1. Eskerrak
Txosten bereziaren aurkezpenarekin hasi aurretik, Arartekoak eskerrak eman nahi dizkio txosten honen burutzapen prozesuari euren bizipenak, esperientziak eta ezagutza eskaintzeko eta partekatzeko gure gonbidapena onartu duten pertsona guztiei.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundi eta udalen (zehaztasun gehiagorako ikusi Metodología atala) erakunde eta organismoen eta Hirugarren Sektorearen ordezkaritzan txosten berezi honi balioa eransteko aukera eskaini diguten pertsonei eskainitako denborarengatik eta gure gonbidapenari erantzuterakoan adierazitako eskuzabaltasunarengatik, izan ere, gure lana Euskadin e-inklusioaren eta parte hartzearen esparruan egunero lan egiten dutenen errealitatearekin eta hurbiltasunarekin lotu dute.
(1. irudia)
Lan mahaietan sortutako buruko mapak
Gure eskerren artea
n ezin dugu ahaztu EAEko herritarrekiko aipamen berezia, lan honen esparruan bideratutako telefono bidezko inkestaren bidez txosten honetan hasieratik aurkeztu ditugun galdera askori buruzko euren iritzia eskaini baitigute.
Halaber, eskerrik asko Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluko neska-mutilei euren freskotasunarengatik eta Euskadiko e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz eztabaidatzeko lansaio bikainetako bat gurekin partekatzeko aldez aurretiko jarrera onarengatik.
Eskerrik asko guztiei beraien laguntzagatik.