3.1. Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa izandakoaren espedienteak
3/2009 Legearen, abenduaren 23koa, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Legea aldatzekoaren, eta Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa indargabetzen zuenaren arabera, eta bere xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraiki, aipatutako Defentsa Bulegoaren espedienteak Arartekora eraman ziren urtearen hasieran, eta zehazkiago Haur eta Nerabeentzako Bulegora. Une horretan jaso ziren neurrian eta 2008ko eta 2009ko jarduerei buruzkoak izan arren, azaletik aipatuko ditugu.
2008ko ekainetik (jaso zen lehen kexaren data) eta 2009ko irailera (azkenaren data), Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak 23,4 espediente izapidetu zituen 2008an, eta 19 2009an. Adingabeek ez zuten kexa bakar bat ere aurkeztu, gehienetan amak aurkeztu zuen kexa, edo neurri txikiagoan, profesionalek (abokatua, apaiza, monitorea, sindikatua...). 2 kasuetan, espedienteek zerbitzuen edo Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza baten kontsultak aipatzen dituzte.
Espedienteen ebazpenari dagokionez, 6 kexa ezetsi egin ziren (1, Arartekoan kexa aurkeztuta zuelako; 3, epaiketa bidean egoteagatik; beste 1, adin-nagusitasunagatik; eta azkena, kexak ez zuelako oinarririk); 14k kudeaketa edo deribazioren bat behar izan zuten; eta 3tan soilik egin zen gomendioa azkenean, 2 Eusko Jaurlaritzako Jokoen Zuzendaritzari eta hirugarrena CINESA enpresari.
Azkenik, eta esparru horrekin lotuta, 5 babesik gabeko egoerak izan zitezkeenari buruzkoak ziren, 4 osasunaren esparruari buruzkoak, beste 4 ikus-entzunezko edukiei eta ikuskizunei buruzkoak, 2 jazarpena izan zitekeenari buruzkoak, 1 adingabe lege-hausleen eskubideei buruzkoa, eta azkena, adingabe homosexualen eskubideei buruzkoa.