineko datuak (paziente ezberdinen kopurua, lehen kontsultak, o
ndoz o
ndoko kontsultak…).
4. EAEko O
sasun Sailak haurren eta gazteen buruko o
sasunari, baliabideak sektoreko beharretara egokitzeko mailari edo hobetu beharrekotzat jotzen dituen arazoei buruzko balorazioa.
Txosten hau amaitzean, ez dugu informazio hori jaso izanaren berri.
Alabaina, eta Ararteko erakundean gai honek pizten duen kezkaren beste erakusgarri baten gisa, Ararteko erakundearen eta Andaluziako Adingabearen Defendatzailearen Erakundeko pertsonen arteko baterako lan-tailer bat egin izana aipatu behar dugu hemen, haurren buruko o
sasunari buruzkoa, jakintza partekatzeko eta elkarren aberasgarri izateko. 2010eko martxoaren 22an eta 23an egin zen, eta lan horri esker, egoerari buruzko diagnostikoak partekatu eta erkatu ahal izan dira. Aldi berean, arlo horretako beharrei erantzuna emateko modalitateen berri jasotzea ahalbidetu zuen.