4.1. Babesik gabeko haurrak eta nerabeak
EAEn, babesik gabeko egoeran dauden pertsonak artatzeko arduraduna da gizarte zerbitzuen euskal sistema. 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, profesionalek agindutako prestazioak jasotzeko pertsonen eskubide subjektiboa aldarrikatzen du, babesik gabeko egoeran daudela baloratzen bada. Era berean, kudeaketako, esku hartzeko, koordinatzeko eta parte hartzeko eskumen-elementuak arautzen eta antolatzen ditu. Babesik gabeko egoeran dauden haur eta nerabeen kasu jakinean, aipatu berri dugun otsailaren 18ko 3/2005 Legearen, haurrak eta nerabeak zaintzekoa eta babestekoaren III. Tituluak elementu zehatzago batzuk aurreratzen zituen, baina 2008ko legean zehaztutako gizarte zerbitzuen testuinguru orokorrean ezin hobeto kokatuta zeudenak.
Aipatutako arau-markoak Eusko Jaurlaritzari ematen dio arau-garapenerako eskumena, gizarte zerbitzuen euskal sistemaren plangintza eta koordinazio orokorraren eskumena, eta informazio-sistema, Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren eta Goi Ikuskaritzaren diseinuaren eta inplementazioaren eskumena. Foru Aldundiek eta udalek eskumena dute pertsonei arreta emateko prestazioez eta zerbitzuez hornitzen (lehenengoak bigarren mailako arretakoak dira, eta bigarrenak, lehen mailako arretako prestazioak eta zerbitzuak). Erantzukizunen eskema hori oinarri hartuta, datozen azpiatal hauek modu berezituan landuko dituzte zenbait gai, besteak beste: arau-garapenari buruzko gaiak, autonomia-mailako lankidetzako tresna komunak eta protokoloak egiteari buruzko gaiak, babesik gabeko egoeran dauden haurrei eta nerabeei arreta emateko beharrekin eta erantzunekin lotutako alderdiak, eta foru- eta udal-erantzukizunei buruzko gaiak.
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei emandako arreta atal honetan sartzen, funtsean, babesik gabeko egoeran dauden haurrak baitira. Hala ere, atzerritarrak direnez, beste araudi bat, oro har estatu-mailakoa (Atzerritarrekin lotuta dagoena), ere aplikatu behar zaie. Araudi horrek batzuetan adingabe atzerritarren ahultasuna larriagotzen duten elementuak hartzen ditu bere baitan, eta horren ondorioz, babes-sisteman artatzen diren gainerako haurrei eta nerabeei egiten ez zaizkien jarduera bereziak eta osagarriak behar dituzte. Hori dela eta, kapitulu honetan sartzean babesik gabeko haurrak direla nabarmendu arren, une batean haur eta nerabe horien egoera bereziak aztertuko ditugu xehetasunez.
4.1.1. Arau-garapena, tresna komunak eta protokoloak
Urte hauetan, Arartekoak babesik gabeko egoeran dauden haurren arloan behin eta berriz azpimarratu nahi izan du babesik gabeko egoerak hautemateko mekanismoak hobetu behar direla, eta diagnostikoan, harreran eta egoera horren arretan esku hartzen duten eragile eta zerbitzu guztien arteko koordinazioa beharrezkoa dela. Izan ere, otsailaren 18ko 3/2005 Legearen, haurrak eta nerabeak zaintzekoaren eta babestekoaren azken xedapenetako lehenengoak adierazten du "arriskua- eta babesik gabeko egoeretarako balorazio-tresnak eta aplikazio-protokoloak egin eta onartu behar direla".
EAEn haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaletako eta lurraldeetako gizarte zerbitzuetan arrisku- eta babesgabezia-egoeren larritasuna baloratzeko tresna garatzeko interesa egon da (BALORA tresna). Tresna hori egiteko lanean Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza izan da buru. Esparru horren jarraipena egiteko eratu diren ofiziozko espedienteen markoan, adierazten zaigu babesik gabeko egoerak eta babesgabezia-mailak baloratzeko tresna komun horri arau izaera emango dion dekretu araupetzailea onartzeko hasi den prozesua bukatzeko zain dauden bitartean, lanean jarraitu dela tresna hori erabiltzen ikasteko prestakuntza-ekintzak eginez. Ekintza horietan hartu dute parte udaletako gizarte zerbitzuetako langile teknikoek, egoitza-harreraren, familia-harreraren eta adopzioaren esparruan lan egiten duten profesionalek, eta haurren eta gazteen eremu-taldeetako langileek (EZIA) eta Talde Psikosozial Judizialak Gipuzkoan. Saio horietan, tresna horren aplikagarritasuna hobetzeko ekarpenak eta iradokizunak jaso dira, eta gainera, ikastetxeetan eta Osakidetzan edo udalerri txikietan informazioa biltzeko zailtasunak daudela adierazi da. Arabako Foru Aldundiak adierazi du bere kasuan balorazio tresna hori esku-hartzearen hasieran erabiltzeaz gain, Kasuaren Planen hurrengo berrikusketetan ere erabiltzen dela, dagokion unean zerbitzu eskudunei deribatzeko, kasuaren bilakaeraren eta beharren arabera.
Jarduera-protokoloei dagokienez, aipatutako legean xedatutakoari 131/2008 Dekretuaren, uztailaren 8koaren, gizartean babesik gabe dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerarako baliabideak arautzen dituenaren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren xedapen osagarriak gehitu behar zaizkio. Xedapen osagarri horiek Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak premiatzen dituzte gizarte zerbitzuen sistemaren barruan dagokien administrazio-mailen artean eta beste sistema batzuen artean (justizia, diru-sarreren bermea, enplegua...) koordinazio-protokoloak egitera, bakarrik dauden adingabeen larrialdiko harrera-protokoloak eta baimendu gabeko urruntzeetarako jarduera-protokoloak egitera.
Gai horretan, aipatu ditugun jarraipen-espedienteen bidez jasotako informazioaz gain, 2009ko abenduaren azken urteetan irekitako ofiziozko espedientetik (60/2009/31 espedientea) ateratako informazioa ere badugu. Jaso genituen zenbait kexa-espedienteen azterketak bultzatu zuen espediente hori, eta beste gauza batzuen artean, protokolo horiek egitera premiatzen zuen.
Horri guztiari buruz hemen hau adieraz dezakegu: hiru Lurralde Historikoetako bakoitzak bere kabuz eratutako protokoloak erabiltzen jarraitzen diren bitartean, 2010eko udazkenean erakunde arteko lan-talde bat jarri dela abian (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta EUDEL) eta 7 lan-taldetan banatuta dago. Lan-talde horiek aldi berean arin eta eraginkortasunez lan egin beharko dute beharrezko protokoloak sortzen.
Hala ere, oraindik ez dira aldarrikatu, gainerakoak ez bezala, bakarrik dauden adingabe atzerritarren larrialdiko harreraren jarduera-protokoloa eta baimendu gabeko urruntzeen protokoloa garatzeko taldeak. Arartekoaren ustez, 2010. urtean batez ere larrialdiko harreraren jarduera-protokoloa egitea izugarri errazten duten erabaki multzo bat hartu dira. Harrera horretan esku hartzen duten eragileek nahi eta espero duten protokoloa da.
Bukatzeko, ezin dugu bukatu babesik gabeko egoeran dauden haurren arretarako gizarte zerbitzuen jarduna arautzen duen arau-garapenari dagokion atala hau adierazi gabe: Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulego honek 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, garatzeko hasi diren prozesuei arretaz jarraitzen die, bai eta bere Plan Estrategikoa egiteko hasi diren prozesuei ere, gizarte zerbitzuen euskal sistemaren egituraketan eta hobekuntzan eragin zuzena duten neurrian.
4.1.2. Babesik gabeko haur eta nerabeentzako arreta
Babesik gabeko haurrei buruzko atal honen sarreran genioenez, foru eta tokiko administrazioaren eskumena da babesik gabeko haurren arretarako prestazio eta zerbitzu gehienak ematea. udalek lehen mailako arreta zerbitzuen erantzukizuna hartzen dute beren gain, eta foru aldundiek, berriz, bigarren mailako arreta zerbitzuei dagozkienak. Izan ere, zerbitzu horiek izan dira ardatza 2010eko ekitaldi honetako jarraipenen arretari dagokionez.
Hiru foru aldundien datuak eta ikuspegia biltzeko, arartekoak, azaroaren hasieran, ofiziozko bi espediente helarazi zizkien aldundiei (espedienteetako bat lagunduta ez dauden adingabe atzerritarrei buruzkoa), informazio kuantitatiboa eskatzeko: arreta jaso duten herritarrei buruzko datuak, familia banantzearen gaineko babes neurriei buruzkoak (bizileku-harrerak, familia-harrerak eta adopzioak), lagundu gabeko adingabe atzerritarren berariazko datuak (harrerako adingabeen kopurua, administrazio arauei eta egoerari buruzko informazioa...) eta datu kualitatiboak: egoitza baliabideen sarean eginiko aldaketak, zentroak dekretu arau-emaileak ezarritako baldintzei egokitzea edo dagoeneko aipatuak ditugun arriskuak eta babesik ezak detektatzeko bideetan eginiko aurrerapenak. Emandako informazioa hobeto ulertzeko, lurralde historikoen arabera aurkeztu da informazio hori, baina azken atalak hiru lurraldeei buruzko ezaugarri komunak edo aplikaziokoak dakartza.
Nolanahi ere, foru aldundiek beren zerbitzuetan arreta jaso duten adingabe atzerritarren egoerari emandako informazioa osatzeko, Ararteko erakundearen beste jarduerei buruzko aurreko informazioa eman da. kexen ikerketa eta kudeaketa, ikuskapen-bisitak, etab. Aipamen berezia merezi du Espainiako herriaren defendatzailearen eta EAEko arartekoaren teknikari eta aholkulariek partekaturiko 2010eko urtarrileko tailerrak, Atzerritarren Legearen erreformari buruzko 2/2009 Legeak zekarren aukera baliatuz (Autonomia Erkidegoen eta jatorrizko gobernuen arteko akordioak egiteko aukera ematen zuen, tutoretzak beste Autonomia Erkidego eta gizarte erakunde batzuetara lekuz aldatzea, etab.). edo garapenari buruz aurreikusitako arautegia, edukietan eragina izatea ahalbidetuko lukeena. Nolanahi ere, lagundu gabeko adingabe atzerritarren eskubideen aldeko lanean dauden zenbait arazo edo zailtasun elkarrekin aztertzea zen xedea, eta bereziki azpimarratu dira autonomia erkidego bakoitzean erantzun berezia emateko zailagoak diren edo erakundeen arteko lankidetza beharrezkoen eta baliagarrien iritzitako arloak.
4.1.2.1. Arabako Lurralde Historikoa
Arabako Foru Aldundiari eginiko informazio-eskaeran, emandako datuen barruan Gasteizko Udalari dagozkionak ere sartzeko eskatu zen; izan ere, haurren arretarako zerbitzu espezializatua dauka. Foru erakundearen erantzuna 2011ko urtarrilean jaso da, eta 2010eko abenduaren 20ko datuak ematen ditu (1, 2 eta 3. ataletan), baina ez dakartza Gasteizko Udalekoak, egun horretan ez baitzegoen halako daturik.
1) Espedienteei eta 2009 eta 2010 urteetan arreta emandako biztanleriari buruzko datuak
2009 | 2010 | |
Jasotako jakinarazpen kopurua | 154 | 128 |
Kasu bakoitzean ageri den adingabe kopurua | 205 | 189 |
2) Familia banantzeko babes neurriei buruzko datuak
2009 | 2010 | |
Familia gunetiko banantzeak: | 238 | |
Gain hartutako zaintzak | 42 | |
Gain hartutako tutoretzak | 24 | |
Egoitza harrerak: | 110 | |
Harrera eta Larrialdietarako Zentroak | 92 | |
Bizitokiak | 114 | |
Familia harrerak | 131 | 122 |
Familia harreraren antzeko egoerak | 5 | 6 |
3) Adopzioei buruzko datuak
2010ean aurkeztutako eskaera kopurua | 29 |
Eratutako adopzioak | 27 |
2010ean aurkeztutako eskaera kopurua | 12 |
Eratutako adopzioak | 15 |
4) Azken urtean egoitza zerbitzuen sarean sartutako aldaketak
2010. urtean, Arabako Foru Aldundiak ondoko baliabide hauek kendu ditu; guztira 71 plaza eskaintzen zituzten:
- Canton de Santamaria Etxea. Bertan garatzen zen egoitzako harrerako oinarrizko programa 3-18 urteko haurrentzat. IRSE elkarteak kudeatuta zegoen, eta zerbitzuak Gasteizko Udalarekin kontratatuta zeuden. Abuztuan itxi zen.
- Aukera. Emantzipaziorako prestakuntza programa garatzen zen bertan 16-18 urteko nerabeentzat. Kolore Guztiak kultur arteko elkarteak kudeatuta zegoen, Arabako Foru Adlundiarekiko lankidetza-hitzarmenaren bidez; abenduan itxi zen.
- Estibaliz behin-behineko unitatea. Emantzipaziorako prestakuntza programa garatzen zen bertan 14-18 urteko nerabeentzat. Ixuri elkarteak kudeatuta zegoen, Arabako Foru Aldundiarekiko hitzarmenaren bidez; apirilean itxi zen.
- Zabaltzen. Emantzipaziorako prestakuntza eta harrera programa garatzen zen bertan Lagundu gabeko adingabe atzerritarrentzat. Hori ere Ixuri elkarteak kudeatuta zegoen, foru erakundearekiko hitzarmenaren bidez, eta azaroan itxi zituen ateak.
Gainera, zenbait aldaketa izan dira sareko beste baliabide batzuetan:
- Osasun Iturria Udal Etxea. Aldaketa bat gertatu da erakunde kudeatzailean; izan ere, Izan elkartearen eskutik IRSE elkartearen eskura pasatu zen irailean.
- Sansoheta gizarte-hezkuntzako etxea. Zentroa Izan elkarteak kudeatuta dago, eta instalazio berriak inauguratu zituen abuztuan. Instalaziooi esker, 24 plaza izango dira eskuragai –orain artean 16 ziren– zerbitzua kontratu publikoaren bidez esleitzeko prozesua ebaztearekin batera. Aurreikuspenen arabera, 2011ko lehen hiruhilekoan esleituko da.
- Ibaia Nerabeentzako Harrera eta Larrialdi Zentroa. Uztailaz gero Nuevo Futuro elkarteak kudeatuta dago (ordura arte, Salesko San Frantzisko Sozietate Salestarrak kudeatzen zuen). Aurreikuspenen arabera, 2011ko lehen hiruhilekoan ebatziko da zerbitzu-kontratuaren esleipena eta, ondorioz, kudeaketa modua aldatuko da, plazak (10etik 14ra) eta langileak gehitu eta aldaketak gauzatuko dira instalazioetan.
Azkenik, esleitzeke dago bi pisu berriren kudeaketa: emantzipaziorako prestakuntzako pisu bat (12 plazakoa) eta emantzipaziorako beste pisu (6 plazakoa), biak Gasteizen kokatuko direnak.
5) Zentroak dekretu honetan ezarritako baldintzetara egokitzea: 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautu dituena
Zentroen ezaugarri materialei dagokienez jakinarazi denez, sortu berriak diren zentroak erabat egokitzen zaizkie dekretuko xedapenei, eta gainerakoan, instalazioak eta ekipamenduak mantendu egin dira.
Langileriari dagokionez, foru erakundearen ustez, oro har, egokitu egin zaizkie dekretuaren baldintzei lanbide kategoriaren eta kopuruaren aldetik (baina egiteke daude titulazioen zenbait homologazio).
Bestalde, zentroaren proiektuak eta funtzionamendu arautegiak eguneratzeko lanak bukatzen ari dira.
6) Lagundu gabeko adingabe atzerritarren egoera
Azpiatal honetako datuen lehen blokean aurkezturiko datu orokorretatik, hauexek dira lagundu gabeko adingabe atzerritarrei berariaz dagozkienak:
2009 | 2010 | |
Sartu berriak | 1221 | 46 |
Urtean barrena hartu diren adingabeak | 233 | 148 |
Abenduaren 31n baliabideetan hartuta zeuden adingabeak | 101 | 33 |
Abenduaren 31n emantzipazio-baliabideetan zeuden adingabeak | 13 | 1 |
1 Zentroetan berriz hartu diren 17ak sartu gabe.
Arabako Foru Aldundiak bere erantzunean dioenez, arreta jaso duten mutilen kopuruaren jaitsierarekin du zerikusia aurreko urtearekiko izan den aldaketarik nabarmenenak; izan ere, ikus daitekeenez, oso adierazgarria da. Afrika beltzeko mutilen kopuruak behera egin duela ere esaten da, baita Magrebeko mutilen portzentaje handiagoa dagoela ere.
Ondoko taulan, Arabako Foru Aldundiak bere babes baliabideetan arreta jaso duten lagundu gabeko adingabe atzerritarren administrazio egoerari dagokionez burutu dituen jarduerak ageri dira:
2009 | 2010 | |
Urtean barrena onartutako tutoretzak | 27 | 87 |
Eskatu diren egoitza-baimenak | 34 | 23 |
Lortu diren egoitza-baimenak | 27 | 18 |
Egoitza-baimena lortzeko denbora, gutxi gorabehera | 10 hilabete eta 24 egun | 18 hilabete |
Eskatu diren lan-baimenak | 4 | 0 |
Lortu diren lan-baimenak | 4 | 0 |
Lau gai nabarmentzen ditu Arabako Lurralde Historikoan babesik gabe dauden adingabe atzerritarren arretaren inguruko kexa-espedienteen izapidetzeak ematen duen ikuskerak:
a.- Egoitza bazterketan zeuden pertsonentzako gizarte arretarako udal zentroan (udal aterpetxea), adingabe atzerritarrak bizi ziren.
Gasteizko Udalak igorritako informazioaren arabera, 2009ko uztailetik abendura 40 adingabe atzerritar izan ziren Gizarte Harrerako Udal Zentroan, eta halaxe jakinarazi zitzaion erakunde honi. Afrika beltzeko adingabe horiek zeramatzaten pasaporteek zekartenez, adingabeak ziren. 40 adingabe horietatik, soilik 10 bideratu ziren Zabaltzenera, 24 adingabe zentrotik joan ziren, eta 6k une hartan Gizarte Harrerarako Udal Zentroan jarraitzen zuten arreta jasotzen. Guztira 1.017 egunetan hartu dira aterpetxean adingabe atzerritar horiek. Hala gertatu zen, jendez gainezka baitzeuden Arabako Foru Aldundiko adingabe atzerritarren arretarako egoitzak.
Arartekoak ofizioz jarduteari ekin zion, eta aurretiazko zenbait ohar helarazi zizkion Arabako Foru Aldundiari, Arabako Foru Aldundiari dagokion adingabeen babesaren gaineko eskumenari buruzkoak, baita artikulu honi buruzkoak ere: 35.3. artikulua, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta betebeharren eta horien gizarteratzearen Lege Organikoarena.
Erakunde honen aburuz, adingabe atzerritarrak adin nagusikoen gizarte baliabideetan izateak ez du lege babesik. Gazte horien adina ziur jakiterik ez izatearen arazoa gertatzen baldin bada, arreta ere babes zerbitzuei dagokie harik eta adina legez xedaturiko moduan ezartzen den arte. Nolanahi ere, behera egin du Arabako adingabe atzerritarren kopuruak 2010ean, ikusi dugunez. Hori dela-eta, ez da arazo hori berriz gertatu.
b.- Arabako Foru Aldundiko egoitzetan zeuden adingabeak epailearen zitazioak jasotzen ari ziren dokumentuak faltsutzearen ziozko delituengatik inputatu gisa. Foru Aldundiak ez zuen bere gain hartzen babesik gabeko adingabe atzerritarren tutoretza, eta ez zuen egoitzarako baimen-eskabiderik aurkezten Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzan.
Arabako Heldu zerbitzuak erakunde honetan aurkezturiko txostenaren arabera, ez zen betetzen ari Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren atzerritarrentzako arreta juridiko sozialeko zerbitzuaren (Heldu) artean aurreko urteetan izandako lankidetzarako prozedura, egoitza baimenak izapidetzean. Egoera horrek 41 adingaberi eragiten zien gutxienez, zeren kexak jaso baikenituen haiengandik guztiengandik. Kexetan adierazten zigutenez, hileak zeramatzaten (edo urtebete baino gehiago ere bai) adingabe atzerritarren egoitzetan Foru Aldundiak egoitza baimenik eskatu egin gabe. 2009an Bideberria I eta II egoitzara egin genuen bisitaldian, egoera horren berri izan genuen. Gainera, haietako zenbait 18 urte betetzear zeuden eta, beraz, zalantzazkoa zen haien berehalako etorkizuna.
Gure informazio-eskaerari emandako erantzunaren arabera, adingabeen benetako adinari buruz zituzten susmoengatik ez zuen Foru Aldundiak gazteon tutoretza bere gain hartu. Adingabe horiek gehienak Afrika beltzekoak ziren, eta Polizia Nazionalak beste datu batzuk eman zituen horien inguruan Kanariar Uharteetan aurkitu zituztenean. Foru Aldundiak eskumuturreko proba erradiologikoak eginak zituen, eta zerbitzu medikoek emandako balorazioetan ondorioztatzen zenez, adingabeak 18 urtetik gorakoak ziren. Hortaz, Arabako Foru Aldundiak ez zuen bere gain hartu adingabe atzerritarren tutoretza sistematikoki, hots, ez zuen bere gain hartu babes baliabideetan arreta jasotzen ari zen adingabe baten tutoretza ere, eta haien kontrako salaketa jarri zuen epailearen aurrean, ustez dokumentuak faltsutzeagatik, gazteek zeramatzaten pasaporteak egiazkoak ez zirela iritzita.
Adingabe atzerritarren salaketak bide judizialean artxibatu ziren: Ministerio Fiskala jakinaren gainean egon gabe egin ziren proba medikoak; izan ere, Ministerio Fiskalak horretarako baimena eman eta adingabeen adina ezarri behar du adinaren gaineko zalantzak daudenean, eta gainera, ez zuen parte hartu Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeak.
Kasu honetan, Arartekoak ebazpen bat eman zuen, eta hauxe gomendatzen dio Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen Sailari: Arabako Lurralde Historikoan dauden babesik gabeko adingabeen tutoretza bere gain hartzeko lege betebeharra bete dezala, haien tutore gisa dagozkion babes neurriak burutu ditzala, aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzala adina ezartzeko probak egin behar direnean eta egoitza baimena ematea gomenda dezala adin nagusikoak badira eta baimenik ez badute. Halaber, ez zetorren bat pasaporteei emandako tratamenduarekin, pertsonaren nortasuna egiaztatzeko baliozko agiri ofiziala delakoan pasaportea.
Ministerio Fiskalak ere jarduerak egin zituen Arabako Foru Aldundiak tutoretza bere gain hartu ez zuela-eta, Fiskaltzaren Oroitidazkia 2010.
Tutoretza bere gain ez hartzeak berekin zekarren adingabe atzerritarren egoitza baimenaren eskaera aurkeztu ez zela ulertzea. Adingabe horietako zenbaitek 18 urte bete zituzten, eta Foru Aldundiak ere ez zuen egin adingabeek eskaturiko gomendioa. Abenduaren 30eko 2393/2004 EDren artikuluan ezarritakoaren arabera, horrelako baimenak eman dakizkieke 18 urte bete eta aurretiazko egoitza baimena ez duten adingabeei (Dekretu horrek urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa onetsi du, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideen eta askatasunen eta horien gizarteratzearen gainekoa).
Egoera, azkenean, desblokeatu ahal izan zen, eta adingabe atzerritarrek egoitza baimenaren eskaera aurkezteko modua izan zuten. 18 urte bete zituztenek, berriz, salbuespenezko inguruabarren ziozko egoitza baimenaren eskaera egin zuten. Izapidetu genituen 41 espedienteetatik, 38k lortu dute egoitza baimena; bakarrik hiru adingabek ezin izan zuten hura eskuratu.
Hiru gazte horiek lehenago alde egin zuten adingabe atzerritarrentzako egoitzetatik eta, horregatik, Foru Aldundiak ez zien eman arestian aipatu dugun 92.5 artikuluan ezarritako gizarteratze programak baliatzeari buruzko agiria. Egonaldiari buruzko ziurtagiri bat eman zien. Horietako bat egoitza 2010eko urtarrilean utzitako adingabea zen eta, horregatik, atzerritarren fiskal eskuordetuak zitazioa egin zion 2010eko maiatzaren 3an adina ezartzeko proba medikoak egiteko. Adingabea azaldu ez zenez gero, fiskalak jarduerak artxibatzea erabaki zuen Txagorritxuko Ospitaleak 2008ko irailaren 22an eginiko txostenaren arabera. Proba haiek Ministerio Fiskalaren baimenik gabe eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeak parte hartu gabe egin ziren. Gainera, karpoaren erradiologia proba bat besterik ez zen izan. Jardun hori ez zetorren bat Auzitegiko Medikuntzako Erakundeek berriki erabakitakoarekin, hain zuzen auzitegiko medikuek lagundu gabeko adingabe atzerritarren adina ezartzeari buruzko lan-jardunaldiaren ondorioetarako erabakitakoarekin, ezta Estatuaren Fiskaltza Nagusiaren 1/2009 Kontsultarekin Estatuaren Fiskaltza Nagusiaren 1/2009 kontsultarekin ere ("Lagundu gabeko adingabe atzerritarren adina ezartzeari buruzko espedienteen gaineko zenbait ezaugarri"). Kontsulta horretan ezarritakoaren arabera, egin behar zaizkien proben eta horien norainokoaren eta probak egiteari ezetz esateak dakartzan ondorioen berri eman behar zaie adingabeei. Baimendutako informazio hori garrantzi handikoa da; hain da garrantzizkoa, informazioaren baliozkotasuna zalantzan jarri da proba egin ezean.
Foru Aldundiak, haren menpeko zentroetan adingabe bat zegoela egiaztatzen zuen idazkian, Fiskaltzaren Dekretuaren arabera adinez nagusia zela jakinarazi zuen. Gobernu Ordezkariordetzak ukatu egin zion egoitza baimena salbuespenezko inguruabarrengatik. Arartekoak bere jarduna eten du bide judizialean baitago auzia.
c- Foru Aldundiko egoitzetan arreta jasotzen duten adingabe atzerritarrak hezkuntza trataeraz kexu ziren: jasotzen zituzten zehapenez, haien denbora libre gutxiaz eta jasan izan zituzten hainbat euste-jarduerez, besteak beste.
2010eko hasieran, gatazka piztu zen, eta ondorioak izan zituen Bideberria I eta II egoitzan; izan ere, oihartzun zabala izan zuen hedabideetan auziak, adingabe askok egoitzetatik alde egin baitzuten hotz handia egiten zuen unean, Gasteizen tenperatura baxuak zirela. Orduan, Bideberria I eta II egoitzetan hartutako 25 adingabek arartekoarengana jo zuten eta jasotzen zuten hezkuntza arretaren inguruko kexa agertu zuten. Neurriz eta tokiz kanpokotzat jotzen zuten hiru adingaberen kontra ezarritako zigorra. Ondorioz, elkartasunez, gainerako adingabeek lagundu egin zieten eta uko egin zieten irakasleek emandako jarraibideei. Hori dela-eta, egoitzatik alde egin zuten zenbait egunez.
Eginiko kexan, jasotzen zuten hezkuntza arreta aipatzen zuten, hain zuzen ere hezitzaileen tratua. Adierazi zutenez, arauak etengabe aldatzen ziren, eta garrantzirik ez zuten jarrerengatik edo balorazio ezberdinak izan zitzaketen jarrerengatik zigortzen zituzten. Hezitzaileen kontrako edozein iritzi zekarren edozein jarrera zigortzen zen. Janariaz zigortzen zituzten: ohiko jatekoa barik gurin-ogitartekoak ematen zizkieten, edo esne hotza gosarian bete beharreko zigorra izanez gero. Egun guztietan lana eragiten zietela ere aipatzen zuten, adingabeen egoerak eta nahiak kontuan izan gabe: lorezaintza, futbolean jolastea, etab. dituzte gustuko. Egoera gogortu egin zen azken hileetan, eta ondorio hau atera zuten: hain egoera zailean jartzen ari ziren, egoitzatik alde egitera bultzatu nahi zituztela zirudien zentroak gainezka zeudela-eta konponbidea bilatu nahian. Adingabe horiek, jakin ahal izan genuenez, ez ziren egoitzara itzuli hainbat egunetan eta, ondorioz, kezka handia piztu zen. Gure ustez egoitzara itzuli behar zutela adierazi genienean, tratu txar eta hezitzaileen komentario arrazista gehiago jasateko prest ez zeudela erantzun ziguten, baina azkenean gehienak itzultzen ziren egoitzetara.
Arartekoak hainbat argibide eskatu zuen: gertaera horiei buruz, zentroaren hezkuntza irizpideen aldaketei buruz, arau-hausteei buruz, adingabeei azken sei hileetan ezarritako zuzenketa-neurriei buruz, urtarrileko lehen egunetako gertaeretan izan ziren zenbait partaideri emandako ustezko zigorrei buruz hala nola 13 orduz biltegi batean sartzea edo heziketa zentroetara joatea galarazteaz. Arabako Foru Aldundiak ez zion erantzun idazkiari.
Ondoren, gizarte eta hezkuntza eragileen hezkuntza arretari buruzko kexa gehiago jaso genituen. Kexa horiek, gehienbat, jasotzen zituzten zigorren gainekoak ziren. Neurriz kanpokotzat eta haien eskubideen eta duintasunaren kontrakotzat jotzen zituzten zigorrak (garbiketako aparteko lanak, gurin-ogitartekoa bazkaltzeko eta afaltzeko, hainbat ordutan paretari begira eseraraztea…); edo hezitzaileekiko harremanen ingurukoak. Izan ere, kontrolatzaileen profila zuten, eta adibide bat jartzen zuten: hezitzaileari "lehenengotan" kasurik egin ezean, zigorra ezartzen zieten; edo ramadana egiteko zailtasunak (hasieran zigorra ezarri zitzaien); edo lanbide heziketa hasteko eta jarraitzeko zailtasunak eta aisialdi ekintzei buruzko erabakiak hartzeko askatasunik eza eta baliabidea eta jarduerak antolatzeko moduan eragina duten edozein erabaki hartzeko.
Kexak hainbat aldiz helarazi zaizkio Haur Zerbitzuko arduradunari. Arduradunak berak jakinarazi zigunez, kexaren zenbait arrazoi argitu eta gairen batean aurrera egiten ari ziren arlo horretan hala nola aisialdi ekintzen edo ramadana egiteko aldiaren gainean.
Halaber, erakunde honek kexa bat izapidetu zuen otsailean izan ziren zenbait gorabeheraren inguruan. Zigorra arrazoirik gabe ezartzearen kontrako protesta aldian zaintzaileetako batzuek erasoa egin zietela esan zuten adingabeek. Telefono bidezko gestioa egin genuen gai honetaz interesa agertzeko, eta kautelazko neurri bat proposatzeko gertaerak argitu aurretik, adingabeak erakundera etorri ziren egoera eta egoitzara itzultzeari ezetz esaten zutela ikusita. Foru Aldundiak erantzun zuenez, adingabeek egoitzan sartu behar zuten egoerari buruzko balorazioa egiteko. Idatzizko erantzunari dagokionez, Arabako Foru Aldundiak erantzuna eman zion erakunde honi 2010eko maiatzean, eta xehetasunez eman zizkiguten adingabeen arloan eginiko jarduerak. Horietako bat ekainean itzuli zen zentrora. Azkenik, eurek adierazi zutenez, gertaera haien ondorioz, salaketa judizialak ezarri ziren; adingabeak prozeduran kondenatu egin ziren gertaerongatik, Bideberria Egoitzara azaroan egin genuen bisitaldian jakin ahal izan genuenez. Aurrerago emango dugu horren berri.
Arartekoak, 2010ean, hainbat gestio egin ditu hezkuntza arretaz eta adingabeek kontatzen zituzten zigorrez kezkaturik. Kexak aztertzen ari zirela erantzun zigun Foru Aldundiak. Erakunde honek kexekin lotutako bisitaldiaren ondorioen berri ere eman du, eta 2011n hezkuntza arretaren gaineko jarraipena egingo duela adierazi du.
Oso kezkagarria da egoitzetan aurreko urteetan baino adingabe gehiago egotea; izan ere, ez zaie ematen ari araudian ezarritako betebeharren araberako arretarik, agiriak erregulatu beharrari dagokionez. Ondorioz, kexa ugari izapidetu dira. Egoera horren ondorioz, hainbat bilera egin ditu erakunde honek Fiskaltzarekin, Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin.
Maiatzaz gero, behera egin zuen Arabako Lurralde Historikoan dauden adingabe atzerritarren kopuruak eta, aldi berean, hobetu egin zen erakundeen arteko lankidetza. Adingabeen tutoretza bere gain hartu eta egoitza baimenaren eskabideak aurkeztu ziren. Adingabeek 18 urte bete izanaren ondoriozko ezohiko inguruabarrengatiko egoitza baimenak ere izapidetu ahal izan ziren, beharrezko gomendioa dagoela-eta.
d.- Adingabe atzerritarrek, 18 urte betetzen zituztenean, ez zuten laguntzarik izaten beti autonomia eskuratzeko, eta baldin bazuten laguntza ez zen nahikoa.
Kexak jaso ditugu, 18 urteko adina betetzen duten adingabeen egoeran eragina dutenak; ez dute Foru Aldundiaren estaldura egokirik (beste lurralde historikoetan, ordea, badute estaldura hori). Espedientea izapidetzen ari da oraindik.
Bestalde, beste lurralde batzuetan ez bezala, Gasteizko Udalak gazteei arreta emateko programa bat burutu du. Horri esker, zenbait kasutan, adingabe atzerritarrek ostatua eta hezkuntza arreta jasoko dituzte eta, beste batzuetan, diru-laguntzak edukiko dituzte.
Bestalde, 2010eko amaieran, egoitza harrerari uztearen gaineko kexa bat jaso zen. Kexan adierazten zenez, Arabako Foru Aldundiak ez zion eman uzteari buruzko ebazpena Bideberria egoitzako hezitzaileek azaroaren 15ean hauxe jakinarazi zietenean: adina ezartzeko eginiko proben arabera, adinez nagusikoa zenez gero, egoitza utzi behar zuen nahitaez. Dirudienez, fiskaltzak 2010eko abuztuan adin nagusikoa zela erabaki zuen, baina azaroan jakinarazi zioten egoitzako arduradunek zentroa utzi behar zuela. Azkenik, Foru Aldundiak tutoretzari uzteko ebazpena jakinarazi dio. Adingabeak bide judizialera jo du tutoretza uztearen kontra. Adingabeak zeukan pasaporteak zekarrenez, adingabea da eta, beraz, indarrean jarraitzen du pasaportearen baliozkotasunari buruzko eztabaidak. Arabako Fiskaltza proba medikoak egiteko baimena ematen ari da, adingabeen pasaportean adingabeak direla agerrarazita badago ere.
Arabako Lurralde Historikoari dagokion beste kexa bat hauxe da: Arabako Foru Aldundiak ez zuela eskatu dokumentazioa harrera familian zegoen adingabe baten tutore gisa. Adingabe horrek ez zuen dokumenturik eta, beraz, ez genekien jatorrizko herrialdea ez adina. Ondorioz, denborak aurrera jarraitzen zuen dokumentaziorik izan gabe, eta horrek zailtasunak dakartza. Halakoetan, Atzerritarren eskubideen eta betebeharren eta haien gizarteratzearen Lege Organikoan ezarritako araudia aplikatu behar da dokumenturik gabeko pertsonei dagokienez eta nazionalitatea eskuratzeari dagokionez, baldin eta adingabea Espainiako herritar edo erakunde baten tutoretza, zaintza edo harrerapean badago bi urtez. Foru Aldundiak adierazi zuenez, ez zen dokumentaziorik ezaren inguruko arazoa, baizik eta jaiotze dataren eta tokiaren, filiazioaren, eta abarren gaineko daturik eza. Hori dela-eta, ez du nortasun juridikorik ondorio guztietarako. Hortaz, erregistroko espedientea eskatu zuen erregistroan epez kanpora inskribatzeko, eta onartu egin da eskaera.
Ikustaldia Gasteizko Bideberria zentrora
Gasteizko Bideberria zentroan emandako hezkuntza arretaren inguruan jasotako hainbat kexa ikertzearen eremuan, Arartekoaren pertsonalak ikustaldia egin zuen zentrora 2010eko azaroaren 18an aurretik abisurik eman gabe. Zentro horretara beste ikustaldi bat egin zen 2009ko azaroan, eta horren berri eman zen urteko txostenean (Urteko txostena 2009).
Ikustaldia egin zeneko Bideberri egoitza eraikin independente batean dago, Gasteizko Molinuevo parkean. Egoitza Ixuri elkarteak kudeatuta dago Arabako Foru Aldundiarekin duen hitzarmenaren bidez, eta 2009ko ekainean inauguratu zen. Oinarrizko programa orokorrak premiazko harrera programak garatzen ditu; azken programa hori Zabaltzen zentroa itxi zenetik ikustaldia baino egun batzuk lehenago. Zentroa eraikineko bi solairutan kokaturiko bi egoitza-unitate independentetan dago banatuta. Bien funtzionamendua nahiz instalazioak (Bideberri I eta II) antzekoak dira. Bisitaldian haietako bat izan zen ardatza, premiazko harrera programa garatzen den unitatea. Ikustaldiaren egunean, 27 nerabek edo gaztek jasotzen zuten arreta (12k unitate batean eta 15ek bestean), horiek guztiak mutilak eta lagundu gabeko atzerritarrak.
Ikustaldi zehatza egiteko, Arartekoak babes zentroak ikuskatzeko eginiko behaketa-gida erabili zen, erreferentziatzat uztailaren 8ko 131/2008 Dekretua hartzen duena. Dekretu horrek gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak araupetzen ditu. Bestalde, informazioa, funtsean, hauexek erabilita bildu zen:
· Sakoneko elkarrizketa zentroko zuzendariekin.
· Zentroan arreta jasotzen duten bi mutilei elkarrizketa.
· Zentroko instalazioetarako ikustaldia.
· Zentroan arreta jasotzen duten adingabeen hainbat espediente pertsonal berrikustea.
· Irakasle taldearen aretoan dauden artxibo informatikoen eta dokumentazioaren zati bat berrikustea.
· Zentroaren dokumentazioa berrikustea, azterketarako emandakoa: Bizikidetza gida, zentroaren arau orokorrak eta erregistroak (baimendu gabeko absentziak, ezarritako neurriak, etab.).
Ikustaldiaren ondorioetatik, honako hauek nabarmendu nahi ditugu elementu positibo gisa: instalazioek dituzten baldintzak, irakasleen bulegoa antolatzea eta banako arreta hobetzea, gehienbat adingabeek egin nahi dituzten aisialdi jarduerei buruzko erabakietan parte hartzeari dagokionez; izan ere, gai hori aurreratu du Haur Zerbitzuko arduradunak.
Kezka sortzen diguten elementuei artean, honako hau deigarria iruditu zitzaigun:
o Logelak ez daude pertsonalizatuta. Adingabeek ezin dute objektu pertsonalik logeletan eduki. Logeletan oinarrizko elementuak falta dira, hala nola, armairua, mahaia, apalak eta aulkiak.
o Ez daukate intimitatea izateko lekurik: adingabeak gauez bakarrik sar daitezke logeletan.
o Zentroan ezin da bisitarik jaso. Horrez gain, ez dago telefonorik adingabeen esku, familiarekin eta lagunekin harremanetan egoteko. Zentroan ez daukate baimenik telefono mugikorra kargatzeko.
o Hezkuntzako materialak urriak dira: liburuak, egunkariak, Internetera sarbidea duen ordenagailua.
o Jarduera beragatik zenbait hezkuntza-ondorio daude (zigorrak) -gutxienez ikuskapenean aztertu genuen espedientean-.
4.1.2.2. Bizkaiko Lurralde Historikoa
1) Espedienteak eta 2009 eta 2010. urteetan arreta emandako biztanleak
2009 | 2010 | |
Irekitako espedienteen kopurua | 852 | 926 |
Kasu bakoitzean ageri den adingabeen kopurua | 852 | 926 |
(Bi adierazleetako datuek bat egiten dute, Bizkaiko Foru Aldundiak espediente bat irekitzen duelako atenditutako adingabe bakoitzeko).
2010eko abenduaren 31n 2.405 espediente zeuden irekita.
2) Familia banantzeko babes neurriak 2010eko abenduaren 31n
2010. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak 283 tutoretza hartu ditu bere gain, eta 262 zainketa tutoretzarik gabe. Horietan denetan, familiarengandik banantzea gertatu zen. Hona hemen 2010eko abenduaren 31ko datuak:
2010 | |
Tutoretzapeko adingabeak | 731 |
Zaindutako adingabeak | 262 |
Egoitza harrerak | 633 |
Familia harrerak | 357 |
(Egoitza harreren kopuru horrek bere baitan hartzen ditu bakarrik dauden adingabe atzerritarrak).
3) 2010. urteko adopzioak
Jasotako eskaera berriak | 98 |
Eratutako adopzioak | 23 |
2010-12-31n irekita zeuden espedienteak | 216 |
Jasotako eskaera berriak | 106 |
Eratutako adopzioak | 96 |
2010-12-31n ebatzi gabe zeuden eskaerak (2011ko urtarrilean baloratzeko) | 6 |
4) Azken urtean egoitza zerbitzuen sarean sartutako aldaketak
Ez da funtsezko aldaketarik izan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza zerbitzuen sarean. Daturik nabarmenen gisa, Sailak adierazi duenez, ez da segurtasun zerbitzurik hartu El Vivero zentroan, eta murriztu egin da El Garmo zentroan, bi pertsona izatetik bat izaera, biak lagundu gabeko adingabe atzerritarren berariazko arretaren sarekoak. Iaz genionez, behera egin du bi zentro horien plazen kopuruak (30etik 27ra eta 24tik 18ra, hurrenez hurren).
5) Zentroak dekretu honetan ezarritako baldintzetara egokitzea: 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautu dituena
Iaz bezala, Sailak uste du zentroak Dekretuan ezarritako baldintzei egokitzeko modua nabarmen mugatu dela egungo inguruabarrengatik, dela aurrekontuen aldetik, dela egoitza plazen beharren aldetik.
6. Arreta jaso duten lagundu gabeko adingabe atzerritarrak
2009 | 2010 | |
Hartu berriak | 346 | 350 |
Urtean barrena hartutako adingabeak, guztira | 702 | 686 |
Abenduaren 31n hartuta zeuden adingabeak | 359 | 325 |
Abenduaren 31n emantzipazio-baliabideetan zeuden adingabeak | 731 | -2 |
2 Aldundiko Haur Zerbitzuak datuak bidaltzeko datan, Zerbitzu horrek ez ditu jaso sail egokiaren aldetik emantzipazio baliabideei buruzko datuak.
Sailak jakinarazi duenez, bakarrik iritsi diren adingabe atzerritarren tasa ia aurreko urtekoa bezalakoa da. Aurten ere ez da gatazka handirik izan harrerako adingabeen artean, ez langileen taldearekin, ez ingurunearekin. Kexen izapidetzeak ematen duen ikuspegia bat dator irudi horrekin, zeren eta aurten ez baita izapidetu adingabe atzerritarren egoitzako harreran eragina duten kexa espedienterik.
Sartze berrietan, gora egin du nabarmen adingabe magrebtarren portzentajeak, eta jaitsi egin da Afrika beltzekoen kopurua.
Sailak egiaztatu duenez, sartu diren hainbat lagunek nahikoa denbora eman dute beste autonomia erkidego batzuetan Zornotzako lehen harrerako zentrora iritsi baino lehen.
Lagundu gabeko adingabe atzerritarren administrazio araupetzeari dagokionez, hauxe zen egoera 2010eko amaieran:
10. taula. Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza baliabideetan hartutako lagundu gabeko adingabe atzerritarren administrazio egoerari buruzko datuak (2009 eta 2010)
|
2009 |
2010 |
Urtean zehar hartutako tutoretza-kopurua |
187 |
200 |
Eskatutako bizileku baimenen kopurua |
191 |
2521 |
Lortutako bizileku baimenen kopurua |
112 |
79 |
Bizileku baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera |
|
|
Heldu zirenetik |
13,01 hilab. |
17,12 hilab. |
Eskatzen denetik |
5,34 hilab. |
6,9 hilab. |
Eskatutako lan baimenen kopurua |
17 |
22 |
lortutako lan baimenen kopurua |
17 |
22 |
Lan baimena lortzeko batez besteko denbora, gutxi gorabehera |
1 hilab. |
3 hilab. |
1 Hasierako 186 egoitza baimen eta 66 berritzapen.
Premiazko kasuetan edo zentrotik ihes egiteko kasuetan eman beharreko tutoretzaren inguruan erabili den irizpideari dagokionez, Sailak jakinarazi duenez, halakoetan egoitzako harrerari uzten zaio, tutoretza eta administrazio espediente irekia eutsiz.
Adingabeek gizarteratze-prozesuan izan dituzten zailtasunik nabarmenenei buruzko galderak eginda, hauxe jakinarazi du Sailak:
- "Dificultades en el procedimiento de realización de pruebas forenses para la determinación de la edad de los menores indocumentados: no se cumple el Protocolo acordado en su día y se producen retrasos significativos.
- Retrasos en la comunicación del resultado de las reseñas policiales, de manera que se pueda saber fehacientemente el itinerario que el menor ha realizado en el Estado. De esta forma se podría conocer con exactitud si ha estado o está bajo la protección de alguna otra entidad pública.
- Negativa de diversos ayuntamientos a tramitar el empadronamiento de los menores si estos no disponen del pasaporte individual en vigor. Esta denegación conlleva una serie de perjuicios a los menores: no se computa la antigüedad real en la fecha de inicio de su vecindad en la Comunidad Autónoma, se imposibilita la tramitación de la Tarjeta Individual Sanitaria ordinaria, etc.
- La autorización de residencia inicial no se concede en ningún caso con carácter retroactivo a la fecha de ingreso del menor en el Centro de Primera Acogida. Los expedientes para la concesión de la autorización residencial no inician su tramitación en Extranjería hasta pasados por lo menos 9 meses desde la fecha de ingreso.
- Criterios dispares en los diferentes Centros de Salud a la hora de asignar Médico referente a los menores que no disponen de Tarjeta Individual Sanitaria, produciéndose en muchas ocasiones negativas a dicha adjudicación.
- Plazos de matriculación en los PCPIs que suponen una dificultad para aquellos menores que requieren escolarización fuera de dichos plazos.
- Dudas sobre la adecuación de los motivos de denegación de las autorizaciones de residencia a menores tutelados.
- La tramitación de los pasaportes de los menores tutelados por las embajadas de los países de origen se está demorando varios meses alargando, si cabe aun más, el proceso de documentación."
Ikustaldia Barakaldoko Argileku etxera
Arartekoaren pertsonalak Barakaldoko Argileku etxera eginiko ikustaldia 2010eko apirilaren 23an burutu zen. Ikustaldia aurretik hitzartu zen, eta bi helburu zituen: 1) erakunde honek eginiko behaketa tresna baliozkotzea babes zentroetarako ikustaldietarako; dagoeneko aipatu dugu tresna hori aurreko ataleko Arabako egoitzari eginiko ikustaldiaz hitz egitean, eta 2) zentrora ikuskapena egitea.
Informazioa, funtsean, hauexek erabiliz bildu zen:
· Elkarrizketa sakona zentroko zuzendariari, aipaturiko lehen gida oinarri hartuta.
· Zentroan arreta jaso duten eta une honetan bertan dauden 2 neskei elkarrizketa.
· Elkarrizketa zentroan dagoen hezitzaile bati.
· Zentroko instalazioetarako ikustaldia.
· Zentroan arreta jasotzen duten adingabeen hainbat espediente pertsonal berrikustea.
· Irakasle taldearen aretoan dauden artxibo informatikoen eta dokumentazioaren zati bat berrikustea.
· Zentroaren dokumentazioa berrikustea, azterketarako emandakoa: hezkuntza proiektua, barne araudia, memoria, fitxak eta plantillak…
Ikustaldia izan zuen Argileku etxea bizitza-bloke batean dago kokatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiarenak diren hiru solairu hartzen ditu, elkarrekin lotuta, Barakaldo udalerriko pisu-bloke batean.
Argileku etxea, Ahizpa Hirugarrendar Kaputxinoek kudeatua Bizkaiko Foru Aldundiarekiko hitzarmenaren bidez, 2005ean hasi zen martxan erlijioso berek kudeaturiko Bilboko Familia Sakratua Egoitza itxi ondoren; egun batean Arartekoaren pertsonalak egoitza hori bisitatu zuen. Bi programa garatzen ditu: Premiazko harrera programa (3 plaza) eta oinarrizko programa orokorra (10 plaza). Ikustaldian, 11 nerabek edo gaztek jaso zuten arreta, guztiak neskak, eta goizalde hartan bertan sartu zen bat zentroan premiaz. Gainera, beste adingabe batek etxean zuen plaza, baina gehienetan zentrotik kanpo egoten zen.
Arreta jaso zuten nerabeen adina 14 eta 18 urte bitartekoa da, baina gehienek 17 urte zituzten. Jakinarazi zigutenez, plazen kopuru handi bat hartuta zeuden 2009an, eta adingabe atzerritarrei zegozkien (%73,4), gehienbat afrikarrei. Premiazko plazei dagokienez, adingabe autoktonoek hartuta zegoen plazen ia %50.
Erakunde honek ondoen baloraturiko elementurik nabarmenenak honelaxe laburbildu daitezke: harrera giroa, banako arreta, gertutasuna eta familia giroa. Hauexek ondorioztatu ziren:
- Adingabeen gelak, gehienak beste neska batekin partekatuak, modu abegikorrean daude apainduta. Bakoitzak gunea bere gustura apaintzeko aukera du (argazkia, marrazkiak, pelutxeak…). Gela bakoitzean armairua, ikasteko gunea eta ordenagailu partekatua dituzte.
- Neskek, geletako ordenagailuez gain, interneteko konexioa duen ordenagailu bat daukate, etxeko toki komun batean kokatua.
- Nerabeek familiakoen eta lagunen bisitak jaso ditzakete etxean.
- Profesionalek gertuko harremanak dituzte harrerako neskekin. Hezitzaile taldea, hiru erlijiosok eta bi sekularrek osatua, trinkoa eta oso egonkorra da.
- Zentroaren antolaketa eta familia estiloa dira nabarmenenak, harrerako neskek gehien baloraturikoak.
Gainera, balorazio ona jasotzen duen elementu gisa, dekretu arau-emailean exijituriko dokumentazioaren zati handi bat dauka zentroak (zentroaren proiektua, fitxak eta erregistroak…).
Hobetu beharreko zenbait xehetasun txiki:
- Etxearen barne araubideak eskubideak, betebeharrak eta bizikidetza arauak dakartza, baina ez dira aipatzen horiek bete ezean aplikatu beharreko hezkuntzako zuzenketa neurriak. Hala eta guztiz ere, elkarrizketaturiko adingabeek diote badakitela zein diren arauak eta aplikatu beharreko zigorrak (funtsean diruzkoak dira).
- Adingabeek zentroko bizitzaren antolaketa ezagutzen dute (ordutegiak, zereginak…) eta lantzean behin antolatzen diren bileretan hartzen dute parte. Noizean behin egiten diren bileretan, adingabe guztiek eta hezitzaileek hartzen dute parte, unean uneko beharren arabera, baina ez dute aldizkakotasun finkorik ezarrita.
4.1.2.3. Gipuzkoako Lurralde Historikoa
1) Espedienteak eta arreta jaso duten herritarrak 2009 eta 2010ean
Babes sisteman alta eman zaien famili unitateei dagokie espedienteen kopurua, eta hiru egoera mota ezarri dira ondorengo zutabeetan. Adingabe arau-hausleen kategoriaren barruan, Adingabeen Fiskaltzak eginiko espediente bidalketak sartzen dira adingabe arau-hausleentzat, 14 urtetik beherako gazteentzat (Adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa dela bide) baita, adin hori gaindituta ere, Fiskaltzak egokitzat jotzen duenean babes neurri egokiak hartze aldera.
11. taula. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Aldundiaren arreta jaso duten adingabeen eta espedienteen kopurua (2009 eta 2010)
|
Espedienteak |
Bertakoak |
Arau-hausleak |
BDAA |
2009 |
415 |
172 |
124 |
119 |
2010 |
490 |
175 |
227 |
88 |
Espedientearen barruan dauden gazteei dagokienez:
12. taula. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Aldundiaren arreta jaso duten adingabeen kopurua (2009 eta 2010)
|
Adingabeak |
Bertakoak |
Arau-hausleak |
BDAA |
2009 |
496 |
253 |
124 |
119 |
2010 |
570 |
255 |
227 |
88 |
2) Familia banantzea babesteko neurriak
13. taula. Adingabeen kopurua familia banantzeko babes neurrien arabera (2009 eta 2010)
|
Neurriak data honetan: 2010/01/01 |
Neurriak data honetan: 2010/12/31 |
||||
|
Bertakoak |
BDAA |
Guztira |
Bertakoak |
BDAA |
Guztira |
Epailearen erabakia1 |
6 |
0 |
6 |
4 |
0 |
4 |
Behin-behineko tutoretza |
10 |
5 |
15 |
10 |
4 |
14 |
Tutoretza |
310 |
110 |
420 |
350 |
97 |
447 |
Zaintza |
67 |
0 |
67 |
67 |
0 |
67 |
Behin-behineko zaintza |
1 |
0 |
1 |
1 |
0 |
1 |
Norberaren eskaera2 |
8 |
0 |
8 |
9 |
0 |
9 |
GUZTIRA |
402 |
115 |
517 |
441 |
101 |
542 |
1 Epaileak, prozedura judizial baten barruan, zaintza Foru Aldundiari esleitzea erabakitzen deneko egoeraz ari da.
2 Hamazortzi urte beteta, babes egoitzako baliabideetan egoteko luzapena eska dezaketen gazteen taldeaz ari da.
Zaintzaren burutzapena jarraian adieraziko den moduan banatzen da:
|
2009/12/31 |
2010/12/31 |
Egoitza harreran dauden adingabeak |
298 |
290 |
Familia harreran dauden adingabeak |
239 |
266 |
2010eko abenduaren 31n egoitzako harreran zeuden 290 adingabeetatik, 35 premiazko programan zeuden, 174 oinarrizko programan, 5 emantzipaziokoan eta 76 adingabe programa espezializatuetan.
Honelaxe daude banatuta famili harrerako 266 adingabeak:
- Lurralde historikoan bizilekua duten famili harrerak, Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzaturikoak. 196 adingabe, 160 familia.
- Lurralde historikoan bizilekua duten famili harrerak, Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzaturikoak. 16 adingabe, 13 familia.
- Lurralde historikoan bizilekua duten famili harrerak, beste autonomia erkidego batzuek gauzaturikoak: 15 adingabe, 13 familia.
- Gauzatu gabeko famili harrerak (behin-behineko egoerak izateagatik edo zaintza kudeatzeko aukerarik onena dela iritzi zaiolako): 23 adingabe, 18 familia.
- Gauzatzeko izapidean dauden harrerak: 10 adingabe, 7 familia.
Gainera, 84 adingabe izatezko zaintzan daude. Halakoetan, familiakoek hartzen dituzte, babesik gabeko egoera gerta ez dadin azkenean. Kasu horietan, ez dago jarraipenik ez laguntza teknikorik; soilik diru-laguntza.
3) 2010eko adopzioei buruzko datuak
|
Estatuko adopzioa |
Nazioarteko adopzioa |
Aurkeztutako eskaerak |
42 |
73 |
Eratutako adopzioak |
8 |
57 |
4) Azken urtean egoitza zerbitzuen sarean sartutako aldaketak
Sareko hiru zentrotan izan dira aldaketa nagusiak:
- Amara zentroa. Zentroa Hogares Nuevo Futuro erakundeak kudeatuta dago kontratu bidez, eta arreta jaso duen taldea aldatu du. Gaur egun, 0 eta 12 urte bitarteko adingabeei ematen zaie arreta oinarrizko harrera programa orokorraren barruan; lehen, berriz, 13-17 urteko gazteentzat zen.
- Matsaria zentroa. Zentroa Eibarren dago, eta abenduan hasi zen martxan. Gipuzkoa Babesten SL erakundeak kudeatuta dago kontratu bidez, eta 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak hartzeko edukiera du, oinarrizko harrera programa orokorraren barruan.
- Endoia zentroa. Deban dagoen zentro hori urtarrilean itxi zen berrikuntza obrak egiteko eta arreta programa aldatzeko. Azaroan ireki da berriz ere. Hori ere Gipuzkoa Babeste SL erakundeak kudeatuta dago, oraingoan hitzarmen bidez. 13 eta 18 urte bitarteko lagundu gabeko adingabe atzerritarrak hartzeko edukiera du, jarrera arazoak dituzten nerabeei arreta emateko programa espezializatuaren barruan. Orientazio terapeutikoko baliabidetzat hartzen da, Elgetako Aixola zentroko bigarren fasea izateko.
5) Zentroak dekretu honetan ezarritako baldintzetara egokitzea: 131/2008 Dekretua, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautu dituena
Urrats hauek egin dira:
• Zentroak kudeatzeko kontratuak aldatzea. Sortutako zentro berriak edo programan aldaketak izan dituztenak (Amara, Endoia eta Matsaria) egokituta daude baldintza berrietara.
• Guneak zentroetan egokitzea; ondorioz, berrikuntza eta hobekuntza lanak egin behar izan dira.
• Prozesuak eta prozedurak berrikustea. Zentro guztietako zuzendariekin eta arduradunekin hilero egiten diren bileren barruan, dekretuari egokitzeko sei hileko eginkizunak ezarri dira, non, besteak beste, honako hauek landu diren: formatu berriak dokumentazioren batean (kasuko plana, gestio plana…) edo kexen sistema. Eta zenbait aldaketa sartu beharra dagoela gogoratu da (larrialdi irteeren seinaleak jartzea, adingabeek dekorazioan parte hartzea, erlijio sinboloak debekatzea gune komunetan…).
6) Arreta jaso duten lagundu gabeko adingabe atzerritarrak
14. taula. Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza baliabideetan hartutako lagundu gabeko adingabe atzerritarren kopurua (2009 eta 2010)
|
2009 |
2010 |
Hartu berriak |
1191 |
882 |
Urtean barrena hartutako adingabeak, guztira |
340 |
198 |
Abenduaren 31n hartuta zeuden adingabeak |
116 |
1053 |
Abenduaren 31n emantzipazio-baliabideetan zeuden adingabeak |
117 |
43 |
3 100 egoitza harrean, 2 famili harreran eta 3 toki ezezagunean daude.
Nabarmen egin du behera zentroetan hartutako lagundu gabeko adingabe atzerritarren kopuruak aurten: 340 adingaberi eman zitzaien arreta 2009an eta 2010ean, berriz, 198ri.
Sailak adierazi duenez, ez da aldaketarik antzematen 2009an hasitako joeretan. Sareak erantzuna emateko duen ahalmena nahikoa izan da sarrera fluxuen bolumenari aurre egiteko; izan ere, aldaketa handirik gabe eutsi zaio bolumen horri urte osoan.
Azkenik, foru erakundeak hauxe adierazi duela nabarmendu nahi dugu: "esan dezakegu gehienak nerabeak eta gazteak direla eta, kultura aldaketaren eta bizimoduaren ondorioz zailtasunak izan arren, ondo aprobetxatzen dituztela eskaintzen zaizkien baliabideak eta aukerak. Ez dugu antzeman portaera disruptiborik, ezta delituzko jarduerarik ere, eta toxikoen kontsumoa bertako gazteen ohiturekin bat datorrela esan daiteke".
Administrazio egoerari dagokionez, hauxe da foru erakundeak emandako informazioa:
15. taula. Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza baliabideetan hartutako lagundu gabeko adingabe atzerritarren administrazio egoerari buruzko datuak (2009 eta 2010)
|
2009 |
2010 |
Urtean barrena onartutako tutoretzak: |
|
|
Behin-behineko tutoretzak |
24 |
32 |
Behin betiko tutoretzak |
63 |
47 |
Eskatu diren egoitza-baimenak |
81 |
59 + 24 baimen-berritze |
Lortu diren egoitza-baimenak |
73 |
52 |
Egoitza-baimena lortzeko denbora, gutxi gorabehera |
12 hilabete |
|
Sarreratik |
|
11,5 hilabete |
Eskatzen denetik |
|
13,3 hilabete |
Eskatu diren lan-baimenak |
5 |
3 |
Lortu diren lan-baimenak |
6 |
3 |
Lan-baimena lortzeko denbora, gutxi gorabehera |
24 hilabete |
36 hilabete (sarreratik eskaera egin arte) eta 38 baimena lortzeko |
Zentroetako absentzietan edo ihesaldietan eman beharreko tutoretzan erabili den irizpideari dagokionez, Sailak jakinarazi duenez, Fiskaltzaren orientazioak jarraituz, ez zaio tutoretzari utzi, eta indarrean eusten zaio babes neurriari, desagerpena salatzearekin batera.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan diren kexen ziorik ohikoena, 2010. urtean, adingabeen adina ezartzeko arazoekin dago lotuta; izan ere, adina ezartzeko dekretu baten ondorioz, adin nagusikoak zirela ebatzi zen. Foru Aldundiak tutoretzari utzi zionez gero, haiek zeuden egoitzak utzi behar izan zituzten.
Ararteko erakundeak eten egin zuen jarduera, zeren adingabeek bide judizialera jo baitzuten. Hala ere, ofiziozko jarduerari ekin genion eta Estatuko Herriaren Defendatzaileari igorri genion, zeren Ministerio Fiskalak adina ezartzeko emandako dekretuaren zioz utzi baitzitzaion tutoretzari. Esku artean genuen informazioaren arabera, Estatuko Fiskaltza Nagusia lanean ari zen adina ezartzeko prozedurari eta Fiskaltzak lagundu gabeko adingabe atzerritarren inguruan egiten dituen jarduerei eragiten dieten jarraibideak emateko. Gipuzkoako Fiskaltzak jarduteko prozedura bat ezarria zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta, ondorioz, adina berriz ezartzeko beste proba bat egingo zitzaien zenbait adingaberi.
Horrenbestez, pasaporteen baliozkotasuna zalantzan jartzea izan da ezaugarri nagusia 2010ean. Hori dela-eta, fiskaltzetara jo da lurraldeetan zeuden adingabeen adina ezartzeko, iritsi berriak diren adingabeena nahiz gure Erkidegoan zeuden zenbait adingaberena. Ondorioz, kontsultak egin eta ebazpenak eman dira, Arartekoak adierazitakoa adibidez. Gainera, gai honen inguruko ondorioak bildu dira adingabeen eta atzerritarren fiskalen arteko topaketetan.
Azaroaren 10eko 1/2009 Kontsulta, lagundu gabeko adingabe atzerritarren adina ezartzeko espedienteari buruzko zenbait ezaugarriren gainekoa, Gipuzkoako Fiskaltza Probintzialak eginiko kontsultan du jatorria. Bertan aztertzen da norainokoa den Ministerio Fiskaleko kideek adina ezartzeko proben inguruko erabakiak hartzeko ahalmena, adingabearen baimenik izan gabe ere, eta proba egiteari uko egiten jarraitzen badu, hauexen gainekoak: hertsapen fisikoa erabiltzeko aukera, hertsapen fisikoa erabiltzea erabakitzeko irizpide determinanteak adingabeak aurretik baimena emanda; adingabeak proba egiteko baimenik eman ezean fiskalek jarduteko dituzten moduak edo adingabea izateari buruzko Dekretua aldatzeko aukera bat-batean gertaturiko inguruabarrak direla medio, esate baterako, atzerriko agiri publikoak aurkezten direnean eta Dekretuak beste lurralde organo batean egun batean finkaturiko adina ez bestelako adina ondorioztatzen denean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzetan hartutako zenbait adingaberi adina ezartzeko proba egin zitzaien dokumenturik ez zutelako, eta ondoren, beharrezko gestioak egin dituzte pasaportea emateko, eta horixe da honako espediente honen xedea. Aldundiak hala erabakita, beste proba bat egin die Ministerio Fiskalak adina ezartzeko, hain zuzen ere dokumentazioa aztertzean datzana (jaiotze-agiria edo -akta, famili liburua edo Marokoko bizileku-ziurtagiria, argazkia dakarrena).
Espediente hartan Estatuko arartekoari jakinarazi genionez, erakunde honen iritziz, Ministerio Fiskalak adingabe atzerritarren adina ezartzeko eskumenak irizpide argiak behar ditu, adingabeen eskubideak errespetatuz betiere. Ministerio Fiskalaren ordenamendu juridikoan adina ezartzeari dagokionez ezarritako ahalmenek premiazko egoera bati erantzuten diote, ez baitugu adingabeak adierazten duen adinaren berri. Osterantzean, haren eginkizuna argitu beharko litzateke, zeren eta ez baitago xedaturik Atzerritarren eskubideen eta askatasunen eta horien gizarteratzearen Lege Organikoko. artikuluan. Agintaritza eskudunak emandako pasaportea eta pasaporteak dakarren adina ere baliozkotzat ez hartzea kezkagarri irizten geniola ere jakinarazi genion, noiz-eta pertsona dokumentatzeko prozesuan ezinbesteko agiria denean. Pasaporte hori aurkeztuko da egoitza baimenaren eskabidearekin batera kasuan kasuko Gobernuaren Ordezkariordetzan. Ez du zentzurik tutoretzari uzteak edo tutoretza bere gain ez hartzeak adin nagusikoa delakoan, pasaportea baliozkotzat ez hartzeak eta ondoren agiri bera aurkeztu behar izateak bizileku baimenaren eskubideetan.
Bestalde, gainera, adingabeei lortzen zaila den dokumentazio bat aurkezteko eskatzeak zentzurik ez duela ere adierazi genuen, behar bezala itzulia eta legeztatua, noiz-eta pasaportea baliozkotzat hartu ez denean; izan ere, pasaportea emateko dokumentu berak behar dira, besteak beste (marokoarren kasuan, behinik behin: jaiotze-agiria). Izapidetzen ari da espedientea.
Adingabeek planteatu zituzten prozedura judizialei dagokienez, garrantzizkoa da nabarmentzea ezen auzitegiek kautelazko neurria hartu dutela eta, beraz, baliorik gabe gelditzen dela tutoretzari uztea, eta Foru Aldundiari agintzen zaio adingabeen tutoretza bere gain har dezala atzeraeraginezko ondorioekin harik eta adingabeak adin nagusikoak diren egunera arte (besteak beste, Donostiako 1. Instantziako 3. Epaitegiaren epaia, 442/2010 neurrien kontrako prozedura). Epai horietan adierazten zenez: "pasaportea baliozkoa da nazioarte mailan, eta titularrari dagokionez dokumentatzen duen gertaera, ekintza edo egoeraren gaineko froga-balio oso-osokoa da, kontrakoa frogatu ezean eta legeztatu beharrik izan gabe…" Adingabe horiek egoitza harrerako zentroetan sartu dira.
Garrantzizkoa da nabarmentzea adingabeek doako justiziaren onura baliatu zutela, eta laster izendatu zitzaizkien ofiziozko abokatuak.
2009. urtean Debako Oilur zentrora bideratu ziren adingabeen jarraipena egiteari ere eutsi zaio, eta jarraipena gauzatu egin da adingabeak bideratu ziren egoitzetan zuten egoeraren berri eta Foru Aldundiak bizileku baimena eskatua zuenaren berri izanda.
Adingabeak, oro har, normaltasunez hartu dira, eta bizileku baimenak aurkeztu dira. Hala ere, zenbait kasutan eta hainbat inguruabar tarteko, atzerapenak gertatu dira, gehienbat adingabeek ez zutelako pasaporterik. Hala gertatu zen Deban izan ziren nesketako batekin. Pasaportea galdu zuenez Debara bideratzen ari ziren bitartean, zailtasunak izan zituen bizileku baimena eskuratzeko adingabea izan den artean. Hori dela-eta, bizileku baimena eskatu du 18 urte bete dituenean. Baldintzak betetzeko zailtasunak izaten ari den beste adingabe baten kasua ere izan da; izan ere, atzeratzen ari da bizileku baimena emateko prozesua. Beste kasu batean gure jarduera bukatu genuen, adingabea famili harreran baitzegoen eta Foru Aldundiak onartu egin baitzuen.
Gertaera positibo gisa, Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkariordetza bizileku baimena ematen ari dela aipatu behar da, eta adingabea adingabeak babesteko zerbitzuen esku jartzen diren unetik aurrera ditu ondorioak baimen horrek. Gai honetaz ari garela, Etorkinei dagokien urteko txostenaren zati orokorreko III.8. kapitulua aipatu beharra dago, non adingabe atzerritarren administrazio egoerari eragiten dioten jarduerak jasotzen diren.
Azkenik, buruko osasun arazoak dituen adingabe atzerritar baten gaineko kexa aipatu behar dugu; Ibaiondo barnetegian neurri judiziala betetzen ari zen eta 18 urte egin zituen orduan. Kexa horrek agerian uzten ditu arreta sistemen eta sailen arteko koordinazioan dauden zailtasunak.
Mendekotasunari buruzko balorazioa, ezintasunaren kalifikazioa eta egoitzetara bideratzea eskatu zituen zentroak 2009ko azaroan. Baina ezintasunaren kalifikazioa ez zen egin bilakaera klinikoaren menpe zegoelakoan eta, beraz, ez zitzaion egoitza baliabiderik esleitu zentrotik irtendakoan. Horixe izan zen arazoa. Halaber, egiteke dago bizileku baimenaren berriztapena, ez zitzaiolako eman erantzunik arretaren jarraipenari. Ezintasunaren kalifikazioaren eskabidea berriz ere aurkeztu zuenean, hura izapidetzea ezinezkoa zela esan zioten, iraungita baitzegoen bizileku baimena.
Egoera paradoxiko horrek erakusten duenez, garrantzizkoa da sailen arteko lankidetza egokia, pertsonei osotasunean arreta eman ahal izateko. Kasu honetan, bizileku baimena berritzeko eskatu zuenez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiari eman genion horren berri. Eta, Atzerritarren eskubideen eta askatasunen eta horien gizarteratzearen Lege Organikoa garatu duen arautegiko 37. artikulua aplikatuz (abenduaren 30eko 2393/2004 EDren bidez onetsia), berriztapen eskabidea epearen barruan aurkezteak luzatu egiten du aurreko baimenaren baliozkotasuna harik eta prozedura ebatzi arte.
Foru Aldundiak hasieran balorazioa ez egiteko zioen gaineko erantzuna eman zuen, baina, ondoren, balorazioa egin ahal izan zen aurkezturiko txosten berriekin. Aldundiaren aburuz, buruko osasuneko gizarte-osasuneko baliabide bat zen pertsona horien beharrentzat eta ez gizarte zerbitzuen sareko ezintasunen baliabide bat. Hori dela-eta, batzorde soziosanitariora eraman zuten gaia, baliabiderik egokienaren esleipena aztertzeko. Batzordeak erakunde arteko jarduera-plan bat sortu du, mailaz mailakoa. Lehen fasea, egonaldi psikiatriko ertaineko baliabide bateko egonaldia izan da.
Ikustaldiak Aiako Iturriotz-Azpi zentrora
Arestian azaldutako bi lurralde historikoetan moduan, Ararteko erakundeko pertsonalak ikustaldia egin zuen adingabeen arreta zentrora, orduan Aiako Iturriotz-Azpi egoitzara, 2010eko maiatzaren 27an aurretik abisurik eman gabe.
Informazioa, funtsean, hauexek erabiliz bildu zen:
· Sakoneko elkarrizketa zentroko zuzendariei.
· Zentroan arreta jaso duten eta une honetan bertan dauden 3 mutili elkarrizketa.
· Zentroko instalazioetarako ikustaldia.
· Zentroan arreta jasotzen duten adingabeen hainbat espediente pertsonal berrikustea.
· Irakasle taldearen aretoan dauden artxibo informatikoen eta dokumentazioaren zati bat berrikustea.
· Zentroaren dokumentazioa berrikustea, azterketarako emandakoa: Iturriotz-Azpi zentroaren hezkuntza proiektua, Dianova Elkartearen adingabeen egoitzetako barne araubidea. Iturriotz-Azpi Oroitidazkia 2009.
Ikustaldia egin deneko Iturriotz-Azpi egoitza Gipuzkoako Foru Aldundiaren antzinako mendi aterpetxe batean dago kokaturik, baso batean eta biztanle-guneetatik urruti. Aia udalerriko biztanle-gunetik 10-12 km-ra dago egoitza, eta nork bere ibilgailua behar du hara iristeko.
Dianova elkarteak kudeatzen du zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izenpeturiko hitzarmenaren bidez. 2008an hasi zen martxan, eta jokabide arazoak dituzten nerabeen arretan espezializaturiko programa garatzen du, betiere kontsumo toxikoen arazoak dituzten lagundu gabeko adingabe atzerritarren arreta ardatz hartuta. Lehen faseko tratamendu zentroa da, eta bertatik bideratzen dira adingabeak beste zentro terapeutiko batzuetara, Dianovak berak kudeaturiko Mendixka (Errenteria) izenekora esaterako. Hezkuntza eta aisialdi jarduera eta jarduera terapeutiko guztiak zentroan egiten dira, edo kanpoan eginez gero, hezitzaileek uneoro ikuskatuta burutzen dira. Ikustaldiaren egunean hamaika nerabe edo gazteri ematen zitzaien arreta zentroan, guztiak mutilak, eta lau zeuden zentroan bertan.
Zentroan arreta jasotzen duten nerabe edo gazte gehienak marokoarrak dira, eta zentro mistoa bada ere, gehienak mutilak dira. Sei hilekoa da egonaldia batez beste; gutxienez hiru hilabetez eta gehienez zazpi izaten dira bertan.
Erakunde honek gehien baloraturiko ezaugarririk nabarmenenei dagokienez, hauexek azpimarratu behar dira:
- Neska-mutilen eta familien arteko harremanak sustatzen dira, gehienbat telefono bidez. Astean 15 minutuko deia egin dezakete.
- Gazteek protagonismo handia dute zentroko eguneroko jardueren antolaketan. Adingabe bakoitza, hezitzaileek ikuskaturik, eginkizun baten antolaketaz arduratzen da (sukaldea, garbiketa, oilo-tokia…) eta besteen artean banatzen du. Besteak beste, menuak egiten, erosketak egiten eta janaria prestatzen hartzen dute parte, sukaldeko laguntzaileak ikuskatuta.
- Adingabeek euren gela eta guztien zenbait toki euren erara jar dezakete, jantokia adibidez; harrerako mutilen argazkiekin eta objektuekin apainduta daude. Oro har, egituren eta altzarien garbitasun eta mantentze maila ona ikusten da.
- Zentroko pertsonala laguntzeko eta gainbegiratzeko tresnak daude. Dianova elkarteak psikologo bat dauka kontrataturik bi eginkizunetarako: zentroaren zuzendaritza laguntzea eta hezitzaileak gainbegiratzea (taldearen zailtasunak eta kasuko ikuskapenak)
Hona hemen elementu kezkagarri nagusiak:
- Badirudi adingabeek bertan sartu aurretik ez dutela Haurren Lurralde Zerbitzuaren informazioa jasotzen, zentroaren funtzionamenduari eta zentroaren ezaugarriei buruzkoa. Horrek zaildu egiten ditu hezkuntza jardunak, adingabeek ez baitakite zentroa lehen faseko zentro terapeutikoa dela. Baliabidearen ezaugarriei eta, zehazkiago, lehen faseko izaera trinko horri buruzko aurretiazko informaziorik eza da, hain zuzen, elkarrizketaturiko gazteen kexetako bat.
- Komunek ez dute kisketarik (kanpotik desblokeatzeko gailuren bat eduki beharko luke); nahiz eta intimitatea errazten ez duen, dirudienez ez du bizikidetza arazorik sortzen.
- Geletan ez dago mahairik eskolako lanak egiteko (horietako bat izan ezik; esku-lanak egiteko erabiltzen da). Aulkirik, apalategirik edo goiburuko lanpararik ere ez daukate.
- Janarien biltegia sukaldean dago, eta giltzaz itxita egoten da. Zikin eta desordenatuta dago; izan ere, garbiketako zenbait produktu janariaren ondoan gordetzen da. Sukaldea ere ez zegoen batere txukun eta ordenatuta, baina komeni da aipatzea erabiltzen ari zirela eta adingabeek eurek parte hartuta.
- Gela gehienbat gaztelania eskoletarako erabiltzen da. Mahai luze bat, aulkiak eta arbela dauzka. Bertako apalategian deigarria da irakurketarako materialik ez dagoela ikustea. Zentroak ez du ordenagailurik eta interneteko konexiorik adingabeen eskura, eta horixe da elkarrizketaturiko mutilen eskarietako bat.
Programa terapeutikoa lehen faserako sortu da eta, beraz, iraupen laburrekoa da. Hori dela-eta, programaren arduradunek beharrezkotzat jotzen dute prestakuntza zentroan bertan ematea. Zentroak, horretarako, gaztelania eskoletarako irakasle bat dauka.
Garrantzizkotzat jotzen dugu prestakuntza eskaintza handitzea eta gelari baliabide gehiago ematea (liburuak, komikiak, ordenagailua eta interneteko konexioa, etab.), are gehiago adingabeen egonaldiaren batez besteko denbora sei hilabetekoa izanik. Horixe da zentroko gazteek balorazio txarrena egiten duten elementua; izan ere, eskari nagusia zentrotik kanpoko tailerren batera joatea da lanbide bat ikasteko (HLPI) edo zentroan sartzean etendako prestakuntzarekin jarraitzeko.
Dekretu arau-emailean exijituriko dokumentazioaren zati handi bat dauka zentroak, baina ez dago garatuta edo ez da neurri berean erabiltzen; are gehiago, zenbait kasutan erregistro informatikoa dago, baina ez da erabiltzen. Ikustaldian ikusi ahal izan genuenez, adingabeen espediente pertsonalak giltzaz itxita daude eta informazio garrantzitsu guztia dakarte (judiziala, dokumentazioa, osasuna…), osoa eta ordenatua. Halaber, egunkarian bildutako informazioa eta gorabeheren artxibo informatikoa erkatu ziren (egunero jazotako gorabeherak xehetasunez erregistratu behar ziren), eta kointzidentziarik eza gertatu da kasuren batean.
4.1.2.4. Hiru Lurralde Historikoetako zenbait ezaugarri komun
Lagundu gabeko adingabe atzerritarrei eragiten dieten kexa-espediente izapidetuetan, ondoren sakonago aztertuko ditugun zenbait arazo planteatu dira.
a) Atzerritarren eskubideak eta askatasunak eta horien gizarteratzea araupetzen dituen Lege Organikoaren 35. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz, soilik adingabeak identifikatuta ez daudenean egin behar dira adina ezartzeko proba medikoak. Baina proba horiek sistematikoki egiten zaizkie adingabeei, dokumentazioa izan zein ez; horixe da arazoa.
Arartekoak hainbat alditan adierazi duenez, ezin egin dakieke proba lehen begiratuan eta ohiko ahalmenak dituen edozein pertsonarentzat argi eta garbi hamazortzi urtetik beherakoak diren adingabeei. Estatuko fiskal nagusiak ere halaxe adierazi du Espainian dauden atzerritarren araubidearen gaineko zenbait ezaugarriri buruzko 2006ko uztailaren 27ko 2/2006 Zirkularrean
"Si el menor extranjero indocumentado es por sus características físicas indubitadamente menor de edad, o concurriendo el presupuesto del art. 35, lo procedente será ponerlo a disposición de la Entidad Pública de Protección de Menores, sin la realización urgente de pruebas previstas en el precepto de referencia y sin perjuicio de las ulteriores gestiones para determinar la concreta edad del menor, que habrán de tener trascendentes efectos jurídicos, gestiones a practicar por su tutor legal".
Adina ezartzeko probak egin behar dira pertsona adingabea edo adin nagusikoa dela jakiteko beste modurik ez dagoenean eta ez adingabeak dokumentazioa duenean, hots, adingabea dela ezarrita dagoen dokumentazioa.
Baldin eta pasaportea ez dela pentsatzeko arrazoirik edo datuak direla-eta faltsutasun zantzurik ez badago, pertsona identifikatzeko balio behar du pasaporteak. Herrialde batek ematen duen eta nazioarte mailan balioa duen dokumentua da pasaportea, zenbait lege arauren, nazioarteko akordio eta segurtasun neurriren arabera (hala nola Abiazio Zibilaren Erakundearenak; izan ere, Nazio Batuen erakunde espezializatua da, pasaporteak egiteko eta erabiltzeko gomendioak ematen dituen Chicagoko Konbentzioak sortua).
Pasaportea agiri ofiziala da pertsonak eta haien naziotasuna identifikatzeko. Atzerritarren administrazio espedienteetan ematen den agiria da, eta espediente horiek atzerritartasun bulegoetan izapidetzen dira atzerritarrek Espainian duten bizilekuari dagokionez (aurreko Legearen 4. art.).
Erroldan inskribatzea ahalbidetzen duen agiria ere bada eta, ondorioz, osasun arreta eta EAEko Gizarte Zerbitzuetako Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko ere bai. Auzitegiek adierazi dutenez, kontrako frogaren bidez desegin behar da pasaportearen egiazkotasun-presuntzioa: Santanderreko 1. Instantziako Epaitegiaren Epaia, 2004ko maiatzaren 6koa; Madrilgo Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Salaren 7. Sekzioaren 424/2006 Epaia; Gipuzkoako Entzutegi Probintzialaren Epaia, 2007ko abenduaren 18koa; Donostiako 1. Instantziako 3. Epaitegiaren Autoa, 2010eko otsailaren 25ekoa; borondatezko jurisdikzioaren 156/2010 prozedura; Donostiako Lehen Instantziako 3. Epaitegiaren Epaia, 2010eko azaroaren 34koa; neurrien kontrakotasuna 442/2010, besteak beste.
Faltsutasun zantzurik dagoenean edo akatsak edo okerrak daudenean edo iruzurrezkoa denaren zantzuak daudenean, beharrezko egiaztapenak egin behar dira.
Gai hau dela-eta, garrantzizkoa da aipatzea Egoera Zibilaren Nazioarteko Batzordea (CIEC); horren barruan dago Espainia ere. Erakunde horren xedea da egoera zibilaren arloko nazioarteko lankidetza sustatzea eta egoera zibilaren zerbitzu nazionalen funtzionamendua hobetzea. Erakunde horrek alde anitzeko hitzarmenak onetsi ditu eta gomendioak egiten dizkie estatuei; nahitaez bete beharreko tresna juridikoak dira. Gomendio horien artean, egoera zibilaren arloko iruzur dokumentalaren kontrako borrokari buruzko 9. gomendioa eta Estrasburgoko Batzar Nagusiak 2005eko martxoaren 17an hartutako azalpen-memoria aipatuko ditugu. Gomendio horrek, oraingoz, Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiaren 2006ko martxoaren 20ko jarraibidean izan du isla,. Egoera zibilaren arloko iruzur dokumentalaren prebentzioari buruzko jarraibidea aplikatu behar dute Espainiako Erregistro zibilek, udalekoek eta kontsularrek eta erregistro nagusiak.
Gomendio horretan, deia egiten zaie estatuei dokumentu batek eta bertan jasotako datuak benetakoak izateko dokumentuak bete behar dituen baldintzak aintzat har ditzaten, eta agiri batek akatsak edo okerrak edukitzearen edo iruzurrekoa izatearen gaineko hainbat zantzu aipatzen ditu, dokumentua egin edo idatzi zeneko baldintzekin lotuta, baita kanpoko dokumentu batek akatsak edo okerrak edukitzearen edo iruzurrezkoa izatearen gaineko izaera agerian utz dezaketen zantzuen gainekoak ere, kanpoko elementuei lotuak.
Gomendioan aurreikusita dagoenez, zantzuak direla-eta zalantzan jar badaiteke aurkezturiko dokumentuan agertzen diren datuen zehaztasuna, edo dokumentua bera, arlo horretako agintari eskudunak beharrezko egiaztapen guztiak egingo ditu, bereziki interesa duenarekin. Beharrezkoa denean, ahal den neurrian eta kasuan kasuko tokiko agintariekin bat etorriz, akta hori jatorrizko estatuko erregistroan badagoela eta aurkezturiko dokumentuarekin bat datorrela egiaztatuko da. Hala, iruzurrezkoa dela ondorioztatzen bada, ez zaio ondoriorik emango, eta akatsak edo okerrak dituela ondorioztatuz gero, agintari eskudunak erabakiko du ondoriorik eman dakiokeen dokumentuari akatsa edo okerra izanik ere.
Nolanahi ere, bide administratiboan edota judizialean errekurtsoa aurkeztu eta froga osagarriak ekartzeko eskubidea duela jakinaraziko zaio.
b) Ministerio Fiskalak erabaki behar du zein adin duen, eta horretarako, osasun erakundeek lagunduko dute; lehentasunez, beharrezko probak egingo dituzte.
Auzitegi medikuek, euren eginkizunen artean dute, Fiskaltzari laguntasuna eta laguntza teknikoa ematea haren funtzioak betetzean.
Probetan, azterketa erradiologikoa egiten da, eta gorputz-ebakuntza arintzat hartzen denez gero, behar-beharrezkoa denean baino ez da egingo.
Teknologia aurreratuaren bidez egingo dira probak, eta aditu independenteek begin behar dute balorazioa, adibidez: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundekoek.
Proba erradiologikoak egiteko erabakia hartu baino lehen, adingabeen erregistroan kontsulta egitea ere garrantzizkoa da, adingabeak identifikatzeko daturik dagoen ikusteko. Nahikoa funtsezko arrazoi daudenean baizik ez dira errepikatu behar proba erradiologikoak.
Bestalde, bere eskubideen eta atxilotzeko zioen berri eman behar zaio adingabeari, eta probak egitearen alde edo kontra agertu behar du nahitaez. Adingabeen adostasuna behar da probak egiteko, baita haien duintasuna errespetatu ere. Baimenik ematen ez badu (1/09 kontsulta), profesional trebatuek egin beharreko proben helburuaren, osasunarentzat dakarren kaltearen eta adingabea edo adin nagusikoa dela erabakitzeak edo probak egiteari uko egiteak dakartzan ondorioen berri eman behar die Ministerio Fiskalak, zeren: "Se tratará de un indicio poderoso, pero no determinante, pues la orientación fundamental ha de ser evitar tratar indebidamente como mayor de edad a un verdadero menor, contumaz o temeroso".
Adingabeari entzunaldia ematea, hots, jakinarazitako adostasuna, premiaz egin daiteke Poliziarenean (Adingabeen eta atzerrien arloko fiskal adituen topaketaren ondorioak, Madril, 2010eko apirilak 20). Foru Aldundiak ere egin dezake adina ezartzearen inguruko proba gehigarriak egitekotan badira.
Auzitegiko medikuek lagundu gabeko adingabe atzerritarren adina ezartzeari buruz Madrilen Estatuko Herriaren Defendatzaileak antolaturiko 2010eko urriaren 7ko lanaldiaren ondorioetan (Jardun onen gaineko adostasun dokumentua, Espainiako Auzitegiko Medikuntzako Erakundeen artekoa), probak egiteari buruzko gomendioak egin ziren, hala nola medikuaren txostenean akatsak jaso behar dituela, probak berariazko prestakuntza duten profesionalek egin behar dituztela eta emandako txostenen gainean kalitatea kontrolatzeko sistemaren bat bete behar dela, Auzitegiko Medikuntzako Erakundeko mediku adituek egin ditzatela balorazioak, nahikoa denbora izatea probok egiteko, azterketan pertsonaren duintasuna eta segurtasuna zaindu behar direla eta ustezko adingabeak ulertzeko modukoa eta beren beregi baimendua izan behar dela. Gainera, erabilitako metodoak errore-marjina handiak dituela nabarmendu dute. Eta, besteak beste, pertsona berriz ere ebaluatzea eta aztertzea saihestea garrantzizkoa dela irizten diote guztiek.
Adingabeen eta atzerritarren fiskalek ere gomendioak eman dituzte, non probak egiteko modua ezarri den. Adin-tarteko adinik txikiena hartu behar da kontuan adina ezartzerakoan. Ez da zuzena "gutxi gorabehera x urte" edo "x urte inguru" esatea, zeren eta gutxi gorabehera 18 urte direnean 17 ere izan baitaitezke. Jardun ona da errore-edo zalantza-marjina izatea, bermea baita eremu geografiko ezberdineko edo etnia ezberdineko adingabeek dituzten hezur garapen ezberdinen aurrean. Baldin eta txostenetan ez bada sartzen adin-tarte hori edo nahikotzat hartzen ez badira edozein arrazoi dela tarteko, tartea handitu edo zalantzak argitzeko eskatu behar dute. Herri Erakundeak adin-proba gehigarriak egitea erabakitzen badu, haien eskubideen berri eman behar die, eta 16 urtetik beherakoa bada eta nahikoa pertsona heldua ez bada, defentsari judiziala izendatu behar zaio. Ministerio Fiskalari jakinarazi behar zaizkio probak.
Berme horiez ari ginen 4.1.1. atalean eta protokoloei buruz hauxe genionean: 2010ean aurrerapen nabarmena gertatu zela probak egitea erraztuko luketen irizpidea eta prozedura ezartzea.
c) Bizileku baimenaren eskabidea berandu aurkeztea. Atzerapen horiek adingabearen goren interesaren kontrakoak dira. Bizileku baimenak adingabeak gizarteratzea eta laneratzea errazten du. Adingabeen eta atzerritarren fiskal adituen topaketaren ondorioetan –arestian aipatuak–, jarduteko ildoak eman ziren hala nola tutoretza hiru hilabeteko epearen barruan ezarri beharko litzatekeela eta adingabea aberriratu daitekeen ala ez erabakitzeko gestioak bizkorrago egin beharko liratekeela. Hortaz, hilabete pasa ondoren, bizileku baimena emateko beharreko izapideak egin beharko lirateke. Garrantzizkoa da gogoraraztea Kode Zibilaren 22.2. artikuluan ezarritakoa: babes erakundeak adingabeen nazionalitate espainiarra eska dezakeela baldin eta babes erakunde baten tutoretzapean bi urtez egon izana eta urtebetez bizitzeko baimena dagoela egiaztatzen bada.
d) Adingabeen egoitzako harrera zentro batetik alde egitea ez da tutoretzari uzteko zioa, ez baita Kode Zibilean edo Haurren eta Nerabeen Arreta eta Babeserako Euskal Legean ezarritako kausa. Adingabeen fiskal adituek 2009ko azaroaren 5 eta 6an Leonen eginiko jardunaldiko ondorioetan ere halaxe zioten. "Es esencial que se erradique la práctica en ocasiones detectadas consistente en que cuando un menor extranjero se fuga del centro de protección, la Entidad Pública dicta una resolución declarando extinguida la tutela. La extinción de la tutela solo es posible por las causas establecidas en el Código Civil, por lo que la Comunidad que en su día asumió la tutela debe seguir desempeñándola, aunque el menor sea localizado en una Comunidad distinta, sin perjuicio de que pueda ejercerse la guarda por delegación en una Entidad Pública distinta en virtud de acuerdos entre Comunidades".
Bestalde, eta amaitzeko, hiru foru aldundiekin hasitako ofiziozko espedientearen berri ematen genuen hemen, hain zuzen ere jasotako zenbait kexa zirela medio banaturiko gurasoak dituzten familien eta bakoitzaren ardurapeko haurren egoera dela-eta, noiz-eta aldundietako haurren zerbitzuek esku hartzen dutenean babesik eza antzeman delako edo zaintza duen gurasoak laguntza eskatu duelako. Zehazkiago, erakunde honek haurraren zaintza ez duen gurasoak gizarte-familian jarduteko programan parte hartzea eta hori aintzat hartzea ahalbidetzeko jarduera-protokolorik edo jarraibide jakinik dagoen galdetzen dio bere buruari, baita guraso eta seme-alaben arteko neurri judizialak daudenean foru zerbitzuaren eta epaitegiaren arteko koordinaziorik dagoen ere. Foru aldundiek adierazitakoaren arabera, modu ezberdinean baina hirurek jakinarazten dizkiete bi gurasoei eginiko jarduera eta balorazio guzti-guztiak, eta laneko plan bat ezartzen du seme-alaben inguruan guraso bakoitzarengan antzemandako zailtasunen arabera. Adingabeak bere zaintza ez duen gurasoekiko babesik eza duela ondorioztatzen bada, zaintza bide judizialean eskatzeko bideratuko da guraso hori. Bestalde, Foruko Haurren Zerbitzuak adingabearen inguruan hartutako edozein babes neurri edo inguruabarren berri emango dio gurasoen eta seme-alaben arteko neurri judizialak hartu dituen epaitegiari. Hala ere, espedientea irekita dago oraindik.
4.2. Adingabe lege-hausleak
Arartekoak 1998an Adin txikiko lege-hausleak txosten berezia argitaratu ondoren, erakunde honek jarraipena egin du zentroetara aldiro joanda, urtero datuak eskatuta eta sektoreko arduradunekin, taldeekin eta profesionalekin bilerak eginda. Horien guztien berri aurreko urteetako txostenetan eman da.
2010ean egindako jarraipenei dagokienez, Justizia eta Herri Administrazio Sailari ofizioz eskatutako datuak daude. Ondorengo orrietan datoz emaitzak.
1. Azken urteetan burututako neurrien eboluzioa
Adingabe lege-hausleei buruzko Arartekoaren txostenarekin bultzatu nahi zen oinarrizko jarduera lerroetako bat zen, urtarrilaren 12ko, 5/2000 Lege Organikoaren ahalmen guztiak garatzea aurreikusitako neurri guztiei zegokienean eta, bereziki, askatasuna hainbeste mugatzen ez zuten haiei zegokienean. Neurriak egiaz ezartzeko funtsezko faktoreetako bat eskura dagoen bitarteko eta baliabide kopurua izaten da, eta horiek burutzea euskal Administrazioaren eskumena da.
Burututako neurrien eboluzioaren datu globalek horiek zenbat ezarri diren gehiago edo gutxiago jakiteko aukera ematen digute, baita joera orokorren berri izateko ere. Datu global hauek taula honetan daude:
16. taula. EAEn buruturiko neurrien kopurua (2009 eta 2010)
Neurri judizialak |
2009 |
2010 |
Erkidegoaren mesederako prestazioak |
314 |
347 |
Zaintzapeko askatasuna – kautelazkoa |
30 |
39 |
Zaintzapeko askatasuna – irmoa |
310 |
327 |
Tratamendu anbulatorioa |
22 |
10 |
Gizarte-heziketako ekintzak |
186 |
146 |
Barneratzea – kautelazkoa |
67 |
59 |
Barneratzea – irmoa |
116 |
209 |
Asteburuetako egonaldia |
152 |
128 |
Heziketa taldearekin elkarbizitza |
5 |
11 |
Heziketa taldearekin elkarbizitza – kautelazkoa |
3 |
4 |
Eguneko zentrora joan |
34 |
26 |
GUZTIRA |
1.239 |
1.306 |
Bariazioa |
+196 |
+67 |
% hazkundea |
%18,8 |
%5,4 |
Behin betikoak |
1.139 |
1.204 |
Kautelazkoak |
100 |
102 |
(Iturria: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila)
2005. urteaz gero, nolabaiteko egonkortasuna ikusten zen neurri judizialen hazkundean, lau urtez oso igoera handien ondotik (2000tik 2004ra). 2008. urtean, joera hori eten egin zen %9,1eko jaitsierarekin aurreko urtearekin alderatuta, eta goranzko bideari eutsi zion 2009an (ia %19) eta 2010ean (%5,4).
Hauexek dira kautelazko neurriek izan duten bilakaeraren ezaugarriak:
• Kautelazko askatasun zainduen kopuruaren igoera: 30 izan ziren 2009an eta 2010ean, berriz, 39.
· Kautelazko barneratzeen kopuruak behera egin du: 67 izan ziren 2009an eta 2010ean 59. Nabarmentzekoa da barneratzeari buruzko kautelazko neurrien iraupena luzatu izana ere. 2010ean, ezarritako kautelazko neurri kopuru handia luzatu egin da sei hilabete igarotakoan –5/2000 Lege Organikoaren azken aldaketaren ondotik: hiru hiletik seira luzatu zen kautelazko barneratzeen hasierako iraupena–. Beraz, luzatu egin da askatasuna kentzeko neurri horien behin-behinekotasuna
• Hezkuntza-taldean bizitzeko kautelazko 4 neurri izan dira. Sailak berak iazko gogoetari eusten dio, eta hauxe deritzo: "ez da batere egokia neurriaren lege izaera eta erregulazioa, eta neurria betearazteko lana, atsedena eta arreta behar dira, baina kautelazko izaera horrek ez ditu halakoak ahalbidetzen".
2010ean, aldaketa nabarmenak izan dira neurri irmoetan. Aire zabaleko neurri irmoei dagokienez, hauxe nabarmendu beharra dago:
• Gizartearen mesederako prestazioen kopuruak %10,5 egin du gora 2009koarekiko, 2008an jaitsiera handia izan ondoren, baina oso urruti dago aurreko urteetako zifretatik, non nabarmen gainditzen baitzen laurehun kasuen muga (2006 eta 2007).
• Zaindutako askatasunerako neurriak goranzko joerari eusten dio, eta aurten 327 kasu izan dira.
• Gizarte-hezkuntzako lanen kopurua nabarmen jaitsi da, 2009an %17 igo ondoren. Hala, 2007ko antzeko zifretan gaude.
Barneratzeko neurri irmoei dagokienez, aplikazioaren hazkunde handia nabarmendu behar da (2009an baino %80,2 gehiago), baita iraupenaren igoera nabarmena ere. Hori dela-eta, igo egin da gazteen justizia sareko ikastetxeen okupazio-tasa, eta %100 inguruan kokatu da, plaza eskuragarrien kopuruak gora egin badu ere. Tasa horrek %100 gaindituko luke leku ezezagunean dauden eta plaza erreserba duten adingabeak kontuan hartzen badira. Asteburuko egonaldietan, iaz hazkunde nabarmena izan ondoren, %16ko murrizketa gertatu da 2010ean.
Familia barruko indarkeriarekin eta bikotekidearen kontrako indarkeriarekin lotutako delituek, 2009an ia %30 igo ondoren, berriz ere egin dute gora, %4,7. 111 neurri ezarri ziren delitu horiengatik, guztizkoaren %8,5. Neurri horien %30 neskei ezarri zaizkie (iazko kopurua bi halako ia-ia).
2.Barnetegietako zentroen eta baliabideen sareetan eta aire zabaleko zerbitzuetan 2009an sartutako aldaketak
2.1. Ikastetxeen sarea
Sailaren oinarrizko egiturari eutsi egin zaio ikastetxeen sareari dagokionez. Hala eta guztiz ere, sareko plazen kopurua igo eta zentro berria sortu dela nabarmendu nahiko genuke.
Hala, 2010ean, jarraitu egin da Mendixolako (Aramaio) ikastetxea birmoldatzeko lanekin, Itxaslur (Muskiz) zentroa egokitu da zentroan sartzeko neurriak betetzeko hasierako faseetan eta Andoiu/Gorbeia (Gasteiz) zentroko plazak gehitu dira. Gainera, Biosko ikastetxea ireki da (2. maila) Artean, asteburuko egonaldien neurrien kopuruaren igoerari aurre egiteko, eta soilik neurri horiek betetze aldera. Biosko zentroak 6 plaza ditu eskuragarri, eta zabalik egoten da ostiral goizetik igande goizera arte.
Ibaiondo ikastetxea (1. maila) zabalik izan da bere bost taldeekin, eta guztira 39 plaza eskaini ditu.
IKASTETXEA |
Maila |
HERRIA |
PLAZAK |
KUDEAKETA |
LANGILEAK |
IBAIONDO |
I |
Zumarraga |
39 (mutilak) 5 talde |
Justizia eta Herri Administrazio Saila |
64 + 13 irakasle + zerbitzuak |
MIGUEL ÁNGEL |
II |
Ortuella |
7 (mutilak) |
15 |
|
MENDIXOLA |
II |
Aramaio |
Berriztatze lanengatik itxita. 2011ko bigarren seihilekoan berriz irekitzeko asmoa dute |
|
|
URIBARRI |
II |
Arrazua- |
16 (barneratuta) eta 4 (eguneko zentroan) |
Berriztu Hezkuntza Elkartea |
30 |
ITXASLUR |
II |
Muskiz |
6 (barneratuta, anaitasunezko bilerak hezkuntza-taldean eta asteburuetako egonaldiak) |
Zentroa zabalik egongo da 2011ko ekainaren 30era arte |
|
BIOSKO |
II |
Artea |
6 (asteburuetako egonaldiak) |
|
|
ANDOIU/GORBEIA |
II |
Andoiu |
15 (neskak) |
Gaztaroan Ekin elkartea |
30 |
AUTONOMIA |
III |
Bilbao |
6 (mutilak eta neskak) |
Berriztu Hezkuntza Elkartea |
8 |
AUTONOMIA EGOITZA. |
III |
Donostia- |
4 (mutilak) |
Berriztu Hezkuntza Elkartea |
6 |
AUTONOMIA EGOITZA. |
III |
Donostia- |
6 (mutilak eta neskak) |
IRSE-Birgizarteratzeko Euskadiko Erakundea. Bizkaia |
8 |
Zentroan sartzeko neurriak betetzeko eta hezkuntza taldeko bizikidetzarako neurrietarako dauden plaza eskuragarrien kopuruak %13,8 egin du gora. Beraz, zentroan sartzeko neurriak burutzeko plazen kopurua, 2010. urtean, 99 izan da guztira, betiere zentroan asteburuko egonaldiak betetzeko 6 zenbatu gabe (urritik gaur egunera arte). Honelaxe dago banatuta mailaka:
• 39 plaza I. mailan (5 hezkuntza talde dituen zentroa).
• 44 plaza II. mailan (lau zentro). 6 plaza gehiago asteburuko egonaldiak betetzeko urritik hasita gaur egunera arte.
• 16 plaza III. mailan (hiru egoitza-unitate, horietako bat familiaren barruan mehatxu, eraso, eta abarren zioz neurriak ezarrita dituzten pertsonen arretan espezializatua).
Sailaren datuen arabera, eta aurreko urteetan bezala, ez da zentroan sartzeko neurriak betetzea Autonomia Erkidegotik kanpoko beste zentro batzuetara bideratu, gazteen justiziaren euskal sarean plazak falta direlako. Adingabeen Epaitegi egokiak EAEtik kanpora irtetea komeni dela zehaztu duenean edo adingabea beste autonomia erkidego batzuetan bizi denean, ordea, betetze hori gertatu egin da.
2.2. Aire zabaleko zerbitzuen sarea
2010ean hiru hezkuntza taldeei eutsi zaie aire zabaleko neurriak betearazteko: Talde 1 Bizkaian (14 profesional), talde bat Gipuzkoan (8 profesional, sei hiletan beste 2 profesionalen errefortzuarekin) eta bestea Araban (4 profesional).
Eguneko zentroen sarea finkatu da:
• Zabalik Bizkaian: 20 plaza eskuragarri. 8 profesionalen arreta jaso du.
• Ireki Gipuzkoan. 12 plaza eskuragarri. 4 profesionalen arreta jaso du.
• Uribarri Araban: 4 plaza eskuragarri. 2 profesionalen arreta jaso du (horietako bat lanaldi erdian).
Aurreko urteetan bezala, profesional bakoitzeko 15 adingabeko ratioari eustea lortu da.
3.Zerbitzuen araudia
Arartekoaren erakundean hainbat alditan nabarmendu dugu bi arau garatzeak eta aplikatzeak duten garrantzia. Bi arauok 2005ean onetsi eta sartu ziren indarrean: 5/2000 Lege Organikoaren Arautegia eta Haurren eta Nerabeen Arretari eta Babesari buruzko Legea, Eusko Legebiltzarrak onetsia 2005eko otsailean.
Sailak jakinarazitakoaren arabera, apirilaren 21eko 80/2009 Dekretua onetsita eta argitaratuta, Euskal Autonomia Erkidegoan askatasuna kentzeko neurriak betetzeko ikastetxeei buruzkoa, bete egiten da Haurren eta Nerabeen Arretari eta Babesari buruzko 3/2005 Legea. Dekretu horretan, zentroek askatasuna kentzeko neurriak betearazteko bete behar dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta pertsonalaren arlokoak arautzen ditu, eta beren beregi ezarri ditu adingabeen eta haiei arreta ematen dieten profesionalen eskubideak eta betebeharrak, baita barne araubidea eduki behar izatea ere, zentroaren eta hezkuntza proiektuaren berezitasunei lotuta.
4.Harremanak babes sistemekin
Justizia eta Herri Administrazio Sailari eginiko eskaeran, beste behin azpimarratu zen ondoko hauei buruzko informazioa eman beharra:
• Babes sistematik datozen adingabeen proportzioa (jarrera arazo larriak dituzten nerabeak eta, berariaz, lagundu gabeko adingabe atzerritarrak; horien arazoen gaineko jarraipena egiten da).
• Koordinaziorako mekanismoak, jarduteko irizpide komunak, informazioa trukatzeko sistemak, jardueraren jarraipena… babes sistematik datozen adingabeekin.
Justizia eta Herri Administrazio Sailak, bere erantzunean, berriz ere agerrarazten du gazteen justizia sisteman ikusitako bilakaera eta babes sistemetatik datozen adingabeen proportzio altua.
Datuek, beste behin, sistemen arteko erlazioa erakusten dute, bereziki zentroan sartzeko neurriei dagokienez. Egoera bereziki aipagarria da lagundu gabeko adingabe atzerritarren kasuan. 2010ean jaitsiera gertatu da gazteen justizia zentroetan arreta jaso duten adingabe atzerritarren portzentajean. Hala eta guztiz ere, zentroan sartzeko kautelazko neurrien %50 eta neurri irmoen %46 dira.
Bost taldek hartzen dute parte maizen bi sistemetan:
• Lagundu gabeko adingabe atzerritarrak (gehienak Marokokoak).
• Amerika Latinoan eta Errumanian jaiotako adingabeak, famili erreferente gutxiekin eta berdinen taldearen mendekotasun handiarekin.
• Familiaren barruan edo bikotekideei eraso egiten dieten adingabeak, eta adingabea ingurunetik bereizi beharra dago.
• Emantzipaziorako aukera errealik ez duten 18 urtetik gorakoak.
• Babes zentroan bizi diren adingabeak. Igoera handia gertatu da nesken kopuruan.
Bi sistemen arteko koordinazioari dagokionez, nabarmen hobetu dela adierazi du Sailak. Alabaina, adingabe atzerritarren eta jarrera arazoak dituzten tutoretza edo zaintzapeko adingabeen arazoak dirau; izan ere, askotan, ez dute aurkitzen babes sisteman haien beharretarako erantzun egokirik eta, beraz, sistema penalak ematen du erantzuna azkenean.
Iaz bezala, Sailaren aburuz, aipamen berezia merezi du osasun mentaleko eta jarrera arazoak dituzten nesken egoerak, zeren eta "erantzunik ez dagoenez edo erantzun egokirik ez dagoenez, biderkatu egin baita adingabeen epaitegien jarduna."
5.Zentroetan bertan eskainitako hezkuntza eta osasun arreta eta hezkuntza eta osasun zerbitzuekiko lankidetza
Hezkuntza arreta ezberdina da zentroei esleituriko mailaren arabera: III. mailako zentroetan, ohiko sarean egiten da eskolaratzea kasu guztietan; II. mailako zentroetan, egoera mistoa dago, kasuen arabera: ohiko sarean eta barnetegietan bertan; eta Ibaiondo zentroan (I. maila) gelako 6 irakasle eta tailerreko 7 irakasle daude, 2010ean osorik betea eta Hezkuntza Sailaren mendekoa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2001eko azaroaren 7an emandako 6973. zk.ko aginduak araututa dago barnetegietan bertan jasotako hezkuntza arreta, eta aztertzeko eta aldatzeko fasean dago.
Osasun arretari dagokionez, badira aldaketak zentro batzuetatik besteetara; izan ere arreta horixe da Justizia Sailaren eta Osasun Sailaren arteko lankidetza hitzarmenaren xedea. Oro har, ez da arazo nabarmenik antzematen premiazko arretan, hasierako arretan edo eguneroko arretan, dela osasun etxeetan bertan, dela barnetegietan (Ibaiondon, adibidez: egunero medikuntza eta erizaintzako bi orduko arreta du Osakidetzako pertsonalaren bidez).
Osasun mentaleko arazoen arretari dagokionez, arestian esan dugun hitzarmenak bete egiten ditu premiazko egoeretan zentroetan sartzeko beharrak –ospitale orokorretako akutuen unitateetan–, betiere hiruzpalau asteko iraupeneko egonaldiak badira. Sailaren aburuz, barnetegian egonaldi luzeagoak izateko beharrek ez dute erantzunik Osakidetzan, non ez baitago nerabeentzako egonaldi ertain edo luzeko baliabideen sarerik. Sare pribatuan ere ez dago baliabide hori, eta EAEtik kanpora ere ia ez dago.
Adierazitakoaren arabera, herritarrentzat ematen da oro har osasun mentaleko zentroetako arreta anbulatorioa. Zenbait kasutan, terapeuta pribatuen kontrataziora jo behar izan da, sistema publikoaren estaldura nahikoa izan ez dela eta. Gizarte edo osasun zerbitzuen arloetatik erantzun publikorik ez dagoela ere adierazi da, noiz-eta famili sistema osotasunean hartzen duen jarduera gauzatu beharra dagoenean.
Balorazio kritikoa egiten da toxikomanien arretan ere, aurreko txostenean jasotakoaren antzekoa, zeren eta arreta ez baita nahikoa eta Sailetik osatu beharra baitago sare pribatuko zerbitzuetarako laguntzarekin.
6.Eskariari behar bezalako erantzuna emateko edo 2008-2012ko epealdirako onetsitako plana betetzeko sisteman sartu diren hobekuntzak
Justizia eta Herri Administrazio Sailak uste du nahikoak izan direla egon dauden zerbitzuak eta programak eskaria betetzeko, baina egia da ere zentroan sartzeko neurriak bete behar dituzten zentroak okupazio mailarik handienean zeudela urtearen amaieran. Hori dela-eta, plazak gehitu behar izan dira nahitaez eta, 2011. urteari begira, Sailak ezinbestekotzat jotzen du zentro berriak irekitzea. Ildo horretan, hauxe agerrarazi du Sailak: "zailtasun handiak daude zentro berriak irekitzeko, ez bakarrik zenbait auzokideren aldetik, baizik eta, askotan, udal arduradunen aldetik".
Hauexek dira 2010ean zentroetan sartutako hobekuntzak:
• 12 plaza gehiago sartzea zentroan sartzeko neurriak bete behar dituzten ikastetxeetan.
• Zentro berri bat abiaraztea asteburuetako egonaldietarako neurriak betetzeko (Biosko, Artean).
• Higiezin bat egokitzea Andoiuko ikastetxea handitzeko. Arreta emateko ahalmena igo da: 11 plazatik 15 plazara.
• Mendixola ikastetxea osorik birmoldatu da, eta aurreikuspenen arabera, 2011ko bigarren seihilekoan irekiko da.
Sarturiko beste hobekuntza batzuei dagokienez:
· Luzatu egin da 2010era Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Justizia eta Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioen arteko lankidetza-hitzarmena, zertarako-eta EAEn bete ahal izateko Audientzia Nazionaleko Adingabeen Epaitegi Nagusiak terrorismo delituengatik ezarritako neurriak.
· Eutsi egiten zaio KREI erakundearekiko lankidetzari, jardueren kalitatea hobetzeko azterlanak, ikerketak eta ebaluazioak gauzatze aldera.
· Lan-talde bat sortu da gazteen justiziako ikastetxeetan hezkuntza formaleko arretaren arloko araudia egokitzeko; dagoeneko aipatua dugu aurreko orrialdetan.
· Lan-talde egonkor batean parte hartu da gazteen babes eta justizia sistemen arteko lankidetza-protokolo bat egiteko, babesik gabeko haurrei buruzko atalean aipaturiko protokoloetako bat.
· Hainbat material argitaratu da gazteen justiziako zentroei eta neurriei buruz.
4.3. Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak
Gai honen inguruan eginiko jarraipenen abiapuntua, funtsean, 2001eko txosten berezia da: EAEko hezkuntza behar berezietarako erantzuna. Nahiz eta jarraipen horien hasieran txosteneko 21 gomendio guztiei buruzko informazioa eskatu zen, zenbait ezaugarriren gaineko eskaera bereiziak egitea aukeratu zen 2007an, eta argitasun handiagoa lortu nahi zen datuak ematean, gaiaren irakurketa eta ulermena ulertze aldera. Bestalde, azken urteetan "hezkuntza" arloan behar bereziei emateko erantzunari dagokionez konpromisoak dakartzaten planak onetsi dira, edo hobeto esanda, zenbait pertsona-talderen berariazko beharrei. Badirudi, beraz, informazio egituratua eskatzen eta aurkezten zela konpromiso horiek ere kontuan izanik. Horren guztiaren ondorioz, 4 ataletan banatuko dugu kapitulu hau:
1) Ezintasunarekin lotutako hezkuntza behar bereziei erantzuna ematea. Eskaturiko informazioa ere sartuko dugu hemen, ikastetxeetan barrera arkitektonikoak kentzeari buruzkoa.
2) Etorkinen berariazko beharrei erantzunak ematea.
3) Haur eta nerabe ijitoen berariazko beharrei erantzunak ematea.
4) Gizarte mailan egoera txarrean dauden herritarren berariazko beharrei erantzunak ematea.
Hezkuntza behar berezien arreta dela-eta, eguneko zentroei edo hezkuntza-terapia unitateei buruzko informazioa bildu da, eta horren berri emango dugu 4.5. atalean Osasun mentaleko arazoak dituzten haurrak edo nerabeak.
4.3.1. Ezintasunarekin lotutako hezkuntza behar bereziei emandako erantzuna
Ezintasunarekin lotutako hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei dagokienez, eguneratutako datuak eskatu genizkion sailari (37/2010/42O zenbakiko espedientea), 2010-2011 ikasturteari dagozkionak (eskolaratzea lurralde, sare, etapa eta abarren arabera), egoki iritzitako terminoetan edo banakatze-mailan. Era berean, aipaturiko txostenaren 10. gomendioari dagokionez, (ezinduak irakasleen plantillan sartzea) eta ondorengo "Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn" izeneko gure txostenaren gomendioei dagokienez (plazen erreserben kupoa %10eko kuotara iritsi arte; kontratazio mota guztietara hedatzea aplikazioa; hainbat talde eta kategoria profesionaletan banatzea lortzea; ezinduak enplegu publikoan sartzea errazten duten neurri positiboak prestatzea), proposamen horiek modu eraginkorrean aplikatzeko neurriei buruzko informazio eguneratua eskatzen dugu, baita sailak kontrataturiko ezinduei buruzko datuak ere.
Hezkuntza zerbitzuetan eta zentroetan sartzeari dagokionez, sailak Ikastetxe Publikoetako Azpiegiturak Hobetzeko 2008-20120 Plan Bereziari buruz 2010eko maiatzean emandako informazioa ikusita, aurreikuspen zehatzei buruzko eta martxan jarritako planei edo proiektuei buruzko informazioa eskatu zen (39/2010/42O zenbakiko espedientea), arlo horretan izandako aurrerapenak hobeto baloratzea ahalbidetu ahal izateko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, azaroaren 26an, idazkia igorri zion, zertarako-eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko Arartekoari 2010/2011 ikasturterako praktiketako funtzionario izendaturiko ezinduen datuen berri emateko. Hona hemen datuak:
· Bigarren Hezkuntzan: Ezintasunaren ziozko erreserba-txandarako eskainitako 7 plazetatik bat hartu da.
· Lanbide Heziketan: Ezintasunaren ziozko erreserba-txandarako eskainitako 7 plazetatik bat hartu da.
Ikus daitekeenez, ikasturte horretan sarturiko irakasle ezinduei dagozkien datuak dira, baina honako hauen inguruko informazioa falta dela uzten dute agerian: Haur eta Lehen Hezkuntzan ezintasuna duten irakasleak, irakasleak ez diren eta ezintasuna duten kontrataturiko pertsonak eta, azkenik, 2010-2011 ikasturterako deialdia baino lehen hezkuntza sisteman zeuden profesional ezinduak, horiexei baitagozkie emandako datuak.
Txosten hau bukatzean, ez zen erantzunik jaso eskaturiko gainerako informazioaren gainean.
Amaitzeko, haur eta nerabe ezinduen hezkuntza behar berezien arretari buruz 2010ean jasotako banako kexen artean, zilegi izan bekigu Arartekoaren 2010eko azaroaren 4ko ebazpena nabarmentzea. Ebazpen horren bidez, hezkuntza behar bereziak dituen adingabe baten eskolaratzearen jarraipenari buruzko jarduera bukatu da, non, egoera konplexu baten inguruko jarduerak azalduta eta baloratuta, hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzen jarraitu behar dela azpimarratzen da, hezkuntzan horrelako behar bereziak dituzten ukituriko adingabeei ematen zaien erantzunaren ebaluazio egokia eta behar bezalako jarraipena bermatzeko, baita familien arteko laguntza handiagoa ere.
4.3.2. Etorkinen berariazko beharrei erantzuna ematea
Azaroaren 5ean, eta ofiziozko espedientearen bidez (Espt.: 41/2010/42O) informazioa eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, honako hauei buruzkoa:
a) Ikasle horiek (ez bakarrik matrikulazio berriak) lurraldeen arabera eta sareen arabera banatzeari buruzko datu eguneratuak, 2009-2010 ikasturteetakoak.
b) Gure hizkuntzetako baten aurretiazko jakintzari eta jatorriari buruzko datu eguneratuak.
c) Ikasle horien eskolako emaitzei buruzko datu eguneratuak; lehen etapa amaitzean onetsitako tasak; errepikapen-tasak; eskolako graduatuak lortzeko tasak; ordaintze-tasak 16 urte bete baino lehen edo DBH bukatu baino lehen.
d) Hizkuntza errefortzuko programei buruzko datuak.
e) Kulturartekotasuneko koordinatzailearen postua sartu duten ikastetxeak (ikastetxe kopurua, ikastetxe mota, banaketa irizpidea...).
f) Hiru lurralde historikoetako eskolatze batzordeetan 2009-2010 ikasturtean aurkezturiko eskabideen kopurua eta eskolatze proposamenak, hots, eskolatu diren ikastetxeak.
Kulturartekotasunari dagokionez, irakasleei eskainitako prestakuntzari eta izandako partaidetza mailari buruzko informazioa eskatu genuen, baita aniztasuna ikaskuntzan txertatzeko buruturiko ekintzei buruzkoa ere.
Txosten hau idaztea amaitzean, ez da jaso datu eskaera horri buruzko erantzunik.
4.3.3. Haur eta nerabe ijitoen berariazko beharrei erantzuna ematea
38/2010/42 ofiziozko espedientearen barruan kasu honetan eskaturiko informazioa aurreko atalekoaren antzekoa da ikasleen banaketari buruzko datuei (lurraldeen eta sareen arabera) eta eskolako emaitzei buruzko datuei dagokienez. Ikasle ijitoen berariazko datuak lortzeko eta ezagutarazteko legezko zailtasunen inguruan aurretik emandako argudioa ikusita, ikasle ijitoen nortasunik batere ez dela eskatzen, datu orokorrak baizik. Horretaz gain, honako hauei buruzko informazioa eskatzen genuen:
a) Biztanle sektore honen berariazko beharrei emandako erantzuna eta eskolako emaitzen hobekuntzan duten eragina hobetzeko programak edo laguntzak.
b) Programaren egoera ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko.
c) Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako II. Euskal Planean ezarritako jarduerak abiarazteko aurreikuspenak, horiek buruzko urratsak egin badira, horretarako erabiliko diren baliabideak eta betetze-planei buruzko aurreikuspenak.
Txosten hau idaztea amaitzean, ez dugu eskaturiko informazioa.
4.3.4. Gizartean babesik ez duten herritarren berariazko beharrei erantzuna ematea
Etorkinek eta ijitoek dituzten berariazko hezkuntza beharrei ematen dizkieten erantzunak aurreko bi ataletan ikusita, orain "gizarte babesik ez duten herritarrak" deritzogun sektore zehaztugabeago bat aipatuko dugu (gizarte, kultura eta diru aldetik babesik ez dutenak). Eskolako ume horien zati handi bat babesik gabeko zonaldeetan kokaturiko zenbait ikastetxetan biltzen dira eta, kasu guztietan hezkuntza behar berezi batekin ere identifikatzen ez bada ere, eskolako emaitzetan eragin erabakigarria izan ditzaketen zenbait ezaugarri ditu eta, azken finean, hezkuntzarako eskubidea erabiltzean.
Bereziki zaila den laugarren bloke horri dagokionez, Arartekoak, 2010eko azaroaren 5ean, ofiziozko beste espediente bat helarazi zio Hezkuntza Sailari (45/2010/420 zenbakiko espedientea), informazio zehatza eskatzen deneko lau gomendio ardatz hartuta:
1. Babesik gabeko ikasleen hezkuntza goiztiarra lehenestea (hezkuntza behar bereziei buruzko txosteneko 1. gomendioa).
2. Diskriminazio positiboa baliabideak esleitzean bereziki babesik ez duten ikasleei neurri handi batean arreta ematen dieten ikastetxeei (txosten horretako 2. gomendioa).
3. Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatu eta "eskolako ghettoak" galarazten dituzten neurriak hartzea (txosteneko 3. gomendioa).
4. LHIak argitzea eta irakaskuntza arautuaren eta ez arautuaren artean bideratzea (txosteneko 5. gomendioa).
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren erantzunaren ardatza txosteneko 5. gomendioa da (eskaturikoetatiko 4. puntua), eta Lanbide Hastapeneko Gaitasun Programen (aurrerakinak ditu LHIetan) printzipioei eta helburuei buruko informazioa ematen du, baita ikastetxe eta ikasleen datuak eta adierazleak, emaitzak, etab. ere. Ondoren azalduko ditugu horiek guztiak.
Lanbide Hastapeneko Gaitasun Programak 16 urtetik gorakoentzat dira (salbuespenez, 15 urtekoentzat), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua eskuratu ez duten ikasleei beste aukera bat eskaintzea du xede eta, aldi berean, laneratzea erraztuko duen lanbide gaitasuna lortzea. 2009-2010 ikasturtean, 398 talde eratu dira, 69 zentrotan banatuak, eta horietatik 29 udalen menpekoak dira, 21 irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen mendekoak eta 12 itunpeko ikastetxeak eta 7 ikastetxe publikoak.
17. taula. EAEko Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programak dituzten ikastetxeen kopurua, lurralde historikoen eta erakunde titularren arabera
|
Udala |
Irabazi asmorik gabeko erakundea |
Ikastetxe publikoa |
Itunpeko ikastetxea |
Guztira |
Araba |
2 |
2 |
7 |
4 |
15 |
Bizkaia |
14 |
13 |
0 |
5 |
32 |
Gipuzkoa |
13 |
6 |
0 |
3 |
22 |
EAE |
29 |
21 |
7 |
12 |
69 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
18. taula. EAEko Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programen talde kopurua, lurralde historikoen eta erakunde titularren arabera
|
Udala |
Irabazi asmorik gabeko erakundea |
Ikastetxe publikoa |
Itunpeko ikastetxea |
Guztizkoak |
Guztira |
|||||
|
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
|
Araba |
7 |
7 |
3 |
3 |
11 |
11 |
8 |
7 |
29 |
28 |
57 |
Bizkaia |
60 |
59 |
42 |
43 |
0 |
0 |
22 |
21 |
124 |
123 |
247 |
Gipuzkoa |
31 |
31 |
11 |
11 |
0 |
0 |
5 |
5 |
47 |
47 |
94 |
EAE |
98 |
97 |
56 |
57 |
11 |
11 |
35 |
33 |
200 |
198 |
398 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
19. taula. EAEko Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programetan matrikulaturiko ikasleen kopurua, lurralde historikoen eta erakunde titularren arabera
|
Udala |
Irabazi asmorik gabeko erakundea |
Ikastetxe publikoa |
Itunpeko ikastetxea |
Guztizkoak |
Guztira |
|||||
|
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
|
Araba |
107 |
94 |
44 |
38 |
133 |
106 |
112 |
85 |
396 |
313 |
709 |
Bizkaia |
651 |
623 |
474 |
475 |
0 |
0 |
263 |
236 |
1.388 |
1.334 |
2.722 |
Gipuzkoa |
349 |
317 |
140 |
103 |
0 |
0 |
43 |
56 |
532 |
476 |
1.008 |
EAE |
1.107 |
1.024 |
658 |
616 |
133 |
106 |
418 |
377 |
2.316 |
2.123 |
4.439 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
Sexuari dagokionez, emakumeak ikasle guztien %27 dira. Adinak direla-eta, gehienak 16 eta 17 urtekoak dira, hots, neska-mutilen %79. Bestalde, etorkinak guztizkoaren %30 dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dioenez, ikasketak 2009-2010 ikasturtean bukatu dituen programan horietako lehen promozioak lortu dituen emaitzek gainditu egiten dituzte hasierako aurreikuspenak, honako hauez ari baikara:
· Bigarren mailako ikasleetatik %75ek lortu dute ziurtagiria.
· Maila ertaineko prestakuntza zikloetan sartzeko probetara aurkezten direnetatik %42k gainditu dituzte probak, guztizkoaren %7 baino ez badira ere.
· Bigarren mailako ikasleen artean %27,6k gainditu dute graduatua, baina aurkeztu direnen %59k eskuratu dute titulua.
Genioenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2010eko azaroan eginiko informazio-eskaerari emandako erantzuna orain arte aurkeztu dena baizik ez da izan, baina komenigarria da adieraztea ezen, gomendioetako bigarrenaren inguruan, hots, gizartean babesik ez duten ikasleenganako bereizkeria positiboko ekintzen inguruan, 2009-2010 ikasturteko zenbait kasu bildu direla ezohiko txosteneko 3.5. puntuan, hain zuzen ere argitaratzeko fasean dauden babesik gabeko haurrei buruzko txosten berezian. Zehazkiago, hauexen berri ematen dute: hezkuntzako berariazko jarduera-proiektuak; ikaskuntza erkidegoen proiektuak; eskola laguntzarako programa (PROA); curriculum-aniztasuneko proiektuak.
4.4. Eskolako tratu txarrak edo jazarpena
2006. urtean, Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan izenburuko txosten berezia argitaratu zen. Ikastetxeetako bizikidetzari eragiten dioten oinarrizko arazoak zein diren antzeman eta gatazkak neurri egokian baloratzea zuen helburu. Harremanen kalitatearen inguruan zehazturiko bizikidetza zabalaren eta positiboaren ikuspegitik, zenbait gatazka kudeatu edo banatzeko jarduera hutsetik urruti, ikastetxeetan zabaldutako sei gatazka motaren azterketan sakontzen du. Horien artean, aztergai duguna dago: berdinen arteko jazarpena edo tratu txarra, botere-abusuagatik.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila izan zen gure ikastetxeetako bizikidetzaren egoera eta berdinen arteko jazarpen edo tratu txarren egoeren jarraipena egiteko identifikaturiko informazio-iturri nagusia. Bestalde, logikoa denez, Sail hori zen txostenen ondorioetan azaltzen ziren 28 gomendioen zati handi baten hartzailea. Hala, urterik urte, tratu txarrak eskolako eremuan duen eragina zenbatzea ahalbidetzen duten datuak eskatu zaizkio, baita ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko gomendioetan adierazitako ildoen barruko jarduerak ere. 2010erako eginiko informazio-eskaera horri erantzungo zaio ondoko lerroaldeetan.
2009-2010 ikasturtean, Ikuskaritzak esku hartu du berdinen artean tratu txarrak egon zitezkeela iritzi dionean, hain zuzen ere 33 kasutan, eginiko 90 salaketa edo espediente irekietatik. Hots, guztizkoaren %27. Portzentaje horrek behera egin du sorta 2006-2007 ikasturtean hasi zenetik, eta honako ibilbidea izan du erregistraturiko lehen ikasturtetik aipaturiko iazko ikasturtera: %68tik %27ra.
20. taula. Berdinen arteko bilakaera azken ikasturteetan (2006-2007tik 2009-2010era), lurraldeen arabera. Jasotako kasuak
|
2006-2007 ikasturtea |
2007-2008 ikasturtea |
2008-2009 ikasturtea |
2009-2010 ikasturtea |
||||
Lurraldea |
Erregistratuta |
Tratu txar nabarmenak |
Erregistratuta |
Tratu txar nabarmenak |
Erregistratuta |
Tratu txar nabarmenak |
Erregistratuta |
Tratu txar nabarmenak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba |
13 |
10 |
35 |
20 |
22 |
8 |
23 |
3 |
Bizkaia |
45 |
29 |
56 |
29 |
35 |
19 |
53 |
22 |
Gipuzkoa |
48 |
33 |
23 |
13 |
20 |
13 |
14 |
8 |
EAE, guztira |
106 |
74 |
114 |
62 |
77 |
40 |
90 |
33 |
% nabarmentasuna |
%68 |
%54 |
%52 |
%27 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
Ondoko tauletan eta grafikoetan laburbiltzen da 2009-2010 ikasturteko informazioa, aldagaien arabera banakatua:
21. taula. Berdinen artean izandako eta Hezkuntza Ikuskaritzak jasotako tratu txarrak, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera. 2009-2010 ikasturtea
Tratu txarren kasuak |
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
EAE |
Mutilak |
13 |
38 |
17 |
58 |
Neskak |
10 |
15 |
117 |
32 |
Salaketak, guztira: |
23 |
53 |
14 |
90 |
Tratu txarrak bai, ikuskariaren iritziz |
13 |
22 |
18 |
33 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
22. taula. Berdinen artean izandako eta Hezkuntza Ikuskaritzak jasota tratu txarrak,
lurralde historikoaren eta eskolatze mailaren arabera. 2009-2010 ikasturtea
Eskolatze maila: |
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
EAE |
Haur Hezkuntza, 3 urte |
0 |
0 |
0 |
0 |
Haur Hezkuntza, 4 urte |
0 |
0 |
0 |
0 |
Haur Hezkuntza, 5 urte |
1 |
2 |
0 |
3 |
Haur hezkuntzan, guztira: |
1 |
2 |
0 |
3 |
Lehen Hezkuntzako 1. zikloa |
3 |
4 |
0 |
7 |
Lehen Hezkuntzako 2. zikloa |
7 |
6 |
0 |
13 |
Lehen Hezkuntzako 3. zikloa |
4 |
17 |
1 |
22 |
Lehen Hezkuntzan, guztira: |
14 |
27 |
1 |
42 |
DBHko 1. maila |
2 |
9 |
3 |
14 |
DBHko 2 maila |
2 |
9 |
5 |
16 |
DBHko 3 maila |
3 |
2 |
3 |
8 |
DBHko 4 maila |
0 |
1 |
2 |
3 |
DBHn, guztira: |
7 |
21 |
13 |
41 |
Batxilergoko 1. maila |
1 |
1 |
0 |
2 |
Batxilergoko 2. maila |
0 |
0 |
0 |
0 |
Batxilergoan, guztira: |
1 |
1 |
0 |
2 |
Erdi mailako heziketa zikloa |
0 |
2 |
0 |
2 |
Goi mailako heziketa zikloa |
0 |
0 |
0 |
0 |
Zikloetan, guztira |
0 |
2 |
0 |
2 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
5. grafikoa. Salaturiko tratu txar mota
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
23. taula. Hartutako neurriak eta izapidetzearen egoera lurralde historikoaren arabera.
2009-2010 ikasturtea
Kautelazko neurriak: |
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
EAE |
---|---|---|---|---|
Zaintzeko neurri gehiago jartzea |
17 |
42 |
9 |
68 |
Ikasgela aldaketa |
0 |
0 |
0 |
0 |
Berariazko langileak gehitzea |
0 |
0 |
0 |
0 |
Beste neurri batzuk |
6 |
11 |
5 |
22 |
Izapidetze-egoera: |
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
EAE |
Izapidetzen, jarraipen-planarekin |
11 |
39 |
12 |
62 |
Izapidetzen, jarraipen-planik gabe |
0 |
0 |
0 |
0 |
Bukatuta |
12 |
14 |
2 |
28 |
Ordezkariari txostena bidali zaio |
14 |
15 |
1 |
30 |
Ikuskariaren proposamena Fiskaltzari |
1 |
5 |
1 |
7 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
Salaturiko egoeren portzentajean izan den atzerapen horretaz gain, non Ikuskaritzak berdinen arteko tratu txarra benetan izan dela iritzi dionean, azterturiko datuek bilakaera positiboa ematen dute, eta honako ondorio hauek ematea ahalbidetu dezakete:
· Oraindik mutilei dagozkienak dira nagusi salaturiko berdinen arteko tratu txarren kasuetan (%64)
· Gehienbat Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta Bigarren Hezkuntzako lehen bi mailetan biltzen dira. 4 maila horietan izan da salaturiko kasuen %58.
· Zuzeneko eraso fisikoen portzentaje altua (%39), hitzezko erasoekin batera (%29).
· Zaintzako neurrien igoera lehenestea lehentasunezko kautelazko neurri gisa.
Nolanahi ere, ñabardura bat egin beharra dago: baieztapen horiek irmoagoak izan daitezen, kexen edo balizko tratu txarren aurrean esku hartzen duten beste erakunde batzuetakoekin erkatu eta osatu beharko lirateke (Adingabeen Fiskaltza, Arartekoaren erakundea bera, Ertzaintza. Hori guztia adierazi beharra dago honako hauek ahaztu gabe: hainbat metodologiarekin eginiko azterlanek eta ikerketak biltzen duten informazioa erkatzeko zailtasunak, lagina hautatzeko hainbat irizpide, eginiko galderak eta eskolako jazarpen gisa tipifikatuko diren jarrerak aintzat hartzea.
Aztergai dugun txosten berezian eginiko gomendioen aurrerapenerako 2010. urte honetan eginikoari dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 5 arlo horietan izandako aurrerapenen berri eman du.
Martxoa eta ekaina bitartean, eta bizikidetza planak egiteko eta EAEko ikastetxeetako bizikidetzarako behatokiak egiteko berrikuntza proiektuen deialdia amaitutakoan, Berritzeguneko ikerlari, ikuskatzaile eta aholkularien talde batek, euren ibilbidea eta erantzukizunak direla-eta arlo horretan bereziki jabetuta, ikastetxe talde baten esperientzia aztertu eta baloratzeko eginkizuna hartu zuen bere gain, non bizikidetza hezkuntza proiektuen barruko berariazko hezkuntza eremu gisa agertzen zen. Arrakastarako gakoak eta zailtasunak, behatokiak urtetik urtera bizirik irauteko dinamikak, etab. zein diren jakitearekin du zerikusia lanak, zertarako-eta esperientzia arrakastatsu horiek ezagutarazteko (1. gomendioa) eta laguntza ikastetxe guztien eskura jartzeko, laguntza praktikoa, benetakoa eta posiblea bizikidetza positiboa eraikitzeko bidean.
Zentroei bizikidetza planak aplikatzen laguntzeko (2. gomendioa), hiru lan-ildo aipatzen ditu Hezkuntza Sailak.
· Unibertsitatekoak ez diren ikastetxeei urtero deitutako AGINDUAREN bidez bideraturikoa, hain zuzen prestakuntza proiektuak eta hezkuntzako berrikuntza proiektuak egiteko ikastetxeetan. 2009-2010 ikasturte honetan, 305 proiekturi eman zaien tokia (34 Araban, 124 Bizkaian eta 147 Gipuzkoan).
· Banako ikastaroak irakasleentzat Garatu Programaren barruan. Bizikidetza, kulturartekotasun, hezkuntza emozional eta metodologia interaktiboetarako jokoak, edo berariaz, bizikidetza planak dira ikastaro horietako zenbait eduki.
· Berritzeguneak bultzatu eta koordinaturiko zonaldeko mintegiak: 15 Bizkaian, 16 Araban eta 9 Gipuzkoan.
2008ko abenduan Ikasleen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko 201/2008 Dekretua argitaratu ondoren (4. gomendioari erantzuna ematen ziona), hainbat jarduera burutu ditu Hezkuntza Administrazioak ikastetxeei laguntzeko araua behar bezala interpretatzeko eta garatzeko. Horietako lehenengoa "Dekretu hau aplikatzeko gida" egitea izan zen, EAEko eskola-mapako zonaldeetako zuzendaritza taldeentzako bileretan aurkeztua. Bertan jaso ahal izan zen talde horiek Antolaketa eta Jardunbide Arautegiak (AJA) edo Barne Araubideak (BA) aldatzeko ezarritako epea betetzeko benetako aukeraz duten kezka. Ikuskaritzak ikasturte berean horri dagokionez eginiko txostenean agerrarazi denez, ikastetxe gehienak txostenak egiteko prozesuan ari ziren. Txosten horretako datuak kontuan izanik, txostena egiteko epea xedatu da Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez. Gainera, Ikuskaritzaren 2011-2012ko urteko planean sartu da AJA, BA eta Bizikidetza Planaren baterako azterketa, indarreko legeriari lotzen zaion ala ez egiaztatzeko.
201/2008 Dekretuan ere islatu dira berdinen arteko tratu txarrak, baita ikasleek teknologia berriak modu ezegokien erabilera agertu izana ere. Horren ondorioz, Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarren aurrean jarduteko gida berrikusi beharra sortu da. Dagoeneko erantzuna eman dio behar horri Hezkuntza Ikuskaritzak aldaketarako proposamen batekin, eta behin betikoa izatea espero du honako txosten hau egiten ari den garai honetarako. Era berean, ciberbullying deritzonaren inguruan agertzen hasi diren tratu txarren egoera berriak direla-eta, 2010ean Ciberbullying Protokolo bat egin da; seguru asko argitaratuta egongo da txosten honek argia ikusten duenerako.
Protokolo hori egiteko prozesuan, arazoaz jabetuta dauden eta interesa duten pertsonen eta erakundeen edota adituen iritziak jaso dira. Horien artean, Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Bulegoa da, eta egokitzat jotzen dituen ekarpenak egiteko proposamena luzatu ondoren, halaxe egin zuen Bulegoak.
Jarraipenei dagokienez (26-28. gomendioak), ISEIk Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 163 ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrari buruz urtero egiten duen ikerketarekin jarraitu da. Era berean, berdinen arteko tratu txarren inguruko jarduera protokoloan bilduko jarduerak erregistratzeari eutsi zaio. Hala ere, protokoloan eginiko aldaketei egokitzen ari zaie erregistrorako sistema, arestian aipaturiko aldaketei hain zuzen.
4.5. Buruko osasuneko arazoak dituzten haurrak edo nerabeak
Haurren eta nerabeen buruko osasuna eta horien hezkuntza arreta terapeutikoa dagoeneko aztertuak ditu erakunde honek Buruko gaitzaren trataera ospitaletik kanpo eta EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzuna txosten berezietan, baita bertan eginiko gomendio orokorren jarraipenen barruan eta hainbat elkartek eta zerbitzuk adierazitako kexetan eta kezketan ere.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ofizioz eginiko datu-eskaeran, Ortuella, Lasarte eta Gasteizko hezkuntza-terapiako zentroen egoeren gaineko interesa agertu genuen: aldaketak plazen kopuruan edota arreta jaso duten adingabeen kopuruan, zentroan sartzeko baldintzei buruzko araudia, itxarote-zerrenda egotea (edo ez) eta ukituriko adingabeak (kopurua, adinak, patologiak)
Osasun eta Kontsumo Sailari, gainera, hauxe eskatu zitzaion:
1. Aurreikusitako lanbide-plazak bete diren eta noiz aipaturiko hezkuntza-terapia zentroetako plazen igoerarako.
2. Basurtu, Donostia eta Santiago ospitaletako ospitalizazio unitateei dagokienez, azken urtean ohe kopuru, profesional eta abarren aldetik izan diren aldaketak edo hobekuntzak… 2009ko arretaren gaineko datuak (sartzeak, altak, batez besteko egonaldia…).
3. Unitate anbulatorio eta komunitario espezializatuei dagokienez, azken urtean zentroen kopuru, profesionalen kopuru eta abarren aldetik izan diren aldaketak edo hobekuntzak eta 2009ko arretaren gaineko datuak (paziente ezberdinen kopurua, lehen kontsultak, ondoz ondoko kontsultak…).
4. EAEko Osasun Sailak haurren eta gazteen buruko osasunari, baliabideak sektoreko beharretara egokitzeko mailari edo hobetu beharrekotzat jotzen dituen arazoei buruzko balorazioa.
Txosten hau amaitzean, ez dugu informazio hori jaso izanaren berri.
Alabaina, eta Ararteko erakundean gai honek pizten duen kezkaren beste erakusgarri baten gisa, Ararteko erakundearen eta Andaluziako Adingabearen Defendatzailearen Erakundeko pertsonen arteko baterako lan-tailer bat egin izana aipatu behar dugu hemen, haurren buruko osasunari buruzkoa, jakintza partekatzeko eta elkarren aberasgarri izateko. 2010eko martxoaren 22an eta 23an egin zen, eta lan horri esker, egoerari buruzko diagnostikoak partekatu eta erkatu ahal izan dira. Aldi berean, arlo horretako beharrei erantzuna emateko modalitateen berri jasotzea ahalbidetu zuen.
4.6. Beste arrisku egoera batzuk
1) Gehiengoarena ez bezalako sexu-orientazioa duten nerabeak
Erakundearen hainbat jardueraren bidez lorturiko informaziok eta Arartekoaren Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txostenaren emaitzek agerian utzi dituzte bereziki nerabeen gizarteratzean oraindik ere sexu-orientazio ezberdinek edo genero-nortasunak dakartzaten bereizkeriak edo zailtasunak. Era berean, hezkuntza lana irmotasunez jorratzeko premia aipatzen dute, zeharo osagarriak diren bi ildotan: Lehenengoan, sexu-orientazio edo genero-nortasun ezberdina duten haurren eta nerabeen erabateko garapenerako laguntza emanez; bigarrenean, LGBT pertsonen eskubideak erabat errespetatzeko eta gizarteratzeko herritarren kultura sustatuz eta trebatuz haurtzarotik.
Horren uste osoa izanik, homosexualen eta transexualen eskubideei buruz zati orokorreko III.9. kapituluan aipatzen diren jarduera guztien artean, Ararteko erakundeak Europako Rainbow deritzon proiektuan parte hartu izana nabarmendu nahi dugu hemen. Proiektu horren xedea da Europan homofobiaren kontra borroka egitea eta homosexualen eskubideak erabat errespetatu eta onartzeko kultura bat sortzea. Europako Batzordeak proiektua onartu eta hautatuta eta diru-laguntza eman ondoren 2010ean, oinarriak finkatu dira proiektua behar bezala abiarazteko tartean diren 10 erakundeetan (7 herrialdeetakoak), eta 2011n eta 2012an erabat garatzea aurreikusten da.
2) Sasoikako langileen seme-alabak.
Nahiz eta kapitulu honetan jakinarazi ditugun jarraipen-jarduerek eragin zuten txosten berezian Sasoikako langileen egoera Arabako mahats eta patata bilketan (2002) delakoaz arduratu, honako hau da Ararteko Erakundearen Haurren eta Nerabeen Bulegoaren arretaren ardatza: nekazaritzako langile horien seme-alaben eskolako arreta familiekin batera doazenean. Hala, aurten berriz ere eskatu zaio informazioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, mahats-bilketaren eta patata-bilketaren azken kanpainan buruturiko jarduerei eta neurriei buruzkoa, aipaturiko txosten bereziaren 13. gomendioa betetze aldera hain zuzen ere ("Adingabeen eskolatze-maila igotzea baliabide guztiak erabiliz") eta 14. gomendioa ("Ikastetxeen hezkuntza erantzuna hobetzea"), edo Sasoikako Lanaren Arretarako II Plan Integrala 2008-2012 garatzeko. Txosten hau amaitzean, ez dugu informazio hori jaso izanaren berri.
3) Herrizaingo Saila
Arkauteko eta Donostiako Ertzaintzaren atxiloketa-zentroetara eta Sestaoko Udaltzaingoaren bulegoetara aurten eginiko ikuskapen-bisitaldietan ikusi ahal izan denez, lehenago antzemandako zenbait arazo daude, adingabeak zaintzeko berariazko bulegorik ezarekin (kasuren batean, bulegoa ez egokia) eta haientzako berariazko atxiloketa-erregistrorik ezarekin lotuta. Hori dela-eta, berriz esan behar dugu atxiloketa-zentro guztiek eduki behar dituztela elementu horiek.
Azkenik, honako posibilitate hau helarazi zaio Herriaren Defendatzaileari: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa aldatzea. Horri esker, babesa emango zaio adingabeei arlo horretan jarritako diru-zehapenen ordez hezkuntza eta prebentzio mailako beste batzuk jartzeari. Halaxe planteatu zen guk haren eskumeneko kexa batean parte hartu izanaren ondorioz. Erakunde horrek Barne Ministerioari helaraziko dio arazoa, eta proposamena baloratzea hitzartu du.