16. Jardunbide egokia e-inklusioan eta e-partaidetzan
Informazioaren gizartea, IKTak eta herritarren partaidetza eremuak etengabeko hazkunde eta hedatze prozesuan daude, bai tokiko, estatuko eta Europako eremuetan, bai nazioarteko testuinguruan.
Horrek esan nahi du ia egunero albiste interesgarriak, ekimen berriak, txosten eta azterlan esanguratsuen argitalpenak, ekitaldiak eta abarrekoak sortzen direla. Egunero sortzen diren informazioa eta jakintza ez jarraitzea eta ez eguneratzea sinergiak gauzatzeko aukerari bizkar ematea izan liteke, beste lurralde batzuetan garatzen ari diren esperientziak aprobetxatzeari muzin egitea, eta oro har IKTak gizarte aldaketako tresna nagusitzat hartzen dituen komunitate bat, etengabe eguneratzen ari den konpartitutako jakintza oinarri duena, sortzeko aukerari uko egitea.
Ikuspegi honetatik, ondoko gai hauei buruzko jardunbide egoki batzuk jaso nahi izan ditugu (txosten berezi honen aztergai direlako hautatu ditugu, baita Europarako Agenda Digitalaren, Espainiarako Agenda Digitalaren zirriborroaren eta Euskadirako Agenda Digitalaren jarduketa ildo handiekin bat datozelako ere):
Jardunbide egokiak hautatzeko, erabili den metodologia aldez aurretik identifikatutako esperientziei buruz galdera hauek egitea izan da:
IKTen ERABILERA SEGURUA ETA ARDURATSUA |
(39. taula)
BBPP_Kontuzdatos
KONTUZDATOS | |
ERAKUNDEA | Datuak Babesteko Euskal Bulegoa |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.avpd.euskadi.net/s04-redes/eu/contenidos/informacion/redes/eu_redes/tutoriales.html |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.avpd.euskadi.net/s04-5213/eu/ http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuz00/es/contenidos/informacion/udcd/es_udcd/decides.html |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
2008ko irailean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak bat egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailarekin, gazteentzako hezkuntza kanpaina bat abiatzeko, datu pertsonalen babesari buruzkoa. Kanpainaren helburuak 14, 15 eta 16 urteko gazteak pribatutasunari buruz eta datu pertsonalen babesari buruz dakitena aztertzera gonbidatzea eta bitarteko digitalak erabiltzean beren datuak eta besteenak babestearen erantzule izatera motibatzea dira. 2009ko lehenengo hiruhilekoan, bigarren hezkuntzako zentro guztiek doako materiala, kanpainari buruzko informazioa daukan gutun bat eta webguneari (http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuzdt/eu/) buruzko gutuna jasotzen dituzte. Sarean nabigatzen dugunean datu pertsonalak babesteak duen garrantzia azpimarratzen du webgune honek. Webgunean, beste pertsona batzuek gure datuak nola erabili ahal dituzten eta erabilera okerra eman ahal dieten erakusten da. Gainera, informazioa babesteko moduak azaltzen dira. Edukietako asko ezagunak egingo zaizkigu, eta beste batzuk erabat berriak izango dira. Kanpaina hau aurretik Norvegian egindako kanpaina baten egokitzapena da. 2007. urtean, Norvegiako Hezkuntza eta Prestakuntzako eta Datuen Babeseko agintariek hezkuntza kanpaina bat sortu zuten gazteentzat, datu pertsonalak babesteari buruz. Kanpaina hark harrera bikaina izan zuen Norvegiako ikastetxeetan. Parte hartze zabala izan zuen eta kritika onak jaso zituen, bai barruan bai kanpoan (nazioartean goraipatua izan zen). DBEBak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak erreferentziako hezkuntza proiektu hau eta beraren emaitzak aztertu zituzten, eta gure helburuetarako egokia eta erraz moldatzeko modukoa zela pentsatu zuten. Horregatik, egokitze eskubideak eskatu zituzten. |
(40. taula)
BBPP_Comunidad Aprendizaje
“INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN ERABILERAN SEGURTASUNA” IKASKUNTZA KOMUNITATEA |
|
ERAKUNDEA | CTIC Informazioaren Gizartea Fundazioa: http://www.fundacionctic.org |
EREMUA | Pribatua/publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.fundacionctic.org/servicios/innovacion-social |
BESTELAKO ESTEKAK | http://internetyfamilia.es http://menoresenlastic.fundacionctic.org/ http://www.facebook.com/congresomenoresenlastic https://twitter.com/#!/menorestic |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Hezkuntza komunitate pribatua, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeei zuzendua, IKTen erabilera segurua eta arduratsua sustatzeko. Ikastetxe bakoitzari pasahitz bat ematen zaio, eta beraren bidez irakasleek plataforma horretan partekatutako edukia, materialak eta tresnak eskuratu ahal dituzte. Jakintza eta baliabideak partekatzeko topagune bat eta informazio gune bat izan behar da irakasleentzat. Bertan, IKTak erabiltzeko segurtasunaren inguruko informazio garrantzitsua eskuratu ahal dute, eta interes berberak dauzkaten erabiltzaileekin harremanetan sartu. Komunitate honen osagai bereizgarria administrazio taldeak sortutako edukia da (CTC SI Fundazioa), astero edukiak eta albisteak eguneratzen dituena. Komunitateak dokumentu-fondo zabala dauka, Internet eta Familia proiektuaren esparruan egindako materialez, bideo- eta dokumentu- bildumez osatua (unitate didaktikoak, fitxa didaktikoak, ikasgelarako aurkezpenak, irakasleentzako erreferentziako dokumentuak, dibulgazioko artikuluak etab), hezkuntza-etaparen, tematikaren, edukien tipologiaren eta abarrekoen arabera sailkatuak eta katalogatuak. Horrela, irakasleek honako ekintza hauek egin ditzakete: ikasgelan zuzenean aplikatu beharreko dokumentazioa aurkitu eta deskargatu; segurtasun gaietan, IKTetan eta adingabekoen gaian gertatzen den guztian egunean egon. Gainera, zalantzak argitu ahal dira edota konpartitzeko eta eraikitzeko proposatu. Finean, denon artean jakintza kolektiboa sortu eta aprobetxatu ahal den sareko leku bat da. |
(41. taula)
BBPP_Cibermanagers
CIBERMANAGERS | |
ERAKUNDEA | Pantallas Amigas (http://www.pantallasamigas.net/) izenekoaren helburua teknologia berrien erabilera segurua eta osasuntsua bultzatzea da, bai eta haurren eta nerabeen artean herritartasun digital arduratsua sustatzea ere |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.cibermanagers.com/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Cibermanagers berdinen arteko ikaskuntza eta zerbitzu solidario eta hezkuntzako esperientzia berria da. Nerabeak eurak bihurtzen ditu aldaketaren eragile eta IKTen erabilera seguru eta arduratsuari lotutako irtenbidearen erdigunean kokatzen ditu, arazoaren biktima edo parte jarri beharrean. 2010eko urtarrilean egin zen lehen aldiz, Portugaleteko Santa Maria ikastetxearen eta Pantallas Amigas-en arteko elkarlanean. |
(42. taula)
BBPP_Etorkizuneko Zientzialariak Azterlana
ETORKIZUNEKO ZIENTZIALARIEN TEKNOLOGIEI BURUZKO AZTERLANA | |
ERAKUNDEA | Fundación CTIC Sociedad de la Información: http://www.fundacionctic.org |
EREMUA | Pribatua/publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://internetyfamilia.es/estudio/ |
BESTE LOTURA BATZUK | http://www.slideshare.net/menorestic/estudio-tecnologias-cientificos-futuro http://internetyfamilia.es/wp-content/uploads/2011/04/info_tec_futuro2.pdf http://internetyfamilia.es/tag/legoseriousplay/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Etorkizuneko zientzialarien teknologiak azterlana “adimen kolektiboa” kontzeptuan oinarritzen da. Haren oinarrian denok egon gaitezke ados: haur gazteek duten sormen eta irudimen maila handia, azken finean haiek izango baitira etorkizuna sortu, aldatu eta ahalbidetuko dutenak. Haur parte-hartzaileei etorkizunean eduki nahi luketen produktu edo zerbitzu teknologiko berri bat definitzeko lana ematen diegu. Honakoak izan ziren gure helburuak: • 6 eta 12 urte arteko haurrek etorkizuneko teknologia nola ikusten duten ikertu. • Haurrek eguneroko bizimoduan darabiltzaten teknologiekin dituzten harremanak aztertu. • Haurrek eskatzen dituzten produktu eta zerbitzu teknologiko berriei antzeman. • Teknologia sektoreko enpresei produktu berriak ikertzeko eta garatzeko balizko bideak eskaini. • Haurrek zientzia-teknologiari buruz dituzten iritziak eta kezkak adierazi ahal izateko esparruak sortu. • Lehen adinetatik bokazio zientifiko teknologikoak sustatu. • Teknologiara hobeto hurbildu ahal izateko interesguneei antzeman. Azterlanean 6 eta 12 urte arte 546 haurrek parte hartu zuten. Bi astez eta “Nolakoa nahi zenuke etorkizuneko teknologia?” galdetuta, 6 eta 12 urte arteko 546 mutil (% 42) eta neskari (% 58) produktu edo zerbitzu berria marraztu eta deskribatzeko eskatu zitzaien. Askatasun osoz egin dute, eta “nagusien” eragina sentitzen ez zuten giroan, Mercaplana 2010-2011ko Haurren Azokako Laborategi tailerrean. Informazio iturri nagusiak haurrek prestatutako marrazkiak eta zirriborro grafikoak eta haurrek bideoan grabatutako eta ahoz azaldutako “berrikuntzak” izan ziren. Egindako inkestetatik 276 jo ziren “ideia” teknologiko berritzailetzat. Ideia batzuek merkatu teknologikoko egiazko joeren intuizio handia erakutsi dute: haurrek egun Beta fasean dauden irtenbideak (Errealitate Handitua eta Gailuekiko Elkarreragite Forma Berriak) proposatu eta ideia guztiz disruptiboei dagozkien proposamen interesgarriak (guztien %4 gutxi gorabehera) egin dituzte, batez ere etxetresnei eta elkarreraginari, eta automatizazioari lotutako gailuei aplika dakizkienak. Proposatutako ideien % 19 telegarraio/denbora makinari dagokie. Azterlanak hasierako ideia indartu du: lehen urteetan sormena, irudimena eta zientziarekiko gustua sustatzea funtsezkoa da etorkizunean eurak izan daitezen, langile bihurtuta, Asturiaseko enpresak lehiakorrago bihurtu eta lurraldea garatzen aktiboki lagun dezaten. |
(43. taula)
BBPP_Googleren Segurtasun Zentroa
GOOGLEREN HAURREN SEGURTASUN ZENTROA | |
ERAKUNDEA | Googleren Familia Segurtasun Zentroa beste 5 erakunderekin izandako elkarlanetik sortu da: Protégeles, Save the Children, Fundación Alia2, Unicef eta EU Kids Online |
EREMUA | Pribatua |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.google.es/familysafety/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Haur eta gazteak Interneten erabilerak zer garrantzi duen jakitun, Googlek esperientzia segurua eskaini nahi die bere erabiltzaileei, familia segurtasunaren inguruko honako helburuak betetzeko: • Gurasoek eta hezitzaileek Interneten haurrek eskura dezaketen edukia hautatu ahal izateko tresnak ematea. • Familiei Interneteko segurtasunari lotutako aholkuak eta iradokizunak ematea. • Adingabeak babesten diharduten beste erakunde (adibidez, ongintzako erakundeak), sektoreko enpresa eta gobernu erakunde batzuekin elkarlanean jardutea. Hori lortzeko: • Bere produktuetan tresnak sartu ditu erabiltzaileek Interneteko segurtasuna administratu ahal izateko, hala nola SafeSearch iragazkia eta YouTubeko segurtasuneko modua, zerbitzu horietan eskura daitekeen eduki mota kontrolatu ahal izateko. • Eduki desegokiaren berri emateko zerbitzua aktibatu du. • Gurasoak maiz kezkatzen dituzten gaiei –adibidez, sarean ezezagunekin izandako harremanak edo cyberbullyinga– buruzko aholkuak, bideoak eta gomendioak partekatzen ditu. |
(44. taula)
BBPP_Berdinkideen arteko prestakuntza
INTERNETEKO ERABILERAKO JOKABIDE ARRISKUTSUEI BURUZKO BERDINKIDEEN ARTEKO PRESTAKUNTZA |
|
ERAKUNDEA | Fundación CTIC Sociedad de la Información: http://www.fundacionctic.org |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.internetyfamilia.es |
BESTELAKO ESTEKAK | http://menoresenlastic.fundacionctic.org/ http://www.facebook.com/congresomenoresenlastic https://twitter.com/#!/menorestic |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
2011ko Internet Seguruaren Eguna ospatzeko, CTIC SI fundazioak, Internet eta Familia proiektuaren esparruan, jarduera bat antolatu zuen DBHko 4. mailako ikasleekin. Ikastetxe bat hautatu zen eta ikasleek eurek prestatutako jokabide arriskutsuei buruzko online inkesta bat egin zen. Ikastetxe bereko talde txikiago batekin xehetasunez aztertu ziren emaitzak, ikusteko jokabide arriskutsu horiek zer neurritan eragin dezaketen gazteen etorkizun pertsonalean eta lanbidean. Gazteek 3 kontzeptu atera zituzten antzemandako jokabide arriskutsuak zuzentzeari begira: pasahitzak, nortasun digitala eta sextinga. Gazteek eurek gaiei buruzko gidoiak prestatu zituzten, eta haiek hartu ziren oinarri IKTetan jokabide seguruak izan beharrari buruzko dibulgazioko 3 bideo prestatzeko. Internet eta Familia taldearekin batera egindako lanaren emaitzak adingabeek eurek aurkeztu zituzten Internet Seguruaren Egunean. Esperientzia horren helburua adingabeek eurek eurei zuzendutako materialen prestaketan aktiboki parte hartzea zen; izan ere, adingabeak IKTen erabileran babesteko estrategiek eurei begiratu behar diete, haientzako estrategiak garatuz ez ezik, baita haiek prestaketaren parte bihurtuz. IKTen erabiltzaile adituak izanik, gai dira aholku egokiak emateko hausnartzeko eskatzen zaienetan, eta gainera euren hizkuntzan egiten dute eta, beraz, euren berdinkideek hobeto har ditzakete emaitzak. |
BERRIKUNTZA. KULTURA DIGITALA |
(45. taula)
BBPP_New Media Literacies
NEW MEDIA LITERACIES | |
ERAKUNDEA | New Media Literacies |
EREMUA | Gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.newmedialiteracies.org |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Hedabideetan prosumitzaileenganako aldaketa garaia eta kultura parte-hartzaileagoa bizitzen ari gara. NMLren kontzeptu-esparruak erronken ulermena, hedabideetako alfabetatze berriak eta modu parte-hartzaileak biltzen ditu. Helduei eta gazteei kultura aldaketetan partaidetza osoa izateko trebetasunak, ezagutza, esparru etikoa eta konfiantza garatzeko aukera eskaintzeko moduari buruzko pentsaera gidatu du esparru horrek. GLOBAL KIDS (THE EDGE) antzeko ekimena da, baina adingabeei eta haien gertuko inguruneari (senideak, irakasleak) zuzenduta. Ekimen horretatik partaidetzaren hezkuntza lantzen da. Argibide gehiago hemen: http://www.olpglobalkids.org/edge-project. |
(46. taula)
BBPP_Citilab
CITILAB | |
ERAKUNDEA | Citilabek honako helburuak ditu: Ezagutzaren gizartearen kultura digital berria sustatzea, herritarrei azken berrikuntza teknologikoak hurbiltzea, aro digital berriaren barruan gizarte kohesioari eustea eta prestakuntza jarduerak sustatzea |
EREMUA | Cornellà de Llobregateko Udalak bultzatutako eta Kataluniako Generalitatek babestutako fundazio pribatua da |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://citilab.eu/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Citilab berrikuntza sozial eta digitalerako zentroa da eta Cornellà de Llobregaten dago, Bartzelonan. Kultura digitaletik sortutako pentsamendu sortzailean, diseinuan eta berrikuntzan gertatutako eragin digitala ustiatu eta zabaltzen du. Citilab prestakuntza zentroaren, ikerkuntza zentroaren eta enpresa eta gizarte ekimenen sehaskaren arteko nahasketa da. Proiektuaren abiapuntua honako ideia izan zen: teknologia digitalak eta, zehazki, Internet, herritarrei askoz gehiago erreparatzen dieten berrikuntza bideak dira. Ekimena 1997an sortu zenetik, eta geroago, 2007ko azaroaren 23an bere egoitza fisikoa inauguratu zuenetik, ezagutzaren gizartea zabaldu eta sustatzeko herritar berrikuntzako zentro digital jarduera bultzatu du Citilabek. Haren oinarrizko lan metodoak diseinuko pentsamendua eta erabiltzaileari begirako sorkuntza dira. Citilaben, Internet elkarlanean eta era integratzaileagoan berritzeko bidetzat jo da, herritarra prozesuaren erdigunean jarrita. |
(47. taula)
BBPP_Innoexplora
INNOEXPLORA | |
ERAKUNDEA | Fundación CTIC Sociedad de la Información: http://www.fundacionctic.org |
EREMUA | Irabazi asmorik gabeko erakundea |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://innoexplora.fundacionctic.org |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.linkedin.com/groups/INNOEXPLORA-Descubre-nueva-forma-innovar-4098476?trk=myg_ugrp_ovr http://twitter.com/#!/ctic_si |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Innoexplorak “Berritzeko modu berria erakutsi du”, ikuspegi tradizionalagoa osatzen duen ikuspegitik heldu nahi dio enpresa berrikuntzari, gizarte berrikuntzaren ikuspegitik, biak estuki lotuta daudela ulertuta. Horrela, proiektuak honako arreta guneak dauzka: • Gizarte berrikuntzaren kontzeptua, haren printzipioak eta balioak zabaltzea (berrikuntza gizartetik, gizartearen bidez eta gizartearentzat, enpresa berrikuntzaren eremua gaindituz). • Asturiasen, gizarte eremuan eta mikroenpresen eremuan, gertatzen ari diren berrikuntza ezkutuko esperientziak identifikatzea eta bistaratzea. • Enpresa berrikuntzaren eta gizarte berrikuntzaren arteko elkarguneak bilatzea, batez ere gizarte ekintzailetzari, barne ekintzailetzari (enpresen baitako ekintzailetza eta gizarte berrikuntza), enpresaren gizarte erantzukizunari eta taldeko enpresa berrikuntzari buruzkoak. • Berrikuntzari irekitako ingurune sozioekonomikoa ikuspegi globaletik sortzeko prozesuari ekitea, gure enpresek berrikuntzara bultzatzen duen ekosistema egokia izan dezaten. Proiektuaren baitan 3 topaketa egingo dira, eta honako egitura izango dute: lehen zatian jendeari zabaldutako dibulgaziozko hitzaldiak eta bigarrenean 3 lan-saio eragile sozioekonomikoekin esperientziak elkartrukatzeko, gizarte berrikuntzaren kontzeptua zabaltzen eta ulertzen laguntzeari begira. Proiektua amaitzeko “Asturiaseko gizarte berrikuntzaren liburu zuria” egingo da. Ondorioak eta topaketetan antzemandako jardunbide egoki esanguratsuak jasoko dira bertan. |
(48. taula)
BBPP_MedLab
MEDLAB | |
ERAKUNDEA | MedLab proiektua Europako Batzordearen MED programarekin batera finantzatu da, eta Herritarren Ongizaterako Berrikuntza Institutuak (I2BC) sustatzen du |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.i2bc.es/26-medlab.htm |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Proiektu honen helburu nagusia living labs ikuspegia eskualde politiken eskariaren aldetik aplikatzea da. I+G, gizarte berrikuntza eta maila guztietako koherentzia politikoa tokiko komunitatetik nazioz gaindiko mailaraino dakartzan sarea eraiki nahi da, horretarako lurraldeko berrikuntzari lagunduko dioten IKTak erabiliz. Proiektua hiru multzo handitan egituratua dago: • Mediterraneoko living labs pilotu multzo bat ezarri, IKT plataformak eta zerbitzuak zehaztuz eta zenbait eremutako politika berritzaileen ikuspegiak batera diseinatuz (ETE sareak, garapen iraunkorra, kostaldeen kudeaketa, plangintza estrategiko parte-hartzailea, turismo iraunkorra). • MedLab ikuspegia aplikatzeko egungo ahalmenari buruzko inkesta egin (berrikuntza politikak, I+G eta garapen ekimenak). • Zenbait testuingurutako ulermen txosten baterako esparrua definitu. MedLab ikuspegiaren gobernantza koordinaturako eta kapitalizaziorako egitura iraunkorra definitu beharko du esparru horrek. |
(49. taula)
BBPP_Minutu Bat Berrikuntzarentzat
MINUTU BAT BERRIKUNTZARENTZAT | |
ERAKUNDEA | Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.unminutoparalainnovacion.com/index.php?idioma=2 |
BESTE LOTURA BATZUK | http://www.innobasque.com/home.aspx?tabid=276 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Toki, enpresa... eremuan berrikuntzari lotutako ideiak, proposamenak, erronkak partekatzeko plataforma. Euskadin mila ideia txiki, mila ekintza txiki, mila berrikuntza txiki behar ditugu. Horregatik, Innobasquetik berrikuntza piztera gonbidatu nahi zaitugu. Nola? Zure ideia eman, partekatu, posible bihurtu. Minutu bat baino ez duzu behar. Minutu bat gehiago. |
(50. taula)
BBPP_HELENA
HELENA (HIGH EDUCATION LEADING TO ENGINEERING AND SCIENTIFIC CAREERS) | |
ERAKUNDEA | Europar proiektu hau Europako Batzordearen Zazpigarren Esparru Programan kokatzen da. Bertan Tecnaliak parte hartzen du |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.fp7-helena.org/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
“Egun eta bereziki krisi garaian, emakumeak teknologian, zientzian, ingeniaritzan eta IKTetan sartzea, justizia kontua baino gehiago da, ekonomia, hazkunde eta lehiakortasun premia da”. Hitz horiekin abiatzen da 26 herrik sinatutako agiria. Agiri hori Europako Emakume eta Teknologia Zentroak (ECWT) aurkeztu zuen 2011ko martxoaren 8an Budapesten egindako biltzarrean. Matematika eta Informatikako lizentziaturak egiten dituzten emakumeak ikasle guztien herenak baino ez dira eta ehunekoa are txikiagoa da ingeniaritzan, industrian eta eraikuntzan, Europar Batasunaren datuen arabera haietan % 24 baino ez baitira. Goi-teknologiako negozioen % 5 eta % 10 artean baino ez dira emakumeenak. Argi dago teknologia eta ingeniaritza ikasketetan emakumeek duten ikusgaitasun urria. Medikuntza eta nekazaritza dira emakume proportziorik handiena duten ikerkuntza arloak. Emakume gazteek zientzia arlo horietan parte hartzea sustatzeko, Tecnalia teknologia korporazioa bazkide batu zaio Helena (High Education Leading to Engineering and Scientific Careers-en akronimoa) europar proiektuari, Europako Batzordearen Zazpigarren Esparru Programaren baitan. Proiektu horretan honako zeregina dauka Tecnaliak: Europako politika arduradunentzat eta hezkuntza eragileentzat zenbait gomendio prestatzea, ikasle gehiago orokorrean eta emakume gehiago bereziki ingeniaritzara erakartzeari lotutako haien hezkuntza politiken eta ikasketa programen eraginkortasuna ebaluatzeko. Korporazioak azpimarratu zuenez, gazteak ingeniaritzari lotutako lanpostuak eskuratzea “ezinbestekoa” da Europaren ekonomia garapen iraunkorrerako eta “sexuen arteko berdintasuna eta gizarte zuzentasuna sustatzeko”. Korporazioak gogorarazi zuenez, Europako hezkuntza sektorearen erronka gazteek zientzia eta matematikei buruz duten interesa handitzea da, eta ingeniaritzaren eta teknologiaren garapenaren garrantzia azpimarratu zuen. |
ALFABETATZE DIGITALA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA IKT-EN BIDEZ |
(51. taula)
BBPP_Telecentres.org
TELECENTRES.ORG | |
ERAKUNDEA | Hasiera batean Kanadako Garapenerako Agentziak (CIID) administratzen zuen eta orain Telecentre.org Fundazioak, Manilan, Filipinetan, erregistratutako irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakunde independenteak kudeatzen du. Oraindik ere IDRC da gure funts hornitzaile nagusietako bat, Microsoftekin, Filipinetako Informazio Erakundearekin eta Teknologia eta Komunikazioen Bulegoarekin (ICTO) batera. Oraindik ere hainbat interesdunen bidez burutzen da, bere eragiketa maila guztietako lankidetza eredua |
EREMUA | Publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.telecentre.org/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Telecentre.org programa globala da, Telecentre.org Fundazioak kudeatua, eta mailako komunitate telezentroen sorrera eta iraunkortasuna bultzatzen ditu. Telezentro horiek –Internet eta norberaren eta gizartearen garapena sustatzen laguntzeko beste teknologia digital batzuk eskuratzeko toki publikoak– funtsezko zerbitzuak, trebetasunak eta aukerak eskaintzen dizkiete mundu osoko toki urrunetan eta landan bizi diren pertsonei. 2005ean Tuniseko Informazioaren Sozietateari buruzko Mundu Goi-bileran aurkeztu zenetik, telezentro sareak sortzeko tresna izan da 40 herri baino gehiagotan. Telecentre.org Akademia sortzen ere lagundu du, mundu osoko telezentro operadoreentzako ezagutza eta prestakuntza elkartrukea. Haren estrategiak funtsezko bost elementu dauzka: • Dauden sareak sakontzea eta produktu berriak garatzen laguntzea. Haien artean sareak zerbitzuak emateko eta politikak sustatzeko bide indartzea sartzen da. • Telezentroen jarduera profesionaletarako eskualde, nazio eta mundu mailako ezagutza elkartrukea antolatzea eta erraztea. • Erakunde iraunkorra eratzea, ikerketa planak eta arauen, akreditazioaren eta bere geletan eman beharreko ziurtapen programen prestaketa eginez. • Telezentroek eginkizun garrantzitsua duten eremuetan (adibidez, osasun zerbitzuak, hezkuntza, hondamendien maneiua, toki administrazioa, agroindustria, etab.) gobernuari eta sektore pribatuari laguntzeko aholkularitza eta ikerkuntza aplikatua ematea. • Komunitatearen trebetasunak hobetzen dituzten eta oinarrizko komunitateen ahotsa handiagotzen duten premia, zerbitzu eta kanpainetan oinarritutako garapena. |
(52. taula)
BBPP_Guadalinfo
GUADALINFO | |
ERAKUNDEA | Guadalinfo Andaluziaren Juntaren 2009-2012 Plan Estrategikoa izenekoan kokatutako proiektua da. Haren bidez, herritarrak, erakundeak eta lurralde bateko aldaketa osoaren gainerako eragile protagonisten engaiamendu handiagoa lortu nahi da. Fase berri horren amaieran lortu beharreko bost helburu ezarri dira: • Andaluziako herritar guztiek sarearen posibilitateak eta aukerak ezagutzen dituztela bermatzea, ikasketa eta egokitzapen prozesuen bidez • Herritarrak Andaluziaren eraikuntza iraunkorrean engaiatzen direla bermatzea • Globala den munduan aktiboki parte hartzea • Andaluziarren erabateko erabilerraztasuna ahalbidetzea, oztopo teknologikoak ezabatzen direla bermatuz • Berrikuntzaren esparrua “Guadalinfo” gizarte esparrua sortuz garatzea, produktibitatea, lehiakortasuna eta garapen iraunkorra hazteko funtsezko tresna izan dadin |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.guadalinfo.es/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Dagoeneko andaluziar guztien gizarte-sarea da Guadalinfo. Guadalinfo gizarte-sare definitzeak Andaluzia mundura ireki eta sare berriak sortzeko erlazionatzen ari den etapa honetan proiektuak duen espiritua islatzen du. Etapa honetan Guadalinfo zentroa funtzio anitzeko tresna gisa pentsatu da, milioi erdi erabiltzaile baino gehiagok osatutako sare birtual horren zerbitzurako erreferentzia fisiko gisa. Gizarte-sarearen ezarpena bermatzeko funtsezkoa da Guadalinfo zentroetatik egindako lana. Sarbide libreko esparru publikoak dira, eta haien ahalegin gehienak herritarren arteko proiektuak eta ekimenak sortzera bideratzen dituzte, haiek elkarri lotuz eta bizi diren tokia aldatu eta hobetzeko ahalmena bultzatuz. Guadalinfok 20.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan bizi diren Andaluziako herritar guztien gizarte ahalduntzearen alde egiten du. Bestalde, Guadalinfo sareak arreta berezia jarri die desabantailan –langabezian, bazterketa arriskuan, etab.– abiatzen diren gizarte sektoreei. GUADALINFO, GIZARTE BERRIKUNTZA ESPARRU BERRIA Guadalinfo proiektuak bere gizarte berrikuntza, prestakuntza eta enplegu kontzeptu berria eraginkortasunez hedatzen lan egiten du. Kontzeptu hori hasieran, duela bost urte abiarazi zenean, izan zuenetik harago doa, zentroetako alfabetatze digitalari begirako lehen etapa gainditu ondoren. Guadalinfo tokiko balio eta balio digital handiko esparrua da, eta ekonomia eta gizarte garapen iraunkorra bultzatzen du, haren gakoak berrikuntzan, talentuan, giza kapitalaren balioan, kultura teknologikoan, ezagutzaren gizarteko integrazioan eta gizarte global berriarekiko lotura eta irekitzean daudelarik. Udalerriek Guadalinfo sarean duten toki sendoa dela-eta, funtsezko tresna da herritarren lidergo berriak identifikatu, antzeman eta pizteko, baita radar ezin hobea berrikuntza prozesuak monitoretzeko. Guadalinfo proiektua sareko gizarte berriak lurraldean duen presentzian eta ahalean oinarritzen da, eta haren helburua herritar guztien garapena da, andaluziar guztien ongizatea, bizi kalitatea eta berritzeko gaitasuna sustatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz. |
(53. taula)
BBPP_Andalucía Compromiso Digital
ANDALUCÍA COMPROMISO DIGITAL | |
ERAKUNDEA | Proiektua Andaluziako Juntako Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia Sailak bultzatzen du, 16 enpresa babesleren eta 161 erakunde laguntzaileren laguntzarekin, 2008an sortu zen eta gaur egun 2.000 boluntariok osatutako sarea dauka, Andaluziako geografia osoan banatuta, eta 134.000 lagun egite digital baino gehiago egin dute. “Andalucía Compromiso Digital”ek, “jardunbide egoki”ko proiektu gisa, Venezian (Italia), People Europako lurralde lankidetza proiektuaren baitan, antolatutako Gizarte zibilaren gizarte berrikuntzarako ahalduntzea Nazioarteko Biltzarrean parte hartu du, bertan Andaluziako Junta aitzindaria delarik. Biltzar horretan, “mobilizazio digitaleko” proiektu horren sendotzea eta iraunkortasuna azpimarratu dira. Izan ere, proiektuak “pertsonak teknologikoki sentsibilizatu, elkarte sarean parte hartu eta hura modernizatu eta enpresak engaiatu ditu” |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | https://www.andaluciacompromisodigital.org/ |
BESTELAKO ESTEKAK | https://www.andaluciacompromisodigital.org/blog/ http://www.facebook.com/andaluciacompromisodigital http://twitter.com/#!/AndaluciaComDig http://www.flickr.com/groups/andaluciacompromisodigital/ http://www.youtube.com/user/andaluciacompromisod |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Andalucía Compromiso Digital (ACD) boluntarioen ekimena da, Andaluziako Juntako Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia Sailak (CEIC) sustatzen du eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) Andaluziako gizarte osoari hurbildu nahi dizkio. Engaiatutako eragile guztien (boluntarioak, babesleak, laguntzaileak eta erakunde laguntzaileak) lankidetza eskuzabalari esker ACDk etengabe eguneratzen den zerbitzu zorroa jarri digu eskura, informazioaren gizartearen eskuragarritasun maila handiagoak lortzeko, IKTen erabilera gero eta aurreratuagoa eginez, ingurune seguruagoetan. ACDk hainbat jarduera egiten ditu andaluziarrek IKTen erabileran dituzten premiak betetzeko, eta honakoak biltzen dituzte: • Lagun egite digitaleko zerbitzua, oraindik teknologia berriek euren eguneroko bizimodua nola erraz dezaketen ezagutu ez dutenei zuzenduta, ikasi nahi duten guztia irakatsiz. • IKTen erabilerari buruzko prestakuntza eskaintza osoa, bai aurrez aurrekoa, bai online, gai zehatzei ikastaroak eginez, mailarik oinarrizkoenetatik aurreratuenetara. • IKT aholkularitza zerbitzua; zerbitzu hori Andaluziako elkarte sarearen eta herritar guztien eskura jarri du ACDk. • Sentsibilizazio ekintzak, teknologia berrien erabilerari lotutako hainbat gairi buruzko informazio jardunaldi laburrak, eta haien artean “Babesteko hezi” jardunaldiak, haien erabilera seguru eta arduratsuari buruzko berariazko jardunaldiak. |
(54. taula)
BBPP_Guadalinfo Reto UNICEF
GUADALINFO CON EL RETO UNICEF | |
ERAKUNDEA | Afrikako adarrean 13 milioi pertsona baino gehiago ari dira gosete ikaragarria jasaten. Enpresak, hedabideak, erakunde publiko eta pribatuak, unibertsitateak, eskolak, udalerriak, artistak, kirolariak, zu eta ni. GUTAKO BAKOITZA BATU DAKIOKE ERRONKARI. Informatuz, informazioa hedatuz, mezu elektroniko baten bidez, gizarte-sareen bidez, edo UNICEF haur-desnutrizioaren aurka egiten ari den esfortzuei laguntza ekonomikoa emanez. Guadalinfo sarea (Andaluzia) erronka horri batu zaio, dohaintzak eskuratuz eta erronka eta haren helburuak ezagutaraziz |
EREMUA | Publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.retounicef.es/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://twitter.com/#!/RetoUnicef http://www.facebook.com/retounicef http://www.youtube.com/user/unicefESP |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
UNICEFek Guadalinfon jarri du bere konfiantza Etiopiako haur-desnutrizioaren aurkako erronka arrakastatsu bihurtzeko. Guadalinfo zentroetako dinamizatzaile sarearen eta Reto UNICEF con Guadalinfo webgunearen bidez, Andaluzia osoa ari da ezagutzen biziak salbatzen dituzten zenbakiak daudela. 28028 zenbakira UNICEFG hitzarekin bidalitako sms batek haur bat egun oso batez elikatzeko balio duten elikadura terapeutikodun hiru kartazal dakartza. UNICEFek erronkaren agintzaileak deritzen dinamizatzaileen laguntzaz, herri andaluziarra herri solidarioa, Afrikako adarreko 600.000 haur baino gehiagoren hil ala biziko egoerarekiko sentibera dela erakutsi ahalko dugu. Haren biziak arrisku bizian daude eta gure esku dago haiek aukera bat izatea. Helburu horri jarraituz, Guadalinfo sare osoak ekin dio lanari. Joan den asteburuan UNICEF Guadalinfo Erronkaren Karpa Solidarioak hamar herriko ibilbideari ekin zion, Andaluziako probintzia guztietara elkartasun mezua eramateko. |
(55. taula)
BBPP_Omnia
OMNIA PROIEKTUA | |
ERAKUNDEA | Omnia informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako (IKT) programa berritzaile gisa sortu zen, IKTak baliabide gisa ulertuta, eta ez helburu gisa. Programak pertsonen autonomiaren eta komunitatearen dinamizazioaren alde egiten du |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://cort.as/1MG8 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Omnia sareak tresna eta banakako eta taldeko helburuak lortzeko bide darabiltza IKTak: prestakuntzaren hobekuntza, enplegagarritasun tresnak ezagutzea, integrazioa, aisia, etab. Omniaren esparruan IKTak ez dira berez helburua. Omniak erabilera publiko eta komunitarioko hardware eta software informatikoa dauzkaten esparruak edota ekipamenduak eskaintzen ditu, esparrua dinamizatu eta pertsonei laguntzen dien profesional baten laguntzaz. Dinamizatzailea funtsezkoa da programa lurralde bakoitzean garatzeko eta Omnia guneak gizartekoitzeko, abegirako, harremanetarako, prestakuntzako, informazioko eta komunitatean parte hartzeko esparruak izan daitezen. Omnia programak diskriminazio positiboaren eta aukera berdintasunaren alde egiten du, IKTak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei dagokienez, baina herritar guztiak baztertu gabe. Planteamendu horren bidez, talde jakin batzuen estigmatizazioari eta bereizkeriari ihes egin eta esku-hartzea gizarteratzerantz eta bizikidetzarantz bideratu nahi da. Urte hauetan baliabide eta jarduera sorta handia sortu eta sare osoaren eskura jarri da, eta garapenean diharduten eragile guztiek asko ikasi dute, programa ezagutarazi da eta Kataluniako lurraldean ezarpen zabala izan du. Esparru honetatik banakako eta taldeko ikasketa premiei antzeman eta ezagutza partekatua eskuratzea bultzatzen da. Darabilen esku-hartzeko hezkuntza ereduak gizartekoitzea eta gizarteratzea sustatzen ditu, eta balio demokratiko, solidario eta parte-hartzaileak zabaltzen ditu. Omnia informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako (IKT) programa berritzaile gisa sortu zen, IKTak baliabide gisa ulertuta, eta ez helburu gisa. Programak pertsonen autonomiaren eta komunitatearen dinamizazioaren alde egiten du. Teknologia berrien erabileran hezi behar da, informazioa prozesatzen, hautatzen jakiten eta haren kalitatea baloratzen irakatsi behar da. Halaber, prebentzio programa da, Internet eta teknologia berriak mundu mailan ezartzen direnerako eta, beraz, herritarrak informazioaren gizartean sartzea errazten du Omniak, gizarte-egoera ahuleko taldeetan beste gizarte haustura mota bat, eten digitala, ez eragiteko. Alderdi azpimarragarriak: • Gizarte programa da, prebentziokoa eta gizarte eta hezkuntzakoa. • Gizarte kohesioaren alde egiten du. • IKTak gizarteratzeko bide gisa, eta ez azken helburu gisa. • Omnia guneak: zentro gizartekoiak. • Defizit sozioekonomikoa duten lurraldeetako ekintza zibiko eta komunitarioari lotutako esparruetan kokatzen dira. • Doako zerbitzua da. • Haietako asko lurraldean oso engaiatutako irabazi asmorik gabeko erakundeek kudeatzen dituzte. • Erabiltzaileak prestakuntza, ekonomia, kultura... desabantailak dituzten pertsonak dira. • Haiek guztiek daukate dinamizatzailea. • Baliabideak eta prestakuntza pertsonei egokitzen zaizkie. |
(56. taula)
BBPP_CDTL Asturiasen Ekintza Plana
CDTL ASTURIASEN EKINTZA PLANA | |
ERAKUNDEA | CTIC Fundazioak (http://www.fundacionctic.org) garatu du, bulego tekniko gisa, Asturiaseko Zerbitzu Teknologikoen Partzuergoarentzat (CAST) (http://www.i-cast.es), CASTek burutzen duen jarduerarentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzuaren esparruan |
EREMUA | Publikoa |
BESTE LOTURA BATZUK | http://www.i-cast.es/web/cast/detalle-caso-exito/-/journal_content/56_INSTANCE_wG57/62443/63711 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
CDTLen (tokiko teknologia dinamizatzeko zentroak) ekintza plana CASTek atxikitako udalei egiten dien ekintza proposamenaren definizioan, betearaztean, jarraipenean eta ebaluazioan datza. Zentro horien dinamizazio estrategiarekin lerrokatuta garatutako plana da (bere estrategia ildoak eta zerbitzuak barne). Toki erakundeek kudeatutako zentroen koordinazio eta homogeneizatze eredua da proposamena (haien aniztasuna alde batera utzi gabe), CDTLen erabiltzaile taldeen eta, hedaduraz, haien lurraldeen umotze digital maila areagotzeari begira. Lan metodologia CDTLen borondatezko partaidetzan datza, eta ezartzen duen lan sekuentzian honakoak egiten dira: Teknikariek eta erabiltzaileek sumatutako premiak aztertzen dira. • Hastapeneko jarduera proposamena egiten da. • CDTLko teknikariak hura burutzeko gaitzen dira. • Azken erabiltzaileekin ekintzak ezartzen dituzte zuzenean, bai bulego teknikoak berak bai CDTLko langileek, eta azken horiek aholkularitza eta laguntza jasotzen dute hura burutu bitartean. • Ekintzak osotasunean ebaluatzen dira. • Web 2.0 tresnen bidez ekintza eta partaide guztiak bistaratzen dira. Informazioaren gizarteko digitalizatzeari, partaidetzari eta gizarte berrikuntzari lotutako CDTLen eta haren erabiltzaile taldeen –lurralde eragileak, enpresak, herritarrak eta udalbatza bera barne– ekintza berritzaileei heldu zaie bertan. Egindako ekintzak honakoei daude lotuta: • CDTLko langileen arteko lankidetza eta ezagutzaren partekatze tresnak abiaraztea, zaintza eta informazioaren hedapen tresna gisa, sinergiak ezartzea eta lanak lankidetzan garatzea. • Herritarrek informazioaren gizartean parte hartzea eta engaiatzea sustatzea eta bultzatzea. • Erabiltzaileek edukiak sortzea sustatzea. • Adingabeengan eta helduengan teknologia sormena, gaitasuna eta berrikuntza piztea. • Pertsona guztiak kultura digitalean edota digitalizatuan sartzea sustatzea. • Zerbitzu eta izapide publikoak sustatzea. • Mikroenpresek, enpresa txikiek eta ertainek sarean duten tokia handitzea. Arreta eremuaren arabera, burututako ekintzak honela bereiz daitezke: • CDTLen barne kudeaketari, haien gaikuntzari, baliabideak hornitzeari eta haien sustapenari lotutako ekintzak. • CDTLen erabiltzaile taldeei zuzendutako 13 ekintza: Aurten, birtualki zoriondu! lehiaketan (sormenari eta gaitasun digitala lortzeari lotuta) emandako 4.000 boto elektroniko baino gehiago; CDTLen zerbitzuak hedatzeko erabiltzaileek zenbait formatu digitaletan egindako 16 proposamen, 92 lagunek parte hartuta, 68 adingabek sormen eta berrikuntza teknologikoko jardueretan, 73 partaide kultura digitalaren sustapen eta eskuragarritasun ekintzetan; etab. |
(57. taula)
BBPP_Red Conecta
RED CONECTA | |
ERAKUNDEA | Fundación Esplai |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.redconecta.net/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.fundacionesplai.org/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Red Conecta gobernuz kanpoko erakunde (GKE) sare batek partekatutako gizarte proiektu bat da. Pertsona guztien gizarteratzea sustatu nahi du, teknologia berriak tresna gisa erabilita. 10 urte bete berri du eta Estatu osoko gizarte erakundeei lotutako herritarren ekimeneko sare barra da. Teknologia zailtasunik handienak dituzten pertsonei hurbildu xedez sortu zen, gizarteratzearen alde lan egiteko. Materialak sortu dira talde berezientzat: emakumeentzat, gazteentzat, adinekoentzat, etorkinentzat, langabetuentzat eta ezgaituentzat. 380.000 lagun baino gehiago prestatu dira, prestakuntza metodologia propioa erabilita, eta handik 4.200 dinamizatzaile baino gehiago igaro dira. Europar proiektuak IKTekin. 10 urteotan lortutako ezagutzari esker Europako 3 proiektutan izan gara buru: Leonardo, Europan dinamizatzailearen CVa estandarizatzeko; Grundvitg, enplagagarritasunaren maleta sortzeko eta herritar guztiek eskuratu ahal izan dezaten; KA3, bertan Conecta Joven gure proiektua partzuergoko gainerako kideen ekarpenekin partekatu eta hobetu dugu. Beste 3 proiekturen garapenean ere parte hartu ahal izan dugu: Grundtvig partzuergoan parte hartu dugu, Europako espetxeetako prestakuntza plana prestatzeko; jardunbide egokien transferentzia Serbian; eta emakumeentzako teleworking bat, hori dena azken urte bietan. Red.es landa ingurunea. Esplai Fundazioak sare hori koordinatu du urte biz, teknologia landa ingurunera hurbilduz. Web 2.0 ingurunea ezgaituentzat. Avanza Planetan parte hartuta, emakumeentzako eta baztertuentzako berariazko materialak sortu ahal izan ditu. Egun web 2.0 ingurune bat sortu du adimen ezgaitasun arina duten pertsonak esparru mota horietan era kontrolatuan barneratu ahal daitezen eta harreman seguruak izaten ikas dezaten. IKT prestakuntza espetxeetan. Gaztela eta Leongo Juntaren Avanza plan bat ere garatu dute: Tecleando Futuro, teknologiako prestakuntza espetxeetara eramateko. |
(58. taula)
BBPP_Geocaching
GEOCACHING - TOKIKO GARAPENA IKT-EN BIDEZ BULTZATZEKO ESPERIENTZIA BAT | |
ERAKUNDEA | Interneten Nazioarteko Egunaren ospakizunaren karietara, Asturiasko Printzerriko Gobernuak eta CTIC Sociedad de la Información Fundazioak jarduera berezia abiarazi zuten. Haren bidez, teknologia eta jolasa batuz, 500 lagun mobilizatu ziren joan den maiatzaren 16an. Geocaching (Wikipedian honela definitu da: GPSren laguntzaz “altxorrak” edonon ezkutatu eta aurkitzeko jarduera/kirola) jarduera bat izan zen. Hari esker, teknologia hori inoiz erabili ez zuten pertsonek hura ezagutu, nola dabilen jakin eta hura euren eguneroko esperientzian nola erabili aurkitu ahal izan zuten. Hala, talde antolatuen bidez (ekimenean parte hartu zuten 25 erakundeetako –telezentroak, udalak, elkarteak, mendi-taldeak eta landa garapeneko taldeak– teknikariek gidatuta), taldeak zenbait herritatik abiatu ziren, lehenago ezkutatutako altxorren bila |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.geocaching.com Zenbait adibide: http://cort.as/1Luh (Oviedo Altxorraren bidea); http://cort.as/1Lui (Cadavedo - Valdés-eko Altxorraren bidea); http://cort.as/1Luk (Cangas - Cangas del Narcea-ko Ardoaren bidea) Bideetarako loturak Wherigotik: http://cort.as/0Wiz |
BESTELAKO ESTEKAK | Jardueraren filosofia eta motibazioari buruz: http://www.youtube.com/watch?v=N_ecG46M8Bs&feature=youtube_gdata Proiektuaren argazki albuma: http://cort.as/0Wiw |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Oinarrizko ideia altxor edo kaxe bat GPS koordenatuen bidez kokatzea da. Koordenatu horiek mundu mailako erreferentziako orrian –www.geocaching.com– erregistratzen dira. Haren bidez Asturiasko Printzerriko Altxorren Sarea osatzen duen bide bakoitzaren deskribapena ikus daiteke, eta haren ibilbidea eta ezkutatzen duen altxorreraino iritsi ahal izateko arrastoak (geokokatuta) ezagut daitezke. Funtsezkoena, ordea, ez da altxorra bera, ibilitako inguruneak eskaintzen duen aberastasuna baizik. Geocaching-a gizarte sare gisa ere badabil. Bideetan parte hartzen duten pertsonek euren esperientzien eta argazkien berri eman eta partekatzen dituzte, bazter ikusgarrietako sekreturik ezkutuenak partekatzen dituzte, eta hala beste pertsona batzuk bultzatzen dituzte haietan parte hartzera. Hala, Altxorren Sarea aukera bikaina da eskualde partaideetako toki garapeneko erakundeek eta turismo enpresek hango natura, kultura eta historia aberastasunak susta ditzaten hala. Bide horiek osatzeko GPS edo telefono mugikorrentzako Wherigo aplikazio bat dago. Izen beraren pean –“Tesoro de Asturias”–, bideo joko formatuan, 25 bideren sarea jasotzen du, eta zure egiazko kokapenaren arabera haietara iristea ahalbidetzen du, 20 kilometroko erradioan. Wherigok Interneteko plataforma bat ere badauka, http://www.wherigo.com, bertan aplikazioa jaitsi eta zure esperientzia beste pertsona batzuekin partekatzeko. |
TALDEEKIKO ESKU-HARTZEA |
(59. taula)
BBPP_eMadrid
eMADRID | |
ERAKUNDEA | eMadrid honela definitzen da: taldeen arteko zubi teknologiko eta solidarioa. Ahalduntze digitaleko ekimena da eta Internet erabiltzen eta baliatzen lagundu nahi dio talde bakoitzari. Taldeekiko lanean oinarritutako eta haien premia eta ezaugarriei egokitutako alfabetatze digitalaren alde egiten da bertan. Proiektu honen gakoak taldeen arteko egokitzapena, malgutasuna, elkartasuna eta komunikazioa dira |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.emadrid2011.es/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://twitter.com/#!/emadrid2011 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Gure esku-hartzea ikerketa etnografiko batean oinarritzen da; haren bidez, testuingurua ezagutu, premiak aurkitu, gure esku-hartzearen bilakaera aztertu eta behar diren aldaketak aplikatzen ditugu. Asmoa elkarrekin ikastea eta, bidenabar, taldeek Internet baliatu nahi dutenean aurkitzen dituzten oztopo nagusiak ulertzea da. Aldi berean ikertu eta inklusio digitala errazten dugu: oztopoak eta haiek gainditzeko modua aztertzen ditugu, etorkizunean, pilatutako esperientzia baliatu nahi duten taldeek egin ahal dezaten. Zeinek bere ezaugarriak, premiak eta idiosinkrasia dauzkan hainbat talderekin lan egiten ari gara: boluntario elkarteak, ezgaituen elkarteak, Interneti beldurra galdu eta probetxu guztia atera nahi dioten adinekoen taldeak... Interneten abantailak eskuratzea errazten dugu, haien esparruetan bertan, familia giro erosoan egindako saioen bidez. Eta mundu guztiari berdin aplikatzeko diseinatutako prestakuntza estandar eta aurrefabrikatuari ihes egiten diogu. eMadrid proiektuak Proyecto Autodidactarekin batera lan egiten du, gizarte-egoera ahuleko taldeei komunikazio eta lankidetzako zenbait web tresna eskuratzen laguntzeko. Autodidakta web esparru bat da, eta ezagutza informatikoak komikiaren bidez irakasten dihardu. Formatu horretan zenbait informatika tresna eta zerbitzuren erabilerari buruzko gidaliburuak eta tutoretza liburu partekatzen dituzte. Bertan, ariketak, trikimailuak, prozedurak, programa... azaltzen dira, zure ordenagailuari ahalik eta errendimendurik handiena ateratzen ikas dezazun. |
(60. taula)
BBPP_Mayores con Iniciativa
MAYORES CON INICIATIVA | |
ERAKUNDEA | Mayores con Iniciativa nazio mailako proiektua da eta Fundetec du aitzindari. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) adineko pertsonei helarazteko xedez sortu zen, informazioaren gizartean eginkizun aktiboa bete dezaten. Proiektua garatzeko adinekoen egoitza eta laguntza zentroek, telezentroek eta Interneterako sarbide publikoko zentroek, elkarteek eta talde horri laguntzeko erakunde mota orok ere parte hartzen dute |
EREMUA | Publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.mayoresconiniciativa.es/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.facebook.com/MayorescONiniciativa https://twitter.com/#!/mconiniciativa |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Proiektu hau abiarazteko oinarrizko 3 zutabeak honakoak dira: • Aholkularitza eta metodologiaren transferentzia ekimen bereziak abiarazteko: zenbait gairi buruzko eta zenbait helburu duten ekintza berritzaileak, xede bera izanda: adinekoek IKTen ikuspuntutik dauzkaten berariazko premiak eta interesak identifikatzea, eta haien banakako trebetasunak eta gaitasunak garatzea sustatzen duten jarduerak abiaraztea, haien gizarteratzea eta integrazio teknologikoa errazteko. • Ekimen lehiaketa: adinekoek burututako lana bistaratu xedez –eurak baitira abiatutako ekimenen protagonistak–, haiek denak berezienak hautatuko dituen ‘Concurso Mayores con Iniciativa’ lehiaketan parte hartuko dute. Lehen fasean autonomia erkidego bakoitzeko hiru ekimenik onenak hautatuko dira, eta lehen sari banaketa egingo da. Haiek denek lehiaketaren bigarren fasean parte hartuko dute, eta handik nazio mailako proiektu irabazlea aterako da. • Gizarte-sare bat sortzea: esparru horretan adinekoek eta erlazionatutako gizarte eragileek informazioa, ideiak, iritziak eta esperientziak elkartrukatu ahalko dituzte, eta hala proiektuan parte hartzen duten pertsona guztientzako aberastasun iturria izango da. |
(61. taula)
BBPP_Cuidadoras en Red
CUIDADORAS EN RED | |
ERAKUNDEA | Cuidadoras en Red 2009ko azaroaren 22an sortu zen, Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano (I2BC) erakundeak sustatuta, Malagako Unibertsitateko Erizaintza Sailarekin batera, pertsona zaintzaileentzako laguntza soziosanitarioko sare gisa |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.slideshare.net/rmartin2009/proyecto-cuidadoras-en-red |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.i2bc.es/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
“Cuidadoras en Red” software askeko web 2.0 berrikuntza teknologikoko proiektua da. Haren xede nagusia etxe eremuko zaintzaile ez profesionalen bizi kalitatea hobetzea eta ezagutzaren gizartean hobeto integratzea da. Familia zaintzaileak eta adinekoen eta mendeko pertsonen zaintzan laguntzen lan egiten duten pertsonak emakumeak dira eta, beraz, genero gramatikal femeninoa darabilgu haiei buruz hitz egiteko, haien sexua gorabehera. Pertsona horiek ez dute zaintzako prestakuntzarik, eta egiten duten lan gogorrak gizarte osoaren eta, bereziki, zerbitzu publiko soziosanitarioen eta senideen laguntza merezi du. Andaluzian, Andaluziako Familiei Laguntzeko Dekretua onartu zenetik (2002ko 52. BOJA), Andaluziako Osasun Zerbitzuko oinarrizko arretako oinarrizko taldeek egiten duten zaintzarako prestakuntza ematen diete familia zaintzaileei, “Cuidarse para Cuidar” tailerraren bidez, oinarrizko osasun eskualde bakoitzeko komunitateko edo loturako erizainak koordinatuta. Tailer horiek oso eraginkorrak dira zaintzaileentzat, prestakuntzako eta euren arteko eta oinarrizko arretako erizainekiko laguntzako esparru gisa. Hala, web 2.0k komunikazio eta laguntza tresna gisa ematen dituen aukerak ikusita, uste dugu zaintzaile ez profesionalek (senideak/lagunak edo soldatapeko pertsonak) hura baliatu dezaketela, bai egiten dituzten zaintzak emateko bai euren buruz zaintzeko, bai Interneten bidez informazioa eta ezagutza eskuratzeak ematen duen ahalduntzeari esker. |
(62. taula)
BBPP_Connectiem Proiektua
CONNECTIEM PROIEKTUA | |
ERAKUNDEA | Ikertzaile talde bat da, eta Europar Batasuneko etorkin komunitateek euren eguneroko bizimoduan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak nola darabiltzaten hobeto ulertzeko eskala handian egindako lehen inkestan lan egiten dute |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.15minutescloser.org/index_spa.html |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.uoc.edu/portal/castellano/sala-de-premsa/actualitat/noticies/2011/noticia_155/noticia_155.html |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Ikerketa proiektu hau Europako Batzordeak finantzatzen du, eta etorkin komunitateen artean online inkesta bat egiten ari da, Internetek eta telefono mugikorrek euren bizi kalitatea hobetzen nola laguntzen duten jakin xedez. Helburua Europako 8 herrialdetan 5.400 lagunengana iristea da. Horretarako, Interneten bidez ere garatu dute: https://www.uwsrd.org/mrIWeb/mrIWeb.dll?I.Project=CONNECTIEMSURVEY&i.User1=ES. Inkesta Bartzelonako Universitat Oberta de Catalunya-ko (UOC) Internet Interdisciplinary Institute-ren (IN3) eta Washingtongo Unibertsitateko (AEB) Teknologia eta Gizarte Aldaketa Taldearen (Tascha) ikerketa proiektu baten parte da, eta ikerketa egiten ari den zortzi herrietako –Austria, Txekiar Errepublika, Irlanda, Italia, Letonia, Herbehereak eta Erresuma Batua, espainiar Estatuaz gain– tokiko taldeekin batera egiten ari da. Ikerketa Europako Batzordeak Ikerkuntza Zentro Komun - Prospektiba Teknologikoaren Erakundeari (JRC-IPTS) eta Informazioaren Gizartearen eta Komunikabideen Zuzendaritza Nagusiari (DG INFSO) egindako mandatua da, IKTen erabileran bermatutako integrazio politikak diseinatzeko eta gizarte segmentu guztietako bazterketa digitalaren aurka borrokatzeko bere esfortzuen baitan. Ekimenak Katalunia eta espainiar Estatuko beste toki batzuetako erakunde batzuen laguntza dauka. Haien artean, Kataluniako Immigrazioaren Zuzendaritza, kontsulatuak eta enbaxadak, eta beste erakunde batzuk daude, hala nola Bartzelonako Liburutegiak, Ravalnet, Mithra elkartea, Andalucía Acoge, Espainiako Gurutze Gorria, Migrar Fundazioa eta azterlana zabaltzen laguntzen duten beste erakunde batzuk. Inkesta Interneten bidez egiten da, http://www.15minutescloser.org webgunean, eta anonimotasun osoa bermatzen du. Inkestan parte hartzea sustatzeko, erantzuten dioten pertsonek telefono finko eta mugikorretarako doan deitzeko bost minutu eskuratu ahalko dute. |
(63. taula)
BBPP_Ciudad para Todos
CIUDAD PARA TODOS | |
ERAKUNDEA | Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano-k sustatzen du, eta haren helburua pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da. Horretarako, gizarte proiektuak garatzen ditu, PLI (People Lead Innovation) metodologian oinarrituta |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.i2bc.es/10-ciudad-para-todos.htm |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Haren helburu nagusia erabateko irisgarritasuna sustatzea da, azken teknologien bidez oztopoak identifikatuz. Ciudad para Todos proiektuak ekimen zehatzak ezarri eta indartu nahi ditu, habitat inklusiboa lortzeari begira, bertan pertsona guztiek izan dezaten euren bizi proiektuak garatzeko aukera, ingurunean ezarritako muga edo oztopoei aurre egin beharrik gabe. Zentzu horretan, Irisgarritasuna deritzon proiektua abiarazi da. Haren bidez irisgarritasunerako oztopoak identifikatu eta dinamikoki erregistratu nahi dira, kokapen mapetan. Azken helburua pertsona guztientzat irisgarriak diren hiri bideak diseinatzea eta kudeatzea da. Horretarako berrikuntza teknologikoa darabil, irisgarritasunerako oztopoak bildu, laburtu eta erregistratzeko tresna gisa pentsatuta. Telefonia mugikorreko gailuak erabiltzen dira, oztopoaren argazkiak lortu eta GPS koordenatuen bidez fisikoki kokatu ahal izateko. |
(64. taula)
BBPP_Pertsona nagusientzako jolas-teknologiak
PERTSONA NAGUSIENTZAKO JOLAS TEKNOLOGIAK | |
ERAKUNDEA | CTIC Sociedad de la Información Fundazioak e-Asturias 2012 Estrategiaren esparruan garatutako proiektua |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://einclusion.si.ctic.es/secciones/mayores/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Hedatzeko eta erakusteko solasaldiak egitean datza proiektua. Solasaldi horiek ordu 2koak dira eta kontsolen (Nintendo DS eta Nintendo Wii) eta irakurgailu digitalen (iPad) erabilerak, mugimena eta gaitasun kognitiboa garatzen laguntzen duten heinean, euren bizi kalitatea nola hobe diezaieketen erakutsi nahi diete pertsona nagusiei. Proiektuan eskualdeko eta tokiko titulartasuneko pertsona nagusientzako gizarte zentroek eta taldeari lotutako beste zentro batzuek (elkarteak, egoitzak, eguneko zentroak, CDTL, etab.) parte hartu dute, eta teknologia horiek talde horrentzat izan dezaketen ahalmen handia ikusi dute haiek denek. Proiektuaren bidez honakoak bilatu dira: • Pertsona nagusien artean IKTen erabilera sustatzea. • Haien gaitasun kognitiboak eta psikomotorrak teknologiak erabiliz piztea. • Teknologiaren bidez gizarteratzea eta partaidetza aktiboa sustatzea. • Bizi kalitatea eta ezagutza aukerak hobetzea. • Gizarteak pertsona nagusiei buruz duen estereotipoa aldatzea, eten digitala gainditzen lagunduz. |
(65. taula)
BBPP_Nagusia naiz eta nabigatzea gustatzen zait
NAGUSIA NAIZ ETA NABIGATZEA GUSTATZEN ZAIT | |
ERAKUNDEA | Cibervoluntarios Fundazioak garatu du. Gizarte ekintzaileek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Ekintzaileok teknologia berrien, komunikazioaren eta boluntarioen mundua maite dute eta teknologia berriak gizarte berrikuntza indartzeko eta herritarren ahalduntzea errazteko erabili nahian lan egiten dute |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.cibervoluntarios.org/blog/noticias.php?id=1592 |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.flickr.com/photos/cibervoluntarios/sets/72157627137061394/ http://www.youtube.com/watch?v=dowEp27HbQs |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Vodafone España Fundazioak, UDPk (Pentsionisten Elkarte Demokratikoa) eta Cibervoluntarios Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuen azaroaren 8an pertsona nagusientzako tresna teknologikoen erabilerari buruzko prestakuntza tailerrak abiarazteko. Tailerrak pertsona nagusien interes eta premietan oinarritzen dira, eta asmoa haientzat eskuragarri egotea eta erabilera egokia egitea da. Ikastaroak “Nagusia naiz eta nabigatzea gustatzen zait” izenaren pean aurkezten dira, eta egin ziren udaletan harrera oso ona izan zuten aurreko edizioetako esperientzia daukate. Oraingo edizioan 120 pertsona nagusi prestatu nahi dira. Hiru erakundeek Berrocalejo de Aragonan, UDPk Avilan duen probintziako egoitzan, sinatu dute hitzarmena. Ekitaldian Avilako Gobernuaren azpiordezkari César Martín; Vodefone España Fundazioko zuzendari nagusi Santiago Moreno; UDPko zuzendari kudeatzaile Paca Tricio; eta Cibervoluntarios Fundazioaren presidente Yolanda Rueda bertaratu dira. Programaren baitan 12-15 tailer garatuko dira Espainiako zenbait tokitan. Tokiak adinekoen tokiko elkarteekin eta azpiegiturak, hala nola ordenagailuak eta Interneterako konexioa dituzten esparru egokien eskuragarritasunaren arabera zehaztuko dira. Lehen tailerrak Coruñan, Avilan, Caceresen, Jaenen eta Errioxan egingo dira. Coruñan eta Errioxan hiriburuetan (Coruña eta Logroño) egingo dira; Jaenen, Linaresen egingo da; Caceresen, Alagón del Ríon; eta Avilan, Berrocalejo de Aragonan. Programen diseinuari dagokionez, pertsona nagusiek eurek hautatzen dute zer tailer mota jaso, eskainitako 7 motetatik, euren interes eta premien arabera; izan ere, ikastaroak pertsona nagusiei zuzenduta daude, gizarte egoera ahulenean dauden taldeen zerbitzurako teknologiari lotutako alderdi berrien ezagutza eta informazioa sustatu nahian. UDP arduratuko da pertsona nagusiak deitzeaz, tailerretara joan daitezen, eta Cibervoluntarios Fundazioak tailerrak prestatu eta emateko eta pertsona nagusiak tailerren bidez gaitzeko ardura izango du, ziberboluntarioak prestatu ondoren. Vodafone España Fundazioak ikastaro horietan duen interesa, informazioaren teknologiek ematen dituzten aukeren aurrean, gure adinekoek ematen dieten erabilera urria ikusita sortu zen. Telefonia mugikorra tresna oso baliotsua da haien egunerokotasunean; izan ere, autonomia eta segurtasuna ematen dizkie, senideek eta lagunek uneoro aurki ditzaketelako. Interneten, ordea, aukeraz betetako mundua eta antzeko pertsonekin elkartzeko topagunea aurkitzen dute, haiekin esperientziak eta interesak partekatzeko. Horrek guztiak isolamendu eta bakardade sentipena murrizten du, eta sentipen horiek gertuko etorkizunean gure pertsona nagusien artean handituko den joera dira. Informazio hori Vodafone España Fundazioko zientzia aholkulari Javier del Arcok jasotako datuetatik atera da. Datuak gure adinekoek IKTei ematen dieten erabilerari buruzko behatoki iraunkor batean bildu dira. Madrilgo pertsona nagusiek Interneti eta telefonia mugikorrari ematen dieten erabilerari buruzko ehunekoak eman dituzte datuek. Hala, 56 eta 70 urte arteko adinekoen % 84k telefono mugikorra darabilten bitartean, % 39k baino ez darabilte Internet. 71 eta 80 arteko adin tartean, %60k darabilte mugikorra, baina % 9k baino ez Internet, eta datua are etsipengarriagoa da 80 urtez gorako tartean; izan ere, % 33ek darabilte mugikorra eta % 3k Internet. |
(66. taula)
BBPP_Maestr@s de la Memoria Digital
OROIMEN DIGITALAREN IRAKASLEAK | |
ERAKUNDEA | CTIC Sociedad de la Información Fundazioak e-Asturias 2012 Estrategiaren esparruan garatutako proiektua |
EREMUA | Publikoa |
BESTE LOTURA BATZUK | http://www.asturias.es/memoriadigital |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Pertsona nagusientzako aurrez aurreko prestakuntza tailerrak, 4 ordukoak. Haietan argazki zaharrak –1975 aurrekoak– digitalizatu, ukituak egin eta “Memoria Digital de Asturias” atarian sartzeko gaitzen dira. Ekintza hau “Memoria Digital de Asturias” argazki erakusketa ibiltariarekiko lankidetza estuan egin da. Argazki erakusketa hori herritarrek web atariari emandako argazki hautaketa batek osatzen du. Erakusketa udal bakoitzean jarri aurreko egunetan, prestakuntza tailerrak egin ziren eta argazki digitalizatuak erakusketa horretako modulu batean erakutsi ziren, bisitatutako udal bakoitzean. Ekintzan udalek eta CDTLek (tokiko dinamizazio teknologikoko zentroak, telezentroak) ere parte hartu eta lagundu dute. Proiektuaren bidez honakoak bilatu dira: • Pertsona nagusien artean IKTen erabilera hedatzea eta ezagutaraztea. • Lurralde jakin bateko herri argazkilaritzaren dokumentu-funtsa handitzea eta haren kontserbazioa bultzatzea. • IKTak pertsona nagusien estimulazio kognitiboa sustatzeko tresna gisa sartzea. • Pertsona nagusiek gizartean duten irudia (gizarte estereotipoa) hobetzen laguntzea. • Pertsona nagusiak engaiatzea, tailerrak egindakoan, ikasitako ezagupenak beste pertsona nagusi batzuei helaraz diezazkieten, hortik “Oroimen digitalaren irakasleak” izena. |
(67. taula)
BBPP_WeCare
WECARE | |
ERAKUNDEA | Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano-k sustatzen du, eta haren helburua pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da. WeCare proiektua Ambient Assisted Living Programaren esparruan batera finantzatuta dago |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.wecare-project.eu/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.i2bc.es/32-we-care.htm |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Haren helburu nagusia WeCare 2.0 izeneko IKT zerbitzua garatzea eta hedatzea da. Pertsona nagusien eta beste pertsonen arteko eragin-trukea sustatzen duen gizarte sarea da WeCare 2.0. Proiektuaren helburu nagusia pertsona nagusiei laguntza ematea da, gaixotasunak pairatzen eta isolatuta edo bakarrik sentitzen hasi baino lehenago. Ideia honakoa da: egoera horiek agertzen direnean, lagundu ahalko dien laguntza sare bat egongo da. Proiektu honen bidez honakoak lortu nahi dira: • Harreman aktibo eta aldebikoak sortzea, pertsona nagusiek laguntza eman eta jaso ahal dezaten, euren autonomia handiagotuz. • Zaintzaileei beste zaintzaileekin komunikatu ahal izateko esparrua eskaintzea, elkarri laguntza emanez eta ezagutza eta esperientziak elkartrukatuz. WeCare (“Zaintzen dugu”) ongizaterako eta bizitza independenterako teknologiei buruzko europar proiektua da. 2010eko otsailean abiatu zen eta 2 urte eta erdiz jardungo du, 2012ko abuztuan amaitu arte. Haren helburu nagusia pertsona nagusiak euren gizarte sareak sortu, parte hartu eta jarraitzera bultzatzea da, Internet eta teknologia berriak tresna erabilita zahartze aktiboa sustatzeko. Proiektuaren esparruan Internet zerbitzu bat, WeCare 2.0 garatu, ebaluatu eta erabiliko da. Zerbitzu horrek komunikazio, koordinazio eta informazioko aplikazioak biltzen ditu eta pertsonei gizarte sareetan eta gizarte sareen artean parte hartzen eta elkarrekin jarduten laguntzen die. Zerbitzuan jarduera egutegiak eta plangintzak, tokiko albisteak, bideozko komunikazioa, blogak eta foro erabilerrazak bilduko dira. Proiektuan pertsona nagusiek eta haien gizarte sareko beste eragile garrantzitsu batzuek (familia, auzokideak, lagunak, osasun eragileak, etab.) parte hartuko dute, WeCare 2.0 haien premia eta gustuetara egokitzen dela ziurtatzeko eta azken emaitzaren kalitatea bermatzeko. Erabiltzaileen partaidetza eta zerbitzuaren probak zenbait herritan (Holanda, Espainia, Irlanda eta Finlandia) burutuko dira, testuinguru soziokultural desberdinetara egokitu ahal dadin. |
(68. taula)
BBPP_LOLA
LOLA: AVATAR INTERFAZEA DUEN LAGUNTZAILE PERTSONALA | |
ERAKUNDEA | Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano-k sustatzen du, eta haren helburua pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.i2bc.es/11-lola--asistente-personal-con-interfaz-avatar.htm |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Proiektuak etxeko laguntza eta zerbitzu zereginetarako avatar interfazea eta ahots-ezagutzea dituen set box bat diseinatzen eta garatzen lan egiten du. LOLA, laguntzaile pertsonala proiektuan komunikazio sistema funtzioaniztun bat diseinatu eta garatu nahi da. Sistema moduluzkoa da, gerora adinekoentzat eta mendekotasuna duten pertsonentzat pentsatutako aplikazio eta zerbitzuetan errazago sartzeko, eta ahots-ezagutzaren bidez erabiltzailearen aginduak kudeatzen dituen avatar motako interfaze baten bidez erabil daiteke eta, beharrezkoa bada, egokitutako beste gailu batzuk (ukipen-pantaila, braille teklatua) era izango ditu, etxetiko komunikazio eta zerbitzuen kudeaketa bide berri bat ezartzeko (harreman pertsonalak, laguntza espezializatua, pentsioen kobrantza, erosketak, orientabidea, etab.). Azken teknologiak azken erabiltzailearentzako modu erabat gardenean erabiliz, komunikatzeko eta pertsonentzako etxeko arreta eta laguntza zerbitzu anitz ezartzeko plataforma gisa. |
(69. taula)
BBPP_Tratamiento 2.0
TRATAMIENTO 2.0 | |
ERAKUNDEA | Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano-k (I2BC) sustatzen du |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.tratamiento20.es |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.i2bc.es/28-tratamiento-2-0.htm |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Haren helburu nagusia erabiltzaile guztien premien araberako arreta klinikoaren prozesua hobetzea da, tratamenduen eraginkortasuna handituz, ezagutza zientifikoaren eguneraketan oinarrituta. Tratamiento 2.0 midleware plataforma generikoa da, gaitz kronikoen tratamenduaren aplikazio eta kudeaketa adimendunerako diseinatua. Osasun langileentzako (medikuak eta erizainak) eta gaixo eta zaintzaileentzako aplikazio erabilgarriak dauzka eta gaixoaren eta haren gaixotasunaren jarraipena eta bilakaera errazten ditu. Gaixoaren bizi kalitatea hobetuko du horrek. Bizi itxaropenaren hazkundea patologia kronikoaren hazkundeari lotuta dator. Gaitz kronikoen kontrola eta laguntza osasun sistemek aurre egin behar dieten erronka nagusietako bat dira. Mundu modernoari eta haren aurrerapen teknologikoei esker, bizi itxaropena handitu duten medikamentu indartsuak garatu dira. Eragin on horrek, ordea, indarra galtzen du gaixoek medikuen jarraibideei jarraitzen ez dieten heinean. Orokorrean medikuak gaixoaren onerako aginduak eta jarraibideak eman arren, nahiko maiz gaixoek eurek hartzen dituzte euren osasunaren kalterako jarrerak, nahita edo nahi gabe. Tratamiento 2.0 proiektuak gaixo kronikoaren gaixotasunari lotutako edozein tratamendu motaren bilakaeraren aplikazioan eta jarraipenean sakondu nahi du, bai farmakologia mailan, bai maila ez farmakologikoan (dieta, gorputz ariketa), baita muskuluen errehabilitaziorako tratamenduan ere. Tratamiento 2.0ri esker, tratamenduarekiko atxikimendua hobetu ahalko da, gaixoak hobeto ulertuko ditu osasun langileek gaitzaren bilakaeraren onerako euren gaixotasunari buruz ematen dizkioten jarraibideak eta gomendioak, eta agindutako tratamenduaren jarraipena errazten duten tresnak eskaintzen ditu. |
(70. taula)
BBPP_E-Integra Ciudadanía
E-INTEGRA CIUDADANÍA | |
ERAKUNDEA | Emakume progresisten federazioa eta Caja Madrid Gizarte Ekintza |
EREMUA | Pribatua/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.fmujeresprogresistas.org/images/contenidos/nota%20eintegra.pdf |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
E-Integra Ciudadanía prestakuntza zikloa da. Haren asmoa gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonak teknologia berrietara ekarri eta analfabetismo digitala ezabatzea da. Horretarako, sei hilabetez prestakuntza saioak egingo dira eta, aldi berean, gela irekiko esparrua ezarriko da, ikasleek ordenagailuak erabili eta euren ikaskuntza indartu ahal dezaten. |
(71. taula)
BBPP_IKT Alfabetatze Bulego Mugikorra
LANDA INGURUNEKO IKT ALFABETATZE BULEGO MUGIKORRA | |
ERAKUNDEA | Confederación Española de Personas con Discapacidad Física y Orgánica (COCEMFE) eta Vodafone España Fundazioa |
EREMUA | Pribatua |
BESTE LOTURA BATZUK | http://cort.as/1QH3 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Confederación Española de Personas con Discapacidad Física y Orgánica-k (COCEMFE) eta Vodafone España Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute “Landa inguruneko IKT Alfabetatze Bulego Mugikorra” proiektua abiarazteko. Haren helburu nagusia ezgaitasuna duten pertsonen gizarte eta lan gaitasunak indartzea da, horretarako informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliz. Ekimenari esker, landa ingurunean bizi diren 500 ezgaitu inguru prestatu ahalko dira teknologia berrietan, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta hobeto gizarteratu eta laneratzeko; halaber, COCEMFEko zenbait erakundetako 40 teknikari prestatuko dira IKT alfabetatze metodoan. Erabiltzaileek eta teknikari taldeak IKT alfabetatze gida izango dute. Gida hori proiektu honen esparruan prestatuko da, prestakuntza moduluaren eta ezgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonak integratzeko COCEMFEk egiten dituen ekintzen osagarri izateko. Vodafone España Fundazioak ekimena finantzatu eta behar diren baliabide teknologikoak jarriko ditu partaideen eskura, landa eremuko ezgaituen taldearen eta gainerako herritarren artean dagoen eten digitala laburtu xedez. Ikasketa prozesua produktu berriak, hala nola tabletak, netbookak, smartphoneak, smartbookak, etab., ebaluatzeko erabiliko da eta, hala, esperimentazio izaera ematen dio proiektuari, alde horretatik. Programa garatzeko COCEMFEren unitate mugikor egokitua erabiliko da. Hari esker, teknikariak biztanlegune txikietaraino joan eta ezgaituei behar duten prestakuntza eman ahalko diete. |
HERRITARREN PARTAIDETZA |
(72. taula)
BBPP_Facebookek Esan Zidan
FACEBOOKEK ESAN ZIDAN | |
ERAKUNDEA | Asociación de Universidades Populares de Extremadura-k (AUPEX) eta Nuevo Centro del Conocimiento Losar de la Vera-k sustatzen du. Extremadurako ekimen honen asmoa herriko pertsona nagusi guztiak IKTen erabileraren partaide bihurtzea da, gizarteratze tresna gisa, Facebook bezalako gizarte sareen bidezko herritarren partaidetza sustatuz |
EREMUA | Publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.facebook.com/profile.php?id=100002352977494#!/profile.php?id=100002298258375 http://www.facebook.com/#!/profile.php?id=100002352977494 |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.mayoresconiniciativa.es/mayores_con_iniciativa/2011/05/me-lo-dijo-facebook.html http://www.mayoresconiniciativa.es/Informe_final/2011/06/me-lo-dijo-facebook---Informe-final.html Ekimenaren bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=GENb-cGwNT0 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
“Facebookek esan zidan” ekintzaren helburua nagusiek gizarte sare horretan interesatzen zaizkien euren bizitzetako gaiei buruzko orriak kudeatzea da. Zehazki, orri bi abiarazi dira: bata argazkikoa da, “Losar para el Recuerdo”, eta argazki zaharrak biltzen ditu; lehenago pertsona nagusiek eurek hautatu, eskaneatu eta sarera igotzen dituzte argazkiak; eta beste orriak –“Ciudadanos de Losar”–, iradokizunak/ideiak... biltzen ditu, Losar de la Verako bizi kalitatea hobetu asmoz. Prestakuntza ekintza bizia eskatzen du horrek, nagusiek orri horiek erabili eta kudeatu eta euren erabiltzaileak sortu eta abiarazi ahal ditzaten. Hala, “Facebooken hasteko tailerrak” eta “Facebookeko tresnen eta aplikazioen erabilera aurreratuko tailerrak” egiten dira. Pertsona nagusiei esparru parte-hartzailea eskaini nahi zaie, eurak izan daitezen protagonistak, iritziak, argazki zaharrak eta informazio interesgarria, besteak beste, Facebookek ematen dituen tresnen bidez elkartrukatuz. Ekintzaren asmo nagusia gizarte sareen aukerak erakustea da, herritarrek gertakarietan eta gure nagusien artean ohikoak diren kezketan parte hartzea lortzeko, gizarte sare horrek eskaintzen dizkigun komunikazio bideen bitartez (izan txata, mezu pribatuak edo hormako mikrosarrerak). |
(73. taula)
BBPP_ Sareko auzo komunitateak
SAREKO AUZO KOMUNITATEAK | |
ERAKUNDEA | ‘todosvecinos.com’ sareko tresna birtual berria da. Haren helburua komunitate bereko kide guztien artean dauden harremanak hobetzea da |
EREMUA | Pribatua/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://todosvecinos.com/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Auzo bilera aspergarriak, gorabeherak konpontzeko atzerapenak eta komunitate bateko kideen arteko eta lursail baten administratzaileekiko ohiko komunikaziorik eza Espainiako enpresa batek garatutako tresna birtual berritzaile bati esker amai litezke. Ekimenak todosvecinos.com du izena. Sareko gizarte tresna bat da, guztiz doakoa, eta ozta-ozta duela urte erdi abiarazi zuen Galiziako Brainstorming Business mikroenpresa teknologikoa, atari bereko auzokoen arteko komunikazioa hobetu xedez. Eta hori dena, argitu zuenez, “etxeko sofatik mugitu barik”, hots, zuzenean ordenagailu, tableta elektroniko edo telefono batekin edo Interneterako sarbidea duen beste edozein gailu mugikorrekin. “Hala, edonork jakin dezake, denbora errealean, bizi den lursailean argia edo ura moztu diren, garajeko atea apurtu den edo lapurreta bat egon den, adibide batzuk ematearren”, adierazi zuen. Oraindik hain bizi laburra izan arren dagoeneko 3.000 auzo komunitate baino gehiago erregistratuta daukan tresna berritzaile horren beste abantaila handietako bat da “erabiltzen erraza” dela, Gonzalezek azpimarratu zuenez. Interesdunak izena emandakoan –eta horretarako minutu batzuk baino ez dira behar–, dagokion moduluan klik egin eta lursailean gorabeherak konpondu ohi dituen enpresari jakinarazteko prozesua abiarazten da. Sistemak arazoa zehazki noiz konpondu den jakinarazten die bezeroei; halaber, komunitateburuak edozein agiri, hala nola bileretako aktak, kontratuak edo argazkiak, bistara dezake, web orrira igotakoan. |
(74. taula)
BBPP_Networkedneighbourhoods
NETWORKEDNEIGHBOURHOODS.COM | |
ERAKUNDEA | Auzoko online sareen gizarte eraginari eta tokiko agintarientzat dituzten ondorioei buruzko azterlana |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://networkedneighbourhoods.com/wp-content/uploads/2011/04/Online-Nhood-Networks-4-page-summary-web-rev-1.pdf |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Pertsonak herritar webguneekin online komunikatzen diren moduak, komunikazio horren eragina eta tokiko zerbitzuen hornitzaileentzat dituen ondorioak aztertu ditu azterlanak. Londres inguruko hiru herri aztertu ditu: Brockley Central, East Dulwich Forum eta Harringay Online. Azterlanak erakutsi duenez, bertakoa izateko sentipena, eragin demokratikoa, auzoarte jatorra eta arlo horretako partaidetza hobetzen dira. Partaideek ordezkariak online engaiatzen diren erakunde publikoarekiko jarrera hobea dute. Ikusi denez, auzokoen arteko lotura positiboak bultzatzen dira, bai topo egiteari bai elkartrukeari dagokienez. Inkestatutakoen % 2ren esanetan, web orria erabiltzearen ondorio zuzenez euren auzoko norbait ezagutu dute eta haien % 25ek diote webean parte hartzearen ondorioz gertagarriagoa dela ezagut dezaketen norbaitekin topo egitea. |
(75. taula)
BBPP_Banco de recuerdos
BANCO DE RECUERDOS | |
ERAKUNDEA | Banco de recuerdos munduko egiazko milaka oroitzapen salbatzeko sortutako ataria da, eta haiek betiko suntsitzen dituen Alzheimerrari buruz ikertzen jarraitzeko garrantziaz kontzientziatu nahi du |
EREMUA | Pribatua |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.bancoderecuerdos.es/ |
BESTELAKO ESTEKAK | https://www.facebook.com/pages/Banco-de-Recuerdos/106799609408285?sk=wall http://www.youtube.com/user/BancoDeRecuerdos |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Jendea Alzheimerrari buruzko ikerkuntzaren garrantziari buruz kontzientziatzeko sortua. Reina Sofía Fundazioa, Ceafa, Afalcontigo eta Fundación Cien ditu buru. Banco de recuerdos-en oroitzapen bat eman edo babes daiteke, eta ekarpen ekonomikoa osorik erabiliko da Alzheimerra ikertzeko. Atariaren bidez oroitzapenak doan eman daitezke, eta proiektuak Facebooken duen erabiltzailearen bidez (baita blogean ere) haiek parteka daitezke. Oroitzapenen ‘babesa’ ere bultzatzen da (haiek bila, hauta edo ausaz aukera ditzakezu). Oroitzapen bat babesteak ekarpen ekonomikoa dakar, eta gaixotasunari buruz ikertzeko erabiliko da. |
(76. taula)
BBPP_Repara ciudad
REPARA CIUDAD | |
ERAKUNDEA | Open Data Cities SLk garatu du. Administrazio ireki eta gardenagoa herritar aktiboagoak lortzeko produktuak garatzen ditu Web lotura: http://reparaciudad.com/misc/quienessomos/ |
EREMUA | Pribatua |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://reparaciudad.com/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Ekimena 2011ko Internet Eguna sarien irabazlea izan zen, Web Onenaren kategorian. Bizitza publikoa hobetzeko zerbitzu parte-hartzailea. Haren bidez, herritarrek euren hiriko gorabeheren berri eman dezakete gailu mugikorretatik. |
(77. taula)
BBPP_Datorkigunea
DATORKIGUNEA | |
ERAKUNDEA | Eusko Ikaskuntzak sortu du. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako gazteak batzeko esparru fisikoa eta birtuala da, eta handik partaideekin eta partaideen artean egungo gizartearen erronka handiren bati buruz eztabaidatzea bultzatzen da. DATORKIGUNEAk 40 kide izango ditu eta gure helburu nagusia proposatutako gaiei erantzuteko ekintzak eta proposamenak definitzea izango da |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea/?lang=es http://www.gipuzkoagazteria.net/nodoa.php?nd=4900&hizkntz=2 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Datorkigunea: Gazte partaidetza, bide berrien bila. Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailak erronka berriari heldu dio. Bertan, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 40 gazte ari dira parte hartzen. Hilero biltzen dira, arazoen diagnostikoa egin eta irtenbideak edo balizko lan arloak proposatu xedez. Bilerak ibiltariak dira; hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan egiten dira. |
(78. taula)
BBPP_Barakaldo jaietako kartela Facebooken
BARAKALDOK FACEBOOKEN BOZKATZEN DU JAIETAKO KARTELA | |
ERAKUNDEA | Barakaldoko Udala |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.facebook.com/barakaldo.kultura |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.innovasocial.com/2011/06/barakaldo-vota-su-cartel-de-las-fiestas-de-el-carmen-2011-en-facebook/ http://www.europapress.es/portaltic/internet/noticia-barakaldo-abre-votacion-facebook-elegir-cartel-fiestas-carmen-20110603124653.html |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Herritarren partaidetzako ekimena da. Kasu honetan, Barakaldoko jai-batzordeak Facebooken zabaldu du zale guztien artean 2011ko Karmengo jaiak iragartzeko kartela hautatzeko aukera. Egindako lan parte-hartzailean artea eta dibertsioa ziurtatuta daude. Azken emaitza kartel irabazleari buruzko azken erabakian kontuan hartuko du jai-batzordeak. Jai-batzordeak bozketan parte hartzera deitu ditu herritarrak, hautaketak “partaidetza ahalik eta handiena” izan dezan. Barakaldoko Udalak 700 euroko sariak emango ditu lehiaketan, aurreko urtean baino 100 gehiago. Kartel irabazlea hautatzerakoan, lehiaketaren deialdiaren oinarriek jaso dutenez, zenbait alderdi baloratu behar dira, hala nola adierazkortasuna eta Barakaldo eta bertako jaiak sinbolizatzeko eta oroitzeko ahalmena, diseinua eta kolorea, eta elementuen edo ikuspegien originaltasuna. |
(79. taula)
BBPP_Actuable.es
ACTUABLE.ES / CHANGE.ORG | |
ERAKUNDEA | Actuable bidegabekerien aurka borrokatzeko indarrak batu dituzten pertsonen eta erakundeen komunitatea da |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://actuable.es/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.change.org/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Actuable mundua aldatzeko indarrak batu dituzten pertsonen eta erakundeen online komunitatea da. Horretarako, gobernuei, enpresei eta gure gizarteko beste eragile garrantzitsu batzuei zer aldaketa nahi dugun diotse. Teknologia berrien bidez pertsonek eta erakundeek eraldatzeko duten ahalmena aurrerapen zehatz eta iraunkorrak lortzeko gure laguntza premia handienaz behar duten gizarte kausen alde aska daitekeena dakien pertsona ororen topagunea da. Komunitatean herritarrak, aktibistak eta erakunde txikiak eta handiak biltzen dira. Bertatik gizarte aitzindariak eta tamaina guztietako erakundeak bat egitera eta ehunka laguni lotzera gonbidatzen dira, gehien axola dieten kausak bultzatzeko. Haren helburua gizartea hobetzeko ahalmena biderkatzea da. Hori lortzeko, zenbait tresna jartzen zaie eskura. Haiei esker, komunitatearen laguntzaz eta klik pare bat eginda, behar diren aurrerapenak eragiteko behar den presioa egin daiteke. Asmoa teknologia berriei ahalmen osoa ateratzea da, pertsonen bizitza benetan hobetuko duten aldaketa positiboak eragiteko. Lan filosofia berberarekin dihardu CHANGE.ORGek ere. ACTUABLEk indarrak batu ditu berarekin eta 2012az geroztik elkarrekin lan egiten hasiko dira, euren gizarte eragina biderkatzeko hala. |
(80. taula)
BBPP_Africa What’s your story
AFRICA: WHAT’S YOUR STORY | |
ERAKUNDEA | Joan den irailaren 18an A24Media hasi zen lanean, lineako hedabideen lehen agentzia panafrikarra. Bideo, argazki eta testu formatuko informazioa dauka, eta haren helburua Afrikako kontinentean gertatzen den guztiari buruzko kalitatezko informazioa ematea da |
EREMUA | Pribatua/publikoa/gizartekoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.a24media.com/whatsyourstory/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://twitter.com/#!/a24media http://www.facebook.com/a24media http://www.youtube.com/user/a24media |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
2011n, zuzenean ia, gizarte sareen bidezko herri berpiztea bizi izan dugu. Lehen urrats hori Afrika iparraldeko zenbait herritan zabaldu zen eta garrantzi handiko hainbat aldaketa politiko eragin ditu eta, dirudienez, kontinentearen barruan komunikazioaren eta adierazpen askatasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzea lortu du. Azaroaren hasieran, periodismo ciudadanok kontatu zigun joan den irailaren 18an A24Media hasi zela lanean, lineako hedabideen lehen agentzia panafrikarra. Bideo, argazki eta testu formatuko informazioa dauka, eta haren helburua Afrikako kontinentean gertatzen den guztiari buruzko kalitatezko informazioa ematea da. Tokiko jarduerei ahotsa eman, herritarren partaidetza piztu, zenbait herritako ustelkeriaren berri eman, herri jakin batean gertatzen den edozein gertakari “kontatzeko” aukera eman..., horiek dira plataforma bizi honek heltzen dien gaietako batzuk. Aukeraz betetako eta mundu guztiari zabaldutako plataforma da. |
(81. taula)
BBPP_Europetition
EUROPETITION | |
ERAKUNDEA | Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano-k sustatzen du, eta haren helburua pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da. Europako Batzordearen e-partaidetza programarekin batera finantzatuta dago |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://ec.europa.eu/information_society/apps/projects/factsheet/index.cfm?project_ref=EP-08-01-009 http://www.i2bc.es/24-europetition--nuevo--sistema-de-peticiones-europetition-para-andalucia.htm |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.i2bc.es/quehacemos.htm |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
EuroPetition europar proiektua da. Europako Batzordearen Informazioaren Gizartearen Zuzendaritza Nagusiaren e-partaidetza Programak onartu zuen, 2008an. Haren helburua Europaz gaindiko zerbitzua garatzea da, EBko tokiko agintariek e-eskariak eskaini eta herritarrekin online eztabaidak egin ahal ditzaten, herritarrak web 2.0 gizarte-sareetan engaiatuz, haien partaidetza handitzeko. Halaber, proiektuak eskualdeko eta Europako lege proiektuetan ere engaiatu nahi ditu, sareetan, toki, eskualde eta Europa mailan erabaki politikoak hartzen dituztenei (Europako Parlamentua eta Europako Batzordea) online eskariak eginez. |
(82. taula)
BBPP_Extremadura participa
EXTREMADURA PARTICIPA | |
ERAKUNDEA | Fundación Ciudadanía, fundazio izaerako erakundea, irabazi asmorik gabea, gizartekoa, eskualde eta nazio mailan diharduena eta Europa mailan ere jardun nahi duena |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.extremaduraparticipa.eu/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Internet bidez, tokiko munduan, informazioa eta herritarren partaidetza errazteko eta bultzatzeko diseinatutako tresna teknologikoa da. Auzokoen arteko, hausnarketarako, herritarren arteko harreman ohitura berrietarako, ezagutza partekatuko, kontsultarako... topagune gisa pentsatu da, Extremadurako hiri eta udaletako partaidetza prozesuak hobetzeko, tresna hori hobetzen eta baldintza funtzional eta teknologiko berrietara egokituz. EXTREMADURA PARTICIPAren funtzionaltasun nagusia E-DIALOGOS dira. Udal eztabaidarako esparru birtuala da, gobernuak edo herritar taldeek sortutako edozein ekimenetarako. Prozesu horretan, plataformak eskaintzen dituen parte-hartze funtzionaltasun bat edo batzuk uztar daitezke, batez ere gizarte-sareei, multimedia sistemei eta ezgaituen irisgarritasunari lotutakoak. E-DIALOGOS prozesu metodologiko eta teknologikoa da, eta udal batek herritarren parte-hartze edo galdetze prozesu bati ekin nahi badio pizten da. Plataformak zenbait tresna dauzka prozesua osatzen duten 5 faseetako bakoitzeko. Haietako bakoitzak funtzionamendu independentea dauka eta udalak piztu edo itzal ditzake, bere premien arabera. Laburbilduz, tresna oso malgua da eta udal bakoitzaren premiei egokitu dakieke. Esaterako, partaidetza esparru bat galdetegi hutsa izateko edo aldi berean ahal diren funtzionaltasun guztiak izan ditzan konfigura daiteke. |
(83. taula)
BBPP_Add Me!
ADD ME! | |
ERAKUNDEA | Instituto de Innovación para el Bienestar Ciudadano-k sustatzen du, eta haren helburua pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea da. ICT PSP programak finantzatzen du |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.epractice.eu/community/addmecommunity |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Add Me! sare paneuroparra da eta digitalki baztertutako pertsonei laguntzen die, haren bidez jardunbide egokiak partekatuz. Haien bidez, honakoak bilatzen ditu: • Bazterketa digitaleko arriskuan dauden pertsonei laguntzea, e-government inklusiboaren alderdiak biltzen dituen web baten bidez, erakunde eta gizarte bitartekariak engaiatuz. • Politikoak Europa, nazio, eskualde eta toki mailan e-government politikak sustatu beharraz kontzientziatzea, esperientzien eta jardunbide hobeen elkartrukea eta hedatzea errazteko. • Gizarte eta erakunde bitartekarien garrantzia azpimarratzea, horretarako berariazko metodologiak eta tresnak garatuz, Europa osoko ekimenen eragina, kalitatea eta iraunkortasuna areagotu asmoz. • Informazioaren gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako IKT zerbitzuak sustatzea. |
(84. taula)
BBPP_Ciutadania 4.0
CIUTADANIA 4.0 | |
ERAKUNDEA | Ciutadania 4.0 Telefónica Catalunya-ren proiektua da. IKTen (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) erabilera kritikoa egiten duten herritarren ekimenak sustatu eta bultzatu nahi ditu. Proiektua Telefónica Catalunya-ren Catalunya 4.0, gure herrian informazioaren gizartea bultzatzeko ekimenaren jarraipena da |
EREMUA | Pribatua |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://ciutadania40.cat/es/home |
BESTELAKO ESTEKAK | http://twitter.com/#!/ciutadania40 |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Proiektuak Kataluniako gizartearen esparruan IKTak kritikoki eta intentsiboki darabiltzaten herritarren ekimenak bildu ditu, garatzen laguntzeko haiek sustatu xedez. Hautatutako ekimenak euren ekintza eremuan esperientzia duten orientatzaileekin harremanetan jarriko dira. Lortutako emaitzak ekimen mapa batean argitaratuko dira, eta bertan ondorioak eta intereseko beste informazio batzuk partekatu ahalko dira. Handik aterako den datu-basea eta lortutako emaitzak CC lizentziaren pean argitaratuko dira. |
(85. taula)
BBPP_Curators of Sweden
CURATORS OF SWEDEN | |
ERAKUNDEA | Suediako gobernuak ekimen bat abiarazi du Community Management lanak herriko kontu ofizialetik herritarrengana helarazteko. Curators of Sweden delako proiektua VisitSweden-ek abiarazi du eta joan den 2011ko abenduaren 10ean hasi zen |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://curatorsofsweden.com/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://cort.as/1S9q |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Astero erabiltzaile banak dauka Suediako @Sweden kontu ofizialaren kontrola. Orain arte ezaugarri oso desberdinak dauzkaten hiru lagunek parte hartu dute: landan bizi den publizitate agentzia baten jabeak, laurogeita hamarretan Suediara iritsi zen bosniar etorkin batek eta bere lanbide karrera Interneten burutzen ari den 22 urteko gazte batek. Programaren helburua Suediaren balio onak eta hango kultura aniztasuna erakustea eta, noski, erakundeen eta herritarren arteko lotura sortzea da. VisitSweden-eko CEO Thomas Brühl-en esanetan, Mobiledian jaso denez, “inork ez du suediarrek baino hobeto ezagutzen Suedia marka. Ekimen horrekin euren Suedia pertsonala munduari erakusten uzten diegu”. Orain arte hiru erabiltzaileek igorritako txioek hainbat gairi buruz hitz egin dute: kirolak, musika, esperientzia eta iritzi pertsonalak, Suediari buruzko gomendioak (janaria, tokiak, produktua, etab.) tartekatuta. Lotura honetan txioen fitxategia eta partaide bakoitzaren ezaugarriak irakur daitezke. Curators of Sweden sistema Suedia marka gizarte-sareetan nazioartean promozionatzeko –txio gehienak ingelesez daude– eta herritarren partaidetza bultzatzeko dago diseinatuta, eta, dirudienez, askatasuna ematen dio asteko arduradun bakoitzari. Hala, partaidetza esperimentu oso interesgarria gertatzen ari da, eta bertan orri ofiziala mundu osoko erabiltzaileek jarrai diezaieketen elkarrizketen esparrua da. Elkarrizketan eztabaidagarriak dira batzuetan; adibidez, oraingo arduraduna ehiza zalea da eta follower batzuk atsekabetu dituen argazki bat argitaratu du, baina Twitterreko erabilerek eta ohiturek eskatzen duten gardentasun espiritua ez dute galdu. |
(86. taula)
BBPP_Alcaldías 2.0
ALCALDÍAS 2.0 | |
ERAKUNDEA | Andaluziako Juntako Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia Sailak, zortzi probintzietako diputazioen laguntzaz, Guadalinfo proiektuaren bidez |
EREMUA | Pribatua |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.guadalinfo.es/alcaldias20/ |
BESTELAKO ESTEKAK | http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=y06yP1LeAY0 http://blog.guadalinfo.es/2012/01/17/unos-30-alcaldes-cordobeses-se-suman-a-alcaldias-20-para-mejorar-su-dialogo-con-la-ciudadania/ http://blog.guadalinfo.es/2012/01/18/alcaldias-20-sevilla-escucha-activa-respuesta-activa-dialogo-activo/ |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Andaluziako 8 probintzietako alkateak eta ordezkariak 2.0 tresnen erabileran prestatzen dira, herritarrekiko elkarrizketa bultzatzeko. “Alcaldías 2.0” jardunaldiak Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia sailak antolatu ditu, zortzi probintzietako diputazioen laguntzaz, Guadalinfo proiektuaren bidez. Helburua Andaluziako alkateei 2.0 inguruneari buruzko oinarrizko prestakuntza estrategikoa ematea eta tresna horiekin tokiko gobernuan abiarazitako jardunbide egokiei buruz ikastea da. Jardunaldian zenbait solasaldi egiten dira. Haietan, herritar-alkatetza elkarrizketaren garrantziaz eztabaidatzen da, herritarren iritziaren garrantzia eta balioa erakusten duten egiazko adibideak erakutsiz. Formatua mahai-ingurua da, eta bertaratutako alkate guztiei “Herritarren partaidetza eta social media proiektuen kudeaketa” izeneko tailerra ematen zaie. Tailer horren bidez 2.0 tresnei buruzko oinarrizko prestakuntza eman nahi da, eta entzute aktibora, sarean irudi egokia sortu eta sustatzera eta ospe krisi baten aurreko kudeaketara zuzendutako ekintzak nola diseinatu irakatsi. |
E-GOVERNMENT |
(87. taula)
BBPP_M-government Cadizko Diputazioa
M-GOVERNMENT: CADIZKO DIPUTAZIOAREN KASUA | |
ERAKUNDEA | Cadizko Diputazioaren Egoitza Elektronikoaren mugikorren bidezko osoko euskarriaren adibidea, Viafirma Platform-ekin integratzeari esker, eta haren mugikortasuneko ezaugarriak (Viafirma Mobile) |
EREMUA | Publikoa |
BESTE LOTURA BATZUK | http://youtu.be/rt-7wbyW9NI |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Cadizko Diputazioaren Egoitza Elektronikoa Espainian izapide oso bat gailu mugikorretatik (Apple iOS gailuak, hala nola iPhone, iPad, iPod Touch, Android telefonoak eta tabletak, BlackBerry, etab.) egiten uzten duen lehen egoitza elektronikoa bihurtu da hala. Haien artean ziurtagiri digitalen bidezko autentifikazioa eta sinadura elektronikoa egin daitezke halako gailuetatik. Hala, herriko m-government erreferentzia nagusia ere bihurtu da. Bideoan ziurtagiriarekin sartzen, izapide batean sartzen, inprimakia betetzen eta sortutako agiria digitalki sinatzen ikusten da, dena iPad batean. Apple Storen erabilgarri dagoen Viafirma bezeroa erabiliz. |
(88. taula)
BBPP_Asturias Tramita
ASTURIAS TRAMITA | |
ERAKUNDEA | CTIC Sociedad de la Información Fundazioaren proiektua, http://www.fundacionctic.org, Asturiasko Printzerriko Gobernuak finantzatua, Informazioaren Gizartea Garatzeko Estrategiaren esparruan |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.asturiastramita.es |
BESTELAKO ESTEKAK | https://www.facebook.com/asturiastramita http://www.twitter.com/asturiastramita http://www.youtube.com/asturiastramita |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Asturias Tramita administrazio elektronikoa eta, zehazkiago, egun telematikoki erabil daitezkeen zerbitzuen sustapen ekintza da. Ekintza honen helburua, beraz, herritarrek, enpresek eta erakundeek erabilgarri dauden zerbitzu elektronikoak gehiago erabiltzea da, ekintza mota biren bidez: sustapenekoak eta analisikoak. 1.- Sustapeneko estrategiak: 1.1. Administrazio elektronikoari buruzko sentsibilizazio eta sustapen jardunaldiak. Dibulgazioko jardunaldiak, herritar guztiei orokorrean zein zenbait talde bereziri zuzenduta eta, beraz, edukia horren arabera egokituta. Jardunaldiek 90 minutu diraute, gutxi gorabehera, eta haietan zerbitzu elektronikoak eskuratzetik identifikazio digitaleko sistemetara aztertzen dira, NAN elektronikoari bereziki erreparatuz. Helburua administrazio elektronikoari eta herri-administrazioek eskura jarritako zerbitzuei buruz sentsibilizatzea eta informatzea da. 1.2. Lehen mailako arretan hitzordua Internet bidez nola eskatu erakusten duen bulegoa. Asturias osoko lehen mailako zentroetan hitzordua Internet bidez eskatzeko zerbitzu elektronikoa aurrez aurreko erakustea. Ekintza honen helburua lehen mailako arretan hitzorduaren eskabidea telamatikoki gehiago izapidetzea da, haiek eskatu eta kudeatzeko prozesu osoa erakutsiz. 1.3. Material didaktikoak eta dibulgaziokoak prestatzea. Izapide telematikoei buruzko dibulgazioko irudi bidezko gidaliburuak eta bideoak eta liburukiak prestatzea. 1.4. 2.0 Asturias Tramita sustapen kanpaina. Asturias Tramita bloga, http://asturiastramita.es, sortzea, mantentzea eta sustatzea. Bertan administrazioari buruzko informazioa bildu da eta, era erraz eta zuzenean, herri-administrazioen zerbitzu elektronikoetan nola sartu zehaztu da. Sustapen hori osatzeko zenbait web 2.0 tresna daude. 2.- Analisiko estrategiak: 2.1. Erabiltzaile testa. “Erabiltzaile testa” egitea zerbitzu elektronikoetan sartzeko erraztasuna eta haien erabilgarritasuna ebaluatzeko. 2.2. Teleizapidetzerako oztopoen hautemateari buruzko azterlana. Asturiasko herritarrek administrazio elektronikoan sartu eta erabiltzeko oztopo nagusiak hauteman xedez egindako azterlana. Horretarako 500 inkesta egin dira Asturiasko Printzerriko Gobernuaren aurrez aurreko izapidetze bulegoetan. 2.3. Zerbitzu elektronikoen erabilerako gogobetetzeari buruzko azterlana. Asturiasko herritarrek administraziori buruz duten gogobetetze maila ezagutu xedez egindako azterlana, telefonozko 1.000 inkesta eginda. 2.4. Zerbitzu elektronikoei buruzko iritzi analisia. Lehen mailako arretako hitzordua Internetez eskatzeko erakustaldiaren hartzaileen iritzietatik egindako analisia. Jarduteko estrategia horiekin herritarrak informazioaren gizartera ekarri nahi dira, zerbitzu aurreratuenen, hala nola izapidetze telematikoaren, eskuragarritasuna eta erabilera bultzatuta. Bestalde, analisiak egiterakoan, administrazio elektronikoari lotutako zenbait konturi buruz galdetzen zaie herritarrei. Analisi horren ondorioei esker, administrazioak estrategia berriak abiarazi edo herritarrengana telematikoki hurbiltzeko neurri berriak hartu ahalko ditu. |
(89. taula)
BBPP_ Estatu Batuetako Kongresuaren hackaton-a
ESTATU BATUETAKO KONGRESUAREN FACEBOOK BIDEZKO HACKATHON-A | |
ERAKUNDEA | AEBko Kongresua |
EREMUA | Publikoa |
PROIEKTUAREN WEBGUNEA | http://www.nacion.com/2011-11-18/Tecnologia/Facebook-ayudara-a-congresistas-de-EE--UU--a-comunicarse-con-sus-electores.aspx |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Estatu Batuetako buru errepublikarrek eta demokratek Facebookera jo dute euren hautesleekin konektatzeko bideak garatzeko. Joan den azaroaren 17an “hackathon” bat, Kongresuko kideek, haien laguntzaileek eta Facebooken diseinatzaileek, besteak beste, parte hartzen duten maratoia, egiteko planak iragarri zituzten. “Kongresuaren Facebook bidezko lehen hackathon-a” abenduaren 7an egingo da, “legegintza informazioaren, hautesleen eta gizarte-sareen arteko eragin-trukearen ahalmena aztertzeko”, Ordezkarien Ganberako buru demokrata eta errepublikarrek mezu batean iragarri zutenez. “Estatubatuarrek eskubidea dute gobernuari eskatzeko eskubidea dute eta online teknologia berriek aukera interesgarri berriak ematen dizkiote eskubide horri”, esan zuen Steny Hoyer-ek, behe-ganberako gutxiengo demokrataren buruak. |
(90. taula)
BBPP_Administrazio elektronikoa Leongo udaletan
ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA LEONGO UDALETAN | |
ERAKUNDEA | Administrazio elektronikoa probintziako udaletan lur hartzeko prestatzen ari da, diputazioaren eskutik. Diputazioak udal erregidoreei aurkeztu die proiektua. Datorren urteko lehen hiruhilekoan amaituko da, probintziako erakundeko presidente Isabel Carrascok iragarritako epeen arabera, eta beste aukera bat emango diote ohiko ‘lehiatila’ri, sagu kolpez izapideak egitekoa |
EREMUA | Publikoa |
BESTE LOTURA BATZUK | http://www.orsi.jcyl.es/web/jcyl/ORSI/es/Plantilla100Detalle/1262860952313/_/1284197998808/Comunicacion http://www.elmundo.es/elmundo/2011/11/11/leon/1321004931.html |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
2012ko apirilaren aurretik Leongo 20.000 biztanletik beherako udalerrietako herritarrek ez dute etxetik irten beharko udal eskabideak izapidetzeko, diru-laguntzak kudeatzeko eta, azken batean, toki erakundeen mendeko izapide burokratikoak egiteko. Administrazio elektronikoak (edo e-administrazioa) bere ate birtualak zabalduko ditu eta herritarren –pertsona fisiko edo juridiko bezala ulertuta– eskura jarriko ditu zenbait zerbitzu. Zerbitzu horiek ordainagiriak telematikoki ordaindu ahal izan arte zabalduko dira. Proiektu hori probintziako erakundeak 2008an administrazioa modernizatzeko abiarazi zuen prozesuan kokatzen da. Horren bidez, laguntza eta lankidetza eman nahi dizkie probintziako udalei, udal kudeaketa modernoagoranzko jauzian, Herritarrek Zerbitzu Publikoak Elektronikoki Eskuratzeari buruzko 11/2007 Legearen arabera haien betebeharra baita hori egitea. Plataforma garatzeko enpresa esleipendunak, Everisek, diputazioko presidente Isabel Carrascorekin batera, 21 udaletan probatu den prozesuaren urratsak aurkeztu zituen. Enpresak prestakuntza ematen die udal funtzionarioei eta zenbait espediente komun garatu ditu ondoren herritarren zerbitzura jartzeko. 150 atxiki zaie hitzarmenari Plataforma honek aplikazio sorta bat dauka eta doakoa da probintziako erakundearen administrazio elektronikoaren hitzarmenari atxiki zaizkion udalentzat. Dagoeneko 150 udal dira eta urtea amaitu aurretik 20.000 biztanletik beherako gainontzeko 58 lurraldeak ere atxikitzea espero da. Carrascok onartu zuenez, eten digitala eragozpena da oraindik banda zabala iritsi ez den probintziako puntu batzuetan. 2010 eta 2011n Leongo Diputazioak 216.369 euroko inbertsioa egin du administrazio elektronikoa garatzeko. Hala, 2008an modernizatzeko prozesua abiarazi zenetik garatutako 147 udal atarietako oinarriak ezarri dira. Administrazio elektronikoari esker, herritarrek Internet bidez arindu ahalko dituzte euren ordainketak, edo diru-laguntzak, eskabideak edo agiriak izapidetu, dena etxetik irten barik. |
(91. taula)
BBPP_Jun-go Udala
JUN-GO UDALA: LANGILE GUZTIAK TWITTERREKIN | |
ERAKUNDEA | Jun-go Udala (Granada) |
EREMUA | Publikoa |
BESTE LOTURA BATZUK | http://www.finanzas.com/noticias/empresas/2011-09-26/562915_ayuntamiento-decide-todos-empleados-tengan.html |
PROIEKTUAREN LABURPENA | |
Jun-go Udalak (Granada) bere langile publiko guztiak Twitter gizarte sarean erregistratzea erabaki du, herritarrei emandako zerbitzuak hobetzeko neurri gisa. EFEri egindako adierazpenetan, 3.635 biztanleko udalerri horretako alkate José Antonio Rodríguez Salasek azaldu du ekimen hori herrian arlo horretan hartutakoei batu zaiela. Bertan, alkateak berak edo gobernu taldeko zinegotziek edo udaltzaingoak gizarte sare hori darabilte. Neurriak 44 laguni eragin die, garbiketa zerbitzuko, nagusien arretako edo mantenuko langileen artean, besteak beste. Alkatearen arabera, guztiak agertu dira parte hartzeko prest eta erabiltzaile pertsonala, euren izena eta abizena dituena, hautatu dute, ematen duten zerbitzua baino ez dakarren anonimoaren ordez. Jun-go erregidorea Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko (FEMP) teknologia berrien eta informazioaren gizartearen batzordekidea da eta, hogeita hamar mila jarraitzaile izanda, sarean dagoen politikaririk aktiboenetako bat da. Neurria alkatetzaren dekretu baten bidez onartu da, hurrengo udalbatza egin arte atzeratu ez dadin. Gobernu batzordean ezagutaraztearekin batera, Jun-go alkateak aurreratu du gobernuari sistema bera erabiltzeko eta publizitatean eta hedapenean aurrezteko eskaera bultzatuko duela. “Sistema horrekin segundo bitan mundu guztiak daki”, erantsi du, inoiz udaltzaingoak herritarren mezuei esker esku hartu duela azaldu ondoren, zaratak edo kea direla-eta udaltzainak ohartarazi baitituzte. Horregatik, azpimarratu nahi izan dut neurri berriari esker, auzokide orok egin ahalko diela iradokizun bat kale-garbitzaileari, elektrizitateko teknikariari edo medikuarenean zenbakiak ematen dituen pertsonari. “Krisi garaietan, entzun diezaiegula behar du jendeak”, azpimarratu du Jun-go alkateak. |