12.1. Sarbide-eten digitala
1. Oro har, sarbide-etena gainditutzat jotzen da baina ematen du datuek kontrakoa egiaztatu dutela: euskal familien % 34,2k (gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko pertsona batez osatutako familiak) ez du Interneterako konexiorik.
2. Ematen du Euskadin telekomunikazio azpiegituren eskuragarritasuna ez dela sarbide-etenaren arrazoi nagusia. Interneterako sarbiderik ez duten etxebizitzen % 0,3k argudiatu du arrazoia dela euren eremuan ez dagoela estaldura nahikorik.
3. Interneterako sarbiderik ez duten euskal familiek aditzera eman dituzten arrazoiak biltzen dituen rankingaren azken tokian zerbitzuaren kostu altua dago. Sailkapenaren lehenengo postuetan borondaterik eza edo konektatzeko beharrik eza ageri dira, baita erabilera burutu ahal izateko beharrezkoa den ezagutzarik eza ere.
4. IKTak erabiltzen dituzten pertsonei erabiltzen ez dituzten pertsonek antzeman ahal dituzten oztopoen gainean galdetu genienean, baliabide ekonomikorik eza izan zen emandako arrazoien artea
n gailendu zena. Beraz, ematen du desadostasuna dagoela IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonek aditzera emandako (ez erabiltzeko arrazoi nagusi gisa interesik edo beharrik eza ageri da) eta IKTak erabiltzen dituzten pertsonek adierazitako oztopoen edo inhibitzaileen artea
n.
5. Euskal biztanleriaren artea
n gehien erabiltzen den teknologietako bat telefono mugikorra da, izan ere, beste teknologia batzuen kasuan oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten faktore jakin batzuk gainditzeko gai izan da. Horregatik, gizartean eta eremu publikoan e-inklusioa eta Internet bidezko parte hartzea sustatzera zuzendutako tresnak eta ekimenak garatzerakoan kontuan hartu behar da
6. Adina eta IKT ekipamenduaren artea
n harreman estua dago. Horren gaineko datuak irmoak dira: 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien % 70,7k ez du ordenagailurik eta % 73,4k ez du Interneterako konexiorik.
7. Adineko pertsonen artea
n IKTak erabiltzeko oztopo nagusienak beharrik eza edo erabiltzeko gogorik eza dira. Hala, 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien % 70ek adierazi du horixe dela Internet ez erabiltzeko arrazoi nagusia.
8. Beste faktore demografiko eta sozioekonomiko batzuek, hala nola, habitataren tamainak, sexuak, familia motak, ikasketa mailak, jarduerarekiko harremanak edo hileko diru-sarrera mailak faktore erabakigarriak izaten jarraitzen dute euskal biztanleen artea
n IKTak erabiltzearen eremuan dauden desberdintasunei dagokienez.
9. Etorkinen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboak IKTen erabilerari buruzko datuak ematen dizkiguten estatistiketatik kanpo geratzen dira, baita informazioaren gizartearen arloan politika orokor nagusien lorpenak ebaluatzen dituzten txosten nagusietatik at ere.
10. Iturri kualitatiboei egindako kontsultak biztanleen artea
n IKTak erabiltzeko oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten beste faktore posible batzuen zerrenda eman digu: gizarte-etenak, kolektibo jakin batzuentzako laguntzarik eza, irisgarritasun eta erabilgarritasun arazoak, kolektibo jakin batzuen gaineko interesik eza IKT tresna askoren merkataritza-estrategietan, pertsonen muga funtzionalak, kontsumo gastuak edo kolektibo eta gizarte talde jakin batzuentzako eduki eta/edo zerbitzu egokirik eza.