1. Jarduera-esparrua 2010-2014
Haurren eta nerabeen egoeraren inguruko kezka eta interesa iraunkorra izan da Ar
artekoaren jardueran hasiera-hasieratik.
Tradizioan, denbora eta espazio gehien hartu duen ar
loa izan da, kontuan izanda biztanleriaren sektore bereziki ahula eta bermatu beharreko eskubide espezifikoak dituena dela, eta horrenbestez, lehentasunezko ar
reta zor zaiola. Ar
lo horrek hainbesteko garrantzia du, ezen 2010. urtearen hasieran gai hori aintzatestea eta berariazko bulego bati herritartze-agiria ematea erabaki zen. Bulego horrek Ar
artekoak haurren eta nerabeen errealitateekin eta eskubideekin lotuta egindako lana hobeto sistematizatu eta proiektatuko zuen.
Haur eta Nerabeentzako Bulegoak adingabeen egoeraren pertzepzio hobea lortuko duten zerbitzuaren barne- eta antolakuntza-hobekuntzak egin ditu, Ar
artekoaren jarduera orokorrarekin lotuta. Horrez gainera, Bulegoa hori datozen urteetan interbentzio-ildo hauen inguruan zenbait jarduera garatzeko asmoz sortu da.
1) Egoera bereziki ahulean dauden sektoreei lehentasunezko ar
reta ematea
Egoera bereziki ahulean dauden haurrei eta nerabeei zuzendutako proposamenak lantzen jarraitzeak berekin dakar haien errealitatea nolakoa den ondo jakitea. Horretarako, Haur eta Nerabeentzako Bulegoak hautemandako beste problematika batzuk ikertuko ditu, eta aldi berean, bere garaian txosten eta analisi sakonen xede izan ziren problematiken jarraipena egingo du. Bisitak, profesionalekin hitz egitea, gizarte-erakundeekin eta herri-administrazioen ar
duradunekin elkarrizketak eta bilerak, informazio-eskaerak, ikerketa-bekak, behatokiek egindako dokumentuak irakurtzea, eta haurrak eta nerabeak ar
tatzeko baliabideak. Tresna horien guztien bidez elikatu behar da adingabeen errealitatearen jakintza informazio esanguratsuaz.
2) Adingabeek parte hartzeko eta beren ahotsa entzunarazteko aukerak sustatzea
Haurrentzat eta nerabeentzat lan egitea garrantzitsua bada, hain garrantzitsua edo ar
e garrantzitsuagoa da haiekin lan egitea. Haien ahotsak, iritziak eta ikuspuntuak entzutea. Parte hartzeko, kontsultarako eta aholkularitzarako bideak eskaintzea.
Ildo horretan, hainbat ekimen daude, besteak beste: nerabeek parte hartzeko kontseilu bat eratzea, Ar
artekoaren organo aholku-emailea izateko; Ar
artekoaren web orrialdean parte hartzeko aukerak zabaltzea komunikazioaren teknologia berrien bidez; eta adingabeen iritzi gehiago agertzea ikerketetan, bisitetan eta txostenetan.
3) Haurren eskubideen kultura hedatzea
Helburua da sentsibilizatzea, informazioa helaraztea eta hausnarketa sustatzea, haurren eskubideari dagokionez, helduen eta zuzenean haurrekin lan egiten duten profesionalen ar
tean nahiz haurren eta nerabeen ar
tean. Zenbait hartzailerentzat berariazko material didaktikoa egitea eta hedatzea, praktika egokiak sustatzea eta trukatzea, eta gai horrekin lotutako ekintzetan eta hitzaldietan parte hartzea dira lan-ildo horretako jarduera nagusiak.
4) Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten beste gizarte-eragile, elkarte, zerbitzu eta erakunde batzuekin lankidetza sustatzea.
Sarean lan egitea, talde- eta lankidetza-lana ezinbesteko betekizunak dira gero eta gizarte konplexuago eta espezializatuago honetan. Ar
artekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren praktika printzipio horrekin lotzea nahi dugu, gutxienez. Horrek berekin dakar topaguneetan, trukeetan eta lan-espazioetan parte hartzea, besteak beste: herri-administrazioekin eta haurrekin konpromisoa hartuta duten erakundeekin, herriaren beste defentsa erakunde batzuekin beren adingabeen ar
loetan, eta unibertsitateekin eta haurren errealitatearen inguruko jakintza kudeatzeko baliabideekin. Eta Haur eta Nerabeentzako Bulegoa buru duten proposamenek nahiz egindako lankidetza-eskaerei erantzuteko: garrantzitsuena ez da nork hartzen duen aurrea, baizik eta denok ar
tean zer eraikitzen dugun.
Eta hori guztia ustez okerrak edo legez kontrakoak izan diren jarduera publikoen inguruan adingabeen kexen eta demanden edo adingabeekin lotutako kexen eta demanden ar
tapena eta ikerketa baztertu gabe. Ar
artekoaren zeregin garrantzitsuenetako bat da pertsonen eskubideen defentsan, administrazioen jarduera eta politika publikoekin lotuta.
Jarduera-ildo horien esparruan garatu da Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jarduna 2010. urtean zehar. Dokumentu honen erdiko kapituluen xede izango da jardun hori.