9.1. Euskadiko hiritarrek IKTei ematen dieten erabilera
Eustatek (EIGP) informazioaren gizarteari buruz egindako inkestako kopuruen arabera, 10 eta 74 urte bitarteko euskal herritarren % 67,8k ordenagailua erabili du azken hiru hilabeteetan. Datu hau bat dator Internet erabiltzen duen biztanleriarekin, % 65,3koa bera.
Telefono mugikorra, sarbide-eten digitalaren azterketan gertatu zen bezala, herritarrek gehien erabiltzen duten IKT tresna da berriz ere (10 eta 74 urte bitartekoen artea
n). Horrenbestez, inkesta honi jarraiki, berau egin duten biztanleen % 97,8k erabili du mugikorra azken 3 hilabeteetan.
(41. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(42. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak lurralde historikoen arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Lurralde historikoei erreparatuz gero, Gipuzkoa da IKTen (ordenagailua eta Internet) erabilera-portzentajerik altuenak erregistratzen dituena. Bizkaia da hurrengoa, Euskadiko batez bestekoarekin bat egiten duten antzeko portzentajeekin, eta Araba dago ondoren, Euskadiko batez bestekoa baino erabilera-portzentaje apur bat baxuagoekin. Desberdintasun horiek ez dira nabarmenegiak, eta, beraz, ez dezakegu esan hiru lurralde historikoetako batean edo bestean bizitzearen araberako erabilera-etenik dagoenik.
Telefono mugikorraren erabilerari dagokionez, hiru lurralde historikoetan portzentajeak oso antzekoak dira, Bizkaia delarik rankingaren buru, ondoren Gipuzkoa eta, azkenik, Araba.
Datu orokorrak, orain erakutsi dugunak kasu, irudi finko zabalegia ematen digu, eta, hortaz, mugatu egin behar dugu, talde desberdinei erreparatuz eta aldagai desberdinek erabilera horiek nola baldintzatzen dituzten aztertuta. Pertsonen adinak edo sexuak eragiten al dio IKTen erabilerari? Hiri handi batean bizitzeak IKTen erabilera erraztu edo sustatzen al du, landa-inguruan edo biztanleria gutxiagoko tokietan bizi direnen aldean?
Kapitulu honen hurrengo ataletan galdera eta ñabardura horiei erantzuna ematen saiatuko gara eta, horrez gain, Euskadin IKTen erabilera-eten digital posibleak eragiten dituzten faktoreak zeintzuk diren identifikatzeko ahalegina egingo dugu.
9.1.1. IKTen adina eta erabilera
Adina eta eten digitala, ikuspegi akademikotik erreparatuta, eten digitalen azterketa-eremuan zeresan gehien eman duen binomioetako bat da. Adineko pertsonek IKTei ematen dieten erabilera nabarmentzen da bereziki, talde hau delako erabilera-eten digitala esperimentatzeko arrisku gehien duena.
Eustaten datuen arabera, adin-tarterik gazteenak dira (10 eta 24 urte bitartekoak) teknologiak gehien erabiltzen dituztenak: ordenagailua, Internet eta telefono mugikorra.
Hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala, 10 eta 15 eta 16 eta 34 urte bitarteko pertsonek % 100 inguruko portzentajeak erregistratzen dituzte ordenagailu edo Interneten erabileran. Telefono mugikorraren erabileraren kasuan, 10 eta 24 urte bitarteko biztanleen % 100ak telefono mugikorra erabili du azken hiru hilabeteetan.
IKTen erabileran, jaitsieraren eta adin-faktoreen arteko harremana era nabarmenean antzematen da 45 urtetik gorakoen artea
n. Grafikoan ikus daitekeenez, 45 eta 54 urte bitarteko biztanleen % 62,3k Internet erabili du azken 3 hilabeteetan, baina portzentaje hori % 37,9ra murrizten da 55 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren kasuan.
Grafikoari jarraiki, 65 eta 74 urte bitarteko adin-tarte honetan, eta seguru asko 75 urtetik gorakoen tartean (ez daukagu azken horiei buruzko informaziorik, ez delako Eustaten IGIF inkestan aurreikusi) antzematen da gap handiena IKT tresnen erabileran. Kopuru horien arabera, 65 urtetik gorako biztanleriaren % 86,1ek ez du ordenagailua erabili azken 3 hilabeteetan, eta portzentaje hori % 87,1era igotzen da Interneten azken 3 hilabeteetako erabilerari erreparatzen badiogu. IKTen erabilera bizitza eta gizarte-ongizatea hobetzeko aukerarekin lotzen duen ikuspegitik, alerta garrantzitsu bat daukagu: pertsona nagusien kopuru altu bat erabilera-eten digitala jasaten ari da IKT jakin batzuetan; ordenagailuaren eta Interneten kasuan adibidez.
(43. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan),Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak adinaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(44. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak adinaren arabera (45-54, 55-64, 65-74) (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Sarbide-eten digitalaren azterketan gertatu den bezala, telefono mugikorrak erabilera-etena arintzen du adin-tarte desberdinen artea
n. Hori horrela, inkesta egin duten biztanlerik gazteenek (10-15 urte) eta zaharrenek (65-74 urte) ordenagailuari edo Interneti ematen dieten erabileran ehuneko 80tik gorako aldeak antzeman ditzakegu, baina telefono mugikorraren erabileran zenbateko hori ez da ehuneko 12 baino altuagoa.
10 eta 15 urte bitarteko biztanleriaren % 100ek azken 3 hilabeteetan telefono mugikorra erabili izana aitortzen du. Bestalde, portzentaje hori % 88koa da 65 urtetik gorako pertsona nagusien kasuan.
9.1.2. IKTen generoa eta erabilera
10 eta 74 urte bitarteko euskal biztanleen azterketa orokorra eginez gero, gizon eta emakumeen artea
n erabilera-eten digital bat dugula ikus dezakegu. Grafikoan ikus daitekeenez, biztanleria maskulinoaren % 70,5ek aitortzen du ordenagailua erabili duela azken 3 hilabeteetan eta emakumeen kasuan, aldiz, % 65,1ek (inkesta egin duten 10 eta 74 urte bitarteko emakume guztien arteko %a).
(45. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak sexuaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Gapa agertzen da berriz Interneten erabileran. Izan ere, inkesta egin duten gizonen % 68,2k aitortu du azken 3 hilabeteetan Internet erabili izana eta emakumezko erabiltzaileen artea
n erregistratutako Internet-portzentajea % 62,4koa izan da (ehuneko 5,8ko aldea).
Txosteneko beste atal batzuen ildotik, telefono mugikorraren erabileraren portzentajeak gizon eta emakumeen artea
n ia ez du alderik gailentzen (% 97,8 gizonen kasuan eta % 97,7 emakumeen kasuan). Beste behin agerian geratzen da biztanleriaren artea
n IKTen erabilera eta sarbide-etenak murrizteko gaitasun gehien eta barneratze gehien duen teknologia dela.
Azterketa hau sakonago jorratu beharra dago, aztertzeko ea genero-etenak adin-tarte guztiei era berean eragiten dien, edo, bestalde, adin jakin bateko biztanleriarekin lotuta dagoen.
Eustaten inkestako datuetara bueltatuz, emaitzen arabera Euskadiko biztanlerian IKTen erabileran dagoen genero-tartea 45 eta 54 urte bitarteko adin-tartetik aurrera nabari da batez ere eta are nabarmenagoa da adin-tarteetan gora egin ahala, gapik handiena 65 eta 74 urte bitarteko adin-tartean dagoelarik.
10 eta 44 urte bitarteko adin-tarteetan, gizon eta emakumeen arteko erabilera-etenik ez erregistratzez gain, kasu gehienetan IKTen erabilera-portzentajeak emakumeen artea
n altuagoak dira gizonen artea
n erregistratutakoak baino.
9.1.3. IKTen habitata eta erabilera
IKTen sarbidean gertatzen den bezala, habitat handiagoan edo txikiagoan bizitzeak eragina dauka herritarrek IKTei ematen dieten erabileran.
(46. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak habitaten arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Eustaten IGIF inkestako datuek adierazten duten bezala, 10.000 biztanletik beherako habitatean bizi den 10 eta 74 urte bitarteko biztanleriaren % 62,1ek aitortu du azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili izana. Portzentaje hori % 68,3ra igotzen da 10.000 eta 99.999 biztanle bitarteko habitatetan bizi diren pertsonen kasuan eta % 69,7ra 100.000 biztanle edo goragoko habitatetan bizi direnengan.
Erabilera-eten digitala, habitat-tamainaren arabera, konstantea da ia adin-tarte guztietan, biztanleriarik gazteenaren kasuan salbu (10-15 eta 16-24 urte). Azken horretan, habitataren tamainak ez dirudi eragin berezirik daukanik IKTen erabilera-portzentajeetan.
Bestalde, pertsona nagusiagoen artea
n habitat-tamainaren eta ordenagailu, Internet edota telefono mugikorraren erabilera-portzentajearen arteko harremana nabarmena da. Hori horrela, Euskadiko 65 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 6,4k soilik erabili du ordenagailua azken hiru hilabeteetan, baina portzentaje hori % 14,4koa da 10.000 eta 99.999 biztanleriadun habitatetan bizi diren pertsona nagusien artea
n, eta % 16,5ekoa 100.000 biztanle edo gehiago dituzten tokietan bizi diren pertsona nagusien kasuan.
Antzeko zerbait gertatzen da Interneten erabileran. 10.000 biztanletik beherako herrietan bizi diren 65 urtetik gorako pertsonen eta 100.000 biztanle edo gehiagoko tokietan bizi direnen arteko erabilera-portzentajeen aldea ehuneko 9 baino altuagoa da.
9.1.4. IKTen erabilera eta ikasketa-maila
IKTen erabileraren eta ikasketa-mailaren artea
n harreman zuzena dagoela baieztatzen dute datuek. Ikasketa-maila altuagoak bat datoz ordenagailuaren eta Interneten erabilera-portzentaje altuagoekin.
Faktoreen harreman hori ez da hain nabarmena telefono mugikorraren kasuan, teknologia honek barneratze-maila oso altuagoa baitauka Euskadiko biztanleriaren artea
n (10 eta 74 urte bitarteko taldean).
Eta hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala, lehen hezkuntzako ikasketak (edo ikasketarik ez) dituzten pertsonen % 26k soilik erabili du ordenagailua azken 3 hilabeteetan. Bestetik, Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako hezkuntza-maila duten erabiltzaileen arteko portzentajea % 74,9koa da eta unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonen kasuan % 94koa.
Alde horiek Interneten erabileraren kasuan ere aplika daitezke. Lehen hezkuntzako ikasketak (edo ikasketarik ez) dituzten pertsonen % 23,4k aitortu du azken 3 hilabeteetan Internet erabili izana; bestetik, bigarren hezkuntzako edo lanbide heziketako hezkuntza-maila duten pertsonen % 72,3k eta unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonen % 92,1ek.
(47. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak ikasketa-mailaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Pertsonen “ikasketa-mailaren” aldagaia “sexuarekin” gurutzatuta, azterketa-puntu berriak ikus ditzakegu.
Ikasketa-maila zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta handiagoak dira gizon eta emakumeen arteko aldeak. Aitzitik, unibertsitate-ikasketen mailari dagokion tartean, bai ordenagailuaren erabileran, bai Internet eta telefono mugikorraren erabileran, erabilera-portzentajeak altuagoak dira emakumeengan gizonengan baino. Hori horrela, unibertsitate-ikasketak dituzten emakumeen % 95,1ek azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili izana aitortzen du eta gizonen kasuan ikasketa-maila hori dutenen portzentajea % 92,7koa da ordenagailuen erabiltzaileei dagokienez. Era berean, Interneten kasuan ikasketa-maila hau dutenen erabilera-portzentajeak % 93 eta % 91koak dira, hurrenez hurren.
Gizon eta emakumeen arteko ikasketa-mailaren araberako erabilera-eten digitala bereziki nabarmena da lehen hezkuntzako ikasketak edo ikasketarik ez duten pertsonen artea
n, gapa ehuneko 7tik gorakoa baita (ikus hurrengo grafikoa).
(48. irudia)
Lehen hezkuntzako ikasketadun 10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak sexuaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
9.1.5. IKTen erabilera eta jarduerarekiko harremana
Jarduerarekiko harremanak (hau da, ikasten, lanean edo langabezian edo jarduerarik gabe egoteak), Eustaten IGIF inkestaren datuek azaltzen duten bezala, eragin handia du Euskadiko biztanleriaren IKTen erabilera-portzentajeen gainean.
Ikasleak eta landunak (ordena horretan) dira teknologia gehien erabiltzen dituztenak (ordenagailua, Internet, telefono mugikorra). Horrenbestez, ikasle gisa identifikatzen diren eta ordenagailua erabiltzen duten pertsonen portzentajea % 97,1ekoa da, landunen % 79,4ren aldean edo jarduerarik gabe edo lanik gabe dauden pertsonen % 37,2ren aldean. Alde horiek Interneten erabileran ere aplika daitezke. Hurrengo grafikoan ikus daitekeenez, ikasleen eta jarduerarik gabe dauden pertsonen arteko erabilera-aldeak ehuneko 59,3ra iristen dira. Kopuru horrek erabilera-eten nabarmena adierazten du, pertsonen jarduerarekin lotuta.
Telefono mugikorraren kasuan, erabileraren aldeak ez dira hain esanguratsuak, jarduerarik edo lanik gabe dauden pertsonen erabilera-portzentajeak % 94,4koak baitira.
(49. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak jarduerarekiko harremanaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
“Jardueraren” eta “sexuaren” arteko harremanaren arabera, jarduerarik gabe dauden pertsonen artea
n IKTen erabilera-portzentajea altuagoa da gizonen kasuan, biztanleria femeninoaren erabilera-kopuruekin alderatuta.
Bestalde, ikasle edo pertsona landun gisa identifikatzen diren pertsonen artea
n, emakumeek erregistratutako erabilera-portzentajeak altuagoak dira gizonenak baino. Adibide bat jartzearren, datuen azterketari jarraiki emakume landunen % 81ek aitortzen du azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili izana, gizon landunen % 78,1en aldean.
9.1.6. Euskadiko biztanleriak IKTei ematen dien erabileraren bilakaera
Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanleriak IKTei ematen dien erabilera aztertuta, lehenengo ondorioetako bat honakoa da: hazkunde jarraitua esperimentatu dela azken urteetan, aztertutako oinarrizko 3 teknologietan erritmoa desberdina izan delarik (ordenagailua, Internet eta telefono mugikorra).
Ordenagailuak 2006tik 2011ra ehuneko 12,5eko igoera
jasan du, azken 3 hilabeteetan ordenagailua erabili zuen
biztanleriaren % 55,3tik (10 eta 74 urte bitartekoetan) egungo % 67,8ra pasatuta. Bestalde, telefono mugikorraren erabilerak ehuneko 3,5 inguruko hazkundea esperimentatu du. Hazkundearen erritmoa geldoa baina etengabea izan da, erabilera-portzentajeak oso altuak baitira (erabileraren % 100 ingurukoak).
Bestetik, Interneten erabilera da hazkunderik altuena jasan duena azken 5 urteetan (ehuneko 17,9). Horrenbestez, 2006an biztanleriaren % 47,4k (10 eta 47 urte bitartean) Internet erabiltzen zuen eta 2011n, aldiz, portzentaje hori % 65,3ra arte igo da. Hazkunde-erritmo nabarmen horri esker, ordenagailuaren eta Interneten arteko erabilera-portzentajeetako aldeak nabarmen jaitsi dira, hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala.
(50. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta telefono mugikorraren erabiltzaileak (%).
Bilakaera 2006-2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
IKTen erabileraren bilakaeran pixka bat gehiago sakonduz gero, kasu honetan erabileran eragin gehien omen duten faktoreetako biren arabera, adina eta sexua zehazki, atera dezakezun ondorioetako lehenengoa honakoa da: IKTen erabileraren hazkundea izan da protagonista nagusia adin-tarte desberdinetan, baita gizon eta emakumeen artea
n ere.
Adinari dagokionez, azken 5 urteetan pertsona nagusiagoen (55-64 eta 65-74 urte) adin-tarteetan jasandako hazkundea azpimarratu behar da, kasu batzuetan ordenagailuaren eta Interneten erabilera-portzentajeak bikoiztu ere egin baitira.
Gizonen eta emakumeen artea
n IKTen erabileran antzemandako aldeei dagokienez, azken bost urteek erabilera-etena betikotu dute, areagotu ere egin delarik. Hori horrela, 2006an ordenagailuaren erabilera-portzentajea gizonen eta emakumeen artea
n 5,1ekoa izan zen arren gizonen alde, 2011n gap hori ehuneko 5,4koa da. Interneten kasuan aldeak are gehiago igo dira. 2006an Interneten erabilera-portzentajea gizonen artea
n ehuneko 4,8 altuagoa zen emakumeen artea
n baino, baina egun aldea % 5,8koa da (ikus ondorengo grafikoa).
Gizonen eta emakumeen arteko erabilera-eten digital honen hazkundea are nabarmenagoa da pertsona nagusienen kasuan (65 - 74 urte). Hori horrela, 2006an gizonen Interneten erabilera-portzentajea emakumeena baino ehuneko 3,5 altuagoa zen eta, egun, aldiz, aldea ehuneko 7,9koa da (65 eta 74 urte bitarteko gizonen % 17,3k erabiltzen du Internet, adin-tarte horretako emakumeen % 9,4ren aldean).
(51. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), sexuaren arabera (%). Bilakaera 2006-2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Ikerketa-maila bezalako faktoreek sortutako erabilera-eten digitalari dagokionez, azken 5 urteetako bilakaerak agerian uzten du alde handiak erregistratzen direla oraindik ere lehen hezkuntzako ikasketak edo ikasketarik ez duten pertsonen eta ikasketa altuagoak dituzten pertsonen erabilera-portzentajeen artea
n, 2006. urtean gertatzen zen bezala.
Aitzitik, datu esanguratsu bat antzeman da. Telefonia mugikorra etengabe sartzen ari denez biztanleriaren geruza desberdinetan, lehen hezkuntzako ikasketak edo ikasketarik ez duten pertsonen eta unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonen arteko erabilera-portzentajearen aldeak murriztu egin dira. Horrenbestez, teknologiak biztanleriaren arabera egokitzeko gaitasuna duela ikus dezakegu, betiere bere beharrizanetara zuzenean konektatzen denean eta erabiltzeko erraza denean. Ondorioz, 2006an lehen hezkuntzako ikasketak eta unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonen artea
n telefono mugikorrari emandako erabilera-portzentajea ehuneko 13koa zen, eta, egun, berriz, alde hori 6,5ekoa da. Hau da, tresna horren erabilera-etena ikasketa-mailaren arabera murriztu da azken 5 urteetan, zehazki kopuru erdira. Hots, bete egin da beste teknologia batzuek oraindik lortu ezin izan duten erronka, edo erritmo askoz geldoagoan betetzen ari direna.