Testuingurua
2011ko urrian eta azaroan, Arartekoaren Gasteizko egoitzan, 4 lan-mahai antolatu ziren zenbait eremutan (publikoan, pribatuan, hirugarren sektorean) diharduten adituekin.
- Talde bakoitzean ezarri zen erronka Euskadiko e-inklusioa eta e-partaidetza ikuspegi hirukoitzetik aztertzea zen:
- Euskadiko eten digitalen
artea
ren egoera (abiapuntua zein den, lantalde horietan ordezkatutako erakundeek eta, noski, euskal herritarrek nola ikusten dituzten).
- Nola gaindi ditzakegu? Eta zer egin dezakegu gure erakunde/enpresa/organismo/elkartetik horretarako?
- Zein behar lukete etorkizuneko lan-ildoek?
- Lan-mahai horiek CTIC Fundazioko langileek dinamizatu zituzten. Langile haiek sormen teknikei buruzko adituak ziren.
Parte-hartzaileak
Elkarrizketan parte hartu zuten 35 parte-hartzaileak txosten berezi honetan aztertu beharreko gaian zuten ezagutza eta esperientziaren arabera hautatu ziren, sektore publikoa, pribatua eta hirugarren sektorea ordezkatuta egotea bilatuta.
Ainara Pérez Rodríguez |
Hezitzaile/koordinatzailea Saregune-Sartu Álava elkartean |
Aitor González Angulo |
ONCEko Euskadiko Lurralde Kontseiluaren presidentea |
Alberto Bokos |
Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian Sustapen eta Komunikazio Atalaren zuzendari nagusia |
Alberto Ortiz de Zárate |
Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zuzendaria |
Alfredo Bezos |
FEVASeko Multimediako arduraduna. Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Euskal Federazioa |
Ana Vitorica |
Euskadi Plana Informazioaren Gizartean PESI 2010 izenekoaren Idazkaritza Teknikoaren arduraduna. Eusko Jaurlaritza |
Arantza González |
Gizarte langilea Kantabriako Gobernuan. Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko CEESPV-GHEE presidenteordea |
Cristina Ojanguren |
Agintzari Gizarte Ekimeneko S. Koop. izenekoan I+G+Bko teknikaria |
David Montero de la Torre |
Zuzendaria Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroan |
Dorleta Goiburu |
Gizarte Ekintzako arduraduna EUDELen |
Elena Ayarza |
Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Kontseilua |
Gari Araolaza |
CTO eta CodeSyntax-en sortzailea |
Gerardo Zamora |
INGEMAko zuzendariordea |
Gorka Moreno Márquez |
Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikertzailea IKUSPEGI - Immigrazioaren Euskal Behatokian |
Javier Cueva |
Kirol Egokituaren Bizkaiko Federazioko presidentea eta FEKOORreko teknikaria |
José Antonio del Moral |
Inbertsorea Chicisimo.com-en. Bazkide sortzailea Sequoia Internet S.L.-n. CEO Mapalia Networks-en |
José M.ª Chaves Rivera |
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila |
José Miguel Azkoitia |
TECNALIA Reserah & Innovation delakoan Negozioaren Garapena-Osasun atalaren zuzendaria |
Josu Garro |
A. Urdaneta ikastetxe publikoko irakaslea. Irakaslea eta gazteen tutorea (16 eta 17 urte), plastika eta ikus-entzunezko, informatika, marrazketa tekniko, lagundutako diseinu eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien irakaslea |
Juan Carlos Melero |
Gizarte Proiektuen zuzendaria EDEX fundazioan. Idazkari-diruzaina Zerbikas fundazioan. EDEXeko Espetxean Droga-mendekotasunaren Taldeko koordinatzailea |
Koldo Tellitu |
Ikastolen federazioko presidentea |
Leticia Baceiredo Monja |
KZgunea kudeaketa zentroa |
Lorenzo Martínez Paz |
IRSE Arabako Birgizarteratze Institutua elkartea. Proiektuen arduraduna eta zuzendaritza taldeko kidea |
Maite Goñi |
Irakaslea eta IKTen aholkulari pedagogikoa Mondragon Unibertsitatean. Irakaslea Jakintza ikastolan |
María Gutiérrez Manrique |
Prestakuntza teknikaria EDE fundazioan. Bolunta prestakuntza foroko arduraduna |
María José Cano |
FEDEAFES-Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzako kudeatzailea |
Marisa Lezkano Moya |
Lan-Ekintza Bilbo. Behatoki Estrategikoaren arduraduna |
Mentxu Ramilo Araujo |
Proyelia Innova S. L.ko I+G arloa. Prestatzailea barnetegi teknologikoetan |
Miren Osane Lizarralde |
Aholkularia eta irakasle Mondragon Unibertsitatean |
Norma Andrade |
Elkartu elkarteko irisgarritasun teknikaria |
Oskar Longo Imatz |
Gazteriaren Euskal Behatokia |
Raquel Raposo |
Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna EMAKUNDEn |
Roberto Vidal |
Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko CEESPV-GHEE presidentea |
Rodrigo Matamoros |
Hiesaren aurkako batzordea-Araba |
Xavier Mendizabal |
BIHE elkarteko koordinatzailea (bigarren hezkuntzako institutuetako zuzendarien elkartea) |
Ateratako indar-ideia nagusiak
Indar-ideiak honako gaien inguruan erakusteko antolatu dira:
- 1. GUNEA: Euskadin e-inklusioak egun duen egoeraz dugun ikuspegia.
- 2. GUNEA: Herritarrek IKTak hobeto eskuratzeko estrategiak.
- 3. GUNEA: Euskadiko e-partaidetzaz dugun ikuspegia.
- 4. GUNEA: Euskadin herritarren partaidetza sustatzeko estrategiak.
E-inklusioaren egungo egoera
Gai hau buru-mapen teknikaren bidez aztertu zen eta, beraz, partaideei ez zitzaien agindu nola antolatu behar zuten euren analisia ez zer alderdi lehenetsi behar zuten. Banakako lan aske horretan parte-hartzaile bakoitzak Euskadin e-inklusioak egun duen egoerari buruz duen ikuspegia azaldu zien lan-mahaiei.
Hala, parte-hartzaile batzuek, euren analisian, batez ere eten digitalak gehien pairatzen dituzten taldeei erreparatu zieten bitartean, beste batzuek zioei edo eten digitalak murrizteko balizko erronkei erreparatu zieten.
Eskuratutako informazioa (35 buru-mapa) prozesatzerakoan, mapa bakoitzean gai edo gune erabilienen inguruan adierazitako ideiak bildu ziren:
- Artearen egungo egoera.
- E-inklusioaren oztopoak eta azeleragailuak.
- Nori eragiten diote eten digitalek (taldeak)?
- Zer arrisku dakar eten digitalak egoteak?
- Nola hobe dezakegu egungo egoera?
- Zein dira lehentasunak eta premiak?
- Eta zein dira egungo egoerak ematen dizkigun aukerak?
- Zer eragilek parte hartzen dute hobekuntza horretan?
- Zergatik kezkatzen gaitu?
- Gainesklusioko eta gaininklusioko balizko egoera?
Jarraian lehen gune horretako talde-lanean ateratako ideien baturatik ateratako 4 buru-mapak jarri dira:
(124. irudia)
1. taldearen buru-mapa
(125. irudia)
2. taldearen buru-mapa
(126. irudia)
3. taldearen buru-mapa
(127. irudia)
4. taldearen buru-mapa
Herritarrek IKTak hobeto eskuratzeko estrategiak
Lan-mahaiek Euskadiko e-inklusioari buruzko azterketari heldutakoan, herritarrek IKTak hobeto eskuratzeko balizko estrategiei buruz hitz egitera gonbidatu genituen parte-hartzaileak.
Horretarako, dinamizazio teknika bi erabili ziren:
- Aukeren borobila77: teknika honek lotura zentzugabeak, egin ohi ez ditugunak egiten laguntzen digu, “ezaugarriak” deitutako zenbait hitz ausaz “lotuz” lortuta.
- Edward de Bonren kapeluak: parte-hartzaileak lan-taldeetan antolatzen dira –4 lagun gehienez– eta talde bakoitzari kapelu bat ematen zaio. Kapeluaren koloreak (eta, beraz, haren ezaugarriek) kideek “aukeren borobila”ren teknikaren bidez ateratako ideiak aztertzerakoan hartu beharko duten ikuspegia edo rola definituko du.
Jarraian lan-mahaietan, herritarrek IKTak hobeto eskuratzeko estrategia gisa, ateratako ondorio nagusiak zehaztu dira:
- Elkarlaneko IKT prozesu eta estrategia iraunkorrak, jasangarriak, ez aldian aldikoak, ikasitakoan eta bizi izandakoan oinarrituak behar dira.
- Arrazionalizatu eta bikoiztasunak saihestu behar ditugu.
- Kostu handi edo gehigarririk ez dakarten eta mundu guztiak eskura ditzakeen tresnen erabilera bultzatu.
- Erakundeen lidergoa indartu behar dela esan da, herritar guztiek IKTak eskuratzea bermatzeko.
• Etxeko ekipamendu minimoa (hura erosteko laguntzak), sarbide unibertsala izanda.
• Internet eta IKTetarako doako sarbide askea. Konektibitatea eskubide.
• Software aske/irekiaren erabilera sustatu.
- Aurrekontu egonkortasuna bermatu, abian dauden ekimenen eta jardunbide egokien iraunkortasuna ahalbidetzeko.
- IKT bideak sustatu herri administrazioak-herritarrak-enpresak erlazioak sustatzeko.
- Sareko lanerako prestakuntza, erakundeentzat eta herritarrentzat.
- IKTen bidezko lankidetza sareak sortu gizarte-etenak erauzten lan egiteko.
- Partekatu aberasteko eta atxikitzeko. Adimen kolektiboa. Lotura bultzatu: elkarteak, gizarte taldeak. Sinergiak sortu.
- IKTek bizi kalitatean duten eragina areagotzen aurrera egiten jarraitu:
• IKTen bidezko ohitura osasuntsuak bultzatu.
• Zahartze aktiboa sustatu
• Osasun sektoreko profesionalen sareak bultzatu:
– Sektoreko profesionalentzako osasun tratamenduei buruzko datuen tokiko sarea.
– E-health. Gaixoentzako aplikazioak (adibidez, kronikoentzat edo gaixotasun luzeak pairatzen dituztenentzat), IKTak gaixoen arteko lankidetzarako eta esperientzia trukerako erabiliz.
• Aisia eta kiroleko gizarte-sareak, gure aisialdiari lotuak, partaidetzara eta IKTak erabiltzera bultzatzen dutenak.
- Aplikazioen estandarizatzea. Haien erabilgarritasuna hobetu haien bidez parte hartu ahal izateko:
• Maila guztietako bateragarritasuna teknologia beraren eredu desberdinen artea
n, baita hizkuntzan ere.
• Homogeneotasuna gauza komunetan, erabiltzaileari gauzak errazteko.
- Alfer-denborak parte hartzeko baliatu: autobus geralekuak, tren geltokiak, etab., IKTak herritarrei hurbiltzeko.
- IKTak berrikuntzatik landu, aukera iturri gisa: lanekoak, gizartekoak, informazioa eskuratzekoak.
- Partaidetza estrategia eta prozesu aurreratuak, desberdinak, berritzaileak guztientzakoak bultzatzeko IKT.
- Partaidetza foro egonkorrak sortu.
- Proposamenen bilaketarako partaidetza prozesu aurreratuak abiarazi, honakoak lortzeko:
• Partaidetza zergatik eta zertarako adostu.
• Emaitzen eraginkortasuna.
Euskadiko e-partaidetza
Lan-mahaietan eztabaidatutako hirugarren gunea pentsatzeko eta partekatzeko kutxen teknikaren bidez landu zen. Teknika horri esker, kartoizko kutxa batean, gure ustez Euskadiko e-partaidetza bultzatu edo oztopatzen dituzten eragileak eta sumatzen ditugun gizarte ondorioak eta haiek hobetzeko lehentasunak zerrendatu eta parteka ditzakegu. Taldeari hura azalduta, eta adostasunez iragazita, ideiak araztu egiten dira e-partaidetzari buruzko pentsatzeko kutxa bakarra eraiki arte. Bertan, honakoak biltzen dira:
- Pertzepzioak.
- Indarrak.
- Ahultasunak.
- Lehentasunak.
Jarraian, analisi bakoitzean ateratako emaitzak zehaztu dira.
Pertzepzioak
Lan-mahaietan parte hartu dutenek e-partaidetzari buruz dituzten pertzepzioak talde handi bitan bil litezke (pertzepzio positiboak eta pertzepzio negatiboak):
Pertzepzio positiboak
- Espezializatu behar dugu, kanpora begiratu.
- Aldaketak eta aukerak etorkizunari begira. Egiteko modu berriak.
- E-partaidetzak eskakizun berria dakarkie politikariei eta herri-administrazioari.
- IKTak partaidetzan ezartzeko prozesua aberastu behar da.
- E-partaidetzak balioa ematen die erakundeen engaiamendu, partaidetza eta kokapen eta hurbiltasunari.
- Gizartean ez dago e-partaidetzaren kontzeptualizaziorik. Zertarako, zer dakarkidan, nola parte hartu zehaztu behar dira. Une egokia da hura egiteko.
- Interesa eta gogoa daude. Ez dago atzera egiterik.
- Astiro doa, baina badoa.
Pertzepzio negatiboak
- Eten digitala handitu egingo da gizarte-egoera ahulenean daudenen
artea
n.
- Erakundeen sinesgarritasun urria.
- E-partaidetza trending topic da..., baina nahasmena dago. Su artifizialak?
- Bigarren mailakoa da. Ez dago interes handirik. Ondo bizi gara. Lehentasunak beste batzuk dira.
- Interes politikoagatik parte hartzen dugu - gizarte interesetatik urrun.
- Kea saltzen digute?
- Herritar batzuek uste dute e-partaidetza etorkizuna dela, ez oraina.
- Ez da erantzukizunik hartu nahi.
- Beldurra gauza ezezagunei. Herritarrek IKTei buruzko sentipen negatiboa dute (konfiantzarik, segurtasunik, pribatutasunik... eza).
- Garestia (oraindik ere IKTak eskuratzea garestia da, adibidez, banda zabalaren tarifak Europako beste herri batzuekin erkatuta).
Indarrak
- Erakundeen laguntza dago.
- Herri-administrazioen arteko lankidetza. Partaidetza errazten du.
- Nolabaiteko partaidetza kultura dago, parte hartzeko gogoa. “Posible da” sentitzen da.
- Baliabideak, bideak daude: plataformak, sareak. Sendo ezarrita daude.
- Herritar aktiboak: demokrazia eta gardentasun handiagoa eskatzen dira.
- Funtzionatu ahal eta ezin duenari buruzko esperientziak, jardunbide egokiak eta erreferenteak daude.
- Une politiko berria Euskadin.
- Gure taldearen ikuspegia eman eta ezagutaraz dezakegu.
- Euskal gizartea, tradizioz, gizarte aktiboa da. Elkartegintzako kultura.
- Sentsibilizazioa fluxu horizontala sortzeko bailatzeko aukera.
- Partaidetza balio erantsia da erakundeentzat.
- Partaidetza herritarren prestakuntzaren bidez landu daiteke.
Ahultasunak
- Gizarte zibil ahula.
- Elkarrekin borrokatzeko parte hartzen dugu.
- Puri-purian dago baina, zer da benetan parte hartzea? Zertarako balio digu?
- Partaidetzaren itzulera urria.
- Ez dago toki partaidetzarako tresnarik, gertuena hura izanik.
- Konfiantzarik eza. Aurreiritziak. Beldurrak. Lotsa.
- Partaidetzak ez ditu itxaropen guztiak asetzen.
- Debora eskatzen du, erakundeetan jardutea. Burokrazian geratzen gara.
- Etsipen orokorra krisiagatik.
- Huts egindako esperientziak. Egiten eta esaten direnen arteko desadostasuna.
- IKTen erabilera urria egiten dutenen
artea
n ez da e-partaidetza ezagutzen.
Lehentasunak
Pertzepzioak, indarrak eta ahultasunak ikusita, Euskadin e-partaidetza nola landu behar dugun pentsatzeko eskatu genien gure adituei. Horretarako, lehentasunen arabera pentsatzen ahalegindu beharko ziren haien ustez zergatik den funtsezkoa hastea eta lehenbailehen. Honakoa da taldeek adostutako lehentasunen laburpena:
- Gardentasuna eta abian den partaidetzaren ingurunea zaindu:
• Administrazioa HUB bezala, partaidetza sareak bultzatuz.
• Hausnartzeko eta erabakitzeko partaidetza (egungo informazio ereduaren aurrean).
• Bestelako gobernantza eta gizarte kohesio ereduak.
- Partaidetza zer den - zertarako balio duen definitu.
- Lege esparrua eta politika argiak eman. IKTen hedapen handiagoa.
- Prestatu eta informatu.
- Gizarteratu, hedatu. Kultura parte-hartzailea sustatu. Erabiltzera bultzatu.
- Eduki interesgarri eta erakargarrietan oinarritutako e-partaidetza.
- Eskuragarritasuna eskubide gisa eta baliabideen hornikuntza hobetu.
- Tokiko erabilgarritasuna. Udaletatik, hurbilenetik parte hartu.
- Gune publikoak berreskuratu.
- Erabiltzailearen esperientzian oinarritutako partaidetza.
- Lankidetzan lan egin: pertsonak – eragileak - administrazioa.
- Partaidetza eredu argia = gizarte kontratua.
- Guztien - baita baztertutako taldeen eskura. Hitza eman ez daukanari.
- Ikasleak eta irakasleak e-partaidetzan hezi, ikastetxeetatik.
- Gaitasun digitalak eskuratu: e-gaitasunak, beste (gizarte) eten batzuk borrokatzeari lotuta.
- Eskuragarritasuna bereziki zaindu. Herritarren eskura jartzen ari diren tresnak eskuragarriak dira?
- Esperientzia arrakastatsuak ezagutarazi: dagoena baliatu.
Euskadiko herritarren partaidetza sustatzea
Laugarren gunea herritarren partaidetza sustatzeko estrategiei dagokie, eta analogien teknikaren bidez landu zen. Teknika hori itxura batean antzekotasunik ez duten hitzen arteko antzekotasuneko erlazioak ezartzean datza. Prozesu horri esker, lanaren bidez, erlazioak, paralelismoak eta ideien arteko elkarketa aurkitzen dira eta lehenagoko analisi guneetan aurrera egiten da. Denbora tarte labur batean ideia asko lortzeko tresna bikaina ere bada.
- Jarraian “Euskadin partaidetza sustatzeko estrategia” gisa sortutako ideien laburpena jarri da:
- Partaidetza = demokratizazioa, guztientzako tresna.
• Erakundeen apustu argia.
• Hezkuntza apustu sendoa (formala eta ez formala).
• Inbertsio handiak behar dira.
• Politika publiko irmoak eta herritarren engaiamendua.
• Software askea bultzatu.
• Administrazioaren HUB eginkizuna, ez zentralizatzeko, informazioa partekatzeko baizik.
• Gobernuak ez du partaidetza zuzendu behar.
• Askatasunak erabiltzeko aplikazio informatikoetan oinarrituta.
• Industria informatikoa nazionalizatu.
- Irtenbideak pertsonengandik etorri behar du (“pertsonak daude gertuen arazotik eta, beraz, baita irtenbidetik ere”).
- Partaidetza sistema mistoa, zeharkako politika publikoan eta partaidetzaren kulturaren bidez sortua.
- Pertsona guztiek parte hartzea, sareen bidez premiak eta lehentasunak erabakiz.
- Partaidetza diseinatu, metodoa eduki beharra, sistema argia eta lege esparru bideratzailea sortuz (herritarrek funtsezko eragilea izan behar dute diseinu prozesu horretan).
- Helburu argiak, planifikatuak eta emaitzen itzulera dutenak.
- Partaidetzan berritzea hari erabilgarritasuna ematea da. Horregatik, e-partaidetzak:
• Herritarra, hezia eta erabiltzen erreza izan behar du.
• Gizartearen premiei erantzun azkarra eman behar die.
• Egindakoaren gainean eraiki behar da.
• Pertsonari, haren eskaera eta premiei begiratu behar die. Eguneroko gaiak bilatu behar ditu, batez ere mundu guztiak iritzia eman dezakeen horiek.
• Hainbat eremutako taldeak, pertsonak, haien interesak batu behar ditu eta haien premiei erantzun.
- “Partaidetzaren animatzaileak” egon behar dira:
• Partaidetzako erreferenteak bilatu (partaidetzako Steve Jobs bat).
• Partaidetza eduki eta formatu interesgarriaren bidez bultzatu, bilgarri erakargarria emanez.
• Partaidetza, parte hartzen dutenak saritu, aitortu.
• e-partaidetza mugimenduekiko atxikimendua bultzatu.
- Esparru informalagoak, dinamikoak, zereginaren araberakoak bultzatu. Teknologia hedatuenen bidezko partaidetza bultzatu, esaterako, mugikorraren bidezkoa.
77 Michalko, Michael, Thinkertoys (2006): A handbook of creative-thinking techniques, Second Edition, Ten Speed Press, Toronto.