4. Txosten bereziaren metodologia
Txosten bereziaren bulego teknikoa
CTIC Zentro Teknologikoa fundazioa izan da kontratuaren erakunde esleipenduna, hau da, txosten berezia egin duena eta Ararteko erakundearen ikerketa, modernizazio eta gizarte harremanen zuzendaritzaren koordinazioarekin eta sustapenarekin proiektuaren bulego teknikoa osatu du. Hala, oinarrizko txostena egiteaz gain, kapitulu honetan zehaztuko diren informazioa biltzeko eta aztertzeko hainbat faseen gauzatzearen ardura gain hartu du.
CTIC Informazioaren eta Komunikazioaren Zentro Teknologikoa irabazi asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, interes orokorreko eta gizarte intereseko helburuak dituena eta behin betiko izaera duena. 2003ko abenduaren 5ean eratu zen, abenduaren 26ko 50/2002 Legearekin bat eginez. Berezko izaera juridikoa dauka, haren helburuak erdiestera zuzendutako ondare autonomoa eta erabateko ahalmen juridikoa eta gauzatzeko ahalmena.
Bere helburua eta xedea enpresa lehiakortasuna eta herritarren ahalduntzea hobetzea da, ikerketaren eta berrikuntza teknologikoaren bitartez, betiere, lurraldearekiko konpromisoa erakutsiz, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta enpresentzat zein herritarrentzat ezagutzaren gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko interesaren bitartez.
Haren balio korporatiboen artean, hauexek daude:
Metodologia
Euskadin gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez e-inklusioa eta herritarren parte hartzeari buruzko txosten berezia egiteko honako ikuspegi hau hartu dugu abiapuntutzat: onartu dugu ‘sarearen barruan egotea’2 naturala dela eta saretik deskonektatuta egotea, aldiz, ez da batere gomendagarritzat jotzen; izan ere, “saretik deskonektatuta” egote hori gure ahalduntze digitalaren fasearen araberakoa izango da. Beraz, gizartearen gaitasun digitalei, trebetasunei, ahalduntze digitalari, eskuratzeari, eta gizarte ahalduntzeari buruz ari gara, gizartean eta eremu publikoan parte hartzen duen eta erabakitzeko ahalmena duen eragilea baita.
Hizpide dugun sare horri dagokionez, deskonektatuta egoteak esan nahi du zenbait eten digitalen inguruan lan egiteko beharra dagoela. Francis Pisanik3 hiru eten digital handi aipatu ditu. Berak dio gizarte gisa, horiei aurre egin behar diegula (sarbide-etena, erabilera-etena eta eskuratze-etena). Dena den, laugarren bat ere gaineratu daiteke: gizartean eta eremu publikoan partaidetza-etena.
Errealitate horren aurrean eta esku-hartzeko ildo posibleak aintzat hartuta, txosten bereziaren xedea lau eten digital horien egungo egoeraren berri edukitzea eta horiek aztertzea izan da. Azterketaren bidez, eten digital horien arrazoi posibleen inguruan hurbilketa bat egin nahi izan da, ikuspegi bikoitzetik abiatuta:
Teknika kuantitatiboen ikuspuntu zehatzenetik.
Hainbat dimentsiotako (pribatua-publikoa-gizartea) eragileen eta adituen azterketaren eta hausnarketaren ikuspegitik, informazioa biltzeko eta azterketa kualitatiboak egiteko teknologien bitartez.
Horregatik, txosten bereziak aipatutako 4 eten digitalen azterketaren arloan sakondu nahi izan du (ekipamendua, erabilera, eskuratzea eta parte hartzea) eta bereziki azpimarratu nahi izan ditu infobaztertzea pairatzeko arriskurik handiena duten kolektiboen eta gizarte taldeen kasua. Hori guztia ikuspegi anitzeko edo mistoko planteamendu batetik abiatuta, teknika kualitatibo zein kuantitatiboekin nahastuz.
Horretarako, e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko datuen azterketek, txostenek eta estatistikek eman diguten ‘argazki finkoan’ oinarritu gara (funtsean, Euskal Autonomia Erkidegoari, Espainiari eta Europari buruzkoak) eta, horrela, abiapuntua xehetasunez ezagutu ahal izan dugu. Azterketa horren ostean, berehala datuen inguruan sakontzeko, egiaztatzeko eta aintzat hartzeko beharra sortu zen eta alderdi “kualitatiboa” gailendu zen (ez horrenbeste zenbakizko datu soila); izan ere, lan-taldeen, elkarrizketen eta gizarte taldeekin garatutako lan zuzenaren bidez (hala nola, Ararteko erakundearen Haurren eta Nerabeen Kontseiluko gazteekin egindakoa; zorionez horietako batzuek zenbait lanetan parte hartu baitute) hasierako azterketatik atetarako lehenengo ondorioak egiaztatu ahal izan ziren. Jasotako ekarpen guztien laburpena behin eginda, datu kuantitatiboari ekin diogu berriro ere: herritarrei egindako inkesten bidez eta administrazioari eskatutako datuen bitartez. Horrela, ondorioak atera ahal izan dira, galdera asko mahai gainean jarri dira eta hainbat gomendio bildu dira, txosten berezi honetan jaso direnak hain zuzen ere. Espero dugu erabilgarri suertatzea politika publikoen ebaluazioa egite aldera.
2 Castells, M. (2006): La Sociedad Red. Alianza Editorial.
3 Pisani, F. (2008): Inauguración del Espacio Red de Prácticas y Culturas Digitales, UNIA. http://practicasdigitales.unia.es/.
4.1. Informazioa biltzea
Nola egin dugun
Metodologia irekia erabili da, txosten honen garapenean parte hartu duten hainbat eragileren orientazioak eta ekarpenak integratzeko gai dena. Horrela errealitatearen azterketa egite aldera garrantzi handikoak diren faktoreak identifikatu ahalko dira, hala nola, erabileraren inhibitzaileak, antzemandako oztopoak, asebetetze maila, estali gabeko beharrak, alderdi motibatzaileak erabilera handiagotzeko edo IKTen erabilera aurreratuagoa izan dadila eta gizartean eta eremu publikoan parte hartzearen aurkako erresistentzia.
4.1.1. Informazio iturriak
(8. irudia)
Informazioa biltzeko faseak
Txosten bereziaren lan-metodologian kontsultatutako eta gaineratutako informazio iturriak ikerketak hizpide duen unibertsoaren dimentsioekin duten loturaren arabera aurkeztu dira (dimentsio publikoa, pribatua edo gizarte dimentsioa).
(1. taula)
Informazio iturriak
Gizarte dimentsioa | Dimentsio publikoa | Dimentsio pribatua | |
EAEko etxebizitzak (gutxienez 16-74 urte bitarteko pertsona bat barne hartzen dutenak) eta hiru lurralde historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) bizi diren pertsonak, 10 eta 75 (edo gehiago) urte bitartekoak | X | ||
E-inklusioaren eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzearen arloan adituak (langile ikertzaileak, unibertsitatea, zentro teknologikoak eta/edo berrikuntza zentroak, KZgunea sareko langile teknikoak) | X | X | X |
EAEko administrazioa (Osasun eta Kontsumoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa, Enplegua eta Gizarte Gaiak, Justizia eta Herri Administrazioa) | X | ||
IKTen eremuan euren lana garatzen duten elkarteen eta erakundeen mugimendua, infobaztertzea pairatzeko arriskurik handiena duten kolektibo eta gizarte taldeekin harreman zuzena daukatenak | X | X | |
EAEko IKTen sektoreko enpresak | X |
4.1.2. Informazioa biltzeko teknikak
Informazioa biltzeko erabili diren tresnei esker, xehetasun handiagoarekin ezagutu ahal izan ditugu EAEko eten digitalei lotutako alderdirik garrantzitsuenak, izan ere, hainbat dimentsio edo planoetatik datorren informazioa bildu da eta horrek azterketari zenbait ikuspegi gaineratu dizkio. Jarraian informazioa biltzeko erabili diren tresnen eta hori guztia aplikatu den dimentsioen (gizarte dimentsioa, publikoa eta pribatua) arteko nahasketa zehaztu da:
(2. taula)
Biltzeko teknikak
Gizarte dimentsioa | Dimentsio publikoa | Dimentsio pribatua | |
Inkesta | X | ||
Herri-administrazioari datuak eskatu | X | ||
Elkarrizketak | X | X | X |
Eztabaida taldeak | X | X | X |
Argitaratutako beste ikerketa batzuen gaineko azterketa | X | X | |
Praktika onen bilketa | X | X | X |
2.0 kanalak | X | X | X |
Inkestak
Eustat (Estatistikaren Euskal Erakundea) izenekoarekin lankidetzan arituz ikerketa bat burutu da eta interes berezia eskaini zaio herritarren artean dauden erabilerari, eskuratzeari eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzeari lotutako etenen azterketari (Euskadi mailan eta IKTen bitartez). Aurretik egindako beste inkesta batzuetan (sarbide-etenak hizpide zituztenak) erabilitako metodologiak errespetatuz, Gizarte Kapitalari buruzko Inkestaren (2010)4 eta Euskadin Informazioaren gizarteari buruzko inkesta –IGI– Familiak (2011) izenekoaren bitartez lortutako datuak xehetasunez aztertu dira5, hori guztia lurraldean e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruzko erradiografia osoagoa eta fidagarriagoa lortzeko helburuarekin.
Berritasun eta datu garrantzitsu gisa, esan dezakegu inkesta horretan erabilitako eta Eustaten Gizarte Kapitalaren gaineko Inkestatik datozen datuak honen emaitza direla: datu horien ustiapen estatistiko berriaren fruitua, inkesta aztertzeko aldagaien eta “Internetaren erabilera” aldagaiaren arteko gurutzatzearen emaitza.
Horri berariaz egindako telefono bidezko inkesta bat gehitu behar zaio. Inkesta 5% 40 pertsona baino gehiagok erantzun dute eta Euskadin erabilera aurreratuen, eskuratzearen eta IKTen bitartez parte hartzearen gaiak jorratu dira. Bertan, EAEko etxebizitzek (gutxienez 16-74 urte bitarteko pertsona bat barne hartzen dutenek) eta hiru lurralde historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) bizi diren pertsonek, 10 eta 75 (edo gehiago) urte bitartekoek parte hartu dute. Telefono bidez inkesta horri lotutako landa-lana Invesmark enpresak burutu du eta 2011ko abendua eta 2012ko urtarrila bitartean gauzatu zen.
Erabili den laginketa motari etapa anitzeko laginketa deritzogu (udalerria–familia bakarreko etxebizitza–15 urte baino gehiagoko pertsona), baita geruzatua ere, lehenengo etaparen unitateen barruan.
Udalerriak geruzetan taldekatu dira (lurralde bakoitzaren barruan) eta tamainari erreparatuta bost geruza ezarri dira:
Erabilitako esleipen sistema proportzionala da sexuari eta adinari lotutako aldagaiei dagokienez, eta sinplea lurralde mailari dagokionez, beraz, lagin tamaina bera ezarri da hiru lurraldeetan (170 inkesta). Horrela, lurraldeen artean, azterketa konparatiboak egin ahal izan dira, antzerako errore-marjinekin. Hori ez litzateke posible izango lurraldeen arteko esleipen sistema proportzionala aukeratu izan ez balute. Ondoren, lagina orekatu egin da lurralde bakoitzaren pisu erreala aintzat hartuta.
Inkestatu beharreko etxebizitza hautatzeko ausazko aukeraketa sistema erabili da eta, horren barruan, ausaz hautatu da sexuari eta adinari lotutako kuota betetzen duten pertsonen artean.
Laginarentzako errore-marjina +/-% 4,4koa da, lurralde bakoitzaren kasuan, berriz, marjina +/-% 7,7koa da. Bi kasuetan, konfiantza maila % 95,5koa da kontrako egoeran (p=q=0,5).
Harremanetan jartzeko erabilitako metodoa telefono bidezkoa izan da (CATI) eta deiak etengabe egin dira, goizeko 9:30etik gaueko 21:30era hain zuzen ere. Modu horretan, harremanetan jartzeko zailtasunak dituzten profilak dituzten pertsonek ere ikerketan parte hartu ahal izan dute, hau da, oro har, ikasleek eta lanpetuak dauden pertsonek.
Administrazioari informazio-eskaera egitea
EAEko errealitateari buruzko informazioa biltzeko fase honetan e-parte hartzeari buruzko galdeketa bat ere gaineratu nahi izan dugu, Google docs formatuan, eta informazioa biltzeko hiru mailatan: Eusko Jaurlaritzako txostena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Amurrioko, Irungo eta Zallako Udalak. Tresna horri esker, gaur egun zenbait sailetik gauzatzen ari diren jardueren inguruko informazioa biltzeko aukerara izan dugu (Hezkuntza, Osasuna, Herri Administrazioak, Industria, Lana eta Gizarte Ongizatea), betiere, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez gizartean eta/edo honako kolektibo hauen eremu publikoan gizarteratzearen eta/edo parte hartzearen sustapenaren ikuspuntua barne hartzen badute: etorkinak, adingabeak, gazteak, adinekoak, ezintasunen bat duten pertsonak; bai eta, aipatutako politika zehatzen eta jardueren gauzatzearen diseinuan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren zeharkako ikuspegia ere.
Euskadiko herri-administrazioetako atarien berrikuspena
Herri-administrazioei helarazitako informazio eskaera osatzeko, euren web atarien berrikuspena burutu da eta atari horietan herritarrek parte hartu dezaten dauden tresnak, kanalak eta mekanismoak identifikatzeko saiakera egin da.
Berrikuspen hori eskuz egin da, parte hartze prozesuetako hainbat faseren betetzeari lotutako irizpideetan oinarrituta: informazioa – herritarren ekarpena – itzultzea (prozesuaren ebaluazioa, emaitzen gaineko informazioa, aplikazioa, etab.)
Elkarrizketak
Eusko Jaurlaritzako, enpresa eremuko, aholkularitza eremuko eta hirugarren sektoreko 14 aditurekin elkarrizketak egiteak EAEn dauden eten digitalen inguruan dauden zenbait ikuspegi biltzeko aukera eman digu, baita horiek murrizteko gomendioak eta lan-ildoen proposamenak entzuteko aukera ere, gai hauen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak xehetasunez ezagutzera zuzendutako galderen bitartez:
(9. irudia)
Elkarrizketak
Jarraian, 2011ko uztailaren 11 eta 22a bitartean egindako elkarrizketetan parte hartu duten eragileak barne hartzen dituen zerrenda jaso da:
(3. taula)
Elkarrizketari erantzun dioten eragileen zerrenda
Adela Mesa | Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzia eta Administrazioko irakasle titularra. Politikaren eta administrazioaren, administrazio modernizazioaren eta politika publikoen arteko harremanak ikertzen lanean aritu da. Orain dela zenbait urte, bere ikerketek e-government (e-administration, e-democracy) delakoa daukate hizpide, baita oro har gobernantzari buruzko azterlanak ere |
Asier Gallastegi | Aholkularia; berrikuspena, coaching, familia terapia eta irakaskuntzaren arloko zenbait erakunderekin lankidetzan aritzen da. Gizarte hezitzailea. Familia Terapiaren Euskal Nafar Eskolan psikoterapeuta sistemikoari dagokion titulua atera zuen |
Javier Elzo | Deustuko Unibertsitateko Soziologian katedraduna eta gizarte ikertzailea |
Jorge Flores | Pantallas Amigas delakoaren sortzaile eta zuzendaria. Informatikan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. IKTen erabilera seguruari lotutako argitalpen eta tresna didaktiko batzuen zuzendari eta egilea; grooming, ciberbullying eta sexting bezalako gaiak bereziki azpimarratu ditu |
José Miguel Azkoitia | Tecnalia Reserah & Innovation delakoan Negozioaren Garapena-Osasunaren dibisioa atalaren zuzendaria. Euskal Herriko Unibertsitateko doktore ingeniaria |
Joseba Zalakain | Eguía-Careaga fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria. Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean |
Juan Manuel Cabasés | Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekonomiako irakaslea izan da hainbat unibertsitatetan. Une honetan Ekonomian katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Behin-behinean Munduko Osasun Erakundearen (MOE) eta Garapenerako Banku Inter-amerikarraren aholkularia izan da. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusia izan da (1988-91), baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Informazioaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia ere (1987) |
M.ª Antonia Ozcariz Rubio | Hezkuntza Saileko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila |
Mireia Espiau Idogaya | EUDELeko (Euskal Udalen Elkartea) programen arduraduna. Soziologoa eta eragilea aukera berdintasunaren arloan. Generoan eta garapenean espezializatua, irakaslea da Espainiako zenbait unibertsitatetako graduondoko ikastaroetan eta, eremu horretan, berdintasunaren aldeko organismoekin eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan aritzen da |
Patxi Leturia | Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendariorde tekniko ohia (Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikia). Matia fundazioko Gizarte Zerbitzuaren eremuko zuzendaria izan zen |
Pilar Irurzun Huici | Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren aholkulari juridikoa. Administrazio elektronikoaren Arauak Garatzeko Atalaren arduraduna |
Reina Ruiz Bobes | Emakundeko (Emakumeren Euskal Institutua) aholkularia |
Rosabel Argote | CEAR izenekoaren (Euskadin Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea) Erania: hausnarketarako eta kulturen arteko ekintzarako eremuko gizarte ikertzailea. Los Scribas izeneko taldearen bazkide sortzailea (idazlez, sortzailez eta ilustratzailez osatutako taldea) |
Susana del Río | Ikertzailea. Gobernantza Demokratikoaren Institutuan Europa ataleko zuzendari akademikoa. Science, Society and Governance delakoan Europako Batzordeko Aditu Independenteen Batzordeko kidea, baita Citizens and governance in the knowledge based society, Task 4: “Democracy in a supranational context” programa markoko kidea ere. Herritarren parte hartzearen eta Europako ekintza komunikatiboaren arloan aholkularia |
Elkarrizketak egin eta gero, bildutako ‘ideia sendo’ nagusiak nabarmendu ziren eta horiekin agiri bat egin zen. Ondoren, txostenean zehar parte hartu zuten eragileekin partekatu zen 2.0 kanalen bitartez (aurrerago horiek guztiak zehaztuko dira).
Eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko eztabaida taldeak
Informazioa biltzeko erabilitako tresnen artean, beste bat eztabaida taldea delakoa izan da. Talde horrek ikuspegi aberastasun handia ekarri du, baita ñabardurak ere ikerketak hizpide duen gaiaren azterketan. Lan-talde horien helburua IKTen eskuratzeari eta Euskadin gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko hausnarketa sustatzea izan da. Horretarako, talde-lana egin dute ikerketak hizpide duen errealitatea aztertuz, ikuspuntu hirukoitzetik abiatuta:
(10. irudia)
Lan-taldeen ideia sendoak
3 orduko iraupena eduki duten 4 lan-saioren bitartez, 35 parte hartzaileak zenbait taldetan eta ordutegitan banatu ziren, lan sortzaileko dinamiken bitartez landutako saioetan, adimen kolektiboarizuzenduta daudenak. Buruko mapen eta Edward de Bonoren kapelak, aukeren zirkuluak, analogiak eta ‘pentsatzeko kutxak’ bezalako tekniken bitartez, ideien ekoizpena, hitzez adieraztea eta horien defentsa sustatu ziren, bai eta modu adostuan erabakiak hartzea ere.
Talde horiei 11 gazteren parte hartzea gehitu behar zaie (10-15 urte bitarteko gazteak), Ararteko erakundearen Haurren eta Nerabeen Kontseiluko kideak hain zuzen ere. Azken horiek, Lego Serious Play® metodologiaren eta sormena lantzeko beste tekniken bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizartean eta eremu publikoan IKTen erabilerari eta parte hartzeari buruzko hausnarketa sustatu da, batez ere, honi lotutako eremuetan:
Jarraian, xehetasun handiagoarekin zerrendatu dira (alfabetoaren araberako ordena) 2011ko urriaren 27an eta azaroaren 4an egindako eztabaida taldeetan parte hartu zuten eragileak:
(4. taula)
Eragileen zerrenda. Eztabaida taldeak
Ainara Pérez Rodríguez | Hezitzaile/koordinatzailea Saregune-Sartu Álava elkartean |
Aitor González Angulo | ONCEko Euskadiko Lurralde Kontseiluaren presidentea |
Alberto Bokos | Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian Sustapen eta Komunikazio Atalaren zuzendari nagusia |
Alberto Ortiz de Zárate | Herritarrentzako Arreta Saileko zuzendaria Eusko Jaurlaritza |
Alfredo Bezos | FEVASeko Multimediako arduraduna. Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Euskal Federazioa |
Ana Vitorica | Euskadi Plana Informazioaren Gizartean PESI 2010 izenekoaren Idazkaritza Teknikoaren arduraduna. Eusko Jaurlaritza |
Arantza González | Gizarte langilea Kantabriako Gobernuan. Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko CEESPV-GHEE presidenteordea |
Cristina Ojanguren | Agintzari Gizarte Ekimeneko S. Koop. izenekoan I+G+Bko teknikaria |
David Montero de la Torre | Zuzendaria Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroan |
Dorleta Goiburu | Gizarte Ekintzako arduraduna EUDELen |
Elena Ayarza | Ararteko erakundearen Haur eta Nerabeentzako Kontseilua |
Gari Araolaza | CTO eta CodeSyntax izenekoaren sortzailea |
Gerardo Zamora | INGEMAko zuzendariordea |
Gorka Moreno Márquez | Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikertzailea IKUSPEGI - Immigrazioaren Euskal Behatokian |
Javier Cueva | Kirol Egokituaren Bizkaiko Federazioko presidentea eta FEKOORreko teknikaria |
José Antonio del Moral | Inbestitzailea Chicisimo.com izenekoan. Bazkide sortzailea Sequoia Internet S. L.n eta CEO Mapalia Networks delakoan |
José M.ª Chaves Rivera | Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila |
José Miguel Azkoitia | Tecnalia Research & Innovation delakoan Negozioaren Garapena-Osasunaren dibisioa atalaren zuzendaria |
Josu Garro | A. Urdaneta ikastetxe publikoko irakaslea. Irakaslea eta gazteen tutorea (16 eta 17 urte), plastika eta ikus-entzunezko, informatika, marrazketa tekniko, lagundutako diseinu eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien irakaslea |
Juan Carlos Melero | Gizarte Proiektuen zuzendaria EDEX fundazioan. Idazkari-diruzaina Zerbikas fundazioan. EDEXeko Espetxean Droga-mendekotasunaren Taldeko koordinatzailea |
Koldo Tellitu | Ikastolen federazioko presidentea |
Leticia Baceiredo Monja | KZgunea sareko Kudeaketa Zentroa |
Lorenzo Martínez Paz | IRSE Arabako Bergizarteratze Institutua elkartea. Proiektuen arduraduna eta zuzendaritza taldeko kidea |
Maite Goñi | Irakaslea eta IKTen aholkulari pedagogikoa Mondragon Unibertsitatean. Irakaslea Jakintza ikastolan |
María Gutiérrez Manrique | Prestakuntza teknikaria EDE fundazioan. Bolunta prestakuntza foroko arduraduna |
María José Cano | FEDEAFES-Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzako kudeatzailea |
Marisa Lezkano Moya | Lan-Ekintza Bilbo. Behatoki Estrategikoaren arduraduna |
Mentxu Ramilo Araujo | Proyelia Innova S. L.ko I+G arloa. Prestatzailea barnetegi teknologikoetan |
Miren Osane Lizarralde | Aholkularia eta irakasle Mondragon Unibertsitatean |
Norma Andrade | Elkartu elkarteko Irisgarritasun Ataleko teknikaria |
Oskar Longo Imatz | Gazteriaren Euskal Behatokia |
Raquel Raposo | Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna Emakunden |
Roberto Vidal | Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko CEESPV-GHEE presidentea |
Rodrigo Matamoros | HIESaren Aurkako Hiritarren Arabako Batzordea |
Xavier Mendizabal | BIHE elkarteko koordinatzailea (bigarren hezkuntzako institutuetako zuzendarien elkartea) |
Argitaratutako beste ikerketa batzuen gaineko azterketa
Informazioa biltzeko erabilitako tresnei (aurreko epigrafeetan deskribatutakoak), zenbait lanen aukeraketa baten bilduma gehitu behar zaie. Horiei esker, EAEn e-inklusioari eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bitarteko parte hartzeari buruzko abiapuntuaren gaineko ikuspuntu osagarria ematen duen informazio kuantitatibo eta kualitatiboa eskuratu dezakegu. Datu-base estatistikoei, lurraldetik bertatik eta estatu mailatik egindako ikerketa eta txostenei buruz ari gara (Eustat, Ararteko). Azken horietan, EAEko errealitatea islatzen da e-inklusioa “ikerketa eremuari” lotutako alderdiei dagokienez.
Praktika onen bilketa
Informazioa biltzeko landa-lanek e-inklusioaren eta IKTen bidez gizartean eta eremu publikoan herritarren parte hartzearen eremuan praktika onen aukeraketa bat barne hartu dute, betiere, ikerketak hizpide duen gaiari lotutakoa eta, ondorioz, honelako alderdiekin zerikusia duena:
Aldi berean, praktika onak (baita estekak eta erreferentzia interesgarriak ere) 2.0 kanalen bitartez partekatu dira, txosten honen testuinguruan inplementatu direnak: wiki, blog eta profilak gizarte sareetan.
2.0 kanalak
Lan horrek barne hartzen duen informazioa biltzeari zuzendutako tresnen artean, interesgarria iruditu zaigu 2.0 tresnak inplementatzea. Izan ere, horien bidez, txostenaren garapenean ‘funtsezko eragiletzat’ jotzen diren erakunde eta pertsona guztiekin batera lanean aritzeko aukera eman digute, 2.0 kanalen bitartez, networking eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboan oinarrituta daudenak. Horien bidez, metodologia irekia gaineratu da, ikerketa, osatze eta hobetze prozesuen monitorizazioa errazten duena, kanal horietan parte hartzen duten pertsonek euren ekarpenak egin ahala.
Erabilitako tresnak hauexek izan dira:
− E-inklusioari eta e-parte hartzeari buruzko proiektuaren bloga: http://blogak.ararteko.net/inclusiondigitalyparticipacion/
(11. irudia)
Proiektuaren bloga
Txostenaren garapenean zehar, blog bat sortu da (Ararteko erakundearen blogen azpiegiturari lotutakoa) pertsona guztientzako irekia eta gure lana partekatzeko kanal gisa oso baliagarria izan dena. Horrez gain, ikerketek zer ekarpen egin diguten, aztertutako datuak, etab. partekatu ahal izan dugu.
Elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan parte hartu duten pertsonei gonbidapena luzatu diete foro horren zein parte hartzeko gainontzeko kanalen parte izan daitezen (wiki, gizarte sareak). Horretarako, elkarrizketak amaitzerakoan eta lan-taldeetan kanal horien berri eman zieten eta azaldu zieten horien bidez lehen eskutik ezagutu ahalko dituztela txosten bereziaren aurrerapenak eta euren ezagutza eta esperientziekin parte hartu ahalko dutela.
Bereziki interesgarria izan da ikuspuntu bikoitzetik abiatuta:
Proiektuarekin eta gaiarekin zerikusia daukaten postez gain, blogean berriak, ikerketak eta txostenak ikuste aldera zenbait esteka gaineratu dira. Horiei esker, eten digitalen gaineko eztabaida eta hausnarketa abian jarri daiteke, eskuratze- eta partaidetza-etenak bereziki nabarmenduz.
− IKTen bidez Euskadiko gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari eta e-inklusioari buruzko wikia: http://inclusiondigitalyparticipacion.wikispaces.com/
(12.irudia)
Proiektuaren wikia
Tresna horri esker informazioa partekatzeko aukera ematen digun esparru bat sortu dezakegu. Bertan, modu librean eta antolatu gabean, parte hartzaileek lanak gauzatu bitartean sortu diren testuetako batzuen birformulazioak proposatu ahal izan dituzte, ideia berriak proposatu, etab.
Lan ingurune hori, Ararteko erakundearen identitate korporatiboa duena eta haren babespean sortu dena, informazioa biltzeko fasean (elkarrizketak, eztabaida taldeak...) parte hartu duten eragile guztien informazioa egiaztatzeko lana errazteko asmoz sortu da eta hausnartzeko eta/edo ikertzeko ildo berriak abian jartzeko aukera eman du.
− Gizarte sareak:
Profil horien deskribapenean (e-inklusioarekin eta IKTen bitarteko parte hartzearekin zuzeneko harremana dute), marka komun baten azpian, txosten berezi bat egitea xede duen prozesu ireki baten tresna gisa aurkeztu dira.
Edukiei dagokienez, kanal horien bitartez zabaldu dira:
(13. irudia)
Proiektuaren 2.0 kanalak
4 Azterlan honetan erabilitako eta Eustat erakundearen atarian jasotako datuen eguneratze-data: 2010.
5 Azterlan honetan erabilitako eta Eustat erakundearen atarian jasotako datuen eguneratze-data: 2011.