3. Kexak eta kontsultak
Arartekoaren erakundeak ikertutako kexen eta kontsulten espedienteen azterketaren hurbiltzeak helburu diagnostikoa du Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren dokumentu espezifiko honetan. Bere o
inarrizko helburua, jarduera horren datuak adierazteaz gain, egoera kezkagarriak hautematea da, eta espediente horietako bakoitza gure haurrak mugitzen diren errealitatearen sentsore gisa ulertzea. Beraz, interesa izaera kualitatiboaren bidez gehiago zehaztuko da izaera kuantitatiboaren bidez baino, baina edonola ere, interes garrantzitsua du.
3.1. Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa izandakoaren espedienteak
3/2009 Legearen, abenduaren 23koa, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Legea aldatzekoaren, eta Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa indargabetzen zuenaren arabera, eta bere xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraiki, aipatutako Defentsa Bulegoaren espedienteak Arartekora eraman ziren urtearen hasieran, eta zehazkiago Haur eta Nerabeentzako Bulegora. Une horretan jaso ziren neurrian eta 2008ko eta 2009ko jarduerei buruzkoak izan arren, azaletik aipatuko ditugu.
2008ko ekainetik (jaso zen lehen kexaren data) eta 2009ko irailera (azkenaren data), Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak 23,4 espediente izapidetu zituen 2008an, eta 19 2009an. Adingabeek ez zuten kexa bakar bat ere aurkeztu, gehienetan amak aurkeztu zuen kexa, edo neurri txikiagoan, profesionalek (abokatua, apaiza, monitorea, sindikatua...). 2 kasuetan, espedienteek zerbitzuen edo Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza baten kontsultak aipatzen dituzte.
Espedienteen ebazpenari dagokionez, 6 kexa ezetsi egin ziren (1, Arartekoan kexa aurkeztuta zuelako; 3, epaiketa bidean egoteagatik; beste 1, adin-nagusitasunagatik; eta azkena, kexak ez zuelako o
inarririk); 14k kudeaketa edo deribazioren bat behar izan zuten; eta 3tan soilik egin zen gomendioa azkenean, 2 Eusko Jaurlaritzako Jokoen Zuzendaritzari eta hirugarrena CINESA enpresari.
Azkenik, eta esparru horrekin lotuta, 5 babesik gabeko egoerak izan zitezkeenari buruzkoak ziren, 4 o
sasunaren esparruari buruzkoak, beste 4 ikus-entzunezko edukiei eta ikuskizunei buruzkoak, 2 jazarpena izan zitekeenari buruzkoak, 1 adingabe lege-hausleen eskubideei buruzkoa, eta azkena, adingabe homosexualen eskubideei buruzkoa.
3.2. Neska-mutilei eta nerabeen edo haiei buruzko espedienteak
2010ean, haurren eta nerabeen presentzia edo inplikazioa argi eta garbi aipatzen zuten 353 kexa-espediente izan ziren guztira, Arartekoaren guztizko jardunaren ia %20. Komeni da azpimarratzea zenbaketa horretan hiru suposizio hartu direla kontuan:
a. Adingabeek zuzenean aurkeztutako kexak.
b. Adingabe horietako baten o
rdezkariak direnek aurkeztutako kexak. O
so ehuneko handi batean, pertsona hori haurraren aita edo ama izan o
hi da, baina batzuetan senideak, hezitzaileak edo gertuko pertsonak ere izan daitezke.
c. Adingabeak inplikatuta dauden egoeretan aurkeztutako kexak. Suposizio horren baitan sartzen dira: 1) talde gisa hartutako adingabeei eragiten dieten egoerak (adibidez: udalerri jakin batean lekurik ez izatea 0-2 adin-tartearentzat, arreta pediatriko eskasa beste udalerri batean, etab.); 2) familia-unitateko zenbait egoera, kexa aurkezten duen pertsonaren ustez eta berariaz, egoera horren elementu adierazgarritzat haurren presentzia edo inplikazioa aipatzen bada eta egoera horrek haurrentzat dituen o
ndorioak. Egia da zenbait kexa gure gogoetatik at gera daitezkeela, lehen jakinaraztean adingabeen presentzia eta/edo haientzako o
ndorioak ez adierazteagatik, baina litekeena da haurrak salatutako egoeragatik kaltetuak egotea. Hala ere, ezinezkoa denez espediente guztiak xehetasun o
soz berrikustea, erabaki da haurren edo nerabeen presentzia egotearen ziurtasun o
soa dugun espedienteak zenbatzea gutxienez.
Hala, eta kexa nork aurkezten duen kontuan izanda, esan dezakegu kexen %4 soilik aurkeztu dituztela adingabeek; kexen %37 senideren batek edo inguruko gertuko pertsona batek aurkeztu du, adingabearen o
rdezkari gisa; eta kexen gainerako %59ak adingabe kaltetuak dauden egoerekin zerikusia du.
1. grafikoa. Kexen banaketa, adingabearekiko harremanaren arabera
Jasotako 353 kexetatik 56 ezetsi egin dira, eta 297 izapidetu egin dira, alegia, ikertu.
2. grafikoa. Ezetsitako kexen eta izapidetzeko o
nartutako kexen ehunekoa
Arartekoaren erakundean erabili o
hi diren gaikako esparruetan izapidetutako espedienteen banaketa grafiko honetan adierazitakoarekin bat dator:
3. grafikoa. Kexen banaketa, gaikako esparruaren arabera
Justiziaren esparrua nabarmentzen da guztizkoan, %39 duelarik. Azpimarratu behar da kexa horietako gehienek eskaera bera egiten dutela, banantzeko eta dibortziatzeko prozesuetan seme-alaben zaintza eta babespeari buruzko legearen aldaketari buruzkoa. Kexa kopurua handia izan denez, gomendio o
rokor bat egin da eta kapitulu honen hurrengo atalean aipatuko dugu. Gainerako kontuak o
so anitzak dira, baina aipatu behar da espedienteetako batek hezkuntza-egoitza batean sartuta zegoen adingabe arau-hausle baten egoera hartzen duela kontuan.
Adingabeen edo adingabeekin lotutako kexei dagokien hurrengo esparrua, aurreikus daitekeen bezala, Hezkuntzarena da. Espedienteen laurdena baino gehiago (%41, aurreko paragrafoan aipatutako taldeko kexa kontuan hartzen ez bada) hezkuntza-sistema formalarekin lotutako egoerei buruzkoak dira. Hauek dira gehien eztabaidatutako gai batzuk, besteak beste: ikasleak o
nartzea, bekak, garraioa eta jangela, 0-2 urterekin eskolatzea, ikastetxeen plangintza eta antolakuntza, eskola-jazarpena, hezkuntza-behar bereziak edo eskubideak eta betebeharrak.
Babesik gabeko haurrei buruzko esparrua da hirugarrena, kexen kopuruari dagokionez, kexen %14,5 delarik (%22,6, baldin eta banatzeko eta dibortziatzeko prozesuetako zaintza eta babespearekin lotutako Justiziaren 107 espedienteak bazterrean uzten baditugu. 43 kasutatik 12 bakarrik dauden adingabe etorkinen egoerei dagozkie, eta horietatik 8 emantzipatzeko zailtasunei buruzkoak dira. Gainerako 31 kexak nahiko modu uniformean banatuta daude, eta harrerei, adopzioei eta egoitzetako antolamenduari eta bizikidetasunari buruzkoak dira. Kexa jartzeko arrazoirik o
hikoenak edo aurreko urteekin alderatuta errepikatzen direnak dira hauek:
· Desadostasunak, komunikazio eza eta zailtasunak familiaren eta babes-zerbitzuen arteko lankidetzan, familian berriz sartzeko prozesuetan aurrera egiteko ezinbesteko konfiantza sortzen eragozten dutenak; edo familia-harrera prozesuetan egokitzeko eta egonkortzeko prozesuetan aurrera egiteko ezinbesteko konfiantza sortzen eragozten dutenak.
· Familia-harreraren esparruan, azpimarratzekoa da bakarrik zegoen adingabe atzerritar baten familia-harrera legezko egitea eskatzen zuen familia baten kexa. Adingabe horri interbentzio kirurgiko bat egin zitzaion Espainian aldi baterako egonaldi batean, eta interbentzio horren o
ndorioz, ezin zuen jatorrizko herrialdean bizitzen jarraitu. Kasu horri ebazpen interesgarri bat egin zitzaion, egitatezko zaintzarekin eta adingabearen zaintza esleitzeko eskubidearekin lotuta, indarrean zegoen legeriaren arabera.
· Atzerapenak, eta batzuetan, sentsibilitate gutxi adopzioetan jasotako tratuan.
· Zaindaria ez den gurasoari tratamendua, babesik gabeko egoerak edo egoera arriskutsuak hautematen badira, batez ere banaketa gatazkatsuko kasuetan. Gai horri jarraipena egin zitzaionez o
fiziozko espedienteen bidez, xehetasun handiagoz lantzen da dokumentu honen IV. Kapituluaren babesik gabe dauden haurrei buruzko atalean.
· Gizarte-hezkuntzazko esku hartzeko programen, lehen mailako arretaren eta gertuko arretaren gabezia edo eskasia tokiko esparruan.
· Erakundeen arteko koordinazioa, baita Foru Aldundien Haurren zerbitzuen artean ere.
· Auzokoen kexak, babes-egoitzen kokalekuagatik.
· Azkenik, emakumeen berdintasunaren eta o
sotasunaren esparrua 3 kexa zenbatu dira. Kexa horietan, kezka nagusia tratu txarrak jasaten ari diren edo jasan dituzten emakume horien seme-alaben egoerari buruzkoa da. Nahiz eta ez handitu babesik gabe dauden haurren atala, gure arreta erakar dezakeen babesik gabeko arrisku-egoera batean egon daitezkeela uste dugu.
Gainerako esparruek ez dute lortzen kexen %3 ere, edo gauza bera dena, esparru horietako bakar batean ez dira 10 espediente ere egin. Diru-sarreren bermeari (9), Ingurumenari (4) eta Etxebizitzari (5) buruzko esparruek ezaugarri berdin bat dute: kasu guztietan dago adingaberen bat kaltetuta, bakar batean ere ez da haur jakin bat edo haur baten o
rdezkaria protagonista. Adingabe horiek bizi diren baliabide eta baldintza materialekin dute zerikusia, eta haien garapena baldintza dezakete. Familia (7) esparruko kexetan ere adingabeak dira kaltetuak, baina kasu honetan, egoera guztiek lanbidea eta familiako bizitza bateratzearekin dute zerikusia.
Erregimen juridikoaren eta Administrazioaren zerbitzuen esparruko 8 kexetatik 6tan, inplikatuta dauden adingabeak erroldatzeko eta erregularizazio administratiboko arazoak dituzten familia etorkin atzerritarrekoak dira.
Osasunaren esparruko 6 kexak arazo hauen arabera banatzen dira: pediatren gabezia, emandako o
sasun-arretan eta o
spitaleratutako haurrak laguntzean hutsuneak. O
sasunaren esparruarekin lotuta, baina ez esklusiboki, mendeko adingabeei buruzko 2 espedienteek kontuan hartzen dituzte garai aurreko haurren egoera eta beharrak, eta beren garapen-eremuetan izan ditzaketen zailtasun bereziak.
Hizkuntz eskubideen eta Kulturaren esparrua o
ndoen deskribatzen duen elementua da esparru horretako 5 kexen gai-aniztasuna. Kexa horietatik bakarra nabarmenduko dugu, ebazpen baten bidez bukatu baita. Eskolako kirolari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundia behartzen da 14 urteko adingabeak eskolako kirol-programetan izena ematean NANa ez den beste bide batzuen bidez identifikatzearen aukera baloratzera.
Herrizaingoa – Herritarren segurtasuna arloan, ikastetxe batek aurkeztutako kexa nabarmenduko dugu. Ikastetxe horren ustez, poliziak esku hartu zuenean, ez zuten kontuan izan ikastetxearen erantzukizunpean zeuden pertsona adingabeak zeudela ikastetxe horretan. Gai horrek berriz ere aditzera ematen du (ikusi 2003ko eta 2004ko txostenen II.7. kapitulua) agenteek kasu horietan jarraitu beharreko jarraibideei buruzko jarduera-protokolo bat ezartzea beharrezkoa dela, bai eta ikastetxeetako arduradunekin harremanetan jartzeko bideak ezartzea ere.
Azkenik, espedienteetako 5ek zerikusia dute haurren intimitaterako eskubidearekin, eta 5 kasu horietako 2 informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotuta daude.
Kexak ezesteko kausa nagusia da, grafiko honetan ikus daitekeen bezala, irregulartasunik ez izatea argi eta garbi (%25), eta haren atzetik dago, ebazpen judizialaren zain egotea (%20) edo Arartekoaren eskumen-esparrutik kanpo dagoen gai bat izatea (%18). Kexen bigarren kausa talde batean, gutxi gorabehera kexen %10a denean, kausa horietako bakoitza aurretiko erreklamazio administratiboa ez aurkezteari buruzkoa da, formaren akatsa izateari buruzkoa edo Herriaren Defentsarian izapidetze batekin bikoiztuta egoteari buruzkoa.
4. grafikoa. Ezetsitako kexak: ezesteko arrazoiak
3.3. Zenbait kexa nabarmen
2010. urtean Arartekoak jaso dituen adingabeekin lotutako gaien egoera o
rokorra labur aurkeztu o
ndoren, atal honetan, haurren eta nerabeen interesen eta eskubideen ikuspuntutik gomendio o
rokor edo ebazpen bereziki esanguratsuak sortu dituzten gai batzuk sakon aztertuko ditugu.
3.3.1. Arartekoaren 1/2010 Gomendio o
rokorra, urriaren 15ekoa
Gurasoen erantzukizun partekatua banandutako bikoteetan: botere publikoen zeregina (testu o
soa web-orrialdean)
Aurreko atalean aipatu dugu banantzeko eta dibortziatzeko prozesuetan seme-alaben partekatutako zaintza lortzeko zailtasunak muintzat dituzten ehun kexa inguru aurkeztu direla 2010. urtean zehar. Gure legerian salbuespen gisa jasotzen da egoera hori, baldin eta alderdien artean ez badago adostasunik. Hala ere, ez da ezer berria Arartekoaren erakundean, azken urteetan pertsona asko, gizonak nahiz emakumeak, joan baitira antzeko demandak jarriz. Izan ere, azken bi txosten arruntetan gai horri buruz hausnartu zen, eta urteko txostenaren zati o
rokorraren IV.1. kapituluan xehetasun handiagoz azaldutako arrazoiei jarraiki, 2010eko urrian gomendio o
rokor hau egin zaie botere publikoei, xede hauetarako: nork bere eskumenen neurrian, beharrezkoak diren lege-aldaketak eska ditzatela, banantze eta dibortzio kasuetan seme-alaben zaintza bi gurasoek izan dezaten errazteko, hautabide o
nena bezala. Hori gurasoen erantzukizun partekatuaren bidez egingo da, betiere haurren interesa babestuz beste ezer baino lehenago.
Kasu honetan, azpimarratu nahi duguna da gomendioa adingabearen interes gorena defendatzean eta aldarrikatzean o
inarritzen dela, eta aldi berean, haurrek eskubideak babesteko nazioarteko eta Europako arauen aurreikuspenak betetzen laguntzeko Arartekoaren zereginean inskribatzen dela. Hemen dago erreferenterik zuzenena: Haurren Eskubideen Europako Gutunean adierazitako xedapenak betetzen laguntzea. Honela dio Gutunak: "Haur o
rok du bere gurasoez gozatzeko eskubidea. Aitak eta amak, biek dute erantzukizuna seme-alaben garapenari eta heziketari begira…"; "Izatez edo legez banandu, dibortziatu edo ezkontza baliogabetuz gero, seme-alabek bi gurasoekin harreman zuzena eta etengabea izateko eskubidea dute eta bi gurasoek betebehar berberak dituzte".
Adingabearen interes gorenari dagokionez, eta urteko txostenaren zati o
rokorrean IV. kapituluan aipatutakoari jarraiki: "Gure epaile eta fiskalek, zentzuz jokatuz, interes hori adingabeen egonkortasunarekin identifikatzeko joera dute, eta egonkortasun hori guztiz bateragarria da, hasiera batean, bikotea banandu o
ndoren haurren zaintza bi gurasoek gauzatzen jarraitzearekin, betiere arrazoizko sistema baten bidez gauzatzen bada. Gure aburuz, testuinguru horretan egonkortasuna kontzeptu geografikotzat hartzen ez bada, baizik eta irizpide psiko-afektiboen arabera definitzen bada, egonkortasun hori adingabearen eguneroko bizitza zuzentzen duten espaziozko eta denborazko erreferentzien sendotasunean o
inarrituko da, eta adingabeak, banantzea gertatu arren, aitak nahiz amak bera maitatzen eta zaintzen jarraitzen dutela sentitzean.
Horregatik, gure ustez, irizpide horiek bete ahal izatearen argitan baloratu beharko dira, aurreiritzirik gabe eta o
bjektibotasunez, kasu bakoitzean azal daitezkeen baldintza material eta emozionalak bi gurasoek seme-alabak zaintzeaz elkarrekin ardura daitezen, leku desberdinetan bizi izanda ere, zaintzeko denborak banatuz (ez du zertan izan bakoitzak denboraren %50) edo zaintzak berekin dakartzan egitekoak modu bideragarrian banatuz. Horren baitan egongo da hautatzen den sistemaren arrazoizkotasuna, baita horrek denboran barrena izan beharko dituen aldaketak ere, adingabearen bilakaeraren arabera."
Hala ere, Kode Zibilaren 92. artikuluko egungo baldintzetan, gurasoetako batek zaintza partekatzeko ukoa uste guztien gainetik gailenduko da, baita epaileak aukerarik o
nena uste badu ere. Beraz, berdintasuna lortzeko traba garrantzitsua dela iruditzen zaigu, eta eragin kaltegarria duela adin txikikoen eskubideen eraginkortasunean. Arazo hori gainditu nahi bada, jakina, ez dago zertan seme-alabez arduratzera behartu hori egin nahi ez duen gurasoa, baina bietako batek zaintza partekatua eskatu eta besteak zaintza berak bakarrik baliatu nahi duenean, azken horrek ez luke bere borondatea inposatzeko ahalmenik izan beharko epaileari −oroz gain adingabeen interesa errespetatuz− gurasoen erantzukizun partekatuaren ildotik agian egokiagoak irudituko zaizkion beste konponbide batzuen kalterako.
3.3.2. Arartekoaren 4/2010 Gomendio o
rokorra, abenduaren 23ekoa Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio o
ztopo formalak kentzea (testu o
soa web o
rrialdean)
Adingabeekin lotutako edo adingabeak kaltetuta egon daitezkeen egoerekin lotutako bigarren gomendio o
rokorrak, azken urteetan jasotako kexetatik eratorritakoak, bi arazotan jartzen du arreta:
a. Sexu bereko bikoteek, batez ere seme-alabak dituztenek, barrera formalak izaten jarraitzea, EAEko administrazioak ez baitira behar adina egokitu edo o
ndo egokitu konstituzioak eta familia homoparentalen o
narpen juridikoak ahalbideratu dituzten aldaketa juridikoetara. Gai horri dagokionez, Arartekoak EAEko herri-administrazio guztiak premiatzen ditu, funtzionamendua berrikus dezaten eta inertzia formal horiek, bidegabeak izateaz gain, eskubideak hauts ditzaketenak, espedienta ditzaten.
b. Emakumeen matrimonioen egoera anbiguoa, matrimonio horietan lagunduriko ugalketa tekniken bidez jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna bi emakumeen alde zehazteari dagokionez. Kasu horietan, eta sakoneko arazoa estatuko auzialdietan ebazteari kalterik egin gabe (egoera legala eta praktikoa erregistro zibiletan), EAEko Administrazio O
rokorrak familia horien egoera hobetzen lagun dezake. Horretarako, lagunduriko ugalketa-teknikak erabiltzen dituzten klinikei eta zentroei hau jakinarazi behar diete: beharrezkoa dela seme-alabak izateko prozesu mota hori egiten ari diren ezkondutako lesbianen bikoteei informatzea ama biologikoaren emakume ezkontideak erditzea baino lehen dagokion Erregistro Zibilera joan behar duela epailearen edo Erregistro Zibilaren epaile arduradunaren aurrean formalki adierazteko nasciturusaren seme-alabatasuna aintzatetsi nahi duela, jaiotzan amatasuna zehaztu ahal izateko adopzio-prozesurik egin gabe.
3.3.3. Arartekoaren 5/2010 Gomendio o
rokorra, abenduaren 28ekoa. Familia, lana eta norberaren bizitza bateratzeko neurri gisa bideratzea lanaldia murrizteko eta moldatzeko edo aldatzeko eskaerak (testu o
soa web o
rrialdean)
Gomendio o
rokor horrek interesa du Familiaren esparruan aipatzen genituen kexekin lotuta nahiz beste eztabaida- eta azterketa-espazio batzuetan egindako kexekin lotuta egindako zenbait kudeaketen, esku-hartzeen eta hausnarketen laburpen gisa (ikusi, besteak beste, lanbidea, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzen laguntzeko politika publikoak berrikusteko udako ikastaroa, txostenaren zati o
rokorraren VIII.2. kapitulua. Hala ere, gure o
inarrizko interesa honetan datza: lanbidearen eta familiako bizitzaren bateratze o
rekatu batek haurrek eta nerabeek beren hezkuntza-prozesuan eta pertsona gisa duten garapenean behar bezala lagunduta sentitzeko markoak eratzen izan ditzakeen o
ndorioak.
Gomendioaren hasieran Arartekoari esparru jakin horretan dagokion zeregina zehazten da. Esparru juridikoari eta lan-esparruari buruzko o
ro Arartekoaren kontrolpetik at dagoela azaltzen du, langilearen eta enplegatzailean arteko harremana EAEko herri-administrazio bakar batek ere esku hartzen ez duen harreman juridiko pribatua den heinean. Gainera, badaki planteamendu horiek hasiberriak direla eta administrazioarekiko auzian doktrina judizial urria dagoela, eta gainera, administrazioak antolaketa-ahalegin handia egitea eskatzen duela kasu batzuetan (pentsa dezagun pertsona erabiltzaileentzat bereziki ezagunak diren zerbitzuak –osasun zerbitzuak, egoitzazko gizarte zerbitzuak, etab.–, eta sarritan, etengabe eta txandakako erregimenean funtzionatzen dutenak. Hala ere, 1) negoziazioaren esparruetan eta langile publikoen lan-baldintzen arabera, lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko neurriak praktikan jartzea erraz ditzaketen ekintzetan aldaketak eta/edo egokitzapenak sustatzera animatzen du; 2) Konstituzio Auzitegiaren doktrina proposatzen du (3/2007 epaia, urtarrilaren 15ekoa) izan daitezkeen interpretaziozko zalantzetan erreferente gisa; eta 3) eskaerak planteatutako baldintzetan artatzeko ezintasuna azaldu eta arrazoitzen duten antolaketa-zailtasunen motibazio nahikoa, o
bjektiboa eta arrazoizkoa eskaintzen du.
3.3.4. Gure ustez, beste kexa bat ere garrantzitsua da, aurrekoak bezala azkenean gomendio o
rokor bat eratu ez duen arren, hain zuzen, APREVASek, Euskadiko Haur Goiztiarren Erakundeak aurkeztutako kexari buruz ari gara. Gure ustez, kexa hori nabarmentzeko modukoa da o
so egoera larrian dauden haur batzuen egoera bistaratzen baitu. Haur horien garapeneko hainbat alderdi arriskuan egon daitezke goizegi jaiotzeagatik, eta gure O
ngizatezko Gizartearen zenbait sistemen esku-hartze o
ndo harmonizatua behar dute beren eskubideak asetzeko. Gehienetan itxita dauden sailek heldutako behar o
soen paradigmaren aurrean egongo ginateke. Zerbitzu soziosanitarioen eratzean hobekuntzak egiteko derrigorrezko beharraren adierazle o
na da, 2008ko Arreta soziosanitarioa: esparru kontzeptuala eta nazioarteko eta autonomietako aurrerapausoak izeneko txosten berezian jada adierazi zena, eta hezkuntza-sistemarekin egindako esku-hartze koordinatuak eta iragazkorrak gehitu behar zaizkio.
Ararteko erakundearen jarduerak, kasu honetan, hobekuntzak ekarri ditu berekin kaltetutako pertsona horiek sistemetan zehar ibiltzeko arintasunean (osasun zerbitzuetan eta gizarte zerbitzuetan, batez ere) eta mendekotasuna baloratzen eskumena duten erakundeen jardunak berrikustean. Hala ere, bistakoa da o
raindik lanean jarraitu behar dela sailen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren bidean.