2.2. Arau- eta eskumen-markoa
Haurrei eta nerabeei duela gutxi a
intzatetsi zaizkie eskubideak. Geroago hartu dira haurrak eta nerabeak eskubideak dituzten pertsona subjektutzat, baina nazioarteko eskubide humanitarioak giza eskubideak a
intzatestearen eta estatuko ordenamendu juridikoetan babestearen a
ldi berean. Haurrek eta nerabeek, gainera, ezaugarri garrantzitsu bat dute: garatzen a
ri diren pertsonak dira, oraindik ez dute erabateko a
utonomia lortu. Horrek betebeharrak sortzen dizkie helduei, botere publikoei eta gizarteari oro har.
1990eko a
benduan, Espainiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena berretsi zuen, Nazio Batuen Erakundearen Biltzarrak 1989ko a
zaroaren 20an a
ho batez onartu zuena. Hauek dira printzipio edo eskubide erreferentzialak:
Bereizkeriarik ez egitearen eta a
ukera berdintasunaren printzipioa. Haur bakar batek ere ez du bereizkeriarik jasango, haurraren, gurasoen edo ordezkari legalen a
rraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, estatus ekonomikoa, oztopo fisikoak, jaiotza edo beste edozein baldintza kontuan hartu gabe. Neskek mutilen a
ukera berak izan behar dituzte; neska-mutil a
tzerritarrek bertako neska-mutilen a
ukera berak izan behar dituzte; ezgaitasunen bat duten neska-mutilek a
ukera berak izan behar dituzte, bizi-maila egoki bat izateko.
Haurraren interes gorena: Gizarte-ongizateko erakunde pribatu nahiz publikoek haurrei buruz hartzen dituzten neurri guztietan haurren interesak lehentasun osoa izango du.
Haurraren iritzia emateko eskubidea: Haurrek entzunak izateko eskubidea dute eta beren iritziak kontuan hartuak izatekoa, baita parte hartzen duten prozedura a
dministratiboetan eta judizialetan ere. Haurrak eragiten dieten gaiei buruz iritzi bat eratzeko baldintzetan egon beharko dute, eta iritzi horiek behar bezala kontuan izan behar dira, haien a
dinaren eta heldutasunaren a
rabera. Haurrek parte hartzeko beharrezko neurriak ezarri behar dira, bai eta kontsultek eta elkarrizketek a
dingabeari kalterik ez diotela eragiten ziurtatzeko beharrezko bermeak ere. Haien zaintza, hezkuntza, osasun-zerbitzu, ordezkaritza legal, eta oro har, eragiten dieten gai eta erabaki guztiei buruzko iritziak, kezkak eta kexak a
dieraztera a
nimatu behar dira.
Bizitzeko, bizirauteko eta garatzeko eskubidea. Hala, haurrari babesa eta laguntza eman behar zaio, a
rropa, ostatua eta elikagaiak dituela ziurtatzeko, eta Estatuek a
halik eta ondoen bermatu behar du haurraren garapena. Haurrek zentzu zabalean ikasteko eta garatzeko a
ukera izan behar dute; hau da, mentalki, kognitiboki, sozialki eta kulturalki.
Familiaren birbatzea. Haurrak ez dira gurasoengandik bananduko, a
gintaritza eskudunak haien ongizaterako beharrezkoa dela epaitzen dutenean izan ezik. Estatuek familien birbatzea erraztuko dute, xede horretarako lurraldean sartzeko edo lurraldetik a
teratzeko a
ukera emanez. Familia naturalak, jatorrizko familiak edo familia propioak lehentasuna du, a
dingabeen bizitza konpontzeko.
Babesik gabeko egoeretatik babestea Estatuek babesik gabeko egoeran dauden haurrak babestuko dituzte. Halaber, a
rrisku fisikoak eta mentalak eragotzi behar dituzte, eta sexu-abusuetatik eta esplotaziotik babestu behar dituzte.
Identitatearen eskubidea. Haur guztiek jaiotzen direnetik izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea dute. Horrenbestez, estatuek haren izenaren, a
dinaren, nazionalitatearen, jatorriaren eta kulturaren bidez ezagutu behar dute, haren kultura, erlijioa eta hizkuntza as
katasunez izatea erraztuz.
Osasuna izateko eskubidea. Haurrek a
halik eta osasun-mailarik onena izateko eskubidea dute. Estatuek haur guztiei osasun-arreta ematea zainduko dute, eta garrantzia berezia emango diete prebentzio-neurriei, osasunaren a
rloari buruzko hezkuntzari eta haurren heriotza-tasa murrizteari.
Hezkuntza izateko eskubidea. Lehen Hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izango da. Hezkuntzak haurra prestatzen du ulermen-, bake- eta tolerantzia-giroan bizitzeko.
Estatuek haurrak babestuko dituzten drogen legez kontrako erabileraren a
urka, eta estupefazienteen ekoizpenean edo trafikoan parte hartzearen a
urka.
Errespetuzko tratu penala izateko eskubidea Legeak hautsi dituzten haurrak duintasuna sustatzearekin bat datorren moduan tratatu behar dira, berriz ere gizarteratzeko a
halegina eginez. Eta as
katasuna kentzen bazaie, helduengandik bereizita egongo dira. Ez dira torturatuko, eta ez zaie bestelako tratu krudelik eta umiliagarririk egingo. Gutxieneko a
din bat ezarri behar da, eta a
din hori bete baino lehen zigor-legeak hausteko gaitasuna ez dagoela ebatziko da.
Nazioartean, lehen haurren eta nerabeen eskubideak defendatzeko marko unibertsala den Nazio Batuen Hitzarmena a
ipatu da, baina komeni da jakitea badaudela Espainiak berretsi dituen a
dingabeei eragiten dieten gai sektorialei buruzko zenbait nazioarteko itun –hainbat nazioarteko erakundek sustatu dituzte itun horiek, hala nola Nazio Batuak, Nazioarteko Lan Erakundea, Europako Kontseilua, Hagako Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Konferentzia : Haurren lana, a
dingabekoak ostea, sexu-esplotazioa, nazioarteko a
dopzioa eta a
bar. Gainera, Espainiako Estatuak gai horri dagozkion nazioarteko foroekiko duen lotura eta konpromisoaren a
dierazle gisa a
zpimarratu behar da Nazio Batuen Haurrei buruzko Biltzar Berezian (2002ko maiatzean egin zen) parte hartu zuela eta "Un mundo a
propiado para los Niños y Niñas" izeneko dokumentuan jasotako A
dierazpena eta Ekintza-plana onartu zituela.
Europar Batasunaren markoan ere berariaz haurren eskubideak a
ipatzen dituzten a
rauak daude. A
rau horien a
rtean nabarmenduko dugu Europako Parlamentuaren 1992ko uztailaren 8ko A
-3.0172/92 Ebazpena, Haurren Eskubidearen Europako Gutuna onartzen duena. Ebazpen horrek hauek proposatzen ditu: haurren eskubideen defentsariaren figura, estatu-mailan nahiz Europa mailan. Defentsari horrek eskaerak eta kexak jaso beharko ditu, haurrei babesa ematen dieten legeak a
plikatzen direla zaindu, eta botere publikoen jarduna haurren eskubideen a
lde bideratu. Halaber, haurren eskubideen erkidegoko gutun bat egin beharko litzateke, proposatzen den gutxieneko edukia duena. Halaber, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna (Lisboako Itunaren zatia) ere a
ipatzekoa da. Gutun horrek, a
dingabeei dagokienez, a
dingabeen entzunak izateko eskubidea, a
dingabearen interes gorena kontuan hartzea eta gurasoekin harremana izateko eskubidea ospetsu egiten ditu.
Edonola ere, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren printzipioak , goian a
zaldu direnak, jada Espainiako Estatuko ordenamendu juridikoaren zati dira, Adingabearen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan sartu ziren heinean (lege horren bidez partzialki a
ldatu ziren Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea. Lege hori botere publiko guztiak, berariaz haurrekin lotutako erakundeak, gurasoak eta senideak, eta biztanleria oro har lotzen dituen babeserako marko juridikoa da estatu-mailan. Lege horretan jasotzen dira nazioarteko a
raudiaren legearen eta haurren eskubideen a
plikazio-esparrua, eta bereziki a
ipatzen da Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. Herri-administrazioen jardunaren printzipio gidariak ezartzen dira, eta haurraren babes gabeko egoeretan zer egin zehazten da, bai eta haurrak babesteko erakundeak ere.
Horrekin batera, eta Espainiako Estatuaren lurralde- eta a
dministrazio-egiturarekin bat, Euskal A
utonomia Erkidegoak, a
hal legegilea duenak, a
dingabeen eskubideen babesaren eta sustapenaren a
rloan a
utonomiako legeria garatu zuen 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzekoa eta babestekoa onartu zuenean. Lege horren bigarren Tituluan, "Haurren eta nerabeen eskubideak eta eskubide horien erabilera" izenekoan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean sortu ziren eskubideak zerrendatzen dira. Legearen gainerako a
taletan babesik gabeko egoeran dauden haurren babesa a
rautzen da. Beraz, a
raudi sektorialari buruz hitz egitean berriz ere a
ipatuko dugu legea.
Bukatzeko, a
dierazi behar da a
dingabeen eskubideak eta haurren babesean eta zainketan hartutako konpromisoak zehaztea oso lan luzea dela, hainbat a
rlori eragiten baitie, besteak beste: osasunari, hezkuntzari, gizarte-babesari, a
rrisku-egoerei eta babes gabeko egoerei, birgizarteratzeari eta haurren osotasunaren babesari. Hori dela eta, lege, dekretu eta gainerako garapen ugaritan a
ipatzen da, a
rau-marko zabal bat eratuz. Marko horretatik elementu nagusi hauek nabarmen ditzakegu:
Hezkuntza izateko eskubidearekin lotuta:
· 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea a
rautzekoa.
· 1/93 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.
· Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa.
· 118/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan a
ntolatzen duena.
· 201/2008 Dekretua, a
benduaren 2koa. EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
Haurren osotasunaren babesarekin lotuta:
· 15/2002 Lege Organikoa, a
zaroaren 25ekoa, Zigor Kodeari buruzkoa a
zaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa a
ldatzen duena. A
raudi horrek, besteak beste, etxeko indarkeriaren, a
dingabeak galbideratzeko delituen eta haurren osotasun fisikoa eta psikologikoa erasotzen duten delituen a
rloetan haurrei eragiten dieten neurriak ezartzen ditu.
· 1/2004 Lege Organikoa, a
benduaren 28koa, genero-indarkeriaren a
urkako babes osorako neurriei buruzkoa.
Babesik gabeko egoeran dauden haurrak eta nerabeak babestearekin lotuta:
· 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzekoa eta babestekoa.
· 54/2007 Legea, a
benduaren 28koa, Nazioarteko A
dopzioari buruzkoa.
· 1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzari buruzkoa.
· 12/2008 Legea, a
benduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
· 1618/2007 Errege Dekretua, a
benduaren 7koa, elikagaien ordainketa bermatzeko funtsaren a
ntolaketari eta funtzionamenduari buruzkoa[3].
· 40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, EAEko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskaritza a
rautzen duena.
· 114/2008 Dekretua, ekainaren 17koa, Foru A
ldundiek a
dingabeen a
dopzioaren a
rloan jarraitu beharreko jarduna a
rautzen duena, eta a
ldi berean, urriaren 28ko 263/2002 Dekretua, Nazioarteko A
dopzioaren erakunde laguntzaileen a
kreditazioa eta funtzionamendua a
rautzeari buruzkoa, a
ldatzen duena.
· 124/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, EAEn epaileak a
gindutako kontsultagatik familia-bilguneak a
rautzen dituena.
· 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizartean babesik gabe dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerarako baliabideak a
rautzen dituena.
Ezgaitasuna duten eta/edo mendekotasuneko egoeran dauden a
dingabeekin lotuta:
· 51/2003 Lege Organikoa, a
benduaren 2koa, desgaitasuna duten pertsonen a
ukera-berdintasunari, bereizketa-ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa.
· 39/2006 Legea, a
benduaren 14koa, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen a
utonomia pertsonala eta a
rreta sustatzekoa.
· 12/2008 Legea, a
benduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
Osasunarekin lotuta:
· 14/1986 Legea, a
pirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
· 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko A
ntolamendu Sanitarioari buruzkoa.
· 41/2002 Legea, a
zaroaren 14koa, pazientearen a
utonomia, eta informazio eta dokumentazio klinikoko gaiei buruzko eskubideak eta betebeharrak a
rautzen dituena (9.3. a
rtikulua 12 urtetik a
urrera entzuna izateko eskubidea).
· 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu- eta ugalketa-osasunari, eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzkoa (13.4. a
rtikulua. haurdunaldiaren borondatezko etendura onartzeko eskubidea).
· 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetzako gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta obligazioen karta onartzen duena.
Erantzukizun penalarekin lotuta:
· 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, a
dingabeen erantzukizun penala a
rautzen duena, eta lege hauek a
ldatzen dutena: 7/2000 eta 9/2000 Lege Organikoak, a
benduaren 22koak; 9/2002 Lege Organikoa, a
benduaren 10ekoa; 15/2003 Lege Organikoa, a
zaroaren 25ekoa eta 19/2003 eta 8/2006 Lege Organikoak, a
benduaren 4koak.
· 1174/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, 5/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duena.
· 163/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, EAEko a
rau-hausle a
dingabeei gizarte- eta hezkuntza-arreta eskaintzeko erakunde laguntzaileak baimendu, homologatu, ikuskatu eta erregistratzeari buruzkoa.
· 80/2009 Dekretua, a
pirilaren 21ekoa, as
katasunaz gabetzeko neurriak betearazten dituen EAEko ikastetxeei buruzkoa.
[3] Helburu hau du: banandutako gurasoen seme-alabei diru-kopuru jakin batzuk jasoko dituztela bermatzea, aurrerakin gisa definitutakoak, bere baitan hartzen dituen familia-unitateak bere beharrei a
urre egin a
hal diezaien, elikagaiak ordaintzeko betebeharra duenak ordaintzen ez dituenean.