13.1. Euskadin e-inklusioa sustatzea xede duten gomendioak
1. Deskribapena: tokiko erakundeek tokiko agenda digitalen sorrera sustatu dezaten, Euskadiko Agenda Digitalarekin eta informazioaren gizartearen garapenaren arloan nazioarteko gainontzeko politikekin lerrokatuz; modu horretan, Euskadin eten digitalen murrizketa azkartuko baita tokiko erakundeek inplementatutako ekintza globalen bitartez.
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak (2012ko maiatzaren 22an) EUDEL izenekoarekin hitzarmen bat sinatzea onetsi zuen, Euskadiko Agenda Digitala 2015 izenekoaren barruan tokiko agenda digitalen zabaltzea burutzeko.
Hori oinarritzat hartuta zera gomendatu da:
Gomendioaren hartzailea/k: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, EUDEL.
Eremua: testuinguru estrategikoa, tokiko garapena.
2. Deskribapena: Interneterako sarbidea funtsezko eskubide gisa bultzatzea. Internet, lan egiteko edo komunikatzeko tresna soil bat izateaz gain, gaur egun bizi-kalitatearen eta gizarte ongizatearen hobekuntzari lotuta egon daitekeen zerbitzua dela aintzat hartuta, proposatu da Eusko Jaurlaritzako ekimen legegileen barruan, azken hori gaineratu dadila.
Orain dela gutxi, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Interneterako sarbidea gizakien eskubidetzat jo zuen. NBEk eman zituen argudioen artean, Frank La Ruek zera adierazi zuen: “La única y c
ambiante naturaleza de Internet no sólo permite a los individuos ejercer su derecho de opinión y expresión, sino que también forma parte de sus derechos humanos y promueve el progreso de la sociedad en su c
onjunto”.
Europa mailan burututako praktiken gaineko azterketa bat eginez gero, Finlandia bezalako herrialdeekin topo egin dezakegu. Bertan, herritar guztiei Mb 1eko banda-zabalera eskaintzen zaie, hau da, munduko lehen herrialdea da zeinetan banda zabaleko konexioak bermatzen dituzten legeak sortu diren. Bertako planen artean, 2015. urtea baino lehen 100 Mb eskaintzea legezko eskubide bihurtzeko erronka dago.
Interneterako sarbidea Euskadiko herritarren eskubide bilakatzeari dagokionez, IKT gizarte bonu bat abian jartzeko aukera mahaigaineratu da, IKT ekipamendua eta konektibitatea erabilgarri egongo dela bermatzen diena baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonei, horien artean: kide guztiak langabezian dituzten familiak, gutxieneko prestazioak jasotzen dituzten adinekoak, errenta baxuko pertsonak eta familiak, etab.
Proposatu den gizarte bonu horrek ekipamenduaren erosketa eta erabilera barne hartzeaz gain, zerbitzuaren ondoriozko fakturak murrizteko aukera eman beharko luke (adibidez: Internetera konektatzeko zerbitzua), operadoreekin sinatutako hitzarmenen bidez. Espainian antzerako esperientzia batzuk garatu izan dira, hala nola, Asturiasen gauzatu zen HOGARTIC delakoa. Proiektu horretan 10 milioi euro erabili ziren 18-35 urteko gazteek IKTak erabiltzeko aukera eduki zezaten (ekipamendua eta konektibitatea).
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: IKTen sarbidea, IKT azpiegiturak, araudiaren testuingurua eta testuinguru estrategikoa, IKTen demokratizazioa.
3. Deskribapena: ekintza berritzaileak eta elkarlaneko ekintzak sustatzea eten digitalak murrizteko, ahalmen sortzailea saritzen duten eta jarduera mota horien aitorpena ahalbidetzen duten ekimenen lehiaketen bitartez.
Ildo horretan, jardun egokiaren (ekintza berritzailea) adibide bat Gasteizko Diocesanas ikastetxeko Dinux “ikaskuntza-zerbitzuko” proiektua da. Proiektu horretan, informatikako erdi mailako zikloko ikasleek pertsonalizatutako Linux paketeak prestatzen ditu eta amaierako erabiltzailearen lehentasunetara egokitzen du. Hezkuntzako jarduera mota horrekin, edozein maila eta espezialitateko ikastetxea esparru publikoko zentro bilakatzen da, erreferentziazko komunitatean eragina duten eta bertan garatzen diren proiektu zehatzen bidez. Ikastetxeak komunitatearen beharren gaineko ikerketa egiten du eta bere ezagutzak horiek konpontze aldera aplikatzen ditu.
Ekimen mota horiek aurrera egin dezatela eta beste ideia berritzaile posible batzuk abian jartzeko ispilu bilakatu daitezen, praktika horiek aditzera emateko eta aitortzeko gomendioa eman dugu, hainbat erakunde eta organismoren (publiko-pribatuak) arteko lankidetzak ezarriz eta, beti, ekimen horiek herritarren eskutik abiatu daitezen saiatuz (partikularrak, elkarteen sarea...).
Gomendatutako ekintzak:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza eta udalak.
Eremua: IKTen sarbidea.
4. Deskribapena: jarrerak eraldatzea, zabaltzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak abian jarriz eta gaur egun IKTak alde batera uzten edo arbuiatzen dituzten biztanleei ezagutzak eta esperientziak helaraziz. Inkestak aztertzerakoan egiaztatu ahal izan genuen moduan, IKTak erabiltzen ez dituzten biztanleen portzentaje altu batek argudiatu zuen arrazoia dela “ez duela nahi, ez duela behar edo ez dituela beharrezkoak diren ezagutzak”. IKTek bizi-kalitatea hobetze aldera eskaini ditzaketen abantailak eta aukerak jorratzen dituzten ekimenak areagotzea beharrezkoa da.
Alor horretan, garrantzitsua da saiatzea zabaltzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak honelakoak izan daitezen:
Gomendatutako ekintzak:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen sarbidez, IKTen erabilera, IKTak demokratizatzea.
5. Deskribapena: IKT eta ikaskuntza bizitzan zehar. Gaur egun, IKT eta ikaskuntzari buruz hitz egiten dugunean, ondorioztatu dezakegu ez gaudela oso ingurune onuragarrian. Eskola 2.0 bezalako ekimenei esker, eskolek IKTak eskuratzeko dituzten aukeren arloan aurrera egin ahal izan dute, baita IKTak hezkuntzaren komunitateari gerturatzeko arloan ere. Unibertsitateek ere IKTak aprobetxatzearen eremuan parte hartu dute, campus birtualak sortuz. Bestalde, irakaslez eta adituz osatutako kolektibo gero eta handiago bat IKTen eta ikasgelan izan dezaketen aplikazioaren inguruan ikertzen ari da. Herri-administrazioek baliabideak eta aurrekontua gaineratu dituzte euren politiketan irakasleen prestakuntza programei jarraitutasuna emateko eta ikastetxeei azpiegiturak eskaini ahal izateko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntza bizitzan zehar gaiari buruzko lege proiektuak (horren izapidetzea bertan behera geratu zen IX. legegintzaldia amaitu zelako) zera adierazi zuen hitzez hitz: “La rápida evolución de las tecnologías y del sistema productivo demandan una permanente adaptación y redefinición de los aprendizajes, las c
ompetencias y las c
ualificaciones profesionales. Esta situación requiere un nuevo enfoque de la educación y la formación que aborde los nuevos retos de la sociedad del c
onocimiento”.
Testuinguru hori oinarritzat hartuta eta ikaskuntzari buruzko lege proiektuaren testuinguruan, honako gomendio hauek egin ziren:
curriculum-diseinuetan IKTak zeharkako bihurtzea:
Hartzailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiken Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, ahalduntze digitala, IKTen ikaskuntza, hezkuntza, araudia.
6. Deskribapena: gaitasun digitalen gaineko testuinguru estrategikoa definitzea, bertan, Euskadiko gaitasun digitalen gaitasunen gaineko mapa definitu behar da ikuspegi integratzaile bat abiapuntutzat hartuta. Egun, zer eskatzen digu gizarte errealitate berriak? Nola ari gara erantzuten eskolatik, herri-administraziotik, eta abarretatik? Hainbat alorretan jorratzen diren gaitasun digitalen gaineko ikuspegiak lerrokatuta daude? Euskal gizartearentzat posible da gaitasun digitalak taldekatzea eta horien inguruko mapa bat egitea, AD2015 izenekotik harago, garapen tresna gisa integratu ahal dena?
Jakintzaren gizartearen herritarrentzako eskumen digitalen testuinguru estrategikoarekin eta gaitasun digitalei buruzko maparekin batera, herritarrek ulertzea eta egunerokotasunean aplikatzea errazten duten erabilera eta baliabideak eskaini behar dira SkillAge, bezalako tresnen bidez. Hala, IKTen gaineko ezagutza, laneko testuinguru batean aplikatuta, autoebaluatu ahalko da.
Bi proposamenak (estrategia, gaitasun digitalak eta gaitasunen mapa, jakintzaren gizartearen erronka handienentzako erantzun gisa) administrazioaren barruko (hainbat sailen arteko) zein kanpoko lankidetza abiapuntutzat hartuta eratu beharko da. Hau da, gainontzeko eragileekin, entitateekin, erakundeekin eta Euskadiko herritarrekin. Horretarako, prozesu parte hartzaile bat abian jartzeko iradokizuna eman dugu, IKTen erabilera bultzatuz eta aurrez aurre zein modu birtualean parte hartzeko eskubidearen gauzatzea ahalbidetuz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak honako konpromiso hauek hartu beharko lituzke:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: testuinguru estrategikoa, IKTen erabilera, IKTen eskuratzea, gaitasun digitalak.
7. Deskribapena: eten digitalak murrizteari lotutako ekimen publiko, pribatu eta hirugarren sektoreko ekimenaren baliabide eta tresna guztien ikuspena hobetzea. Txosten berezi honen eraketan bildutako datuak aztertzerakoan antzemandako ahulezietako bat hauxe da: Euskadin Internet erabiltzen duen biztanleriaren % 25,7k adierazi du, lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun digitalei lotutako ezagutza berriak eskuratzeko beharra edukitzekotan, ez lukeela jakingo nora jo ezagutza horiek lortze aldera. Datu hori bereziki adierazgarria da, izan ere, arazo bikoitza mahai gainean jarri du:
Gomendio horren testuinguruan, hauxe barne hartu da:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; foru aldundiak; EUDEL; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak, zabalkundea, sentsibilizazioa eta IKTen hedapena.
8. Deskribapena: berrikuntzak gaitasun digitalak eskuratzeko prozesuetan. Noizean behin, IKTen gaineko prestakuntzak araututako prestakuntzaren eredu tradizionalak errepikatzen ditu (esparruak, metodologia, ikasleen ratioak, etab.). 6. zenbakiko gomendioan aipatutako estrategiaren eta gaitasun digitalen maparen osagarri gisa, herritarrak IKTen arloan prestatzera zuzendutako ekimen publikoak berrikusteko aukera proposatu da, baita gaitasun digitalei buruzko estrategia horretan adostutako proposamen metodologiko bat gaineratzea ere (ez murriztailea; aintzat hartu beharreko alderdiak jasotzen dituena; ez duena behartzen baizik eta iradokitzen). Hori guztia gaitasun digitalak eskuratzeko xedearekin, betiere, honako errealitate hauei erantzunez:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak.
9. Deskribapena: gizarteratzeari eta gizarte sustapenari lotutako gaitasun digitalen gaineko prestakuntza ekintzak areagotzea. Izan ere, kontua ez da bakarrik une honetan infobazterketa pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak informazioaren gizartean gaineratzeko beharra. Galdera hauxe da: bizi-kalitatearen, eskubide berdintasunaren eta gizarte sustapenaren ikuspuntutik, zer egin dezakete IKTek pertsona horien alde? Horrek esan nahi du, adibidez, langabezian dauden pertsonei zuzendutako tailerrak abian jarri behar direla; horien kasuan, IKTek lana bilatzearekin edo ekintzailetzarekin zerikusia daukate (norbere kontura lan egitearen alternatiba gisa). Horrek beste aukera batzuk barne hartzen ditu, hala nola, gizarte zerbitzuei lotutakoak. Adibidez: etorkinak, errefuxiatuak, etxerik ez duten pertsonak, etab. Kasu horretan, IKTen erabileren gaineko ikaskuntza gizarte zerbitzuak eskuratzeko erraztasunari lotuta egon beharko litzateke (hau da, administrazioek kolektibo horien esku jartzen dituztenak baino hobeak), baita euskal gizartean integrazioa hobetzeari eta euren eskubideak bermatzerakoan lagungarriak izan daitezkeen bideak edo eragileak lortzeko erraztasunari ere.
Jarduera mota horri lotuta eta adibide gisa, honako hau jardun egoki bat litzateke: START Progressive Learning in a New C
ulture proiektua. Prestakuntza programa horren xedea Erresuma Batuko eta Irlandako biztanle etorkinen (Poloniatik eta Lituaniatik datozen pertsonak) prestakuntza aukerak hurbiltzea da. Edukiak lana bilatzea bezalako errealitateen ingurukoak dira eta IKTen erabilera bereziki azpimarratzen da.
Proposatutako prestakuntza ekintza mota horiek beste ekintza batzuen betetzea dakarte, hala nola:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTak eskuratzea, IKTen erabilera, gaitasun digitalak.
10. Deskribapena: e-administrazioa arriskuan dauden edo eten digitalak pairatzen dituzten kolektiboei gerturatzea (bereziki, adinekoen, etorkinen eta ikasketarik ez duten pertsonen kasuan). Txosten honen testuinguruan egindako inkesta aztertu ostean antzeman ahal izan genuen moduan, herritarren atsekabearen arrazoi nagusien artean, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren webgune eta zerbitzuekiko elkarreragina dago eta, jarraian, bilatzen den informazioa ez aurkitzea.
Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa berrikusiz gero69, “gizarte gaiak” izeneko kategoriaren bitartez, emaitza bakarra ematen digu: “gizarte larrialdietarako laguntzak”70. Baliabide ekonomikorik ez duen eta ikasketa maila baxua duen (euskara eta gaztelania maila, irakurmenean zein ulermenean, tartekoa edo baxua dela aintzat hartuta) familia etorkin baten ikuspuntutik zerbitzu hori aztertuz gero, zenbait oztopo agerian jarri dira, beste batzuen artean:
Beraz, antzemandako oztopo horiek erreferentziatzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoak eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak berrikustea gomendatu da, bereziki, eten digitala eta/edo gizarte-etena pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonei zuzenduta dauden edo horien onuradun izan daitezkeen zerbitzuen kasuan (hau da, adinekoak, kultura maila baxua duten pertsonak, etorkinak). Horren harira, neurriak hartu behar dira arlo hauetan hobetzeko:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, irisgarritasuna.
11. Deskribapena: e-inklusioari zuzendutako profil profesional berriak sortzea. E-inklusioa hizpide duten profil berrien sorrera bultzatu nahi da. Jardun egokiaren adibide bat hauxe da: Erresuma Batuko DAIN (Digital Activist Inclusion Network) proiektua. Bertan, gaitasun digitalen arloan ikasteko praktika egokiak identifikatu dira, ekintzaile digitalak prestatze aldera. Azken horiek komunitatean lanean arituko dira inklusio digitala sustatzeko eta IKTen erabilera suspertzeko, betiere, borondatezko lanaren laguntzarekin.
Borondatezko lana langabezian dauden pertsonek burutu dezakete, baita Euskadiko enpresen (bereziki, oinarri teknologikoa daukaten horien) gizarte ardura korporatiboaren programek lagatako langileek ere. Horiek astean 2 edo 3 ordu inbertitzeko eskuragarritasuna eduki beharko dute eta, tarte horietan, IKTen eta urrunen dauden kolektiboen (landa guneetan bizi diren pertsonak, gutxiengo etnikoak, adinekoak, etab.) arteko gerturatzea sustatuko dute.
Profil berri horiek ez dira gaur egun eskuragarri dauden baliabideen alternatibatzat jo behar, kapilaritate handiagoa eta IKTen eta testuinguruaren zein pertsona onuradunen behar errealen arteko lotura ezartzeko aukera ematen duen osagarria baita.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, IKTen gaineko prestakuntza.
12. Deskribapena: IKT eta adinekoen arteko gerturatzea bultzatzea. IKTak adinekoei hurbiltzea helburu duten ekintzak areagotzea beharrezkoa da. Orain dela zenbait urte bai Euskadin bai Europa mailan gizarte garapenerako eta informazioaren gizarteari lotutako politika ia guztietan ezarri den arau bat izan arren, gaur egun (txosten berezi honetan aditzera eman den moduan) pertsonen adinari lotutako eten digital argiek jarraitzen dute.
Zahartzen diren pertsonen ahalmenak eta gaitasunak optimizatzeko gomendioen norabidea hauxe da:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTak eskuratzea, IKTen erabilera, adinekoak, gaitasun digitalak, eduki digitalak.
13. Deskribapena: aniztasun funtzionala pairatzen duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzea IKTen bitartez. Pertsonek euren autonomia pertsonala handitzeko aukera daukatela ziurtatu nahi da, euren egunerokotasunean IKTak aplikatzen dituztela bermatuz, hala nola, inguru inteligenteak, gailuen arteko elkarreragingarritasuna, telelaguntza, telemedikuntza... garatuz. Horrek esan nahi du tartean dauden alderdi guztiek konpromisoa hartu dutela, beraz, Euskadiko Gobernuari gomendatzen zaio (pertsona horien eskubideen bermatzaile den heinean) une honetan gai horiek jorratzen dituzten hainbat eragileren (unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresa pribatuak, aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboez osatutako erakunde zehatzak, elkarteen ehuna eta Eusko Jaurlaritza bera) arteko lankidetzaren buru izan dadila. Horren guztiaren helburua aniztasun funtzionala duten pertsonak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak ikerketa eta garapen prozesuaren erdigunean kokatzea da.
Horri dagokionez, hauexek dira iradokizunak:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen sarrera, IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, aniztasun funtzionala, mendekotasuna, I+G+b.
14. Deskribapena: prestakuntza okupazionaleko programetan IKT gaikuntza biziagotzea. Gaur egun, IKTak ia ekoizpen sektore guztietan daude, beraz, horien erabilera ezinbestekoa da une honetan enplegu bat eskuratu nahi duen edozein pertsonarentzat (epe motzean edo ertainean, lanpostuaren arabera). Horregatik, hona hemen gure gomendioak:
Hartzailea: Enplegu eta Gizarte Politiken Saila eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, IKT gaitasunak, enplegua.
15. Deskribapena: Internetaren erabilera segurua bultzatzea ikuspegi global eta integratzaile batetik abiatuta:
Hori oinarritzat hartuta, ondorengo ekintzak gomendatzen dira:
curriculum-diseinuan integratu dadin bultzatzea.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak, IKTen erabilera segurua eta arduratsua, testuinguru estrategikoa.
16. Deskribapena: IKTen arloan, prestakuntza lantzea biztanle adingabe eta gazteen artean, betiere, elkartasun, konpromiso, kreatibitate eta berdintasuneko balioei lotuta. Ez dago zalantzarik “natibo digitalak” deiturikoek IKTen erabilera bizia eta aurreratua egiten dutela. Ordenagailua, Internet, arbel digitalak, geletako ohiko elementu bihurtu dira. Komunitate horrek (adingabe eta gazteak) teknologiarekiko duen hurbiltasunaz baliatu behar gara honako esparruetan eragina duten ekimenak garatzeko:
Baldintza horiek betetzen dituzten jardueren adibide batzuk honakoak dira:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila; Emakunde.
Eremua: IKTak eskuratzea, ahalduntzea, sormena, berrikuntza, elkartasuna, berdintasuna.
17. Deskribapena: gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden gazte eta adingabeengan arreta jartzea, izan ere, euren adinean, IKTetatik “deskonektatuta” geratzearen “kostua” oso altua da. Talde horiekin bideratutako ekintzak adingabe eta gazte horien sormena IKTen erabileraren bidez erabiltzea sustatzen duten eta euren bizi-kalitatean (osasuna, lana, prestakuntza…) zuzenean eragina duten gaitasun eta jardueren garapenari lotutako planteamendu berritzaileen bidez jorratzea gomendatzen da.
Orientazio ildo horretako jarduera adibide bat Òmnia proiektua litzateke, diskriminazio positibora eta aukera berdintasunera bideratutako programa baten alde egin baita, gizarte talde bati zehazki zuzendutako ekintzak egiten direnean gerta daitekeen estigmazio eta segregazioa saihestuta.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, gizarteratzea, sormena, berrikuntza, ahalduntzea.
18. Deskribapena: IKTen jarrera eta erabilerei buruzko (oztopoak, inhibitzaileak, motibatzaileak…) azterlan eta ikerketen burutzapena areagotzea eten digitalei, euren egile eta arrazoiei buruz gaur egun dagoen ezagutza osatzeko eta eten horiek jorratzera bideratutako lan-ildoak eraikitzeko oinarri sendoagoak edukitzeko.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: eten digitalak, azterlanak, ikerketa.
19. Deskribapena: informazioaren gizarteari buruzko estatistika ofizialetan adierazle berriak sortzea eta gaineratzea eta kolektiboei ikusgarritasuna eskaintzea. Adierazle horiek IKTen bidez eskuratze-etena eta partaidetza-etenari buruzko informazio gehiago lortzera bideratuta egon beharko dira.
Era berean, eten digitalak sakonki aztertu nahi baditugu, euren arrazoien ikuspuntutik baina baita jasaten dituzten pertsonen ikuspuntutik ere, beharrezkoa da ikerketa lan guztietan eten horien eragina pairatzen duten taldeak gaineratzea. Aniztasun funtzionala duten pertsonak, etorkinak, gutxiengo etnikoak… ez agertzean ezin da errealitateari buruzko ikerketa zorrotzik egin, bilakaera azterketarik burutu edo une honetan talde horien eten digitalak arintzeko bideratzen ari diren ekintzek sortzen duten eragina aztertu.
Datozen urteei begira uneko Euskadiko Estatistika Plana berrikusi behar dela kontuan hartuta (egungoa 2012an amaitzen da), e-inklusioaren (gizartearen informazioa) alorreko uneko inkestak berrikustea gomendatzen da eta uneko IKT errealitatea tresna egoki batekin aztertu ahal izateko gaineratu behar diren adierazle berriei buruzko beharrak ebaluatzea.
Txosten berezi honen esparruan egindako inkestak inkesta horiek betetzerakoan adibide gisa har zitezkeen ikerketa-aldagaiak ditu.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza, Eustat (Estatistikako Euskal Erakundea).
Eremua: eten digitalak, azterlanak, ikerketa, estatistika.
20. Deskribapena: gaitasunak eta zerbitzu bikoiztuak berriro antolatzeko protokoloa. Lan-bilkuretan parte hartzera gonbidatutako aditu ezberdinek bat egin dute, beste alderdi batzuen artean, adierazi dutenean une honetan Euskadin gizarte inklusioaren eta inklusio digitalaren alde lan egiten duten pertsona, erakunde, organismo, etab. guztien sareko lana beharrezkoa dela, horrela bada, saihestuko litzateke egile horietako batzuek baliabiderik ez edukitzea, helburu bera lortzeko erakunde ezberdinetatik inbertsioetan bikoiztasunak jasaten ditugun bitartean.
Erantzukizunak koordinatzeko, baliabideak partekatzeko eta gizarte-inklusiora eta e-inklusiora bideratutako baliabide publiko eta pribatuen kudeaketan bikoiztasunak saihesteko protokolo bat burutzea gomendatzen da.
Protokolo hori idatzi eta adosteak gizarte-etenak eta eten digitalak murriztera bideratutako Euskadiko zerbitzuen mapa identifikatzen lagunduko luke, baita esparru horretan inbertsio publiko eta pribatuen eraginkortasuna handitzen ere, lankidetza hitzarmenetan islatu daitezkeen sinergiak ezarriz eta ekintza-sareak sortuz.
Sortze-prozesua (azterketa, adostasuna, estrategiaren definizioa, metodologia, etab.) parte hartzailea izan behar da, interesa duten pertsona guztiak (erakunde publiko eta pribatuak, hirugarren sektorea, aktibistak, etab.) parte hartzera gonbidatuta egon beharko lirateke eta Ararteko erakundea egon behar da buruan.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: eten digitalak, gizarte inklusioa, e-inklusioa.
21. Deskribapena: berdintasunaren bermea funtzio publikoan. ONCE Euskadirekin elkarrizketak eduki ondoren, Ararteko erakundeari helarazi diote funtzio publikorako sarbidean aniztasun funtzionala duten pertsonekiko bazterkeria egoerak behin eta berriro erregistratu dituztela. Adierazi digutenaren arabera, legeak ezarritako sartzeko proba formalak gainditu ondoren, aniztasun funtzionala duten pertsonek postuaren funtzioetarako egokitasun proba bat egin behar dute. Hainbat egoeratan erakunde publikoak ez ditu pertsona horiek gainditu bazterkeria egoera bat eraginez, izan ere, aniztasun funtzionalik ez duten gainerako pertsonek ez dute prozesu hori burutu behar.
Salaketa hori oinarritzat hartuta eta aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideen urraketa argia dela ulertuta, Eusko Jaurlaritzak administrazio lanean jatorrizko hardware eta software (bereziki) irisgarria eta erabilgarria dagoela bermatu behar du, lanpostuaren irisgarritasuna erraztuz, itsuak diren edo ikusmenari lotutako ezgaitasunen bat duten pertsonek, adibidez, euren lanpostua gainerako langileek dituzten baldintza berdinetan burutu ahal izateko.
Hartzailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Herri Administrazioko Euskal Erakundea.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eten digitala, berdintasuna.
22. Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako herri-administrazioetako atarien irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzea. ONCE Euskadirekin izandako elkarrizketen bidez helarazi digute hainbatetan, web atariek irisgarritasuneko araudia betetzen duten arren, hainbat alderdi daudela, hala nola, edukiak egituratzeko modua, itsuentzako web publikoetan nabigatzeko oztopo bihurtu direla.
Euskadiko herri-administrazioen atari publikoen edukietarako irisgarritasuna errazte aldera, gomendatzen dugu, Estatuko Administrazioko atariek, www.060.es, edo Imsersok bezalaxe, web edukiak entzuteko aukera eskaintzen duen sistema gaineratu dadila. Irakurritako testua eta audio-nabigazioa duen nabigazio-baliabide hori bereziki erabilgarria da, ONCEko ordezkariek azaldu diguten moduan, izan ere, beti zuzena ez den eduki eta menuen antolamendua bezalako oztopoak gainditzeko aukera eskaintzen du eta sarbide oztopoak areagotzen dituzten aparteko tresna eta utilitateak erosteko, erabiltzen ikasteko, etab. beharra arintzen du.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eten digitala, berdintasuna.