6.1. Ikuspuntu kontzeptuala: e-inklusioa eta e-partaidetza
Dagoeneko 2005. urtean, Batzordeak Kontseiluari, Europako Legebiltzarrari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeen Batzordeari emandako “Elkarrekin lan egitea, hobe lan egitea. Europar Batasunean gizartea babesteko eta gizarteratzeko politiken koordinazio irekirako esparru berria” izeneko jakinarazpenean, KMIren (EBko koordinazio-metodo irekia) sinplifikazioaren inguruan, honako helburuak proposatzen dira “pobrezia eta bazterkeria erradikatzen laguntza erabakigarria ” eskaintzera bideratutako bere ekintzen esparruan6:
4. Guztien gizarteratze aktiboa bermatzea lan-merkatuan parte hartzea sustatuz eta pertsona eta talde marjinatuenen artea
n pobrezia eta bazterkeriaren aurka borrokatuz.
5. Guztiok baliabide, eskubide eta oinarrizko gizarte zerbitzuetarako sarbidea dugula bermatzea, gizartean parte hartu ahal izateko, aldi berean muturreko bazterkeriak bideratuz eta marjinaziora daramaten diskriminazio mota guztiei aurre eginez.
6. Inklusiorako politiken koordinazio egokia bermatzea eta gobernuko maila guztiak eta dagozkion agenteak inplikatzea, pobreak barne, eraginkorrak eta efizienteak izan daitezen, dagozkion politika publiko guztietan barneratu daitezen, hala nola, ekonomikoetan eta aurrekontuei buruzkoetan eta egitura-funtsaren programetan (bereziki, EGIF) eta genero ikuspegia barnera dezaten.
Helburu horiek, 7 urte ondoren, indarrean jarraitzen dute eta, are gehiago, hamarkada honetarako “Europa 2020” izeneko Europako hazkunderako estrategiak pobrezia eta gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona kopurua 20 milioi gutxienez murriztea (Espainiako helburua 1.% 400.000.1.500.000 bitartean kokatzen da) ezarri du haren helburuen artea
n.
Helburu horren inguruan EBk eta bere estatu kideek aurkaratu beharreko arriskuetako bi “gizartean eta lan merkatuan talde zaurkorrenen barneratze aktiboa sustatzea” eta “ezgaitasunen bat duten pertsonen, gutxiengo etnikoen, etorkinen eta bestelako talde zaurkorren diskriminazioa gainditzea eta gizarteratzea handitzea” dira. Inklusioa (edo integrazioa) modu globalean bideratzen duten erronkak dira, hala eta guztiz ere, txosten honen helburuarekin duten lotura sakona dela-eta, IKTen bidezko inklusioa eta parte-hartzea aipatzen dira, IKTak desberdintasuneko elementutzat edo unean dauden desberdintasunen hazkundearen bultzatzailetzat jo daitezkeelako baina, bereziki, pertsona guztiak berdintzen, barneratzen eta gizartean eta bizitza publikoan parte-hartzea errazten dutelako.
Horregatik, erreferente gisa Europako Agenda Digitala (EAD) hartu behar dugu erreferente gisa, hau da, ezagutzaren eta informazioaren gizartean erronka horiek gainditzen laguntzean eta helarazteaz arduratzen dena.
EADk e-inklusioaren alorreko ekintzen garapena eragozten duten eta IKTak ustiatzeko egindako ahaleginak larriki ahultzen dituzten hainbat oztopo identifikatzen ditu, besteak beste:
Horregatik, bere ekintza-guneen artea
n kokatzen du, alde batetik, “Alfabetatze, gaitze eta barneratze digitalak sustatzea” (6. oinarria), aurrekariak edo gaitzea pertsonen autonomia eta emantzipazioari dagokionez IKTen potentzialera heltzeko hesi gisa eratu ez daitezen eta, bestetik, “EBko gizarterako IKTak posible egiten dituzten onurak” (7. oinarria) zabaltzea, herritarren zahartzeari, pazienteen autonomiari eta ezgaitasunen bat duten pertsonen barneratzeari dagokionez (besteak beste).
Biak bideratuta daude e-inklusioaren (inklusio digitala) esparruan Europako politikaren helburu orokorrak lortzera, hau da, IKTen erabileran etenak murriztera eta IKTen erabilera sustatzera bazterkeria gainditzeko eta jarduera ekonomikoa, enplegurako baldintzak, bizi-kalitatea, parte-hartzea eta gizarte-kohesioa hobetzeko7.
Batasunak eta estatu kideek beharrezkoak diren neurri guztiak hartu beharko dituzte herritar guztiak, baita gizarte egoera ahulenetan daudenak ere, gizarte digitalean barneratzea lortzeko, Europa 2020 Estrategiaren eta Europar Batasuneko Funtzionamendurako Itunaren 9. artikuluaren babesean8.
“E-inklusioa” edo “inklusio digitala” terminoak, beraz, azaltzen du IKTek dakartzaten onura eta abantailetatik inor baztertzen ez dela (IKT inklusiboak) eta horien erabilerak inklusioko helburu zabalagoak lortzeko aukera eskaintzen duela. E-inklusioak, ondorioz, informazioaren gizartearen alderdi guztietan herritar guztien parte-hartzean jartzen du jomuga.
Izan ere, Europako Batzordearen 6. oinarri horren pean, gizarte egoera ahulean egon daitezkeen taldeek teknologia digitalak erabil ditzaten lortzera bideratutako hainbat ekintza proposatzen ditu, alfabetatze maila baxuagoak, diru-sarrera baxuak edo ezgaitasunen bat duten pertsona helduei bideratuta.
Talde horien ezaugarriak ez dira “gizarte egoera ahulean egon daitezkeen” talde gisa etiketatzeko elementu bat soilik, horrez gain, e-inklusiorako aukeretan eragina duten aldagaiak dituzte. Dagoeneko azken Europe’s Digital Competitiveness Report delakoan (2010)9 bazterketa digitalaren egoera baten atzean egon daitezkeen aldagaiak zeintzuk diren azaltzen dituzten gakoak eskaintzen dira: gizarte egoera ahuleko talde batekoa izatea (edo ez), pertsona helduak bereziki azpimarratuta, hezkuntza maila (baxua), diru-sarrera maila (baxua)…
Aldagai horiek, txostenaren emaitzak ikusita, inklusiorako aukerak murrizten dituzte, horregatik, txostenak berak gizarte e-inklusibo bat lortzeko aldez aurreko baldintza gisa azaltzen du eskumen digitalen sustapena (Europako Agenda Digitalaren 6. oinarria, Espainiako 2011-2015 Estrategiaren 3. ardatza –Aurreratu Plana– eta Euskadiko Agenda Digitalaren “Herritar Aktiboak” ekimena –AD@1510–).
IKTen erabilera eraginkorra egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutzak eta abileziak edukitzea herritarren inklusio digitalerako oinarrizko baldintza bada ere, azpiegiturak edukitzea edo irisgarritasun elektronikoa bezalako beste alderdi batzuk ez dira gutxiago. Hau da, IKTak erabiltzeko prestakuntza eta gaitasun pertsonalaz gain, azpiegitura hedapen egokia (bideratzen den edozein esparru estrategikoren11 lehentasunen artea
n gaineratuta), informaziorako sarbide askea eta pertsonen ezaugarri ezberdinetara egokitutako edukiak eskuratzeko aukera beharrezkoak dira. Horrela bada, maila politiko guztietatik herritar guztiak informazioaren gizartera heltzeko aukerak handitzera bideratutako ekintzak sustatzen eta garatzen dira.
Horren adierazle gisa ikus dezakegu Europar Batzordeko hainbat xedapen eta gomendio12 daudela azpiegitura, gailu, produktu eta zerbitzuetara (e-administraziotik e-bussinessera) heltzeko irisgarritasun edo berdintasunaren arloko ikuspuntu komunaren proposamenari dagokionez.
Zehazki, web-irisgarritasunerako jarraibideak betetzeari dagokionez, kontuan hartu beharra dago abantaila handia dela web edukietan sartzen den norbanakoarentzat zein euren webguneak estandar horien arabera garatzen dituzten erakundeentzat (edo enpresentzat) (informazio gehiagorako, ikusi W3Cren WAI13).
Hala bada, txosten berezi honetan ulertzen dugu inklusio digitalak berezko balioa duela, izan ere, herritarrek informazioaren gizartean parte hartu ahal izatea bultzatzen du, norbanakoek gizartean eta politikan sartzeko eta parte hartzeko dituzten baldintzak berdintzen ditu teknologien bidez, hau da, gizarte justiziaren printzipioak aplikatzeko oinarrian dago, eta ezagutzaren gizartean ekitatearen bermatzaile gisa agertzen da.
Inklusio digitala informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidearen demokratizazioa da, guztion informazioaren gizartean barnera gaitezen. Inklusio digitala denbora eta bere aukerak areagotzeko eguneroko errutina ere bada. Barneratu digitala ez da hizkuntza berria e-mailak elkarri trukatzeko bakarrik erabiltzen duena, hori mundu digitala da. Euskarri hori bere bizi-baldintzak hobetzeko erabiltzen duena eta teknologiak gizarte panazea gisa definitzen dituzten irizpideen aurrean jokabide kritikoa izan dezakeena baizik14.
Hain zuzen ere, e-inklusioa partaidetzarako aurre-baldintza gisa eratzen delako15 zehaztu behar dugu e-partaidetzaren zein kontzeptu jorratzen den txosten honetan.
Gobernantza inklusibo batek herritarren partaidetzaren sustapenean kokatzen du bere oinarria16. Herritarrek informaziorako eta zerbitzu publikoetarako sarbidea izan dezaten erraztu nahi da baina, aldi berean, orokorrean gizartearen ongizatean zein norbanakoarengan eragina duten erabaki publikoak hartzean parte hartu ahal izatea.
E-partaidetzak, beraz, partaidetza hori sustatu eta bultzatzeko gobernuaren ekintza zein herritarrek hori egiteko duten borondatea eta gaitasuna (haien e-inklusioa) barne hartzen ditu. G2C (Government to Citizen) zerbitzuetara mugatu behar ez den arren, kontuan hartu beharra dago partaidetza herritarren eskubide bat dela.
Zentzu horretan, nahikoa da horren inguruko araudia azaletik aztertzea (ikusi “Arauzko esparrua” kapitulua) partaidetza eskubide hori testuinguru politiko ezberdinetan nola arautu den jakiteko. Horren bidez ondorioztatzen da, Etxebarria irakaslearen “Derecho a la Participación” artikuluan (El Correon eta El Diario Vascon 2011ko abenduaren 10ean argitaratuta) edo Arartekoaren 12/2011 Gomendioan bezalaxe, bizitza publikoan parte hartzeko –ordezkari publiko izateko edo ordezkari publikoak hautatzeko aukerez gaindi– eskubidearen (edo betebeharraren) gaineko erregulazioa falta dela.
Txosten honetan ez dugu argituko zer puntutaraino partaidetza, orokorrean (“e”rik gabe), herritarren eskubidetzat jo behar den. Baina aintzat izan behar dugu gobernuen beharra dela herritar guztiek parte har dezaten sustatzea, hala nahi badute, eskubide hori erabili ahal izatea eta ez soilik gobernutik une bakoitzean ezartzen diren bizitza publikoaren alderdi horietan (G2Cra itzuliz), baita, interes komunari bereziki erantzunez17, herritarrek gobernuaren ekimenak gaineratzea sustatzen dutenean, gobernuei egun arte jorratu ez diren jarduerak planteatzen dizkietenean, etab. (C2G –Citizen to Government– modalitatean jarrera aktiba hartuta).
Tradizionalki, e-partaidetzaren inguruko ekimenak gobernuek hasi dituzte, baina azken urteetan, herritarrek edo herritarren talde antolatuek goraka doan kopurua eskaini dute.
Berezko itzulpena Europe’s Digital Competitiveness
Report (2010) delakoa oinarritzat hartuta18
Izan ere, Euskadiren kasuan, Arartekoak Eusko Jaurlaritzari egindako gomendioan dagoeneko eskatzen dio “(…) gure autonomi erkidegoaren barruan arazo publikoetan herritarren parte-hartzea arautzen duen legea proposatu behar du. Arau horrek esparru juridiko propioa finkatu behar du eta pertsonek, norbanako gisa edo elkarteen bidez, parte hartzeko duten eskubidea arautu behar du, gomendio honetan azaldutako printzipioak oinarri izanik”. Partaidetza orokorrean hizpide badu ere, e-partaidetzara luzatu behar dugu, hau da, IKTek gobernuan eta gobernantzan barne hartutako prozesuetan parte hartzea bultzatu dezaten19.
Gobernuek e-pardaidetzaren alorrean goitik behera hasitako (2010ean) ekimenek herritarrek edo gizarte erakundeek hasitakoak baino arrakasta gutxiago izan dutela kontuan hartuta20 Administrazio Elektronikoari buruzko Europako Ekintza Plana 2011-201521, Malmöko Ministro-adierazpenarekin bat eginez, bere lehentasunen artea
n “Erabiltzailearen gaitasuna” aipatzen du, hau da, herritarrek, enpresek eta bestelako erakundeek tresna teknologiko berrien erabileraren bidez gizartean proaktiboki jokatzeko duten ahalmena handitzea. Zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta erabiltzaileen asebetetzea handitu daitezke horien itxaropenei hobe erantzuten bazaie eta horiek erabiltzaileen beharren inguruan eta posible den heinean haiekin lankidetzan diseinatzen badira. Era berean, herri administrazioek informazio publikorako sarbide erraza eskaini beharko dute, gardentasuna hobetu eta herritarren eta enpresen partaidetza eraginkorra bideratu politikak burutzeko prozesuan22.
Bestalde, Espainiako Gobernuak23 2015. urterako Espainian Administrazio elektronikorako estrategia ezartzeko beharra adierazi du, Europar Batasuneko Administrazio Elektronikorako 2011-2015 Ekintza Planetik sortutako konpromisoen babesean. Estrategia horren lehentasunek herri administrazio jasangarrian, gizarte produktiboa eta kohesionatuan eta gizarte parte-hartzaile eta laguntzailean jartzen dute arreta.
Gizarte parte-hartzaile eta laguntzailea: Herritarrek eta enpresek Herri Administrazioekin duten lankidetza indartzeak, gizarte-sareek eskaintzen dituzten komunikaziorako elementu berriak bultzatuz, berrerabilgarritasuna eta irisgarritasuna sustatuz, inoiz baino gehiago, gizarte parte-hartzaile eta laguntzaile baterantz eraman behar gaitu, administrazio ireki eta gardenago baterantz24.
Izan ere, dagoeneko Plan Avanza2 delakoaren 2022-2015 Estrategian (2010ean argitaratuta) “Gobernu Irekiaren eta eAdministrazioaren zerbitzuak garatzea” erronketako bat bezala azaltzen da (4. ardatza “eduki eta zerbitzu digitalak”) gobernu irekia Herri Administrazioaren eta herritarren arteko interakziorako estrategia berritzat hartuta, haien arteko komunikabide eta harremana ezaugarri gisa ezarrita. Hau da, gobernuaren eta herritarren arteko komunikazio etengabea eta zuzena eskaintzea edo, beste era batera esanda, euren behar eta lehentasunetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko herritarren partaidetza bultzatu behar da eta horrek aldaketa kultural asko dakartza, baina baita erabiltzen diren komunikabideen aldaketak ere, elektronikoak izatera pasako baitira. Azken finean, e-partaidetzaren bidea hastea.
6 COM/2005/0706 final. Negritak gureak dira.
7 E-inklusioaren esparruko Europako Batzordearen politika, Rigako Ministerio-Aitorpenaren aitorpenarekin bat eginez (4. zk.).
8 Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialaren Irizpena. Gaiak: «Batzordeak Europako Legebiltzarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari emandako jakinarazpena: Administrazio Elektronikoari buruzko Europako Ekintza Plana 2011-2015 — IKTak erabiltzea herri administrazio adimenduna, jasangarria eta berritzailea sustatzeko» COM(2010) 743 final eta «Batzordeak Europako Legebiltzarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari emandako jakinarazpena — Europako zerbitzu publikoen elkarreragingarritasunerantz» COM(2010) 744 final.
9 4. kapitulua “eInclusion: regular internet use and skills among groups at risk of exclusion“, European Union, 2010.
10 Plan horiei buruzko xehetasun gehiagorako, ikusi “Esparru estrategikoa eta arauzkoa” kapitulua txosten honetan bertan.
11 EADren 4. oinarria “Very Fast Internet”; Avanza2 Planaren 1. ardatza “Infraestructuras” eta AD@15aren “Infoegiturak” ekimena.
12 Adibidea:
• COM (2008) 804 final Informazioaren gizarte irisgarrirantz.
• COM (2001) 0529 final eEurope 2002: Webgune publikoen eta haien edukiaren irisgarritasuna.
13 Web Accessibility Initiative (WAI), bereziki diseinu barneratzailera bideratutako atala.
14 Wikipedia: inclusión digital.
15 MEMO/06/237 Information and communication technology for an inclusive society – Frequently asked questions izeneko agirian, hitzez hitz zera esaten da: Easy access to (ICT) is a prerequisite for participation.
16 United Nations e-Government Development Database. UN Public Administration Programme. e-Participation http://www2.unpan.org/egovkb/egovernment_overview/eparticipation.htm#.
17 Bere jatorrian partaidetzarako eskubidearen adierazpen esparrua bizitza politikora bere zentzu hertsienean mugatu bazen ere (Estatuaren egiturak eta alderdi politikoak), gaur egun badakigu gizarte zibilean euren erakundeen bidez edota espontaneoki intentsitate handiko gizarte egoeretan, partaidetza publiko finkoak ere izan daitezkeela, baliagarriak ondasun publikoaren helburu horretan kokatzen direnean. Etxebarría, X. “Derecho a la participación” El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan, 2011ko abenduaren 10ean.
18 5. kapitulua. “Online Public Services”. 1.5. atala. e-Government. e-Participation, European Union, 2010.
19 Wikipedia: ICT supported participation in processes involved in government and governance, cit. en Europe’s Digital Competitiveness Report (2010).
20 Europe’s Digital Competitiveness Report, European Union, 2010.
21 COM (2010) 743. IKTak erabiltzea herri administrazio adimenduna, jasangarria eta berritzailea sustatzeko.
22 Negritak gureak dira.
23 2011ko irailaren 16an Estatuko Administrazio Orokorrean Administrazio elektronikoaren egoerari buruz Ministroen Kontseiluari aurkeztutako txostenaren laburpen exekutiboa. Estrategia hori 2011ko abenduan Sevillan egindako “Going Local II” topaketan “e-Government and the Administration” sainan zehar aurkeztu zen.
24 Ibídem.