6.2. Ikuspuntu teorikoa: etengabeko ahalduntze digitala
E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea izenburuko txosten berezi honetan erabilitako ikuspuntua “ahalduntze digitalaren” (IKTak eskuratzea) eredu teorikotik abiatzen da. Horren arabera, herritar guztiak ustezko lau fase jorratzen dituen continuum batean kokatzen ditu prestakuntza teknikoaren eta Euskadiko herritarrek egiten duten teknologien eskuratzearen arabera.
Horrela bada, eredu teoriko horretan herritar guztiak islatuta geratzen dira, informazioaren gizartetik baztertutakoak (e-barneratu gabekoak) edota IKTak gizartean eta politikan guztiz parte hartzeko tresna gisa erabiltzen dituztenak (e-partaidetza). Horretarako, 4 fase ezberdineko eskala bat ezartzen da, modu eskematikoan, ondorengo ezaugarriak dituzten herritarrak taldekatzen dituztenak:
(14. irudia)
Ahalduntze digitalaren bilakaeraren continuuma
A. 0 fasea- Infobazterketa: Ez dituzte tresna teknologikoak erabiltzen edo maila oso txikian egiten dute. Infobazterketa (edo e-bazterketa) fasean daude. Azpiegitura teknologikoetarako sarbiderik edo horiek erabiltzeko ezagutzarik ez duten pertsonak dira, edo kanpokotzat jotzen dituzte, norberaren interesei inolako ekarpenik egiteko aukerarik gabekotzat.
B. 1. fasea- Hasierako e-inklusioa: Teknologien erabilera estandarrak egiten dituzte (komunikatzen dira, webaren bidez informazioa eskuratzen dute…). Kontsumitzaileen web 1.0 delakoari dagozkion erabilera-profilak dira. Teknologiak euren lanerako edo bizitzarako alderdi zehatz batzuetarako berariazko tresnatzat jotzen dituzte.
C. 2. fasea- E-inklusioa: Teknologia digitalaren erabilera aurreratuagoa egiten dute, IKTak eskuratuz eta IGren eraikuntzan modu aktiboago batean parte hartuz. IKTak erabiltzen dituzte eta onura handia lortzen dute haien bidez, euren potentzialaren zati handi bat erabiliz, prosumitzaileak dira, hau da, informazioaren gizartean ekarpenak egiten dituzte berezko edukien bidez eraikiz eta lankidetzan, eta horretarako, ezinbestekoa da IKTen erabileran aurrera egitea eta euren beharrekin lotzea. IKTek euren bizi-baldintzak hobetzen dituen elementu gisa duten potentzialaz jabetzen dira eta, gainera, euren gizarte-ahalduntzea bultzatzen dutela ikusten dute.
D. 3. fasea- E-partaidetza: Egin duten IKTen eskuratzeaz baliatzen dira, euren ahalduntzea erabiltzen dute, tresna teknologikoen bidez, gizartean eta politikan aktiboki parte hartzeko. Azken finean, bizitza publikoan, euren udalerriari, eskualdeari… buruzko erabakiak hartzean parte hartzeko duten eskubidea erabiltzen dute, proaktiboak izanda, prozesuak hasita (behetik gora), hasitako prozesuetan parte hartuta (goitik behera), etab.
Kontuan hartu beharra dago 0 fasea ezartzeak teknologien aprobetxamenduan –esparru pribatuan zein publikoan– bilakaera dagoela ulertzeari erantzuten diola eta, beraz, halakorik ez egoteak aldez aurreko fasea (0) ezartzeko beharra sortzen du, fase horiek isla ditzan.
OHARRA: Azpimarratu beharra dago, proposatutako continuumean ez direla gaineratu teknologiaren erabileran edo sorreran aditu-maila dutenen inguruko alderdiak (aplikazio eta tresnak sortzen, ezagutza eratzen, edukiak edo softwarea ekoizten… aktiboki parte hartzen dute), eredu teoriko “teknologikoago” batean mailari aurreratuenari egokituko litzaiokeena. Nahita utzi da alde batera, kontuan hartuta, txosten honen testuinguruan, bilakaera IKTen erabilerak (edo halakorik ez egoteak) pertsonen bizi-kalitatean duen eraginetik jorratzea erabaki dela. Hala eta guztiz ere, pertsona horiek deskribatutako 3. fasean, E-partaidetzan, gaineratuta egongo lirateke.
Fase ezberdinen arteko trantsizioan herritarrak batean edo bestean kokatzea edo “eten” egoera batean edo batzuetan (ondoren azalduko ditugu) kokatzea zehazten duten baldintzak daude. Aldagai horietako batzuk aldez aurretik aipatu ditugu: adina, hezkuntza maila, lan-egoera (bereziki diru-sarrerei dagokienez), aniztasun funtzionala edo, baita generoa ere. Txosten honetan bertan gaineratzen den ondorengo azterketari dagokio zehazki zeintzuk diren eta horietako bakoitzaren inguruan euskal herritarren egoera zein den adieraztea. Ondorengo grafikoan horietako batzuek izan dezaketen eragina azaltzen da.
Aurreko irudietan ikus dezakegun moduan, faseen artea
n nolabaiteko gainjartzea dago, segun eta zein aldagai hartzen diren kontuan eredu teorikoa aplikatu bitartean. Horrela bada, fase baten barnean aldeak ezarri ahalko dira aldagai horien arabera (adina, hezkuntza maila...) baina baita erabileren maiztasuna, kalitatea eta motaren arabera ere; behar diren gaitasun digital ezberdinen (e-skills) arabera; erabilitako produktu edo zerbitzuen kopurua eta tipologiaren arabera; bilatutako helburuaren arabera edo, baita, IKTekiko egoeraren inguruko pertzepzioaren arabera ere.
(15. irudia)
Faseetan kokatzea eragiten duten aldagaiak
Fase batean edo bestean egoteak herritarrak “eten digitaleko” egoeran kokatzen ditu, hau da, biztanleria bereko kideen arteko desberdintasun egoeran.
Hori dela-eta, eten mota (edo maila) ezberdinak zehaztu behar dira25 deskribatutako bilakaerarekin bat egingo dutenak. Ondoren zerrendatzen diren etenetako bakoitzak, argi denez, “maila gorenekoak” barne hartzen ditu:
1. Sarbide-etena: 0 faseko kokapenarekin loturikoa, informazioaren eta ezagutzaren gizartetik urruntze egoeran.
2. Erabilera-etena: 0 fasetik 1. faserako trantsizioarekin lotuta. Eten mota horretan, azpiegituren hedapen egokia izanda, euren gaitasun digitala areagotzen duten gaitasunak eskuratzeko aukerekin, IKTak erabiltzen ez dituzten edo soilik tresna estandarrekin eta egoera zehatzetan (pertsonalak zein profesionalak izan) erabiltzen dituzten pertsonak kokatzen dira.
3. Eskuratze-etena: bereziki 1. fasetik 2. fasera egindako aurrerapausoarekin lotuta. Eten mota horretan eskura dituzten teknologiak oraindik eskuratu ez dituztenak kokatzen dira. Tresna asko ezagutu eta egunero erabil ditzaketen arren, ez dira euren potentzial guztiaz baliatzen. Erabilera instrumentala da, ez laguntzailea eta bereziki norbere kontsumora bideratutakoa.
4. Partaidetza-eten digitala: 2. fasetik 3. faserako bilakaerarekin loturikoa, hau da, gobernu irekiak eta digitalki ahaldundutako gizarteak eskuratzeko aukera. Eten horretan kokatzen dira, IKTak eskuratuta egunero erabiltzen badituzte ere, IKTek eskaintzen duten gizarte ahalduntzearen gaitasuna guztiz erabiltzen ez dutenak.
(16. irudia)
Ahalduntze digitalaren mailak eta etenak
Nolanahi ere, ahalduntze digitalaren bilakaera gizarte justiziarako aliatu bat da eta hala erabili behar da, hau da, gizarteratzeko eta gizartea sustatzeko prozesu handienen laguntza gisa. Arreta berezia eskaini behar zaie gizarte arrisku edo gizarte bazterkeria egoeran dauden taldeei eta horretarako alde batera utzi behar dira alderdi teknologikora bideratutako ereduak, erabilera mota jakin batean dagoen pertsona kopuruarekin loturiko datu kuantitatiboetan oinarritzen direnak (erabilitako aplikazioen kopuruari eta aniztasunari edo erabilera maiztasunari dagokionez) eta pertsonen bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ereduetarantz jo behar dugu, bereiziki pertsona horiek edozein motatako bazterkeria-arriskuan daudenean.
Beraz, aurrera egin behar dugu, herritarren beharrak eta interesak abiapuntu gisa hartzen dituzten ekintzak abian jartzeko oinarriak finkatu behar ditugu. Bertan, herritarrak diseinutik bertatik inplikatuta egongo dira, eguneroko bizitzaren alderdi ezberdinetan –enplegua, osasuna, gizarte zerbitzuak…– eragin errealeko gaitasun handia duten aukera berritzaileak garatzeko prozesu guztian parte hartuz. Gizarte inklusiboa eta, beraz, e-inklusiboa lortzean datza, herritar guztientzat baldintza berdinekin, herritar guztiak gaituta eta ahaldunduta egon daitezen euren erabakiak hartu ahal izateko abantaila horiek erabiltzeko moduari dagokionez, euren gizartean duten partaidetzaren arabera (aktiboa, pasiboa edo “batzuetan bata besteetan bestea”, hau da, uneko informazioaren eta ezagutzaren gizartean duten partaidetzaren arabera, IKTak hari dagokion elementua izanik.
25 Txosten honetan zehar horietako bakoitzaren inguruan egindako azterlanaren emaitzak islatzen dira, Euskadiren egoera zehaztuta bakoitzaren karakterizazioarri eta ahalduntze digitalerako prozesuan aurrera egiteko inhibitzaile gisa jarduten duten baldintzei dagokienez.