2.2. Arau- eta eskumen-markoa
Haurrei eta nerabeei duela gutxi aintzatetsi zaizkie eskubideak. Geroago hartu dira haurrak eta nerabeak eskubideak dituzten pertsona subjektutzat, baina nazioarteko eskubide humanitarioak giza eskubideak aintzatestearen eta estatuko o
rdenamendu juridikoetan babestearen aldi berean. Haurrek eta nerabeek, gainera, ezaugarri garrantzitsu bat dute: garatzen ari diren pertsonak dira, o
raindik ez dute erabateko autonomia lortu. Horrek betebeharrak sortzen dizkie helduei, botere publikoei eta gizarteari o
ro har.
1990eko abenduan, Espainiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena berretsi zuen, Nazio Batuen Erakundearen Biltzarrak 1989ko azaroaren 20an aho batez o
nartu zuena. Hauek dira printzipio edo eskubide erreferentzialak:
Bereizkeriarik ez egitearen eta aukera berdintasunaren printzipioa. Haur bakar batek ere ez du bereizkeriarik jasango, haurraren, gurasoen edo o
rdezkari legalen arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, estatus ekonomikoa, o
ztopo fisikoak, jaiotza edo beste edozein baldintza kontuan hartu gabe. Neskek mutilen aukera berak izan behar dituzte; neska-mutil atzerritarrek bertako neska-mutilen aukera berak izan behar dituzte; ezgaitasunen bat duten neska-mutilek aukera berak izan behar dituzte, bizi-maila egoki bat izateko.
Haurraren interes gorena: Gizarte-ongizateko erakunde pribatu nahiz publikoek haurrei buruz hartzen dituzten neurri guztietan haurren interesak lehentasun o
soa izango du.
Haurraren iritzia emateko eskubidea: Haurrek entzunak izateko eskubidea dute eta beren iritziak kontuan hartuak izatekoa, baita parte hartzen duten prozedura administratiboetan eta judizialetan ere. Haurrak eragiten dieten gaiei buruz iritzi bat eratzeko baldintzetan egon beharko dute, eta iritzi horiek behar bezala kontuan izan behar dira, haien adinaren eta heldutasunaren arabera. Haurrek parte hartzeko beharrezko neurriak ezarri behar dira, bai eta kontsultek eta elkarrizketek adingabeari kalterik ez diotela eragiten ziurtatzeko beharrezko bermeak ere. Haien zaintza, hezkuntza, o
sasun-zerbitzu, o
rdezkaritza legal, eta o
ro har, eragiten dieten gai eta erabaki guztiei buruzko iritziak, kezkak eta kexak adieraztera animatu behar dira.
Bizitzeko, bizirauteko eta garatzeko eskubidea. Hala, haurrari babesa eta laguntza eman behar zaio, arropa, o
statua eta elikagaiak dituela ziurtatzeko, eta Estatuek ahalik eta o
ndoen bermatu behar du haurraren garapena. Haurrek zentzu zabalean ikasteko eta garatzeko aukera izan behar dute; hau da, mentalki, kognitiboki, sozialki eta kulturalki.
Familiaren birbatzea. Haurrak ez dira gurasoengandik bananduko, agintaritza eskudunak haien o
ngizaterako beharrezkoa dela epaitzen dutenean izan ezik. Estatuek familien birbatzea erraztuko dute, xede horretarako lurraldean sartzeko edo lurraldetik ateratzeko aukera emanez. Familia naturalak, jatorrizko familiak edo familia propioak lehentasuna du, adingabeen bizitza konpontzeko.
Babesik gabeko egoeretatik babestea Estatuek babesik gabeko egoeran dauden haurrak babestuko dituzte. Halaber, arrisku fisikoak eta mentalak eragotzi behar dituzte, eta sexu-abusuetatik eta esplotaziotik babestu behar dituzte.
Identitatearen eskubidea. Haur guztiek jaiotzen direnetik izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea dute. Horrenbestez, estatuek haren izenaren, adinaren, nazionalitatearen, jatorriaren eta kulturaren bidez ezagutu behar dute, haren kultura, erlijioa eta hizkuntza askatasunez izatea erraztuz.
Osasuna izateko eskubidea. Haurrek ahalik eta o
sasun-mailarik o
nena izateko eskubidea dute. Estatuek haur guztiei o
sasun-arreta ematea zainduko dute, eta garrantzia berezia emango diete prebentzio-neurriei, o
sasunaren arloari buruzko hezkuntzari eta haurren heriotza-tasa murrizteari.
Hezkuntza izateko eskubidea. Lehen Hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izango da. Hezkuntzak haurra prestatzen du ulermen-, bake- eta tolerantzia-giroan bizitzeko.
Estatuek haurrak babestuko dituzten drogen legez kontrako erabileraren aurka, eta estupefazienteen ekoizpenean edo trafikoan parte hartzearen aurka.
Errespetuzko tratu penala izateko eskubidea Legeak hautsi dituzten haurrak duintasuna sustatzearekin bat datorren moduan tratatu behar dira, berriz ere gizarteratzeko ahalegina eginez. Eta askatasuna kentzen bazaie, helduengandik bereizita egongo dira. Ez dira torturatuko, eta ez zaie bestelako tratu krudelik eta umiliagarririk egingo. Gutxieneko adin bat ezarri behar da, eta adin hori bete baino lehen zigor-legeak hausteko gaitasuna ez dagoela ebatziko da.
Nazioartean, lehen haurren eta nerabeen eskubideak defendatzeko marko unibertsala den Nazio Batuen Hitzarmena aipatu da, baina komeni da jakitea badaudela Espainiak berretsi dituen adingabeei eragiten dieten gai sektorialei buruzko zenbait nazioarteko itun –hainbat nazioarteko erakundek sustatu dituzte itun horiek, hala nola Nazio Batuak, Nazioarteko Lan Erakundea, Europako Kontseilua, Hagako Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Konferentzia : Haurren lana, adingabekoak o
stea, sexu-esplotazioa, nazioarteko adopzioa eta abar. Gainera, Espainiako Estatuak gai horri dagozkion nazioarteko foroekiko duen lotura eta konpromisoaren adierazle gisa azpimarratu behar da Nazio Batuen Haurrei buruzko Biltzar Berezian (2002ko maiatzean egin zen) parte hartu zuela eta "Un mundo apropiado para los Niños y Niñas" izeneko dokumentuan jasotako Adierazpena eta Ekintza-plana o
nartu zituela.
Europar Batasunaren markoan ere berariaz haurren eskubideak aipatzen dituzten arauak daude. Arau horien artean nabarmenduko dugu Europako Parlamentuaren 1992ko uztailaren 8ko A-3.0172/92 Ebazpena, Haurren Eskubidearen Europako Gutuna o
nartzen duena. Ebazpen horrek hauek proposatzen ditu: haurren eskubideen defentsariaren figura, estatu-mailan nahiz Europa mailan. Defentsari horrek eskaerak eta kexak jaso beharko ditu, haurrei babesa ematen dieten legeak aplikatzen direla zaindu, eta botere publikoen jarduna haurren eskubideen alde bideratu. Halaber, haurren eskubideen erkidegoko gutun bat egin beharko litzateke, proposatzen den gutxieneko edukia duena. Halaber, Europar Batasunaren O
inarrizko Eskubideen Gutuna (Lisboako Itunaren zatia) ere aipatzekoa da. Gutun horrek, adingabeei dagokienez, adingabeen entzunak izateko eskubidea, adingabearen interes gorena kontuan hartzea eta gurasoekin harremana izateko eskubidea o
spetsu egiten ditu.
Edonola ere, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren printzipioak , goian azaldu direnak, jada Espainiako Estatuko o
rdenamendu juridikoaren zati dira, Adingabearen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege O
rganikoan sartu ziren heinean (lege horren bidez partzialki aldatu ziren Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea. Lege hori botere publiko guztiak, berariaz haurrekin lotutako erakundeak, gurasoak eta senideak, eta biztanleria o
ro har lotzen dituen babeserako marko juridikoa da estatu-mailan. Lege horretan jasotzen dira nazioarteko araudiaren legearen eta haurren eskubideen aplikazio-esparrua, eta bereziki aipatzen da Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. Herri-administrazioen jardunaren printzipio gidariak ezartzen dira, eta haurraren babes gabeko egoeretan zer egin zehazten da, bai eta haurrak babesteko erakundeak ere.
Horrekin batera, eta Espainiako Estatuaren lurralde- eta administrazio-egiturarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoak, ahal legegilea duenak, adingabeen eskubideen babesaren eta sustapenaren arloan autonomiako legeria garatu zuen 3/2005 Legea, o
tsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzekoa eta babestekoa o
nartu zuenean. Lege horren bigarren Tituluan, "Haurren eta nerabeen eskubideak eta eskubide horien erabilera" izenekoan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean sortu ziren eskubideak zerrendatzen dira. Legearen gainerako ataletan babesik gabeko egoeran dauden haurren babesa arautzen da. Beraz, araudi sektorialari buruz hitz egitean berriz ere aipatuko dugu legea.
Bukatzeko, adierazi behar da adingabeen eskubideak eta haurren babesean eta zainketan hartutako konpromisoak zehaztea o
so lan luzea dela, hainbat arlori eragiten baitie, besteak beste: o
sasunari, hezkuntzari, gizarte-babesari, arrisku-egoerei eta babes gabeko egoerei, birgizarteratzeari eta haurren o
sotasunaren babesari. Hori dela eta, lege, dekretu eta gainerako garapen ugaritan aipatzen da, arau-marko zabal bat eratuz. Marko horretatik elementu nagusi hauek nabarmen ditzakegu:
Hezkuntza izateko eskubidearekin lotuta:
· 8/1985 Lege O
rganikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzekoa.
· 1/93 Legea, o
tsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.
· Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege O
rganikoa, maiatzaren 3koa.
· 118/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena.
· 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa. EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
Haurren o
sotasunaren babesarekin lotuta:
· 15/2002 Lege O
rganikoa, azaroaren 25ekoa, Zigor Kodeari buruzkoa azaroaren 23ko 10/1995 Lege O
rganikoa aldatzen duena. Araudi horrek, besteak beste, etxeko indarkeriaren, adingabeak galbideratzeko delituen eta haurren o
sotasun fisikoa eta psikologikoa erasotzen duten delituen arloetan haurrei eragiten dieten neurriak ezartzen ditu.
· 1/2004 Lege O
rganikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes o
sorako neurriei buruzkoa.
Babesik gabeko egoeran dauden haurrak eta nerabeak babestearekin lotuta:
· 3/2005 Legea, o
tsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzekoa eta babestekoa.
· 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, Nazioarteko Adopzioari buruzkoa.
· 1/2008 Legea, o
tsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzari buruzkoa.
· 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
· 1618/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, elikagaien o
rdainketa bermatzeko funtsaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzkoa[3].
· 40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, EAEko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskaritza arautzen duena.
· 114/2008 Dekretua, ekainaren 17koa, Foru Aldundiek adingabeen adopzioaren arloan jarraitu beharreko jarduna arautzen duena, eta aldi berean, urriaren 28ko 263/2002 Dekretua, Nazioarteko Adopzioaren erakunde laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzeari buruzkoa, aldatzen duena.
· 124/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, EAEn epaileak agindutako kontsultagatik familia-bilguneak arautzen dituena.
· 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizartean babesik gabe dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerarako baliabideak arautzen dituena.
Ezgaitasuna duten eta/edo mendekotasuneko egoeran dauden adingabeekin lotuta:
· 51/2003 Lege O
rganikoa, abenduaren 2koa, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, bereizketa-ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa.
· 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzekoa.
· 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
Osasunarekin lotuta:
· 14/1986 Legea, apirilaren 25ekoa, O
sasunari buruzkoa.
· 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
· 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia, eta informazio eta dokumentazio klinikoko gaiei buruzko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena (9.3. artikulua 12 urtetik aurrera entzuna izateko eskubidea).
· 2/2010 Lege O
rganikoa, martxoaren 3koa, sexu- eta ugalketa-osasunari, eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzkoa (13.4. artikulua. haurdunaldiaren borondatezko etendura o
nartzeko eskubidea).
· 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, O
sakidetzako gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta o
bligazioen karta o
nartzen duena.
Erantzukizun penalarekin lotuta:
· 5/2000 Lege O
rganikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena, eta lege hauek aldatzen dutena: 7/2000 eta 9/2000 Lege O
rganikoak, abenduaren 22koak; 9/2002 Lege O
rganikoa, abenduaren 10ekoa; 15/2003 Lege O
rganikoa, azaroaren 25ekoa eta 19/2003 eta 8/2006 Lege O
rganikoak, abenduaren 4koak.
· 1174/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, 5/2000 Lege O
rganikoaren Erregelamendua o
nartzen duena.
· 163/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, EAEko arau-hausle adingabeei gizarte- eta hezkuntza-arreta eskaintzeko erakunde laguntzaileak baimendu, homologatu, ikuskatu eta erregistratzeari buruzkoa.
· 80/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa, askatasunaz gabetzeko neurriak betearazten dituen EAEko ikastetxeei buruzkoa.
[3] Helburu hau du: banandutako gurasoen seme-alabei diru-kopuru jakin batzuk jasoko dituztela bermatzea, aurrerakin gisa definitutakoak, bere baitan hartzen dituen familia-unitateak bere beharrei aurre egin ahal diezaien, elikagaiak o
rdaintzeko betebeharra duenak o
rdaintzen ez dituenean.