7.2. Europar Batasuneko esparru estrategikoa
Europar Batasunaren testuinguruan, txosten honen helburuaren inguruan, informazioaren gizartearen esparruan Europako agiri nagusietatik igorritako lehentasunak, helburuak, erronkak eta ildoak jorratzen dira.
Horrela bada, “Europarako Agenda Digitala”, ICT - PSP Programa (ICT Poliscy Support Programme) eta “DAE Going Local” ekimenaren azterketaren emaitzak azaltzen dira ondoren, txosten honi dagokionez eta gehien bat, Europako herritarren (enpresak, herri administrazioak eta gizarte zibilaz gain) e-inklusio mailan eragina izango duten kontuak jorratzen dituztenak.
E-partaidetzari dagokionez, aztertutako erreferentzia “E-government Action Plan 2011-2015” da, aldez aurretik azaldu dugun “E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena (Malmö 2009)” delakoaren oinarriaren gainean kokatutakoa.
7.2.1. Europako Agenda Digitala (EAD)
“Europako Agenda Digitala” (EAD) deituriko informazioaren gizartearen esparruko Europako estrategia hamarkada honetarako “Europa 2020” Europako hazkunderako estrategiaren 7 ekimen adierazgarrietako bat da. Hori, gainerako ekimenak bezalaxe, Europako hazkundearen eta enpleguaren motortzat jotzen da.
Agenda hori kontsulta publiko sakonen eta txosten askotako35 ekarpenen bidez burutu da, Europako Batasuneko testuinguru guztirako helburuak eta funtsezko ekintzak proposatuz, i2010 ekimenaren (eta horren aurrekoei: eEurope2005, eEurope 2001 eta eEurope) erreleboa hartuta, haren ondorengoa baita, eta premiaz hartu beharreko neurriekin, Europa modu adimendun, jasangarri eta barneratzailean hazi ahal izateko.
EADren helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilerak izan beharko duen funtzio ahaldunduna definitzea da Europak bere nahiak 2020rako errealitate bihurtu nahi baditu36.
Arlo digitalean hazten ari diren gizarte eta ekonomiaranzko eraldaketak lortzeko esparrua (eta oinarria) ezartzen duten proposamenak dira. Horretarako, lehenik eta behin, 7 oztoporik garrantzitsuenak identifikatzen dira, besteak beste, alfabetatze eta gaitasun digitalean dauden hutsuneak edo gizarte erronkak aurrera eramateko aukerak galtzea, azpiegitura falta, haien arteko elkarreragingarritasuna edo sareekiko mesfidantza edo segurtasun gabeziarekin loturiko bestelako eragozpenez gain.
Alderdi arazotsu horiek oinarrian izanda, EADren funtsezko ekintzak egituratzen dira, “Europa 2020” delakoaren hiru hazkunde dimentsioen gainean eraginez (adimenduna37, jasangarria eta barneratzailea). Ekintza nagusien antolaketaren azpian dauden alderdi arazotsu horiek, jakinarazpenaren testuak berak dioenez (COM (2010) 245 final/2), honakoak dira:
(5. taula)
EADren ekintza nagusiak: arazoak eta justifikazioa
Arazoak | Justifikazioa |
Merkatu digital dinamiko bakarra | Bada garaia merkatu bakar batek aro digitalaren abantailetara heltzeko aukera eskain dezan |
Elkarreragingarritasuna eta arauak | Benetako gizarte digitala sortzeko, IKT produktu eta zerbitzuen arteko elkarreragingarritasun eraginkorra beharrezkoa da |
Konfiantza eta segurtasuna | Europarrek ez dute bere gain hartuko konfiantza eskaintzen ez dien teknologia; aro digitala ez da ez “anai handia” ez “mendebalde basati zibernetikoa” |
Interneterako sarbide azkarra eta ultra-azkarra | Internet oso azkarra behar dugu ekonomia indarrez haz dadin eta lanpostuak eta oparotasuna sor dezan, baita herritarrak nahi dituzten eduki eta zerbitzuetara heldu ahal direla bermatzeko ere |
Ikerketa eta berrikuntza | Europak I+Gn gehiago inbertitu behar du eta gure ideiarik onenak merkatura heltzen direla bermatu |
Alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzea | Aro digitalak autonomia eta emantzipazioa adierazi behar du; aurrekariak edo gaitasuna ez dira ahalmen horretara heltzeko oztopo izan behar |
IKTak EBko gizartearentzat posible bihurtzen dituzten onurak | Teknologiaren erabilera adimendunari eta informazioaren ustiaketari esker gizarteak dituen erronkei aurre egin ahal izango diegu, hala nola, aldaketa klimatikoari eta herritarren zahartze prozesuari |
E-inklusioaren inguruan, “Europarako Agenda Digitalak” alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzearekin loturiko ekintzak abian jartzea proposatzen du, herritarrek, enplegagarritasuna hobetzeaz gain, komunikabide digitalen erabilera konfiantzaz eta bereizketaz ikasi, sortu, parte hartu eta bideratu dezaten, baita zerbitzu digital barneratzaile, irisgarri eta erabilgarriak gaineratzea ere, herritar guztiek (euren ezaugarri bereizgarriak alde batera utzita) erabili eta goza ditzaten. Azken finean, eten digitala murriztean datza, gizarte egoera ahuleko taldeetako kideek gizarte digitalean berdintasunez parte hartu dezaten (haientzako interes zuzeneko zerbitzuak barne, adibidez, ikasketa esparruetan, herri administrazioan edo lineako osasunean) eta zaurkortasun egoeratik atera daitezen enplegagarritasuna handituz.
Funtsezko ekintza horietako batzuk hauexek dira:
Alfabetatzea eta gaitasun digitalak Europako Gizarte Funtsaren Araudirako (2014-2020) lehentasun gisa proposatuko ditu38.
IKTen erabiltzaileen eta profesionalen gaitasunak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera eskaintzen duten tresnak garatuko ditu (…)39.
- Gaitasun digitalen eta alfabetatze mediatikoaren adierazleak proposatuko ditu EB guztirako.
Alfabetatze eta gaitasun digitalak “Prestakuntza berriak enplegu berrietarako” ekimen adierazgarriaren lehentasuna bihurtuko ditu40.
Emakume gazteen edo lanera itzultzen direnen partaidetza handiagoa sustatuko du IKTen lan-indarrean, webean, jolasetan oinarritutako ikasketa elektronikoan eta gizarte sareetan oinarritutako prestakuntza-baliabideak babestuz.
Sektore publikoko webguneak (eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituztenak) 2015erako guztiz irisgarriak izan daitezen bermatzera bideratutako proposamenak aurkeztuko ditu.
- Agenda digitalaren babesean hasitako legegintzaren berrikuspenean irisgarritasuna sistematikoki ebaluatuko du.
- Estatu kideen eta dagozkion alde interesdunen lankidetzarekin memorandum bat eskainiko du ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun digitalari buruz Nazio Batuen konbentziora egokituta.
Estatu kideei eskatuko die:
Gaitasun eta alfabetatze digitalei buruzko epe luzeko politikak aplikatzea eta dagozkion ekimenak sustatzea ETEetarako eta talde zaurkorrenetarako.
Gehienez ere 2011n telekomunikabideen esparruaren eta ikus-entzunezko bitartekoen zerbitzuei buruzko zuzendaritzaren ezgaitasunari buruzko xedapenak aplikatzea.
Ikasketa elektronikoa nazio mailako politiketan barneratzea hezkuntza eta prestakuntza modernizatzeko, ikasketa planak barne, eta ikasketaren emaitzak eta irakasle eta prestatzaileen garapena ebaluatzea.
Baterako ekintzari esker, inklusio digitalaren esparruan, honako helburuak lortzeko xedearekin:
Interneten erabilera erregularra % 60tik % 75era handitzea 2015ean eta, talde zaurkorrenen artea
n, % 41etik % 60ra (erreferentzia-oinarria 2009ko zifrak dira).
Internet inoiz erabili ez duten herritarren kopurua erdira murriztea 2015erako (% 15era arte) (erreferentzia-oinarria: 2009an 16 eta 74 urte bitarteko herritarren % 30ak ez zuen inoiz Internet erabili).
Hori bai, e-partaidetzak ez dauka berariazko aipamenik Europarako Agentzia Digitalean esparru publikoarekin lotuta, kontsulta publikoko prozesu baten pean jarri bada ere (eta oraindik ere prozesu horren pean dago); gauza bera gertatzen da Europako lehiakortasun digitalari buruzko txostenaren ondorioekin. Horiek dira i2010 estrategiaren lorpen nagusiak 2005 eta 2009 artea
n. Txosten horrek, EADren oinarrian dauden eta oraindik ere burutu beharreko erronken artea
n, zera aipatzen du:
Europak agenda digital bat behar du sortzen doazen erronkei aurre egiteko, lehen mailako azpiegitura sortu eta Interneten ahalmena guztiz erabili hazkundearen motor gisa eta berrikuntza irekirako, sormenerako eta partaidetzarako oinarri gisa.
Partaidetza elektronikorako (e-partaidetza) prestakuntza-ekintzak azaltzen du teknologia berrien erabilerak partaidetza publiko handiago batera eraman gaitzakeela, herritarrei euren iritzia entzuteko aukera eskaintzen duten tresna berriak eskainiz41.
7.2.2. ICT Policy Support Programme (ICT PSP)
Egokia iruditzen zaigu, Europar Batasunaren testuinguruan, ICT Policy Support Programme (ICT PSP) gaineratzea, CIP (Competitiveness and Innovation framework Programme) delakoaren hiru programa espezifikoetako bat 2007-2013. urteetarako. Horren helburua hazkunde adimenduna, jasangarria eta barneratzailea sustatzea da, eskuratze zabalagoa eta teknologia berritzaileen eta eduki digitalen erabilera hobea bizkortuz herritarren, gobernuen eta enpresen aldetik.
Programa horrek, EAD burutzean laguntza eskaintzen duenak, interes publikoko esparruak azpimarratzen ditu, IKTek gaur egungo Europaren gizarte erronkei egin diezaieketen ekarpenen inguruan (osasuna, zahartzea, barneratzea, eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria, kultura zaintzea, ikasketak eta herri administrazioen eraginkortasuna hobetzea).
ICT PSP, gehien bat, enpresen, herri administrazioen eta beste agente ekonomiko eta sozialen garapenera bideratuta dagoen arren, txosten honetan gaineratu dugu, hedatu ondoren, garatutako eredu, aplikazio eta zerbitzuek herritarren erabileran, eskuratzean eta partaidetzan dakarten balioarengatik.
Une honetan, 2012rako Lan Programaren zirriborroak 5 gaitan ezartzen du proposamen pilotuen deialdiaren jomuga (EADren gaineratutako funtsezko ekintzekin lerrokatuta). Ondoren, horietako bakoitzarentzako, txosten honen helburuarekin (e-inklusioa eta e-partaidetza) loturiko alderdiak azaltzen dira:
7.2.3. E-government Action Plan 2011-2015
Malmöko E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpenaren oinarriaren gainean 2011-2015 tarterako EBko E-gobernantzako Ekintza Plana ezartzen da, EAD laguntzen eta osatzen duena, ezagutzan oinarritutako ekonomia jasangarri eta barneratzailearen sorkuntza babestuz.
Planaren lehentasunak honakoak dira:
Inolako zalantzarik gabe, ekintza horien emaitzak (tresnak eta zerbitzuak) herritarren e-inklusiorako aukerak handitzeko oinarriak ezartzen dituzte, baina, bereziki, esparru publikoan e-partaidetzarako aukera. Argi denez, horrez gain, haien existentzia eta operatiboa hedatu behar izan da eta, bereziki, herritarrek erabileran konfiantza maila onargarria lortu behar izan dute, eta beste alde batetik, gaitasuna beharko dute tresna eta zerbitzu horien erabilera eraginkorra burutzeko.
7.2.4. “Europako Agenda Digitala: Tokiko Ekintza”- DAE Going Local Exercise
“DAE Going Local Exercise” deiturikoa EAD Europar Batasuneko herrialde kide ezberdinetara eramaten duen ekimena da. Herritarren partaidetza ariketa garrantzitsua da, EAD lurralde ezberdinetan ezartzeko eta planifikatzeko egin beharreko jarraipena bideratzeko eta egiteko mekanismoak abian jartzen dituena.
Estatu kideetara bisitak eginez eta eztabaidak ezarriz (bitarteko sozialen erabilera handizalearekin) osatzen da, online komunitatea eratzeko eta mantentzeko. 2010. urtean zehar, bisitek Agenda Digitalari buruzko kontzientziazioa handitu zuten, 2011n Agenda herrialde bakoitzean ezartzeari buruzko informazioa bilatzean jarri zuten arreta.
2011ko ekitaldiko ebaluazio txostena eskuragarri ez dagoen arren, beharrezkotzat jotzen dugu 2010eko txostenaren hainbat ondorio kontuan hartzea. Ariketa ondo hartua izan da, partaidetza askorekin, baina konpromiso aktiboa behar da EAD estatu kideen mailan etengabe aplikatzean, “partekatutako borondateaz” eta “ikuspuntu komunaz” gaindi. Bestalde, tokiko agenteek EADren jarraipen eta gainbegiratze jarraitua eskatzen dute eta eskatzen dute, hainbatetan, ez dela agenda guztia jorratuko, kontu espezifikoetan jarriko du arreta ondo definitutako helburu eta ekintzekin.
Hain da horrela, non Espainiaren kasuan eta 2011n eduki digitalen inguruan herrialdearen uneko egoera zein den aztertzeko antolatu zen, e-gobernua, berrikuntza soziala eta espektroa eta toki eta nazio mailan esparru horietan beharrezkoak diren ekintzei eta garatutako ekimenei buruzko eztabaida.
7.2.5. Internet Governance (Council of Europe Strategy 2012-2015)
Europako Kontseiluak 2012ko martxoaren 15ean aurkeztuta, Internet Governance estrategia erabiltzaileen eskubideen babesa eta errespetua, zuzenbideko estatua eta sareko demokrazia lantzen ditu.
Estrategia Ministroen Batzordeak onartu zuen Committee of Ministers 2011 Declaration on Internet Governance Principles delakoari eta bere gomendioei jarraiki, eta barne hartzen duten alde guztiek ahaleginak batu ditzaten bultzatzen du Internet eremu irekia eta herritarrei zuzenduta izan dadin.
Bere % 40 jarduera-ildoren bidez, hainbat lehentasun azpimarratzen ditu, besteak beste:
35 Agenda digitala kontsulta askotan oinarrituta dago eta, bereziki, 2009ko Lehiakortasun Digitalari buruzko Txostenaren ekarpenetan (COM 2009/390), 2009an batzordeak IKTetako etorkizuneko lehentasunei buruz egindako kontsulta publikoan, 2009ko abenduko TTE BAtzordearen ondorioetan, Europa 2020 kontsulta eta estrategian eta ICT Industry Partnership Contribution to the Spanish Presidency Digital Europe Strategy delakoan, 2015.eu-ri buruzko Europako Legebiltzarraren ekimenez egindako txostenean eta GRanadan 2010eko apirilean egindako ministro-bilera informalean adostutako adierazpenean.
36 BATZORDEAK EUROPAKO PARLAMENTUARI, KONTSEILUARI, EUROPAKO EKONOMIA ETA GIZARTE LANTALDEARI ETA ESKUALDEEN LANTALDEARI EGINDAKO KOMUNIKAZIOA “Europako Agenda Digitala” (COM(2010) 245 final/2).
37 Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago EADri buruzko informazioa (“Europa 2020” estrategiaren web orrian) “hazkunde adimenduna” lehentasunean kokatzen dela, beste alderdi batzuen artea
n, gizarte digitalaz arduratzen dena (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea).
38 10. funtsezko ekintza COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
39 11. funtsezko ekintza COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
40 Bestelako ekintzak COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
41 COM (2009) 360 Final Europako lehiakortasun digitalari buruzko txostena. i2010 estrategiaren lorpen nagusiak 2005 eta 2009 bitartean. “Integratzailea den, kalitate handiko zerbitzu publikoak eskaintzen dituen eta bizi-kalitatea sustatzen duen informazioaren gizartea” xedeari dagokionez (oinarria: “Herritar guztiek IKTen onurak lortzearen alde egitea”).
42 Report on the assessment of the Digital Agenda for Europe (DAE) Going Local Exercise. Final Report, December 2010.