19.1. Euskadiko e-inklusioari eta IKTen bidezko gizarte eremuko eta eremu publikoko herritarren partaidetzari buruzko txosten bereziaren esparruan adituei egindako elkarrizketetan jasotako indar-ideiak
Testuingurua
Ikerketa eta informazio bilketa fasean erabilitako tekniketako bat erdi egituratutako banakako elkarrizketak egitea izan zen.
Elkarrizketa gehienak aurrez aurre egin ziren, Euskadiko hiru lurraldeetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Arartekoaren bulegoetan, 2011ko uztailean eta abuztuan.
Parte-hartzaileak
Elkarrizketan parte hartu zuten 14 parte-hartzaileak txosten berezi honetan aztertu beharreko gaian zuten ezagutza eta esperientziaren arabera hautatu ziren, sektore publikoa, pribatua eta hirugarren sektorea ordezkatuta egotea bilatuta.
Adela Mesa | Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzia eta Administrazioko irakasle titularra. Politikaren eta administrazioaren, administrazio modernizazioaren eta politika publikoen arteko harremanak ikertzen lanean aritu da. Orain dela zenbait urte, bere ikerketek e-government (e-administration, e-democracy) delakoa daukate hizpide, baita oro har gobernantzari buruzko azterlanak ere |
Asier Gallastegi | Aholkularia; berrikuspena, coaching, familia terapia eta irakaskuntzaren arloko zenbait erakunderekin lankidetzan aritzen da. Gizarte hezitzailea. Familia Terapiaren Euskal Nafar Eskolan psikoterapeuta sistemikoari dagokion titulua atera zuen |
Javier Elzo | Deustuko Unibertsitateko Soziologian katedraduna eta gizarte ikertzailea |
Jorge Flores | Pantallas Amigas delakoaren sortzaile eta zuzendaria. Informatikan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. IKTen erabilera seguruari lotutako argitalpen eta tresna didaktiko batzuen zuzendari eta egilea; grooming, ciberbullying eta sexting bezalako gaiak bereziki azpimarratu ditu |
José Miguel Azkoitia | Tecnalia Reserah & Innovation delakoan Negozioaren Garapena-Osasunaren dibisioa atalaren zuzendaria. Euskal Herriko Unibertsitateko doktore ingeniaria |
Joseba Zalakaín | Eguía-Careaga fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria. Kazetaritzan lizentziatua EHUn |
Juan Manuel Cabasés | Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Ekonomiako irakaslea izan da zenbait unibertsitatetan. Une honetan Ekonomian katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Behin-behinean Munduko Osasun Erakundearen (MOE) eta Garapenerako Banku Inter-amerikarraren aholkularia izan da. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusia izan da (1988-1991), baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Informazioaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia ere (1987) |
M.ª Antonia Ozcariz Rubio | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Mireia Espiau Idogaya | EUDELeko (Euskal Udalen Elkartea) programen arduraduna. Soziologoa eta eragilea aukera berdintasunaren arloan. Generoan eta garapenean espezializatua, irakaslea da Espainiako zenbait unibertsitatetako graduondoko ikastaroetan eta, eremu horretan, berdintasunaren aldeko organismoekin eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan aritzen da |
Patxi Leturia | Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendariorde teknikoa (Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikia). Matia fundazioko Gizarte Zerbitzuaren eremuko zuzendaria izan zen |
Pilar Irurzun Huici | Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren aholkulari juridikoa. Administrazio elektronikoaren Arauak Garatzeko Atalaren arduraduna |
Reina Ruiz Bobes | Emakundeko (Emakumeren Euskal Institutua) aholkularia |
Rosabel Argote | Eraniako –CEAReko (Euskadin Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea) hausnarketarako eta kulturen arteko ekintzarako eremua– gizarte ikertzailea. Los Scribas izeneko taldearen bazkide sortzailea (idazlez, sortzailez eta ilustratzailez osatutako taldea) |
Susana del Río | Ikertzailea. Gobernantza Demokratikoaren Institutuan Europa ataleko zuzendari akademikoa. Science, Society and Governance delakoan Europako Batzordeko Aditu Independenteen Batzordeko kidea, baita Citizens and governance in the knowledge based society, Task 4 –”Democracy in a supranational context”– programa markoko kidea ere. Herritarren parte hartzearen eta Europako ekintza komunikatiboaren arloan aholkularia |
Ateratako indar-ideia nagusiak
Indar-ideiak honako gaien inguruan erakusteko antolatu dira:
• Gaur egun bizi kalitatea osasunari, lasaitasunari, inguru gertuenaren (familia) segurtasunari lotuta dago. Alegia, bizi kalitateak, egun ulertzen den bezala, zerikusi handia dauka egungo gizarteko balio nagusietako batekin: norberekoitasunarekin.
• IKTek bizi kalitate hobea eskuratzea ahalbidetzen dute.
• Baina ez beti. Ez dirudi prozesu hain lineala. Alderdi jakin batzuk hobetu eta beste batzuk okertu egiten ditu (gaininformazioa, lanari kateatzea, beti aurkigarri egotea, etab.).
• IKTek pertsonen eta euren ingurunearen arteko erlazioa errazten dute.
• Baina gizarte eten eta desberdintasun berriak ere sortzen ditu: IKTak erabiltzen ez dituztela-eta haien onurak jasotzerik ez duten pertsonak.
• Egungo gizarte erronka handientzat erantzun berriak eraikitzen lagundu dezakeen eta parte hartu behar duen tresna dira.
• Baina berez ez dute ondorio automatikorik eragiten. Gakoa erakundeek, pertsonek, enpresek eta abarrek ezartzeko, erabiltzeko eta baliatzeko moduan dago.
• IKTek pertsonen eta euren ingurunearen arteko erlazioa errazten dute.
• Baina gizarte eten eta desberdintasun berriak ere sortzen ditu: IKTak erabiltzen ez dituztela-eta haien onurak jasotzerik ez duten pertsonak.
• Egungo gizarte erronka handientzat erantzun berriak eraikitzen lagundu dezakeen eta parte hartu behar duen tresna dira.
• Baina berez ez dute ondorio automatikorik eragiten. Gakoa erakundeek, pertsonek, enpresek eta abarrek ezartzeko, erabiltzeko eta baliatzeko moduan dago.
• Eten digitalen jatorriaren analisian aldagai batzuk nabarmentzen dira: adina, sexua, ikasketa maila, etorkina izatea, landatarra izatea, erosahalmena, ezgaitasuna (batez ere, adimen ezgaitasuna).
• Desberdintasunak handitu edo larritu egiten dira aldagai horiek gurutzatuta. Adibidez: ezgaitasuna + emakumea + adina + landatarra.
• Aldagai soziodemografiko/sozioekonomiko horien eraginari buruzko etorkizuneko ikuspegiak diosku eten digitalak txikiagotu egingo direla, besteak beste, honako taldeen artea: emakumeak, adinekoak, ezgaitasuna duten pertsonak. Adinekoei dagokienez, esaterako, hamarkada pare bat barru adinekoak izango direnen IKTen erabilera mailak baikor izateko modukoak dira, eten digitalak murriztu egingo baitira, eskuragarritasunari eta erabilerari dagokienez. Hura eskuratze- eta partaidetza-etenetara estrapolatzea zailagoa da.
• Orokorrean, sarbidearen eten digitala gainditutzat jo ohi da. Teknologia hedatuenei (telebista, mugikorra, ordenagailua eta Internet) eta herritar gehienei buruz hitz egiten dugunean, behintzat.
• Hala ere, gizarte talde jakin batzuek sarbide-eten handiak dauzkate oraindik.
• Adibidez: gizarte-egoera oso ahuleko egoeran (txirotasun material edo ekonomikoa, etxebizitza arazoak, legezko arazoak, etab.) dauden pertsonak >> egun, baliabide urriak pertsona horiek IKTetarako sarbidea eta gaikuntza digitala emateko.
• Errealitateak dioskunez, talde horiek euren bizi kalitatea hobe leza
kete IKTen erabilera eta zenbait ekintza, hala nola lana bilatzea, gizarte eremuan parte hartzea, etab., lotzeko gai bagina.
• “Adina” aldagaia ere garrantzitsuenetako bat da.
• Adinarekin gurutzatuta, beste eragile batzuk daude, hala nola ikasketa maila, generoa edo errenta maila (adibidez: adinekoa, emakumea, bakarrik bizi da, ikasketa maila txikia eta errenta txikia), eta IKTak eskuratzeko inhibitzaile edo oztopo joka dezakete.
• Garrantzitsua da pertsona guztiek IKTak eskura ditzaketela bermatzea. Horrek ez du esan nahi, eta ez da posible, Euskal Herriko etxe guztiek izango dutela IKT ekipamendu jakin bat edo Interneterako sarbidea. >> Eskuragarritasuna demokratizatzeak eskatzen du pertsona guztiek izan behar dutela tresna horiek erabili ahal izateko aukera. Horrek zenbait baliabide publiko edukitzea eskatzen du, IKTak eskuratzeko aukera berdintasuna bermatzeko (horrek ekipamendua esan nahi du, baina baita gaikuntza eta lagun egitea ere).
• Erabileraren eten digitala esateak ez dirudi oso zehatza. Erabilera desberdintasunak azaltzeko eredu posible bat “ahalduntze digitala” litzateke >> nork bere erabilera maila dauka (ahalduntze digitala).
• Ahalduntze digital mailen artean, aldagai baldintzatzaileak identifikatu dira, hala nola adina, sexua edo ikasketa maila. Esaterako:
– Gizonek eta emakumeek ez dituzte IKTak berdin erabiltzen. Orokorrean, gizonek emakumeek baino ordu gehiago ematen dute IKTak erabiltzen.
– Emakumeek erabilera praktikoagoa (tresna gisa) ematen diete, eta gizonek, aldiz, gehiago inbertitzen dute aisiari lotutako IKTetan.
– Errealitate horretan zenbat dago lotuta gizonen eta emakumeen denboraren erabilera desberdinei? (emakumearen jardunaldi bikoitzaren eragina)
– Eta kultura eta hezkuntza alderdiei? >> Datua: bigarren hezkuntzan bertan mutilen eta nesken arteko aldeak sumatzen dira IKTen erabilerari dagokionez >> ikasketa jakin batzuen maskulinizazioa edo feminizazioa, etab.
• Gakoa hemendik igaroko litzateke: nola egiten da aurrera “ahalduntze digitalaren eskala” horretan? Zergatik pertsona batzuek haien erabileren intentsitatean aurrera egin eta heldu egiten diren eta beste batzuk ez? Balizko ikaskuntza-etenik al dago? Non dago eten horren jatorria?
• Maiz, gaikuntza teknologikoaren metodologiak hezkuntza formalaren eredua errepikatzen du eta, beraz, gizarte talde askok behar dituzten ikasteko modutik eta erosotasunetik urruntzen da.
• Pertsona batzuek dena oso azkar doala sentitzen dute. IKTen aurrera egiteko erritmoa pertsona askok teknologia batez jabetzeko behar dutena baino azkarragoa da >> “gainditua” izatearen sentipena eta “motibaziorik eza”.
• Talde batzuek, batez ere adinaren arabera, IKTetan euren tokia aurkitzen ez dutela sumatzen da. Ez dute aurkitzen euren interesei lotutako eduki digitalik –eskuragarriak, erabilgarriak eta haientzat diseinatuak–.
• “Ahalduntze digital”aren prozesuan aurrera egiten edo gelditzen lagundu diezagukeen “IKTen aurreko jarrera” eduki handia dago. Jarrera horren zioa tresnaren premia, baliabidean izandako konfiantza, ziurgabetasuna sumatzea (adibidez, Internet bidezko erosketetan), berdinkideen artean arrakasta kasurik ez ezagutzea, aukera berriak aurkitzeko, etab. izan daitezke.
• IKTen eskuratzea “ahalduntze digital”aren taulako goiko aldean legoke. Heldutasuneko unea islatuko luke. Bertan agertzen diren erabilera berriei, aurreratuei eta berritzaileei esker, pertsonak IKTen bidez bere ingurunean esku hartzeko gaitasun handiagoa lortzen du.
• Zentzu horretan, sortzetiko digitalak –gehienek tresna horien ikasketa informala eta berezkoa egin dute– IKTen “eskuratze”aren adierazpen handientzat jo ohi dira.
• Sortzetiko digitalek, ordea, gabeziak dauzkate IKTen erabileraren alderdi garrantzitsu batzuetan, hala nola nortasun digitalaren kudeaketa zuzenean, sarean dituzten bizi birtualen trazabilitatean, arriskuak hartzean...
• Egun IKTen eskuratzea partaidetza, herritartasun digitala, elkartasuna edo gizarte zuzentasuna bezalako kontzeptuei lotzen zaie?
• Zuzena da, beraz, IKTen erabilera intentsiboa eta IKTen eskuratzea parekatzea?
• Ahalduntze digitala lauki guztietatik igaro beharreko prozesu lineala ez dela ikusten hasi da. Batzuetan, erabilera berritzaile eta sortzaileak (hartzaileei ondo egokituak) gizarte talde jakin batzuk (esaterako, adinekoak) IKTetara erakartzeko polo gisa erabil daitezke.
• Ekarpen batzuen arabera, asko hitz egiten da partaidetzaz, bide berriak eskatzen dira, protagonismo handiagoa, baina herritarren partaidetza eremu sozial eta publikoan txikia da.
• Gazteen artean, esaterako, partaidetza oso txikia da. Maiz, politika interesatzen ez zaiela esaten da. Hausnarketa batzuen arabera, euren etorkizunari eta hari eragiten dioten erabakiei buruzko interesa eta kezka dute, baina sistemarekin etsita daude, botoak erakartzeko makina bihurtutako politiken eta politikarien irudi distortsionatuarekin.
• Parte-hartze txiki horren erroan zenbait eragile egon litezke, hala nola “gizarte ideiei” buruzko interes txikia, egungo gizartean nagusi den norberekoitasun handia, eta “talde proiektuei” buruzko interes urria.
• Seguruenik, publikoarekiko mendekotasun handiegiak, administrazioari gero eta babes handiagoa eskatzeak, parte hartzeko premia txikia eragin dezake.
• Eremu publikoan parte hartzeak posibilitate handiak dauzka eta aukera interesgarriak konkistatzea dakar, baina beharbada herritarren partaidetza hori nola egingo den, nola eratuko den, etab. eztabaidatu behar dira lehenago.
• Lehenagoko eztabaida hori gabe, partaidetza “erretzeko” arriskua dago >> parte hartu eta ondoriorik edo emaitzarik ikusten ez badut (huts egiteko arriskua).
• Elkarrizketetako ekarpen batzuen arabera, administrazioak gehiegi zaintzen du eremu publikoko partaidetza. Izaera formal, arautu horrek, beharbada, ez ditu herritarrak erakartzen.
• Arazoak konpontzeko gizarte ekimenak emaitza onak eman ditu beti. Administrazioak lagun egin, laguntza eman behar du, baina baita egiten utzi ere bai.
• IKTak tresna ona dira gizarte ekimenaren eta administrazioaren arteko elkarrizketa errazteko.
• IKTek ez dute “aurrez aurrekoa” ordeztu behar partaidetzan. Eremu sozial eta publikoko partaidetza IKTen bidez gehiegi bideratzeak egun IKTak erabiltzen ez dituzten pertsona horiek guztiak baztertu litzake. Inguru gertuenetiko, etxeko ingurunetiko partaidetza esparruak berreskuratu/birkonkistatu behar dira.
• Talde batzuek, hala nola adinekoek, adibidez, lan boluntarioaren bidez parte hartzen dute gizarte eremuan (emakumeek batez ere). Aurrez aurreko partaidetza da, aurpegia eta eskuak emanda. Pertsona horiek IKTetara hurbiltzeko beste interesgune batzuk behar dira gehiago, hala nola osasuna eta segurtasuna. Non dago “eremu sozial eta publikoko partaidetza” + “adinekoak” + “IKT” lotzeko gakoa?
• Gizarte arazo handiak dituzten eta gizarte-egoera oso ahulean dauden beste talde batzuei dagokienez, lehentasunen eskalan oinarrizko premiek partaidetzaren kontzeptua gainditzen dute. Horrek, IKTei dagokienez bizi duten sarbide eta erabileraren etenarekin batera, are gehiago urruntzen du pertsona horien partaidetza.
• Eremu publikoko partaidetzari dagokionez, dirudienez, “erantzunkidetasun informatua”ren ereduak zentzua hartuko luke. Parte hartu ahal izan aurretik, informazioa eduki eta irizpidea eratu behar da. Partaidetza esperientzia handinahiagokoen “aurreko etapa” bat da >> [taldeko lana + informazioa + denbora = parte hartzeko gaitasuna].
• Ikuspegi horretatik, erronka berriak sortzen dira, hala nola demokrazia ordezkatzailea eta demokrazia erabakitzailea elkarbizitzea.
• Eremu publikoak sinesgarritasuna berreskuratu behar du. Administrazioaren gardentasuna, datuak irekitzea edo Irekia bezalako esperientziak urrats handiak dira, baina asko dago egiteko eta lortzeko.
• Ekarpen batzuen arabera, partaidetzarako maila guztien arteko (tokikoa, naziokoa eta Europakoa) koordinazio handiagoa behar da >> toki mailan egiten den partaidetza ez dago guztiz koordinatuta nazio edo Europa mailan egiten denarekin. Maila bakoitzeko lana positiboa da, baina ez dago guztiz koordinatuta.
• Administrazioaren ikuspuntutik, partaidetza berrikuntzaren funtsezko modu bat da. IKTak administrazioetan sartzeko egungo unea baliatu behar da herritarren partaidetza esperientzia berriak erakartzeko poloa izan dadin.
• Partaidetzak plangintza ere eskatzen du, ez dugu bat-batekotasunaren esku utzi behar, bestela esperientzia txarrak erein eta mesfidantzak sortuko ditugu.
• Partaidetzak gobernantza partekaturanzko bidea izan behar du, ez kontsulta bat egiteko edo kontu jakin batzuk elektronikoki bozkatzeko unean uneko prozesu multzo bat.
• Arestian parte hartzeko informazio beharraz hitz egin dugu. Kontuz, informazio hori “deskodetu” behar da herritarrek hura eskuratu eta ulertu ahal dezaten. Parte hartzeak itzulpena eta informazio adeitsua behar ditu.
• Administrazioak erronka garrantzitsua dauka haren aurrean: dagoeneko gizartean parte hartzen eta ekarpenak egiten ari diren partaidetza birtual eta fisikoko komunitate horiekin konektatzen jakitea, eta haien mezua entzuten eta euren politikan biltzen jakitea (behetik gorako partaidetza).