6. Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
6.1. Gizarte laguntzaileekiko lankidetza
Arartekoaren erakundeak, eta berariaz Haurren eta Nerabeen Bulegoak, honako dokumentu honen lehen atalean aipatzen denez, aukera garbiari eusten dio bere jarduera-ildoen artean: haurren eta nerabeen arloan lan egiten duten gizarte eragileekiko lankidetza. Dela haien eskubideak ezagutarazteko edo horien alde egiteko, dela egoera bereziki arazotsuan diren adingabeen sektoreentzat askotan izaten diren zenbait baliabideren kudeaketan.
Lankidetza harreman horiek urtero gauzatzen dira, eta hainbat formatu erabiltzen dira: bilerak, bisitak, kolaborazioak dokumentuetan edo proposamenetan, informazio-eskaerak, etab. Elkarte edo erakunde hauek: EDEX, Pantallas amigas, SOS Arrazakeria, Picor Taldea, Harresiak Apurtuz, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Elkartea (APIA), Bazen behin clown, Argilekuko Ahizpa Hirugarrendar Kaputxinoak, Hernaniko Zikuñaga zentroko Nuevo Futuro Elkartea, Iturriotz-Azpi zentroko Dianova taldea, Fernando Buesa fundazioa, Gestionet, Haurren Tratu Txarren Prebentziorako Elkartea (FAPMI), Gipuzkoako Banaturiko Aiten Elkartea (AGIPASE), Kale dor Kayiko...
Atal honetan, honako txosten berezi hau gai honetan inplikaturiko elkarte guztiei edo nerabeen programak dituzten elkarte guztiei bidali izana aipatu behar dugu: EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoen arloan. Oraingoan, norabide bakarreko erlazioa da ageri-agerian, baina harreman egonkorragoak eta hobeagoak zabaltzea errazten du.
Arlo zehatzean edo hezkuntzarekin loturikoan, honako hauek izandako harremanak eta trukeak aipatu behar ditugu: ikastetxeekin, hainbat ikastetxetako gurasoen elkarteekin, zuzendaritza taldeekin, unibertsitateko ikasleekin eta irakasleekin, edo sektore jakin batzuetako hezitzaile taldeekin. Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Kontseilua eratzeko prozesua dela-eta, harremanetan izan gara askotan: lehenik eta behin, jardun eta dinamika parte-hartzaile ezagunak eta, neurri batean, finkatuak dituzten ikastetxeen gaineko o
rientazioa ematen duten hezkuntza zerbitzuetako arduradunekin; bigarrenik, balizko ikastetxe hauetako arduradunekin eta behin betiko aukeraturikoekin; hirugarrenik, Kontseiluko 12 nerabeen gurasoekin.
Azkenik, era berean, atal honetan sartu ditugu ikerketa eta azterketa taldeekin izandako bilerak eta harremanak, zenbaitetan jakintza kudeatzen duten unibertsitateekin edo ikastetxeekin lotuta, hala nola Droga-mendekotasunen Deustu Institutuarekin edo Eguía-Careaga Fundazioaren SIIS.
6.2. Erakundeekiko eta erakundeetako baliokideekiko lankidetza
Era berean, askotarikoak dira erakundeetako edo baliabide publikoetako o
rdezkari politikoekin eta teknikariekin izandako lankidetza guneak eta uneak. O
ndoren aipatuko ditugu zenbait solaskide:
· Lagundu gabeko adingabe atzerritarren egoeran interesa duten zenbait parlamentario.
· Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Saileko sailburua eta Gizarte Gaietako sailburuordea.
· Immigrazio zuzendaria eta lagundu gabeko adingabe atzerritarrei buruzko "Patrikako ametsak" izeneko liburuaren ikerketa-taldea.
· Droga-mendekotasunen zuzendaria.
· Ijitoen Euskal Kontseilua.
· Heldu-ko (Etorkinei Arreta Juridikorako Zerbitzuko) koordinatzaileak.
· Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
· Hezkuntza Saileko Ikuskaritza.
· Eskola 2.0 Programaren taldeko arduradunak.
· Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko arduradunak.
· Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria.
· Gobernuak Araban duen o
rdezkariordea.
· Arabako adingabeen fiskala eta fiskal burua.
· Gipuzkoako adingabeen fiskala eta fiskal gorena.
· 3 foru aldundietako Gizarte Ekintza eta Gizarte Politika Sailetako Haurren Zerbitzuko arduradunak.
Aipamen berezia merezi dute aurten Eusko Jaurlaritzako Famili eta Gizarte Politikako Zuzendaritzarekin hasitako harremanek. Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Gizarte Gaietako Sailordetzaren asmoak eta lehentasunak aurretik ezarri o
ndoren, hainbat topaketa izan dira Famili eta Gizarte Politikako zuzendariarekin, haurren eta nerabeen egoerari buruzko diagnostikoa konpartitzeko eta erkatzeko, erakunde bakoitzak aurreikusitako programak eta jarduerak ezagutzeko eta dagoeneko desagertuta dagoen Haurren eta Nerabeen Aldeko Erakundearen gaiak konpontzeko, zeren eta hauxe ezarrita baitago Haurren eta Nerabeen Arretaren eta Babesari buruzko Legea aldatu duen abenduaren 23ko 3/2009 Legean. "Haurren eta Nerabeen Aldeko Erakundean izapidetzen ari diren espedienteak, haurren eta nerabeen eskubideen urraketen eta mehatxuen ziozko kexei eta salaketei buruzkoak, Ararteko Erakundeari helaraziko zaizkio, jakinaren gainean egoteko eta ebazpena emateko; gainerako espedienteak Lan eta Gizarte Gaietako Sailari helaraziko zaizkio".
Bi erakundeen jarduera zehatz bakoitzean gelditu gabe, gustatuko litzaiguke, o
rdea, Zuzendaritzak Bulegoarentzat bereziki interesgarria den ekimen bat azpimarratzea: Haur eta nerabeentzako laguntza gunea –orientazioa, aholkularitza eta informazioa–, web o
rri honen eta doako laguntza telefono baten bidez egituratua, hots, Zeuk esan! ekimenaren bidez.
Maiz gertatzen dira beste autonomia erkidego batzuetako herriaren defendatzaileen erakundeetako haur eta nerabeen arloekiko harremanak. Hori dela-eta, o
rain bereizita emango ditugu horietako zenbaitekin izandako harremanak, bereziki garrantzizkoak:
· Lagundu gabeko adingabe atzerritarrei buruzko tailerra. Herriaren defendatzailea. Madril, urtarrilak 27.
· EAEko arartekoaren eta Andaluziako herriaren defendatzailearen lan-taldea, bi lurraldeetan buruko o
sasun arazoak dituzten adingabeen arretari buruzkoa. Sevilla, martxoak 22 eta 23.
· Balio demokratikoak hezkuntza prozesuan izateari buruzko mintegia. Herriaren defendatzailea. Madril, maiatzak 5 eta 6.
· ENOC Urteko Hitzaldia (European Network o
f O
mbudspersons for Children). Estrasburgo, urriak 7 eta 8.
Azken erakunde horrekin lotuta, Europako haurren defendatzaileen sarean o
nartzeko eskaerarekin du zerikusia 2010eko gertaerarik nabarmenenak, hain zuzen ere gogoetarako guneak partekatzeko, informazio trukerako modua izateko eta jardun o
nak eratzeko, Europako eremuko herrialdeetako haurren eta nerabeen egoera ezagutzeko, etab.
6.3. Ekintzetan parte hartzea
Elkarteekin eta erakundeekin izandako lankidetza horren eremuan, Ararteko erakundeak berak zuzenduriko ekimenak direla-eta, Arartekoak berak edo erakundeko pertsonalak gure Erkidegoko nahiz kanpoko haurren topaketetan eta eztabaidetan izan duen parte-hartzea nabarmendu daiteke. Hauexek dira 2010ean izandako partaidetzarik nabarmenenak, o
rain artean dokumentu honetan aipatu ez direnak:
· Giza Eskubideei buruzko VI prestakuntza mintegia hezitzaileentzat. EHU. Donostia, o
tsaila.
· Aniztasun afektibo eta sexualeko hezkuntzari buruzko I. jardunaldiak. Errioxako Unibertsitatea. Logroño, martxoa.
· Hitzaldia Santo Tomas Lizeoan. Donostia, apirila.
· Valsain Fundazioaren mintegiak, balio demokratikoen alde egiteko eta horiek sustatzeko. Madril eta Gasteiz, maiatza eta azaroa.
· Herritartasun Digitaleko Nazioarteko I. Kongresua. Diariovasco.com, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren bultzadaz. Donostia, apirila.
· Lagundu gabeko adingabe atzerritarrei buruzko profesional arteko I. jardunaldiak. Gipuzkoako SOS Arrazakeria. Donostia, maiatza.
· Familia, irakasle eta gazteentzako Bizikidetzari buruzko FECAPP Eskuliburuak aurkezteko ekitaldia. FECAPP. Bilbo, maiatza.
· Adingabearen eskubideak eta zaintza partekatua. Kidetza, Banaturiko Aiten Elkarteko Euskal Federazioa. Gasteiz, maiatza.
· Agerraldia Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Gazteria Batzordeko Mahaiaren aurrean, Gazteriaren Euskal Legearen proiektua eta horren eragina baloratzeko. Gasteiz, ekainak 4.
· EHUren udako ikastaroak: Lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzea laguntzeko publikoak berrikustearen bidean. Donostia, uztailak 9.
· Lagundu gabeko adingabe atzerritarren lege arazoei buruzko mahai-ingurua Kongresuan: Adingabeak eskubiderik gabe? EHUko Gizarte Laneko Eskola. Gasteiz, azaroa.
· Tratu txarrak jasan dituzten haurren X Estatu Kongresua. Haurren Tratu Txarren Prebentziorako Elkarteen Federazioa (FAPMI). Sevilla, azaroa.
· Galdakaoko Udalaren VI. Berdintasun Jardunaldiak: "Nerabeak, gizarte sareak eta generoa". Galdakao, azaroa.
Aipaturiko horietan ekitaldi guztietan, hizlari gisa hartu da parte, baina partaide gisa ere hartu izan da parte beste zenbait ekitaldi interesgarritan. Hona hemen kategoria horretako ekintzarik nabarmenenak:
· Gol bat hezkuntzaren alde munduko kanpaina. Eibar, apirila.
· Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari eta haurren lanari buruzko Nazioarteko Kongresua. Proiektu Solidarioa. Toledo, ekaina.
· Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Munduko IV. Kongresua.Defensores ProCDN. Puerto Rico, azaroa.
6.4. Ikastetxeetara igorritako materialak
Ararteko erakundearen hogei urteotan, etengabe egin eta zabaldu dira haurren eskubideez jabearazteko eta horiek ezagutarazteko materialak haurrentzat eta nerabeentzat eurentzat. Hainbat formatu izan dira: Haurren Eskubideen Konbentzioan ezarritako eskubideak sakon lantzea ahalbidetzen duten unitate didaktikoak, berariazko gaiei buruzko ikus-entzunezko materiala, foiletoak, DVDak, egutegiak edo o
rri-markagailuak. Hezkuntza sarea erabili o
hi da hartzaileengana iristeko.
Azken urte honi dagokionez, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduaren 10ean o
spatu behar zela-eta, Arartekoak kartel baten 5.600 ale eta eransgarri formatuko 180.00 egutegi argitaratu zituen, eta EAEko lehen edota bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiei bidali zitzaien.
Nolanahi ere, o
rain arte erabili ez den bide bat Ararteko erakundearen web o
rria bera izan zen. Helduentzat sortua da, eta aurten hasita, adingabeentzako berariazko atari bat bilduko du. Hain zuzen ere 6 eta 11 urte bitarteko adinekoentzako gunea da, eta hauexek eskaintzen ditu: Arartekoaren erakundeari eta Haurren eta Nerabeen Bulegoari buruzko informazioa: zer diren, zer egiten duten, nork egiten duen lan; haurren eskubideei eta Konbentzioaren historiari buruzko informazioa; haurren eskubideen edukiari buruzko jolasak eta jokoak; gai bereko beste o
rri batzuetarako edo haurren laguntzari buruzko o
rrietarako estekak; proposamen didaktikoak gurasoentzat eta hezitzaileentzat. Izan ere, o
rrian nabigatzea lagunduta egin daitekeela irizten zaio.
2010ean, ekimen hori sortu, egin eta abiarazi da, seguru asko martxan zegoena txosten hau argitaratzen denerako.
6.6. "Gure eskubideak" eskolako lanen V. Lehiaketa
"Gure eskubideak" eskolako lanen V. Lehiaketaren barruan, EAEko Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat betiere, hainbat lan aurkeztu zen: Lehen hezkuntzako 9 ikastetxe eta bigarren hezkuntzako 8 ikastetxe. Horien artean, arartekoak izendaturiko eta irakaskuntzarekin eta giza eskubideekin lotutako pertsonen batzordeak –bertan hartu zuten parte bi ikaslek ere–, aurkezturiko materialak eta programak aztertu o
ndoren, deialdian aurreikusitako sarietako bat esleitzea erabaki zuen, eta hutsik adierazi zuen Bigarren Hezkuntzako Saria.
Bilboko Zamakola LHI ikastetxeari eman zitzaion Lehen Hezkuntzako Saria, "Haurren eskubideekin konpromisoak hartzen eskolan" lanagatik. Lehen Hezkuntzako 6. mailako hiru gelek Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaian eginiko lanaren laburpena zen aurkezturiko proiektua.
Jardun o
naren etsenplutzat balioetsi zuen batzordeak proiektua, baita haurren partaidetza sustatzeko eginiko lan sistematikoa, erabilitako askotariko metodologia (proiektuen araberako lana, teknologia berriak erabiltzea, auzuneko elkarteen partaidetza...) eta haurren eskubideetarako hurbilketa ere, betiere ikasleek ikastetxean duten esperientzia bera abiapuntu hartuta.
Lehiaketan parte hartu duten ikastetxe guztiek jaso dute partaidetza-ziurtagiria, eta arartekoak eman zien saria azaroaren 16an.