12.2. Erabilera-eten digitala
11. Euskadiko biztanleen eskutik IKTen erabileraren gaineko eboluzioa etengabea izan da. 2006. urtean, biztanleen % 47,4k (10 eta 74 urte bitarteko pertsonei buruz ari gara) Internet erabiltzen zuen; 2011. urtean, aldiz, portzentajeak gora egin du eta % 65,3ra heldu da.
12. Gaur egun, Euskadiko biztanleriaren % 37,4k (10 eta 74 urte bitarteko pertsonen artean) ez du Internet erabili azken 3 hilabeteetan.
13. Adina IKTen erabileran eraginik handiena duen alda
gaietako bat da. Errealitate horrek bere horretan dirau orain dela hainbat urte eta, mailaz maila pertsona nagusienen artean erabilera-eten digitala murrizten doan arren, oraindik ere desberdintasun handiak daude erabilerari dagokionez.
14. Hala, 65 urte baino gehiago duten biztanleen artean, % 86,1ek ez du ordenagailua erabiltzen eta % 87,1ek adierazi du ez duela Internet erabili azken hiru hilabeteetan.
15. Telefono mugikorrak, berriz, erabilera-etena gainditzea lortu du adineko pertsonen artean (sarbide-eten digitalarekin gertatu den moduan). Eustat institutuaren azken datuen arabera, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonen % 88k telefono mugikorra erabiltzen duela azaldu du.
16. Euskadiko biztanleen artean IKTen erabileran dagoen genero-etena batez ere 45-54 adin tartean agertzen da eta, adinaren eskalan gora egin ahala, nabarmenago bihurtzen da.
17. Ikasketa maila baxuak (lehen mailakoak edo baxuagoak) edo geldiunean egoteak (langabetuen kasua) harreman zuzena dauka Euskadiko biztanleen artean dagoen IKTen erabilera portzentaje baxuekin.
18. Emakumeak, adinekoak, lehen mailako ikasketak edo maila baxuagoko ikasketak dituzten pertsonak eta etorkinak dira Internetaren erabilera maiztasun baxuenak erregistratu dituztenak.
19. Interneteko erabiltzaile diren eta egunero tresna hori erabiltzen duten pertsonen artean, portzentajerik altuenak lan eta ikasketen eremuan eta lagun zein senideekiko harremanaren eremuan erabiltzen du.
20. Internet erabiltzeko arrazoiei dagokienez, osasunari buruzko informazioa bilatzea, lana bilatzea edo prestakuntza (biztanleen gizarte ongizateari zuzenean lotuta daudenak) dira rankingak biltzen dituen arrazoietako batzuk, informazioa bilatzea, posta elektronikoa erabiltzea, komunikabideak kontsultatzea edo aisialdirako zerbitzuen erabilera bezalako arrazoien atzetik daudenak.